2. Gaiak
• 2013ko aurrekontutan kontuan izandako helburuak
• 2013ko aurrekontuak
• 2013ko aurrekontuak lantzeko orduan izandako
baldintzak
• 2013ko aurrekontuaren azterketa kapituloka: Sarrerak
• 2013ko aurrekontuaren azterketa kapituloka: Gastuak
• 2013ko inbertsioak
• 2013 urteko aurrekontuak batzordeka
• Azken urtetako aurrekontu, zor eta altxorkinaren
garapena
3. 2013ko aurrekontutan kontuan
izan diren helburuak
• Helburu nagusia bizi dugun krisi ekonomiko egoera honetan
gizarte ongizateko zerbitzuetan murrizketarik ez egitea izan da.
Orokorrean, ongizateko partida osoa jeitsi egin da, baina
jeitsieraren arrazoia LANBIDEk Udalaren bitartez burutzen zituen
enpleguaren sustapenerako kurtsoak bertan behera laga dituelako
izan da. Egia da inbertsioetan diru gutxiago bideratu dela, baina
kontuan eduki behar da, iaz etxe tutelatuak erosteko esfortzua
egin zela eta aurten etxeok ekipatzera bideratu ditugula
inbertsioak. Hala ere, UDALAK HERRITARREI EMATEN DIZKIEN
ZERBITZUEK EUREK EZ DUTE JAITSIERARIK IZAN
bestalde, ongizateko aurrekontuak, 2013ko aurrekontu osoaren
%11,3a suposatzen du.
4. 2013ko aurrekontutan kontuan
izandako helburuak
• Aurtengo aurrekontuak orekatzerako orduan, gure helburu nagusia, gastu
arrunta murriztea edo gutxienez mantentzea izan da, nahiz eta BEZ-a eta
KPI-aren igoerek eragin nabarmena izan udal gastuetan. Pertsonaleko
gastuak eta maileguaren interesegatik ordaintzen duguna murriztuta
(2012an behartuta geundena baino kopuru handiagoan amortizatu zen
kreditua) eta energia eta ura aurrezteko hainbat neurri hartuta, lortu
dugu helburua betetzea.
• Beste helburuetako bat, zabor bilketaren sistema aldaketa bultzatzea
izan da, Plan Estrategikoan zehaztutako Zero zabor filosofiaruntz pauso
esanguratsu bat emanaz. Mankomunitatera bideratzen den partida %12,6
igo da, sistema berriaren ezarpenerako eta bilketarako bideratzen dira
kopuruok. Ezaguna denez, herritarrei ez zaie proportzio berean igo
zaborren tasa, KPI-aren igoera soilik aplikatu baitzaie, %3a.
10. 2013ko aurrekontuak lantzeko orduan
izan ditugun baldintzak
• Joan zen urtean bezala krisi ekonomikoak
baldintzatutako aurrekontuak dira aurtengoak ere. Krisi
ekonomikoa baino aurreragoko urteetan jaso izan ziren
sarrera batzuk asko jaitsi baitira.
• Aurrekontu Osoak % 2,6ko igoera du. Igoera horretan
eragin izan du “paga-extraren” aurreratzeak, 8.
kapituluan sartu behar izan den partidak (470.000 €).
Sarrera eta gastuen artean konpentsatuta dagoen
aurrerapen hori kenduz gero, aurrekontu osoa
20.880.360 €koa izango litzateke, hau da, iazkoaren
antzerakoa %0,4 handiagoa, hain zuzen ere.
11. 2013ko aurrekontuak lantzeko orduan
izan ditugun baldintzak
Kontuan izan behar dugu lehen aldiz aurreikusi behar
izan dugula Udal Aurrekontuen 9. kapituluan 2009ko
Foru Fondoaren desbideraketaren zati bat itzultzeko
diru kopurua, 400.040 €. Aurten bukatzen dugu itzulketa
osoa. Foru fondoaren itzulketa honek joan zen
urtearekiko gure gastatzeko ahalmena %1,5ean
murriztu du; beraz, zama handia izan da aurrekontuak
lantzeko orduan.
• Ondoko taulan ikusi daiteke datu hauen eragina
aurrekontu errealean.
13. 2013ko aurrekontuaren azterketa
kapituloka: SARRERAK
• Foru fondoarentzat Foru Aldundiak egindako prebisio ontzat eman dugu
(7.870.000 €). Horrela transferentzia arrunten kapituloa (4.kapituloa) aurreko
urtean aurreikusitakoarekiko %1,4 igo da
• Zerga eta tasak KPI aren aurreikuspenarekin igo genituen ordenantzetan, %2,2 eta
%2,3 igo dira kontzeptu hauen sarrerak. 2012 urteko KPI igoera %2,6 izan da
Euskal Herrian , beraz gure zerga eta tasak KPIa baina apur bat gutxiago igo dira.
• Zeharkako zergak ( Hirigintzako obregatik jasotako zergak), 2012an asko jeitsi
ziren, 2013rako ere 100.000 €ko jaitsiera aurreikusi dugu (% 35,5a).
• Inbertsioak inor ( 6.kapituloa, ondasun salmentak eta hirigintzako
aprobetxamendutatik jasotakoa ,%10a) ere murriztu egin da 210.000 €tan.
KONTZEPTUA AURREIKUSPENA
Lursailen salmenta (609) 37.290
Beste ondasunen salmenta (614) 100
Hiritartze kuotak (660) Mekolalde 580.000
Hirigintza aprobetxamendua (651) 1.000
14. 2013ko aurrekontuaren azterketa
kapituloka: SARRERAK
Kapital tranferentziak 145.000 € igo dira. Aurreikusitako transferentziak honakoak dira:
– Angiozarko internet konekziorako 68.000 € Eusko Jaurlaritzatik.
– Elusoko plazarako 71.6000 € Ereinetik eta 25.900 € Azkoitiko udaletik.
– Galarretako bidea konpontzeko 22.000 € Mendi nekazaritzatik .
– Bide garbiketarako 7.000 € Mendi nekazaritzatik.
– Domingez e Iralako eskaileretarako 7000 €.
• 8. kapituluan udal langileen aparteko sariak, “extrak”, aurreratzegatik sartu behar izan
da 470.000 €ko partida.Sarrera eta gastuen artean konpentsatuta dagoen aurrerapena
da.
• Joan zen urtean mailegua 568.000 € tan murriztu zenez ,aurten gutxiago amortizatu
beharra daukagu , eta legeak asko jota amortizatzen dugun horren hadinako kreditua
eskatzera baimentzen gaituenez, 1,387 milloiko kreditua eskatzea aurreikusten da 9.
kapituloan, joan zen urtean baino 90.000 € gutxiago. Kontradikzio bat ematen badu ere,
zorra murrizteak kreditua eskatzeko baimena murrizten du, eta sarrera posibleak
mugatzen dizkigu, baina ondo egindako lantzat daukagu zorraren murrizketa. Aurten
printzipioz amortizatzen dugun adinako kreditua eskatzea aurreikusten da; beraz,
aurten oraingoz ez da aurreikusten zorra murriztea eta 9,627 milloikoa izaten
jarraituko du 2013ko bukaeran bezela.
15. 2013ko aurrekontuaren azterketa
kapituloka GASTUAK
• Soldaten partida %1,2 murriztu da
– Langileen soldatak mantendu egin ditugu, 2.013an ez da igoerarik
aurreikusten
– Ez da kontratazio berririk aurreikusi. Antolakuntza arduradun baten
postu berri bat aurreikusen da, baina ahal bada barruko
pertsonalarekin beteko da.
– Elkarkidetzako aportazioa %10 murriztu da estatuko legeak horrela
aginduta.
– Joan zen urteko aurrekontuekin alderatuz hirugarren liberatu baten
soldata sartuta dago. 3. liberatuaren soldatak ez dio udalari kosturik
suposatzen; izan ere BILDUri dagokion asignazioa kopuru berean
murrizten da.
– 5. maila duten udal langileei gaikako zabor bilketa sistemari lotutako,
nahiz konpostaje komunitarioko guneei lotutako lan berri batzuk
eskatu behar zaienez, bere betebeharren balorazio berri bat eskatu da.
Balorazio honek soldatetan izan dezakeen eragina aurrekontutan
aurreikusi da 2013ko urtarrilaren 1eko atzera eraginarekin.
16. 2013ko aurrekontuaren azterketa
kapituloka: GASTUAK
Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak %3,5 igo
dira. Igoera honen arrazoi nagusiak bi dira:
• KPI aren igoerak kanpo kontratazio askotan,
(nahiz eta batzutan negoziaketak egon diren eta
lortu den KPIa ez igotzea)
• BEZaren igoerak kasu gehinetan %18tik %21ra,
kirol eta kulturan %13a (%8tik %21era), honek
eragin zuzena du, udala baita honen azken
ordaintzailea.
Joan zen urtean mailegua murriztu zenez aurten
interesetan gutxiago ordainduko da ,28.000 €,
aurreko urtearekin konparatuta %11,2 gutxiago.
17. 2013ko aurrekontuaren azterketa
kapituloka GASTUAK
• Transferentzia arruntak: Ematen ditugun diru laguntzak
(talde politiko, kultura, kirol hezkuntza, auzo e.a-ei) eta
Mankomunitate, Euskaltegi, Jardun eta Behargintzari
egindako ekarpenak, %6,3 jaitsi dira 140.000 €
• Talde politikoen ekarpena 36.000eurotan jaitsi da(soldatetan sartua dago kopuru bera, beraz errealitatean ez du
aldaketarik izan)
• Mankomunitatea turismoko ekarpena 14.000 €tan murriztu da (mundumira desagertuz)
• Mankomunitateko Suradesa zerbitzua 2.800 €tan
• Mankomunitateko heziketa okupazionaleko partida 18.000 €tan partida murriztu da
• Hiltegiaren kostua murriztu egin da eta beraz udalak egindako ekarpena 15.000 €tan murriztu da.
• Hezkuntzan eskolei emandako diru laguntza 12.000 €tan murriztu da.
• Euskaltegirako ekarpena 35.000 €tan murrriztu da .
• Kultur taldei emandako diru laguntzak 7.000 €tan murriztu dira
• Kiroletan Bihargintzarako ekarpena 61.000 €tan igo da BEZaren igoeraren ondorioz
• GUZTIRA GASTU ARRUNTAK JOAN ZEN URTEKO KOPURU
BERDINEAN MANTENDU DIRA nahiz eta KPIa igo eta nahiz
eta BEZren igoerak eragin zuzena izan udalean.
18. 2013ko aurrekontuaren azterketa
kapituloka: GASTUAK
• Kapital-transferentziak (Kontsortzio,
Mankomunitate, Euskaltegi eta Behargintzari
inbertsiotarako emandako dirua) %12,9an
murriztu da 77.000 €tan.
• Mankomunidadeko zerbitzu orokorrak 12.000 €tan igo da
• Mankomunidadeko zaborrak 28.000 €tan jaitsi da
• Bihargintzari emandako diru inbertsiotarako 49.000 €tan murriztu da(joan zen urtean partida sendoa
bideratu zen urak araztu eta energia aurrezteko
• 8. kapituluan udal langileen aparteko sariak
“extrak” aurreratzegaitik sartu behar izan da
470.000 €ko partida. Sarrera eta gastuen
artean konpentsatuta dagoen aurrerapena da.
19. 2013ko aurrekontuaren azterketa
kapituloka GASTUAK
• Finantza pasiboak (9.kapituloa Kredituaren
amortizazioa). Kreditua ordaintzeko 1.387.100 € behar
dira aurten, joan zen urtean baino 90.000 € gutxiago
hala ere kapituloa igo egin da , 2009ko Foru Fondoaren
desbideraketaren itzulketa sartu delako, 400.040 €.
Lehen urtea da aurrekontutan desbideraketa honen
kostua sartzen dela, orain arte altxorkinetik ordaindu
baita, aurten altxorkinik ez dagoenez aurrekontutara
ekarri behar izan da gastu gisa. 2012eko desbideraketa
urtean bertan ordaindu ahal izan da gastuak murriztuz .
• Itzulketa hau ordaindu ahal izateko inbertsioen atala
%6,3tan murriztu behar izan dugu (115.000 €).
20. Inbertsioak
• Inbertsioak zehazteko orduan, Plan Estrategikoan zehazten den
kontsumo arduratsua irizpidea kontuan hartuta, etorkizun
hurbilean gastu arruntak murriztea ahalbidetuko dituztenak
lehenetsi ditugu.
– Alde Zaharreko argiteria led-era pasatzea (60.590 €),
– Energia aurrezteko proiektua (15.000 €)
– Uraren kontsumoa (60.000 €) eta estolderia hobetzeko (50.000
€) inbertsioak
– Udal eraikinetako argiteria aldatzea
• Gainontzekoei dagokienean, inbertsiorik aipagarriena
Mekolaldeko zubiaren lotura izango da, bertako industrigunearen
garapena bultzatzeko (100.000 € jarriko ditu Udalak). Plan
Estrategikoan jasotako helburuari erantzuten dio inbertsio honek,
bertako enplegua sustapena, alegia.
21. Inbertsioak
• Plan estrategikoan zehaztutako helburuetariko bat Auzoak bizirik
da, horrekin lotuta Elosuko plaza egokitzea aurreikusten da,
Azkoitiko Udalarekin eta Ereinekin elkarlanean, 108.000 € guztira
(16.000 € Bergarako Udalak).
• Ongizatean, Plan Estrategikoan zehazten den helburuekin bat
eginaz (Nagusiak bizitza duina) udalak erosi dituen etxe tutelatuen
ekipamendurako dirua aurreikusi da (40.000 €). Mendekotasun
arina edo autonomoak diren hirugarren adineko pertsonei
zerbitzua emateko etxe tutelatuak prestatuko dira, bertan herritar
hauei gizartean erabat integratuta bizi izateko baldintzak eskainiko
zaizkie.
• Bergarara turismoa erakartzeko, Errege Seminarioko Museoren
egoitza tenporalki Errekalden ezartzeko obrak egiteko dirua
aurreikusi da (40.000 €).
22. Inbertsioak
• Gazterian, merkatu azpian ludoteka eraikitzeko
proiektua idaztea aurreikusi dugu, zeharka bada ere
inbertsio honek merkatua biziberritzea ere bilatzen
du (20.851 €).
• Azkenik, aipatu beharrekoak dira baita kirol
instalazioak (pilotalekuak, Agorrosin...) konpontzeko
zuzenduko diren partidak.
Inbertsio guztiak ondoko loturan ikus daitezke
23. 2013ko aurrekontuak BATZORDEKA
Banaketa laburtua 2.012 2.013 Aldea Garrantzia %
1 Talde politikoen gastuak 274.135 264.660 - 3,5 1,3
2 Zerbitzu orokorrak 1.906.401 1.892.012 - 0,8 9,1
3 Udaltzaingoa eta babes zibila 976.920 951.990 - 2,6 4,6
4 Gizarte Ongizatea 2.410.793 2.350.339 - 2,5 11,3
5 Obra eta zerbitzuak 1.536.752 1.593.630 3,7 7,7
6 Hezkuntza 678.981 680.171 0,2 3,3
7 Hirigintza eta etxebizitzak 2.737.135 2.495.840 - 8,8 12,0
8 Estolderia eta ura 1.545.330 1.511.640 - 2,2 7,3
9 Kale garbiketa eta zaborren bilketa 2.117.830 2.330.030 10,0 11,2
10 Ingurumena 48.700 37.965 - 22,0 0,2
11 Kultura, jaiak eta gazteria 1.493.462 1.426.148 - 4,5 6,9
12 Turismoa, museoa eta ondare historikoa 365.714 317.335 - 13,2 1,5
13 Kirolak 1.841.012 1.923.420 4,5 9,2
14 Euskara 674.676 619.615 - 8,2 3,0
15 Auzoak eta mendiak 362.194 408.264 12,7 2,0
16 Gastu finantziarioak 1.761.501 2.007.341 14,0 9,6
AURREKONTUA 20.731.536 20.810.400 0,4 100
Paga Extra aurreratuak - 470.000
AURREKONTUA GUZTIRA 20.731.536 21.280.400
Aurrekontuaren funtzionala partidaz partida ikusteko ikusi ondoko lotura.
24. 2012ko 2013ko Bien
aurrekontua aurrekontua arteko
aldea
1. Talde politikoen gastuak 274.135 264.660 - 3,5
2. Zerbitzu orokorrak 1.906.401 1.892.012 - 0,8
3. Udaltzaingoa eta babes zibila 976.920 951.990 - 2,6
4. Gizarte ongizatea 2.410.793 2.350.339 - 2,5
5. Obra eta zerbitzuak 1.536.752 1.593.630 3,7
6. Hezkuntza 678.981 680.171 0,2
7. Hirigintza 2.702.135 2.495.840 - 8,8
8. Estolderia eta urak 1.580.330 2.330.030 10,00
25. 2012ko 2013ko Bien arteko
aurrekontua aurrekontua aldea
9. Kale garbiketa eta zabor bilketa 2.117.830 2.330.030 10,5
10. Ingurumena 48.700 37.965 - 22,00
11. Kultura, jaiak eta gazteria 1.493.462 1.426.148 - 4,5
12. Turismoa, ondarea eta 365.714 317.335 - 13,2
museoa
13. Kirolak 1.841.012 1.923.420 4,5
14. Euskara 674.676 619.615 - 8,2
15. Auzoak eta mendiak 362.194 408.264 12,7
16. Gastu finantzieroak 1.761.501 2.007.341 14
26. 2012ko aurrekontua batzordeka
2012KO AURREKONTUA
Hirigintza eta etxebizitzak Gizarte Ongizatea Kale garbiketa eta zaborren bilketa
Gastu finantziarioak Kirolak Zerbitzu orokorrak
Obra eta zerbitzuak Estolderia eta ura Kultura, jaiak eta gazteria
Udaltzaingoa eta babes zibila Hezkuntza Euskara
Auzoak eta mendiak Turismoa, museoa eta ondare historikoa Talde politikoen gastuak
Ingurumena
Ingurumena 000
Talde politikoen gastuak 001
Turismoa, museoa eta ondare historikoa 002
Auzoak eta mendiak 002
Euskara 003
Hezkuntza 003
Udaltzaingoa eta babes zibila 005
Kultura, jaiak eta gazteria 007
Estolderia eta ura 007
Obra eta zerbitzuak 007
Zerbitzu orokorrak 009
Kirolak 009
Gastu finantziarioak 008
Kale garbiketa eta zaborren bilketa 010
Gizarte Ongizatea 012
Hirigintza eta etxebizitzak 013
000 002 004 006 008 010 012 014
27. 2013ko aurrekontua batzordeka
2013KO AURREKONTUA
Hirigintza eta etxebizitzak Gizarte Ongizatea Kale garbiketa eta zaborren bilketa
Gastu finantziarioak Kirolak Zerbitzu orokorrak
Obra eta zerbitzuak Estolderia eta ura Kultura, jaiak eta gazteria
Udaltzaingoa eta babes zibila Hezkuntza Euskara
Auzoak eta mendiak Turismoa, museoa eta ondare historikoa Talde politikoen gastuak
Ingurumena
Ingurumena 000
Talde politikoen gastuak 001
Turismoa, museoa eta ondare historikoa 002
Auzoak eta mendiak 002
Euskara 003
Hezkuntza 003
Udaltzaingoa eta babes zibila 005
Kultura, jaiak eta gazteria 007
Estolderia eta ura 007
Obra eta zerbitzuak 008
Zerbitzu orokorrak 009
Kirolak 009
Gastu finantziarioak 010
Kale garbiketa eta zaborren bilketa 011
Gizarte Ongizatea 011
Hirigintza eta etxebizitzak 012
000 002 004 006 008 010 012 014
28. 2013ko aurrekontuak batzordeka
• Gizarte ongizateko atala %2,5 murriztu da, 60.000
€tan. Emplegua sustatzeko partida 113.000 €
murriztu delako izan da hori, udalei LANBIDEren
aldetik ez delako eman ohiko finantzatziorik. Bestela
igo egingo zen atal hau, krisi egoera hontan
ongizateko atala mantetzea edo, ahal den heinean,
hobetzea izan da gure helburua.
• Aurten Etxe tutelatuak egokitu eta amueblatzeko
dirua aurreikusi da inbertsiotan 40.000 €, baita
mantenu gastuak, ahalbait lehen martxan jartzea
nahi da-eta.
29. 2013ko aurrekontuak batzordeka
• GLLetarako(Gizarte Larrialdieratako
laguntzak) Jaurlaritzak aurreikusten duen
diru kopuru antzekoa aurreikusi da, 68.000 €.
GLLak bi kontzeptutan banatzen ditu Eusko Jaurlaritzak. Alde batetik hipoteka
ordaintzeko diru laguntzak, eta , horrek mantendu ein zituen iaz, urte osuan
emoten zien. Beste kontzeptua , alokairua eta mantenua (gasa , argindarra... )
ordaintzeko laguntzak, horrek bai murriztu zituen urte osotik, urte erdira.Gutxien
dutenei eginiko murrizpen hau guztiz injustoa delakoan, Bergarako udalak bere
gain hartu du, naiz eta bere eskumena ez izan , Jaurlaritzak hartzen ez duen 6
hilabeteak. Bergararako joan zen urtean 77.000 euro jarri zituen Jaurlaritzak GLLen
zati honentzat, aurten 75.000 euro aurreikusi da. Udalak 68.000 € jarriko ditu
30. 2013ko aurrekontuak batzordeka
• Zabor bilketan %12ko igoera aurreikuisi da, 170.000
€, aurten bilketa sistema aldatzeko erabiliko dira.
• Kale garbiketa %5a igo da 39.000 €, garbitzaileen
lanaren balorazio berria dela eta, mailaren aldaketa
aurreikuisi da 2013ko urtarriletik.
• Kiroletan %4,5eko igoera egon da batez ere
Agorrosingo pertsonalaren kanpo kontratazioan
BEZak izan duen igoeragatik. KPIaren igoera ere
elektrizitatea, gasa...
• Horretaz aparte inbertsiotan frontoien konponketak
egiteko dirua aurreikusi da, konpondu beharrean
daude-eta.
31. 2013ko aurrekontuak batzordeka
• Gastu finantizeroak 240.000 € igo dira, %14, 2009ko
Foru Fondoaren desbideraketaren itzulketagatik.
• Auzo eta mendien partidak %12,7an igo da,
46.000€tan. Elosuko plazaren urbanizatzea,
Galarraga baserriko bidea konponketa lur jausi bat
egon bait da eta bide eta kunetak konpontzeko.
• Obra ta zerbitzuak 60.000 € igo da, gehien bat
argiteriaren igoera dela eta (argi tarifak eta haien
BEZa igo egin dira) baita kanpo kontratazio
garrantzitsu batzuen BEZa (autobus zerbitzua eta OTA
kasu).
32. 2013ko aurrekontuak batzordeka
• E administrazioa martxan jartzeko 44.940 €
aurreikusi dira.
• Kontrara hirigintzan jaitsiera nabarmena izan
da 240.000 €.
• Euskera, kultura eta turismoko partidetan
ere jaitsiera txikiak.