SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  10
Ikasleok hainbat iritzi testu aukeratu dituzue, hedabideetan eta Interneten aurkitutakoak, eta
azpian duzue guztien bilduma. Norberak bere hautua egin du gustuaren edo testuaren
egokitasunaren arabera. Mintza-saioetan bakoitzak testu hori zergatik aukeratu duen
aipatuko dugu, eta zuen ustez eredugarriena zein den edota egokiena zein iruditzen zaizuen
eztabaidatuko dugu. Ezaugarriak aztertuko ditugu eta zuek egiten dituzuen idazlanetarako
baliagarriak direnak erabiltzen saiatuko gara hurrengo idatzietan.

Aritz Galarraga- Berriako 'Ekografiak' bloga
http://www.berria.info/blogak/ekografiak/?
title=bilatzen_asmatzea&more=1&c=1&tb=1&pb=1

Bilatzen asmatzea
Nahi dutena esango dute, baina uda garaia telebistarentzat ez da basamortua. Badira ikusgai
ohiko txiro-zopak; eta badira ikusgai saio ikusgarri askoak. Kontua da bakanago direla, eta
ezkutuago, eta zorrotz bilatzen ere ibili beharra dugula. Ezkutuago, eta ezkutuegi batzuetan.
Breaking Bad telesaila iragarri zutenean ETBn poz txiki bat hartu nuen. Besteak beste,
eredu ditudan —janzkera eta, oro har ,moda kontuetan, batez ere— Harkaitz Cano eta
Koldo Almandozek hamar telesail onenen artean kokatzen —edo metanfetaminatzen—
zutelako Telezailak izeneko liburuan, bederatzigarren postuan biek ere.
Ez dakit, nire inuzentzian irudikatu nuen euskaraz estreinatuko zutela ETB1en. Baina, ez,
lehen ezustekoa, ETB2n emango zuten; bistan da, gaztelaniaz. Bigarren ezustekoa
atseginagoa izan zen, ETB3n ere emango baitzuten, bertsio originalean eta euskarazko
azpidatziekin. Beste ezusteko bat ere gordetzen zuen, haatik, euskal telebista publikoak
niretzat, behin betikoa: bai ETB2koa, bai ETB3koa, gauerditik aurrera emango zuten. Eta
ni, irakurle maite, ordu horretan amets sakonen batean murgilduta izaten naiz, eta, ahal dela,
ez ETBrekin. Azkenerako, erdiko bidetik jotzea erabaki nuen: merkataritza gune handi
batera joan eta telesailaren lehenengo denboraldia erosi nuen. Dei nazazue inozo —
azpitituluak.com helbidean eskuragarri dugu—, baina ilusio apur bat ere egiten zidan, lehen
aldiek sortzen duten ilusioa. Gainera, Ibon Egañarekin solasaldia izateko aukera izan nuen,
aspaldiko partez.
Uda garaiko saio ikusgarri guztiak ez daude hain ezkutuan, ordea. Badira ageriagoak, baina
lau urtean behin baino ez direnak pantailaratzen. Olinpiar Joko urtea da aurtengoa; igarriko
zenioten, honezkero. Atzo hasi omen ziren, ofizialki, nahiz aurretik jada saioren bat edo
beste jokatu den —bada ostegunean TVEko lehen katean Gora Japon ikusi uste zuenik ere
—. A, eta zenbat telebista jardunaldi gogoangarri eskainiko dizkiguten Olinpiar Jokoek
abuztu honetan. Saio gailenekin, noski, 100 metro eta abarrekoekin. Baina baita ustez lo
eragile diren kirol horiek ikusten ere, horiexetan hartzen baitute Olinpiar Jokoek egiazko
dimentsioa, eta teleikusleak gozatua. Gero, esango dute telebistan ez dagoela ezer. Baina,
udan —nahiz udazken, negu, udaberrian—, bilatzen asmatzea izaten da kontua. Zorte on.




1                                                                           3.maila
Nerea Remirez
http://es.scribd.com/doc/52050625/Iritzi-testua


Sinde Legea: pirateria gutxitu ala kultura murriztu?

        Azkenengo honetan Sinde izeneko legea pil-pilean dago. Lege honek deskargak
debekatzen ditu, deskargen web-orrialdeak itxiz. Hala ere, askok galdetzen diote bere
buruari: ¿zertarako Sinde legea? ¿Kultura-iturri izugarri bat moztuko dugu?

          Sinde legeak onuratzen dituen pertsonen zenbakia kaltetzen
d i t u e n e n a baino txikiagoa da: Orange-k egindako inkesta batean, 99 % legearen
kontra b o z k a t u z u e n ; b e s t e i n k e s t a b a t z u e t a n , 6 % e d o 8 % s o i l i k z e u d e n
S i n d e Legearekin. Izan ere, milloika internauta deskargak erabiltzen dituzte egunero,bai
musika entzuteko, bai filmeak ikusteko, etab. Zergatik?

          Alde batetik, erosotasunarengatik. Azken batean, zinemara joatea deserosoagoa da
etxean filme bat ikusten geratzea baino. Musikarekin berdina:abestiak askoz askarrago
deskargatzen dira deskarga-programen bidez. L i b u r u a k b a i t a j e i t s i a h a l d i r a
i n t e r n e t e t i k ; h o r i e g i t e n d u t e n a k b a t e z e r e erosotasunarengatik egiten
dute ere. Hori bakarrik izango balu, ondo, baina zoritxarrez, telebistan jarritako
ia telesail guztiak denboraldi bat iragarri eta gero kentzen dituzte. Horrela bada, nola
gozatuko dugu serie on batez berehala telebistatik kentzen badigute eta deskargatu ezin
badugu?

          Horrek eramaten gaitu bigarren kontura: prezioa. Izan ere
i z u g a r r i z k o prezioak dituzte gaur egungo kultura-produktuak. Adibidez, filme berri bat
ikusi nahi badugu zineman, sarrera bat soilik bost edo sei euro gutxienez
baliokodigu; DVD bat, aldiz, 30 euro gutxigorabehera; musikazko CD bat, 15-20 euro;eta
liburu on bat 20 euro baino gehiago. Musika online erosteko lekuak ere oso grestiak dira;
spotify programan, adibidez, 2 euro bahino gehiago kostatzen du abesti bakar bat. Prezio
hauekin eta krisian egonda, normala da jende pilo bat internetetik produktu hauek lortzea.

        Hau ikusita, alkilatzeko bidea proposatzen dute gutxi batzuk. Hala ere, nahi duguna
aurkitzea oso zaila da leku hauetan. Adibidez, bideo-klub orotan filme asko daude, baina
non aurkitzen dugu klub horietako bat? Gainera,aurkitzekotan, guk nahi dugun
produktua lortzea oso zaila da, liburutegietan g e r t a t z e n d e n b e z a l a . A d i b i d e z ,
2 0 0 1 u r t e a n e g i n d a k o f i l m e b a t h a r t u n a h i badugu, arruntena bideo-klubetan ez
egotea da.




2                                                                                          3.maila
Kulturako ministrariak dioen bezala, kultura-produktuak alkilatzeko lekuak eskasak
dira deskargen zenbaki handiarengatik batezere. Hori ezeztatu ezinez gero, zergatik ez du
gobernuak laguntzarik eman leku hauei? Ez al da kultura-iturri handi eta merke bat? Gainera lan-
postuak sortuko lituzke.

          Sinde Legeak pirateria murriztuko duela esaten da ere: azken
b a t e a n , deskargen web-orrialdeak “pirata” hauen egoitzak dira. Hala ere, beste
herrialdetako deskargen orrialdeak ez dira itxiko, beraz helbidea Espainian
kokatuta ez dituzten web-orrialdeen bidez deskargak egingo ahal
genukete:gainera, hizkuntza ez da izango arazo bat, besteak beste, hego amerikako web-
orrialdeak gaztelaniaz idatzita daudelako. Beste aldetik, deskargen web-orrialde asko ez dira filmeak edota
musika jeisteko soilik; Megaupload,adibidez, egile-eskubideak ez dituzten artxibo asko
ditu ere: argazkiak, etab.Beraz, orrialde hauek ixten badituzte, egilearen eskubideak
dituzten artxiboez gain legea apurtzen ez dituzten beste zenbait artxiboak
ezabatuko dituzte.Azkenik, lukro-animoa edo pirateria intentzioak ez dituzten
web-orrialdeak itxiko ahal izango dituzte. Besteak beste, blog batean
babestutako link batbadago blog hori itxiko ahal da.

        Konklusioz, Sinde Legeak kultura izugarri murrizten duela diot nik. Horrela bada,
gobernuak lege hau aprobatuta kulturara iristeko beste bideak fomentatu beharko lituzkela diot;
adibidez, bideo-klubak berrireki laguntza ekonomikoekin, Itunes bezalako musika merke
erosteko lekuak bultzatu edo liburutegietan inibertitu material anitza izan dezaten




3                                                                                      3.maila
Pako Aristi – Berria, 'Hitzerdi patsetan' atala.
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-08-08/004/008/Euskal_ekosistema.htm


Euskal ekosistema

Neure herrian atzerritar, euskara erabiltzen dudalako, euskaraz idazten dudalako. Zenbat
aldiz ez ote naiz horrela sentitu! El Diario Vasco-n idazten hasi eta euskarazko zutabegileoi
espainierazkoei baino gutxiago ordaintzen zigutela jakin nuenetik. Jende gutxiagok
irakurtzen omen gintuen, beraz soldata txikiagoa. Hain barneratua dago sentipen hori, non
askotan zeure lanarekiko seriotasunaz ere zalantzak sortarazten dizkizun!

Urteekin beti uste nuen, baikortasun antropologikoa izango da errudun, gauzak hobeto
egongo zirela, baina ez. Euskal esklerosia bihurtu da lehen diglosia zela esaten ziguten hura.
ETB2a sortu zuten, eta 23 urte pasa ziren elkarrizketa bat egin zidatenerako. 23 urteotan
izan ditut sariak, garrantzitsuak ere bai, elkarrizketa baten nolabaiteko merezimendua
markatzen duten horietakoak. Baina ez. Nire liburu bat espainierara itzuli zelako
elkarrizketatu ninduten. Eta ez zen lehenengoa, hirugarrena baizik. Eta ez zen prime-time-an
izan, goizeko bederatzietan baizik.

Halere, nirea kasu orokorra da euskal sortzaileen artean, erabat arrunta, eta badira askoz ere
baztertuagoak, jaramon txintik egin gabe isilaraziak izan diren kasuak. Denetik:
margolariak, aktoreak, antzerkigileak, kantariak, musika taldeak, eskultoreak, itzultzaileak.
Edozein sormen lan euskaraz egitea oso zaila da, non eta Euskal Herrian bertan, errazena
behar lukeen tokian.

Subzirkuitu batean sartzen zara automatikoki, ekintza subsidiarioen multzoan, eta hori oso
garbi ikusten da udan, herrietako jaien programazioan. «Jenderik etorriko al da?», izaten da
antolatzaileen kezka, eta euskarak orbantzen dio erantzuna. Musika jaialdi ezberdinetan ere,
leku gero eta txikiagoa euskal taldeentzat. Herri handi askotan agertu ere ez dira egiten.
Antzerki programazioa dela edo beste edozer, euskarari lekutxoak ematen zaizkio, errukiz
bezala.

Bakartu gaituzte, geure artean ere arrozteraino: euskal idazleok ez ditugu euskal aktoreak
ezagutzen, poetek ez dituzte margolariak ezagutzen, sukaldariek ez dituzte kantariak
ezagutzen, dantzariak ez dituzte gidoigileak ezagutzen.

Euskal sortzailea bere lana uzteko tentazioan bizi da egunero; boladatxo negargarri baten
bultzada aski luke horretarako. Izaki guztiek behar dute ekosistema bat bizitza aurrera
ateratzeko, eta euskal izakiek ere bai, kultura bat bagarela sentitzeko, nazio garela sinesteko.
Horregatik salatzen nituen atzo urrutiko intxaurrari begira dauden idazleak. Gurea ez delako
estetika kontua, biziraupen ataka baizik, euskal ekosistema bat sortzen ez dugun bitartean.




4                                                                             3.maila
Juan Ignacio Perez Iglesias – Berria, 'Txinpanze biluzia' bloga
ww.berria.info/blogak/txinpantzebiluzia/index.php?
blog=54&title=elkar_txukuntzearen_merkatu_balioa&more=1&c=1&tb=1&pb=1




Elkar txukuntzearen merkatu-balioa
Aski ezaguna da tximinoek elkar txukuntzea gustuko dutela. Aurreko sarrera batean esan
nuen bezala, gizarte-sareak indartzen dituzte horrela, guk hizkuntzaren bitartez egiten dugun
bezala. Duela gutxi, elkar txukuntzeari eta tximino-taldeetan elkar txukuntzeak duen
merkatu-balioari buruzko istorio deigarri bat irakurri dut PNAS aldizkarian. Chlorocebus
generoko tximino katarrinoez egin zen ikerketa-lan horretan interesgarrien iruditu zaizkidan
kontuen laburpena eskainiko dut ondoren.
Tximinoek ez dute negoziatzen edo kontraturik egiten hitzen bidez, baina horrek ez die
ekartzen ondasunak eta zerbitzuak elkartrukatzeko inolako eragozpenik. Gainera, bat ere
bortxarik gabe egiten dituzte trukeak eta aparteko zailtasunik gabe erabakitzen dute
ordainsaria. Merkatuen teoriari jarraituz, bestalde, eskari eta eskaintzaren legearen arabera
aldatu behar da ordainsaria. Zentzu handikoa dirudi, ez da?
Lehenago egindako ikerketek erakutsi zutenez, primateek gehiago ordaintzen dute trukatzen
dituzten ondasunak edo zerbitzuak urriak direnean; hau da, apur batez azkarragoak garen
txinpantze biluziek egiten dugun bezala egiten dute eurek ere. Esate baterako, urritasun-
boladetan janlekuetan onartuak izateko, maila apaleko tximinoek denbora luzeagoa eman
behar dute goi-mailakoak txukuntzen. Bestalde, jaioberri gutxi daudenean, eme gazteek
denbora luzeagoan zehar txukundu behar dituzte amak, kumeak ikutu ahal izateko baimena
lortzeko. Eta tximinoen taldean eme ugalkor gutxi daudenean, denbora luzeagoa eman behar
dute arrek eme ugalkorrak apaintzen eme horiek estali ahal izateko.
Azken lan honetan, urrats bat gehiago eman dute esperimentuen bitartez. Adibidez, zeukan
janaria baino gehiago eman zioten maila apaleko eme bati, eta horri esker, eme horrek janari
gehiago eman ahal izan zien taldeko beste kideei. Horren ondorioz, beste kideak baino
denbora luzeagoan txukundu zuten bera, eta gainera, gutxiagotan apaindu behar izan zituen
kide nagusiak. Gero, bigarren eme bati janari kantitate berbera eman zioten, eta horren
ondorioz, lehen emearen txukuntzearen trukatze-balioa beheratu egin zen eta bigarrenarena
igo, biak berdindu arte.
Ez dut uste behaketa hauen ondorio guztiak zehaztea beharrezkoa denik, baina ez dut uste
oso zaila denik horiek txinpantze biluziengana ekartzea.




5                                                                          3.maila
Josemari Velez de Mendizabal – 'Etorkizuna etorkizun' bloga
http://txemax.blogspot.com.es/2012/06/sukaldaritza-ez-al-da-gehiegi.html


Sukaldaritza: Ez al da gehiegi?
Herri baten osasun fisikoa tokiko medioek sukaldaritzari eskaintzen dioten espazioaren
arabera neurtuko balitz, euskaldunena munduko osasunik osasunenetakoa izango litzateke.
Ez dago egunik prentsaren titularretan gastronomiarekin erlazionaturiko zerbait agertu gabe.
Euskaldunok jatun onen ospea dugu eta, salbuespenak salbuespen, egia izan behar du, gure
geografiako edozein tokitan aurki baitaiteke non bazkaldu edota afaldu modu ederrean.

Sukaldaritza zaleen salbuespenen artean nagoela argitu nahi dut aurrera baino lehen.
Ezagutzen nautenek badakite ez dudala janari gaietan denbora alperrik galtzen, egia bada
ere badakidala bereizten ongi jarritako jaki bat erdipurdizko beste batetik. Baina ez naiz
aditu jakien sekretuetan eta denetatik jan dezaket, aparteko baldintzarik gabe. Gutxirekin
konformatzen naiz.

Hori esanda, ez dakit azken urteotan ez ote garen pasatzen ari gastronomiari eskaintzen ari
zaion tratamenduan. Batzuetan mitifikatu egiten dugulakoan nago, eta neurriz kanpoko
hedapen mediatikoaren eraginpean bizi garela iruditzen zait. Michelin izarrak, munduko
“chef” onenen sailkapena, Basque Culinary Center deritzanaren eguneroko agerpen margo
askotarikoak... Sarri pentsatu dut eguneko sukaldaritzaren pauten eraginpean ergelkeriaren
hurrengoan kokatzen garela, barregarri erortzeko arriskuarekin.

Erantzun lekidake, samur asko gainera, hobe dela sukaldaritzari buruzko albisteak edukitzea
gerra eta gainerako giza-kalamitateei dagozkienak baino, batez ere errealitatearen islapen
zuzenak badira. Erabat ados. Gertatzen dena, ordea, lapiko eta zartaginen inguruan azken
denboretan zerbitzatzen zaizkigun gehienak eguneko gizarte-premietatik urrun daudela da,
eta gisa horretako albiste-bonbardaketa hiritar jasankor eta soilarentzako iraintzat har liteke.
Lehengo astean bertan, Gasteizen izandako prentsaurreko batean arabar lurraldeko 500
senditan gosea errealitate gordina dela jakinarazi dute Bultzain elkartekoek. Zenbat dira
Euskal Herri osoan?

Barkatu inor mindu badut nire hitzekin, beharbada guztiz oker dagoena neu izan bainaiteke.




6                                                                             3.maila
Leire Narbaiza Arizmendi – Berria, 'Gerizpean' atala
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-08-07/004/001/berdintasuna.htm




Berdintasuna

Olinpiar Joko hauei ez diet jaramonik egin. Ez zait asko gustatzen kirolak telebistaz ikustea
—bestela ere ez naiz oso zalea—. Baina nahitaez komunikabideei jarraituz gero, edo
Twitterren ibilita, ez dago aldentzeko modurik. Horretara, zeharka bada ere, badut euren
berri.

Jakin dut, lau haizeetara zabaldu delako, hauek direla lehenengo jokoak diziplina guztietan
emakume kirolariak dituztenak. Horrezaz gain, parte hartzen duten estatu guztiek ere
emakume kirolariak bidali dituzte. Hori ere lehenengoz. Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak
(NOB) gogor jardun omen du horretan, eta horrela lortu ei da aurtengoa. Garbi gera zedin,
inaugurazioan behin eta berriro aipatu zuten telebistan, batez ere, desfilatzen ari zen
delegazioak estreinakoz emakumerik bidaltzen bazuen.

Ahalegin horiek guztiak behar-beharrezkoak dira, ez dut dudarik. Baina oraindik asko falta
da hainbaten burua aldatzeko. Eta ez naiz ari emakumeak baztertzen dituzten estatuez.
Mendebaldeko kazetari eta esatari txoropito askoren ahoak eta begiradak daude aldatzeko.

Adibidez, emakumezkoen hondartza-boleibolean ateratzen diren argazkiak zerikusi gutxi
dute kirolarekin, ipurtaldeen plano eta argazkiak dira ohikoena. Ez da gauza bera gertatzen
gizon kirolariekin: inork ikusi du abiadura-lasterkariren baten planorik ipurdia huts-hutsean
fokatzen duenik? Ez, ezta? Eta erretratatzeko modukoak dira, alajaina!

Lehentsuago esatariena aipatu dut. Dirudienez, Eurosport telebista katean iruzkin sexista eta
desegokiak jaurti zituen ahotik Emilio Marquiegui izeneko batek. Behean, Maite Goñik
Twitterren aipatu zituenak euskaraz emango ditut jakin dezazuen zelako mentalitatea dagoen
oraindik.

Maratoian esan zuen emakume korrikalariaz: «Kulerotxoarekin beltzarantzeren marka
ikusten zaio». Imajinatzen duzue hori berori gizonezko batez esan balu?




7                                                                           3.maila
Gero, halterofiliara pasatu zen. Umorearen festibala dator, kirol hau praktikatzen duten
pertsonek gaur eguneko estetika kanonetatik oso urrun daudelako: «Emakume atleta
astunenak —eta ez diogu euren izaerarengatik, euren gorputz-pisuagatik baizik—».(To!)
«Emakumeei ez zaie kiloez hitz egitea gustatzen, baina kasu honetan azaldu beste
erremediorik ez dago: 150». (Gizonei gustatzen zaie kiloez jardutea, antza!). «Marian (…)
144 kilodunak familia osatu du. Behar den bezala».(Pisu horrekin nola lortu ote du
senarra?). «Ez dago zehazki modelo pase baterako, baina bai domina lortzeko» (Baina nork
esan dizu modeloa izan nahi duela?)

Zuen esku lagako dut Marquiegui hori adjektibatzea. Baina horrelakoen begirada aldatzen
ez dugun bitartean, ezer gutxirako balioko du emakumeen parte-hartzeak.




8                                                                        3.maila
Hodei Etxeberria – Berria, zuzendariari

'De Bilbao, de toda la vida'

Charles Chaplinez ezer gutxi dakidan arren, ezin ahaztu dezaket Charloten imitazio
lehiaketa batean bere burua parte hartzaileen artean aurkeztu eta lehen saria irabazi ez
zueneko anekdota hura. Hori aspaldiko istorioa bada ere, inoiz baino presenteago dugu
Euskal Herriko identitate auzietan, non hauetan ere originalaren kopiak originala bera baino
egiazkoagoa izaten bukatu ohi duen.

Bilboko Udalak «quedada popular» bat egitera deitu du Bilboko Aste Nagusian hiritarrok
euskal jantzi tipikoekin plazan biltzeko eta dagoeneko gurea den jantzien tradizioa
geure(ago) egiteko asmoz (El Correo 12.08.06). Betiko moduan jantziz, «de Bilbao, de toda
la vida» egin den bezala, Iñaki Azkunak, aspaldiko partez ikusi den alkate autoritarioenak,
jendeak berez elkartzeko zituen guneak debekatu ostean (Kukutza bota eta bi konpartsari
txosnak jartzea debekatuz), bere inguruan dantza egitera deitu gaitu aurtengoan.

Txapela susto batez kentzeko modukoa!

Instituzioek garena izateko bidean jarri gaituzte euskaldunak. Iragan, orainaldi eta
etorkizunaren formulazio estereotipatu ankerrek identitatearen ikono berriak sortu eta
iragana orainera ekarri beharrean, orainetik sortutako iraganaren bitartez produzitzen ari
gaituzte: «lehenaldia kontrolatzen duenak orainaldia kontrolatuko du» (Kortatu), etorkizun
batzuk sortuz eta beste asko ukatuz.

Instituzio batzuek, kasu honetan Bilboko Udalak, egun euskal gizartean izaten diren ohiko
praktika sozialei kutsu tradizional bat ematen die. Garai batean (zehazki ez dakigu noiz)
haien ustetan euskalduna zer eta nolakoa zen erakutsiaz, eta gaur egun zelakoa den ukatuz,
hura imitatzera garamatzate. Etorkizuneko tradizio berriak asmatzen dituzte antzinakoak
direlakoan, eta egun bakar batean antzerki moduan hauek errepresentatuz gure tradizioa eta
esentzia berreskuratzen ditugula sentiarazi nahi digute: originalaren kopia originala bera
baino egiazkoagoa eginez. Mozorro eta guzti! (Baina tira, ohituak gaude San Tomas
egunarekin; baserriko alkandora eta arrantzale prakak jantzi eta listo! Baskitoa naiz!).

Egungo praktika sozialak, beraz, tradizio direla esaten digute instituzio batzuek, haiek
folklorizatuz (saioa eramangarriagoa izateko, txalaparta eta herri kirolak antolatuko dituzte),
museoko pieza bagina bezala tratatuz.

Horrela, beraz, gizartea ikusi, entzun eta ulertu beharrean, instituzio batzuek, eredu
paternalista batekin, egin beharko litzatekeena inposatzen dute. Originalik ez duen kopia bat
sortuz, euskal identitatea egitetik izatera pasatzen delarik: irudikapen huts bat izatera. Hori
estereotipo hutsa izan daiteke gizartearentzat: barnean mamirik ez duen etiketa bat,
gizarteak nekez beteko duen traje bat.



9                                                                            3.maila
Han ikusiko gara, beraz, instituzioei alternatiba bat bilatzeko sortu zen Aste Nagusian
instituzioak proposatzen duen «quedada popular» horretan. Baskitos mozorrotuak, «de
Bilbao, de toda la vida»-ko hiritarrok egin dugun moduan dantza egiteko.

Gora Bilboko Aste Nagusia! Gora (argaldutako) Marijai (sexya) eta Aupa «el Atlhetik»!




10                                                                           3.maila

Contenu connexe

Tendances

C1eko idazlanak
C1eko idazlanakC1eko idazlanak
C1eko idazlanakeuskarians
 
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_4191. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419E-idazkaritza
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakidoialariz
 
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakAhozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakE-idazkaritza
 
Telelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukeraTelelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukeraAzkue Fundazioa
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4idoialariz
 
Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema idoialariz
 
Kohesio prozedurak
Kohesio prozedurakKohesio prozedurak
Kohesio prozeduraksastarri
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakidoialariz
 
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleMargaGutierrez
 
Testuen egituraketak
Testuen egituraketakTestuen egituraketak
Testuen egituraketakMarta Larrea
 

Tendances (20)

Gutuna zinegotziarentzat ereduetarako
Gutuna zinegotziarentzat ereduetarakoGutuna zinegotziarentzat ereduetarako
Gutuna zinegotziarentzat ereduetarako
 
C1eko idazlanak
C1eko idazlanakC1eko idazlanak
C1eko idazlanak
 
Idazlana b2 2
Idazlana b2 2Idazlana b2 2
Idazlana b2 2
 
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_4191. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
 
Ega ohiko akatsak
Ega ohiko akatsakEga ohiko akatsak
Ega ohiko akatsak
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
 
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakAhozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
 
Gutuna haurtzaindegia (eredua)
Gutuna haurtzaindegia (eredua)Gutuna haurtzaindegia (eredua)
Gutuna haurtzaindegia (eredua)
 
Telelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukeraTelelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukera
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
 
Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema
 
Idazlan gaiak
Idazlan gaiakIdazlan gaiak
Idazlan gaiak
 
Gutun ofizialak
Gutun ofizialakGutun ofizialak
Gutun ofizialak
 
Kohesio prozedurak
Kohesio prozedurakKohesio prozedurak
Kohesio prozedurak
 
Gutun eredua
Gutun ereduaGutun eredua
Gutun eredua
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketak
 
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
 
Testuen egituraketak
Testuen egituraketakTestuen egituraketak
Testuen egituraketak
 
Idazlana b2 1
Idazlana b2 1Idazlana b2 1
Idazlana b2 1
 
B2
B2B2
B2
 

En vedette

Gaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboaGaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboabnhizkuntzak
 
Puntuazioa lokailuak
Puntuazioa lokailuakPuntuazioa lokailuak
Puntuazioa lokailuakE-idazkaritza
 
DESKRIBAPENAK
DESKRIBAPENAKDESKRIBAPENAK
DESKRIBAPENAKyizagirre
 
Pertsona deskribapena idazten pausoka
Pertsona deskribapena idazten pausokaPertsona deskribapena idazten pausoka
Pertsona deskribapena idazten pausokaidoialariz
 
Mezu elektronikoak idazteko aholkuak
Mezu elektronikoak idazteko aholkuakMezu elektronikoak idazteko aholkuak
Mezu elektronikoak idazteko aholkuakhizkera_argia
 
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)jansotegi
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuakjansotegi
 
Gure gailuen osagai toxikoak
Gure gailuen osagai toxikoakGure gailuen osagai toxikoak
Gure gailuen osagai toxikoakenekoIKT
 
Ikt- Osagai arriskutsuak gure gailuetan
Ikt- Osagai arriskutsuak gure gailuetanIkt- Osagai arriskutsuak gure gailuetan
Ikt- Osagai arriskutsuak gure gailuetanAitorEsparta
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuakjansotegi
 
Testu iruzkina
Testu iruzkinaTestu iruzkina
Testu iruzkinajansotegi
 
Juntadurazko perpausak
Juntadurazko perpausakJuntadurazko perpausak
Juntadurazko perpausakM M
 

En vedette (20)

3.maila idazmena
3.maila idazmena3.maila idazmena
3.maila idazmena
 
Langutuna
LangutunaLangutuna
Langutuna
 
Gaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboaGaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboa
 
Testu markatzaileak
Testu markatzaileakTestu markatzaileak
Testu markatzaileak
 
Puntuazioa lokailuak
Puntuazioa lokailuakPuntuazioa lokailuak
Puntuazioa lokailuak
 
DESKRIBAPENAK
DESKRIBAPENAKDESKRIBAPENAK
DESKRIBAPENAK
 
Pertsona deskribapena idazten pausoka
Pertsona deskribapena idazten pausokaPertsona deskribapena idazten pausoka
Pertsona deskribapena idazten pausoka
 
Eskaintza gutuna
Eskaintza gutunaEskaintza gutuna
Eskaintza gutuna
 
Mezu elektronikoak idazteko aholkuak
Mezu elektronikoak idazteko aholkuakMezu elektronikoak idazteko aholkuak
Mezu elektronikoak idazteko aholkuak
 
Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
 
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
ELKARTUAK (JUNTADURA ETA MENDERAKUNTZA)
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
Bullying
BullyingBullying
Bullying
 
Gure gailuen osagai toxikoak
Gure gailuen osagai toxikoakGure gailuen osagai toxikoak
Gure gailuen osagai toxikoak
 
Ikt- Osagai arriskutsuak gure gailuetan
Ikt- Osagai arriskutsuak gure gailuetanIkt- Osagai arriskutsuak gure gailuetan
Ikt- Osagai arriskutsuak gure gailuetan
 
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
 
Koadroa aditz aspektua
Koadroa aditz aspektuaKoadroa aditz aspektua
Koadroa aditz aspektua
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
Testu iruzkina
Testu iruzkinaTestu iruzkina
Testu iruzkina
 
Juntadurazko perpausak
Juntadurazko perpausakJuntadurazko perpausak
Juntadurazko perpausak
 

Similaire à Iritzi testuen bilduma

Similaire à Iritzi testuen bilduma (20)

Berria
BerriaBerria
Berria
 
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
 
Arteziak aldizkaria
Arteziak aldizkariaArteziak aldizkaria
Arteziak aldizkaria
 
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren TransmisioaLuistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
 
Durangoko azoka
Durangoko azokaDurangoko azoka
Durangoko azoka
 
Danbolin, 2010eko urria
Danbolin, 2010eko urriaDanbolin, 2010eko urria
Danbolin, 2010eko urria
 
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzakKorrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
 
516 interneterako
516 interneterako516 interneterako
516 interneterako
 
Nagore
NagoreNagore
Nagore
 
Internet eta Euskara, Uztarria
Internet eta Euskara, UztarriaInternet eta Euskara, Uztarria
Internet eta Euskara, Uztarria
 
230_herria eta internetaren erabilera.ppt
230_herria eta internetaren erabilera.ppt230_herria eta internetaren erabilera.ppt
230_herria eta internetaren erabilera.ppt
 
230_herria eta internetaren erabilera.ppt
230_herria eta internetaren erabilera.ppt230_herria eta internetaren erabilera.ppt
230_herria eta internetaren erabilera.ppt
 
230_herria eta internetaren erabilera.ppt
230_herria eta internetaren erabilera.ppt230_herria eta internetaren erabilera.ppt
230_herria eta internetaren erabilera.ppt
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpena
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
26.buletina
26.buletina26.buletina
26.buletina
 
Rompeolas | Olatu Talka
Rompeolas | Olatu TalkaRompeolas | Olatu Talka
Rompeolas | Olatu Talka
 
BADEA NORBAIT
BADEA NORBAITBADEA NORBAIT
BADEA NORBAIT
 
Talking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskarazTalking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskaraz
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 

Plus de E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 

Plus de E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 

Iritzi testuen bilduma

  • 1. Ikasleok hainbat iritzi testu aukeratu dituzue, hedabideetan eta Interneten aurkitutakoak, eta azpian duzue guztien bilduma. Norberak bere hautua egin du gustuaren edo testuaren egokitasunaren arabera. Mintza-saioetan bakoitzak testu hori zergatik aukeratu duen aipatuko dugu, eta zuen ustez eredugarriena zein den edota egokiena zein iruditzen zaizuen eztabaidatuko dugu. Ezaugarriak aztertuko ditugu eta zuek egiten dituzuen idazlanetarako baliagarriak direnak erabiltzen saiatuko gara hurrengo idatzietan. Aritz Galarraga- Berriako 'Ekografiak' bloga http://www.berria.info/blogak/ekografiak/? title=bilatzen_asmatzea&more=1&c=1&tb=1&pb=1 Bilatzen asmatzea Nahi dutena esango dute, baina uda garaia telebistarentzat ez da basamortua. Badira ikusgai ohiko txiro-zopak; eta badira ikusgai saio ikusgarri askoak. Kontua da bakanago direla, eta ezkutuago, eta zorrotz bilatzen ere ibili beharra dugula. Ezkutuago, eta ezkutuegi batzuetan. Breaking Bad telesaila iragarri zutenean ETBn poz txiki bat hartu nuen. Besteak beste, eredu ditudan —janzkera eta, oro har ,moda kontuetan, batez ere— Harkaitz Cano eta Koldo Almandozek hamar telesail onenen artean kokatzen —edo metanfetaminatzen— zutelako Telezailak izeneko liburuan, bederatzigarren postuan biek ere. Ez dakit, nire inuzentzian irudikatu nuen euskaraz estreinatuko zutela ETB1en. Baina, ez, lehen ezustekoa, ETB2n emango zuten; bistan da, gaztelaniaz. Bigarren ezustekoa atseginagoa izan zen, ETB3n ere emango baitzuten, bertsio originalean eta euskarazko azpidatziekin. Beste ezusteko bat ere gordetzen zuen, haatik, euskal telebista publikoak niretzat, behin betikoa: bai ETB2koa, bai ETB3koa, gauerditik aurrera emango zuten. Eta ni, irakurle maite, ordu horretan amets sakonen batean murgilduta izaten naiz, eta, ahal dela, ez ETBrekin. Azkenerako, erdiko bidetik jotzea erabaki nuen: merkataritza gune handi batera joan eta telesailaren lehenengo denboraldia erosi nuen. Dei nazazue inozo — azpitituluak.com helbidean eskuragarri dugu—, baina ilusio apur bat ere egiten zidan, lehen aldiek sortzen duten ilusioa. Gainera, Ibon Egañarekin solasaldia izateko aukera izan nuen, aspaldiko partez. Uda garaiko saio ikusgarri guztiak ez daude hain ezkutuan, ordea. Badira ageriagoak, baina lau urtean behin baino ez direnak pantailaratzen. Olinpiar Joko urtea da aurtengoa; igarriko zenioten, honezkero. Atzo hasi omen ziren, ofizialki, nahiz aurretik jada saioren bat edo beste jokatu den —bada ostegunean TVEko lehen katean Gora Japon ikusi uste zuenik ere —. A, eta zenbat telebista jardunaldi gogoangarri eskainiko dizkiguten Olinpiar Jokoek abuztu honetan. Saio gailenekin, noski, 100 metro eta abarrekoekin. Baina baita ustez lo eragile diren kirol horiek ikusten ere, horiexetan hartzen baitute Olinpiar Jokoek egiazko dimentsioa, eta teleikusleak gozatua. Gero, esango dute telebistan ez dagoela ezer. Baina, udan —nahiz udazken, negu, udaberrian—, bilatzen asmatzea izaten da kontua. Zorte on. 1 3.maila
  • 2. Nerea Remirez http://es.scribd.com/doc/52050625/Iritzi-testua Sinde Legea: pirateria gutxitu ala kultura murriztu? Azkenengo honetan Sinde izeneko legea pil-pilean dago. Lege honek deskargak debekatzen ditu, deskargen web-orrialdeak itxiz. Hala ere, askok galdetzen diote bere buruari: ¿zertarako Sinde legea? ¿Kultura-iturri izugarri bat moztuko dugu? Sinde legeak onuratzen dituen pertsonen zenbakia kaltetzen d i t u e n e n a baino txikiagoa da: Orange-k egindako inkesta batean, 99 % legearen kontra b o z k a t u z u e n ; b e s t e i n k e s t a b a t z u e t a n , 6 % e d o 8 % s o i l i k z e u d e n S i n d e Legearekin. Izan ere, milloika internauta deskargak erabiltzen dituzte egunero,bai musika entzuteko, bai filmeak ikusteko, etab. Zergatik? Alde batetik, erosotasunarengatik. Azken batean, zinemara joatea deserosoagoa da etxean filme bat ikusten geratzea baino. Musikarekin berdina:abestiak askoz askarrago deskargatzen dira deskarga-programen bidez. L i b u r u a k b a i t a j e i t s i a h a l d i r a i n t e r n e t e t i k ; h o r i e g i t e n d u t e n a k b a t e z e r e erosotasunarengatik egiten dute ere. Hori bakarrik izango balu, ondo, baina zoritxarrez, telebistan jarritako ia telesail guztiak denboraldi bat iragarri eta gero kentzen dituzte. Horrela bada, nola gozatuko dugu serie on batez berehala telebistatik kentzen badigute eta deskargatu ezin badugu? Horrek eramaten gaitu bigarren kontura: prezioa. Izan ere i z u g a r r i z k o prezioak dituzte gaur egungo kultura-produktuak. Adibidez, filme berri bat ikusi nahi badugu zineman, sarrera bat soilik bost edo sei euro gutxienez baliokodigu; DVD bat, aldiz, 30 euro gutxigorabehera; musikazko CD bat, 15-20 euro;eta liburu on bat 20 euro baino gehiago. Musika online erosteko lekuak ere oso grestiak dira; spotify programan, adibidez, 2 euro bahino gehiago kostatzen du abesti bakar bat. Prezio hauekin eta krisian egonda, normala da jende pilo bat internetetik produktu hauek lortzea. Hau ikusita, alkilatzeko bidea proposatzen dute gutxi batzuk. Hala ere, nahi duguna aurkitzea oso zaila da leku hauetan. Adibidez, bideo-klub orotan filme asko daude, baina non aurkitzen dugu klub horietako bat? Gainera,aurkitzekotan, guk nahi dugun produktua lortzea oso zaila da, liburutegietan g e r t a t z e n d e n b e z a l a . A d i b i d e z , 2 0 0 1 u r t e a n e g i n d a k o f i l m e b a t h a r t u n a h i badugu, arruntena bideo-klubetan ez egotea da. 2 3.maila
  • 3. Kulturako ministrariak dioen bezala, kultura-produktuak alkilatzeko lekuak eskasak dira deskargen zenbaki handiarengatik batezere. Hori ezeztatu ezinez gero, zergatik ez du gobernuak laguntzarik eman leku hauei? Ez al da kultura-iturri handi eta merke bat? Gainera lan- postuak sortuko lituzke. Sinde Legeak pirateria murriztuko duela esaten da ere: azken b a t e a n , deskargen web-orrialdeak “pirata” hauen egoitzak dira. Hala ere, beste herrialdetako deskargen orrialdeak ez dira itxiko, beraz helbidea Espainian kokatuta ez dituzten web-orrialdeen bidez deskargak egingo ahal genukete:gainera, hizkuntza ez da izango arazo bat, besteak beste, hego amerikako web- orrialdeak gaztelaniaz idatzita daudelako. Beste aldetik, deskargen web-orrialde asko ez dira filmeak edota musika jeisteko soilik; Megaupload,adibidez, egile-eskubideak ez dituzten artxibo asko ditu ere: argazkiak, etab.Beraz, orrialde hauek ixten badituzte, egilearen eskubideak dituzten artxiboez gain legea apurtzen ez dituzten beste zenbait artxiboak ezabatuko dituzte.Azkenik, lukro-animoa edo pirateria intentzioak ez dituzten web-orrialdeak itxiko ahal izango dituzte. Besteak beste, blog batean babestutako link batbadago blog hori itxiko ahal da. Konklusioz, Sinde Legeak kultura izugarri murrizten duela diot nik. Horrela bada, gobernuak lege hau aprobatuta kulturara iristeko beste bideak fomentatu beharko lituzkela diot; adibidez, bideo-klubak berrireki laguntza ekonomikoekin, Itunes bezalako musika merke erosteko lekuak bultzatu edo liburutegietan inibertitu material anitza izan dezaten 3 3.maila
  • 4. Pako Aristi – Berria, 'Hitzerdi patsetan' atala. http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-08-08/004/008/Euskal_ekosistema.htm Euskal ekosistema Neure herrian atzerritar, euskara erabiltzen dudalako, euskaraz idazten dudalako. Zenbat aldiz ez ote naiz horrela sentitu! El Diario Vasco-n idazten hasi eta euskarazko zutabegileoi espainierazkoei baino gutxiago ordaintzen zigutela jakin nuenetik. Jende gutxiagok irakurtzen omen gintuen, beraz soldata txikiagoa. Hain barneratua dago sentipen hori, non askotan zeure lanarekiko seriotasunaz ere zalantzak sortarazten dizkizun! Urteekin beti uste nuen, baikortasun antropologikoa izango da errudun, gauzak hobeto egongo zirela, baina ez. Euskal esklerosia bihurtu da lehen diglosia zela esaten ziguten hura. ETB2a sortu zuten, eta 23 urte pasa ziren elkarrizketa bat egin zidatenerako. 23 urteotan izan ditut sariak, garrantzitsuak ere bai, elkarrizketa baten nolabaiteko merezimendua markatzen duten horietakoak. Baina ez. Nire liburu bat espainierara itzuli zelako elkarrizketatu ninduten. Eta ez zen lehenengoa, hirugarrena baizik. Eta ez zen prime-time-an izan, goizeko bederatzietan baizik. Halere, nirea kasu orokorra da euskal sortzaileen artean, erabat arrunta, eta badira askoz ere baztertuagoak, jaramon txintik egin gabe isilaraziak izan diren kasuak. Denetik: margolariak, aktoreak, antzerkigileak, kantariak, musika taldeak, eskultoreak, itzultzaileak. Edozein sormen lan euskaraz egitea oso zaila da, non eta Euskal Herrian bertan, errazena behar lukeen tokian. Subzirkuitu batean sartzen zara automatikoki, ekintza subsidiarioen multzoan, eta hori oso garbi ikusten da udan, herrietako jaien programazioan. «Jenderik etorriko al da?», izaten da antolatzaileen kezka, eta euskarak orbantzen dio erantzuna. Musika jaialdi ezberdinetan ere, leku gero eta txikiagoa euskal taldeentzat. Herri handi askotan agertu ere ez dira egiten. Antzerki programazioa dela edo beste edozer, euskarari lekutxoak ematen zaizkio, errukiz bezala. Bakartu gaituzte, geure artean ere arrozteraino: euskal idazleok ez ditugu euskal aktoreak ezagutzen, poetek ez dituzte margolariak ezagutzen, sukaldariek ez dituzte kantariak ezagutzen, dantzariak ez dituzte gidoigileak ezagutzen. Euskal sortzailea bere lana uzteko tentazioan bizi da egunero; boladatxo negargarri baten bultzada aski luke horretarako. Izaki guztiek behar dute ekosistema bat bizitza aurrera ateratzeko, eta euskal izakiek ere bai, kultura bat bagarela sentitzeko, nazio garela sinesteko. Horregatik salatzen nituen atzo urrutiko intxaurrari begira dauden idazleak. Gurea ez delako estetika kontua, biziraupen ataka baizik, euskal ekosistema bat sortzen ez dugun bitartean. 4 3.maila
  • 5. Juan Ignacio Perez Iglesias – Berria, 'Txinpanze biluzia' bloga ww.berria.info/blogak/txinpantzebiluzia/index.php? blog=54&title=elkar_txukuntzearen_merkatu_balioa&more=1&c=1&tb=1&pb=1 Elkar txukuntzearen merkatu-balioa Aski ezaguna da tximinoek elkar txukuntzea gustuko dutela. Aurreko sarrera batean esan nuen bezala, gizarte-sareak indartzen dituzte horrela, guk hizkuntzaren bitartez egiten dugun bezala. Duela gutxi, elkar txukuntzeari eta tximino-taldeetan elkar txukuntzeak duen merkatu-balioari buruzko istorio deigarri bat irakurri dut PNAS aldizkarian. Chlorocebus generoko tximino katarrinoez egin zen ikerketa-lan horretan interesgarrien iruditu zaizkidan kontuen laburpena eskainiko dut ondoren. Tximinoek ez dute negoziatzen edo kontraturik egiten hitzen bidez, baina horrek ez die ekartzen ondasunak eta zerbitzuak elkartrukatzeko inolako eragozpenik. Gainera, bat ere bortxarik gabe egiten dituzte trukeak eta aparteko zailtasunik gabe erabakitzen dute ordainsaria. Merkatuen teoriari jarraituz, bestalde, eskari eta eskaintzaren legearen arabera aldatu behar da ordainsaria. Zentzu handikoa dirudi, ez da? Lehenago egindako ikerketek erakutsi zutenez, primateek gehiago ordaintzen dute trukatzen dituzten ondasunak edo zerbitzuak urriak direnean; hau da, apur batez azkarragoak garen txinpantze biluziek egiten dugun bezala egiten dute eurek ere. Esate baterako, urritasun- boladetan janlekuetan onartuak izateko, maila apaleko tximinoek denbora luzeagoa eman behar dute goi-mailakoak txukuntzen. Bestalde, jaioberri gutxi daudenean, eme gazteek denbora luzeagoan zehar txukundu behar dituzte amak, kumeak ikutu ahal izateko baimena lortzeko. Eta tximinoen taldean eme ugalkor gutxi daudenean, denbora luzeagoa eman behar dute arrek eme ugalkorrak apaintzen eme horiek estali ahal izateko. Azken lan honetan, urrats bat gehiago eman dute esperimentuen bitartez. Adibidez, zeukan janaria baino gehiago eman zioten maila apaleko eme bati, eta horri esker, eme horrek janari gehiago eman ahal izan zien taldeko beste kideei. Horren ondorioz, beste kideak baino denbora luzeagoan txukundu zuten bera, eta gainera, gutxiagotan apaindu behar izan zituen kide nagusiak. Gero, bigarren eme bati janari kantitate berbera eman zioten, eta horren ondorioz, lehen emearen txukuntzearen trukatze-balioa beheratu egin zen eta bigarrenarena igo, biak berdindu arte. Ez dut uste behaketa hauen ondorio guztiak zehaztea beharrezkoa denik, baina ez dut uste oso zaila denik horiek txinpantze biluziengana ekartzea. 5 3.maila
  • 6. Josemari Velez de Mendizabal – 'Etorkizuna etorkizun' bloga http://txemax.blogspot.com.es/2012/06/sukaldaritza-ez-al-da-gehiegi.html Sukaldaritza: Ez al da gehiegi? Herri baten osasun fisikoa tokiko medioek sukaldaritzari eskaintzen dioten espazioaren arabera neurtuko balitz, euskaldunena munduko osasunik osasunenetakoa izango litzateke. Ez dago egunik prentsaren titularretan gastronomiarekin erlazionaturiko zerbait agertu gabe. Euskaldunok jatun onen ospea dugu eta, salbuespenak salbuespen, egia izan behar du, gure geografiako edozein tokitan aurki baitaiteke non bazkaldu edota afaldu modu ederrean. Sukaldaritza zaleen salbuespenen artean nagoela argitu nahi dut aurrera baino lehen. Ezagutzen nautenek badakite ez dudala janari gaietan denbora alperrik galtzen, egia bada ere badakidala bereizten ongi jarritako jaki bat erdipurdizko beste batetik. Baina ez naiz aditu jakien sekretuetan eta denetatik jan dezaket, aparteko baldintzarik gabe. Gutxirekin konformatzen naiz. Hori esanda, ez dakit azken urteotan ez ote garen pasatzen ari gastronomiari eskaintzen ari zaion tratamenduan. Batzuetan mitifikatu egiten dugulakoan nago, eta neurriz kanpoko hedapen mediatikoaren eraginpean bizi garela iruditzen zait. Michelin izarrak, munduko “chef” onenen sailkapena, Basque Culinary Center deritzanaren eguneroko agerpen margo askotarikoak... Sarri pentsatu dut eguneko sukaldaritzaren pauten eraginpean ergelkeriaren hurrengoan kokatzen garela, barregarri erortzeko arriskuarekin. Erantzun lekidake, samur asko gainera, hobe dela sukaldaritzari buruzko albisteak edukitzea gerra eta gainerako giza-kalamitateei dagozkienak baino, batez ere errealitatearen islapen zuzenak badira. Erabat ados. Gertatzen dena, ordea, lapiko eta zartaginen inguruan azken denboretan zerbitzatzen zaizkigun gehienak eguneko gizarte-premietatik urrun daudela da, eta gisa horretako albiste-bonbardaketa hiritar jasankor eta soilarentzako iraintzat har liteke. Lehengo astean bertan, Gasteizen izandako prentsaurreko batean arabar lurraldeko 500 senditan gosea errealitate gordina dela jakinarazi dute Bultzain elkartekoek. Zenbat dira Euskal Herri osoan? Barkatu inor mindu badut nire hitzekin, beharbada guztiz oker dagoena neu izan bainaiteke. 6 3.maila
  • 7. Leire Narbaiza Arizmendi – Berria, 'Gerizpean' atala http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-08-07/004/001/berdintasuna.htm Berdintasuna Olinpiar Joko hauei ez diet jaramonik egin. Ez zait asko gustatzen kirolak telebistaz ikustea —bestela ere ez naiz oso zalea—. Baina nahitaez komunikabideei jarraituz gero, edo Twitterren ibilita, ez dago aldentzeko modurik. Horretara, zeharka bada ere, badut euren berri. Jakin dut, lau haizeetara zabaldu delako, hauek direla lehenengo jokoak diziplina guztietan emakume kirolariak dituztenak. Horrezaz gain, parte hartzen duten estatu guztiek ere emakume kirolariak bidali dituzte. Hori ere lehenengoz. Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak (NOB) gogor jardun omen du horretan, eta horrela lortu ei da aurtengoa. Garbi gera zedin, inaugurazioan behin eta berriro aipatu zuten telebistan, batez ere, desfilatzen ari zen delegazioak estreinakoz emakumerik bidaltzen bazuen. Ahalegin horiek guztiak behar-beharrezkoak dira, ez dut dudarik. Baina oraindik asko falta da hainbaten burua aldatzeko. Eta ez naiz ari emakumeak baztertzen dituzten estatuez. Mendebaldeko kazetari eta esatari txoropito askoren ahoak eta begiradak daude aldatzeko. Adibidez, emakumezkoen hondartza-boleibolean ateratzen diren argazkiak zerikusi gutxi dute kirolarekin, ipurtaldeen plano eta argazkiak dira ohikoena. Ez da gauza bera gertatzen gizon kirolariekin: inork ikusi du abiadura-lasterkariren baten planorik ipurdia huts-hutsean fokatzen duenik? Ez, ezta? Eta erretratatzeko modukoak dira, alajaina! Lehentsuago esatariena aipatu dut. Dirudienez, Eurosport telebista katean iruzkin sexista eta desegokiak jaurti zituen ahotik Emilio Marquiegui izeneko batek. Behean, Maite Goñik Twitterren aipatu zituenak euskaraz emango ditut jakin dezazuen zelako mentalitatea dagoen oraindik. Maratoian esan zuen emakume korrikalariaz: «Kulerotxoarekin beltzarantzeren marka ikusten zaio». Imajinatzen duzue hori berori gizonezko batez esan balu? 7 3.maila
  • 8. Gero, halterofiliara pasatu zen. Umorearen festibala dator, kirol hau praktikatzen duten pertsonek gaur eguneko estetika kanonetatik oso urrun daudelako: «Emakume atleta astunenak —eta ez diogu euren izaerarengatik, euren gorputz-pisuagatik baizik—».(To!) «Emakumeei ez zaie kiloez hitz egitea gustatzen, baina kasu honetan azaldu beste erremediorik ez dago: 150». (Gizonei gustatzen zaie kiloez jardutea, antza!). «Marian (…) 144 kilodunak familia osatu du. Behar den bezala».(Pisu horrekin nola lortu ote du senarra?). «Ez dago zehazki modelo pase baterako, baina bai domina lortzeko» (Baina nork esan dizu modeloa izan nahi duela?) Zuen esku lagako dut Marquiegui hori adjektibatzea. Baina horrelakoen begirada aldatzen ez dugun bitartean, ezer gutxirako balioko du emakumeen parte-hartzeak. 8 3.maila
  • 9. Hodei Etxeberria – Berria, zuzendariari 'De Bilbao, de toda la vida' Charles Chaplinez ezer gutxi dakidan arren, ezin ahaztu dezaket Charloten imitazio lehiaketa batean bere burua parte hartzaileen artean aurkeztu eta lehen saria irabazi ez zueneko anekdota hura. Hori aspaldiko istorioa bada ere, inoiz baino presenteago dugu Euskal Herriko identitate auzietan, non hauetan ere originalaren kopiak originala bera baino egiazkoagoa izaten bukatu ohi duen. Bilboko Udalak «quedada popular» bat egitera deitu du Bilboko Aste Nagusian hiritarrok euskal jantzi tipikoekin plazan biltzeko eta dagoeneko gurea den jantzien tradizioa geure(ago) egiteko asmoz (El Correo 12.08.06). Betiko moduan jantziz, «de Bilbao, de toda la vida» egin den bezala, Iñaki Azkunak, aspaldiko partez ikusi den alkate autoritarioenak, jendeak berez elkartzeko zituen guneak debekatu ostean (Kukutza bota eta bi konpartsari txosnak jartzea debekatuz), bere inguruan dantza egitera deitu gaitu aurtengoan. Txapela susto batez kentzeko modukoa! Instituzioek garena izateko bidean jarri gaituzte euskaldunak. Iragan, orainaldi eta etorkizunaren formulazio estereotipatu ankerrek identitatearen ikono berriak sortu eta iragana orainera ekarri beharrean, orainetik sortutako iraganaren bitartez produzitzen ari gaituzte: «lehenaldia kontrolatzen duenak orainaldia kontrolatuko du» (Kortatu), etorkizun batzuk sortuz eta beste asko ukatuz. Instituzio batzuek, kasu honetan Bilboko Udalak, egun euskal gizartean izaten diren ohiko praktika sozialei kutsu tradizional bat ematen die. Garai batean (zehazki ez dakigu noiz) haien ustetan euskalduna zer eta nolakoa zen erakutsiaz, eta gaur egun zelakoa den ukatuz, hura imitatzera garamatzate. Etorkizuneko tradizio berriak asmatzen dituzte antzinakoak direlakoan, eta egun bakar batean antzerki moduan hauek errepresentatuz gure tradizioa eta esentzia berreskuratzen ditugula sentiarazi nahi digute: originalaren kopia originala bera baino egiazkoagoa eginez. Mozorro eta guzti! (Baina tira, ohituak gaude San Tomas egunarekin; baserriko alkandora eta arrantzale prakak jantzi eta listo! Baskitoa naiz!). Egungo praktika sozialak, beraz, tradizio direla esaten digute instituzio batzuek, haiek folklorizatuz (saioa eramangarriagoa izateko, txalaparta eta herri kirolak antolatuko dituzte), museoko pieza bagina bezala tratatuz. Horrela, beraz, gizartea ikusi, entzun eta ulertu beharrean, instituzio batzuek, eredu paternalista batekin, egin beharko litzatekeena inposatzen dute. Originalik ez duen kopia bat sortuz, euskal identitatea egitetik izatera pasatzen delarik: irudikapen huts bat izatera. Hori estereotipo hutsa izan daiteke gizartearentzat: barnean mamirik ez duen etiketa bat, gizarteak nekez beteko duen traje bat. 9 3.maila
  • 10. Han ikusiko gara, beraz, instituzioei alternatiba bat bilatzeko sortu zen Aste Nagusian instituzioak proposatzen duen «quedada popular» horretan. Baskitos mozorrotuak, «de Bilbao, de toda la vida»-ko hiritarrok egin dugun moduan dantza egiteko. Gora Bilboko Aste Nagusia! Gora (argaldutako) Marijai (sexya) eta Aupa «el Atlhetik»! 10 3.maila