SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
4. MAILA online




                           AUTISMOA

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko
harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte
bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte-
mailako portaera erabat finkatzen hasiak baitira, baina ume
autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea
"arraroa" dela.

Ume autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten
edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke,
lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean
"distraituta" bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun-
ekintzei erantzuten.

Mintzaira-problemak, gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume
autistek. Batzuetan, mintzaira ez da batere garatzen; beste
batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina bi urte beteta,
hortxe geratzen da ez atzera ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da
beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen
adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi
eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen
(sintaxian bitxikeriak agertzen baitira) eta hizkera monotonoa izan
ohi da.

Ume autisten beste ezaugarri bat gauza eta tresnenganako interesa
da. Beren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea
gustatzen zaie. Edozein aldaketak (eguneroko paseoan egin ohi
duen bidean aldaketatxoren batek, edota etxean zerbait lekuz
aldatzeak, adibidez) larritasun eta estuasun handia sortzen die.
Beren portaeraren alor honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz
errepikatzen dituzten jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk
soilik bereganatzen dituztelako.

Gaur egun, oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta
arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagatik
sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik
gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela
onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru
mutikoak izatea eta bakarra neska izatea.




PAGE 3
4. MAILA online




Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun
honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago
ume autistei heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen
direla.

Pronostikoari dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste
pertsonekin komunikatzeko modua duen ume autistarena,
mintzaira bidez inolako harremanik ezin lor dezakeen umearena
baino.

GAUTENAk, Gipuzkoako Autisten Guraso-Elkarteak, argitaratu zuen
liburuxka batetik atera dira ondorengo datu asko.


Zer da autismoa?

Leo Kranner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, berrogeita bost
urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki
ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du.

Gaur egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek
Autismoa bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den
jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik
oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo
bezala, hain zuzen.

Gizarte-harremanetarako ezintasuna duten umeak izan ohi dira.
Adibidez, beren gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez
diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo
ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta
kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere...

Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi
dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota
ongi hasi baina bat-batean eten eta geratu. Horietako erdiek,
zerbait esaten ikasi dutenek, "ekolalia" deitzen zaiona edukiko
dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun
moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte.
Bestalde, zu eta ni pertsonak nahasten dituzte.

Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute
fantasia   batere    lantzen,  eta   beren   jolasak suntsikorrak
(apurtzaileak) dira; monotonoak, errepikakorrak.


PAGE 3
4. MAILA online




Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute
ume hauek. Ume autista berberak, une diferenteetan, desberdin
erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.); batere ez
batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan, txoratuta bezala
egongo dira horien aurrean. Bestetan, berriz, ikusi edo atzeman ere
ez dituztela egiten dirudi.

Beren garapena ez da armonikoki koordinatzen. Ume hauengan
garapenaren hiru faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren)
koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak
gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren
adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik.

Ume batek hiru urte bete aurretik             portaera   horiek   guztiak
dituenean, autista dela esan daiteke.

Zer egin ume autistekin?

Errehabilitazio-programaren helburua hau da: gaitzak jota dagoen
ume bakoitzak bere gaitasun edo ahalmen potentzialik handiena
lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro
normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira.

Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du;
teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka-
aldizka berrikusiko dena.



Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak:
eguneroko bizimoduarekin lotutako jarduerak (janztea, garbitzea,
jatea,   higienea    eta    norberaren     autonomia),   pedagogia
espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea,
behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta
okupaziozko terapia.

                                                              Jabier Agirre
                                                     Elhuyar 65, 15-17 orr.
                                                                    -11-01




PAGE 3

More Related Content

Similar to Autismoa

Autismoaren hurbilpen teorikoa
Autismoaren hurbilpen teorikoaAutismoaren hurbilpen teorikoa
Autismoaren hurbilpen teorikoakutxutxo
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaplay taldea
 
Gaixotasunak
GaixotasunakGaixotasunak
Gaixotasunakmundu1e
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskarazJota Cuatro
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoaoia
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanJose Aizpurua
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanxuastenea
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENAnjaritoi Urnieta
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanJose Aizpurua
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanJose Aizpurua
 
Metodologiaren aurkezpena
Metodologiaren aurkezpenaMetodologiaren aurkezpena
Metodologiaren aurkezpenasmadariaga001
 

Similar to Autismoa (20)

Autismoaren hurbilpen teorikoa
Autismoaren hurbilpen teorikoaAutismoaren hurbilpen teorikoa
Autismoaren hurbilpen teorikoa
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoaAutonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
 
Gaixotasunak
GaixotasunakGaixotasunak
Gaixotasunak
 
Afn h proiektua
Afn h proiektuaAfn h proiektua
Afn h proiektua
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Nerabezaroa
NerabezaroaNerabezaroa
Nerabezaroa
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolan
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
 
Emozioen kontrola
Emozioen kontrolaEmozioen kontrola
Emozioen kontrola
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
 
Jainko txikia
Jainko txikiaJainko txikia
Jainko txikia
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolan
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolan
 
Metodologiaren aurkezpena
Metodologiaren aurkezpenaMetodologiaren aurkezpena
Metodologiaren aurkezpena
 
Pedagogoak
PedagogoakPedagogoak
Pedagogoak
 

More from E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 

More from E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 
Kausalak
KausalakKausalak
Kausalak
 

Autismoa

  • 1. 4. MAILA online AUTISMOA Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte- mailako portaera erabat finkatzen hasiak baitira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea "arraroa" dela. Ume autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke, lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean "distraituta" bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun- ekintzei erantzuten. Mintzaira-problemak, gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan, mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina bi urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen (sintaxian bitxikeriak agertzen baitira) eta hizkera monotonoa izan ohi da. Ume autisten beste ezaugarri bat gauza eta tresnenganako interesa da. Beren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaie. Edozein aldaketak (eguneroko paseoan egin ohi duen bidean aldaketatxoren batek, edota etxean zerbait lekuz aldatzeak, adibidez) larritasun eta estuasun handia sortzen die. Beren portaeraren alor honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituzten jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk soilik bereganatzen dituztelako. Gaur egun, oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak izatea eta bakarra neska izatea. PAGE 3
  • 2. 4. MAILA online Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistei heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen direla. Pronostikoari dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste pertsonekin komunikatzeko modua duen ume autistarena, mintzaira bidez inolako harremanik ezin lor dezakeen umearena baino. GAUTENAk, Gipuzkoako Autisten Guraso-Elkarteak, argitaratu zuen liburuxka batetik atera dira ondorengo datu asko. Zer da autismoa? Leo Kranner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, berrogeita bost urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du. Gaur egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek Autismoa bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen. Gizarte-harremanetarako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Adibidez, beren gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere... Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bat-batean eten eta geratu. Horietako erdiek, zerbait esaten ikasi dutenek, "ekolalia" deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde, zu eta ni pertsonak nahasten dituzte. Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak) dira; monotonoak, errepikakorrak. PAGE 3
  • 3. 4. MAILA online Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferenteetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan, txoratuta bezala egongo dira horien aurrean. Bestetan, berriz, ikusi edo atzeman ere ez dituztela egiten dirudi. Beren garapena ez da armonikoki koordinatzen. Ume hauengan garapenaren hiru faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik. Ume batek hiru urte bete aurretik portaera horiek guztiak dituenean, autista dela esan daiteke. Zer egin ume autistekin? Errehabilitazio-programaren helburua hau da: gaitzak jota dagoen ume bakoitzak bere gaitasun edo ahalmen potentzialik handiena lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira. Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du; teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka- aldizka berrikusiko dena. Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotutako jarduerak (janztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea, behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia. Jabier Agirre Elhuyar 65, 15-17 orr. -11-01 PAGE 3