Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Lehendakariaren hitzaldia - Durangoko Azokaren 50. edizioa
1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
DURANGOKO AZOKAREN 50. EDIZIOA
50 EDICION DE LA FERIA DE DURANGO
2015-12-04 Durango 04-12-2015
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Gerediaga elkartearen presidente anderea, Gerediaga elkartearen zuzendaritza
batzordeko kideak, Gerediaga elkartea osatzen duzuen guztiok, Eusko
Legebiltzar buru anderea, Bizkaiko aldun nagusi jauna, Durangoko alkatesa
anderea, Nafarroako Gobernuko bozeramaile sailburu anderea, herri agintariok,
herri ordezkariok, euskal kulturgileok, euskal kultura zaleok, euskaldunok,
arratsalde on eta zorionak Durangoko Azokari 50 urte hauetako ibilbide
oparoagatik.
Duela bost hamarkada Azokarekin batera ikastolak hedatzen hasi ziren;
euskara batuaren oinarriak jarri ziren; “GAUR taldea” edo aipatutako “Ez dok
hamairu” sortu ziren. Euskal kultura gaztea, modernoa, garaikidea indartzen
hasi zen.
Euskarazko kultur sorkuntzak, erresistentzia girotik modernitatearen bidea hartu
zuen eta, Durangoko Azoka, habia bihurtu zen.
Azokaren ekarpena izugarria izan da mende erdi honetan eta osasun bete-
betean jarraitzen du. Garaian garaiko errealitateari egokitzen asmatu egin
duzue:
-industria kulturalak sortzen eta egituratzen lagundu zenuten eta, ondoren,
elkarrekin sendotu;
-euskal eta erdal komunikabideen erreferentzia zarete;
-sortzaileak erakarri dituzue, Ahotsenea da horren azken adibidea;
-aro digitalera ere egokitu egin zarete;
-kontzertu eta ekitaldien bidez gazteak erakartzea lortu duzue.
Durangoko Azoka kultur sortzaile eta kontsumitzaileen arteko harremanetarako
gune bilakatu da. Euskal kulturgintzaren egutegian dago eta familia askoren
bisita ohitura sortu du, gurea tarteko.
2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
Gerediaga elkarteak erabaki eraginkorrak hartzen asmatu du, euskararen kultur
industrien biziraupena ez ezik, garapena ere bermatzeko. Horregatik dago bizi
bizirik Durangoko Azoka.
Aurten Euskaren Nazioarteko Egunean euskaldun berria omendu dugu. Gaur,
aipamen berezia, Azokarekin lotura estua izan zuen Xabier Gereñori: euskaldun
berria; euskaldun berrientzat ere, eta bereziki, idazten zuen idazlea; euskal
literaturgintzara gai berriak ekarri zituena; editorea; Durangoko Azokan liburu-
saltzailea. Xabier, pertsona eredugarria.
Bukatzeko, Gerediaga Elkarteari eta Durangoko Azokari zorionak.
Hazten, egokitzen, aldatzen eta hobetzen asmatu duzue 50 urte hauetan.
Horregatik dago bizi bizirik Durangoko Azoka, horregatik DA eta izango DA!
Eskerrik asko denoi.