1. Kirikiño
Kirikiño taldea 2003-2004 kurtso hasieran sortu zen, baina esperientzi luzea duen
aisialdi taldea da. Hirukidekin batera, Kirikiño Alkor taldearen eta Txantxangorri
taldearen elkarketarekin sortu zen.
Gaur egun, Kirikiño 3 etapatan zatitzen
da. Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila,
Koxkorrak; 1. eta 2. DBH Bizkorrak eta
azkenik 3. eta 4. DBH Helduak.
Koxkorrak taldean 120 neska mutil eta
12 begirale dira, Bizkorraken 90 neska
mutil eta 13 begirale eta 30 gazte
Helduaken 5 begiraleekin.
Kirikiño aisialdi taldearen helburuak 5
zatitan biltzen dira. Formazioari
dagozkionak, fede bizitzari, taldeari,
konpromisoari eta heziketa pertsonalari.
Hauek guztiak lortzeko ekintza ugari
egiten ditugu, garrantzitsuenak udarako
kanpaldiak direlarik.
Koxkorrakekoak udaran 12 egun inguru Barriara (Araba) joaten dira beraien
kanpaldia egitera. Bizkorrakekoak beste hainbeste Belaguara (Nafarroa) eta
Helduakekoek bi ruta desberdin egiten dituzte, alde batetik Tolosatik Belaguara eta
beste taldeak Pantikosatik Belaguara. Elkar ezagutzeko eta gauza asko elkar
banatzeko momentu ezin hobeak dira hauek, eta guztiok itxaroten ditugunak.
Baina udarako ekintza hauetaz gain beste hainbat gauza ere egiten ditugu.
Larunbateko bilerak, Eguberri eta Aste Santuko kanpaldiak, Ihauteritako konpartsa,
Beste Aisialdi taldeekin festak,... eta beste hainbat gauza.