SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  13
Télécharger pour lire hors ligne
2014ko jarduera bilana
Sar-hitza
2014ko apirilaren 28an Bordelen egin Alain Rousset eta Iñigo Urkullu-ren arteko Akitania-
Euskadi Euroeskualdeko botere eskuratzetik 2015eko apirilaren 7ko Batzar honetara arte
ereman ekintzak kontatzen ditu 2014ko jarduera bilan honek.
Bere lehen urtean, Urkullu Lehendakariak finkatu zuen :
- Euroeskualdearen hiru lan-hizkuntzen erabilpena eta kultur-aniztasunaren garapena,
- Euroeskualdearen gobernantza modua indartzea, batez ere bi aldeetako erakundeekin,
- osasunari dagokion txostena
Euroeskualdeko bizia garatzera baita finkatu helburuen gauzatzera bultzatu duten
Euroeskualdeko 2014-2020 estrategia, proiektu deialdien segipena, Transfermuga-ren
hedatzea eta beste hainbeste topaketa markatu ditu urte honek.
2
1. Euroeskualdeko 2014-2020 garapen estrategiaren elaborazioa
Euroeskualdeko estrategia hau – 5,5 mlioi biztanle baino gehiagoko mugaz gaindiko lurralde
mailako lehena Europan – elkar aditze eta parte hartze handi baten gaia izan da.
Gidaritza Batzordeak eman bultzadaren bidez, LLET-ko zerbitzuek prozesuak ereman dituzte
hautetsien, bi administrazioen zerbitzuen, ESK-ren (CES) eta lankidetza honen eragile
guzien parte hartzea antolatuz.
Denboraldi honen « hari gorrietarik » bat izan da elkar aditze hau : bi galdeketa linean,
« giltza » eragileekiko elkarrizketak orientazio estrategikoak zehazteko, azken horiek eragile
publiko zein pribatuez osatu « Focus Groups » delakoetan eztabaidatuak zirelarik...
Focus Group bilkura “Ikerketa, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna” -
Hendaian, 2014ko ekainaren 6an.
Prozesu ideki honetan, 40 ekintza baino gehiagotan zehaztuak diren euroeskualdeko
estrategiaren 4 lehentasunak marraztu dira :
- euroeskualdeko herritartasuna
- jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna
- lurralde iraunkorra
- gobernantza idekia
3
Europako zein bi eskualdeko lehentasunei dagokien koherentzia kontuan hartuta,
Euroeskualdeko instantziek behin betiko dokumentua balioetsi dute 2014ko abenduaren
5ean. 2014ko abenduaren 19an, Alain Rousset eta Iñigo Urkullu lehendakariek publikoki
aurkeztu dute Hendaian (lankidetzako 300 eragile baino gehiagoren aitzinean).
4
2. Proiektu deialdiak
Plan estrategikoaz gain, bere lurralde animazio politika garatzen segitu du LLET-k, batez ere
2012tik bere gain hartzen duen Akitania-Euskadi proiektu deialdien bideratze bateratuaren
prozedurari begira. Garatzen ari diren proiektuek, mugaz gaindiko dinamikak indartzera eta
euroeskualdeko espazio horren parte sentitzera bultzatzen dute.
110 proiektu baino gehiago (2,1 M € baino gehiago) onartu dira urteko hiru bilalditan.
Proiektuak tematika ezberdinen inguruan dira eta mugaz gaindiko lankidetzaren bizitasunean
eragiten dute.
- 2014ko PD-ren hautaketa : 17 proiektu ; 300 000 €
2014ko hautaketa honek “Kultura - eleaniztasuna - gazteria - herritartasuna - kirola ” sailak
hunkitzen ditu:
Hautatu proiektuen artean, hauek aipa daitezke :
« Gerezien denbora » : Baionako langileen eta Bizkaiako ibaiaren ezker ertzakoen ohiturak
lotzen dituen mugaz gaindiko hiriko pastorala (Barakaldo, 2015eko otsailean). Bi
lurraldeetako iraultza industrialaren ondorioak agerian utziz, Baionako Ezkandrai eta Bilboko
5
Topatour partaideek pastorala postindustrial honetan aipatzen diren jarduera guneen bisitak
antolatu dituzte.
Pastoralaren emanaldia Barakaldoko antzokian
« Estudio analítico y propositivo que permita identificar las dificultades que existen
para el desarrollo de estancias formativas transfronterizas » (mugaz gaindiko
formakuntza egonaldien garapenerako aurkitzen diren zailtasunak identifikatzeko
ikerketa analitikoa) : Bidasoa-Txingudi eremuan enpleguak sortzeko Bidasoa Activa
sozietate publikoak eta lan merkatuan gizarteratzen laguntzeko SCOP Atelier Lan Berri
erakundeak ikerketa bat abiatuko dute 2015ean, Bidasoatik Tarnosera arteko mugaz
gaindiko egonaldiak errazteko gisan.
Proiektuaren inguruko lehen topaketa (2015eko martxoa, Euroeskualdeko egoitzan)
6
- 2012 eta 2013ko proiektu deialdien bilana
2014ean, elkarlan horietako askok aurkezpenak egin dituzte, hala nola :
● « Mobydic » : Akitania-Euskadi ITS (Intelligent Transport Systems) Eguna, espazio zein
informazio teknologien erabilpena garatzeko kluster-arteko harremanak egituratzeko, hiri-
metaketak arindu baita ingurumena eta osasunarentzako kaltegarri diren garraioak ttipitu
nahian, ekonomia mailako inpaktua hobetuz.
● “LEOT” (Laborantza Ekosistemen Osasun Txartelak) autoebaluazio tresnaren sortzea
eta gauzatzea : laborantza praktiken inpaktua zainduz, laborarien sistemaren estatua eta
epe luzeko garapena diagnostikatzen laguntzeko tresna bat (LEOT, Laborantza Ekosistemen
Osasun Txartelak) sortzea da proiektu honen helburua.
● « Bidasoa-Hego Lapurdi lurraldeko ur kirolen » sailaren egituratzea : Bidasoa Activa eta
Hego Lapurdiko Hiriguneak ereman proiektuak jakintzen partekatzea, sinergien ikerketa eta
ur kirolen saileko eragileen arteko proiektu berriak bultzatu nahi ditu. 2014ko ekainean, ur
kirolen saileko profesionalen arteko mugaz gaindiko foro bat antolatu zen Hendaian.
Ur kirolen Foroa, mintegia
● “BioBx : mugarik gabeko sorkuntza digitala” : Teknologia berrien laborategi interaktibo
eta ibilkaria garatu duten Bilboko eta Bordeleko sortzaile, « teknologo », artista eta
enpresaburu gazteak bildu ditu proiektu honek.
7
● Bordele-Bilbao : Bordele eta Bilbao arteko zikloturismo ibilaldia : Bi eguneko ibilaldi
baten bidez, Bordeleko Eskual Etxeak ereman ekimen honek Euroeskualdeko bi hiri barne
nagusienak lotu ditu.
● Talka-Choc Danborrak : Lekeition eta Libourne hirian eman mugaz gaindiko karrikako
antzerki sorkuntza, Deabru Beltzak eta Commandos Percu konpainiekin.
8
● Hamlet : « Hamlet » antzerki emanaldia euskaraz.
9
3. 2014ko partaidetza estrategikoak
Euroeskualdeko politikaren lehentasunetan era pribilegiatuan parte hartzen duten eragileei
zuzendu lankidetza egituratzen laguntzeko molde berriak dira partaidetza estrategikoak.
2014ko hiru partaidetza estrategikoak printzipio horietan oinarritu dira :
- INTERC : lankidetza proiektu honek partaidetza moduan segituko du. Bihartean (mugaz
gaindiko MIG) eta Orkestra-k (lehiakortasunaren erakundea) klusterren zein lehiakortasun
poloen saretzean parte hartu dute, SPRI eta ADI eskualdeko berrikuntza agentziekin batera.
INTERC-ek hiru esparru ezarri ditu agerian, eta lankidetzak fruituak ekarri ditu :
geolokalizazioa, ekai berriak eta elikagaien transformazioa.
INTERC Lehen Foroa - Hendaia, 2014ko uztailan
- AEN eta UPV/EHU-Bordeleko Unibertsitatea : “Bikaintasuneko Euroeskualdeko
Kanpusa” eta “AEN” euroeskualdeko bi unibertsitate-sareek, ikasleen mugikortasunei eta
Master batzuen garapeneko zein bikaintasun arloko lankidetzei buruzko helburuei lotutako
partaidetzak hitzartu dituzte LLET-rekin.
10
4. Transfermuga-ren hedatzea
2014ean, Hirigintza Agentziaren partaidetzari esker, Transfermuga-ren koadroan proposatu
gomendio batzuk gauzatu ahal izan ditu Euroeskualdeak, garraioen inguruko dispositibo
osoaren animazioan segituz.
Lurralde animazioa
2013ko abenduan Transfermuga-ren ondorioak publikoki komunikatu ondoren,
mugikortasunaren eragile guziekin topaketak segitzea zen Euroeskualdearen lehentasuna,
egiten ari ziren aztergaiez puntua egiteko eta abiatzekotan ziren proiektuak aipatzeko.
Eragile hauekin iragan ziren hitzorduak :
●Irungo herriko etxea
●Errenteriako herriko etxea
●Hego Lapurdiko Hirigunea
●Gipuzkoako Foru Aldundia
●Bidasoa-Txingudi Patzuergoa
●Hautetsien Kontseilua
●Euskal Kostaldea-Aturri Hirigunea
●Donibane Lohitzuneko herriko etxea (batzorde numerikoa)
●Hego Lapurdiko Hirigunea (mugaz gaindiko batzordea)
Proiektuen abiatzea
Atlantikoko eta Prinioetako Hirigintza Agentziarekin (AUDAP) eta elkargo batzuekin
partaidetzan, proiektuen abiatzeko parada izan da ere.
Horren haritik, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin ikerketak ereman dira, 816.
ibilbidea (Baiona-Hendaia) Irunera luzateko. 816 Euskadi Express ibilbide berria 2015eko
urtarrilaren 2an estreinatu zen.
Gare & Connexions eragilearekin, Hendaiako geltokiarentzako seinaletika berri bat lantzeko
parada izan da ere, tokiaren mugaz gaindiko berezitasuna kontuan hartuz. Seinaletika honen
azken elementuak 2015eko martxoan burutu dira.
Bukatzeko, maila handiko proiektu bat abiatzeko parada ere izan da, hots Hendaiako
geltokiaren antolaketa garraio multimodala sortzeko gisan. Hegoaldeko (ETS, Euskotren) eta
Iparraldeko eragileen arteko lehen topaketa izan da 2014ean. Proiektua 2015ean ere
segitzen da.
11
5. Euroeskualdeko lankidetza
Unibertsitateen MoU-ren izenpetzea izan da gertakari nagusia. Euskal Herriko eta
Bordeleko Unibertsitaeek desafioa atxiki dute « nazioarteko bikaintasuneko euroeskualde-
kanpusaren garapenerako nazioarteko lankidetza-hitzarmena » izenpetuz.
Goirizelaia (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta De Lara-k (Bordeleko Unibertsitatea)
lankidetza-hitzarmen hau azaroaren 19an izenpetu dute Bordelen, Iñigo Urkullu Euskadiko
eta Akitania-Euskadi Euroeskualdeko lehendakariaren zein Alain Rousset Akitaniako
Eskualde Kontseiluko lehendariaren presentzian.
Euskal Herriko (EHU) eta Bordeleko Unibertsitateen arteko MoU-ren izenpetzea
Aste batzuk berantago, “Osasunaren MoU-a” izenpetu da. Jon Darpón Euskadiko
osasun ministroak eta Solange Ménival Akitaniako lehendakariordeak osasun mailako
Memorandum of Understanding bat izenpetu dute 2014ko abenduan, etorkizuneko osasun
zein gizarte mailako desafioei elgarrekin erantzuteko (zahartzea, eritasun kronikoak...).
Akitania-Euskadi Osasun mailako MoU-aren izenpetza
12
Ekimen horiei, gure interfazeak sendotu dituzten beste eskualdearteko topaketa ugari gehitu
behar zaizkie : turismoari dagozkion eskualdeko hautetsien arteko topaketak, CiC
TOURGUNE-ren bisita, kirolari buruzko europar foroan parte hartzea, Eusko Jaurlaritzako
delegazioaren harrera Bordeleko azokan (Mikel Gallo Donostiako burua ospe handitan),
“Akitania-Euskadi Bio-Osasun mailako lehen topaketak”...
Energiari dagozkion eragileak ere LLET-an oinarritu dira beren lankidetzak garatzeko.
Horrela, CIC Energigune-k energia berriztagarrien biltzeari buruzko topaketa antolatu du
Gasteizen.
Hydro-Québec, Akitaniako Eskualde Kontseilua eta Energigune-ren arteko topaketa
13
Europako zein mugaz gaindiko foro askotan aurkeztu da ere LLET-a, hala nola Pirinioetako
Lan-Komunitateko Kontseilu osoan, 2014ko “Open days”-etan, edo “LLET Platform urteko
Mintegian” 2015eko martxoaren 3an. Mintegi horretan enpleguari buruzko euroeskualdeko
proiektua aurkeztu zuen Mikel Antón-ek (Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako
zuzendari, eta Euroeskualdeko Batzarraren kide). 2014-2020 euroeskualdeko plan
estrategikoaren lehentasuna izanik, « giltza » eragileekin elkar aditze lan handia ematen du
gai honek : Pôle Emploi, Lanbide, bi eskualdeetako formakuntza eta enplegu zerbitzuak,
Novia Salcedo Fundazioarekin...
Bukatzeko, Akitania-Euskadi Euroeskualde LLET-k lan talde edo tailer askotan ere parte
hartu du aditu gisa : mugaz gaindiko proiektu ekonomikoen muntaketari buruzko bi Vade-
mecumen elaborazioa MGMO-rekin (Mugaz Gaindiko Misio Operatiboa), Bordeleko
Unibertsitateko mintegia “estatuz haraindiko figura juridikoei” buruz, Bordeleko Zientzia
Politikoko mugaz gaindiko topaketak “ekonomia sozial eta solidarioari” buruz, “garapen
iraunkorrari buruzko Espainia-Frantzia lehen topaketak”, Midi-Pirinioetako Eskualdeko
Ekonmia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluko (CESER) obretan parte hartzea...

Contenu connexe

En vedette (12)

hitt - company profile-2015
hitt - company profile-2015hitt - company profile-2015
hitt - company profile-2015
 
EFM SEM1
EFM SEM1EFM SEM1
EFM SEM1
 
6.4 The Purchases Journal
6.4 The Purchases Journal6.4 The Purchases Journal
6.4 The Purchases Journal
 
6.5 Posting the Purchases Journal
6.5 Posting the Purchases Journal6.5 Posting the Purchases Journal
6.5 Posting the Purchases Journal
 
article for sydney herald
article for sydney heraldarticle for sydney herald
article for sydney herald
 
Bank
BankBank
Bank
 
short resume
short resumeshort resume
short resume
 
POM-SEM1
POM-SEM1POM-SEM1
POM-SEM1
 
Endurance product line
Endurance product lineEndurance product line
Endurance product line
 
Robert burns
Robert burnsRobert burns
Robert burns
 
Wasamuka
WasamukaWasamuka
Wasamuka
 
Nuevo presentación de microsoft power point
Nuevo presentación de microsoft power pointNuevo presentación de microsoft power point
Nuevo presentación de microsoft power point
 
Similaire à Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...Irekia - EJGV
 
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...EcoEuskadi 2020
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEcoEuskadi 2020
 
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfErakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfIrekia - EJGV
 
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024Irekia - EJGV
 
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide OrriaEuropako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide OrriaIrekia - EJGV
 
Memoriarako eta enpatiarako plaza publikoa
Memoriarako eta enpatiarako plaza publikoaMemoriarako eta enpatiarako plaza publikoa
Memoriarako eta enpatiarako plaza publikoaIrekia - EJGV
 
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020Irekia - EJGV
 
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaEuskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaIrekia - EJGV
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaIrekia - EJGV
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Irekia - EJGV
 
Pirinioetako Lan Elkartea 2016ko Osoko Kontseilua
Pirinioetako Lan Elkartea  2016ko Osoko Kontseilua Pirinioetako Lan Elkartea  2016ko Osoko Kontseilua
Pirinioetako Lan Elkartea 2016ko Osoko Kontseilua Irekia - EJGV
 
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...Irekia - EJGV
 
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaIrekia - EJGV
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakIrekia - EJGV
 
Similaire à Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana (20)

LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen Plan Estrategikoa 2021...
 
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
 
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdfErakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
Erakunde adierazpena Garraioaren zentroa.pdf
 
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
GAITU- Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024
 
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide OrriaEuropako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
Europako Hizkuntza Aniztasunerako ibilbide Orria
 
Memoriarako eta enpatiarako plaza publikoa
Memoriarako eta enpatiarako plaza publikoaMemoriarako eta enpatiarako plaza publikoa
Memoriarako eta enpatiarako plaza publikoa
 
Eiken urteko txostena 2012
Eiken urteko txostena 2012Eiken urteko txostena 2012
Eiken urteko txostena 2012
 
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
 
Egia oinez eta bizikletaz
Egia oinez eta bizikletazEgia oinez eta bizikletaz
Egia oinez eta bizikletaz
 
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
 
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaEuskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Pirinioetako Lan Elkartea 2016ko Osoko Kontseilua
Pirinioetako Lan Elkartea  2016ko Osoko Kontseilua Pirinioetako Lan Elkartea  2016ko Osoko Kontseilua
Pirinioetako Lan Elkartea 2016ko Osoko Kontseilua
 
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
 
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016
Euskararen Agenda Estrategikoa 2013 - 2016
 
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
 
Plus de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Plus de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana

  • 1. 2014ko jarduera bilana Sar-hitza 2014ko apirilaren 28an Bordelen egin Alain Rousset eta Iñigo Urkullu-ren arteko Akitania- Euskadi Euroeskualdeko botere eskuratzetik 2015eko apirilaren 7ko Batzar honetara arte ereman ekintzak kontatzen ditu 2014ko jarduera bilan honek. Bere lehen urtean, Urkullu Lehendakariak finkatu zuen : - Euroeskualdearen hiru lan-hizkuntzen erabilpena eta kultur-aniztasunaren garapena, - Euroeskualdearen gobernantza modua indartzea, batez ere bi aldeetako erakundeekin, - osasunari dagokion txostena Euroeskualdeko bizia garatzera baita finkatu helburuen gauzatzera bultzatu duten Euroeskualdeko 2014-2020 estrategia, proiektu deialdien segipena, Transfermuga-ren hedatzea eta beste hainbeste topaketa markatu ditu urte honek.
  • 2. 2 1. Euroeskualdeko 2014-2020 garapen estrategiaren elaborazioa Euroeskualdeko estrategia hau – 5,5 mlioi biztanle baino gehiagoko mugaz gaindiko lurralde mailako lehena Europan – elkar aditze eta parte hartze handi baten gaia izan da. Gidaritza Batzordeak eman bultzadaren bidez, LLET-ko zerbitzuek prozesuak ereman dituzte hautetsien, bi administrazioen zerbitzuen, ESK-ren (CES) eta lankidetza honen eragile guzien parte hartzea antolatuz. Denboraldi honen « hari gorrietarik » bat izan da elkar aditze hau : bi galdeketa linean, « giltza » eragileekiko elkarrizketak orientazio estrategikoak zehazteko, azken horiek eragile publiko zein pribatuez osatu « Focus Groups » delakoetan eztabaidatuak zirelarik... Focus Group bilkura “Ikerketa, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna” - Hendaian, 2014ko ekainaren 6an. Prozesu ideki honetan, 40 ekintza baino gehiagotan zehaztuak diren euroeskualdeko estrategiaren 4 lehentasunak marraztu dira : - euroeskualdeko herritartasuna - jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna - lurralde iraunkorra - gobernantza idekia
  • 3. 3 Europako zein bi eskualdeko lehentasunei dagokien koherentzia kontuan hartuta, Euroeskualdeko instantziek behin betiko dokumentua balioetsi dute 2014ko abenduaren 5ean. 2014ko abenduaren 19an, Alain Rousset eta Iñigo Urkullu lehendakariek publikoki aurkeztu dute Hendaian (lankidetzako 300 eragile baino gehiagoren aitzinean).
  • 4. 4 2. Proiektu deialdiak Plan estrategikoaz gain, bere lurralde animazio politika garatzen segitu du LLET-k, batez ere 2012tik bere gain hartzen duen Akitania-Euskadi proiektu deialdien bideratze bateratuaren prozedurari begira. Garatzen ari diren proiektuek, mugaz gaindiko dinamikak indartzera eta euroeskualdeko espazio horren parte sentitzera bultzatzen dute. 110 proiektu baino gehiago (2,1 M € baino gehiago) onartu dira urteko hiru bilalditan. Proiektuak tematika ezberdinen inguruan dira eta mugaz gaindiko lankidetzaren bizitasunean eragiten dute. - 2014ko PD-ren hautaketa : 17 proiektu ; 300 000 € 2014ko hautaketa honek “Kultura - eleaniztasuna - gazteria - herritartasuna - kirola ” sailak hunkitzen ditu: Hautatu proiektuen artean, hauek aipa daitezke : « Gerezien denbora » : Baionako langileen eta Bizkaiako ibaiaren ezker ertzakoen ohiturak lotzen dituen mugaz gaindiko hiriko pastorala (Barakaldo, 2015eko otsailean). Bi lurraldeetako iraultza industrialaren ondorioak agerian utziz, Baionako Ezkandrai eta Bilboko
  • 5. 5 Topatour partaideek pastorala postindustrial honetan aipatzen diren jarduera guneen bisitak antolatu dituzte. Pastoralaren emanaldia Barakaldoko antzokian « Estudio analítico y propositivo que permita identificar las dificultades que existen para el desarrollo de estancias formativas transfronterizas » (mugaz gaindiko formakuntza egonaldien garapenerako aurkitzen diren zailtasunak identifikatzeko ikerketa analitikoa) : Bidasoa-Txingudi eremuan enpleguak sortzeko Bidasoa Activa sozietate publikoak eta lan merkatuan gizarteratzen laguntzeko SCOP Atelier Lan Berri erakundeak ikerketa bat abiatuko dute 2015ean, Bidasoatik Tarnosera arteko mugaz gaindiko egonaldiak errazteko gisan. Proiektuaren inguruko lehen topaketa (2015eko martxoa, Euroeskualdeko egoitzan)
  • 6. 6 - 2012 eta 2013ko proiektu deialdien bilana 2014ean, elkarlan horietako askok aurkezpenak egin dituzte, hala nola : ● « Mobydic » : Akitania-Euskadi ITS (Intelligent Transport Systems) Eguna, espazio zein informazio teknologien erabilpena garatzeko kluster-arteko harremanak egituratzeko, hiri- metaketak arindu baita ingurumena eta osasunarentzako kaltegarri diren garraioak ttipitu nahian, ekonomia mailako inpaktua hobetuz. ● “LEOT” (Laborantza Ekosistemen Osasun Txartelak) autoebaluazio tresnaren sortzea eta gauzatzea : laborantza praktiken inpaktua zainduz, laborarien sistemaren estatua eta epe luzeko garapena diagnostikatzen laguntzeko tresna bat (LEOT, Laborantza Ekosistemen Osasun Txartelak) sortzea da proiektu honen helburua. ● « Bidasoa-Hego Lapurdi lurraldeko ur kirolen » sailaren egituratzea : Bidasoa Activa eta Hego Lapurdiko Hiriguneak ereman proiektuak jakintzen partekatzea, sinergien ikerketa eta ur kirolen saileko eragileen arteko proiektu berriak bultzatu nahi ditu. 2014ko ekainean, ur kirolen saileko profesionalen arteko mugaz gaindiko foro bat antolatu zen Hendaian. Ur kirolen Foroa, mintegia ● “BioBx : mugarik gabeko sorkuntza digitala” : Teknologia berrien laborategi interaktibo eta ibilkaria garatu duten Bilboko eta Bordeleko sortzaile, « teknologo », artista eta enpresaburu gazteak bildu ditu proiektu honek.
  • 7. 7 ● Bordele-Bilbao : Bordele eta Bilbao arteko zikloturismo ibilaldia : Bi eguneko ibilaldi baten bidez, Bordeleko Eskual Etxeak ereman ekimen honek Euroeskualdeko bi hiri barne nagusienak lotu ditu. ● Talka-Choc Danborrak : Lekeition eta Libourne hirian eman mugaz gaindiko karrikako antzerki sorkuntza, Deabru Beltzak eta Commandos Percu konpainiekin.
  • 8. 8 ● Hamlet : « Hamlet » antzerki emanaldia euskaraz.
  • 9. 9 3. 2014ko partaidetza estrategikoak Euroeskualdeko politikaren lehentasunetan era pribilegiatuan parte hartzen duten eragileei zuzendu lankidetza egituratzen laguntzeko molde berriak dira partaidetza estrategikoak. 2014ko hiru partaidetza estrategikoak printzipio horietan oinarritu dira : - INTERC : lankidetza proiektu honek partaidetza moduan segituko du. Bihartean (mugaz gaindiko MIG) eta Orkestra-k (lehiakortasunaren erakundea) klusterren zein lehiakortasun poloen saretzean parte hartu dute, SPRI eta ADI eskualdeko berrikuntza agentziekin batera. INTERC-ek hiru esparru ezarri ditu agerian, eta lankidetzak fruituak ekarri ditu : geolokalizazioa, ekai berriak eta elikagaien transformazioa. INTERC Lehen Foroa - Hendaia, 2014ko uztailan - AEN eta UPV/EHU-Bordeleko Unibertsitatea : “Bikaintasuneko Euroeskualdeko Kanpusa” eta “AEN” euroeskualdeko bi unibertsitate-sareek, ikasleen mugikortasunei eta Master batzuen garapeneko zein bikaintasun arloko lankidetzei buruzko helburuei lotutako partaidetzak hitzartu dituzte LLET-rekin.
  • 10. 10 4. Transfermuga-ren hedatzea 2014ean, Hirigintza Agentziaren partaidetzari esker, Transfermuga-ren koadroan proposatu gomendio batzuk gauzatu ahal izan ditu Euroeskualdeak, garraioen inguruko dispositibo osoaren animazioan segituz. Lurralde animazioa 2013ko abenduan Transfermuga-ren ondorioak publikoki komunikatu ondoren, mugikortasunaren eragile guziekin topaketak segitzea zen Euroeskualdearen lehentasuna, egiten ari ziren aztergaiez puntua egiteko eta abiatzekotan ziren proiektuak aipatzeko. Eragile hauekin iragan ziren hitzorduak : ●Irungo herriko etxea ●Errenteriako herriko etxea ●Hego Lapurdiko Hirigunea ●Gipuzkoako Foru Aldundia ●Bidasoa-Txingudi Patzuergoa ●Hautetsien Kontseilua ●Euskal Kostaldea-Aturri Hirigunea ●Donibane Lohitzuneko herriko etxea (batzorde numerikoa) ●Hego Lapurdiko Hirigunea (mugaz gaindiko batzordea) Proiektuen abiatzea Atlantikoko eta Prinioetako Hirigintza Agentziarekin (AUDAP) eta elkargo batzuekin partaidetzan, proiektuen abiatzeko parada izan da ere. Horren haritik, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin ikerketak ereman dira, 816. ibilbidea (Baiona-Hendaia) Irunera luzateko. 816 Euskadi Express ibilbide berria 2015eko urtarrilaren 2an estreinatu zen. Gare & Connexions eragilearekin, Hendaiako geltokiarentzako seinaletika berri bat lantzeko parada izan da ere, tokiaren mugaz gaindiko berezitasuna kontuan hartuz. Seinaletika honen azken elementuak 2015eko martxoan burutu dira. Bukatzeko, maila handiko proiektu bat abiatzeko parada ere izan da, hots Hendaiako geltokiaren antolaketa garraio multimodala sortzeko gisan. Hegoaldeko (ETS, Euskotren) eta Iparraldeko eragileen arteko lehen topaketa izan da 2014ean. Proiektua 2015ean ere segitzen da.
  • 11. 11 5. Euroeskualdeko lankidetza Unibertsitateen MoU-ren izenpetzea izan da gertakari nagusia. Euskal Herriko eta Bordeleko Unibertsitaeek desafioa atxiki dute « nazioarteko bikaintasuneko euroeskualde- kanpusaren garapenerako nazioarteko lankidetza-hitzarmena » izenpetuz. Goirizelaia (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta De Lara-k (Bordeleko Unibertsitatea) lankidetza-hitzarmen hau azaroaren 19an izenpetu dute Bordelen, Iñigo Urkullu Euskadiko eta Akitania-Euskadi Euroeskualdeko lehendakariaren zein Alain Rousset Akitaniako Eskualde Kontseiluko lehendariaren presentzian. Euskal Herriko (EHU) eta Bordeleko Unibertsitateen arteko MoU-ren izenpetzea Aste batzuk berantago, “Osasunaren MoU-a” izenpetu da. Jon Darpón Euskadiko osasun ministroak eta Solange Ménival Akitaniako lehendakariordeak osasun mailako Memorandum of Understanding bat izenpetu dute 2014ko abenduan, etorkizuneko osasun zein gizarte mailako desafioei elgarrekin erantzuteko (zahartzea, eritasun kronikoak...). Akitania-Euskadi Osasun mailako MoU-aren izenpetza
  • 12. 12 Ekimen horiei, gure interfazeak sendotu dituzten beste eskualdearteko topaketa ugari gehitu behar zaizkie : turismoari dagozkion eskualdeko hautetsien arteko topaketak, CiC TOURGUNE-ren bisita, kirolari buruzko europar foroan parte hartzea, Eusko Jaurlaritzako delegazioaren harrera Bordeleko azokan (Mikel Gallo Donostiako burua ospe handitan), “Akitania-Euskadi Bio-Osasun mailako lehen topaketak”... Energiari dagozkion eragileak ere LLET-an oinarritu dira beren lankidetzak garatzeko. Horrela, CIC Energigune-k energia berriztagarrien biltzeari buruzko topaketa antolatu du Gasteizen. Hydro-Québec, Akitaniako Eskualde Kontseilua eta Energigune-ren arteko topaketa
  • 13. 13 Europako zein mugaz gaindiko foro askotan aurkeztu da ere LLET-a, hala nola Pirinioetako Lan-Komunitateko Kontseilu osoan, 2014ko “Open days”-etan, edo “LLET Platform urteko Mintegian” 2015eko martxoaren 3an. Mintegi horretan enpleguari buruzko euroeskualdeko proiektua aurkeztu zuen Mikel Antón-ek (Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendari, eta Euroeskualdeko Batzarraren kide). 2014-2020 euroeskualdeko plan estrategikoaren lehentasuna izanik, « giltza » eragileekin elkar aditze lan handia ematen du gai honek : Pôle Emploi, Lanbide, bi eskualdeetako formakuntza eta enplegu zerbitzuak, Novia Salcedo Fundazioarekin... Bukatzeko, Akitania-Euskadi Euroeskualde LLET-k lan talde edo tailer askotan ere parte hartu du aditu gisa : mugaz gaindiko proiektu ekonomikoen muntaketari buruzko bi Vade- mecumen elaborazioa MGMO-rekin (Mugaz Gaindiko Misio Operatiboa), Bordeleko Unibertsitateko mintegia “estatuz haraindiko figura juridikoei” buruz, Bordeleko Zientzia Politikoko mugaz gaindiko topaketak “ekonomia sozial eta solidarioari” buruz, “garapen iraunkorrari buruzko Espainia-Frantzia lehen topaketak”, Midi-Pirinioetako Eskualdeko Ekonmia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluko (CESER) obretan parte hartzea...