Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Ibilgailu elektrikoa (1)
1.
2. galdera
Zer da ibilgailu elektrikoa?
Ibilgailu konbentzionalaren aldean, zer-nolako abantailak ditu
ibilgailu elektrikoak?
Zer abiadura hartzen du ibilgailu elektrikoak?
Zenbat kontsumitzen du ibilgailu elektrikoak?
Zer irispide edo autonomia du ibilgailu elektrikoak?
Ordezka dezake ibilgailu elektrikoak nire ibilgailu
konbentzionala?
Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak berdinak dira?
Zenbat denbora irauten dute ibilgailu elektrikoen bateriek?
Edozein bidetatik ibil daitezke?
Badago diru laguntza publikorik ibilgailu elektrikoak erosteko?
3. Zer da ibilgailu elektrikoa?
Motor elektriko batek bulkatzen edo propultsatzen
duen ibilgailua da.
Ibilgailu elektrikoan, gasolina edo gasolio motorraren
ordez, motor elektrikoa erabiltzen da, bateria multzo
baten bidez elektrizitatez elikatuta.
4. Ibilgailu konbentzionalaren aldean, zer-nolako
abantailak ditu ibilgailu elektrikoak?
Ingurumena ez du kaltetzen: motor
elektrikoak bulkatzen duenez gero, ez du
zuzenean gas kutsagarririk aireratzen, eta
berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa
gutxitzen du.
Ez du emisiorik eragiten erabiltzeko lekuan.
Ez du hots kutsadurarik eragiten.
Mantentze-kostu txikiagoa du.
Gidatzeko erraza da; izan ere, berehalako
erantzun arinagoa du, ibilgailu
konbentzionalekin alderatuta, motor parea
maximoa baita lehen biraketatik.
5. Zer abiadura hartzen du ibilgailu
elektrikoak?
120 km/h-ko abiadura hartzen du.
6. Zenbat kontsumitzen du ibilgailu
elektrikoak?
Ibilgailu elektrikoaren kontsumoa ezberdina da
ibilgailu motaren arabera. Hala, hiriko auto
elektrikoaren kontsumoa 12 kWh/100 km-koa da, eta
mikrobusarena, berriz, 30 kWh/100 km-koa.
7. Zer irispide edo autonomia du
ibilgailu elektrikoak?
Gaur egun merkatuan dauden ibilgailuen irispidea 150
eta 250 km artekoa da.
http://www.yo
utube.com/wa
tch?v=w7P-
on0Q2GA
8. elektrikoak nire ibilgailu
konbentzionala?
Ibilgailu konbentzionalaren ordez elektrikoa erabiltzeak ez du ekarriko aparteko arazorik
kasu gehienetan;
Izan ere, herritar gehienek distantzia laburreko ibilbideak egin ohi dituzte egunean
(etxetik lanera, merkataritza-gunetara, ikastetxetara eta abar). Hori horrela, aldatu behar
dena, funtsean, pentsamoldea edo mentalitatea da,
eta gasolindegira joan beharrean, gauean, etxera heltzean, gure ibilgailu elektrikoa
entxufatzea izango da gure zeregin berria. Oso kasu bakan edo jakinetan baino ez ditugu
erabiltzen ibilgailuak distantzia luzeko ibilbideak egiteko, eta halakoetan automobila
erabili ordez, badira beste alternatiba batzuk, adibidez, car-sharing edo renting enpresen
zerbitzuez baliatzea.
9. Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak
berdinak dira?
Ez. Ibilgailu elektrikoen propultsio sistema motor elektrikoaren bidez egiten da
soil-soilik. Ibilgailu hibridoetan, ordea, propultsio sistema motor elektrikoaren
edo errekuntza motorraren bitartez egiten da, hein handi edo txikiagoan lan
eginez motor bietako batek, hibrido motaren arabera.
Ibilgailu hibridoak tarteko pausua da errekuntza bidezko auto
konbentzionalen eta elektriko puruen artean; izan ere, barne-errekuntza motor
baten energia elektrikoarekin konbinatzen dute.
10. Zenbat denbora irauten dute
ibilgailu elektrikoen bateriek?
Gutxienez, karga-deskargako 2.000 ziklo osoak.
11. Edozein bidetatik ibil daitezke?
Bai. Ibilgailuak homologatuta daude edozein bidetatik
ibili ahal izateko; baita autobia eta autobideetatik ere.
12. Badago diru laguntza publikorik
ibilgailu elektrikoak erosteko?
Bai. Alde batetik, Gobernuaren Plan Movele deritzona
dugu, Automobilgintza Plan Integralaren barruan dagoena.
Plan horrek 8 milioi euroko aurrekontua du, eta ibilgailu
elektrikoen eskaria sustatzea du helburu. Ibilgailu
elektrikoak erosteko ematen den diru laguntza zuzena 750
eta 20.000 euro artekoa da.
Bestetik, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) diru
laguntzak ditugu, programa zehatzen bidez ematen
direnak. Informazio gehiago nahi izanez gero, EEEren
webgunea kontsulta daiteke, edo deitu telefono honetara:
94.403.56.00
.