SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  13
AURKIBIDEA
 SAN PEDRO PARROKIA
 SAN TELMO ERMITA
 SANTA MARIAKO ARRITOKIETA
 ARTADIKO SAN MIGUEL
 SANTIAGO ERMITA
 FESTAK (San Telmoak)
 FESTAK (San Pedroak)
 JULIO BEHOBIDE
 ANGELES SORAZU
SAN PEDRO PARROKIA
 Urola ibaiaren bokaleko menditxo baten gainean azaltzen zaigu San Pedro
  eliza. Gotorleku itxura duen eraikuntza hau bi zatitan bana dezakegu: alde
  batetik, 34 metroko dorre ia karratua, eta, bestetik, kontrahormez
  zatitutako nabe luze errektangeluarra.
 Ez dakigu ziur zein mendetan eraiki zen, baina lehen aipamenak XIII.
  mendekoak direnez (Santa Maria monasterio zaharraren dohaintza), garai
  hartako zatiak eduki ditzakeela pentsa dezakegu. Hala ere, zati handienak
  XV. eta XVI. mendekoak dira, herriaren garapen ekonomikoarekin bat
  etorriz.
 Dorrearen behealdean dagoen atea zeharkatuz, eliza barrura sartuko gara;
  hemen nabe bakarreko espazio gotiko zoragarriaz gozatzeko aukera izango
  dugu (30 metrotako luzera du, eta 14'7 metrotako zabalera). Lau zatitan
  banatuta dago, sabaiko gangak sostengatzen dituzten kolomen bitartez; eta,
  horiek, hiruko multzoak eginez, hormari atxikita daude. Sabaia da, hain
  zuzen, azpimarragarria barnealdean, gurutze ganga gotikotik eskegita, klabe
  zirkular dekoratu eta pintatuak baititu.
 Sarreraren gainean, XVI. mendean eraikitako korua ikus dezakegu,
  barandailan dauden erliebezko bi inskripziotan irakur dezakegunez,
  Zumaiako Agirre familiak ordaindutakoa.
SAN TELMO ERMITA

 Ermita txiki honen lehen aipamena 1540. urtekoa da.
  Eraikuntzaren barrualdeak edertasun herrikoia
  du, kanpokoak berezitasun handirik ez badu ere. Ziur
  aski, XVII. mendetik aurrera hobekuntzak egin
  zizkioten, mende honetan fundatu baitzen San Telmoren
  babesean jarritako marinelen kofradia. Ermitako erretaula
  nagusia XVIII. mendekoa da, urreztatu gabe dago eta
  "rococo" dekorazioa da nagusi, eskultura exentuen kalterako.
  Alboko bi eskulturak, Santiagorena eta Santa Klararena, izen
  bereko ermitak saldu zituztenean eginarazi zituzten.
Santa Mariako Arritokieta
 Ermita hau Zumaiako zaindaria den Amabirjina babesteko eraiki
  zen. Ermitan XVI. mendeko Amabirjinaren eskultura ikus
  daiteke, XVII. mendeko erretaularen barruan jarrita. Erretaularen
  behealdea XVI. mendeko triptiko batek osatzen du, hispano
  flamenko estilokoa. Bertan, Pietatea azaltzen da erdian, eta
  alboetan, berriz, San Frantzisko (hala dirudi) eta San Joan
  Bataiatzailea.
 Bi oholez osatutako pintura ere kontserbatzen da erretaula honetan:
  XVI. mendekoa da, Flandesko estiloaren eragin nabarmena
  du, eta, bertan, Santa Katalina eta Santa Barbara irudikatzen dira.
  Alboetan, Loiolako San Inazioren koadroa, Lekuonak 1874an
  pintatutakoa, eta Borjako San Frantziskorena, J.J. Etxanizek 1889an
  eginikoa ikus daitezke.
XVIII. mendeko eliza txiki honek aldaketa asko izan zituen
XIX. edo XX. mendean. Hala ere, San Migel gurtuz egindako
elizak Gipuzkoako zaharrenetakoak direla dirudi. Barruko
artelanak ere ez dira aipagarriak, erretaula barrokoa eta
Beobide eskultore zumaiarrak gaztetan arbastu zuen
Errosarioko Amabirjina izan ezik.
Santiagoko ermita zaharra Zuloaga pintoreak erosi zuen, bertan bere lan estudioa eta
              bildumaren museoa egiteko. Parrokiarekin batera, Zumaiako eraikuntzarik
     zaharrenetakoa izan daiteke. Badakigu XIII. mendetik aurrera itsasontzi bat erabili
         zela, Urola ibaiak sortzen duen badia gainditu, eta Santiago eta h erria lotzeko.
   Bidaiariek itxaroten zuten bitartean, ostatua eta otoitz egiteko tokia eskaintzen zuen
    eraikin honek. Hala ere, Zuloagak egindako berreraikuntza soilik ikusten dugu gaur
  egun; izan ere, jatorrizko horma eta arku gutxi batzuk besterik ez dira kontserbatzen.
  Elizatxoan Beobideren Kristoa jarri zuen Zuloagak aldare nagusian, eta Quintin de la
   Torreren Ama Doloretakoa albokoan. Beste aldean, Erdi Aro bukaeran pintatutako
          erretaula daukagu, Amabirjinaren bizitza irudikatzen duena. Egilea ezezaguna
                                                                     da, jatorria bezalaxe.

            Alboko bi gelatan Zuloagaren bilduma eta pintore beraren koadroak daude.
                      Sarrerakoan, Zuloagaren zenbait margolan egoten dira ikusgai, eta
albokoan, berriz, pintura gotikoa: El Grecok, Zurbaranek, Goyaren eskolakoek, Vicente
    Lopezek, Gutierrez Solanak eta abarrek egindako lanak. Halaber, Rodinen eskultura
      pare bat eta beste hainbat gauza (zeramika greziarra, adibidez) ere ikus ditzakegu.
     Zuloagaren etxea Pedro Guimon arkitekto bizkaitarrak egin zuen mende hasieran.
   Erregionalista izena hartu duen estiloan egindakoa, euskal arkitektura tradizionalaren
      ezaugarriak ditu, zeramikazko xehetasunek nahasketa puntua ematen badiote ere.
FESTAK (San Telmoak)
 San Telmoak, marinelen jantzi urdinez jantzita eta kresal usainaz
  blaiturik, jai egun famatuenak ditugu. Egutegian saltoka doala
  argitu behar dizuegu, eta Pazko igandetik zortzi
  eguSantelmoaknetara (beti astelehenean) ospatzen dela. Ahal
  baduzue, ez galdu herriko bandak San Telmo Martxa jotzen duen
  bitartean San Telmoko ermitaraino egiten den prozesioa. Musika
  hau festetako ikur edo ezaugarria da. San Telmo eguna aipatu
  astelehen horretan ospatzen den arren, festak aurreko asteburuan
  hasten dira, eta hurrengoan errepikatu. Honako hauek dira festa
  hauetako ekitaldi nagusiak: Kofradiako plazako
  dantzaldiak, Itzurun hondartzako zezenak, helduen nahiz haurren
  danborrada, profesionalen pilota partiduak, trainerilen estropadak
  eta gazteen arteko norgehiagokak. Azken ekitaldi horiek gazteek
  beraiek zehaztutako programaren barruan egiten dira.
FESTAK (San Pedroak)
 San Pedroak ditugu festa nagusiak, nahiz eta, azken
  urteetan, herritarrek ez dioten eutsi San Pedro egunean
  trajea estreinatzeko ohiturari.

 Uda hasierako jai hauek beti izan duten handitasunari eutsi
  diote, eta ekainaren 29an dute beren egun handia. Honako
  hauek dira jai hauetako ekitaldi nagusiak: erraldoi eta
  buruhandiak, dultzaineroak, Itzurun hondartzako
  zezenak, dantzari eguna, txistularien alardea eta su
  artifizialak.
Julio Behobide
 Esan daiteke 1969an hildako Julio Beobide eskultorea dela herritik
  kanpo gehien ezagutzen den artista zumaiarra. Bere estudioa, Kresala
  izeneko etxea, museo bilakatu da, eta bertan San Fernandoko Arte
  Ederretako Akademiako partaide izan zen zumaiar honen zenbait obra
  ikus daitezke. Baina bada Zumaian beste museo bat, garai batean
  Ignacio Zuloagaren estudioa izandakoa. Azken museo horretan, pintore
  eibartar honen zenbait obrez gain, Greco, Goya eta Zurbaranen
  koadroak ere ikus daitezke.

 Musikari eta konpositore ezagunak ere izan dira Zumaian, horien
  artean, aipatzekoak dira Parrokiako Abesbatzan edo Udal Musika
  Bandaren zuzendari izan direnak; besteak beste, Jose Maria
  Beobide, Luis Urteaga, Jose Maria Olaizola, Evaristo Izeta, Jose
  Etxabe, Jose Maria Gonzalez Bastida eta Antonio Trueba.
Angeles Sorazu
 Zumaiako arrantzale familia batean jaio zen. Idazletzat har
  dezakegu, halaber, Erroman Joan Paulo II. Aita Sainduak
  beatifikatu zuen Angeles Sorazu zumaiarra (1873-1921). 19
  urte zituela sartu zen Frantziskotarren komentuan eta bertan
  idatzi zituen hil ondoren argitara eman diren bere obra
  mistikoak, «La vida espiritual coronada por la triple
  manifestación de Jesucristo» eta «Vida de la Reverenda
  Madre Angeles Sorazu» biografia, eta beste.

Contenu connexe

Similaire à Zumaia eta erlijioa

Similaire à Zumaia eta erlijioa (20)

Txiliku 2
Txiliku 2Txiliku 2
Txiliku 2
 
Txiliku 2
Txiliku 2Txiliku 2
Txiliku 2
 
Gasteizko irteera 2D ILUP
Gasteizko irteera 2D ILUPGasteizko irteera 2D ILUP
Gasteizko irteera 2D ILUP
 
Donostia egokitzapena
Donostia egokitzapenaDonostia egokitzapena
Donostia egokitzapena
 
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point AurkezpenaErrenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena
 
Gasteizko irteera 2B MAMD
Gasteizko irteera 2B MAMDGasteizko irteera 2B MAMD
Gasteizko irteera 2B MAMD
 
Amurrioko ondare monumentala
Amurrioko ondare monumentalaAmurrioko ondare monumentala
Amurrioko ondare monumentala
 
Arabako lautadako eskualdeak
Arabako lautadako eskualdeakArabako lautadako eskualdeak
Arabako lautadako eskualdeak
 
Euskal herria
Euskal herriaEuskal herria
Euskal herria
 
Erroma
Erroma  Erroma
Erroma
 
Gasteizko irteera 2D NAPY
Gasteizko irteera 2D NAPYGasteizko irteera 2D NAPY
Gasteizko irteera 2D NAPY
 
Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak
Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: HerriakMihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak
Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak
 
Italia
ItaliaItalia
Italia
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (museoak)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (museoak)ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (museoak)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (museoak)
 
Lezo Arindua
Lezo ArinduaLezo Arindua
Lezo Arindua
 
DOMU SANTU EGUNA
DOMU SANTU  EGUNA DOMU SANTU  EGUNA
DOMU SANTU EGUNA
 
Difuntuen Eguna
Difuntuen Eguna Difuntuen Eguna
Difuntuen Eguna
 
Txingurri erreka
Txingurri errekaTxingurri erreka
Txingurri erreka
 
Iruña veleia
Iruña veleiaIruña veleia
Iruña veleia
 
Barrokoa arkitektura
Barrokoa arkitekturaBarrokoa arkitektura
Barrokoa arkitektura
 

Plus de Irakaskuntza Gipuzkoa (20)

Maialen
MaialenMaialen
Maialen
 
Bakea
BakeaBakea
Bakea
 
Erlijio gauzak
Erlijio gauzakErlijio gauzak
Erlijio gauzak
 
La caridad como entrega (1)
La caridad como entrega (1)La caridad como entrega (1)
La caridad como entrega (1)
 
Garizuma2013
Garizuma2013Garizuma2013
Garizuma2013
 
Sakramentuak
SakramentuakSakramentuak
Sakramentuak
 
Bilatu palestinako herriak
Bilatu  palestinako  herriakBilatu  palestinako  herriak
Bilatu palestinako herriak
 
Palestinako herriak
Palestinako herriakPalestinako herriak
Palestinako herriak
 
Gotzainaren ikastaroa
Gotzainaren ikastaroaGotzainaren ikastaroa
Gotzainaren ikastaroa
 
Carta pastoral 2013
Carta pastoral 2013Carta pastoral 2013
Carta pastoral 2013
 
Gabeko izar
Gabeko izarGabeko izar
Gabeko izar
 
Birjina maite-letra
Birjina maite-letraBirjina maite-letra
Birjina maite-letra
 
Hator hator
Hator hatorHator hator
Hator hator
 
Elurra teilatuan
Elurra teilatuanElurra teilatuan
Elurra teilatuan
 
Horra mari domingi
Horra mari domingiHorra mari domingi
Horra mari domingi
 
Horra mari domingi
Horra mari domingiHorra mari domingi
Horra mari domingi
 
Gabonak galderak eta erantzunak
Gabonak galderak eta erantzunakGabonak galderak eta erantzunak
Gabonak galderak eta erantzunak
 
Gabonak galderak eta erantzunak
Gabonak galderak eta erantzunakGabonak galderak eta erantzunak
Gabonak galderak eta erantzunak
 
Ipuina.pdf aitor eta arantxa
Ipuina.pdf aitor eta arantxaIpuina.pdf aitor eta arantxa
Ipuina.pdf aitor eta arantxa
 
Boleti ncaritas 03_baxua
Boleti ncaritas 03_baxuaBoleti ncaritas 03_baxua
Boleti ncaritas 03_baxua
 

Zumaia eta erlijioa

  • 1.
  • 2. AURKIBIDEA  SAN PEDRO PARROKIA  SAN TELMO ERMITA  SANTA MARIAKO ARRITOKIETA  ARTADIKO SAN MIGUEL  SANTIAGO ERMITA  FESTAK (San Telmoak)  FESTAK (San Pedroak)  JULIO BEHOBIDE  ANGELES SORAZU
  • 3. SAN PEDRO PARROKIA  Urola ibaiaren bokaleko menditxo baten gainean azaltzen zaigu San Pedro eliza. Gotorleku itxura duen eraikuntza hau bi zatitan bana dezakegu: alde batetik, 34 metroko dorre ia karratua, eta, bestetik, kontrahormez zatitutako nabe luze errektangeluarra.  Ez dakigu ziur zein mendetan eraiki zen, baina lehen aipamenak XIII. mendekoak direnez (Santa Maria monasterio zaharraren dohaintza), garai hartako zatiak eduki ditzakeela pentsa dezakegu. Hala ere, zati handienak XV. eta XVI. mendekoak dira, herriaren garapen ekonomikoarekin bat etorriz.  Dorrearen behealdean dagoen atea zeharkatuz, eliza barrura sartuko gara; hemen nabe bakarreko espazio gotiko zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu (30 metrotako luzera du, eta 14'7 metrotako zabalera). Lau zatitan banatuta dago, sabaiko gangak sostengatzen dituzten kolomen bitartez; eta, horiek, hiruko multzoak eginez, hormari atxikita daude. Sabaia da, hain zuzen, azpimarragarria barnealdean, gurutze ganga gotikotik eskegita, klabe zirkular dekoratu eta pintatuak baititu.  Sarreraren gainean, XVI. mendean eraikitako korua ikus dezakegu, barandailan dauden erliebezko bi inskripziotan irakur dezakegunez, Zumaiako Agirre familiak ordaindutakoa.
  • 4. SAN TELMO ERMITA  Ermita txiki honen lehen aipamena 1540. urtekoa da. Eraikuntzaren barrualdeak edertasun herrikoia du, kanpokoak berezitasun handirik ez badu ere. Ziur aski, XVII. mendetik aurrera hobekuntzak egin zizkioten, mende honetan fundatu baitzen San Telmoren babesean jarritako marinelen kofradia. Ermitako erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, urreztatu gabe dago eta "rococo" dekorazioa da nagusi, eskultura exentuen kalterako. Alboko bi eskulturak, Santiagorena eta Santa Klararena, izen bereko ermitak saldu zituztenean eginarazi zituzten.
  • 5. Santa Mariako Arritokieta  Ermita hau Zumaiako zaindaria den Amabirjina babesteko eraiki zen. Ermitan XVI. mendeko Amabirjinaren eskultura ikus daiteke, XVII. mendeko erretaularen barruan jarrita. Erretaularen behealdea XVI. mendeko triptiko batek osatzen du, hispano flamenko estilokoa. Bertan, Pietatea azaltzen da erdian, eta alboetan, berriz, San Frantzisko (hala dirudi) eta San Joan Bataiatzailea.  Bi oholez osatutako pintura ere kontserbatzen da erretaula honetan: XVI. mendekoa da, Flandesko estiloaren eragin nabarmena du, eta, bertan, Santa Katalina eta Santa Barbara irudikatzen dira. Alboetan, Loiolako San Inazioren koadroa, Lekuonak 1874an pintatutakoa, eta Borjako San Frantziskorena, J.J. Etxanizek 1889an eginikoa ikus daitezke.
  • 6. XVIII. mendeko eliza txiki honek aldaketa asko izan zituen XIX. edo XX. mendean. Hala ere, San Migel gurtuz egindako elizak Gipuzkoako zaharrenetakoak direla dirudi. Barruko artelanak ere ez dira aipagarriak, erretaula barrokoa eta Beobide eskultore zumaiarrak gaztetan arbastu zuen Errosarioko Amabirjina izan ezik.
  • 7. Santiagoko ermita zaharra Zuloaga pintoreak erosi zuen, bertan bere lan estudioa eta bildumaren museoa egiteko. Parrokiarekin batera, Zumaiako eraikuntzarik zaharrenetakoa izan daiteke. Badakigu XIII. mendetik aurrera itsasontzi bat erabili zela, Urola ibaiak sortzen duen badia gainditu, eta Santiago eta h erria lotzeko. Bidaiariek itxaroten zuten bitartean, ostatua eta otoitz egiteko tokia eskaintzen zuen eraikin honek. Hala ere, Zuloagak egindako berreraikuntza soilik ikusten dugu gaur egun; izan ere, jatorrizko horma eta arku gutxi batzuk besterik ez dira kontserbatzen. Elizatxoan Beobideren Kristoa jarri zuen Zuloagak aldare nagusian, eta Quintin de la Torreren Ama Doloretakoa albokoan. Beste aldean, Erdi Aro bukaeran pintatutako erretaula daukagu, Amabirjinaren bizitza irudikatzen duena. Egilea ezezaguna da, jatorria bezalaxe. Alboko bi gelatan Zuloagaren bilduma eta pintore beraren koadroak daude. Sarrerakoan, Zuloagaren zenbait margolan egoten dira ikusgai, eta albokoan, berriz, pintura gotikoa: El Grecok, Zurbaranek, Goyaren eskolakoek, Vicente Lopezek, Gutierrez Solanak eta abarrek egindako lanak. Halaber, Rodinen eskultura pare bat eta beste hainbat gauza (zeramika greziarra, adibidez) ere ikus ditzakegu. Zuloagaren etxea Pedro Guimon arkitekto bizkaitarrak egin zuen mende hasieran. Erregionalista izena hartu duen estiloan egindakoa, euskal arkitektura tradizionalaren ezaugarriak ditu, zeramikazko xehetasunek nahasketa puntua ematen badiote ere.
  • 8.
  • 9. FESTAK (San Telmoak)  San Telmoak, marinelen jantzi urdinez jantzita eta kresal usainaz blaiturik, jai egun famatuenak ditugu. Egutegian saltoka doala argitu behar dizuegu, eta Pazko igandetik zortzi eguSantelmoaknetara (beti astelehenean) ospatzen dela. Ahal baduzue, ez galdu herriko bandak San Telmo Martxa jotzen duen bitartean San Telmoko ermitaraino egiten den prozesioa. Musika hau festetako ikur edo ezaugarria da. San Telmo eguna aipatu astelehen horretan ospatzen den arren, festak aurreko asteburuan hasten dira, eta hurrengoan errepikatu. Honako hauek dira festa hauetako ekitaldi nagusiak: Kofradiako plazako dantzaldiak, Itzurun hondartzako zezenak, helduen nahiz haurren danborrada, profesionalen pilota partiduak, trainerilen estropadak eta gazteen arteko norgehiagokak. Azken ekitaldi horiek gazteek beraiek zehaztutako programaren barruan egiten dira.
  • 10. FESTAK (San Pedroak)  San Pedroak ditugu festa nagusiak, nahiz eta, azken urteetan, herritarrek ez dioten eutsi San Pedro egunean trajea estreinatzeko ohiturari.  Uda hasierako jai hauek beti izan duten handitasunari eutsi diote, eta ekainaren 29an dute beren egun handia. Honako hauek dira jai hauetako ekitaldi nagusiak: erraldoi eta buruhandiak, dultzaineroak, Itzurun hondartzako zezenak, dantzari eguna, txistularien alardea eta su artifizialak.
  • 11.
  • 12. Julio Behobide  Esan daiteke 1969an hildako Julio Beobide eskultorea dela herritik kanpo gehien ezagutzen den artista zumaiarra. Bere estudioa, Kresala izeneko etxea, museo bilakatu da, eta bertan San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako partaide izan zen zumaiar honen zenbait obra ikus daitezke. Baina bada Zumaian beste museo bat, garai batean Ignacio Zuloagaren estudioa izandakoa. Azken museo horretan, pintore eibartar honen zenbait obrez gain, Greco, Goya eta Zurbaranen koadroak ere ikus daitezke.  Musikari eta konpositore ezagunak ere izan dira Zumaian, horien artean, aipatzekoak dira Parrokiako Abesbatzan edo Udal Musika Bandaren zuzendari izan direnak; besteak beste, Jose Maria Beobide, Luis Urteaga, Jose Maria Olaizola, Evaristo Izeta, Jose Etxabe, Jose Maria Gonzalez Bastida eta Antonio Trueba.
  • 13. Angeles Sorazu  Zumaiako arrantzale familia batean jaio zen. Idazletzat har dezakegu, halaber, Erroman Joan Paulo II. Aita Sainduak beatifikatu zuen Angeles Sorazu zumaiarra (1873-1921). 19 urte zituela sartu zen Frantziskotarren komentuan eta bertan idatzi zituen hil ondoren argitara eman diren bere obra mistikoak, «La vida espiritual coronada por la triple manifestación de Jesucristo» eta «Vida de la Reverenda Madre Angeles Sorazu» biografia, eta beste.