SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  18
Sorgin gaiztoa
Munduan beste asko
bezala, herri txiki batean
senar-emazte gazte
batzuk bizi ziren.
Semetxo bat ere
bazuten. Eguzkia bera
baino politagoa zen
mutiko hura.
Esan behar da baita
ere, senar-emazte haiek
oso aberatsak zirela.
Horrela, hirurak, oso
gustura bizi ziren herri
txiki hartan.
Egun batean, andre gaztea bere
semearekin paseatzera atera
zen. Ibili eta ibili, azkenerako,
nekatu egin ziren. Eta zuhaitz
baten itzalean eseri ziren
atseden hartzeko asmoz. Haizea
firi-firi zebilen eta zuhaizaren
hostoak etengabeko dantzan.
Hantxe eserita lasai zeudela,
atso zahar bat agertu zitzaien eta
andre gaztearekin hizketan hasi
zen:
- Arratsalde on, andere! Nahi al
duzu ilea orraztea?
Andre gazteak ez zuen atso
zahar hura ezagutzen. Harriturik
utzi zuen haren galderak. Eta
horrela erantzun zion:
- Ez, ez. Goizean orraztu naiz
eta orain ez daukat beharrik.
Eskerrik asko.
Baina atso zaharrak ez zion
bakerik ematen andre gazteari.
Nola edo hala, andrearen burua
orraztea lortu nahi zuen. Horrela
hitz egin zion berriro ere.
- Ile hori oso nahastuta daukazu;
nahi baduzu, neuk orraztuko
dizut.
Andreak ezetz eta ezetz esaten
zion eta besteak berriz
berearekin jarraitzen zuen:
orraztu egin behar zuela eta
orraztu egin behar zuela.
Azkenean, andreak, nazkaturik
eta gogo txarrez, esan zion
atsoari:
- Ni orrazteko horrelako gogoa
baldin badaukazu, orraz nazazu,
ba!
Eta bere burua eta ilea atsoaren
eskuetan jarri zituen.
Baina atso zahar hura
sorgin gaizto bat zen; hark
ez zuen andre gazteari
burua orrazteko asmorik.
Aspalditik zebilen andre
eder hari kalte egin nahian.
Hartu zituen sorginak
emakumearen ileak
eskuetan eta orrazten ari
balitz bezalako itxurak
egiten hasi zen. Eta halako
batean, zast!, orratz bat
sartu zion buruaren erdi-
erdian.
Andre gaixoa! Ez zuen
pentsatzen atso hark
horrelakorik egingo zionik.
Ez baizekien hura sorgina
zenik.
Horrela, orratza buruan
sentitzen zuenean,
izugarrizko garrasia egin
zuen andre gazteak.
Mutikoak beldurturik
begiratu zion amari. Baina
amaren ordez uso txuri bat
ikusi zuen. Bai, sorginak uso
bihurtu zuen andre gazte
hura. Eta, berehala, hegan
joan zen inguru haietatik.
Atso zahar sorgin hura
usoari begira-begira egon
zen pixka batean. Asko
poztu zen usoa joan zenean.
Mutikoa amari deika hasi
zen:
- Ama, ama, non zaude?
Zer gertatu zaizu?
Eta sorginak erantzun zion:
- Lasai, semetxo, lasai, ni
naiz zure ama. Sorgina
azaldu zaigu eta ni zaharturik
utzi nau. Gero bera uso
bihurtu da eta ihes egin du.
Eta mutikoak sinetsi egin
zuen sorginaren gezurra.
Sorginak hartu zuen orduan
mutikoa eta bide ondoko
zuhaitzen itzalean eseri ziren
biak.
Bide hartan jende asko
ibiltzen zen. Sorgina eta
mutikoa eserita zeuden
zuhaitz baten ondoan.
Batzuk ez ziren ezertaz
konturatzen, atso zahar hura
mutikoaren amona izango
zela pentsatzen zuten eta
aurrera jarraitzen zuten
beren bidean. Baina beste
batzuek mutikoa ezagutu
egiten zuten eta berarekin
zegoen andre zahar hura ez.
Horrela, jende mordoxka
pilatu zen bidean. Mutiko
hura noren eskuetan zegoen
jakin nahi zuten. Eta
batzuek honela galdetu
zioten atso zaharrari:
- Aizu! Mutiko hori ongi
ezagutzen dugu, baina zu
ez. Nor zara zu?
Atsoak ez zuen uste inork
ezer galdetuko zionik. Eta
pixka batean pentsatzen
egon ondoren, esan zuen:
- Ni haur honen ama naiz.
Bidekoek, atsoa gezurretan
zebilela ikusirik, esan zioten:
- Baina nola izango zara, ba,
zu haur horren ama? Denok
dakigu horren ama emakume
gazte eder bat dela, eta zu,
berriz, atso zahar bat zara.
- Bai, baina esango dizuet
zer gertatu zaidan. Sorgin
gaizto batek itsusitu egin nau
eta zahar itxura hau eman
dit.
Sorgin hark esandakoa denek
sinetsi zuten eta andre gaztearen
etxera lagundu zioten. Etxean,
andre gaztearen arropak jantzi
zituen eta etxekoandre jarri zen
bertan.
Herri guztian zabaldu zen berria:
- Aizu, jakin al duzu?
- Orain ere gertatu al da zerbait,
ala?
- Bi, emakumea, sorginen batek
andre gazte bat zahartu eta itsusitu
egin omen du!
- Ene, ene!
Eta sorginak asmatutako gezurra
herri osoak sinetsi zuen.
Andre gazte guztiak beldurrez bizi
ziren sorginen batek zahartu eta
itsusitu egingo zituela pentsatuz.
Aitak asko maite zuen bere
semetxoa. Etxean aspertzen
zenean, kanpora ateratzen
zuen paseatzera. Askotan,
etxe aurrean zeukaten
baratzera joaten ziren.
Etxekoandre sorgina ere
haiekin joaten zen. Baratzea
lorez beterik zeukaten eta
mutikoa oso pozik ibiltzen
zen. Atso zaharrak ez zion
haurrari kasu haundirik
egiten.
Askotan uso txuri polit bat
ikusten zuten baratzean.
Batetik bestera hegan
ibiltzen zen. Mutikoaren
aurrean gelditzen zen
batzuetan. Baina atso
zaharrak bidali egiten zuen.
Horrela, egunak joan
egunak etorri, baratzera
joaten ziren bakoitzean, uso
txuria ikusten zuten. Aitari
atsegin zitzaion uso hura eta
harrapatzea pentsatu zuen;
baina bizirik, noski.
Arratsalde batean, ba, usoa
harrapatzeko asmoz abiatu
zen. Atso sorginak
ezagutzen zuen uso hura eta
ez zuen inork harrapatzerik
nahi. Horregatik deitu zion
gizonari esanez:
- Baina, gizon, zertarako
harrapatu nahi duzu uso
gaixo hori? Utziozu bakean,
askatasunean bizitzen.
Eta harri bat bere ondora
botaz bidali zuen usoa atso
sorginak.
Baina etxeko nagusia
asperturik zegoen sorgin
zahar harekin. Eta kasurik
ez egitea pentsatu zuen.
Zergatik ez zuen, ba, hark
usoa harrapatu behar?
Tiroz botatzea ez zitzaion
ongi iruditzen, baina bizirik
harrapatzea bai.
Egun batean, goizean goiz
jaiki eta sare zahar baten
bila joan zen. Ondoren,
inori ezer esan gabe,
bakar-bakarrik joan zen
baratzera. Laster azaldu
zen uso txuria. Sarea bota
eta azpian harrapatu zuen.
Poliki-poliki heldu zion
gizonak eta usoa geldi-geldi
egoten zen. Eskua luma
zurien gainetik pasatzen hasi
zitzaion orduan.
Horrela, etxera abiatu zen eta
bidean gauza harrigarri batez
konturatu zen. Buru gainean
zerbait gogorra nabaritzen zion
usoari. Bi hatzez buruko
lumatxoak baztertuz begiratu
zion eta orratz buru-beltz bat
zeukala konturatu zen.
Nagusia harriturik gelditu zen.
Bere artean pentsatzen zuen:
“Nork sartu ote dio orratza
uso polit honi? Nori bururatu
ote zaio horrelako astakeria
egitea? Hori egin duenari,
ipurmasailan sartuko nioke nik
orratza.”
Etxeko nagusiak pena
handiz begiratzen zion
usoari. Orratza atera nahi
zion burutik, baina ez zen
ausartzen. Min emango
ziola pentsatzen zuen.
Baina azkenean, poliki-
poliki, atera zion orratz buru-
beltza. Une hartan gertatu
zena ez da sinesteko
modukoa ere. Uso hura,
orratza burutik ateratakoan,
emakume bihurtu zen.
Nagusiak hura amets bat
besterik ez zela pentsatu
zuen.
Baina ez, ez zen ametsa. Nagusiak
segituan ezagutu zuen emakume
hura: bere emaztea zen. Eta biek,
pozaren pozez, elkar besarkatu zuten.
Gizonak ea zer gertatu zitzaion
galdetu zion emakumeari. Eta honek,
orduan, dena kontatu zion:
- Ba, zuhaitz baten itzalean nengoen
eta emakume zahar bat etorri
zitzaidan. Orraztu egin nahi ninduela
esan zidan. Nik ez nuen uste hain
gaiztoa izango zenik eta utzi egin
nion. Eta orratz bat sartu zidan
buruan. Orduan uso bihurtu nintzen
eta geroztik hemen ibili naiz batera
eta bestera.
Hori entzundakoan, esan zion
senarrak emazteari:
- Atso zahar hori zu zinela uste nuen
nik. Sorgin batek zahartu eta itsusitu
zuela esan zidan. Eta nik sinetsi egin
nion.
Orduan konturatu ziren atso
zahar hura sorgina zela. Eta herri
osoak jakin zuen andre gazteari
gertatutakoa.
Egun batean, sorgina harrapatu
eta sokaz loturik, herriko
enparantzara eraman zuten.
- Zer egingo diogu orain sorgin
zahar honi? - galdetu zuen herri
hartako agintari batek.
Era askotako erantzunak entzun
ziren. Azkenean, herritik botatzea
erabaki zuten. Eta hala egin
zuten.
Geroztik ez omen da sorginik
azaldu herri hartan eta denak oso
ongi bizi omen dira.
Hori hala bazan, sar dadila
kalabazan.
Sorgin gaiztoa luzea

Contenu connexe

Similaire à Sorgin gaiztoa luzea

Sorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoaSorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoa948450453
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxomgerekaz
 
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2jabando
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bkarmengoamaeskola
 
Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1jabando
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatanetxu8
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzataneotxoa4444
 
KABI GABEKO ZIKOINA
KABI GABEKO ZIKOINAKABI GABEKO ZIKOINA
KABI GABEKO ZIKOINAemanbizia
 
Kabi gabeko zikoina
Kabi gabeko zikoinaKabi gabeko zikoina
Kabi gabeko zikoinaJavi Muñoz
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4ignacioaldekoa1
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.docElhuyarOlinpiada
 
Mikroipuinak. blogerako
Mikroipuinak. blogerakoMikroipuinak. blogerako
Mikroipuinak. blogerakooihanzabal1
 
Jone zuri eta bost ipotxak
Jone zuri eta bost ipotxakJone zuri eta bost ipotxak
Jone zuri eta bost ipotxakLuis Ezeiza HLHI
 
Bi anai hiztegia aixerrota
Bi anai hiztegia aixerrotaBi anai hiztegia aixerrota
Bi anai hiztegia aixerrotafelipeurkidi
 

Similaire à Sorgin gaiztoa luzea (20)

Sorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoaSorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoa
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
 
Ipuinak
IpuinakIpuinak
Ipuinak
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
 
Nire istorioa
Nire istorioaNire istorioa
Nire istorioa
 
Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.
 
KABI GABEKO ZIKOINA
KABI GABEKO ZIKOINAKABI GABEKO ZIKOINA
KABI GABEKO ZIKOINA
 
Kabi gabeko zikoina
Kabi gabeko zikoinaKabi gabeko zikoina
Kabi gabeko zikoina
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
 
Mikroipuinak. blogerako
Mikroipuinak. blogerakoMikroipuinak. blogerako
Mikroipuinak. blogerako
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc
 
Bartzelonako abentura
Bartzelonako abenturaBartzelonako abentura
Bartzelonako abentura
 
Jone zuri eta bost ipotxak
Jone zuri eta bost ipotxakJone zuri eta bost ipotxak
Jone zuri eta bost ipotxak
 
Artolapurra
ArtolapurraArtolapurra
Artolapurra
 
Bi anai hiztegia aixerrota
Bi anai hiztegia aixerrotaBi anai hiztegia aixerrota
Bi anai hiztegia aixerrota
 

Plus de 948450453

Patxi errementaria
Patxi errementariaPatxi errementaria
Patxi errementaria948450453
 
1 martin arrantzalea
1 martin arrantzalea1 martin arrantzalea
1 martin arrantzalea948450453
 
1 erle txoria
1 erle txoria1 erle txoria
1 erle txoria948450453
 
1 fitxa animaliak
1 fitxa animaliak1 fitxa animaliak
1 fitxa animaliak948450453
 
Para los nacidos antes de1975
Para los nacidos antes de1975Para los nacidos antes de1975
Para los nacidos antes de1975948450453
 
Landa sagua, hiri-sagua
Landa sagua, hiri-saguaLanda sagua, hiri-sagua
Landa sagua, hiri-sagua948450453
 
Makilakixki
Makilakixki Makilakixki
Makilakixki 948450453
 

Plus de 948450453 (13)

Patxi errementaria
Patxi errementariaPatxi errementaria
Patxi errementaria
 
1 martin arrantzalea
1 martin arrantzalea1 martin arrantzalea
1 martin arrantzalea
 
1 erroia
1 erroia1 erroia
1 erroia
 
1 ugatza
1 ugatza1 ugatza
1 ugatza
 
1 erle txoria
1 erle txoria1 erle txoria
1 erle txoria
 
3.taldea
3.taldea3.taldea
3.taldea
 
2. taldea
2. taldea2. taldea
2. taldea
 
1 go taldea
1 go taldea1 go taldea
1 go taldea
 
1 fitxa animaliak
1 fitxa animaliak1 fitxa animaliak
1 fitxa animaliak
 
Para los nacidos antes de1975
Para los nacidos antes de1975Para los nacidos antes de1975
Para los nacidos antes de1975
 
Landa sagua, hiri-sagua
Landa sagua, hiri-saguaLanda sagua, hiri-sagua
Landa sagua, hiri-sagua
 
Mari zikin
Mari  zikinMari  zikin
Mari zikin
 
Makilakixki
Makilakixki Makilakixki
Makilakixki
 

Sorgin gaiztoa luzea

  • 2. Munduan beste asko bezala, herri txiki batean senar-emazte gazte batzuk bizi ziren. Semetxo bat ere bazuten. Eguzkia bera baino politagoa zen mutiko hura. Esan behar da baita ere, senar-emazte haiek oso aberatsak zirela. Horrela, hirurak, oso gustura bizi ziren herri txiki hartan.
  • 3. Egun batean, andre gaztea bere semearekin paseatzera atera zen. Ibili eta ibili, azkenerako, nekatu egin ziren. Eta zuhaitz baten itzalean eseri ziren atseden hartzeko asmoz. Haizea firi-firi zebilen eta zuhaizaren hostoak etengabeko dantzan. Hantxe eserita lasai zeudela, atso zahar bat agertu zitzaien eta andre gaztearekin hizketan hasi zen: - Arratsalde on, andere! Nahi al duzu ilea orraztea? Andre gazteak ez zuen atso zahar hura ezagutzen. Harriturik utzi zuen haren galderak. Eta horrela erantzun zion: - Ez, ez. Goizean orraztu naiz eta orain ez daukat beharrik. Eskerrik asko.
  • 4. Baina atso zaharrak ez zion bakerik ematen andre gazteari. Nola edo hala, andrearen burua orraztea lortu nahi zuen. Horrela hitz egin zion berriro ere. - Ile hori oso nahastuta daukazu; nahi baduzu, neuk orraztuko dizut. Andreak ezetz eta ezetz esaten zion eta besteak berriz berearekin jarraitzen zuen: orraztu egin behar zuela eta orraztu egin behar zuela. Azkenean, andreak, nazkaturik eta gogo txarrez, esan zion atsoari: - Ni orrazteko horrelako gogoa baldin badaukazu, orraz nazazu, ba! Eta bere burua eta ilea atsoaren eskuetan jarri zituen.
  • 5. Baina atso zahar hura sorgin gaizto bat zen; hark ez zuen andre gazteari burua orrazteko asmorik. Aspalditik zebilen andre eder hari kalte egin nahian. Hartu zituen sorginak emakumearen ileak eskuetan eta orrazten ari balitz bezalako itxurak egiten hasi zen. Eta halako batean, zast!, orratz bat sartu zion buruaren erdi- erdian.
  • 6. Andre gaixoa! Ez zuen pentsatzen atso hark horrelakorik egingo zionik. Ez baizekien hura sorgina zenik. Horrela, orratza buruan sentitzen zuenean, izugarrizko garrasia egin zuen andre gazteak. Mutikoak beldurturik begiratu zion amari. Baina amaren ordez uso txuri bat ikusi zuen. Bai, sorginak uso bihurtu zuen andre gazte hura. Eta, berehala, hegan joan zen inguru haietatik.
  • 7. Atso zahar sorgin hura usoari begira-begira egon zen pixka batean. Asko poztu zen usoa joan zenean. Mutikoa amari deika hasi zen: - Ama, ama, non zaude? Zer gertatu zaizu? Eta sorginak erantzun zion: - Lasai, semetxo, lasai, ni naiz zure ama. Sorgina azaldu zaigu eta ni zaharturik utzi nau. Gero bera uso bihurtu da eta ihes egin du. Eta mutikoak sinetsi egin zuen sorginaren gezurra. Sorginak hartu zuen orduan mutikoa eta bide ondoko zuhaitzen itzalean eseri ziren biak.
  • 8. Bide hartan jende asko ibiltzen zen. Sorgina eta mutikoa eserita zeuden zuhaitz baten ondoan. Batzuk ez ziren ezertaz konturatzen, atso zahar hura mutikoaren amona izango zela pentsatzen zuten eta aurrera jarraitzen zuten beren bidean. Baina beste batzuek mutikoa ezagutu egiten zuten eta berarekin zegoen andre zahar hura ez. Horrela, jende mordoxka pilatu zen bidean. Mutiko hura noren eskuetan zegoen jakin nahi zuten. Eta batzuek honela galdetu zioten atso zaharrari: - Aizu! Mutiko hori ongi ezagutzen dugu, baina zu ez. Nor zara zu?
  • 9. Atsoak ez zuen uste inork ezer galdetuko zionik. Eta pixka batean pentsatzen egon ondoren, esan zuen: - Ni haur honen ama naiz. Bidekoek, atsoa gezurretan zebilela ikusirik, esan zioten: - Baina nola izango zara, ba, zu haur horren ama? Denok dakigu horren ama emakume gazte eder bat dela, eta zu, berriz, atso zahar bat zara. - Bai, baina esango dizuet zer gertatu zaidan. Sorgin gaizto batek itsusitu egin nau eta zahar itxura hau eman dit.
  • 10. Sorgin hark esandakoa denek sinetsi zuten eta andre gaztearen etxera lagundu zioten. Etxean, andre gaztearen arropak jantzi zituen eta etxekoandre jarri zen bertan. Herri guztian zabaldu zen berria: - Aizu, jakin al duzu? - Orain ere gertatu al da zerbait, ala? - Bi, emakumea, sorginen batek andre gazte bat zahartu eta itsusitu egin omen du! - Ene, ene! Eta sorginak asmatutako gezurra herri osoak sinetsi zuen. Andre gazte guztiak beldurrez bizi ziren sorginen batek zahartu eta itsusitu egingo zituela pentsatuz.
  • 11. Aitak asko maite zuen bere semetxoa. Etxean aspertzen zenean, kanpora ateratzen zuen paseatzera. Askotan, etxe aurrean zeukaten baratzera joaten ziren. Etxekoandre sorgina ere haiekin joaten zen. Baratzea lorez beterik zeukaten eta mutikoa oso pozik ibiltzen zen. Atso zaharrak ez zion haurrari kasu haundirik egiten. Askotan uso txuri polit bat ikusten zuten baratzean. Batetik bestera hegan ibiltzen zen. Mutikoaren aurrean gelditzen zen batzuetan. Baina atso zaharrak bidali egiten zuen.
  • 12. Horrela, egunak joan egunak etorri, baratzera joaten ziren bakoitzean, uso txuria ikusten zuten. Aitari atsegin zitzaion uso hura eta harrapatzea pentsatu zuen; baina bizirik, noski. Arratsalde batean, ba, usoa harrapatzeko asmoz abiatu zen. Atso sorginak ezagutzen zuen uso hura eta ez zuen inork harrapatzerik nahi. Horregatik deitu zion gizonari esanez: - Baina, gizon, zertarako harrapatu nahi duzu uso gaixo hori? Utziozu bakean, askatasunean bizitzen. Eta harri bat bere ondora botaz bidali zuen usoa atso sorginak.
  • 13. Baina etxeko nagusia asperturik zegoen sorgin zahar harekin. Eta kasurik ez egitea pentsatu zuen. Zergatik ez zuen, ba, hark usoa harrapatu behar? Tiroz botatzea ez zitzaion ongi iruditzen, baina bizirik harrapatzea bai. Egun batean, goizean goiz jaiki eta sare zahar baten bila joan zen. Ondoren, inori ezer esan gabe, bakar-bakarrik joan zen baratzera. Laster azaldu zen uso txuria. Sarea bota eta azpian harrapatu zuen.
  • 14. Poliki-poliki heldu zion gizonak eta usoa geldi-geldi egoten zen. Eskua luma zurien gainetik pasatzen hasi zitzaion orduan. Horrela, etxera abiatu zen eta bidean gauza harrigarri batez konturatu zen. Buru gainean zerbait gogorra nabaritzen zion usoari. Bi hatzez buruko lumatxoak baztertuz begiratu zion eta orratz buru-beltz bat zeukala konturatu zen. Nagusia harriturik gelditu zen. Bere artean pentsatzen zuen: “Nork sartu ote dio orratza uso polit honi? Nori bururatu ote zaio horrelako astakeria egitea? Hori egin duenari, ipurmasailan sartuko nioke nik orratza.”
  • 15. Etxeko nagusiak pena handiz begiratzen zion usoari. Orratza atera nahi zion burutik, baina ez zen ausartzen. Min emango ziola pentsatzen zuen. Baina azkenean, poliki- poliki, atera zion orratz buru- beltza. Une hartan gertatu zena ez da sinesteko modukoa ere. Uso hura, orratza burutik ateratakoan, emakume bihurtu zen. Nagusiak hura amets bat besterik ez zela pentsatu zuen.
  • 16. Baina ez, ez zen ametsa. Nagusiak segituan ezagutu zuen emakume hura: bere emaztea zen. Eta biek, pozaren pozez, elkar besarkatu zuten. Gizonak ea zer gertatu zitzaion galdetu zion emakumeari. Eta honek, orduan, dena kontatu zion: - Ba, zuhaitz baten itzalean nengoen eta emakume zahar bat etorri zitzaidan. Orraztu egin nahi ninduela esan zidan. Nik ez nuen uste hain gaiztoa izango zenik eta utzi egin nion. Eta orratz bat sartu zidan buruan. Orduan uso bihurtu nintzen eta geroztik hemen ibili naiz batera eta bestera. Hori entzundakoan, esan zion senarrak emazteari: - Atso zahar hori zu zinela uste nuen nik. Sorgin batek zahartu eta itsusitu zuela esan zidan. Eta nik sinetsi egin nion.
  • 17. Orduan konturatu ziren atso zahar hura sorgina zela. Eta herri osoak jakin zuen andre gazteari gertatutakoa. Egun batean, sorgina harrapatu eta sokaz loturik, herriko enparantzara eraman zuten. - Zer egingo diogu orain sorgin zahar honi? - galdetu zuen herri hartako agintari batek. Era askotako erantzunak entzun ziren. Azkenean, herritik botatzea erabaki zuten. Eta hala egin zuten. Geroztik ez omen da sorginik azaldu herri hartan eta denak oso ongi bizi omen dira. Hori hala bazan, sar dadila kalabazan.