SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
PROIEKTUA
4. mailako ikastaroak bi ikastaro ditu bere barnean: batetik, ikastaroa bera, programan ditugun helburuak eta
edukiak lantzeko bidea ematen diguna (ikastaro arrunta, beraz) eta, bestetik, PROIEKTUA, ikasle bakoitzak
egin beharko duzuena, ikastarotik kanpo eta irakaslearen tutoretzaren laguntzarekin.


4. mailako proiektuak honako ezaugarriak ditu:
•    Ikasleak urtean zehar egin beharreko lana da. Esan dugun moduan, 4. mailako ikastaroarekin
     paraleloan, baina ikastarotik kanpo.
•    Ikastaroa gainditzeko ezinbesteko baldintza: nolabait esatearren, ikastaro honen produktua izango da.
     Ikastaroa gainditu dugula esateko, proiektu hau 4. mailaren adierazle izan beharko du.
•    HABEren azterketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza. Azterketa egin ahal izateko, HABEk
     homologatutako euskaltegi batek egiten duen ikastaroa gainditu behar da. Horrek emango dizue
     aukera 4. mailaren agiri ofiziala lortzeko. Gainera, ezin dugua ahaztu HABEk egingo dizuen azterketa
     zuen proiektuan oinarrituko dela. Alde horretatik, zeuk erabakiko duzue zein izango den zuen
     azterketaren gaia.
•    Oraintxe esan dugun bezala, proiektua egiteko, zeuek erabakiko duzue gaia eta ekintza
     komunikatiboa.
•    Lan hau, testu lauan, hamabi bat orrialdekoa izango da (18.000 bat karaktere zuriune gabe; 25.000 bat
     zuriuneekin). Orain oso gauza luzea ematen du baina, idazten hasten zaretenean, aurreko pausuak
     ganoraz bete baditugu, oso erraz ateratzen diren kopuruak dira. Hobe da zentratzea testuaren
     hizkuntza-ezaugarrietan eta ez hainbeste kopuruan. Horrez gain, zuen lanari itxura dotoreagoa eman
     nahi badiozue, oso interesgarria da grafikoak, irudiak eta bestelakoak ere txertatzea.
•    Eginkizuna izateaz aparte, har ezazue zeuek egin beharreko benetako lan bat balitz bezala; eta,
     benetakoa bada, orduan eta hobeto. Horixe izango da motibaziorik onena lan on bat egiten saiatzeko.


Ikastaroaren beraren orduez (eginkizunez, gure kasuan) gain, hamarna ordu tutoretza kontratatu dituzue,
zuen matrikula-sariarekin. Tutoretza-ordu horiek, hain zuzen ere, proiektu hau garatzeko erabiliko ditugu.


Ikastaroan zehar, hainbat hitzordu adostuko ditugu, proiektu honen garapenean egin beharreko jauzi
kualitatiboekin bat egiten saiatuko direnak. Batzuetan, orduak ez dira ordu izango eta, besteetan, ordu hori
luzatu egingo da. Hitzordu horien berri, ikastaro hasitakoan izango duzue.


Honela identifika ditzakegu jauzi kualitatibo horietako bakoitza:


GAIAREN ETA EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN AUKERAKETA:
Proiektua bideratzeko, oso-oso inportantea da ondo zehaztea zein den zuen espezialitate-arloa. Denontzat
izaten da zaila, askotan, aditutzat hartzea geure burua; baina, ondo pentsatzen hasiz gero, ezin dugu inork



                                 4. maila: proiektuaren ezaugarriak
ukatu badaudela hainbat gai hobeto maneiatzen ditugunak, dela lanagatik,
formazioagatik edo zaletasun hutsagatik.


Maiz, ikasleek hartzen dute gure 4. maila hau erronka bezala; hori dela eta, euren buruari ahalegin bikoitza
eskatu nahi izaten diote eta, ondorioz, ez dute ondo aukeratzen euren gaia. Horrek ondorio latzak izaten
ditu, proiektua garatzeko orduan, ze, egin behar duten testua tajuz egiten saiatzeaz aparte, indar dezente
eman behar izaten baitute zer esan behar duten erabakitzen. Ez genizueke ur handiegitan sartzea
gomendatuko, baizik eta ondoen dakizuen horretatik abiatzea.


Baina, gaia aukeratu dugula, ezin dugu edozein gauza ere egin gai horrekin. Ekintza komunikatiboa ere
aukeratu beharko dugu eta, hori, 4. mailaren adierazle izan beharko du eta luzera baldintzak-eta era
naturalean gordeko dituena.


EREDU BATEN IRAKURKETA ETA AZTERKETA:
Seguru egin nahi dugun horren antzekorik lehendik ere eginda dagoela. Inportantea da eredu egokiak
(ekintza komunikatiboaren baldintzak betetzen dituzten testu egokiak, alegia) aukeratzen jakitea.


Testu horien azterketatik, informazio izugarria aterako dugu, gure lana hobeto egiten lagunduko diguna.


GAIARI BURUZKO INFORMAZIOA JASO, AUKERATU ETA ANTOLATU:
Izan ere, zer esanik ez badugu, nekez beteko ditugu hainbeste orrialde. Beraz, dokumentazio-lan handia
etorriko da gero (nahiz eta, askoren kasuan, akaso dokumentazio-lan hori eginda edo egiten egongo zareten
).


Informazioa antolatzeko modua ere oso kontu garrantzitsua izango da, testu aberats eta irakurterraza egingo
badugu.


ERABAKIAK HARTU (ZEIN IZANGO DA SEKUENTZIA NAGUSIA?; INTERAKTIBOA EGINGO DUT?...):
Testuaren planifikazioa egin aurretik, kontuan izan beharko dugu zer egin nahi dugun benetan. Testua idatzi
eta, irakurri ondoren, zer itxura hartu duen ikusi barik, erabakiak hartu (zer egin nahi dut?) eta horren
arabera baloratu, berrikusketa saioetan.


PLAN OROKORRA ERABAKI:
Eskema erabaki, alegia. Zer egin nahi dugun erabaki dugunean, hurrengo urratsa izango da nola egin nahi
dugun erabakitzea. Honako galderei erantzun beharko diegu: Nondik nora eramango dut irakurlea? Noiz
komeni zait halako sekuentziak erabiltzea? Non sartu ditut alderik astunenak? Zer egingo dut hauek
arintzeko?...




                                4. maila: proiektuaren ezaugarriak
TESTUAREN GORPUTZA IDATZI:
Hartutako erabakien arabera, eta egindako planaren arabera, testu-zatiak osatzen joan. Inportantea izango
da, balorazioa eta berrikusketa errazteko, testua ez kontsideratzea, momentu honetan, bere osotasunean;
aitzitik, interesgarriagoa da sarrera eta amaierak beste momentu baten egitea, testuaren itxura osoa
aztertutakoan.


BERRIKUSKETA ETA BALORAZIOA. ALDERDI FORMALA:
Testu-gorputzaren ezaugarriak aztertzea, zuzentasunaren aldetik begiratuta. 4. mailaren helburu nagusia
testu egokiak sortzea bada ere, ezin dugu ahaztu testu horiek zuzenak behar dutela izan, goitik behera.


BERRIKUSKETA ETA BALORAZIOA. ALDERDI TESTUALA:
Testu-gorputzaren ezaugarriak aztertzea, egokitasunaren aldetik begiratuta.


TESTUAREN LEHEN BERTSIOA:
Testuari falta zaizkion elementuak gehituta, testu osoaren behin-behineko bertsioa egin.


BERRIKUSKETA OROKORRA:
Testu osoaren berrikusketa orokorra, alderdi guztietatik aztertuta. Hemen zehaztu beharko genuke zer falta
duen testuak, akaso, 4. maila emateko, edo, 4. maila eman arren zeintzuk dituen hobetzeko.


TESTUAREN BEHIN BETIKO BERTSIOA:
Ikasleak emango duena eta irakasleak baloratuko duena. Bertsio hau izango da lagina ikastaroa gainditu
den ala ez esateko.




                                4. maila: proiektuaren ezaugarriak

More Related Content

Viewers also liked

Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Sekuentzia Didaktikoa: Iragarkia
Sekuentzia Didaktikoa: IragarkiaSekuentzia Didaktikoa: Iragarkia
Sekuentzia Didaktikoa: IragarkiaPazosAyo
 
Natur zientzia proiektua Basurton
Natur zientzia proiektua BasurtonNatur zientzia proiektua Basurton
Natur zientzia proiektua Basurtonbasurtobloga
 
ZER EMATEN DIGUTE 1 maila- eskema - ikaSMina
ZER EMATEN DIGUTE   1 maila-  eskema - ikaSMinaZER EMATEN DIGUTE   1 maila-  eskema - ikaSMina
ZER EMATEN DIGUTE 1 maila- eskema - ikaSMinaidoialariz
 
Animaliak 1 mailarako egokitzapena ikaSMina
Animaliak  1 mailarako egokitzapena   ikaSMinaAnimaliak  1 mailarako egokitzapena   ikaSMina
Animaliak 1 mailarako egokitzapena ikaSMinaidoialariz
 
LANDAREAK 1 maila ikaSMina
LANDAREAK    1 maila   ikaSMinaLANDAREAK    1 maila   ikaSMina
LANDAREAK 1 maila ikaSMinaidoialariz
 

Viewers also liked (8)

Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Iragarkiak
IragarkiakIragarkiak
Iragarkiak
 
Sekuentzia Didaktikoa: Iragarkia
Sekuentzia Didaktikoa: IragarkiaSekuentzia Didaktikoa: Iragarkia
Sekuentzia Didaktikoa: Iragarkia
 
Natur zientzia proiektua Basurton
Natur zientzia proiektua BasurtonNatur zientzia proiektua Basurton
Natur zientzia proiektua Basurton
 
ZER EMATEN DIGUTE 1 maila- eskema - ikaSMina
ZER EMATEN DIGUTE   1 maila-  eskema - ikaSMinaZER EMATEN DIGUTE   1 maila-  eskema - ikaSMina
ZER EMATEN DIGUTE 1 maila- eskema - ikaSMina
 
Animaliak 1 mailarako egokitzapena ikaSMina
Animaliak  1 mailarako egokitzapena   ikaSMinaAnimaliak  1 mailarako egokitzapena   ikaSMina
Animaliak 1 mailarako egokitzapena ikaSMina
 
LANDAREAK 1 maila ikaSMina
LANDAREAK    1 maila   ikaSMinaLANDAREAK    1 maila   ikaSMina
LANDAREAK 1 maila ikaSMina
 

Similar to 4. mailako proiektuaren ezaugarriak

Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAna Basterra
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenAna Basterra
 
Programen diseinua I
Programen diseinua IProgramen diseinua I
Programen diseinua Ididaktikaek
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
1 Gaiaren Antolaketa
1 Gaiaren Antolaketa1 Gaiaren Antolaketa
1 Gaiaren Antolaketaidurre
 
Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnnnereaelkoroiribe
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldeanmaitelorza
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoahaizea28
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaSazusavi Ikt
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketakatxiporreta
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaAndeka
 
Blogeko sarrera (ordezko irakaslea)
Blogeko sarrera (ordezko irakaslea)Blogeko sarrera (ordezko irakaslea)
Blogeko sarrera (ordezko irakaslea)gazgarane
 

Similar to 4. mailako proiektuaren ezaugarriak (20)

Ikasten ikasten
Ikasten ikastenIkasten ikasten
Ikasten ikasten
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
 
Programen diseinua I
Programen diseinua IProgramen diseinua I
Programen diseinua I
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Langutuna
LangutunaLangutuna
Langutuna
 
1 Gaiaren Antolaketa
1 Gaiaren Antolaketa1 Gaiaren Antolaketa
1 Gaiaren Antolaketa
 
Bikoteka irakurtzen
Bikoteka irakurtzenBikoteka irakurtzen
Bikoteka irakurtzen
 
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
 
Agrega proiektua
Agrega proiektuaAgrega proiektua
Agrega proiektua
 
Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnn
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
 
Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoa
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gida
 
Blogeko sarrera (ordezko irakaslea)
Blogeko sarrera (ordezko irakaslea)Blogeko sarrera (ordezko irakaslea)
Blogeko sarrera (ordezko irakaslea)
 

More from E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 

More from E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 
Kausalak
KausalakKausalak
Kausalak
 

4. mailako proiektuaren ezaugarriak

  • 1. PROIEKTUA 4. mailako ikastaroak bi ikastaro ditu bere barnean: batetik, ikastaroa bera, programan ditugun helburuak eta edukiak lantzeko bidea ematen diguna (ikastaro arrunta, beraz) eta, bestetik, PROIEKTUA, ikasle bakoitzak egin beharko duzuena, ikastarotik kanpo eta irakaslearen tutoretzaren laguntzarekin. 4. mailako proiektuak honako ezaugarriak ditu: • Ikasleak urtean zehar egin beharreko lana da. Esan dugun moduan, 4. mailako ikastaroarekin paraleloan, baina ikastarotik kanpo. • Ikastaroa gainditzeko ezinbesteko baldintza: nolabait esatearren, ikastaro honen produktua izango da. Ikastaroa gainditu dugula esateko, proiektu hau 4. mailaren adierazle izan beharko du. • HABEren azterketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza. Azterketa egin ahal izateko, HABEk homologatutako euskaltegi batek egiten duen ikastaroa gainditu behar da. Horrek emango dizue aukera 4. mailaren agiri ofiziala lortzeko. Gainera, ezin dugua ahaztu HABEk egingo dizuen azterketa zuen proiektuan oinarrituko dela. Alde horretatik, zeuk erabakiko duzue zein izango den zuen azterketaren gaia. • Oraintxe esan dugun bezala, proiektua egiteko, zeuek erabakiko duzue gaia eta ekintza komunikatiboa. • Lan hau, testu lauan, hamabi bat orrialdekoa izango da (18.000 bat karaktere zuriune gabe; 25.000 bat zuriuneekin). Orain oso gauza luzea ematen du baina, idazten hasten zaretenean, aurreko pausuak ganoraz bete baditugu, oso erraz ateratzen diren kopuruak dira. Hobe da zentratzea testuaren hizkuntza-ezaugarrietan eta ez hainbeste kopuruan. Horrez gain, zuen lanari itxura dotoreagoa eman nahi badiozue, oso interesgarria da grafikoak, irudiak eta bestelakoak ere txertatzea. • Eginkizuna izateaz aparte, har ezazue zeuek egin beharreko benetako lan bat balitz bezala; eta, benetakoa bada, orduan eta hobeto. Horixe izango da motibaziorik onena lan on bat egiten saiatzeko. Ikastaroaren beraren orduez (eginkizunez, gure kasuan) gain, hamarna ordu tutoretza kontratatu dituzue, zuen matrikula-sariarekin. Tutoretza-ordu horiek, hain zuzen ere, proiektu hau garatzeko erabiliko ditugu. Ikastaroan zehar, hainbat hitzordu adostuko ditugu, proiektu honen garapenean egin beharreko jauzi kualitatiboekin bat egiten saiatuko direnak. Batzuetan, orduak ez dira ordu izango eta, besteetan, ordu hori luzatu egingo da. Hitzordu horien berri, ikastaro hasitakoan izango duzue. Honela identifika ditzakegu jauzi kualitatibo horietako bakoitza: GAIAREN ETA EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN AUKERAKETA: Proiektua bideratzeko, oso-oso inportantea da ondo zehaztea zein den zuen espezialitate-arloa. Denontzat izaten da zaila, askotan, aditutzat hartzea geure burua; baina, ondo pentsatzen hasiz gero, ezin dugu inork 4. maila: proiektuaren ezaugarriak
  • 2. ukatu badaudela hainbat gai hobeto maneiatzen ditugunak, dela lanagatik, formazioagatik edo zaletasun hutsagatik. Maiz, ikasleek hartzen dute gure 4. maila hau erronka bezala; hori dela eta, euren buruari ahalegin bikoitza eskatu nahi izaten diote eta, ondorioz, ez dute ondo aukeratzen euren gaia. Horrek ondorio latzak izaten ditu, proiektua garatzeko orduan, ze, egin behar duten testua tajuz egiten saiatzeaz aparte, indar dezente eman behar izaten baitute zer esan behar duten erabakitzen. Ez genizueke ur handiegitan sartzea gomendatuko, baizik eta ondoen dakizuen horretatik abiatzea. Baina, gaia aukeratu dugula, ezin dugu edozein gauza ere egin gai horrekin. Ekintza komunikatiboa ere aukeratu beharko dugu eta, hori, 4. mailaren adierazle izan beharko du eta luzera baldintzak-eta era naturalean gordeko dituena. EREDU BATEN IRAKURKETA ETA AZTERKETA: Seguru egin nahi dugun horren antzekorik lehendik ere eginda dagoela. Inportantea da eredu egokiak (ekintza komunikatiboaren baldintzak betetzen dituzten testu egokiak, alegia) aukeratzen jakitea. Testu horien azterketatik, informazio izugarria aterako dugu, gure lana hobeto egiten lagunduko diguna. GAIARI BURUZKO INFORMAZIOA JASO, AUKERATU ETA ANTOLATU: Izan ere, zer esanik ez badugu, nekez beteko ditugu hainbeste orrialde. Beraz, dokumentazio-lan handia etorriko da gero (nahiz eta, askoren kasuan, akaso dokumentazio-lan hori eginda edo egiten egongo zareten ). Informazioa antolatzeko modua ere oso kontu garrantzitsua izango da, testu aberats eta irakurterraza egingo badugu. ERABAKIAK HARTU (ZEIN IZANGO DA SEKUENTZIA NAGUSIA?; INTERAKTIBOA EGINGO DUT?...): Testuaren planifikazioa egin aurretik, kontuan izan beharko dugu zer egin nahi dugun benetan. Testua idatzi eta, irakurri ondoren, zer itxura hartu duen ikusi barik, erabakiak hartu (zer egin nahi dut?) eta horren arabera baloratu, berrikusketa saioetan. PLAN OROKORRA ERABAKI: Eskema erabaki, alegia. Zer egin nahi dugun erabaki dugunean, hurrengo urratsa izango da nola egin nahi dugun erabakitzea. Honako galderei erantzun beharko diegu: Nondik nora eramango dut irakurlea? Noiz komeni zait halako sekuentziak erabiltzea? Non sartu ditut alderik astunenak? Zer egingo dut hauek arintzeko?... 4. maila: proiektuaren ezaugarriak
  • 3. TESTUAREN GORPUTZA IDATZI: Hartutako erabakien arabera, eta egindako planaren arabera, testu-zatiak osatzen joan. Inportantea izango da, balorazioa eta berrikusketa errazteko, testua ez kontsideratzea, momentu honetan, bere osotasunean; aitzitik, interesgarriagoa da sarrera eta amaierak beste momentu baten egitea, testuaren itxura osoa aztertutakoan. BERRIKUSKETA ETA BALORAZIOA. ALDERDI FORMALA: Testu-gorputzaren ezaugarriak aztertzea, zuzentasunaren aldetik begiratuta. 4. mailaren helburu nagusia testu egokiak sortzea bada ere, ezin dugu ahaztu testu horiek zuzenak behar dutela izan, goitik behera. BERRIKUSKETA ETA BALORAZIOA. ALDERDI TESTUALA: Testu-gorputzaren ezaugarriak aztertzea, egokitasunaren aldetik begiratuta. TESTUAREN LEHEN BERTSIOA: Testuari falta zaizkion elementuak gehituta, testu osoaren behin-behineko bertsioa egin. BERRIKUSKETA OROKORRA: Testu osoaren berrikusketa orokorra, alderdi guztietatik aztertuta. Hemen zehaztu beharko genuke zer falta duen testuak, akaso, 4. maila emateko, edo, 4. maila eman arren zeintzuk dituen hobetzeko. TESTUAREN BEHIN BETIKO BERTSIOA: Ikasleak emango duena eta irakasleak baloratuko duena. Bertsio hau izango da lagina ikastaroa gainditu den ala ez esateko. 4. maila: proiektuaren ezaugarriak