SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  16
Télécharger pour lire hors ligne
LORTUKO DUT!
ERRETZEARI UZTEKO GIDA PRAKTIKOA
TABAKORIK GABEKO ETORKIZUNA
BIZI TABAKORIK GABE
Argitaraldia:	 2011ko abendua
Ale kopurua:	 20.000 ale
©	 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
	 Osasun eta Kontsumo Saila
Argitaratzailea:	 Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
	 Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
	 Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Inprimaketa:	 GZ Printek
L.G.:	 BI 3403-2011
		 %100 paper birziklatuan inprimatua (Cyclus Print)
Erretzeari uztea da zeure osasuna eta zeure
ingurukoena hobetzeko egin dezakezun gau-
zarik garrantzitsuenetakoa.
Posible da erretzeari uztea.
Milaka lagunek lortu dute.
Seguruenik, zuk ere ezagutuko duzu
horietakoren bat. Zure erabakia da
garrantzitsuena.
Zure etorkizuna tabakorik gabekoa izan
dadin, laguntzeko aholkuak eta teknikak
eskaini nahi dizkizu gida honek.
Zorionak!
3
GOGOAN IZAN...
Erretzeak gaitzak eta gaixotasunak azaltzea
errazten du, bai erretzaileengan, bai nahi
gabe kearen inguruan egoten direnengan ere
(erretzaile pasiboak). Beren osasunak
okerragora egiten du eta beren bizitza
motzagoa izaten da, tabakoak gorputzean
dituen ondorioak direla kausa.
4
GOGOAN IZAN...
Tabakoak sortzen dituen kalteak
•	 Tabakoa egunero erretzeak biriketako minbizi-kasuen
	 %90a eragiten du.
•	 Bronkitis kronikoa pairatzen dutenen %95ak erre egiten du.
•	 Odol-hodiak aldatu egiten dira, eta miokardioko infartua edo
	 zirkulazioko beste gaixotasun batzuk izateko aukera bikoiztu
	 egiten da.
•	 Jaiotzean behar baino gutxiago pisatuko duen umea izateko
	 arriskua handitzen da.
•	 Larruazala lehenago zahartzen da.
•	 Nahi gabe kearen inguruan egoten diren pertsonei kalte egiten die.
Tabakoari uzteak sortzen dituen onurak
•	 Biriketako minbizia edo beste minbiziren bat izateko arrisku
	 txikiagoa izango duzu.
•	 Gorputzak hobeto hartzen du arnas, eta hobeto oxigenatzen da.
	 Horrela, jarduera eta ariketa fisikoak nekerik gabe egin ahal
	 izango dituzu.
•	 Zirkulazioa hobetzen da eta zirkulazio eta bihotzeko
	 gaixotasunak izateko arriskua txikitzen.
•	 Energia eta bizitasun handiagoa izango duzu.
•	 Jaiotzean behar baino gutxiago pisatuko duen umea izateko
	 arrisku txikiagoa izango duzu.
•	 Zu zeu eta zeure ingurukoak ingurune osasuntsuagoan biziko zarete.
•	 Bizi-kalitatean irabazi egingo duzu, baita estetikan ere.
HORREGATIK ETA BESTE ARRAZOI BATZUENGATIK ERE,
PERTSONA ASKOK TABAKOARI UTZI DIO AZKEN URTEOTAN
5
Aukera itzazu zeuretzat garrantzitsuenak diren bost
arrazoiak. Gehitu zerrenda honetan agertzen ez direnak.
	 Eztulka egiteari utziko diot.
	 Bizkorrago sumatuko dut neure burua.
	 Nire seme-alabentzat berri pozgarria izango da.
	 Nire larruazala hobetu egingo da.
	 Tabakoak sortutako eztabaidak amaituko dira.
	 Katarro gutxiago izango ditut.
	 Neure osasuna hobeto zainduko dut.
	 Dirua aurreztuko dut.
	 Ariketa fisiko gehiago egin ahal izango dut.
	 Ez dut berriro ahoa lehor izango.
	 Bihotz-taupada gutxiago izango ditut.
	 Etxeko airea garbiagoa izango da.
IKUS ITZAZU ERRETZEARI
UZTEKO DITUZUN ARRAZOIAK
6
Goizean jaikitzean, kafea hartzean, otorduen
ostean, lanari ekitean, telefonoz hitz egitean,
etxean ordenagailuaren aurrean...
Besteekin zaudenean, familiakoekin, bileretan,
ospakizunetan...
Zereginik ez duzunean, norbaiten zain zaude-
nean...
Gustura ez zaudenean, kezka edo ezinegonez,
erabaki garrantzitsuak hartzeko garaian...
Gorputzari edo buruari egin dezaketen baino
lan handiagoa eginaraztean.
Gustura egonda, tabakoarekin oraindik gustu-
rago egongo zarela uste duzunean...
Ohitura
HORI GUZTIA KONTUAN IZAN.
MESEDEGARRI IZANGO ZAIZU.
Gizarte-harremanak
Aspertzea
Tentsioa
Ahalegina
Saria
HAUSNARTU EA ZEIN EGOEREK
BULTZATZEN ZAITUZTEN ERRETZERA
7
ZEURE BURUA ENTRENATU
ERRETZEARI UZTEKO
Gogora itzazu erretzeari uzteko dituzun arrazoiak.
Pentsa ezazu ea noiz erretzen duzun inolako zentzurik gabe,
ia makina batek bezala. Saia zaitez horrela ez erretzen.
Erretzeari behin betiko uztea erabaki arte, maiz samar aldatu
erretzen duzun tabako-marka, eta batzuetan pospoloak eta
beste batzuetan metxeroa erabili.
Saia zaitez zigarro batetik bestera tarte handiagoa uzten.
Zigarroaren erdia besterik ez erre.
Erabaki ezazu zein egunetan utziko diozun erretzeari, eta
egutegi batean jarri, inolako aitzakiagatik ere ez aldatzeko
asmoa izanda. Hobe egun hori zure humorea alda dezakeen
tentsio edo aldaketako garaikoa ez izatea.
HAS ZAITEZ PENTSATZEN ZEURE BIZITZA
EGUN HORRETATIK AURRERA
NOLA ANTOLATUKO DUZUN
8
ERRETZEARI UTZI
AURREKO EGUNAK
Ezagun, adiskide eta familiakoei jakinarazi iezaiezu
erretzeari uztea erabaki duzula, eta horretarako zein egun
aukeratu duzun ere bai. Babesa eta laguntza eskatu.
Tabakoa eskaintzen dizutenean, ezetz esan.
Erraz egin dezakezun ariketa fisiko bat aukeratu.
Has zaitez maiztasunez praktikatzen.
Erabakitako egunaren bezperan ez erosi
zigarrorik, bota geratzen zaizkizunak.
Kendu hautsontziak, metxeroak, pospoloak
eta tabakoarekin zerikusia duten gauza
guziak.
Begiratu berriro zein diren erretzeari uzteko
dituzun arrazoiak, eta gogotan hartu aterako
dituzun onurak.
23
9
ERRE GABEKO
LEHENDABIZIKO EGUNAK
Lehenengo egunotan ohitura batzuk aldatu egin beharko dituzu.
Pixka bat gogaikarria bada ere, gogoan izan ez dela beti horrela
izango
Dutxa hartuz hasi eguna. Bizigarri bikaina da.
Kaferik gabe gosaldu. Fruta edo zuku ugari hartu. Bazkaltzeko
eta afaltzeko, janari arinak eta B bitaminan aberatsak direnak
hartu: barazkiak, frutak eta zerealak, esaterako. Janari astunek
edo gehiegi atondutakoek ez dizute lagunduko, zeure buruaren
gaineko kontrola gutxitzen baitizute.
Garbitu hortzak otorduen ostean. Hobe duzu ez esertzea eta
atsedenik ez hartzea. Ahaztu irratia eta telebista. Orduantxe
duzu gustuko duzun eta tabakoa ahaztaraziko dizun
zerbait egiteko garai egokia.
Ur asko edan egunean zehar. Nikotina zeure
gorputzetik ateratzeko modurik onena da.
Ez hartu kaferik eta alkoholik: zure zigarroen
“lagunak” izan dira.
10
ERRE GABEKO
LEHENDABIZIKO EGUNAK
Ahal baduzu, egunero paseatu eta ariketa egin kanpoan.
Saia zaitez, batez ere, erretzen ez duten pertsonekin egoten.
Aisialdian joan zaitez erretzea galarazia dagoen lekuetara.
Zeure poltsan edo patrikan gauzatxoren bat edo beste eraman,
eskuei zerbaitetan jardunarazteko.
Zenbaitetan, txiklea lagungarri izango zaizu, behar bada.
Eta batez ere...
EZ ENGAINATU ZEURE BURUA!
EZ PIZTU LEHENDABIZIKO ZIGARROA!!!
11
12
ERRETZEKO GOGOA
KONTROLATZEKO
Zenbaitetan erretzeko gogo ikaragarria izango duzu.
Ez jarri urduri. Gai zara zeure erabakiari eusteko.
Gogoan izan erretzeari uztea erabaki duzula.
Edan ezazu baso bat ur.
Erlaxazio-ariketaren bat egizu1
. Errepika ezazu zure iritziz
beharrezko den guztietan.
Begira iezaiozu zeure erlojuari. Erretzeko gogoa joango zaizu
minutu erdia pasatutakoan.
Gogora itzazu erretzeari uzteko dituzun arrazoiak.
Horrelako uneak gero eta bakanagoak dira.
Erreparatu ea noiz azaltzen diren eta adi egon aurre egiteko.
1
Ikus I. eranskina
ZEURE ERABAKIARI
EUSTEKO
Denboraldi batez, honako aldaketa hauetakoren bat suma
dezakezu:
	 •	 Humore txarrean egoteko joera.
	 •	 Kontzentratzeko zailtasuna.
	 •	Idorreria.
	 •	 Logura edo lokartu ezina.
	 •	 Apetitua handitzea.
	 •	 Pisua hartzea2
.
Desintoxikatzeko eta tabako-ohitura uzteko garaian zaude. Ez du
luze iraungo. Aurrera eraman itzazu eman dizkizugun aholkuak:
	 •	 Ur asko edan.
	 •	 Zeure otorduetako janariak ondo aukeratu.
	 •	 Egin itzazu erlaxazio-ariketak.
	 •	 Paseatu eta ariketa egin.
	 •	 Eskatu laguntza ingurukoei.
EUTSI ZEURE ERABAKIARI!
ERRETZEARI UZTEA POSIBLE DA!!!
LORTZEN ARI ZARA
132
Ikus II. Eranskina
14
ERLAXATZEN IKASTEKO
3 minutu badituzu
1.	 Arnasa sakon hartu.
2.	 Bete birikak airez. Barruan eutsi ahalik eta gehien. Pixkanaka bota.
3.	 Ariketa hori hiru minutu bete arte errepikatu.
Asti gehiago duzunean (10 minutu edo gehiago)
1.	 Bila ezazu inork enbarazu egingo ez dizun leku lasaia,
	 eta jar zaitez eroso.
2.	 Itxi begiak eta has zaitez lasai arnasa hartzen.
3.	 Airea poliki-poliki hartu sudurretik. Barruan eutsi normalean baino
	 gehiago. Airea astiro bota, ahotik.
4.	 Jar ezazu esku bat sabel gainean eta sumatu nola igotzen den airea
	 hartzean, eta nola jaisten, airea botatzean. Errazago nabarituko duzu
	 lasai egonez gero.
5.	 Pentsatu erlaxatzen ari zarela, erabat erlaxatuko zarela.
6.	 Goza ezazu arnasketaren erritmoa gorputz osora nola zabaltzen
	 den nabarituz.
7.	 Jarraitu horrela minutu batzutan.
8.	 Has zaitez egoera horretatik ateratzeko prestatzen.
9.	 Hankak eta besoak pixka bat mugitzen hasi.
10.	 Ireki begiak eta begiratu inguruetara.
11.	 Pixkanaka-pixkanaka zeure ohizko jarduerara itzuli.
I. ERANSKINA
II. ERANSKINA
PISU-HARTZEARI KASU EGIN
Pisua hartzea erretzeari uzten diotenen kezka da, 3 edo 4 kilo hartzen
baitira, batez beste. Hona hemen zenbait arrazoi:
•	 Apetitua handitu egiten da, eta dastamena eta usaimena berreskuratu.
	 Jatea, beraz, gozagarriagoa da.
•	 Erretzeko gogoak sortzen duen antsiaren ondorioz, maiz, gozokiak edo
	 kaloria asko duten beste janari batzuk jaten dira.
•	 Gorputzak 600 bat kaloria gutxiago gastatzen ditu birikei eta bihotzari
	 lana kendu zaielako.
Komeni da pisuari kasu egitea. Izan ere, janariak hobeto asimilatzeaz gain,
apetitua handitu egiten da eta gehiago jan ohi da.
Ondo aukeratu zer jaten duzun
•	 Batik bat barazkiak, fruta freskoak, zerealak eta lekaleak jan.
•	 Zeure otorduetako bakoitzean haragi giharra (abelgorriena edo
	 hegaztiena) edo arraina sartu.
•	 Janari koipetsurik ez jan, eta esnea nahiz esnekiak erdi gaingabetuak
	 edo erabat gaingabetuak hartu.
Janariak egoki prestatu
•	 Saltsak eta frijituak gutxitu. Gehienbat erreta eta egosita jan.
•	 Orain arte baino gatz gutxiago erabili eta azukre gutxiago hartu.
•	 Ahal baduzu, janaria ez gehiegi gozatu eta pikanterik ez erabili.
Ondo jan
•	 Zure ohizko otorduetan,bakarrik, jan.
•	 Ondo mamurtu eta jaten duzun bitartean beste gauzarik ez egin.
GOGOAN IZAN PASEOAK ETA MAIZTASUNEZ
EGINDAKO ARIKETA ZURE ALIATUAK DIRELA
15
Hala ere, berriz erretzen hasten
bazara, ez etsi.
Gidaren zati hau irakurtzen ari
bazara, oraindik erretzeari utzi
nahian zabiltzalako da.
Saia zaitez berriro
Eta, saiatu ondoren, gida honen
laguntzaz erretzeari uztea lortu ez
baduzu, hitz egin ezazu zeure
osasun-zentroko profesionalekin.
16

Contenu connexe

Similaire à Erretzeari uzteko gida praktikoa

2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4idoialariz
 
Gehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziGehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziiazpiro1
 
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacionOsasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacionlizardo23
 
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacionOsasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacionlizardo23
 
Ohitura osasuntsuak
Ohitura osasuntsuakOhitura osasuntsuak
Ohitura osasuntsuakamezagatxu94
 
Ohitura osasuntsuak
Ohitura osasuntsuakOhitura osasuntsuak
Ohitura osasuntsuakamezagatxu94
 
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
Ikas unitatea-  Elikadura proiektuaIkas unitatea-  Elikadura proiektua
Ikas unitatea- Elikadura proiektuaEnara Perez
 
Ander trabajo tab.
Ander trabajo tab.Ander trabajo tab.
Ander trabajo tab.andervazquez
 
Bulimia Eta Anorexia
Bulimia Eta AnorexiaBulimia Eta Anorexia
Bulimia Eta AnorexiaJessica
 
Bulimia Eta Anorexia
Bulimia Eta AnorexiaBulimia Eta Anorexia
Bulimia Eta AnorexiaJessica
 
Elikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-aElikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-airarna
 
Elikadurarekiko arazoak
Elikadurarekiko arazoakElikadurarekiko arazoak
Elikadurarekiko arazoakmundu1e
 
Nutrizioa megan
Nutrizioa  meganNutrizioa  megan
Nutrizioa megan5maila
 
Similaire à Erretzeari uzteko gida praktikoa (20)

2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
 
Sasoian egon
Sasoian egonSasoian egon
Sasoian egon
 
Zure errendimendua hobetzeko jarraitu beharreko 10 arauak
Zure errendimendua hobetzeko jarraitu beharreko 10 arauakZure errendimendua hobetzeko jarraitu beharreko 10 arauak
Zure errendimendua hobetzeko jarraitu beharreko 10 arauak
 
Gehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziGehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki bizi
 
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacionOsasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
 
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacionOsasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
Osasunzu egoteko dekalgogoa presentacion
 
Ohitura osasuntsuak
Ohitura osasuntsuakOhitura osasuntsuak
Ohitura osasuntsuak
 
Ohitura osasuntsuak
Ohitura osasuntsuakOhitura osasuntsuak
Ohitura osasuntsuak
 
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
Ikas unitatea-  Elikadura proiektuaIkas unitatea-  Elikadura proiektua
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
 
6.taldekoa
6.taldekoa6.taldekoa
6.taldekoa
 
Osasuna zaintzeko aholkuak
Osasuna zaintzeko aholkuakOsasuna zaintzeko aholkuak
Osasuna zaintzeko aholkuak
 
Tabaco2
Tabaco2Tabaco2
Tabaco2
 
Ander trabajo tab.
Ander trabajo tab.Ander trabajo tab.
Ander trabajo tab.
 
1.taldeko
1.taldeko1.taldeko
1.taldeko
 
Bulimia Eta Anorexia
Bulimia Eta AnorexiaBulimia Eta Anorexia
Bulimia Eta Anorexia
 
Bulimia Eta Anorexia
Bulimia Eta AnorexiaBulimia Eta Anorexia
Bulimia Eta Anorexia
 
Elikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-aElikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-a
 
Elikadurarekiko arazoak
Elikadurarekiko arazoakElikadurarekiko arazoak
Elikadurarekiko arazoak
 
Nutrizioa megan
Nutrizioa  meganNutrizioa  megan
Nutrizioa megan
 
5.taldekoa
5.taldekoa5.taldekoa
5.taldekoa
 
Plus de Irekia - EJGV

Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Irekia - EJGV
 
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023Irekia - EJGV
 
Plus de Irekia - EJGV (20)

Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
 
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
 
Erretzeari uzteko gida praktikoa

  • 1. LORTUKO DUT! ERRETZEARI UZTEKO GIDA PRAKTIKOA TABAKORIK GABEKO ETORKIZUNA BIZI TABAKORIK GABE
  • 2. Argitaraldia: 2011ko abendua Ale kopurua: 20.000 ale © Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Osasun eta Kontsumo Saila Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz Inprimaketa: GZ Printek L.G.: BI 3403-2011 %100 paper birziklatuan inprimatua (Cyclus Print)
  • 3. Erretzeari uztea da zeure osasuna eta zeure ingurukoena hobetzeko egin dezakezun gau- zarik garrantzitsuenetakoa. Posible da erretzeari uztea. Milaka lagunek lortu dute. Seguruenik, zuk ere ezagutuko duzu horietakoren bat. Zure erabakia da garrantzitsuena. Zure etorkizuna tabakorik gabekoa izan dadin, laguntzeko aholkuak eta teknikak eskaini nahi dizkizu gida honek. Zorionak! 3
  • 4. GOGOAN IZAN... Erretzeak gaitzak eta gaixotasunak azaltzea errazten du, bai erretzaileengan, bai nahi gabe kearen inguruan egoten direnengan ere (erretzaile pasiboak). Beren osasunak okerragora egiten du eta beren bizitza motzagoa izaten da, tabakoak gorputzean dituen ondorioak direla kausa. 4
  • 5. GOGOAN IZAN... Tabakoak sortzen dituen kalteak • Tabakoa egunero erretzeak biriketako minbizi-kasuen %90a eragiten du. • Bronkitis kronikoa pairatzen dutenen %95ak erre egiten du. • Odol-hodiak aldatu egiten dira, eta miokardioko infartua edo zirkulazioko beste gaixotasun batzuk izateko aukera bikoiztu egiten da. • Jaiotzean behar baino gutxiago pisatuko duen umea izateko arriskua handitzen da. • Larruazala lehenago zahartzen da. • Nahi gabe kearen inguruan egoten diren pertsonei kalte egiten die. Tabakoari uzteak sortzen dituen onurak • Biriketako minbizia edo beste minbiziren bat izateko arrisku txikiagoa izango duzu. • Gorputzak hobeto hartzen du arnas, eta hobeto oxigenatzen da. Horrela, jarduera eta ariketa fisikoak nekerik gabe egin ahal izango dituzu. • Zirkulazioa hobetzen da eta zirkulazio eta bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua txikitzen. • Energia eta bizitasun handiagoa izango duzu. • Jaiotzean behar baino gutxiago pisatuko duen umea izateko arrisku txikiagoa izango duzu. • Zu zeu eta zeure ingurukoak ingurune osasuntsuagoan biziko zarete. • Bizi-kalitatean irabazi egingo duzu, baita estetikan ere. HORREGATIK ETA BESTE ARRAZOI BATZUENGATIK ERE, PERTSONA ASKOK TABAKOARI UTZI DIO AZKEN URTEOTAN 5
  • 6. Aukera itzazu zeuretzat garrantzitsuenak diren bost arrazoiak. Gehitu zerrenda honetan agertzen ez direnak. Eztulka egiteari utziko diot. Bizkorrago sumatuko dut neure burua. Nire seme-alabentzat berri pozgarria izango da. Nire larruazala hobetu egingo da. Tabakoak sortutako eztabaidak amaituko dira. Katarro gutxiago izango ditut. Neure osasuna hobeto zainduko dut. Dirua aurreztuko dut. Ariketa fisiko gehiago egin ahal izango dut. Ez dut berriro ahoa lehor izango. Bihotz-taupada gutxiago izango ditut. Etxeko airea garbiagoa izango da. IKUS ITZAZU ERRETZEARI UZTEKO DITUZUN ARRAZOIAK 6
  • 7. Goizean jaikitzean, kafea hartzean, otorduen ostean, lanari ekitean, telefonoz hitz egitean, etxean ordenagailuaren aurrean... Besteekin zaudenean, familiakoekin, bileretan, ospakizunetan... Zereginik ez duzunean, norbaiten zain zaude- nean... Gustura ez zaudenean, kezka edo ezinegonez, erabaki garrantzitsuak hartzeko garaian... Gorputzari edo buruari egin dezaketen baino lan handiagoa eginaraztean. Gustura egonda, tabakoarekin oraindik gustu- rago egongo zarela uste duzunean... Ohitura HORI GUZTIA KONTUAN IZAN. MESEDEGARRI IZANGO ZAIZU. Gizarte-harremanak Aspertzea Tentsioa Ahalegina Saria HAUSNARTU EA ZEIN EGOEREK BULTZATZEN ZAITUZTEN ERRETZERA 7
  • 8. ZEURE BURUA ENTRENATU ERRETZEARI UZTEKO Gogora itzazu erretzeari uzteko dituzun arrazoiak. Pentsa ezazu ea noiz erretzen duzun inolako zentzurik gabe, ia makina batek bezala. Saia zaitez horrela ez erretzen. Erretzeari behin betiko uztea erabaki arte, maiz samar aldatu erretzen duzun tabako-marka, eta batzuetan pospoloak eta beste batzuetan metxeroa erabili. Saia zaitez zigarro batetik bestera tarte handiagoa uzten. Zigarroaren erdia besterik ez erre. Erabaki ezazu zein egunetan utziko diozun erretzeari, eta egutegi batean jarri, inolako aitzakiagatik ere ez aldatzeko asmoa izanda. Hobe egun hori zure humorea alda dezakeen tentsio edo aldaketako garaikoa ez izatea. HAS ZAITEZ PENTSATZEN ZEURE BIZITZA EGUN HORRETATIK AURRERA NOLA ANTOLATUKO DUZUN 8
  • 9. ERRETZEARI UTZI AURREKO EGUNAK Ezagun, adiskide eta familiakoei jakinarazi iezaiezu erretzeari uztea erabaki duzula, eta horretarako zein egun aukeratu duzun ere bai. Babesa eta laguntza eskatu. Tabakoa eskaintzen dizutenean, ezetz esan. Erraz egin dezakezun ariketa fisiko bat aukeratu. Has zaitez maiztasunez praktikatzen. Erabakitako egunaren bezperan ez erosi zigarrorik, bota geratzen zaizkizunak. Kendu hautsontziak, metxeroak, pospoloak eta tabakoarekin zerikusia duten gauza guziak. Begiratu berriro zein diren erretzeari uzteko dituzun arrazoiak, eta gogotan hartu aterako dituzun onurak. 23 9
  • 10. ERRE GABEKO LEHENDABIZIKO EGUNAK Lehenengo egunotan ohitura batzuk aldatu egin beharko dituzu. Pixka bat gogaikarria bada ere, gogoan izan ez dela beti horrela izango Dutxa hartuz hasi eguna. Bizigarri bikaina da. Kaferik gabe gosaldu. Fruta edo zuku ugari hartu. Bazkaltzeko eta afaltzeko, janari arinak eta B bitaminan aberatsak direnak hartu: barazkiak, frutak eta zerealak, esaterako. Janari astunek edo gehiegi atondutakoek ez dizute lagunduko, zeure buruaren gaineko kontrola gutxitzen baitizute. Garbitu hortzak otorduen ostean. Hobe duzu ez esertzea eta atsedenik ez hartzea. Ahaztu irratia eta telebista. Orduantxe duzu gustuko duzun eta tabakoa ahaztaraziko dizun zerbait egiteko garai egokia. Ur asko edan egunean zehar. Nikotina zeure gorputzetik ateratzeko modurik onena da. Ez hartu kaferik eta alkoholik: zure zigarroen “lagunak” izan dira. 10
  • 11. ERRE GABEKO LEHENDABIZIKO EGUNAK Ahal baduzu, egunero paseatu eta ariketa egin kanpoan. Saia zaitez, batez ere, erretzen ez duten pertsonekin egoten. Aisialdian joan zaitez erretzea galarazia dagoen lekuetara. Zeure poltsan edo patrikan gauzatxoren bat edo beste eraman, eskuei zerbaitetan jardunarazteko. Zenbaitetan, txiklea lagungarri izango zaizu, behar bada. Eta batez ere... EZ ENGAINATU ZEURE BURUA! EZ PIZTU LEHENDABIZIKO ZIGARROA!!! 11
  • 12. 12 ERRETZEKO GOGOA KONTROLATZEKO Zenbaitetan erretzeko gogo ikaragarria izango duzu. Ez jarri urduri. Gai zara zeure erabakiari eusteko. Gogoan izan erretzeari uztea erabaki duzula. Edan ezazu baso bat ur. Erlaxazio-ariketaren bat egizu1 . Errepika ezazu zure iritziz beharrezko den guztietan. Begira iezaiozu zeure erlojuari. Erretzeko gogoa joango zaizu minutu erdia pasatutakoan. Gogora itzazu erretzeari uzteko dituzun arrazoiak. Horrelako uneak gero eta bakanagoak dira. Erreparatu ea noiz azaltzen diren eta adi egon aurre egiteko. 1 Ikus I. eranskina
  • 13. ZEURE ERABAKIARI EUSTEKO Denboraldi batez, honako aldaketa hauetakoren bat suma dezakezu: • Humore txarrean egoteko joera. • Kontzentratzeko zailtasuna. • Idorreria. • Logura edo lokartu ezina. • Apetitua handitzea. • Pisua hartzea2 . Desintoxikatzeko eta tabako-ohitura uzteko garaian zaude. Ez du luze iraungo. Aurrera eraman itzazu eman dizkizugun aholkuak: • Ur asko edan. • Zeure otorduetako janariak ondo aukeratu. • Egin itzazu erlaxazio-ariketak. • Paseatu eta ariketa egin. • Eskatu laguntza ingurukoei. EUTSI ZEURE ERABAKIARI! ERRETZEARI UZTEA POSIBLE DA!!! LORTZEN ARI ZARA 132 Ikus II. Eranskina
  • 14. 14 ERLAXATZEN IKASTEKO 3 minutu badituzu 1. Arnasa sakon hartu. 2. Bete birikak airez. Barruan eutsi ahalik eta gehien. Pixkanaka bota. 3. Ariketa hori hiru minutu bete arte errepikatu. Asti gehiago duzunean (10 minutu edo gehiago) 1. Bila ezazu inork enbarazu egingo ez dizun leku lasaia, eta jar zaitez eroso. 2. Itxi begiak eta has zaitez lasai arnasa hartzen. 3. Airea poliki-poliki hartu sudurretik. Barruan eutsi normalean baino gehiago. Airea astiro bota, ahotik. 4. Jar ezazu esku bat sabel gainean eta sumatu nola igotzen den airea hartzean, eta nola jaisten, airea botatzean. Errazago nabarituko duzu lasai egonez gero. 5. Pentsatu erlaxatzen ari zarela, erabat erlaxatuko zarela. 6. Goza ezazu arnasketaren erritmoa gorputz osora nola zabaltzen den nabarituz. 7. Jarraitu horrela minutu batzutan. 8. Has zaitez egoera horretatik ateratzeko prestatzen. 9. Hankak eta besoak pixka bat mugitzen hasi. 10. Ireki begiak eta begiratu inguruetara. 11. Pixkanaka-pixkanaka zeure ohizko jarduerara itzuli. I. ERANSKINA
  • 15. II. ERANSKINA PISU-HARTZEARI KASU EGIN Pisua hartzea erretzeari uzten diotenen kezka da, 3 edo 4 kilo hartzen baitira, batez beste. Hona hemen zenbait arrazoi: • Apetitua handitu egiten da, eta dastamena eta usaimena berreskuratu. Jatea, beraz, gozagarriagoa da. • Erretzeko gogoak sortzen duen antsiaren ondorioz, maiz, gozokiak edo kaloria asko duten beste janari batzuk jaten dira. • Gorputzak 600 bat kaloria gutxiago gastatzen ditu birikei eta bihotzari lana kendu zaielako. Komeni da pisuari kasu egitea. Izan ere, janariak hobeto asimilatzeaz gain, apetitua handitu egiten da eta gehiago jan ohi da. Ondo aukeratu zer jaten duzun • Batik bat barazkiak, fruta freskoak, zerealak eta lekaleak jan. • Zeure otorduetako bakoitzean haragi giharra (abelgorriena edo hegaztiena) edo arraina sartu. • Janari koipetsurik ez jan, eta esnea nahiz esnekiak erdi gaingabetuak edo erabat gaingabetuak hartu. Janariak egoki prestatu • Saltsak eta frijituak gutxitu. Gehienbat erreta eta egosita jan. • Orain arte baino gatz gutxiago erabili eta azukre gutxiago hartu. • Ahal baduzu, janaria ez gehiegi gozatu eta pikanterik ez erabili. Ondo jan • Zure ohizko otorduetan,bakarrik, jan. • Ondo mamurtu eta jaten duzun bitartean beste gauzarik ez egin. GOGOAN IZAN PASEOAK ETA MAIZTASUNEZ EGINDAKO ARIKETA ZURE ALIATUAK DIRELA 15
  • 16. Hala ere, berriz erretzen hasten bazara, ez etsi. Gidaren zati hau irakurtzen ari bazara, oraindik erretzeari utzi nahian zabiltzalako da. Saia zaitez berriro Eta, saiatu ondoren, gida honen laguntzaz erretzeari uztea lortu ez baduzu, hitz egin ezazu zeure osasun-zentroko profesionalekin. 16