SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  21
Télécharger pour lire hors ligne
AURKIBIDEA
11OR.
1. Euskadiko eremu soziosanitarioaren definizioa
1.1.	 Hizkera komun baten bila
1.2.	 Premia soziosanitarioak dituzten pertsonak
1.3.	 Harreman-sistema konplexua
1.4.	 Gaur egungo testuingurua
1.5.	 Erreferentziazko agiriak
39OR.
Bibliografia
25OR.
2. Proposamen estrategikoa
2.1. 	Printzipio estrategikoak, balioak, xedea eta ikuspegia
2.2. 	Ikuspuntu estrategikoa
2.3. 	Ildo estrategikoak eta ekintzak
5OR.
Hitzaurrea
Hitzaurrea
7
Euskadiko arreta soziosanitarioa sistema konplexua da:
• Esparru historiko eta legezko jakin batean dago antolatuta eta
garatuta
• Zentzu zabal eta inklusiboan osasun-zerbitzuak eta gizarte-
zerbitzuak ematen dituzten erakunde guztiek bat egiteko eta
koordinatzeko eremu komun bat sortzeko aukera edo beharra
azaltzen du
• Arreta soziosanitarioaren zentzuaren eta antolamenduaren
muina pertsonak dira, eta, batik bat, zenbait kolektibo zehatz:
hainbat arrazoi korapilatsu eta askotariko direla tarteko, eremu
honetan prestazioen hartzaile diren haiek, hain zuzen
Arreta soziosanitarioan aplikatzekoak diren arauek hiru lege dituzte
oinarri: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Elkar-
te Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru
Organoen arteko harremanak arautzen dituena; 8/1997 Legea, ekai-
naren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena; eta berriena,
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
Arreta soziosanitarioan aritzen diren eragile publikoek zeinek bere
eskumenak dituela kontuan izanik, erakundeen arteko adostasuna
da gakoa nahitaez, asistentzia hori eraginkorra izango bada bere he-
dadura osoan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta
Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) elkarrengana hurbiltzeko
dinamika bati ekin zioten 90eko hamarkadan, eta aldebiko esparru-
hitzarmen batzuk izenpetu zituzten:
• 1996ko maiatzaren 20ko esparru-hitzarmena, Osasun Sailaren/
Osakidetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintza
Sailaren artekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan premia sozio-
sanitarioei lankidetzan erantzuteko.
• 1998ko maiatzaren 14ko esparru-hitzarmena, Eusko Jaurla-
ritzaren Osasun Sailaren/Osakidetzaren eta Bizkaiko Foru Al-
dundiaren artekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoan eremu sozio-
sanitarioan lankidetzan aritzeko.
• 1998ko azaroaren 16ko esparru-hitzarmena, Eusko Jaurlaritza-
ren Osasun Sailaren/Osakidetzaren eta Arabako Foru Aldundia-
ren Gizarte Ongizate Sailaren artekoa, Arabako Lurralde Histo-
rikoan premia soziosanitarioei lankidetzan erantzuteko.
Jon Darpón Sierra
Arreta Soziosani­tarioko Euskal
Kontseiluko Lehendakaria
8
Arreta soziosanitarioa koordinatua izateak lagundu egiten du pertsonon
bizitza-kalitatea hobetzen. Esku-hartzeak sektoreka bananduta egiten ja-
rraitzeak –osasun-arlokoak eta gizarte-zerbitzuetakoak, alegia– arazo eta
zailtasun ugari sortzen ditu, maiz ikusi denez:
• Pertsona partzializatzea dakar, eta horren ondorioz, zenbait helburu bate-
raezin gerta daitezkeenez, kalteak izateko arriskua ere bai
• Erabiltzaileak nahiz profesionalak pozik ez egotea dakar; lehenak, nor-
beraren egoera osotasunean baloratzen ez delako; eta bigarrenak, beren
gaitasunetan oinarrituta legokeen eta muga pertsonal nahiz sozialak mi-
nimizatzen saiatuko litzatekeen jarduera-planik ez dagoelako
• Pertsonek beren ingurunean dituzten baliabide informalak nahikoa ez
erabiltzea eragiten du.
• Zenbait talde babesik gabe geratzeko arriskua dakar, osasun-arloen eta
arlo sozialen arteko koordinazio ezagatik
• Galdu egiten dira baliabideak optimizatzeak eta jarduera koordinatuen
sinergiek ekarriko lituzketen onurak
Horregatik, eta justiziaren eta eraginkortasunaren printzipioei jarraiki, koor-
dinazio soziosanitarioa herritarrenganako konpromiso politiko eta asisten-
tziala da gaur egun.
Azkenik, 2003ko urtarrilaren 30ean lankidetza-hitzarmen orokor bat sinatu
zuten Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek
eta EUDELek, Euskal Autonomia Erkidegoko arreta soziosanitarioaren gara-
penerako.
Oinarria finkatuta dago, beraz, bai arauei eta estrategiei dagokienez, bai alder-
di instituzionalari dagokionez ere, eta orain, oinarri horren gainean eraikiz eta
sakonduz, lehentasunak finkatzea dagokigu: Euskadin arreta soziosanitarioa
koordinatua, sortzailea, iraunkorra eta osoa izan dadin lortzeko elementu es-
trategikoak hautatzea, hain zuzen.
Bai Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta ni neuk, Eusko Jaurlaritzan
dagozkien batzordeen aurrean egindako lehen agerraldietan, arreta soziosani-
tarioaren garrantzia eta lehentasuna eman beharra aitortu genuen. Biek azpi-
marratu genuen jardunbideek zeharkako eta sektorearteko koordinaziorantz
jo beharra – Eusko Jaurlaritzako beste sailekin eta foru-aldundiekin nahiz
udalekin–, eta legealdi honetarako lehentasunezko helburutzat koordinazio
horretarako jardun-ildoak hartu genituen biek.
Planteamendu horiek, ardatz nagusitzat herritarrak eta premia soziosanitario
kolektibo nahiz bakarkakoak dituztenak, eta lehentasuna esku-hartzeen era-
ginkortasunari ematen diotenak, gainera, oihartzun nabaria izan dute gure
Lurralde Historikoetako foru-organoetan nahiz udaletan.
Estrategiaren aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko arreta soziosanitarioaren
ildoak prestatzeko esparru-dokumentua dugu. Arreta Soziosanitarioko Eus-
kal Kontseilua osatzen duten erakunde guztiek 2011ko otsailean ia aho batez
onartua, ikuspuntuaren aldetik bat dator legealdiaren hasieran Enplegu eta
Gizarte Politiketako sailburuak nahiz Osasun sailburuak egindako proposa-
menekin, bai eta foru-organoetako arduradunek egindakoekin ere. Esparru-
dokumentu horrek bertan zehaztutako ildo eta helburu estrategikoak ezartze-
ko metodologia operatibo bat garatzen du, lurraldekakoa, egoerari buruzko
diagnostiko komun eta partekatu batetik abiatuta.
Oinarri horien gainean taxutu dira Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua-
ren ildo estrategikoak, legealdi honetan lantzekoak, eta Euskal Autonomia Er-
kidegoko arreta soziosanitarioaren balioak eta ikuspuntu estrategikoa zeru-
mugan izanda, ildo pragmatiko eta operatiboak ematea izan da helburua.
1. Euskadiko
eremu
soziosanitario-
aren definizioa
13
1.1. Hizkera 		
komun baten 	
bila
Koordinazio soziosanitarioaren aldetik orain
arte izandako lorpenak Euskadiko arreta so-
ziosanitarioaren ereduak jarraibide izan dituen
printzipioek eragin dituzte, hein handi batean:
eremu hori osatzen duten erakundeen ku-
deaketa-autonomia errespetatzea; adostasuna
bilatzea, egituretan bateratasuna eta pareko-
tasuna lortzearren; eta proaktibitatea, sistema
sektorialen eta haien mekanismoen jardunean.
Printzipio horien oinarrian etengabe hizkera
komun bat eraikitzen aritzea dago, eta arreta
soziosanitarioan jarduten duten erakundeek
horri esker egin dezakete lan elkarrekin, per-
tsonon bizitza-kalitatea hobetzeko eta Euskadi-
ren garapenean aurrera egiten jarraitzeko.
“Osasun-arazo larriak direla-eta, edo
eginkizunen arloko mugak direla-
eta, eta/edo gizartetik bazterturik
geratzeko arriskua dela-eta, pertsona
batzuek behar dituzten zainketek
osatzen dute arreta soziosanitarioa,
osasun-arreta eta gizarte-arreta aldi
berean biltzen dituena, koordinatua
eta egonkorra, arreta jarraituaren
printzipioarekin bat datorrena.”
12/2008 Legea
Inplikatutako beste arlo batzuk:
hezkuntza, etxebizitza, justizia, segurtasuna, hirugarren sektorea…
Osasun
Sektorea
Gune
sozio-
sanitarioak
Gizarte
zerbitzuen
sektorea
Beharrizan
soziosanitarioak
dituzten
pertsonak
1. irudia
Eremu soziosanitarioa
Premia soziosanitarioei arreta emango bazaie,
funtsean bi sektoretako egiturek eta zerbitzuek
hartu behar dute parte: osasun-arlokoek, eta
gizarte-zerbitzuetakoek. Munduan barrena, bi
sektore horien parte-hartzea kudeatzeko zenbait
eredu probatu, gidatu eta hautatu dira. Euskadin,
eta inguruetan, hautatu den eredua bi-bien arteko
koordinazioa izan da (beste eredu bat sektoreak
batzea litzateke, eta beste bat, sektore berri bat
sortzea). Eta eredu-mota horrek, argi dago, pre-
mia soziosanitarioei maiz askotan modu integratu
eta jarraituan erantzutea eskatzen du. Horregatik,
eta zer biztanleria-multzoz ari garen, beste sekto-
re batzuen parte-hartzea beharrezkoa ere bada.
Esate baterako, arreta goiztiarreko egoeretan
nahiz gaixotasun kronikoak dituzten adingabeei
arreta ematekoetan, hezkuntza-sektorearen parte-
hartzea funtsezkoa da, eta orobat beharrezko ger-
tatzen da eremu judizialaren parte-hartzea indar-
keria matxistaren biktima izan diren emakumeei
arreta eman behar zaienean.
Beraz, eremu soziosanitarioaz ari garenean, adi-
tzera eman nahi duguna ez da hirugarren sektore
bat, baizik eta eremu partekatu bat, premia sozia-
lak eta sanitarioak dituzten pertsonei arreta ema-
teko sistema konplexu bat. Elkarri eragiten dioten
sektore ugari daude eremu horretan tartean, asis-
tentziazko maila asko, eta ezinbestekoa da horiek
guztiak koordinatzea.
1514
XEDE-
KOLEKTIBOAK
BEHARRIZAN BEREZIAK
DESGAITASUNA
BAZTERTZEARRISKUA
NAHASM
EN
DUA
DITUZTEN UMEAK
E
TA/EDOMENDETASUNA
ETABABESGABETASUN
A
BURU-
BEST
E
KOLEKTIBO
B
ATZUK
2. irudia
Ildo estrategiko soziosanitarioen xede-kolektiboak
3. irudia
Garapen bidean dagoen arreta
soziosanitarioaren eredua
FAKTORE
NAGUSIAK
GAILENTZEN ARI DIREN
ELEMENTUAK
Irisgarritasuna Bizilekuan bertan
Emaitza Osasuna, autonomia eta bizi-kalitatea
Ikuspuntua Pertsonengan zentratua
Arreta eredua Jarraitua eta koordinatua
Jarraipen
asistentziala
Prebentzioa, sendabidea, zainketak,
birgaitzea eta bizitzaren bukaera
1.2. Premia 		
soziosanitarioak
dituzten pertsonak
Eremu soziosanitarioaren alderdi subjektiboa
zenbait faktorek definitzen dute; nagusiki, kro-
nikotasunak, zahartzaroak, mendekotasunak eta
baztertuta geratzeko arriskuak.
Tentagarria da, oso, arreta soziosanitarioak har-
tzen dituen kolektiboak zerrendatzea, horrek la-
gundu egingo lukeelako zer pertsona-motaz ari
garen ulertzen; baina kontuan izan behar da, dena
den, zerrendak mugatuak direnez beti, arrisku
handi bat dakarrela horrek: zerrendan ageri ez
direnak egon ez daudela pentsatzea, hain zuzen.
Beheko eskeman agiri honetako ildo estrate-
gikoen xede-kolektibo nagusiak jaso ditugu; ko-
lektibo horietako pertsonak dira arreta soziosa-
nitarioaren hartzaile nagusi, eta hemen aurkezten
dizkizuegun ekintza estrategikoak horiei begira
taxutu dira funtsean.
Eremu soziosanitarioko jardunen ardatz nagu-
sia pertsonak dira, beraz, eta hori guztia, jakina,
printzipio hauetan oinarrituta: unibertsaltasuna,
elkartasuna, ekitatea, kalitatea eta parte-hartzea.
Arreta soziosanitario koordinatu eta pertsonan
ardaztu horrek –helburu dugun ereduak, beraz–
gaur egungo paradigma gainditzea eskatzen du
(arreta zatikatua den eredua gainditzea, alegia),
eta sortuko den arreta soziosanitarioko esparru
berrian elementu nagusiak garapen bidean dau-
den hauek izatea du xede::
Eremu soziosanitarioan aritzen diren eragile
guztiek aitortzen dute haren konplexutasuna,
alderdi askotatik: eskumenen nahiz arauen al-
detik, alde programatikotik, asistentzialetik, eta,
beraz, harremanen aldetik. Hein handi batean,
konplexutasun horren ondorio da Euskal Auto-
nomia Erkidegoan hautatutako koordinazio-ere-
dua. Eredu horri esker, arreta soziosanitarioaren
erabiltzaileei erantzun integratuak eta ekitatez
emateko modua eraiki ahal izan dute Euskadiko
erakundeek, ikusita badagoela nola hobetu, eta
beraz, arreta zatikatua edo ez-berdintasunezkoa
izatea gerta litekeen egoerak nola eragotzi.
Euskadin koordinazio soziosanitarioak izan duen
ibilbide hori du oinarri hemen aurkezten dugun
proposamen estrategikoak. Gure ereduak osasun-
sektorea eta gizarte-zerbitzuena bereiz eta zein
bere erara antolatuta daudela aitortzen du, eta
bakoitzak bere egiturak, kulturak eta harreman-
sistemak ditu. Horrenbestez, eremu soziosanita-
rioa premia soziosanitarioak dituen pertsonaren
arabera definitzen da, eta hura, jakina, bakarra
eta zatiezina da.
Horregatik, ezinbestekoa da, halaber, eremu so-
ziosanitarioari estatus propio bat, lan-tresnak
eta bere jardun zehatzak ematea. Alderdi horiek
landuko ditugu ondoren aurkeztuko dizkizuegun
ildo estrategikoetan. Arreta soziosanitarioa zer
den kontzeptualki argitu behar horretan aurrera
egiteko ere baliagarri dira, eta alde horretatik, la-
gundu egingo dute zehazten eta mugatzen premia
soziosanitarioak zein diren eta zein ez, eta arreta
soziosanitarioa zer den eta zer ez.
Horrela, paradigma asistentziala alda dadin sus-
tatzen ariko gara, pertsonari buruzko ikuspuntu
integral baterantz, kontuan har dezan, bakoitza-
ren egoera biomediko osoa ez ezik, baita egoera
soziala eta funtzionala ere. Ildo horretatik, osa-
suna konstruktu biopsikosoziala dela gogoraraz-
ten digu Osasunaren Mundu Erakundeak. Ildo
estrategiko hauek ikuspuntu horretan oinarrituta
daude eta koherenteak dira Euskal Autonomia
Erkidegoko plangintza estrategikorako beste tres-
na batzuekin, hala nola 2013-2020 Osasun Plana,
Osakidetzaren 2013-2016 eperako Lerro Estrate-
gikoak eta Ekintza Planak, eta Osasun Sailaren
Ildo Estrategikoak, haietan ere antzekoa baita
osasunari heltzeko modua: orokorra, integra-
la, eta pertsona bakoitzaren berezitasunarekiko
errespetuzkoa.
Alde horretatik, azpimarratu beharra dago per-
tsonez ari garela, eta ez soilik pazienteez. Pertso-
na bakoitzak, kontuan izanda premia sanitarioen,
sozialen edo soziosanitarioen aldetik zer profil
duen, erantzun-mota jakin bat behar du, betiere
erantzun antolatua, eraginkorra, ekitatiboa eta
iraunkorra.
Hurrengo ataletan, ildo estrategiko soziosanita-
rioen eremu objektiboa eta subjektiboa definitzen
dituzten kontzeptuak azalduko ditugu.
Arreta sanitariotik harago, herritarren
osasunari eta, beraz, herritarren
ongizateari buruzko ikuspegi
zabal bat lantzea proposatzen da.
Eredu biomedikoaren ikuspegia,
norbanakoaren faktore genetikoetan
eta biologikoetan oinarritua,
osasunaren ezaugarri sozialei
zabaltzen zaie.
Osasunaren ikuspegi orokorra izateko,
osasun-sistemak lan koordinatu eta
zeharkakoa egin behar du gainerako
administrazio eta eragile sozialekin.
Osasuna beti hartzen da kontuan
gainerako politiketan.
Osakidetzaren 2013-2016 eperako Lerro
Estrategikoak eta Ekintza Planak, eta Osasun
Sailaren 2013-2016 eperako Ildo Estrategikoak
Azkenik, arreta soziosanitarioaren koordinazioan
kontuan izan beharreko elementu nagusietatik
beste bat bi sektoreen arteko asimetria da; hots,
osasun-sektorearen eta gizarte-zerbitzuenen arte-
koa. Azkenaldian mendekotasunaren arretan eta
autonomiaren sustapenean izan diren aurrerapen
funtsezkoak ikusita, bai eta kronikotasunaren
arretan izandakoak ikusita ere, gauza nabaria da
bi sektoreak aldatzen eta umotzen ari direla, eta bi
sektoreetako profesionalen kalitate handiari esker,
koordinazio-lan hori egin daitekeela, egin, egoera
asimetrikoa izanda ere.
1716
5. irudia
Luzetarako ikuspegia, eremu soziosanitarioan
Luzetarako ikuspegia
Hirugarrenik, luzetarako ikuspegia dago; hots,
pertsona batek bere bizitzan zehar eremu sozio-
sanitarioarekiko harremanean duen ibilbide edo
continuum asistentzialeko fase guztiak kontuan
hartzean sortzen den ikuspegia.
Zaintzen continuum horrek zaintzak integra-
tzeari egiten dio dei, eta ez egiturak integratzeari.
Integrazio horretan, pertsona bakoitzak behar di-
tuen zaintzen, zerbitzuen eta arreten erregistroa
eta plangintza egiten jarraitzen da, pertsona ho-
rrek har ditzakeen roletako bakoitzean dituenena
gainera (paziente moduan, erabiltzaile moduan,
bizilagun moduan dituenena eta abar), baina
arlo soziosanitarioko sistemak osatzen dituzten
arreta-maila edo arreta-tarte guztietan zehar.
Alde horretatik, arreta sanitarioak nahiz gizarte-
zerbitzuetakoak zeregin nagusitzat izan duten
sendatze eta zaintze huts horretatik harago doa,
eta prebentzioa nahiz errehabilitazioa indartu be-
harra azpimarratzen du. Horrekin, koordinazio
soziosanitarioak gure herrian bere gain hartzen
duen, eta har dezakeen, lanaren ikuspegia zabal-
du egiten da luzetara.
Koordinazioaren beharra hainbat mailatan
Ildo estrategiko soziosanitarioak abian jarriko ba-
dira, koordinazio-mekanismoak prestatu behar
dira, zenbait mailatan: kudeaketan, arretan, admi-
nistrazioan eta herritarrekiko harremanean. Bes-
tela esanda: arreta soziosanitarioak makro-, meso-
eta mikro-mailan egon behar du koordinatuta.
Jakintza-arlo honetako teorialari garrantzitsuenen
esanetan, gai hauekin lotutako koordinazio-for-
mulek osatzen dute makro-maila: arreta-politika
publikoen diseinua, horiek arautzea, zerbitzu-
sareen plangintza (estatu-, eskualde- edo toki-
mailan), eta finantziazioa. Meso-maila, berriz,
arreta-unitateen edo -zerbitzuen kudeaketa ope-
ratiboaren arloko koordinazio-formulek osatzen
dute; hots, zerbitzu-ematea antolatzeko moduekin
lotutakoek. Eta mikro-maila, azkenik, pertsona
bakoitzari emandako arretaren koordinazioari
dagokio (Reed et. al., 2005).
Agiri honetako ildo estrategiko soziosanitarioetan
sartuta dago ikuspegi hori, eta koordinazio de-
ritzogun eredua indartzen dute, eta ez sektoreen
integrazioa. Hori ez da oztopo, dena den, beha-
rrezkoa denean arreta soziosanitarioa modu inte-
gratuan ematerantz joateko. Gakoa, beraz, jardue-
ra-maila guztietan modu koordinatuan aritzean
datza: gobernantzatik asistentziara bitartean,
arreta soziosanitarioaren premian gizabanako
bat dagoen maila orotan.
Aurreikusi Sendatu Zaindu Birgaitu
Harremanaren sakontasuna Lankidetza Koordinazioa Integrazioa
4. irudia
Harremanen sakontasuna, eremu soziosanitarioan
Lan honetan oinarritua: Kodner, D.
1.3. Harreman-
sistema konplexua
Koordinazioaren aldeko apustuak paradigma-al-
daketa dakar: plangintza eta zerbitzu-emate zatika-
tua alde batera utzi, eta herritarren premiei erantzu-
teko zerbitzuak modu koordinatuan antolatzea.
Alde batetik, izugarri konplexua da arreta eta
plangintza soziosanitarioan esku hartzen duten
eragileen sarea; osasun-sektorekoak eta gizarte-
zerbitzuetakoak daude tartean (horiek zuzenean
hartzen dute esku), baina beste sektore batzuk ere
badaude, hala nola etxebizitza, justizia, hezkun-
tza eta segurtasuna. Politikak lantzen hasitakoan,
beraz, guzti-guztietan ikuspuntuak nahitaez izan
behar du sektoreartekotasuna, osasuna eta on-
gizatea, eta orobat, beste batzuen parte-hartzea:
hirugarren sektorea; erabiltzaileen elkarteak, pa-
zienteenak, herritarrenak eta senideen elkarteak;
enpresa hornitzaileak; etab.
Konplexutasun hori dela eta, ezinbestekoa da
administrazioko maila guztietan koordinazio-
mekanismoak egotea, eta horiei zenbait ikuspe-
gitatik hel dakieke:
Harremanen zabaltasuna
Zabaltasunaren ikuspegitik, bi egoera-mota be-
reiz daitezke. Alde batetik, harreman horizon-
tala, koordinatu beharreko erakunde edo uni-
tateak kidekoak izanik koordinazioa ere maila
berekoa denean sortzen dena; harreman-mota
hori sortzen da, esate baterako, bi ospitaleren
artean, edo bi egoitzaren artean, edo bi erosketa-
sailen artean. Beste batzuetan, berriz, harremana
bertikala da: elkarren artean koordinatu behar
duten erakundeak edo unitateak asistentzia-maila
berekoak ez direnean, hain zuzen. Horixe gerta-
tzen da, adibidez, ospitaleko arreta eta oinarrizko
arreta soziosanitarioa uztartzen direnean.
Eta harreman-mota horiek, gainera, batzuetan
sektore berberaren barruan gertatzen dira (osa-
sun-sektorean, esaterako), eta zenbaitetan, berriz,
eremu partekatu batean (eremu soziosanitarioan,
adibidez).
Harremanen sakontasuna
Sektoreen arteko harremanaren arloan egiten di-
ren ekimenak haien sakontasun-mailaren arabera
ere bereiz daitezke. Sakontasun-maila txikiene-
koak Lankidetza esango diogun modalitatearekin
lotutakoaklirateke;horrelakoetan,zaintza-lanetan
aritzen diren zenbait profesionalek elkarlanean di-
hardute, ad hoc, baina elkarlan hori arautzen edo
babesten duen esparrurik ez dago. Bestetik, Koor-
dinazioa modalitatea dago; horrelakoetan, badago
erakundearteko esparru egituratu bat, eta horrek
aukera ematen du komunikazioa, informazioa
partekatzea eta lankidetza gerta daitezen errazte-
ko mekanismoak zehazteko, baina finantziazioari
eta erantzukizunei dagokienez, tartean diren
erakundeek erabat independente izaten jarraitzen
dute. Sakontasun-maila handieneko modalitatea
Erabateko integrazioa da; erantzukizunak, ba-
liabideak eta finantziazioa erakunde edo sistema
bakar batean bateratzea eta horrela entitate berri
bat sortzea dakar, eta entitate sortu berri horrek
izango du pertsonei asistentziaren continuuma
emateko ardura.
1918
6. irudia
ALDAKETA DEMOGRAFIKOAK ALDAKETA SOZIAL
HANDIEN IRUDI DIRA
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkide-
goan, 65 urte edo gehiago dituztenak (%
19,54) gehiago dira 17 urte edo gutxia-
go dituztenak (% 16,11) baino. Aldaketa
horiek erronka handiak dakarzkigute,
baina aukera bikaina ere badira, gizarte
inklusiboago bat sortzeko bidea ematen
digutenez gero.
Euskadin, heriotzen kopurua jaiotzena
baino handiagoa da, 2013ko lehen sei-
hilekoko datuak kontuan hartuz gero.
Familia-egiturak ere aldatzen ari dira;
horrek eragin egiten du zaintzarekin lo-
tutako antolaketa sozialean, eta horrek
lotura zuzena du arreta soziosanitarioa
sortu izanarekin eta eskaria handitzea-
rekin (orainean eta geroan). Adibidez,
2001ean, seme-alabarik gabeko bikoteak
153.899 ziren (% 26,5), eta 2011n, berriz,
222.165 (% 34,4). Bestalde, 2001ean, 65
urte edo gehiago izan eta bakarrik bizi
zirenen kopurua 64.446 zen, eta 2011n,
berriz, 88.200. Hamar urte horietan, gora
egin dute bi multzo horiek.
Iturria: EIN (2013). INEbase. Biztanle- eta etxebizitza-errolda, 2011
Iturria: EIN (2013). INEbase. Biztanleriaren berezko mugimendua
6.1. Biztanleria Euskadin, adin-talde handiak
kontuan hartuz (2013/01/01ko datuak
6.2. Jaiotzak eta heriotzak Euskadin (2013ko lehen
seihilekoa)
0-17 urte
350.145
500.000
0
1.000.000
1.500.000
18-64 urte
1.398.570
≥ 65 urte
424.565
Jaiotzak
9.870
4.000
0
8.000
12.000
Heriotzak
10.206
Iturria: EIN (2013). Biztanleria-zifrak eta demografía-erroldak.
Iturria: EIN (2013). Biztanleria-zifrak eta demografía-erroldak
6.3. Seme-alabarik gabeko bikoteen hazkundea Euskadin
6.4. Bakarrik bizi diren adinekoen hazkundea Euskadin
2001
426.746
20%
0%
40%
60%
80%
100%
2011
Seme-alabarik
gabeko bikoteak
Gainerako
familia-nukleoak
422.935
153.899 222.165
2001
308.783
20%
0%
40%
60%
80%
100%
2011
Bakarrik bizi diren
65+ pertsonak
Bakarrik bizi EZ
diren 65+ pertsonak
336.365
64.446 88.200
1.4. Gaur egungo
testuingurua
Herritarren premia soziosanitarioak ugaritzen
ari dira, eta hainbat arrazoi daude horren atzean,
hala nola prozesu soziodemografikoak eta osasun
publikokoak (biztanleriaren zahartzea, gaixota-
sun kronikoak ugaritzea), zenbait aldaketa sozial
nahiz kultural handi (familia-egiturak eta -anto-
lamenduak aldatzea, zaintzarekin lotutako anto-
laketa soziala aldatzea…), eta gizarte- nahiz arau-
mailan izan diren aurrerapen garrantzitsu batzuk
(esaterako, desgaitasunen bat duten pertsonen
eta/edo mendekotasun-egoeran daudenen deses-
tigmatizazioa eta haien eskubideen aitortza).
“…maizegi egiten den akatsa da
maila estrategikoko integraziotik
–plan bat, ad hoc egiturak eta
finantziazioa izatea– automatikoki
mikro-mailako integrazioa gertatzen
dela pentsatzea, eta hori ez da egia.”
Ararteko (2007). Arreta soziosanitarioa: esparru
kontzeptuala eta nazioarteko eta autonomietako
aurrerapausoak. Hurbilketa. Arartekoak
Legebiltzarrari egindako txosten berezia.
Vitoria-Gasteiz.
Gero eta maizago, prozesu horiek elkarri eragiten
diote pertsonon bizitzan zehar, eta, beraz, poli-
tika publikoek gero eta modu berritzaileagoan eta
gero eta ardura handiagoz erantzun behar diete
erronka sozial horiei, ahalik eta ongizate indibi-
dual nahiz sozial handiena eraikitzearren. Gaur
egun, gainera, ikusita krisi ekonomikoak gizarte-
egituretan izandako eragina (hala nola familietan,
taldeetan eta erakundeetan), eta kontuan izanda
horrek eragindako kalteei aurre egiteko dauden
baliabideak urriak direla, are zentzuzkoagoa da
premia soziosanitarioen ugaritze horri –eta beste
hainbat erronkari– erantzun sistemiko eta koor-
dinatuak bilatzea.
Erabat funtsezkoa da arreta soziosanitarioa koor-
dinatzeko politikak taxutzeari ekindakoan al-
daketa eta prozesu sozial horiek gogoan izatea,
zer aukera eskaintzen dituzten ere identifikatzeko.
Alde horretatik, bizi-itxaropena handitzeak –XX.
mendeko aurrerapen handietako bat– erronka
itzelak dakarzkigu (ikus 6. irudia), baina edono-
la ere, ihes egin behar zaie diskurtso alarmistei,
biztanleriaren zahartze horrek ongizate-estatua
amaitzea ekarriko duela diotenei, argi eta garbi
gezurtatu baitituzte ikerketa zientifiko berrienek
(Spijker & MacInnes, 2013).
2120
Iturria: Geuk egina, AMASen hileroko estatistiketan oinarrituta (www.dependencia.imserso.es)
Iturria: Geuk egina, AMASen hileroko estatistiketan oinarrituta (www.dependencia.imserso.es)
7. irudia
MENDEKOTASUNARI ARRETA, EUSKADIN
7.1. Autonomiarako eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistemaren (AMAS) estatistika
orokorrak, Euskadin (2013ko urriaren 31ko datuak)
7.2. AMAS: Mendekotasun-graduak Euskadin (2013ko urria)
7.3. Prestazioen banaketa Euskadin (Ratioa: 1.18 prestazio/pertsona) (2013ko urria)
30.000
0
60.000
90.000
Erregistratutako eskaerak
(Estutuko guztizkotik %5,21)
84.944
Irizpenak
(baloratutako pertsonak)
(eskaeren guztizkotik %97)
82.685
Prestaziorako eskubidea
duten pertsona onuradunak
(irizpenen %56,27)
46.529
Prestazioa jasotzen duten
pertsona onuradunak
(eskubidea dutenen %88,5)
41.174
15.000
24.545
1 gradua* * Mailak barne2 gradua* 3 gradua* Gradurik gabe
22.710
17.907 17.523
30.000
25.000
20.000
5.000
0
10.000
10.000
Mendetasunaren prebentzioa
eta Autonomia sustatzea 118
Laguntzaile pertsonalerako P.E. 1.095
Telelaguntza 1.302
Zerbitzuari lotutako P.E. 1.554
Etxez etxeko laguntza 4.771
Eguneko/gaueko zentroak 5.359
Egoitza arreta 10.115
Familia barruko zainketetarako P.E. 24.306
20.000
Iturria: Geuk egina, AMASen hileroko estatistiketan oinarrituta (www.dependencia.imserso.es)
Arreta soziosanitarioa estu lotuta dago gizartean
zaintza antolatzeko moduarekin. Gaur egun,
zaintzen krisia deritzonak agerian jartzen du
zeinen elkarren mendeko diren dinamika indi-
bidual nahiz familiarrak (eta esan beharra dago
gizonezkoek eta emakumezkoek ez dituztela
zaintzarekin lotutako rol berberak betetzen, eta
zereginak ez direla berdintasunez banatzen) eta
zaintza berezituak behar dituztenei arreta ematen
dieten dinamika instituzionalak. 6. irudiko gra-
fikoek erakusten duten bezala, familiak aldatzen
ari dira, eta bizitza-proiektu indibidualak ere bai.
Dena den, familia txikiagoak ugaritzea (batzuk
pertsona bakarrekoak, beste batzuk seme-alaba-
rik gabeko bikoteak), bai eta adinekoen kopurua
handitzea ere (oro har, arreta soziosanitarioaren
premia handiagoa izaten dute), errealitate bat
da, eta horri ere erantzun egin behar zaio, egoki
erantzun ere.
Alde horretatik, gogoan izan behar da mende-
kotasun-egoeran daudenei arreta emango bazaie
–eta ongizate-estatuaren zutabeetako bat horixe
da, hain zuzen–, maiz askotan ezinbestekoa dela
osasun-sektorearen eta gizarte-zerbitzuenaren
arteko koordinazioa. Mendekotzat hartutakoen
kopuruak gora egitea gauza ontzat hartu behar da:
horrelako egoerak identifikatzeko mekanismoak
hobetu izanaren seinaletzat, batetik, eta pertsona
guztiok pertsona izate hutsagatik ditugun eskubi-
deetan aurrera egin izanaren seinaletzat, bestetik.
7. irudiak erakusten duen bezala, Euskadin
84.944 lagunek aurkeztu dute eskabideren bat,
beren egoera aztertu eta mendeko pertsonatzat
hartuak izan daitezen; Euskadiko biztanleriaren
% 3,87k beraz. Ia eskabide denek (% 97) jaso dute
irizpena; guztira, 46.529 lagunek dute prestazio
bat jasotzeko eskubidea, eta horietatik 41.174 da-
goeneko jasotzen ari dira, edo jaso dute. Prestazio
horietatik gehienak etxekoek zaintzeko prestazio
ekonomikoa dira (24.306), eta hurrenak, baina
kopuruz askoz gutxiago, egoitzako arreta jasotze-
ko laguntza (10.115). Oro har, prestazioen ratioa
pertsonako 1.18 prestaziokoa da.
Gehienak (bai eskabidea aurkeztu dutenak bai al-
deko irizpena jaso dutenak) emakumezkoak dira,
eta asko eta asko 55 urtetik gorakoak, baina adin
guztietako jendea dago mendekotasun-egoeran.
Pertsona horietako asko beren etxean bertan
zaintzen dituzte, gehienetan emakumezko batek
(senideak edo kontratatuak), eta geroago aurkez-
tuko ditugun ildo estrategiko soziosanitarioen
xede-kolektiboren batekoak dira asko.
Mendekotasun-egoerez gain, beste faktore ba-
tzuek ere egiten dute beharrezko arreta soziosani-
tario koordinatua; besteak beste, biztanleria-talde
guztietan gaixotasun kronikoen kopuruak gora
egin izanak. Gaixotasun kronikoen prebalen-
tzia handituz doa adinean gora egin ahala, baina
adin-talde guztietan ageri da; batik bat, 45 urte-
tik gora eta gabezia-indize handieneko taldeetan
(ikus 8. Irudia). Kronikotasuna kudeatzea eta hari
erantzun egokiak ematea Euskadiko osasun-po-
litiken nahiz gizarte-zerbitzuetakoen helburu es-
trategikoetako bat da. Horregatik, kronikotasuna
eta arreta soziosanitarioaren koordinazioa elka-
rrekin lotuta daude, nabarmen, eta Euskadiko
erakundeak eta administrazioak batera aritzeko
ahalegin itzela ari dira egiten.
Osasunaren baldintzatzaile sozialen ikuspegitik,
gauza jakina da gizarte-bazterketa eta gabezia
faktore erabakigarriak direla, erabat; haiek tarte-
ko direla, osasun-baldintza txarrak edo mende-
kotasun-egoerak ugariagoak dira biztanleria-tal-
de batzuetan beste batzuetan baino. Osasunaren
Mundu Erakundeak kausen kausetan eragitearen
alde egiten du; hau da, osasun-sistematik at dau-
den baldintzatzaileetan jardutearen alde. Alde
horretatik, ikerketa zientifiko berrienek egiaztatu
dutenez, 2008an hasitako krisi ekonomikoaren
eraginez izugarri handitu da pobrezia-arriskua,
izugarri ugaritu gizarte-bazterketako egoerak, eta
izugarri okerragotu pertsonen bizitza-kalitatea
(Eurofound, 2012; Eusko Jaurlaritza, 2012). Eta
faktore horiek eragin egiten dute arreta soziosa-
nitarioaren eskarian.
Horregatik, ikuspegi hori ere kontuan dute Eus-
kadin arreta soziosanitarioa koordinatzeko ildo
estrategikoek, eta bereziki erreparatzen diete
gizarte-bazterketako egoeran edo babesik gabe
dauden biztanleria-taldeei. Hurrengo ataletan,
egoera horietan dauden kolektiboekin lotutako
ekintzak azalduko ditugu, xehe-xehe.
2322
Euskadiko Plan Soziosanitarioa. 		
Abiapuntuko egoerari buruzko txostena,
2001eko urria.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, Lana eta Gi-
zarte Segurantza Sailak eta Osasun Sailak susta-
tuta, garai hartan indarrean zen eredu soziosani-
tarioaren mugak eta gabeziak identifikatu zituen
txosten-diagnostiko honek, plan bat egiteari
begira. Txostena erakundearteko lantalde batek
egin zuen, Eusko Jaurlaritzako sail horietako eta
hiru foru-aldundietako zenbait teknikariz eta
arduradunez osatua. Kolektiboka egituratutako
plan bat aurkezten du agiriak, eta inoiz aplikatu
ez bazen ere, bertan eredu soziosanitarioaz egin-
dako gogoeta batzuk 2005eko Plan Estrategikoan
jaso ziren gero.
Euskadin eremu soziosanitarioa planifikatzeko le-
henbiziko ahalegintzat har liteke agiria, eta sekula
mamitu ez bazen ere, orain indarrean den Plan
Estrategikorako bidea urratu zuen, eta haren oi-
narrizko elementuetako batzuk aurreratu zituen.
Euskadiko Atentzio Soziosanitarioaren
Garapenerako Plan Estrategikoa.	
2005-2008
Euskadiko arreta soziosanitarioaren eredua osa-
tzen duten elementu kontzeptual eta ezaugarri
nagusiak definitzen eta finkatzen ditu, estrategia
kualitatiboak (eta soilik kualitatiboak) definituz.
Egoeraren diagnostikoa egiten du, eta zenbait al-
derdi zehazten ditu, hala nola hobetu beharreko
arloak, helburu estrategikoak, ekintza-plan bat
eta jarraipenerako adierazleak.
Euskadin arlo soziosanitarioan aplikatzen
diren osasun-zerbitzuen eta gizarte-
zerbitzuen katalogoa. 2006ko maiatza.
Erakundearteko lantalde batek egina, katalo-
go honek gutxienez Euskadiko hiru lurraldee-
tako batean ematen diren osasun-zerbitzuak eta
gizarte-zerbitzuak zerrendatzen ditu. Zerbitzu
eta prestazio soziosanitarioen karta edo zorroa
definitzeko oinarri modura aurkeztu zen. Arreta
soziosanitarioaren premian zer kolektibo dau-
den zehazten du txostenak, bai eta Euskadin arlo
soziosanitarioan zer osasun-zerbitzu eta gizar-
te-zerbitzu dauden ere, eta ondoren, horietako
bakoitzaren edukia deskribatzen du.
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildoak
prestatzeko Esparru Dokumentua. 	
2011ko otsaila.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osa-
tzen duten erakunde guztiek ia aho batez onartua,
agiri loteslea da, eta erakundeen arteko koordi-
nazio hutsaz harago, sinergia du helburu: eragile
guztiek batera jarduteak dakarren sinergia, hain
zuzen. Geroko plan estrategikoa egiteko eta Lu-
rralde Historiko bakoitzean plan operatibo so-
ziosanitarioak garatzeko erreferentzia nagusia da
agiri hau.
1.5.Erreferentziazko
agiriak
8. irudia
KRONIKOTASUNA Euskadin
a
Errolda-sekzioko gabezia-indizea adierazle sozial gisa erabiltzen da. Sekzio bat lurralde-unitate bat da, eta zehazki,
biztanleria-erroldako informazioa bananduta eman nahi denean erabil daitekeen lurralde-unitaterik txikiena; biztanle-
kopurua kontuan hartuta definitzen da, nagusiki, baina lurraldean geografiaren edo hirigintzaren aldetik dauden ele-
mentuak edo ezaugarriak ere hartzen dira kontuan. Sekzio guztiek ez dute biztanle-kopuru bera, baina errolda-sekzioko
biztanleria-mediana 1.200 biztanlekoa da. Sekzioa txikia izateak erraztu egiten du hura osatzen duten etxebizitzak ho-
mogeneoak izatea. Indize hori sortzeko, bi arlorekin lotutako adierazleak hartu ziren kontuan: lanarekin lotutakoak (lan-
gabezia, eskulangileak eta behin-behineko langileak) eta hezkuntzarekin lotutakoak (hezkuntza urria, oro har eta gazteen
artean). Gabezia-indizea kintiletan kategorizatzen da; batak gabezia sozial txikieneko eremua adierazten du, eta bostak,
gabezia handienekoa.
Iturria: PREST - Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea
Iturria: PREST - Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea
8.1. Arazo kronikoen prebalentzia, adin-taldeka (2010-2011)
8.2. Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen ehunekoa, gabezia-indizeaa
kontuan hartuz 	
(2010-2011)
45%
<17 18-44 45-64 65+
90%
75%
60%
15%
0%
30%
Gizonak
Adin-taldeak
Emakumeak
40%
1. 2. 3. 5.4.
46%
44%
48%
42%
36%
34%
38%
Gabezia-indizea
2. Proposamen
estrategikoa
27
2.1. Printzipio
estrategikoak,
balioak, xedea eta
ikuspegia
Sarreran aipatu bezala, egon badaude definizio
praktiko eta nahikoak –adibidez, 12/2008 Le-
geak, abenduaren 5ekoak, Gizarte Zerbitzuei
buruzkoak jasotzen duena– erreferentzia ko-
mun izan daitezkeenak.
Dena den, Eusko Jaurlaritzan Enplegu eta Gizarte
Politiketako sailburuak nahiz Osasun sailburuak
legealdi honetarako azaldutako ildo estrategikoek
definizio osoago eta inklusiboago baten beharra
ematen dute aditzera. Definizio berri horretan,
herritarrak eragile aktibo izan behar du, eta osa-
sunak, osasungintza hutsaz harago, topagune:
“herritar guztien konpromisoa ez ezik, Euska-
diko botere publiko guztien konpromisoa ere”
batuko dituen topagunea (Jon Darpon, Osasun
sailburua). Bestalde, jardun estrategiko eta poli-
tikoak oinarrian dituen balioak ere aipatzen dira;
hots, pertsona guztiok duintasun bera dugulako
printzipioa: “Pertsona guztiok, pertsona izate
hutsagatik, duintasuna dugu, eta ez dugu prezio-
rik; pertsona guztiok, pertsona garelako, begiru-
nea eta aintzat hartuak izatea merezi dugu, eta
denok maila berean gainera” (Juan Maria Aburto,
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua).
Pertsona guztiok duintasun bera dugulako prin-
tzipio unibertsala zenbait printzipio materialetan
gauzatzen da. Herritarren bizitza-kalitatea hobe-
tzea helburu duen esku-hartze indibidual edo
kolektibo orok bete egin behar ditu printzipio ho-
riek, eta hauek dira:
VALORES
Bizi-
kalitatea
Osasuna
Pertsona
Autonomia
Koordinazioa
9. irudia. Ildo estrategiko soziosanitarioen printzipio estrategikoak eta balioak
PRINTZIPIOAK
1. Saihestu akzio edo omisioagatik kalteak eragin ditza-
keten arrisku-jardunak..
2. Errespetatu pertsonen balioak eta kontzientzia
askatasuna, modu autonomo eta arduratsuan esku-
hartze, prozedura edo/eta prestazioetarako baimena
ematen dutenean edo ez.
3. Babestu pertsona guztien eskubideak eta guztiei,
dauden prestazio publikoetarako sarrera berdintsua
ziurtatu.
4. Konpromisoa hartu onurarik egokiena lortzeko,
gizarte eta osasun sistemako erabiltzaile bakoitzaren
ongizatea hobetzeko.
BALIOAK
Xedea
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren xe-
deari haren zerizanari eta estrategiari zeharkakoak
zaizkion balio batzuk emateak definizio zabalago
batera garamatza:
Arreta soziosanitarioaren eredu
eraginkor, koordinatu eta iraunkor
bat garatzea da Kontseiluaren
xedea, eta eredu horrek, pertsonan
ardaztua –pertsona norberaren
bizitza-proiektuaren protagonista dela
ulertuta–, Euskadiko botere publikoen
konpromisoari erantzun behar die.
Ikuspegia
Ildo pragmatiko batetik, eta Kontseiluaren xe-
dearen adierazpenaren garapen modura, honela
defini daiteke Arreta Soziosanitarioko Euskal
Kontseiluaren ikuspegia zein den:
Esparru operatibo eta arau-esparru
egoki bat sortzeko nahia da
Kontseiluaren ikuspegia, esparru
horren baitan erakundeen arteko
solasa sarria izan dadin, eta
elkarrenganako konfiantzan eta
adostasunezko irizpideetan oinarritua.
Xedeetaikuspegihorretarakojardun-eremuekgain-
ditu egiten dituzte Arreta Soziosanitarioko Euskal
Kontseilua osatzen duten erakundeak, eta definitzen
duten harreman-motan, erabat modu inklusiboa
baita, beste instantzia instituzional batzuk ere egon
beharko lukete (Hezkuntza, Justizia eta Segurtasun
sailetakoak, adibidez), bai eta hirugarren sektorea
osatzen duten eragile sozialek ere, hala nola arreta
soziosanitarioaren eredua definitzeko eta eraikitze-
ko ezinbesteko diren hainbat aliatu eta kide.
2928
2.3. Ildo
estrategikoak 	
eta ekintzak
OIE 1.
Zerbitzu soziosanitarioen zorroa zehaztea
Arreta soziosanitarioa hainbat zerbitzu sanitario
eta sozialen multzoak osatzen dute, eta zerbitzu
horiek, betiere nahikoak eta aldiberekoak izan
behar dutenak, zehaztu egin behar dira. Horre-
tarako eskumena ematen zaio Arreta Soziosani-
tarioko Euskal Kontseiluari hura eratzeko dekre-
tuan (4.c artikulua), eta hala dago ezarrita 12/2008
Legean, abenduaren 5ekoan, Gizarte Zerbitzuei
buruzkoan (46.4 artikulua). Zerbitzu horien zo-
rroa konplexua da, ez baitakar hirugarren siste-
ma bat sortzea, ezpada bi sistemak beren jardu-
nean bat eginda eta modu koordinatuan aritzea,
edozein pertsonari une edo egoera jakin batean
behar duen arreta integrala emateko. Konplexu-
tasun horrek, eta zerbitzu sozialak eta sanitarioak
emateko beharrezkoak diren baldintza bereziak
ere kontuan izanda, guztiz gomendagarri bihur-
tzen du zorro horren alderdi juridiko, asistentzial,
ekonomiko eta kudeaketazkoari lotutako esparru
koordinatu eta koherente bat sortzea hiru Lurral-
de Historikoetarako, betiere sektoreartekotasuna-
ren ikuspegitik eta adostasun-maila handiarekin,
berme izan dadin.
Prestazio soziosanitarioak zein eta norentzat
izango diren eta nola emango diren antolatzeko
eta argitzeko eginkizunaz gain, prestazio horiek
berriro bideratzea ere badu eginkizun, lurral-
deartean bermatuta gera dadin arreta integral,
irisgarri eta ekitatiboa, eta horrela, ez dadin ger-
ta zenbait kolektibo edo lurralde diskriminazio-
egoeran egotea.
EKINTZAK
1.1. Arreta soziosanitarioaren kostuei buruzko txostena egitea
1.2. Zerbitzu soziosanitarioen zorroa egiteko lantaldea sortzea
1.3. Eragile guztien kontsulta-aldia
1.4. Txosten etiko eta juridikoaren behin betiko zirriborroa
1.5. Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluak onartzea
EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK
1.1 1.2 1.3 1.4 1.5
2013
2014
2015
ESPEROTAKO
ERAGINA
Marko juridiko,
asistentzial,
ekonomiko eta zorroa
kudeatuko duena
sortzea, ikuspuntu
multisentsorialetik
eta adostasun maila
altu batek bermatua.
2.2. Ikuspuntu
estrategikoa
10. irudia
Helburuak, ildo estrategikoak eta ekintzak
Koordinazio soziosanitariorako
helburu estrategikoak
1.
Koordinazio
soziosanitarioa zer
elementu formalek
osatzen duten
definitzea
2.
Komunikazio-
eremua zein
izango den eta zer
ezaugarri izango
dituen definitzea,
eta garatzeko
eta hedatzeko
baliabideak jartzea
3.
Eremu
soziosanitarioan
parte hartzen
duten eragileen
arteko koordinazioa
sustatzea
4.
Xede-
kolektiboentzako
zerbitzu
soziosanitarioak
lantzea
5.
Eremu
soziosanitarioan
prestakuntza,
ikerketa eta
berrikuntza
sustatzea
Oinarrizko ildo estrategikoak
1.
Zerbitzu
soziosanitarioen
zorroa definitzea
2.
Informazio eta
komunikazio
soziosanitarioko
sistema bat ezartzea
3.
Akordio
soziosanitarioak
formalizatzea
4.
Xede-kolektiboetan
arreta
soziosanitarioa
garatzeko plana
5.
Eremu
soziosanitarioan
prestakuntza,
ikerketa, berrikuntza
eta ezagutza-
transferentzia
sustatzea
Ekintzak
Zerbitzu
soziosanitarioen
zorroa
· Komunikazio-
plan
soziosanitarioa
· Historia
soziosanitarioa
· Oinarrizko arreta
soziosanitarioa
· Ikuspegi etiko-
asistentziala arlo
soziosanitarioan
· Arauak
eguneratzea
· Finantziazio-
esparrua
· Harremanetan
berrikuntza
Xede-
kolektiboentzako
ekintzak:
· Buru-
nahasmendua
· Baztertuta eta
babesik gabe
geratzeko arriskua
· Desgaitasuna eta
mendekotasuna
· Premia bereziak
dituzten haurrak
· Transplanteren bat
egin edo
gaixotasun arraro
bat duten
pertsonak
· Ezagutza-
transferentzia
· Berrikuntzaren
foroa
· Etorbizik
finantzatutako
proiektuen
jarraipena
· Etorbiziko
proiektuen lagin
bat ebaluatzea
· Jardunaldi
soziosanitarioa
3130
Jardunbide horiek integralak, pertsonalizatuak eta
jarraituak izan behar dute, jakina, baina horrez
gain, ikuspuntu tekniko eta etikotik egokiak ere
behar dute izan, eta tartean diren profesionalek
nahiz erakundeek egokitasun hori betetzeko be-
tebeharra dute, horren baitan baitago herritarren
duintasuna eta eskubideak errespetatuak izatea.
Arlo soziosanitarioan etika gara dadin laguntze-
ko beste baliabide eta bitarteko eraginkor batzuk
ere badaude: besteak beste, bai osasunaren arloan
bai gizarte-zerbitzuenean jada badauden beste
batzuk sendotzea eta koordinatzea (etika asisten-
tzialari buruzko batzordeak, adibidez), eta nahiak
aurretiaz agertzeko agiriak gehiago garatzea eta
gizarte-zerbitzuetan jada aurreikusita dauden au-
rretiazko jarraibideekin uztartzea.
Arlo soziosanitarioan ikuspegi etiko-asistentziala
garatzeak urrats hauek dakartza:
Bizilekura hurbiltze horrek, premien berri lekuan
bertan jakiteak, egiazkoa eta koordinatua izan be-
har du, eta kasu-kudeaketaren metodologia erabiliz
landua. Oinarrizko Arreta Soziosanitarioak premia
dutenekin harremanetan jartzeko eta haiengana
hurbiltzeko egitura hori emango luke, diziplina eta
sektore anitzekoa eta koordinatua litzatekeelako
eragile profesional soziosanitarioen parte-hartzea.
Oinarrizko arreta soziosanitarioa garatzeko, hauek
dira urratsak:
2.4. Arlo soziosanitarioan ikuspegi etiko-
asistentziala garatzea
Asistentzia kalitate onekoa izango da, baldin eta
pertsonon bizitza-kalitatea sustatzen badu. Arreta
soziosanitarioaren arloan dihardugunok giza bizi-
tzan funtsezkoak diren hainbat alderditan eragiten
eta jarduten dugu: osasuna, intimitatea, gorpuzta-
suna, garapen eta segurtasun emozionala, elkarre-
kintza soziala, gizarteratzea, babes-mailak, norbe-
raren erantzukizuna, ezbeharren eta zailtasunen
kontrola, eta beste hainbat, kalitate oneko bizitza
izateko zein baino zein garrantzitsuagoak.
2.3.1. Asistentzia soziosanitarioa kudeatzeko
eredu bat garatzea, pertsonan eta haren
bizilekuan ardaztua.
2.3.2. Lurralde Historiko bakoitzean arreta
soziosanitarioko taldeak ezartzeko proiektu
pilotu bat hastea.
2.3.3. Proiektu pilotua ebaluatzea.
2.3.4. Oinarrizko arreta soziosanitarioko
taldeak Euskadin zabaltzea.
2.4.1. Etika asistentzialari buruzko batzor-
deak koordinatzea.
2.4.2. Arlo soziosanitarioan aurretiazko ja-
rraibideen erregistroak eta nahiak aurretiaz
agertzeko agirien erregistroa koordinatzea.
Bi erregistroak bateratzeko aukerak aztertzea
eta interoperatibitaterako plataformak sortzea.
EKINTZAK
2.0. Soziosanitarioaren lerro estrategikoak zabaltzeko dokumentua sortzea
2.1. Komunikazio plan soziosanitarioa (KPSS)
2.2. Historia soziosanitarioa (HSS)
2.3. Lehen mailako arreta soziosanitarioa garatzea (LMASS)
2.4. Ikuspuntu etiko-asistentzialaren garapena arlo soziosanitarioan
EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK
2.0 2.1 2.2 2.3 2.4
2013
2014
2015
2016
ESPEROTAKO
ERAGINA
Talde soziosanitarioen
arteko
interkomunikazioa
ahalbidetzen duten
sistemak garatzea,
informazioa helaraziz
arreta soziosanitario
osoa eta kalitatezkoa
bermatzeko.
2.2. Historia soziosanitarioa
Arlo soziosanitarioan informazio asko eta asko-
tarikoa sortzen da, eta guztiz bestelakoak diren bi
iturritatik, gainera:
• Sanitarioa; arauei, antolakuntzari eta
baliabide teknologikoei buruzko irizpide
finkatu eta egonkorrak ditu.
• Soziala; plataforma teknologiko batera-
turik ez duenez, edukien eta erregistroaren
aldetik askoz aldakorragoa da.
Bestalde, ez dago interoperatibitaterako baliabide
estandarizaturik bi sektoreetako sistemei hizke-
ra komun bat ematen dienik, eta hain zuzen ere,
hizkera komun batek emango luke bi sektoreen
premiak elkarren artean lotzeko aukera.
Hori guztia kontuan izanda, beharrezko deritzogu
tresna baliagarriz eta komunez osatutako historia
soziosanitario bat sortzeari, tresna horien bitartez
informazioa garden bihur dadin bi sistemetan,
egingarri izan dadin arreta soziosanitarioa plani-
fikatzea eta ekitatez lortu ahal daitezen baliabide
guztiak, horietara iristeko edozein mailatatik de-
finituz horretarako ibilbideak. Mendekotasun-
egoeran daudenen eta/edo desgaitasunen bat du-
tenen autonomia-eskubidearekin lotutako alderdi
garrantzitsuak ere sartuko lirateke haien barruan,
hala nola autonomia-maila, balio esanguratsuak,
tutoretza-egoera edo babesik gabe egotea. Histo-
ria soziosanitarioa egiteko, interkomunikazioko
teknologia izango dute eragile profesionalek, in-
formazio soziosanitarioa modu bateratuan kudea-
tu ahal dezaten, konfidentzialtasun- eta trazabili-
tate-irizpideak errespetatuz, betiere.
Urrats hauek osatzen dute historia soziosanita-
rioaren garapena:
2.3. Oinarrizko arreta soziosanitarioa garatzea
Arlo soziosanitarioan aritzen diren eragile profe-
sionalek jendearen bizilekuan jardun behar dute,
harexek behar du izan elkarrekintzarako eremu,
jendearen premiei erantzun egingarri, indibidua-
lizatu eta egokiak eman diezazkieten, eta bizileku
diogunean, adierarik zabalenean ari gara, hots, jen-
deak bizitzeko duen lekuaz, dela egoitza bat, dela
familiako etxea, dela norberarena.
OIE 2.
Informazio eta komunikazio 			
soziosanitarioko sistema bat ezartzea
Informazioa zatikatuta egoteak –maiz askotan
erakundearteko (bai eta erakunde barneko) eremu
loturarik gabekoetan baitago– sarritan oztopoak
eragiten ditu zaintzak lortzeko eta modu ekitati-
bo eta jarraituan emateko bidean, eta zailtasunak
dakarzkie eremu soziosanitarioan hara-hona da-
biltzanei.
Talde soziosanitarioen interkomunikazioa ahalbi-
detuko duen sistema bat garatzeak, informazioa
heda dadin lortuko duena, kalitate oneko arreta
soziosanitarioa eraikitzen lagunduko du.
2.0. Ildo estrategiko soziosanitarioak
jakinarazteko agiria
Agiri hori prestatu eta zabaltzeak aukera emango du
Koordinazio Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak
2013ko uztailaren 3an adostutako hitzarmen estra-
tegikoa bai erakundeei bai herritarrei jakinarazteko.
2.1. Komunikazio-plan soziosanitarioa
Arreta soziosanitarioa hainbat eta hainbat eragilek
osatutako sare deszentralizatu baten inguruan dago
antolatuta, eta eragile horiek, gainera, zeinek bere
sail instituzional, operatibo eta teknologikoa dute
gehienetan. Komunikazio-plan soziosanitarioak,
lehenik eta behin, sare horren mapa zehaztuko du;
ondoren, zer baliabide dauden eta horien arteko
erlazio interfuntzionalak kontuan hartuta, komu-
nikazio-prozesuak diseinatuko ditu, prozesuaren
kanal formalak finkatuko ditu komunikazio-pro-
tokolotan oinarrituta, eta prozesu zail edo korapi-
latsuetarako arbitraje-egitura bat taxutuko du.
Horren guztiaren oinarria adostasuna izango da,
aurretiazkoa eta loteslea, eta hor zedarrituko dira
eragile profesionalen betebeharrak eta gaitasunak.
Erabiltzaileen intimitate-, pribatutasun- eta konfi-
dentzialtasun-eskubideekin lotutako alderdiak ere
orduan argituko dira, eta horri buruzko protoko-
loa ere orduan da finkatuko.
Urrats hauek osatzen dute komunikazio-planaren
garapena:
2.1.1. Baliabideen eta prozeduren mapa
egitea.
2.1.2. Komunikazio-plan soziosanitarioa
idaztea.
2.1.3. Komunikazio-plana erakustea.
2.1.4. Komunikazio-plana ebaluatzea.
2.2.1. Historia soziosanitaroaren zer eredu
ezarriko den onartzea.
2.2.2. Eredua ezartzen hasi eta zabaltzea,
proiektu pilotu baten bitartez.
2.2.3. Proiektu pilotua ebaluatzea.
3332
OIE 4.
Xede-kolektiboetan arreta soziosanitarioa
garatzeko plana
Arreta soziosanitarioko prestazioak, unibertsal-
tasunari, birbanaketari eta elkartasunari begira
taxutuak, ongizate-estatuak dituen elementuetatik
beste bat dira gure gizarte honetan. Eta ez dira no-
lanahiko osagaia: zeharkakotasuna dute bereizga-
rri prestazioek, eta pertsonan ardaztuta egotea du
bereizgarri arretak. Garrantzitsuena, baina, hauxe
da: euskal herritar guztiak izan daitezkeela arreta
eta prestazio horien hartzaile eta onuradun, eta
horrek, kolektibo batzuek beste zenbaitek baino
zaurgarritasun-maila handiagoa izanda ere, za-
tiketa hori gainditzea dakarrela nolabait.
Hala eta guztiz ere, gure gizarte honetako zenbait
kolektibo gehiago ageriko dira arreta soziosanita-
rioaren aurreikuspenetan, haien egoera indibidual
edo sistemikoa, soziala edo sanitarioa dela eta.
Kolektibo horiek –desberdintasun-sortzaile diren
zailtasun zehatzak dituztenak batzuk– esku-hartze
intentsiboak eta sarritan idiosinkratikoak beharko
dituzte, beren premiei erantzuteko baliabideak eta
prozedurak garatu ahal daitezen, eta horien bidez,
gizarteko gainerakoekin ekitatean jar ditzaten.
4.1. Buru-nahasmendua dutenei arreta ematea
Gaixotasun psikiatrikoek eta horrelakoak dituz-
ten pertsonek berezitasun zehatz batzuk dituzte
osasuna/gaixotasuna dialektika ohikoaren ba-
rruan. Alde batetik, estigma soziala dago; hots,
buru-nahasmendua dutenei diskriminazio efekti-
bo eta afektiboa eragiterainokoak diren aprioris-
mo indibidual eta sozialak. Estigma sozial horrek
gaixotasun moralen inguru okerrekoan kokatzen
ditu gaixotasun psikiatrikoak. Egoera hori, histo-
rikoki, gaixotasuna tratatzeko berariazko instala-
zioen bidez (ospitale psikiatriko edo eroetxeen
bidez) eta gaixotasun psikiatrikoak zituztenak
urrunduz bideratu da, eta kolektibo horrekiko
beldur eta baztertzailea zen kultura sozial bat eka-
rri du horrek. Gaur egun, normalizazioa lortzeko
ahalegin handia egin den arren, estigmak hor di-
rau, eta hori oraindik ere faktore erabakigarria da
buru-osasunaren arloan eta oro har osasungintzan
erabakiak hartu behar direnean.
Bestalde, buru-nahasmendu larriek bilakaera kro-
nikoa izan ohi dute. Horrelako gaixotasunak dituz-
ten pertsonek desgaitasun funtzional handi samarra
izaten dute, eta berariazko baliabide eta bitartekoak
beharizatendituzte.Erabatjustifikatutadago,beraz,
horrelako gaixotasunak dituztenei ikuspegi indibi-
dualizatu eta osotasunezko batetik laguntzea.
Adikziozko nahasmenduek ere, azken batean
buru-nahasmenduak baitira, estigmatizazio, kro-
nikotasun eta berariazkotasun hori dute, eta arazo
berberak izanik, buru-osasunaren arloko premia
soziosanitarioen eremuan kokatzen dira.
Euskadin buru-osasunaren arloan daukagun estra-
tegiak jasoak ditu, ondo deskribatu eta zehaztuta,
zer ekintza diren egitekoak arreta soziosanitarioa
garatzeko eta Euskadin erakundearteko nahiz
erakunde barneko koordinaziorako.
Buru-nahasmenduak dituztenen arreta soziosani-
tarioa garatzeko, ekintza hauek lortu behar dira:
4.2. Baztertuta eta babesik gabe geratzeko
arriskuan daudenei arreta ematea
Gizarte-bazterketaz ari garenean, norbaiti integra-
zioa galtzea dakarkion prozesu sozialaz ari gara, eta
horren barruan sartuta daude, diru-sarrerarik ez
izatea eta lan-merkatutik urrun geratzeaz gain, baita
harreman sozialak ahultzea, gizartean gutxiago par-
te hartzea, eta, beraz, eskubide sozialak galtzea ere.
Norbait bazterketa-egoeran dago, bizi-baldintze-
tan eta elkarbizitzakoetan gabezia eta eskasia ugari
dituenean eta denborak aurrera egin ahala gabezia
eta eskasia horiek bere horretan dirautenean edota
areagotu ere egiten direnean.
Askotan, bazterketa-egoeran daudenak babesik
gabe ere badaude. Funtsean, baina, babesik gabe
daudenak zaurgarritasun larriko egoeran daude,
dela bazterketa-egoeran daudelako, dela mende-
kotasun-egoeran daudelako, dela desgaitasunen
bat dutelako…
4.1.1. Buru-osasunaren arloan ematen di-
ren zerbitzu soziosanitarioen lurralde-mapa
bat egitea, Lurralde Historikoka.
4.1.2. Arreta Soziosanitarioko Euskal
Kontseiluari prestazioak homogeneizatzeko
proposamen bat aurkeztea, Euskadiko buru-
osasuneko estrategian eta erkidegoko ere-
duan jasotako prestazioak kontuan hartuz.
4.1.3. Iraupen luzeko paziente psikiatrikoak
egoitza-egitura normalizatuetara kanporatze
horretan aurrera egiten jarraitzea.
4.1.4. Kolektibo jakin batzuentzako
tratamenduak garatzea; adibidez, buru-
nahasmendu larria dutenentzat eta buru-
desgaitasuna dutenentzat.
Ekintza horiek gauzatzeko, hauek dira urratsak:
OIE 3.
Akordio soziosanitarioak formalizatzea 	
sektoreen artean
Ekintza soziosanitarioaren maila operatiboak
erakundeen arteko adostasuna du oinarri, eta
adostasun hori hitzarmen eta akordio soziosani-
tarioen bidez formalizatzen da.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan dau-
den sektoreez gain, lehenago ere aipatu ditugun
beste instantzia batzuk ere badaude. Horietatik
batzuk instituzionalak dira (Hezkuntza, Justizia
eta Segurtasun Sailak), eta beste batzuek, hala
nola hirugarren sektoreak, egitura deszentrali-
zatu eta ez-organikoa dute; baina indar sozial eta
instituzional handikoak izanik, den-denak dira
funtsezkoak eremu soziosanitarioa ulertu eta
hartan aritzeko, eta sartu egin behar dira eremu
horren egituraketan, lehentasunezko aliatu eta
kide gisa sartu ere.
Bestalde, funtsean Lurralde Historikoak izan-
go dira maila operatiboa, eta jabekuntza-maila
nahikoa izango dute: bertako premiak eta idio-
sinkrasia kontuan hartuz beharrezkoak diren hi-
tzarmen eta akordioak izenpetzeko eta proiektuak
abiarazteko bezainbesteko maila, alegia. Arreta
Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ildo es-
trategikoen bultzadapean eta haiekin bat eginez
jardungo da beti, eta apurka-apurka baliabideak
nahiz prozedurak abian jartzen eta ezartzen egin-
dako ahalegin ekonomiko publikoek parekoak
beharko dute izan, Euskadiko herritar guztiek
haietara jotzeko aukera berberak izango dituzte-
lako balioa eta ekitatea harturik ardatz.
3.2.1. Arreta Soziosanitarioko Euskal
Kontseiluaren araudia lantzea, eta araudi
horretan, lurralde-batzorde soziosanitarioak
eratzeko prozesua eta haien eginkizunak
jasotzea.
3.2.2. Lurralde-plan operatiboak prestatzea.
3.2.1. Lurralde Historiko bakoitzean
proiektu pilotuak hastea, adostasun han-
diko arloetan (adibidez, material sanita-
rioaren edo botiken arloan).
3.3.2. Proiektu pilotuak ebaluatzea.
EKINTZAK
3.1. Koordinazio soziosanitarioaren markoko errekurtsoen araudia eguneratzea
3.2. Lurraldeko batzorde soziosanitarioak modu formalean eratzea
3.3. Eragileen arteko finantziazio egonkorreko markoa garatzea
3.4. Erakundeen arteko lankidetza formulak berritzea
EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK
3.1 3.2 3.3 3.4
2013
2014
2015
ESPEROTAKO
ERAGINA
Hitzarmen eta
akordioen bidez gune
soziosanitarioan parte
hartzen duten aktore
guztiak bazkide eta
lehentasunezko aliatu
gisa eranstea gune
horren egituraketan.
3534
sozialak kontuan hartuz hartzea eta haiekiko kohe-
renteak izatea, eta inolaz ere ez gertatzea utzikeria
eta/edo seta terapeutikoko egoerak.
Desgaitasunen bat dutenei eta/edo mendekota-
sun-egoeran daudenei horrelako arreta emateko,
hauek dira ekintzak:
4.4. Premia bereziak dituzten haurrei arreta
ematea
Haurren garapena konplexutasun handiko pro-
zesu dinamikoa da, oinarri genetiko zehatz baten
gainean era askotako faktore biologiko, psikolo-
giko eta sozialek eragiten baitute, horiek ere elka-
rri eraginez, gainera. Haurren garapenean izaten
diren arazo edo nahasmenduek ere alderdi asko
izaten dituzte, beraz, eta horregatik, behar-beha-
rrezkoa da horrelakoei heltzeko abiapuntua dizi-
plinartekotasuna izatea, espezializatua eta behar
bezala koordinatua.
Euskadin gaur egun dugun egoera ikusita, esan
daiteke osasun-zerbitzuetan, gizarte-zerbitzuetan
nahiz hezkuntza-zerbitzuetan (bakarka hartuta)
arreta egoki samarra ematen dela. Baina erakun-
dearteko, sektorearteko eta lanbidearteko koordi-
nazioan asko dago hobetzeko; batik bat, mende-
kotasun handiko haurrei dagokienez, eta haurren
arretara egokitutako baliabide soziosanitarioei
dagokionez (batez ere, sortzetiko patologietan).
Hori guztia gogoan, hausnarketa bat sustatu zuen
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak;
Arreta Goiztiarreko Eredua Euskal Autonomia
Erkidegorako onartzea izan zen emaitza, eta ere-
du hori garatzea dagokigu orain.
4.3.1. Mendekotasun-egoerei aurrea har-
tzeko eta autonomia sustatzeko programak
sustatzea.
4.3.1.1. Osasun-erakundeetan paziente
geriatrikoak eta mendekotasun-egoeran
daudenak tratatzeko prozedura soziosani-
tarioak hobetzea, altak bermatzeko baina
mendekotasunik areagotu gabe.
4.3.1.1.1. Langile sanitarioak eta so-
ziosanitarioak prestatu eta aldi berean
sentsibilizatzeko prestakuntza-programa
bat sustatzea, paziente geriatrikoen
mendekotasun-baldintzak hobetzeko.
4.3.1.1.2. Erkidego-mailan errehabili-
tazioko tratamenduak sustatzea.
4.3.1.1.3. Ortogeriatriako zaintzen pre-
mia dagoen egoeretan arreta ematea,
mehaka-hezurra hausteagatik adinekoei
bigarren mailako mendekotasuna sor-
tzea prebenitzeko. Lurralde bakoitzeko
proiektuak ebaluatzea.
4.3.1.2. Material ortoprotesikoen eta la-
guntza teknikoen prestazioen katalogoak
berrikustea, bai osasun-sistemakoak bai
gizarte-zerbitzuetakoak, hutsuneak eta
bikoiztasunak identifikatzeko eta jendea-
ren benetako beharretara egokitzeko.
4.3.1.3. Desgaitasunen bat dutenen eta/
edo mendekotasun-egoeran daudenen
ohiko bizilekuan plataforma telematikoak
eta informatiboak funtzionalki integra-
tzea (BetiOn, Osarean, Telbil…). Lurral-
de bakoitzean proiektu pilotuak abian
jartzea.
4.3.2. Desgaitasunen bat dutenen eta/edo
mendekotasun-egoeran daudenen zain-
tzaileei prestakuntza eta laguntza emateko
programak garatzea, maila asistentzial
guztien bitartez.
4.3.2.1. Laguntza-sare informaleko per-
tsonei prestakuntza emateko programak
sustatzea.
4.3.2.2. Pertsona ospitaleraturen bat
zaintzen ari eta altako porrota saihesten
ari direnei prestakuntza emateko progra-
mak bultzatzea.
4.3.3. Dementzia dutenei arreta psikoge-
riatrikoa emateko eredu soziosanitarioa
definitzea eta ezartzea.
4.3.3.1. Dementzia dutenei arreta psiko-
geriatrikoa emateko eredu soziosanitarioa
definitzea.
4.3.3.2. Dementzia dutenei arreta psiko-
geriatrikoa emateko eredu soziosanitarioa
ezartzea. Lurralde bakoitzean proiektu
pilotuak abian jartzea.
4.3.3.3. Proiektu pilotuak ebaluatzea.
4.3.4. Bizitzaren amaieran daudenei zain-
tza aringarri integral, etiko eta diziplina
anitzekoa emateko eredu soziosanitario bat
adostea.
4.3.4.1. Dauden baliabideen mapatik
abiatuta, zaintza aringarrien eredu sozio-
sanitario bat definitzea eta jakinaraztea.
4.3.4.2. Bizitzaren amaieran daudenekin
aritzen diren arlo soziosanitarioko profe-
sionalei (maila asistentzial guztietakoei)
eredu horri buruzko prestakuntza ematea
eta sentsibilizatzea.
Behar-beharrezkoa da, beraz, egoera horiek ondo
identifikatuta izatea, eskubiderik oinarrizkoenak
ere errespetatuak ez izateko arriskuan baitaude
pertsona horiek.
Horri dagokionez, ekintza hauek egitea da asmoa:
4.3. Atención a personas con discapacidad
y/o en situación de dependencia
Las situaciones de discapacidad y dependencia
son, sin duda, una contingencia que puede afec-
tar al anhelo individual que cada persona tiene de
realización personal y desarrollo humano inte-
gral. Pero también constituyen un reto colectivo
que genera preocupación social en relación con
la forma de organizar y dotar de recursos su abor-
daje, y que requiere grandes consensos políticos
y sociales.
La dependencia es un proceso dinámico y cam-
biante. Es un fenómeno multidimensional, afec-
tado por la interacción de factores físicos, emo-
cionales, intelectuales, relacionales, sociales, jurí-
dicos, económicos… Por ello, existe una gran di-
versidad y heterogeneidad dentro de la población
en situación de dependencia y/o discapacidad: en
cuanto a su edad, en cuanto a las causas de su si-
tuación, en cuanto a las capacidades que tienen
limitadas o en cuanto a las necesidades de apoyo
que presentan.
En la prestación de servicios en relación con la
discapacidad y la dependencia debe potenciarse
al máximo la autonomía de las personas, tanto en
el sentido de conservación y desarrollo de capaci-
dades como de máximo control posible sobre su
propia vida. De forma equilibrada con la corres-
pondiente prescripción técnica, debe facilitarse,
en la medida de lo posible, la elección entre dife-
rentes prestaciones y servicios, así como la opor-
tunidad de integrar o articular esas prestaciones
y servicios con criterios de continuidad y proxi-
midad. Sería conveniente caminar hacia un mo-
delo intersectorial auténticamente sociosanitario,
tomando las decisiones clínicas correspondientes
en coherencia con el proyecto de vida de las perso-
nas y los recursos sociales, evitando situaciones de
abandono y/u obstinación terapéutica.
El desarrollo de la atención a las personas con dis-
capacidad y/o en situación de dependencia implica
llevar a cabo las siguientes acciones:
4.3. Desgaitasunen bat dutenei eta/edo
mendekotasun-egoeran daudenei arreta
ematea
Desgaitasunen bat dutenei, bai eta mendekota-
sun-egoeran daudenei ere, gertakizun horrek
biziki eragin diezaiekete gizon-emakume orok
pertsona gisa errealizatzeko eta modu integra-
lean garatzeko dugun irrikan. Baina horrelako
egoerak erronka kolektibo bat ere badira; kezka
sortzen du jendartean, egoera horiei heltzeko ba-
liabideak nola lortu eta antolatu, eta adostasun
politiko eta sozial handia eskatzen du.
Mendekotasuna prozesu dinamiko eta aldakorra
da. Fenomeno multidimentsionala da, eta faktore
askok eta askotarikoek eragiten dute: faktore fi-
sikoek, emozionalek, intelektualek, harremanekin
lotutakoek, sozialek, juridikoek, ekonomikoek…
Horregatik, mendekotasun-egoeran daudenen
eta/edo desgaitasunen bat dutenen kolektiboa
ere heterogeneoa eta askotarikoa da, oso: adinari
dagokionez, egoera horretan egotearen arrazoiei
dagokienez, mugatuta dauzkaten gaitasun-motei
dagokienez eta behar dituzten laguntzei dagokie-
nez, besteak beste.
Desgaitasunen bat dutenei eta/edo mendekota-
sun-egoeran daudenei laguntza eta zerbitzuak
ematean, pertsonaren autonomia ahalik gehien
sustatu behar da, eta bi zentzutan gainera: batetik,
norberaren gaitasunak ahalik gehien mantentzea
eta garatzea; eta bestetik, nork bere bizitzan aha-
lik eta kontrol handiena izatea. Teknikoki agindu-
takoarekiko oreka gordez, noski, egoera horretan
daudenei aukeran eman behar zaizkie, ahal den
neurrian, zenbait prestazio eta zerbitzu, eta ho-
riek modu jarraituan eta hurbil jasotzearren in-
tegratzeko edo antolatzeko aukera ere izan behar
dute. Alde horretatik, sektorearteko eredu guztiz
soziosanitario baterantz joatea komeni da: erabaki
klinikoak pertsonen bizi-proiektua eta baliabide
4.2.1. Aztertzea eta txosten batean
jasotzea zer arazok galaraz diezaieketen
gizartean baztertuta egon dauden edo
egoteko arriskua duten pertsonei baliabi-
de sanitario eta sozialak lortzea, eta arazo
horiei zer konponbide eman dakiekeen.
Horretarako, diziplina anitzeko lantalde
bat osatuko da.
4.2.2. Bazterketa-egoeretan esku hartzeko
protokoloak zehaztea. Protokolo horietan
baliabideen mapa bat egongo da, eta garbi
adieraziko da jardunbide bakoitzeko ardura
nork izango duen eta erreferentziako per-
tsona nor izango den.
4.2.2.1. Lurralde Historiko bakoitzean
protokoloak prestatzea eta proiektu pilo-
tuak abian jarri eta zabaltzea.
4.2.2.2. Proiektu pilotu horiek formalki
ebaluatzea.
4.2.3. Baztertuta egon dauden edo egote-
ko arriskua duten pertsonentzako arretan
gizarte-zerbitzuen arloko eta hezkuntzako
laguntza-zerbitzuak indartzea.
4.2.4. Patologia kronikoak izan, kontrola
behar eta bizilekurik ez duten pertsonen-
tzako arretan laguntza-zerbitzuak indartzea.
4.2.5. Sozializazio-maila txikiko pertso-
nentzat eskakizun-maila txikiko mekanismo
soziosanitarioen beharra zenbaterainokoa
den aztertu eta neurria ezartzea.
4.2.6. Arreta soziosanitarioaren jarraitu-
tasuna bermatze aldera haurrak babeste-
ko sareari laguntza emateko programak
zenbateraino diren beharrezko aztertu eta
neurria ezartzea.
4.2.7. Haurrak arriskuan edo babesik gabe
dauden egoerei edo tratu txarrak jasotzen
dituztenei dagokienez, prebentzioa eta
jardutea.
4.2.7.1. Eginda dauden protokoloak
biltzea eta ebaluatzea.
4.2.8. Mendekotasun-egoeran dauden
pertsonak zabarkeriaz tratatzeari, abando-
natzeari edo tratu txarra emateari dagokio-
nez, prebentzioa eta jardutea.
4.2.8.1. Adinekoak eta mendekotasun-
egoeran dauden pertsonak tratu txarren
pean daudela hautemateko tresna bat
prestatzea eta baliozkotzea.
4.2.8.2. Adinekoak eta mendekotasun-
egoeran dauden pertsonak tratu txa-
rren pean daudela hautemateko tresna
ezartzea. Proiektu pilotua, Lurralde
Historikoka.
4.2.8.3. Proiektu pilotu horiek ebaluatzea.
4.2.9. Genero-indarkeria jasan duten per-
tsonak arriskuan edo babesik gabe dauden
egoerei edo tratu txarrak jasotzen dituzte-
nei dagokienez, prebentzioa eta jardutea.
4.2.9.1. Eginda dauden protokoloak bil-
tzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.
3736
OIE 5.
Eremu soziosanitarioan prestakuntza,
ikerketa, berrikuntza eta ezagutza-
transferentzia sustatzea
Arreta soziosanitarioaren eredua ez da jarraibide
itxi eta estatiko bat, ez kontzeptualki, ez operati-
boki, ez teknologikoki.
Hamaika arazori irtenbide bila aritu beharra iza-
ten da askotan, eta gizarte-aldaketek eta tartean
elkarri eraginez dauden eragileen sormenak aur-
kitu ere aurkitzen dizkiete arazo jakinei tokian
tokirako irtenbideak. Ezagutza zehatz hori eza-
gutza orokortu, hedatu eta sistemiko bihurtzeko,
ikerketa-metodologiak aplikatu behar dira, kuan-
titatiboak nahiz kualitatiboak, esperientzia horiek
guztiak ebidentzia bihurtzeko. Hemen proposa-
tzen dugun zirkuitua ixteko, ezagutza-transferen-
tziaren prozesuan teknologia berriak eta ekintzak
egiaz ezartzea da azken urratsa.
Prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ezagutza-
transferentzia, horretan guztian bermatuta haziko
eta umotuko da arreta soziosanitarioaren eredua,
eta horiexek emango digute bide ekintza soziosa-
nitario horiek eragingo dituzten aldaketa kultu-
ralek ekar diezaguten herritarrok eta erakundeek
nahi berberaren alde ahalegintzea: gizarte zuzenago
eta solidarioago bat eraikitzea.
EKINTZAK
5.1. Ikerketa eta berrikuntza soziosanitarioaren egoerari buruzko txostena
5.2. Etorbiziko laguntzen bidez finantzatutako proiektuen muestra baten
ebaluazioa
5.3. Berrikuntza soziosanitariorako foroa sortzea
5.4. Etorbizik finantzatutako proiektuen jarraipena egitea (monitorizatua) eta
laguntza teknikoa ematea proiektua bukatu arte
5.5. Gune soziosanitarioaren koordinazioari buruzko jardunaldiak
5.6. I+i proiektu edo ekimenei buruzko ezagutzaren transferentzia
5.4 5.5 5.6
2014
2015
EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK
5.1 5.2 5.3
ESPEROTAKO
ERAGINA
Aztertzeko eta
berritzeko gaitasuna
sortzea gune
soziosanitarioan.
Sortutako ezagutza
efizientziaz
hedatzea gune
soziosanitarioko
eragile guztien
artean.
Ezin ahantz daiteke eredu horrek gainditu egiten
duela osasun- eta gizarte-zerbitzuen erantzun-
kidetasuna eta lankidetza, eta nahitaezkoa dela,
agirian jasota dagoen bezala, hezkuntza-sistema
ere inplikatzea. Premia bereziak dituzten haurren
arretarako, hauek dira urratsak:
4.5. Beste kolektibo batzuei arreta ematea
Kolektibo batzuk gure gizartean ia ezkutuan be-
zala daude, dela gutxi izanik entzute gutxi dute-
lako, dela estigma sozial bat lotzen zaielako. Bote-
re publikoen aurrean ia bakarka aritzea ekartzen
die horrek askotan, eta emaitzak kaskarrak izaten
dira gehienetan. Horregatik, kolektibo horiei
arreta berezia eman behar zaie.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren
xedearen alderdietako bat –eta gogora dezagun,
bide batez, pertsona duela ardatz– entzute gutxi
duten kolektiboekiko sentsibilizazioa da, hain zu-
zen ere, eta horietako bat gaixotasun arraro derit-
zen gaitzetako bat dutenen kolektiboa da: arazo
konplexu eta askotarikoak dituzte, gehienetan
bilakaera kronikoa, eta ibilbide soziosanitarioa,
eskuarki, ez dago aurreikusita.
Hauek dira eginkizunak:
EKINTZAK
4.1. Buru-nahasmenduak dituzten pertsonei arreta ematea
4.2. Baztertze arriskuan eta babesgabetasun egoeran dauden pertsonei arreta
ematea
4.3. Desgaitasuna duten eta/edo mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta
ematea
4.4. Beharrizan bereziak dituzten umeei arreta ematea
4.5. Beste kolektibo batzuei arreta ematea: transplante bat izan duten pertsonak
eta ezohiko gaixotasunak dituztenak
EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK
4.1 4.2 4.3 4.4 4.5
2016
ESPEROTAKO
ERAGINA
Babes handiagoa eta
arreta soziosanitario
intentsiboagoa, hala
behar duten gure
gizarteko
kolektiboetan.
4.4.1. Euskadin arreta goiztiarra emateko
sarea arautzen duen dekretuan jasotakoak
ezartzea eta garatzea.
4.4.1.2. Premia Bereziak dituzten Hau-
rrei Arreta Integratua emateko Prozesua
(PAINNE) ebaluatzea.
4.4.1.2. Arreta Goiztiarra Ebaluatzeko
Taldeak (AGET) sortzea eta sendotzea.
4.4.1.3. Lurralde bakoitzean proiektu
pilotuak abian jartzea.
4.5.1. Gaixotasun arraroak dituztenentzat
gaur egun dauden baliabide soziosanita-
rioen mapa bat egitea.
4.5.1.1. Lantalde bat sortzea, tartean
horrelako gaixotasunek eragindakoen
elkarteak ere badirela.
4.5.1.2. Gaixotasun arraroak dituzte-
nentzat gaur egun dauden baliabide
soziosanitarioen mapa egitea.
4.5.2. Baliabideen mapa historia klinikoan
sartzea.
4.5.3. Transplanteren bat egin zaienen
arreta soziosanitarioa sustatzea.
BIBLIOGRAFIA
Erreferentzia 	
bibliografikoak
Ararteko (2007): Arreta soziosanitarioa: Espa-
rru kontzeptuala eta nazioarteko eta autono-
mietako aurrerapausoak. Hurbilketa, Ararte-
koak Legebiltzarrari egindako txosten berezia,
Vitoria-Gasteiz.
Commission on Social Determinants of Health
(2008): Closing the gap in a generation: health
equity through action on the social determi-
nants of health, Final Report of the Commission
on Social Determinants of Health, OME, Geneva.
Eurofound (2012): Third European Quality of
Life Survey. Quality of Life in Europe: Impacts
of the Crisis, Europar Batasunaren Argitalpenen
Bulegoa, Luxemburgo.
Eusko Jaurlaritza (2012): Pobreziari eta gizar-
te-desberdintasunei buruzko inkesta, 2012.
Emaitza nagusiak, Enplegu eta Gizarte Politike-
tako Saila, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen
Zuzendaritza.
KODNER, D.: “All together now: a conceptual
exploration of integrated care”, in Healthca-
re Quarterly, 13 special, 6-15. doi:10.12927/
hcq.2009.21091
QUEREJETA, M. (2006): Discapacidad/Depen-
dencia. Unificación de criterios de valoración y
clasificación, Lan eta Gizarte Gaietarako Minis-
terioa, Gizarte Zerbitzuen Estatuko Idazkaritza,
Familiak eta Desgaitasuna, IMSERSO, Madril.
REED, J.; COOK, G.; CHILDS, S.; MCCOR-
MACK, B. (2005): “A literature review to explore
integrated care for older people”, in International
Journal of integrated care, 5, urtarrila-martxoa.
SPIJKER, J.; MACLNNES, J. (2013): “Population
ageing: the time bomb that isn’t?”, in BMJ, 347:
f6598.

Contenu connexe

Similaire à Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak

Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola euBakeola
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Irekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Irekia - EJGV
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Irekia - EJGV
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoakAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEcoEuskadi 2020
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)Irekia - EJGV
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfIrekia - EJGV
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Irekia - EJGV
 
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...IntegraLocal
 
Jasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daJasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daEcoEuskadi 2020
 

Similaire à Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak (20)

Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
 
Gertu Programa
Gertu ProgramaGertu Programa
Gertu Programa
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoak
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
 
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnakGizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
 
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
 
Jasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna daJasangarritasuna osasuna da
Jasangarritasuna osasuna da
 

Plus de Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Irekia - EJGV
 

Plus de Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
 

Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak

  • 1.
  • 2. AURKIBIDEA 11OR. 1. Euskadiko eremu soziosanitarioaren definizioa 1.1. Hizkera komun baten bila 1.2. Premia soziosanitarioak dituzten pertsonak 1.3. Harreman-sistema konplexua 1.4. Gaur egungo testuingurua 1.5. Erreferentziazko agiriak 39OR. Bibliografia 25OR. 2. Proposamen estrategikoa 2.1. Printzipio estrategikoak, balioak, xedea eta ikuspegia 2.2. Ikuspuntu estrategikoa 2.3. Ildo estrategikoak eta ekintzak 5OR. Hitzaurrea
  • 4. 7 Euskadiko arreta soziosanitarioa sistema konplexua da: • Esparru historiko eta legezko jakin batean dago antolatuta eta garatuta • Zentzu zabal eta inklusiboan osasun-zerbitzuak eta gizarte- zerbitzuak ematen dituzten erakunde guztiek bat egiteko eta koordinatzeko eremu komun bat sortzeko aukera edo beharra azaltzen du • Arreta soziosanitarioaren zentzuaren eta antolamenduaren muina pertsonak dira, eta, batik bat, zenbait kolektibo zehatz: hainbat arrazoi korapilatsu eta askotariko direla tarteko, eremu honetan prestazioen hartzaile diren haiek, hain zuzen Arreta soziosanitarioan aplikatzekoak diren arauek hiru lege dituzte oinarri: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Elkar- te Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanak arautzen dituena; 8/1997 Legea, ekai- naren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena; eta berriena, 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Arreta soziosanitarioan aritzen diren eragile publikoek zeinek bere eskumenak dituela kontuan izanik, erakundeen arteko adostasuna da gakoa nahitaez, asistentzia hori eraginkorra izango bada bere he- dadura osoan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) elkarrengana hurbiltzeko dinamika bati ekin zioten 90eko hamarkadan, eta aldebiko esparru- hitzarmen batzuk izenpetu zituzten: • 1996ko maiatzaren 20ko esparru-hitzarmena, Osasun Sailaren/ Osakidetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintza Sailaren artekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan premia sozio- sanitarioei lankidetzan erantzuteko. • 1998ko maiatzaren 14ko esparru-hitzarmena, Eusko Jaurla- ritzaren Osasun Sailaren/Osakidetzaren eta Bizkaiko Foru Al- dundiaren artekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoan eremu sozio- sanitarioan lankidetzan aritzeko. • 1998ko azaroaren 16ko esparru-hitzarmena, Eusko Jaurlaritza- ren Osasun Sailaren/Osakidetzaren eta Arabako Foru Aldundia- ren Gizarte Ongizate Sailaren artekoa, Arabako Lurralde Histo- rikoan premia soziosanitarioei lankidetzan erantzuteko. Jon Darpón Sierra Arreta Soziosani­tarioko Euskal Kontseiluko Lehendakaria
  • 5. 8 Arreta soziosanitarioa koordinatua izateak lagundu egiten du pertsonon bizitza-kalitatea hobetzen. Esku-hartzeak sektoreka bananduta egiten ja- rraitzeak –osasun-arlokoak eta gizarte-zerbitzuetakoak, alegia– arazo eta zailtasun ugari sortzen ditu, maiz ikusi denez: • Pertsona partzializatzea dakar, eta horren ondorioz, zenbait helburu bate- raezin gerta daitezkeenez, kalteak izateko arriskua ere bai • Erabiltzaileak nahiz profesionalak pozik ez egotea dakar; lehenak, nor- beraren egoera osotasunean baloratzen ez delako; eta bigarrenak, beren gaitasunetan oinarrituta legokeen eta muga pertsonal nahiz sozialak mi- nimizatzen saiatuko litzatekeen jarduera-planik ez dagoelako • Pertsonek beren ingurunean dituzten baliabide informalak nahikoa ez erabiltzea eragiten du. • Zenbait talde babesik gabe geratzeko arriskua dakar, osasun-arloen eta arlo sozialen arteko koordinazio ezagatik • Galdu egiten dira baliabideak optimizatzeak eta jarduera koordinatuen sinergiek ekarriko lituzketen onurak Horregatik, eta justiziaren eta eraginkortasunaren printzipioei jarraiki, koor- dinazio soziosanitarioa herritarrenganako konpromiso politiko eta asisten- tziala da gaur egun. Azkenik, 2003ko urtarrilaren 30ean lankidetza-hitzarmen orokor bat sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek, Euskal Autonomia Erkidegoko arreta soziosanitarioaren gara- penerako. Oinarria finkatuta dago, beraz, bai arauei eta estrategiei dagokienez, bai alder- di instituzionalari dagokionez ere, eta orain, oinarri horren gainean eraikiz eta sakonduz, lehentasunak finkatzea dagokigu: Euskadin arreta soziosanitarioa koordinatua, sortzailea, iraunkorra eta osoa izan dadin lortzeko elementu es- trategikoak hautatzea, hain zuzen. Bai Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta ni neuk, Eusko Jaurlaritzan dagozkien batzordeen aurrean egindako lehen agerraldietan, arreta soziosani- tarioaren garrantzia eta lehentasuna eman beharra aitortu genuen. Biek azpi- marratu genuen jardunbideek zeharkako eta sektorearteko koordinaziorantz jo beharra – Eusko Jaurlaritzako beste sailekin eta foru-aldundiekin nahiz udalekin–, eta legealdi honetarako lehentasunezko helburutzat koordinazio horretarako jardun-ildoak hartu genituen biek. Planteamendu horiek, ardatz nagusitzat herritarrak eta premia soziosanitario kolektibo nahiz bakarkakoak dituztenak, eta lehentasuna esku-hartzeen era- ginkortasunari ematen diotenak, gainera, oihartzun nabaria izan dute gure Lurralde Historikoetako foru-organoetan nahiz udaletan. Estrategiaren aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko arreta soziosanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentua dugu. Arreta Soziosanitarioko Eus- kal Kontseilua osatzen duten erakunde guztiek 2011ko otsailean ia aho batez onartua, ikuspuntuaren aldetik bat dator legealdiaren hasieran Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nahiz Osasun sailburuak egindako proposa- menekin, bai eta foru-organoetako arduradunek egindakoekin ere. Esparru- dokumentu horrek bertan zehaztutako ildo eta helburu estrategikoak ezartze- ko metodologia operatibo bat garatzen du, lurraldekakoa, egoerari buruzko diagnostiko komun eta partekatu batetik abiatuta. Oinarri horien gainean taxutu dira Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua- ren ildo estrategikoak, legealdi honetan lantzekoak, eta Euskal Autonomia Er- kidegoko arreta soziosanitarioaren balioak eta ikuspuntu estrategikoa zeru- mugan izanda, ildo pragmatiko eta operatiboak ematea izan da helburua.
  • 7. 13 1.1. Hizkera komun baten bila Koordinazio soziosanitarioaren aldetik orain arte izandako lorpenak Euskadiko arreta so- ziosanitarioaren ereduak jarraibide izan dituen printzipioek eragin dituzte, hein handi batean: eremu hori osatzen duten erakundeen ku- deaketa-autonomia errespetatzea; adostasuna bilatzea, egituretan bateratasuna eta pareko- tasuna lortzearren; eta proaktibitatea, sistema sektorialen eta haien mekanismoen jardunean. Printzipio horien oinarrian etengabe hizkera komun bat eraikitzen aritzea dago, eta arreta soziosanitarioan jarduten duten erakundeek horri esker egin dezakete lan elkarrekin, per- tsonon bizitza-kalitatea hobetzeko eta Euskadi- ren garapenean aurrera egiten jarraitzeko. “Osasun-arazo larriak direla-eta, edo eginkizunen arloko mugak direla- eta, eta/edo gizartetik bazterturik geratzeko arriskua dela-eta, pertsona batzuek behar dituzten zainketek osatzen dute arreta soziosanitarioa, osasun-arreta eta gizarte-arreta aldi berean biltzen dituena, koordinatua eta egonkorra, arreta jarraituaren printzipioarekin bat datorrena.” 12/2008 Legea Inplikatutako beste arlo batzuk: hezkuntza, etxebizitza, justizia, segurtasuna, hirugarren sektorea… Osasun Sektorea Gune sozio- sanitarioak Gizarte zerbitzuen sektorea Beharrizan soziosanitarioak dituzten pertsonak 1. irudia Eremu soziosanitarioa Premia soziosanitarioei arreta emango bazaie, funtsean bi sektoretako egiturek eta zerbitzuek hartu behar dute parte: osasun-arlokoek, eta gizarte-zerbitzuetakoek. Munduan barrena, bi sektore horien parte-hartzea kudeatzeko zenbait eredu probatu, gidatu eta hautatu dira. Euskadin, eta inguruetan, hautatu den eredua bi-bien arteko koordinazioa izan da (beste eredu bat sektoreak batzea litzateke, eta beste bat, sektore berri bat sortzea). Eta eredu-mota horrek, argi dago, pre- mia soziosanitarioei maiz askotan modu integratu eta jarraituan erantzutea eskatzen du. Horregatik, eta zer biztanleria-multzoz ari garen, beste sekto- re batzuen parte-hartzea beharrezkoa ere bada. Esate baterako, arreta goiztiarreko egoeretan nahiz gaixotasun kronikoak dituzten adingabeei arreta ematekoetan, hezkuntza-sektorearen parte- hartzea funtsezkoa da, eta orobat beharrezko ger- tatzen da eremu judizialaren parte-hartzea indar- keria matxistaren biktima izan diren emakumeei arreta eman behar zaienean. Beraz, eremu soziosanitarioaz ari garenean, adi- tzera eman nahi duguna ez da hirugarren sektore bat, baizik eta eremu partekatu bat, premia sozia- lak eta sanitarioak dituzten pertsonei arreta ema- teko sistema konplexu bat. Elkarri eragiten dioten sektore ugari daude eremu horretan tartean, asis- tentziazko maila asko, eta ezinbestekoa da horiek guztiak koordinatzea.
  • 8. 1514 XEDE- KOLEKTIBOAK BEHARRIZAN BEREZIAK DESGAITASUNA BAZTERTZEARRISKUA NAHASM EN DUA DITUZTEN UMEAK E TA/EDOMENDETASUNA ETABABESGABETASUN A BURU- BEST E KOLEKTIBO B ATZUK 2. irudia Ildo estrategiko soziosanitarioen xede-kolektiboak 3. irudia Garapen bidean dagoen arreta soziosanitarioaren eredua FAKTORE NAGUSIAK GAILENTZEN ARI DIREN ELEMENTUAK Irisgarritasuna Bizilekuan bertan Emaitza Osasuna, autonomia eta bizi-kalitatea Ikuspuntua Pertsonengan zentratua Arreta eredua Jarraitua eta koordinatua Jarraipen asistentziala Prebentzioa, sendabidea, zainketak, birgaitzea eta bizitzaren bukaera 1.2. Premia soziosanitarioak dituzten pertsonak Eremu soziosanitarioaren alderdi subjektiboa zenbait faktorek definitzen dute; nagusiki, kro- nikotasunak, zahartzaroak, mendekotasunak eta baztertuta geratzeko arriskuak. Tentagarria da, oso, arreta soziosanitarioak har- tzen dituen kolektiboak zerrendatzea, horrek la- gundu egingo lukeelako zer pertsona-motaz ari garen ulertzen; baina kontuan izan behar da, dena den, zerrendak mugatuak direnez beti, arrisku handi bat dakarrela horrek: zerrendan ageri ez direnak egon ez daudela pentsatzea, hain zuzen. Beheko eskeman agiri honetako ildo estrate- gikoen xede-kolektibo nagusiak jaso ditugu; ko- lektibo horietako pertsonak dira arreta soziosa- nitarioaren hartzaile nagusi, eta hemen aurkezten dizkizuegun ekintza estrategikoak horiei begira taxutu dira funtsean. Eremu soziosanitarioko jardunen ardatz nagu- sia pertsonak dira, beraz, eta hori guztia, jakina, printzipio hauetan oinarrituta: unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, kalitatea eta parte-hartzea. Arreta soziosanitario koordinatu eta pertsonan ardaztu horrek –helburu dugun ereduak, beraz– gaur egungo paradigma gainditzea eskatzen du (arreta zatikatua den eredua gainditzea, alegia), eta sortuko den arreta soziosanitarioko esparru berrian elementu nagusiak garapen bidean dau- den hauek izatea du xede:: Eremu soziosanitarioan aritzen diren eragile guztiek aitortzen dute haren konplexutasuna, alderdi askotatik: eskumenen nahiz arauen al- detik, alde programatikotik, asistentzialetik, eta, beraz, harremanen aldetik. Hein handi batean, konplexutasun horren ondorio da Euskal Auto- nomia Erkidegoan hautatutako koordinazio-ere- dua. Eredu horri esker, arreta soziosanitarioaren erabiltzaileei erantzun integratuak eta ekitatez emateko modua eraiki ahal izan dute Euskadiko erakundeek, ikusita badagoela nola hobetu, eta beraz, arreta zatikatua edo ez-berdintasunezkoa izatea gerta litekeen egoerak nola eragotzi. Euskadin koordinazio soziosanitarioak izan duen ibilbide hori du oinarri hemen aurkezten dugun proposamen estrategikoak. Gure ereduak osasun- sektorea eta gizarte-zerbitzuena bereiz eta zein bere erara antolatuta daudela aitortzen du, eta bakoitzak bere egiturak, kulturak eta harreman- sistemak ditu. Horrenbestez, eremu soziosanita- rioa premia soziosanitarioak dituen pertsonaren arabera definitzen da, eta hura, jakina, bakarra eta zatiezina da. Horregatik, ezinbestekoa da, halaber, eremu so- ziosanitarioari estatus propio bat, lan-tresnak eta bere jardun zehatzak ematea. Alderdi horiek landuko ditugu ondoren aurkeztuko dizkizuegun ildo estrategikoetan. Arreta soziosanitarioa zer den kontzeptualki argitu behar horretan aurrera egiteko ere baliagarri dira, eta alde horretatik, la- gundu egingo dute zehazten eta mugatzen premia soziosanitarioak zein diren eta zein ez, eta arreta soziosanitarioa zer den eta zer ez. Horrela, paradigma asistentziala alda dadin sus- tatzen ariko gara, pertsonari buruzko ikuspuntu integral baterantz, kontuan har dezan, bakoitza- ren egoera biomediko osoa ez ezik, baita egoera soziala eta funtzionala ere. Ildo horretatik, osa- suna konstruktu biopsikosoziala dela gogoraraz- ten digu Osasunaren Mundu Erakundeak. Ildo estrategiko hauek ikuspuntu horretan oinarrituta daude eta koherenteak dira Euskal Autonomia Erkidegoko plangintza estrategikorako beste tres- na batzuekin, hala nola 2013-2020 Osasun Plana, Osakidetzaren 2013-2016 eperako Lerro Estrate- gikoak eta Ekintza Planak, eta Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak, haietan ere antzekoa baita osasunari heltzeko modua: orokorra, integra- la, eta pertsona bakoitzaren berezitasunarekiko errespetuzkoa. Alde horretatik, azpimarratu beharra dago per- tsonez ari garela, eta ez soilik pazienteez. Pertso- na bakoitzak, kontuan izanda premia sanitarioen, sozialen edo soziosanitarioen aldetik zer profil duen, erantzun-mota jakin bat behar du, betiere erantzun antolatua, eraginkorra, ekitatiboa eta iraunkorra. Hurrengo ataletan, ildo estrategiko soziosanita- rioen eremu objektiboa eta subjektiboa definitzen dituzten kontzeptuak azalduko ditugu. Arreta sanitariotik harago, herritarren osasunari eta, beraz, herritarren ongizateari buruzko ikuspegi zabal bat lantzea proposatzen da. Eredu biomedikoaren ikuspegia, norbanakoaren faktore genetikoetan eta biologikoetan oinarritua, osasunaren ezaugarri sozialei zabaltzen zaie. Osasunaren ikuspegi orokorra izateko, osasun-sistemak lan koordinatu eta zeharkakoa egin behar du gainerako administrazio eta eragile sozialekin. Osasuna beti hartzen da kontuan gainerako politiketan. Osakidetzaren 2013-2016 eperako Lerro Estrategikoak eta Ekintza Planak, eta Osasun Sailaren 2013-2016 eperako Ildo Estrategikoak Azkenik, arreta soziosanitarioaren koordinazioan kontuan izan beharreko elementu nagusietatik beste bat bi sektoreen arteko asimetria da; hots, osasun-sektorearen eta gizarte-zerbitzuenen arte- koa. Azkenaldian mendekotasunaren arretan eta autonomiaren sustapenean izan diren aurrerapen funtsezkoak ikusita, bai eta kronikotasunaren arretan izandakoak ikusita ere, gauza nabaria da bi sektoreak aldatzen eta umotzen ari direla, eta bi sektoreetako profesionalen kalitate handiari esker, koordinazio-lan hori egin daitekeela, egin, egoera asimetrikoa izanda ere.
  • 9. 1716 5. irudia Luzetarako ikuspegia, eremu soziosanitarioan Luzetarako ikuspegia Hirugarrenik, luzetarako ikuspegia dago; hots, pertsona batek bere bizitzan zehar eremu sozio- sanitarioarekiko harremanean duen ibilbide edo continuum asistentzialeko fase guztiak kontuan hartzean sortzen den ikuspegia. Zaintzen continuum horrek zaintzak integra- tzeari egiten dio dei, eta ez egiturak integratzeari. Integrazio horretan, pertsona bakoitzak behar di- tuen zaintzen, zerbitzuen eta arreten erregistroa eta plangintza egiten jarraitzen da, pertsona ho- rrek har ditzakeen roletako bakoitzean dituenena gainera (paziente moduan, erabiltzaile moduan, bizilagun moduan dituenena eta abar), baina arlo soziosanitarioko sistemak osatzen dituzten arreta-maila edo arreta-tarte guztietan zehar. Alde horretatik, arreta sanitarioak nahiz gizarte- zerbitzuetakoak zeregin nagusitzat izan duten sendatze eta zaintze huts horretatik harago doa, eta prebentzioa nahiz errehabilitazioa indartu be- harra azpimarratzen du. Horrekin, koordinazio soziosanitarioak gure herrian bere gain hartzen duen, eta har dezakeen, lanaren ikuspegia zabal- du egiten da luzetara. Koordinazioaren beharra hainbat mailatan Ildo estrategiko soziosanitarioak abian jarriko ba- dira, koordinazio-mekanismoak prestatu behar dira, zenbait mailatan: kudeaketan, arretan, admi- nistrazioan eta herritarrekiko harremanean. Bes- tela esanda: arreta soziosanitarioak makro-, meso- eta mikro-mailan egon behar du koordinatuta. Jakintza-arlo honetako teorialari garrantzitsuenen esanetan, gai hauekin lotutako koordinazio-for- mulek osatzen dute makro-maila: arreta-politika publikoen diseinua, horiek arautzea, zerbitzu- sareen plangintza (estatu-, eskualde- edo toki- mailan), eta finantziazioa. Meso-maila, berriz, arreta-unitateen edo -zerbitzuen kudeaketa ope- ratiboaren arloko koordinazio-formulek osatzen dute; hots, zerbitzu-ematea antolatzeko moduekin lotutakoek. Eta mikro-maila, azkenik, pertsona bakoitzari emandako arretaren koordinazioari dagokio (Reed et. al., 2005). Agiri honetako ildo estrategiko soziosanitarioetan sartuta dago ikuspegi hori, eta koordinazio de- ritzogun eredua indartzen dute, eta ez sektoreen integrazioa. Hori ez da oztopo, dena den, beha- rrezkoa denean arreta soziosanitarioa modu inte- gratuan ematerantz joateko. Gakoa, beraz, jardue- ra-maila guztietan modu koordinatuan aritzean datza: gobernantzatik asistentziara bitartean, arreta soziosanitarioaren premian gizabanako bat dagoen maila orotan. Aurreikusi Sendatu Zaindu Birgaitu Harremanaren sakontasuna Lankidetza Koordinazioa Integrazioa 4. irudia Harremanen sakontasuna, eremu soziosanitarioan Lan honetan oinarritua: Kodner, D. 1.3. Harreman- sistema konplexua Koordinazioaren aldeko apustuak paradigma-al- daketa dakar: plangintza eta zerbitzu-emate zatika- tua alde batera utzi, eta herritarren premiei erantzu- teko zerbitzuak modu koordinatuan antolatzea. Alde batetik, izugarri konplexua da arreta eta plangintza soziosanitarioan esku hartzen duten eragileen sarea; osasun-sektorekoak eta gizarte- zerbitzuetakoak daude tartean (horiek zuzenean hartzen dute esku), baina beste sektore batzuk ere badaude, hala nola etxebizitza, justizia, hezkun- tza eta segurtasuna. Politikak lantzen hasitakoan, beraz, guzti-guztietan ikuspuntuak nahitaez izan behar du sektoreartekotasuna, osasuna eta on- gizatea, eta orobat, beste batzuen parte-hartzea: hirugarren sektorea; erabiltzaileen elkarteak, pa- zienteenak, herritarrenak eta senideen elkarteak; enpresa hornitzaileak; etab. Konplexutasun hori dela eta, ezinbestekoa da administrazioko maila guztietan koordinazio- mekanismoak egotea, eta horiei zenbait ikuspe- gitatik hel dakieke: Harremanen zabaltasuna Zabaltasunaren ikuspegitik, bi egoera-mota be- reiz daitezke. Alde batetik, harreman horizon- tala, koordinatu beharreko erakunde edo uni- tateak kidekoak izanik koordinazioa ere maila berekoa denean sortzen dena; harreman-mota hori sortzen da, esate baterako, bi ospitaleren artean, edo bi egoitzaren artean, edo bi erosketa- sailen artean. Beste batzuetan, berriz, harremana bertikala da: elkarren artean koordinatu behar duten erakundeak edo unitateak asistentzia-maila berekoak ez direnean, hain zuzen. Horixe gerta- tzen da, adibidez, ospitaleko arreta eta oinarrizko arreta soziosanitarioa uztartzen direnean. Eta harreman-mota horiek, gainera, batzuetan sektore berberaren barruan gertatzen dira (osa- sun-sektorean, esaterako), eta zenbaitetan, berriz, eremu partekatu batean (eremu soziosanitarioan, adibidez). Harremanen sakontasuna Sektoreen arteko harremanaren arloan egiten di- ren ekimenak haien sakontasun-mailaren arabera ere bereiz daitezke. Sakontasun-maila txikiene- koak Lankidetza esango diogun modalitatearekin lotutakoaklirateke;horrelakoetan,zaintza-lanetan aritzen diren zenbait profesionalek elkarlanean di- hardute, ad hoc, baina elkarlan hori arautzen edo babesten duen esparrurik ez dago. Bestetik, Koor- dinazioa modalitatea dago; horrelakoetan, badago erakundearteko esparru egituratu bat, eta horrek aukera ematen du komunikazioa, informazioa partekatzea eta lankidetza gerta daitezen errazte- ko mekanismoak zehazteko, baina finantziazioari eta erantzukizunei dagokienez, tartean diren erakundeek erabat independente izaten jarraitzen dute. Sakontasun-maila handieneko modalitatea Erabateko integrazioa da; erantzukizunak, ba- liabideak eta finantziazioa erakunde edo sistema bakar batean bateratzea eta horrela entitate berri bat sortzea dakar, eta entitate sortu berri horrek izango du pertsonei asistentziaren continuuma emateko ardura.
  • 10. 1918 6. irudia ALDAKETA DEMOGRAFIKOAK ALDAKETA SOZIAL HANDIEN IRUDI DIRA Gaur egun, Euskal Autonomia Erkide- goan, 65 urte edo gehiago dituztenak (% 19,54) gehiago dira 17 urte edo gutxia- go dituztenak (% 16,11) baino. Aldaketa horiek erronka handiak dakarzkigute, baina aukera bikaina ere badira, gizarte inklusiboago bat sortzeko bidea ematen digutenez gero. Euskadin, heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa da, 2013ko lehen sei- hilekoko datuak kontuan hartuz gero. Familia-egiturak ere aldatzen ari dira; horrek eragin egiten du zaintzarekin lo- tutako antolaketa sozialean, eta horrek lotura zuzena du arreta soziosanitarioa sortu izanarekin eta eskaria handitzea- rekin (orainean eta geroan). Adibidez, 2001ean, seme-alabarik gabeko bikoteak 153.899 ziren (% 26,5), eta 2011n, berriz, 222.165 (% 34,4). Bestalde, 2001ean, 65 urte edo gehiago izan eta bakarrik bizi zirenen kopurua 64.446 zen, eta 2011n, berriz, 88.200. Hamar urte horietan, gora egin dute bi multzo horiek. Iturria: EIN (2013). INEbase. Biztanle- eta etxebizitza-errolda, 2011 Iturria: EIN (2013). INEbase. Biztanleriaren berezko mugimendua 6.1. Biztanleria Euskadin, adin-talde handiak kontuan hartuz (2013/01/01ko datuak 6.2. Jaiotzak eta heriotzak Euskadin (2013ko lehen seihilekoa) 0-17 urte 350.145 500.000 0 1.000.000 1.500.000 18-64 urte 1.398.570 ≥ 65 urte 424.565 Jaiotzak 9.870 4.000 0 8.000 12.000 Heriotzak 10.206 Iturria: EIN (2013). Biztanleria-zifrak eta demografía-erroldak. Iturria: EIN (2013). Biztanleria-zifrak eta demografía-erroldak 6.3. Seme-alabarik gabeko bikoteen hazkundea Euskadin 6.4. Bakarrik bizi diren adinekoen hazkundea Euskadin 2001 426.746 20% 0% 40% 60% 80% 100% 2011 Seme-alabarik gabeko bikoteak Gainerako familia-nukleoak 422.935 153.899 222.165 2001 308.783 20% 0% 40% 60% 80% 100% 2011 Bakarrik bizi diren 65+ pertsonak Bakarrik bizi EZ diren 65+ pertsonak 336.365 64.446 88.200 1.4. Gaur egungo testuingurua Herritarren premia soziosanitarioak ugaritzen ari dira, eta hainbat arrazoi daude horren atzean, hala nola prozesu soziodemografikoak eta osasun publikokoak (biztanleriaren zahartzea, gaixota- sun kronikoak ugaritzea), zenbait aldaketa sozial nahiz kultural handi (familia-egiturak eta -anto- lamenduak aldatzea, zaintzarekin lotutako anto- laketa soziala aldatzea…), eta gizarte- nahiz arau- mailan izan diren aurrerapen garrantzitsu batzuk (esaterako, desgaitasunen bat duten pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran daudenen deses- tigmatizazioa eta haien eskubideen aitortza). “…maizegi egiten den akatsa da maila estrategikoko integraziotik –plan bat, ad hoc egiturak eta finantziazioa izatea– automatikoki mikro-mailako integrazioa gertatzen dela pentsatzea, eta hori ez da egia.” Ararteko (2007). Arreta soziosanitarioa: esparru kontzeptuala eta nazioarteko eta autonomietako aurrerapausoak. Hurbilketa. Arartekoak Legebiltzarrari egindako txosten berezia. Vitoria-Gasteiz. Gero eta maizago, prozesu horiek elkarri eragiten diote pertsonon bizitzan zehar, eta, beraz, poli- tika publikoek gero eta modu berritzaileagoan eta gero eta ardura handiagoz erantzun behar diete erronka sozial horiei, ahalik eta ongizate indibi- dual nahiz sozial handiena eraikitzearren. Gaur egun, gainera, ikusita krisi ekonomikoak gizarte- egituretan izandako eragina (hala nola familietan, taldeetan eta erakundeetan), eta kontuan izanda horrek eragindako kalteei aurre egiteko dauden baliabideak urriak direla, are zentzuzkoagoa da premia soziosanitarioen ugaritze horri –eta beste hainbat erronkari– erantzun sistemiko eta koor- dinatuak bilatzea. Erabat funtsezkoa da arreta soziosanitarioa koor- dinatzeko politikak taxutzeari ekindakoan al- daketa eta prozesu sozial horiek gogoan izatea, zer aukera eskaintzen dituzten ere identifikatzeko. Alde horretatik, bizi-itxaropena handitzeak –XX. mendeko aurrerapen handietako bat– erronka itzelak dakarzkigu (ikus 6. irudia), baina edono- la ere, ihes egin behar zaie diskurtso alarmistei, biztanleriaren zahartze horrek ongizate-estatua amaitzea ekarriko duela diotenei, argi eta garbi gezurtatu baitituzte ikerketa zientifiko berrienek (Spijker & MacInnes, 2013).
  • 11. 2120 Iturria: Geuk egina, AMASen hileroko estatistiketan oinarrituta (www.dependencia.imserso.es) Iturria: Geuk egina, AMASen hileroko estatistiketan oinarrituta (www.dependencia.imserso.es) 7. irudia MENDEKOTASUNARI ARRETA, EUSKADIN 7.1. Autonomiarako eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistemaren (AMAS) estatistika orokorrak, Euskadin (2013ko urriaren 31ko datuak) 7.2. AMAS: Mendekotasun-graduak Euskadin (2013ko urria) 7.3. Prestazioen banaketa Euskadin (Ratioa: 1.18 prestazio/pertsona) (2013ko urria) 30.000 0 60.000 90.000 Erregistratutako eskaerak (Estutuko guztizkotik %5,21) 84.944 Irizpenak (baloratutako pertsonak) (eskaeren guztizkotik %97) 82.685 Prestaziorako eskubidea duten pertsona onuradunak (irizpenen %56,27) 46.529 Prestazioa jasotzen duten pertsona onuradunak (eskubidea dutenen %88,5) 41.174 15.000 24.545 1 gradua* * Mailak barne2 gradua* 3 gradua* Gradurik gabe 22.710 17.907 17.523 30.000 25.000 20.000 5.000 0 10.000 10.000 Mendetasunaren prebentzioa eta Autonomia sustatzea 118 Laguntzaile pertsonalerako P.E. 1.095 Telelaguntza 1.302 Zerbitzuari lotutako P.E. 1.554 Etxez etxeko laguntza 4.771 Eguneko/gaueko zentroak 5.359 Egoitza arreta 10.115 Familia barruko zainketetarako P.E. 24.306 20.000 Iturria: Geuk egina, AMASen hileroko estatistiketan oinarrituta (www.dependencia.imserso.es) Arreta soziosanitarioa estu lotuta dago gizartean zaintza antolatzeko moduarekin. Gaur egun, zaintzen krisia deritzonak agerian jartzen du zeinen elkarren mendeko diren dinamika indi- bidual nahiz familiarrak (eta esan beharra dago gizonezkoek eta emakumezkoek ez dituztela zaintzarekin lotutako rol berberak betetzen, eta zereginak ez direla berdintasunez banatzen) eta zaintza berezituak behar dituztenei arreta ematen dieten dinamika instituzionalak. 6. irudiko gra- fikoek erakusten duten bezala, familiak aldatzen ari dira, eta bizitza-proiektu indibidualak ere bai. Dena den, familia txikiagoak ugaritzea (batzuk pertsona bakarrekoak, beste batzuk seme-alaba- rik gabeko bikoteak), bai eta adinekoen kopurua handitzea ere (oro har, arreta soziosanitarioaren premia handiagoa izaten dute), errealitate bat da, eta horri ere erantzun egin behar zaio, egoki erantzun ere. Alde horretatik, gogoan izan behar da mende- kotasun-egoeran daudenei arreta emango bazaie –eta ongizate-estatuaren zutabeetako bat horixe da, hain zuzen–, maiz askotan ezinbestekoa dela osasun-sektorearen eta gizarte-zerbitzuenaren arteko koordinazioa. Mendekotzat hartutakoen kopuruak gora egitea gauza ontzat hartu behar da: horrelako egoerak identifikatzeko mekanismoak hobetu izanaren seinaletzat, batetik, eta pertsona guztiok pertsona izate hutsagatik ditugun eskubi- deetan aurrera egin izanaren seinaletzat, bestetik. 7. irudiak erakusten duen bezala, Euskadin 84.944 lagunek aurkeztu dute eskabideren bat, beren egoera aztertu eta mendeko pertsonatzat hartuak izan daitezen; Euskadiko biztanleriaren % 3,87k beraz. Ia eskabide denek (% 97) jaso dute irizpena; guztira, 46.529 lagunek dute prestazio bat jasotzeko eskubidea, eta horietatik 41.174 da- goeneko jasotzen ari dira, edo jaso dute. Prestazio horietatik gehienak etxekoek zaintzeko prestazio ekonomikoa dira (24.306), eta hurrenak, baina kopuruz askoz gutxiago, egoitzako arreta jasotze- ko laguntza (10.115). Oro har, prestazioen ratioa pertsonako 1.18 prestaziokoa da. Gehienak (bai eskabidea aurkeztu dutenak bai al- deko irizpena jaso dutenak) emakumezkoak dira, eta asko eta asko 55 urtetik gorakoak, baina adin guztietako jendea dago mendekotasun-egoeran. Pertsona horietako asko beren etxean bertan zaintzen dituzte, gehienetan emakumezko batek (senideak edo kontratatuak), eta geroago aurkez- tuko ditugun ildo estrategiko soziosanitarioen xede-kolektiboren batekoak dira asko. Mendekotasun-egoerez gain, beste faktore ba- tzuek ere egiten dute beharrezko arreta soziosani- tario koordinatua; besteak beste, biztanleria-talde guztietan gaixotasun kronikoen kopuruak gora egin izanak. Gaixotasun kronikoen prebalen- tzia handituz doa adinean gora egin ahala, baina adin-talde guztietan ageri da; batik bat, 45 urte- tik gora eta gabezia-indize handieneko taldeetan (ikus 8. Irudia). Kronikotasuna kudeatzea eta hari erantzun egokiak ematea Euskadiko osasun-po- litiken nahiz gizarte-zerbitzuetakoen helburu es- trategikoetako bat da. Horregatik, kronikotasuna eta arreta soziosanitarioaren koordinazioa elka- rrekin lotuta daude, nabarmen, eta Euskadiko erakundeak eta administrazioak batera aritzeko ahalegin itzela ari dira egiten. Osasunaren baldintzatzaile sozialen ikuspegitik, gauza jakina da gizarte-bazterketa eta gabezia faktore erabakigarriak direla, erabat; haiek tarte- ko direla, osasun-baldintza txarrak edo mende- kotasun-egoerak ugariagoak dira biztanleria-tal- de batzuetan beste batzuetan baino. Osasunaren Mundu Erakundeak kausen kausetan eragitearen alde egiten du; hau da, osasun-sistematik at dau- den baldintzatzaileetan jardutearen alde. Alde horretatik, ikerketa zientifiko berrienek egiaztatu dutenez, 2008an hasitako krisi ekonomikoaren eraginez izugarri handitu da pobrezia-arriskua, izugarri ugaritu gizarte-bazterketako egoerak, eta izugarri okerragotu pertsonen bizitza-kalitatea (Eurofound, 2012; Eusko Jaurlaritza, 2012). Eta faktore horiek eragin egiten dute arreta soziosa- nitarioaren eskarian. Horregatik, ikuspegi hori ere kontuan dute Eus- kadin arreta soziosanitarioa koordinatzeko ildo estrategikoek, eta bereziki erreparatzen diete gizarte-bazterketako egoeran edo babesik gabe dauden biztanleria-taldeei. Hurrengo ataletan, egoera horietan dauden kolektiboekin lotutako ekintzak azalduko ditugu, xehe-xehe.
  • 12. 2322 Euskadiko Plan Soziosanitarioa. Abiapuntuko egoerari buruzko txostena, 2001eko urria. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, Lana eta Gi- zarte Segurantza Sailak eta Osasun Sailak susta- tuta, garai hartan indarrean zen eredu soziosani- tarioaren mugak eta gabeziak identifikatu zituen txosten-diagnostiko honek, plan bat egiteari begira. Txostena erakundearteko lantalde batek egin zuen, Eusko Jaurlaritzako sail horietako eta hiru foru-aldundietako zenbait teknikariz eta arduradunez osatua. Kolektiboka egituratutako plan bat aurkezten du agiriak, eta inoiz aplikatu ez bazen ere, bertan eredu soziosanitarioaz egin- dako gogoeta batzuk 2005eko Plan Estrategikoan jaso ziren gero. Euskadin eremu soziosanitarioa planifikatzeko le- henbiziko ahalegintzat har liteke agiria, eta sekula mamitu ez bazen ere, orain indarrean den Plan Estrategikorako bidea urratu zuen, eta haren oi- narrizko elementuetako batzuk aurreratu zituen. Euskadiko Atentzio Soziosanitarioaren Garapenerako Plan Estrategikoa. 2005-2008 Euskadiko arreta soziosanitarioaren eredua osa- tzen duten elementu kontzeptual eta ezaugarri nagusiak definitzen eta finkatzen ditu, estrategia kualitatiboak (eta soilik kualitatiboak) definituz. Egoeraren diagnostikoa egiten du, eta zenbait al- derdi zehazten ditu, hala nola hobetu beharreko arloak, helburu estrategikoak, ekintza-plan bat eta jarraipenerako adierazleak. Euskadin arlo soziosanitarioan aplikatzen diren osasun-zerbitzuen eta gizarte- zerbitzuen katalogoa. 2006ko maiatza. Erakundearteko lantalde batek egina, katalo- go honek gutxienez Euskadiko hiru lurraldee- tako batean ematen diren osasun-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzuak zerrendatzen ditu. Zerbitzu eta prestazio soziosanitarioen karta edo zorroa definitzeko oinarri modura aurkeztu zen. Arreta soziosanitarioaren premian zer kolektibo dau- den zehazten du txostenak, bai eta Euskadin arlo soziosanitarioan zer osasun-zerbitzu eta gizar- te-zerbitzu dauden ere, eta ondoren, horietako bakoitzaren edukia deskribatzen du. Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildoak prestatzeko Esparru Dokumentua. 2011ko otsaila. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osa- tzen duten erakunde guztiek ia aho batez onartua, agiri loteslea da, eta erakundeen arteko koordi- nazio hutsaz harago, sinergia du helburu: eragile guztiek batera jarduteak dakarren sinergia, hain zuzen. Geroko plan estrategikoa egiteko eta Lu- rralde Historiko bakoitzean plan operatibo so- ziosanitarioak garatzeko erreferentzia nagusia da agiri hau. 1.5.Erreferentziazko agiriak 8. irudia KRONIKOTASUNA Euskadin a Errolda-sekzioko gabezia-indizea adierazle sozial gisa erabiltzen da. Sekzio bat lurralde-unitate bat da, eta zehazki, biztanleria-erroldako informazioa bananduta eman nahi denean erabil daitekeen lurralde-unitaterik txikiena; biztanle- kopurua kontuan hartuta definitzen da, nagusiki, baina lurraldean geografiaren edo hirigintzaren aldetik dauden ele- mentuak edo ezaugarriak ere hartzen dira kontuan. Sekzio guztiek ez dute biztanle-kopuru bera, baina errolda-sekzioko biztanleria-mediana 1.200 biztanlekoa da. Sekzioa txikia izateak erraztu egiten du hura osatzen duten etxebizitzak ho- mogeneoak izatea. Indize hori sortzeko, bi arlorekin lotutako adierazleak hartu ziren kontuan: lanarekin lotutakoak (lan- gabezia, eskulangileak eta behin-behineko langileak) eta hezkuntzarekin lotutakoak (hezkuntza urria, oro har eta gazteen artean). Gabezia-indizea kintiletan kategorizatzen da; batak gabezia sozial txikieneko eremua adierazten du, eta bostak, gabezia handienekoa. Iturria: PREST - Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea Iturria: PREST - Euskadiko estratifikazioari buruzko datu-basea 8.1. Arazo kronikoen prebalentzia, adin-taldeka (2010-2011) 8.2. Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen ehunekoa, gabezia-indizeaa kontuan hartuz (2010-2011) 45% <17 18-44 45-64 65+ 90% 75% 60% 15% 0% 30% Gizonak Adin-taldeak Emakumeak 40% 1. 2. 3. 5.4. 46% 44% 48% 42% 36% 34% 38% Gabezia-indizea
  • 14. 27 2.1. Printzipio estrategikoak, balioak, xedea eta ikuspegia Sarreran aipatu bezala, egon badaude definizio praktiko eta nahikoak –adibidez, 12/2008 Le- geak, abenduaren 5ekoak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak jasotzen duena– erreferentzia ko- mun izan daitezkeenak. Dena den, Eusko Jaurlaritzan Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nahiz Osasun sailburuak legealdi honetarako azaldutako ildo estrategikoek definizio osoago eta inklusiboago baten beharra ematen dute aditzera. Definizio berri horretan, herritarrak eragile aktibo izan behar du, eta osa- sunak, osasungintza hutsaz harago, topagune: “herritar guztien konpromisoa ez ezik, Euska- diko botere publiko guztien konpromisoa ere” batuko dituen topagunea (Jon Darpon, Osasun sailburua). Bestalde, jardun estrategiko eta poli- tikoak oinarrian dituen balioak ere aipatzen dira; hots, pertsona guztiok duintasun bera dugulako printzipioa: “Pertsona guztiok, pertsona izate hutsagatik, duintasuna dugu, eta ez dugu prezio- rik; pertsona guztiok, pertsona garelako, begiru- nea eta aintzat hartuak izatea merezi dugu, eta denok maila berean gainera” (Juan Maria Aburto, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua). Pertsona guztiok duintasun bera dugulako prin- tzipio unibertsala zenbait printzipio materialetan gauzatzen da. Herritarren bizitza-kalitatea hobe- tzea helburu duen esku-hartze indibidual edo kolektibo orok bete egin behar ditu printzipio ho- riek, eta hauek dira: VALORES Bizi- kalitatea Osasuna Pertsona Autonomia Koordinazioa 9. irudia. Ildo estrategiko soziosanitarioen printzipio estrategikoak eta balioak PRINTZIPIOAK 1. Saihestu akzio edo omisioagatik kalteak eragin ditza- keten arrisku-jardunak.. 2. Errespetatu pertsonen balioak eta kontzientzia askatasuna, modu autonomo eta arduratsuan esku- hartze, prozedura edo/eta prestazioetarako baimena ematen dutenean edo ez. 3. Babestu pertsona guztien eskubideak eta guztiei, dauden prestazio publikoetarako sarrera berdintsua ziurtatu. 4. Konpromisoa hartu onurarik egokiena lortzeko, gizarte eta osasun sistemako erabiltzaile bakoitzaren ongizatea hobetzeko. BALIOAK Xedea Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren xe- deari haren zerizanari eta estrategiari zeharkakoak zaizkion balio batzuk emateak definizio zabalago batera garamatza: Arreta soziosanitarioaren eredu eraginkor, koordinatu eta iraunkor bat garatzea da Kontseiluaren xedea, eta eredu horrek, pertsonan ardaztua –pertsona norberaren bizitza-proiektuaren protagonista dela ulertuta–, Euskadiko botere publikoen konpromisoari erantzun behar die. Ikuspegia Ildo pragmatiko batetik, eta Kontseiluaren xe- dearen adierazpenaren garapen modura, honela defini daiteke Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ikuspegia zein den: Esparru operatibo eta arau-esparru egoki bat sortzeko nahia da Kontseiluaren ikuspegia, esparru horren baitan erakundeen arteko solasa sarria izan dadin, eta elkarrenganako konfiantzan eta adostasunezko irizpideetan oinarritua. Xedeetaikuspegihorretarakojardun-eremuekgain- ditu egiten dituzte Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeak, eta definitzen duten harreman-motan, erabat modu inklusiboa baita, beste instantzia instituzional batzuk ere egon beharko lukete (Hezkuntza, Justizia eta Segurtasun sailetakoak, adibidez), bai eta hirugarren sektorea osatzen duten eragile sozialek ere, hala nola arreta soziosanitarioaren eredua definitzeko eta eraikitze- ko ezinbesteko diren hainbat aliatu eta kide.
  • 15. 2928 2.3. Ildo estrategikoak eta ekintzak OIE 1. Zerbitzu soziosanitarioen zorroa zehaztea Arreta soziosanitarioa hainbat zerbitzu sanitario eta sozialen multzoak osatzen dute, eta zerbitzu horiek, betiere nahikoak eta aldiberekoak izan behar dutenak, zehaztu egin behar dira. Horre- tarako eskumena ematen zaio Arreta Soziosani- tarioko Euskal Kontseiluari hura eratzeko dekre- tuan (4.c artikulua), eta hala dago ezarrita 12/2008 Legean, abenduaren 5ekoan, Gizarte Zerbitzuei buruzkoan (46.4 artikulua). Zerbitzu horien zo- rroa konplexua da, ez baitakar hirugarren siste- ma bat sortzea, ezpada bi sistemak beren jardu- nean bat eginda eta modu koordinatuan aritzea, edozein pertsonari une edo egoera jakin batean behar duen arreta integrala emateko. Konplexu- tasun horrek, eta zerbitzu sozialak eta sanitarioak emateko beharrezkoak diren baldintza bereziak ere kontuan izanda, guztiz gomendagarri bihur- tzen du zorro horren alderdi juridiko, asistentzial, ekonomiko eta kudeaketazkoari lotutako esparru koordinatu eta koherente bat sortzea hiru Lurral- de Historikoetarako, betiere sektoreartekotasuna- ren ikuspegitik eta adostasun-maila handiarekin, berme izan dadin. Prestazio soziosanitarioak zein eta norentzat izango diren eta nola emango diren antolatzeko eta argitzeko eginkizunaz gain, prestazio horiek berriro bideratzea ere badu eginkizun, lurral- deartean bermatuta gera dadin arreta integral, irisgarri eta ekitatiboa, eta horrela, ez dadin ger- ta zenbait kolektibo edo lurralde diskriminazio- egoeran egotea. EKINTZAK 1.1. Arreta soziosanitarioaren kostuei buruzko txostena egitea 1.2. Zerbitzu soziosanitarioen zorroa egiteko lantaldea sortzea 1.3. Eragile guztien kontsulta-aldia 1.4. Txosten etiko eta juridikoaren behin betiko zirriborroa 1.5. Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluak onartzea EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK 1.1 1.2 1.3 1.4 1.5 2013 2014 2015 ESPEROTAKO ERAGINA Marko juridiko, asistentzial, ekonomiko eta zorroa kudeatuko duena sortzea, ikuspuntu multisentsorialetik eta adostasun maila altu batek bermatua. 2.2. Ikuspuntu estrategikoa 10. irudia Helburuak, ildo estrategikoak eta ekintzak Koordinazio soziosanitariorako helburu estrategikoak 1. Koordinazio soziosanitarioa zer elementu formalek osatzen duten definitzea 2. Komunikazio- eremua zein izango den eta zer ezaugarri izango dituen definitzea, eta garatzeko eta hedatzeko baliabideak jartzea 3. Eremu soziosanitarioan parte hartzen duten eragileen arteko koordinazioa sustatzea 4. Xede- kolektiboentzako zerbitzu soziosanitarioak lantzea 5. Eremu soziosanitarioan prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatzea Oinarrizko ildo estrategikoak 1. Zerbitzu soziosanitarioen zorroa definitzea 2. Informazio eta komunikazio soziosanitarioko sistema bat ezartzea 3. Akordio soziosanitarioak formalizatzea 4. Xede-kolektiboetan arreta soziosanitarioa garatzeko plana 5. Eremu soziosanitarioan prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ezagutza- transferentzia sustatzea Ekintzak Zerbitzu soziosanitarioen zorroa · Komunikazio- plan soziosanitarioa · Historia soziosanitarioa · Oinarrizko arreta soziosanitarioa · Ikuspegi etiko- asistentziala arlo soziosanitarioan · Arauak eguneratzea · Finantziazio- esparrua · Harremanetan berrikuntza Xede- kolektiboentzako ekintzak: · Buru- nahasmendua · Baztertuta eta babesik gabe geratzeko arriskua · Desgaitasuna eta mendekotasuna · Premia bereziak dituzten haurrak · Transplanteren bat egin edo gaixotasun arraro bat duten pertsonak · Ezagutza- transferentzia · Berrikuntzaren foroa · Etorbizik finantzatutako proiektuen jarraipena · Etorbiziko proiektuen lagin bat ebaluatzea · Jardunaldi soziosanitarioa
  • 16. 3130 Jardunbide horiek integralak, pertsonalizatuak eta jarraituak izan behar dute, jakina, baina horrez gain, ikuspuntu tekniko eta etikotik egokiak ere behar dute izan, eta tartean diren profesionalek nahiz erakundeek egokitasun hori betetzeko be- tebeharra dute, horren baitan baitago herritarren duintasuna eta eskubideak errespetatuak izatea. Arlo soziosanitarioan etika gara dadin laguntze- ko beste baliabide eta bitarteko eraginkor batzuk ere badaude: besteak beste, bai osasunaren arloan bai gizarte-zerbitzuenean jada badauden beste batzuk sendotzea eta koordinatzea (etika asisten- tzialari buruzko batzordeak, adibidez), eta nahiak aurretiaz agertzeko agiriak gehiago garatzea eta gizarte-zerbitzuetan jada aurreikusita dauden au- rretiazko jarraibideekin uztartzea. Arlo soziosanitarioan ikuspegi etiko-asistentziala garatzeak urrats hauek dakartza: Bizilekura hurbiltze horrek, premien berri lekuan bertan jakiteak, egiazkoa eta koordinatua izan be- har du, eta kasu-kudeaketaren metodologia erabiliz landua. Oinarrizko Arreta Soziosanitarioak premia dutenekin harremanetan jartzeko eta haiengana hurbiltzeko egitura hori emango luke, diziplina eta sektore anitzekoa eta koordinatua litzatekeelako eragile profesional soziosanitarioen parte-hartzea. Oinarrizko arreta soziosanitarioa garatzeko, hauek dira urratsak: 2.4. Arlo soziosanitarioan ikuspegi etiko- asistentziala garatzea Asistentzia kalitate onekoa izango da, baldin eta pertsonon bizitza-kalitatea sustatzen badu. Arreta soziosanitarioaren arloan dihardugunok giza bizi- tzan funtsezkoak diren hainbat alderditan eragiten eta jarduten dugu: osasuna, intimitatea, gorpuzta- suna, garapen eta segurtasun emozionala, elkarre- kintza soziala, gizarteratzea, babes-mailak, norbe- raren erantzukizuna, ezbeharren eta zailtasunen kontrola, eta beste hainbat, kalitate oneko bizitza izateko zein baino zein garrantzitsuagoak. 2.3.1. Asistentzia soziosanitarioa kudeatzeko eredu bat garatzea, pertsonan eta haren bizilekuan ardaztua. 2.3.2. Lurralde Historiko bakoitzean arreta soziosanitarioko taldeak ezartzeko proiektu pilotu bat hastea. 2.3.3. Proiektu pilotua ebaluatzea. 2.3.4. Oinarrizko arreta soziosanitarioko taldeak Euskadin zabaltzea. 2.4.1. Etika asistentzialari buruzko batzor- deak koordinatzea. 2.4.2. Arlo soziosanitarioan aurretiazko ja- rraibideen erregistroak eta nahiak aurretiaz agertzeko agirien erregistroa koordinatzea. Bi erregistroak bateratzeko aukerak aztertzea eta interoperatibitaterako plataformak sortzea. EKINTZAK 2.0. Soziosanitarioaren lerro estrategikoak zabaltzeko dokumentua sortzea 2.1. Komunikazio plan soziosanitarioa (KPSS) 2.2. Historia soziosanitarioa (HSS) 2.3. Lehen mailako arreta soziosanitarioa garatzea (LMASS) 2.4. Ikuspuntu etiko-asistentzialaren garapena arlo soziosanitarioan EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK 2.0 2.1 2.2 2.3 2.4 2013 2014 2015 2016 ESPEROTAKO ERAGINA Talde soziosanitarioen arteko interkomunikazioa ahalbidetzen duten sistemak garatzea, informazioa helaraziz arreta soziosanitario osoa eta kalitatezkoa bermatzeko. 2.2. Historia soziosanitarioa Arlo soziosanitarioan informazio asko eta asko- tarikoa sortzen da, eta guztiz bestelakoak diren bi iturritatik, gainera: • Sanitarioa; arauei, antolakuntzari eta baliabide teknologikoei buruzko irizpide finkatu eta egonkorrak ditu. • Soziala; plataforma teknologiko batera- turik ez duenez, edukien eta erregistroaren aldetik askoz aldakorragoa da. Bestalde, ez dago interoperatibitaterako baliabide estandarizaturik bi sektoreetako sistemei hizke- ra komun bat ematen dienik, eta hain zuzen ere, hizkera komun batek emango luke bi sektoreen premiak elkarren artean lotzeko aukera. Hori guztia kontuan izanda, beharrezko deritzogu tresna baliagarriz eta komunez osatutako historia soziosanitario bat sortzeari, tresna horien bitartez informazioa garden bihur dadin bi sistemetan, egingarri izan dadin arreta soziosanitarioa plani- fikatzea eta ekitatez lortu ahal daitezen baliabide guztiak, horietara iristeko edozein mailatatik de- finituz horretarako ibilbideak. Mendekotasun- egoeran daudenen eta/edo desgaitasunen bat du- tenen autonomia-eskubidearekin lotutako alderdi garrantzitsuak ere sartuko lirateke haien barruan, hala nola autonomia-maila, balio esanguratsuak, tutoretza-egoera edo babesik gabe egotea. Histo- ria soziosanitarioa egiteko, interkomunikazioko teknologia izango dute eragile profesionalek, in- formazio soziosanitarioa modu bateratuan kudea- tu ahal dezaten, konfidentzialtasun- eta trazabili- tate-irizpideak errespetatuz, betiere. Urrats hauek osatzen dute historia soziosanita- rioaren garapena: 2.3. Oinarrizko arreta soziosanitarioa garatzea Arlo soziosanitarioan aritzen diren eragile profe- sionalek jendearen bizilekuan jardun behar dute, harexek behar du izan elkarrekintzarako eremu, jendearen premiei erantzun egingarri, indibidua- lizatu eta egokiak eman diezazkieten, eta bizileku diogunean, adierarik zabalenean ari gara, hots, jen- deak bizitzeko duen lekuaz, dela egoitza bat, dela familiako etxea, dela norberarena. OIE 2. Informazio eta komunikazio soziosanitarioko sistema bat ezartzea Informazioa zatikatuta egoteak –maiz askotan erakundearteko (bai eta erakunde barneko) eremu loturarik gabekoetan baitago– sarritan oztopoak eragiten ditu zaintzak lortzeko eta modu ekitati- bo eta jarraituan emateko bidean, eta zailtasunak dakarzkie eremu soziosanitarioan hara-hona da- biltzanei. Talde soziosanitarioen interkomunikazioa ahalbi- detuko duen sistema bat garatzeak, informazioa heda dadin lortuko duena, kalitate oneko arreta soziosanitarioa eraikitzen lagunduko du. 2.0. Ildo estrategiko soziosanitarioak jakinarazteko agiria Agiri hori prestatu eta zabaltzeak aukera emango du Koordinazio Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak 2013ko uztailaren 3an adostutako hitzarmen estra- tegikoa bai erakundeei bai herritarrei jakinarazteko. 2.1. Komunikazio-plan soziosanitarioa Arreta soziosanitarioa hainbat eta hainbat eragilek osatutako sare deszentralizatu baten inguruan dago antolatuta, eta eragile horiek, gainera, zeinek bere sail instituzional, operatibo eta teknologikoa dute gehienetan. Komunikazio-plan soziosanitarioak, lehenik eta behin, sare horren mapa zehaztuko du; ondoren, zer baliabide dauden eta horien arteko erlazio interfuntzionalak kontuan hartuta, komu- nikazio-prozesuak diseinatuko ditu, prozesuaren kanal formalak finkatuko ditu komunikazio-pro- tokolotan oinarrituta, eta prozesu zail edo korapi- latsuetarako arbitraje-egitura bat taxutuko du. Horren guztiaren oinarria adostasuna izango da, aurretiazkoa eta loteslea, eta hor zedarrituko dira eragile profesionalen betebeharrak eta gaitasunak. Erabiltzaileen intimitate-, pribatutasun- eta konfi- dentzialtasun-eskubideekin lotutako alderdiak ere orduan argituko dira, eta horri buruzko protoko- loa ere orduan da finkatuko. Urrats hauek osatzen dute komunikazio-planaren garapena: 2.1.1. Baliabideen eta prozeduren mapa egitea. 2.1.2. Komunikazio-plan soziosanitarioa idaztea. 2.1.3. Komunikazio-plana erakustea. 2.1.4. Komunikazio-plana ebaluatzea. 2.2.1. Historia soziosanitaroaren zer eredu ezarriko den onartzea. 2.2.2. Eredua ezartzen hasi eta zabaltzea, proiektu pilotu baten bitartez. 2.2.3. Proiektu pilotua ebaluatzea.
  • 17. 3332 OIE 4. Xede-kolektiboetan arreta soziosanitarioa garatzeko plana Arreta soziosanitarioko prestazioak, unibertsal- tasunari, birbanaketari eta elkartasunari begira taxutuak, ongizate-estatuak dituen elementuetatik beste bat dira gure gizarte honetan. Eta ez dira no- lanahiko osagaia: zeharkakotasuna dute bereizga- rri prestazioek, eta pertsonan ardaztuta egotea du bereizgarri arretak. Garrantzitsuena, baina, hauxe da: euskal herritar guztiak izan daitezkeela arreta eta prestazio horien hartzaile eta onuradun, eta horrek, kolektibo batzuek beste zenbaitek baino zaurgarritasun-maila handiagoa izanda ere, za- tiketa hori gainditzea dakarrela nolabait. Hala eta guztiz ere, gure gizarte honetako zenbait kolektibo gehiago ageriko dira arreta soziosanita- rioaren aurreikuspenetan, haien egoera indibidual edo sistemikoa, soziala edo sanitarioa dela eta. Kolektibo horiek –desberdintasun-sortzaile diren zailtasun zehatzak dituztenak batzuk– esku-hartze intentsiboak eta sarritan idiosinkratikoak beharko dituzte, beren premiei erantzuteko baliabideak eta prozedurak garatu ahal daitezen, eta horien bidez, gizarteko gainerakoekin ekitatean jar ditzaten. 4.1. Buru-nahasmendua dutenei arreta ematea Gaixotasun psikiatrikoek eta horrelakoak dituz- ten pertsonek berezitasun zehatz batzuk dituzte osasuna/gaixotasuna dialektika ohikoaren ba- rruan. Alde batetik, estigma soziala dago; hots, buru-nahasmendua dutenei diskriminazio efekti- bo eta afektiboa eragiterainokoak diren aprioris- mo indibidual eta sozialak. Estigma sozial horrek gaixotasun moralen inguru okerrekoan kokatzen ditu gaixotasun psikiatrikoak. Egoera hori, histo- rikoki, gaixotasuna tratatzeko berariazko instala- zioen bidez (ospitale psikiatriko edo eroetxeen bidez) eta gaixotasun psikiatrikoak zituztenak urrunduz bideratu da, eta kolektibo horrekiko beldur eta baztertzailea zen kultura sozial bat eka- rri du horrek. Gaur egun, normalizazioa lortzeko ahalegin handia egin den arren, estigmak hor di- rau, eta hori oraindik ere faktore erabakigarria da buru-osasunaren arloan eta oro har osasungintzan erabakiak hartu behar direnean. Bestalde, buru-nahasmendu larriek bilakaera kro- nikoa izan ohi dute. Horrelako gaixotasunak dituz- ten pertsonek desgaitasun funtzional handi samarra izaten dute, eta berariazko baliabide eta bitartekoak beharizatendituzte.Erabatjustifikatutadago,beraz, horrelako gaixotasunak dituztenei ikuspegi indibi- dualizatu eta osotasunezko batetik laguntzea. Adikziozko nahasmenduek ere, azken batean buru-nahasmenduak baitira, estigmatizazio, kro- nikotasun eta berariazkotasun hori dute, eta arazo berberak izanik, buru-osasunaren arloko premia soziosanitarioen eremuan kokatzen dira. Euskadin buru-osasunaren arloan daukagun estra- tegiak jasoak ditu, ondo deskribatu eta zehaztuta, zer ekintza diren egitekoak arreta soziosanitarioa garatzeko eta Euskadin erakundearteko nahiz erakunde barneko koordinaziorako. Buru-nahasmenduak dituztenen arreta soziosani- tarioa garatzeko, ekintza hauek lortu behar dira: 4.2. Baztertuta eta babesik gabe geratzeko arriskuan daudenei arreta ematea Gizarte-bazterketaz ari garenean, norbaiti integra- zioa galtzea dakarkion prozesu sozialaz ari gara, eta horren barruan sartuta daude, diru-sarrerarik ez izatea eta lan-merkatutik urrun geratzeaz gain, baita harreman sozialak ahultzea, gizartean gutxiago par- te hartzea, eta, beraz, eskubide sozialak galtzea ere. Norbait bazterketa-egoeran dago, bizi-baldintze- tan eta elkarbizitzakoetan gabezia eta eskasia ugari dituenean eta denborak aurrera egin ahala gabezia eta eskasia horiek bere horretan dirautenean edota areagotu ere egiten direnean. Askotan, bazterketa-egoeran daudenak babesik gabe ere badaude. Funtsean, baina, babesik gabe daudenak zaurgarritasun larriko egoeran daude, dela bazterketa-egoeran daudelako, dela mende- kotasun-egoeran daudelako, dela desgaitasunen bat dutelako… 4.1.1. Buru-osasunaren arloan ematen di- ren zerbitzu soziosanitarioen lurralde-mapa bat egitea, Lurralde Historikoka. 4.1.2. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari prestazioak homogeneizatzeko proposamen bat aurkeztea, Euskadiko buru- osasuneko estrategian eta erkidegoko ere- duan jasotako prestazioak kontuan hartuz. 4.1.3. Iraupen luzeko paziente psikiatrikoak egoitza-egitura normalizatuetara kanporatze horretan aurrera egiten jarraitzea. 4.1.4. Kolektibo jakin batzuentzako tratamenduak garatzea; adibidez, buru- nahasmendu larria dutenentzat eta buru- desgaitasuna dutenentzat. Ekintza horiek gauzatzeko, hauek dira urratsak: OIE 3. Akordio soziosanitarioak formalizatzea sektoreen artean Ekintza soziosanitarioaren maila operatiboak erakundeen arteko adostasuna du oinarri, eta adostasun hori hitzarmen eta akordio soziosani- tarioen bidez formalizatzen da. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan dau- den sektoreez gain, lehenago ere aipatu ditugun beste instantzia batzuk ere badaude. Horietatik batzuk instituzionalak dira (Hezkuntza, Justizia eta Segurtasun Sailak), eta beste batzuek, hala nola hirugarren sektoreak, egitura deszentrali- zatu eta ez-organikoa dute; baina indar sozial eta instituzional handikoak izanik, den-denak dira funtsezkoak eremu soziosanitarioa ulertu eta hartan aritzeko, eta sartu egin behar dira eremu horren egituraketan, lehentasunezko aliatu eta kide gisa sartu ere. Bestalde, funtsean Lurralde Historikoak izan- go dira maila operatiboa, eta jabekuntza-maila nahikoa izango dute: bertako premiak eta idio- sinkrasia kontuan hartuz beharrezkoak diren hi- tzarmen eta akordioak izenpetzeko eta proiektuak abiarazteko bezainbesteko maila, alegia. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ildo es- trategikoen bultzadapean eta haiekin bat eginez jardungo da beti, eta apurka-apurka baliabideak nahiz prozedurak abian jartzen eta ezartzen egin- dako ahalegin ekonomiko publikoek parekoak beharko dute izan, Euskadiko herritar guztiek haietara jotzeko aukera berberak izango dituzte- lako balioa eta ekitatea harturik ardatz. 3.2.1. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren araudia lantzea, eta araudi horretan, lurralde-batzorde soziosanitarioak eratzeko prozesua eta haien eginkizunak jasotzea. 3.2.2. Lurralde-plan operatiboak prestatzea. 3.2.1. Lurralde Historiko bakoitzean proiektu pilotuak hastea, adostasun han- diko arloetan (adibidez, material sanita- rioaren edo botiken arloan). 3.3.2. Proiektu pilotuak ebaluatzea. EKINTZAK 3.1. Koordinazio soziosanitarioaren markoko errekurtsoen araudia eguneratzea 3.2. Lurraldeko batzorde soziosanitarioak modu formalean eratzea 3.3. Eragileen arteko finantziazio egonkorreko markoa garatzea 3.4. Erakundeen arteko lankidetza formulak berritzea EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK 3.1 3.2 3.3 3.4 2013 2014 2015 ESPEROTAKO ERAGINA Hitzarmen eta akordioen bidez gune soziosanitarioan parte hartzen duten aktore guztiak bazkide eta lehentasunezko aliatu gisa eranstea gune horren egituraketan.
  • 18. 3534 sozialak kontuan hartuz hartzea eta haiekiko kohe- renteak izatea, eta inolaz ere ez gertatzea utzikeria eta/edo seta terapeutikoko egoerak. Desgaitasunen bat dutenei eta/edo mendekota- sun-egoeran daudenei horrelako arreta emateko, hauek dira ekintzak: 4.4. Premia bereziak dituzten haurrei arreta ematea Haurren garapena konplexutasun handiko pro- zesu dinamikoa da, oinarri genetiko zehatz baten gainean era askotako faktore biologiko, psikolo- giko eta sozialek eragiten baitute, horiek ere elka- rri eraginez, gainera. Haurren garapenean izaten diren arazo edo nahasmenduek ere alderdi asko izaten dituzte, beraz, eta horregatik, behar-beha- rrezkoa da horrelakoei heltzeko abiapuntua dizi- plinartekotasuna izatea, espezializatua eta behar bezala koordinatua. Euskadin gaur egun dugun egoera ikusita, esan daiteke osasun-zerbitzuetan, gizarte-zerbitzuetan nahiz hezkuntza-zerbitzuetan (bakarka hartuta) arreta egoki samarra ematen dela. Baina erakun- dearteko, sektorearteko eta lanbidearteko koordi- nazioan asko dago hobetzeko; batik bat, mende- kotasun handiko haurrei dagokienez, eta haurren arretara egokitutako baliabide soziosanitarioei dagokionez (batez ere, sortzetiko patologietan). Hori guztia gogoan, hausnarketa bat sustatu zuen Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak; Arreta Goiztiarreko Eredua Euskal Autonomia Erkidegorako onartzea izan zen emaitza, eta ere- du hori garatzea dagokigu orain. 4.3.1. Mendekotasun-egoerei aurrea har- tzeko eta autonomia sustatzeko programak sustatzea. 4.3.1.1. Osasun-erakundeetan paziente geriatrikoak eta mendekotasun-egoeran daudenak tratatzeko prozedura soziosani- tarioak hobetzea, altak bermatzeko baina mendekotasunik areagotu gabe. 4.3.1.1.1. Langile sanitarioak eta so- ziosanitarioak prestatu eta aldi berean sentsibilizatzeko prestakuntza-programa bat sustatzea, paziente geriatrikoen mendekotasun-baldintzak hobetzeko. 4.3.1.1.2. Erkidego-mailan errehabili- tazioko tratamenduak sustatzea. 4.3.1.1.3. Ortogeriatriako zaintzen pre- mia dagoen egoeretan arreta ematea, mehaka-hezurra hausteagatik adinekoei bigarren mailako mendekotasuna sor- tzea prebenitzeko. Lurralde bakoitzeko proiektuak ebaluatzea. 4.3.1.2. Material ortoprotesikoen eta la- guntza teknikoen prestazioen katalogoak berrikustea, bai osasun-sistemakoak bai gizarte-zerbitzuetakoak, hutsuneak eta bikoiztasunak identifikatzeko eta jendea- ren benetako beharretara egokitzeko. 4.3.1.3. Desgaitasunen bat dutenen eta/ edo mendekotasun-egoeran daudenen ohiko bizilekuan plataforma telematikoak eta informatiboak funtzionalki integra- tzea (BetiOn, Osarean, Telbil…). Lurral- de bakoitzean proiektu pilotuak abian jartzea. 4.3.2. Desgaitasunen bat dutenen eta/edo mendekotasun-egoeran daudenen zain- tzaileei prestakuntza eta laguntza emateko programak garatzea, maila asistentzial guztien bitartez. 4.3.2.1. Laguntza-sare informaleko per- tsonei prestakuntza emateko programak sustatzea. 4.3.2.2. Pertsona ospitaleraturen bat zaintzen ari eta altako porrota saihesten ari direnei prestakuntza emateko progra- mak bultzatzea. 4.3.3. Dementzia dutenei arreta psikoge- riatrikoa emateko eredu soziosanitarioa definitzea eta ezartzea. 4.3.3.1. Dementzia dutenei arreta psiko- geriatrikoa emateko eredu soziosanitarioa definitzea. 4.3.3.2. Dementzia dutenei arreta psiko- geriatrikoa emateko eredu soziosanitarioa ezartzea. Lurralde bakoitzean proiektu pilotuak abian jartzea. 4.3.3.3. Proiektu pilotuak ebaluatzea. 4.3.4. Bizitzaren amaieran daudenei zain- tza aringarri integral, etiko eta diziplina anitzekoa emateko eredu soziosanitario bat adostea. 4.3.4.1. Dauden baliabideen mapatik abiatuta, zaintza aringarrien eredu sozio- sanitario bat definitzea eta jakinaraztea. 4.3.4.2. Bizitzaren amaieran daudenekin aritzen diren arlo soziosanitarioko profe- sionalei (maila asistentzial guztietakoei) eredu horri buruzko prestakuntza ematea eta sentsibilizatzea. Behar-beharrezkoa da, beraz, egoera horiek ondo identifikatuta izatea, eskubiderik oinarrizkoenak ere errespetatuak ez izateko arriskuan baitaude pertsona horiek. Horri dagokionez, ekintza hauek egitea da asmoa: 4.3. Atención a personas con discapacidad y/o en situación de dependencia Las situaciones de discapacidad y dependencia son, sin duda, una contingencia que puede afec- tar al anhelo individual que cada persona tiene de realización personal y desarrollo humano inte- gral. Pero también constituyen un reto colectivo que genera preocupación social en relación con la forma de organizar y dotar de recursos su abor- daje, y que requiere grandes consensos políticos y sociales. La dependencia es un proceso dinámico y cam- biante. Es un fenómeno multidimensional, afec- tado por la interacción de factores físicos, emo- cionales, intelectuales, relacionales, sociales, jurí- dicos, económicos… Por ello, existe una gran di- versidad y heterogeneidad dentro de la población en situación de dependencia y/o discapacidad: en cuanto a su edad, en cuanto a las causas de su si- tuación, en cuanto a las capacidades que tienen limitadas o en cuanto a las necesidades de apoyo que presentan. En la prestación de servicios en relación con la discapacidad y la dependencia debe potenciarse al máximo la autonomía de las personas, tanto en el sentido de conservación y desarrollo de capaci- dades como de máximo control posible sobre su propia vida. De forma equilibrada con la corres- pondiente prescripción técnica, debe facilitarse, en la medida de lo posible, la elección entre dife- rentes prestaciones y servicios, así como la opor- tunidad de integrar o articular esas prestaciones y servicios con criterios de continuidad y proxi- midad. Sería conveniente caminar hacia un mo- delo intersectorial auténticamente sociosanitario, tomando las decisiones clínicas correspondientes en coherencia con el proyecto de vida de las perso- nas y los recursos sociales, evitando situaciones de abandono y/u obstinación terapéutica. El desarrollo de la atención a las personas con dis- capacidad y/o en situación de dependencia implica llevar a cabo las siguientes acciones: 4.3. Desgaitasunen bat dutenei eta/edo mendekotasun-egoeran daudenei arreta ematea Desgaitasunen bat dutenei, bai eta mendekota- sun-egoeran daudenei ere, gertakizun horrek biziki eragin diezaiekete gizon-emakume orok pertsona gisa errealizatzeko eta modu integra- lean garatzeko dugun irrikan. Baina horrelako egoerak erronka kolektibo bat ere badira; kezka sortzen du jendartean, egoera horiei heltzeko ba- liabideak nola lortu eta antolatu, eta adostasun politiko eta sozial handia eskatzen du. Mendekotasuna prozesu dinamiko eta aldakorra da. Fenomeno multidimentsionala da, eta faktore askok eta askotarikoek eragiten dute: faktore fi- sikoek, emozionalek, intelektualek, harremanekin lotutakoek, sozialek, juridikoek, ekonomikoek… Horregatik, mendekotasun-egoeran daudenen eta/edo desgaitasunen bat dutenen kolektiboa ere heterogeneoa eta askotarikoa da, oso: adinari dagokionez, egoera horretan egotearen arrazoiei dagokienez, mugatuta dauzkaten gaitasun-motei dagokienez eta behar dituzten laguntzei dagokie- nez, besteak beste. Desgaitasunen bat dutenei eta/edo mendekota- sun-egoeran daudenei laguntza eta zerbitzuak ematean, pertsonaren autonomia ahalik gehien sustatu behar da, eta bi zentzutan gainera: batetik, norberaren gaitasunak ahalik gehien mantentzea eta garatzea; eta bestetik, nork bere bizitzan aha- lik eta kontrol handiena izatea. Teknikoki agindu- takoarekiko oreka gordez, noski, egoera horretan daudenei aukeran eman behar zaizkie, ahal den neurrian, zenbait prestazio eta zerbitzu, eta ho- riek modu jarraituan eta hurbil jasotzearren in- tegratzeko edo antolatzeko aukera ere izan behar dute. Alde horretatik, sektorearteko eredu guztiz soziosanitario baterantz joatea komeni da: erabaki klinikoak pertsonen bizi-proiektua eta baliabide 4.2.1. Aztertzea eta txosten batean jasotzea zer arazok galaraz diezaieketen gizartean baztertuta egon dauden edo egoteko arriskua duten pertsonei baliabi- de sanitario eta sozialak lortzea, eta arazo horiei zer konponbide eman dakiekeen. Horretarako, diziplina anitzeko lantalde bat osatuko da. 4.2.2. Bazterketa-egoeretan esku hartzeko protokoloak zehaztea. Protokolo horietan baliabideen mapa bat egongo da, eta garbi adieraziko da jardunbide bakoitzeko ardura nork izango duen eta erreferentziako per- tsona nor izango den. 4.2.2.1. Lurralde Historiko bakoitzean protokoloak prestatzea eta proiektu pilo- tuak abian jarri eta zabaltzea. 4.2.2.2. Proiektu pilotu horiek formalki ebaluatzea. 4.2.3. Baztertuta egon dauden edo egote- ko arriskua duten pertsonentzako arretan gizarte-zerbitzuen arloko eta hezkuntzako laguntza-zerbitzuak indartzea. 4.2.4. Patologia kronikoak izan, kontrola behar eta bizilekurik ez duten pertsonen- tzako arretan laguntza-zerbitzuak indartzea. 4.2.5. Sozializazio-maila txikiko pertso- nentzat eskakizun-maila txikiko mekanismo soziosanitarioen beharra zenbaterainokoa den aztertu eta neurria ezartzea. 4.2.6. Arreta soziosanitarioaren jarraitu- tasuna bermatze aldera haurrak babeste- ko sareari laguntza emateko programak zenbateraino diren beharrezko aztertu eta neurria ezartzea. 4.2.7. Haurrak arriskuan edo babesik gabe dauden egoerei edo tratu txarrak jasotzen dituztenei dagokienez, prebentzioa eta jardutea. 4.2.7.1. Eginda dauden protokoloak biltzea eta ebaluatzea. 4.2.8. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zabarkeriaz tratatzeari, abando- natzeari edo tratu txarra emateari dagokio- nez, prebentzioa eta jardutea. 4.2.8.1. Adinekoak eta mendekotasun- egoeran dauden pertsonak tratu txarren pean daudela hautemateko tresna bat prestatzea eta baliozkotzea. 4.2.8.2. Adinekoak eta mendekotasun- egoeran dauden pertsonak tratu txa- rren pean daudela hautemateko tresna ezartzea. Proiektu pilotua, Lurralde Historikoka. 4.2.8.3. Proiektu pilotu horiek ebaluatzea. 4.2.9. Genero-indarkeria jasan duten per- tsonak arriskuan edo babesik gabe dauden egoerei edo tratu txarrak jasotzen dituzte- nei dagokienez, prebentzioa eta jardutea. 4.2.9.1. Eginda dauden protokoloak bil- tzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.
  • 19. 3736 OIE 5. Eremu soziosanitarioan prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ezagutza- transferentzia sustatzea Arreta soziosanitarioaren eredua ez da jarraibide itxi eta estatiko bat, ez kontzeptualki, ez operati- boki, ez teknologikoki. Hamaika arazori irtenbide bila aritu beharra iza- ten da askotan, eta gizarte-aldaketek eta tartean elkarri eraginez dauden eragileen sormenak aur- kitu ere aurkitzen dizkiete arazo jakinei tokian tokirako irtenbideak. Ezagutza zehatz hori eza- gutza orokortu, hedatu eta sistemiko bihurtzeko, ikerketa-metodologiak aplikatu behar dira, kuan- titatiboak nahiz kualitatiboak, esperientzia horiek guztiak ebidentzia bihurtzeko. Hemen proposa- tzen dugun zirkuitua ixteko, ezagutza-transferen- tziaren prozesuan teknologia berriak eta ekintzak egiaz ezartzea da azken urratsa. Prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ezagutza- transferentzia, horretan guztian bermatuta haziko eta umotuko da arreta soziosanitarioaren eredua, eta horiexek emango digute bide ekintza soziosa- nitario horiek eragingo dituzten aldaketa kultu- ralek ekar diezaguten herritarrok eta erakundeek nahi berberaren alde ahalegintzea: gizarte zuzenago eta solidarioago bat eraikitzea. EKINTZAK 5.1. Ikerketa eta berrikuntza soziosanitarioaren egoerari buruzko txostena 5.2. Etorbiziko laguntzen bidez finantzatutako proiektuen muestra baten ebaluazioa 5.3. Berrikuntza soziosanitariorako foroa sortzea 5.4. Etorbizik finantzatutako proiektuen jarraipena egitea (monitorizatua) eta laguntza teknikoa ematea proiektua bukatu arte 5.5. Gune soziosanitarioaren koordinazioari buruzko jardunaldiak 5.6. I+i proiektu edo ekimenei buruzko ezagutzaren transferentzia 5.4 5.5 5.6 2014 2015 EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK 5.1 5.2 5.3 ESPEROTAKO ERAGINA Aztertzeko eta berritzeko gaitasuna sortzea gune soziosanitarioan. Sortutako ezagutza efizientziaz hedatzea gune soziosanitarioko eragile guztien artean. Ezin ahantz daiteke eredu horrek gainditu egiten duela osasun- eta gizarte-zerbitzuen erantzun- kidetasuna eta lankidetza, eta nahitaezkoa dela, agirian jasota dagoen bezala, hezkuntza-sistema ere inplikatzea. Premia bereziak dituzten haurren arretarako, hauek dira urratsak: 4.5. Beste kolektibo batzuei arreta ematea Kolektibo batzuk gure gizartean ia ezkutuan be- zala daude, dela gutxi izanik entzute gutxi dute- lako, dela estigma sozial bat lotzen zaielako. Bote- re publikoen aurrean ia bakarka aritzea ekartzen die horrek askotan, eta emaitzak kaskarrak izaten dira gehienetan. Horregatik, kolektibo horiei arreta berezia eman behar zaie. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren xedearen alderdietako bat –eta gogora dezagun, bide batez, pertsona duela ardatz– entzute gutxi duten kolektiboekiko sentsibilizazioa da, hain zu- zen ere, eta horietako bat gaixotasun arraro derit- zen gaitzetako bat dutenen kolektiboa da: arazo konplexu eta askotarikoak dituzte, gehienetan bilakaera kronikoa, eta ibilbide soziosanitarioa, eskuarki, ez dago aurreikusita. Hauek dira eginkizunak: EKINTZAK 4.1. Buru-nahasmenduak dituzten pertsonei arreta ematea 4.2. Baztertze arriskuan eta babesgabetasun egoeran dauden pertsonei arreta ematea 4.3. Desgaitasuna duten eta/edo mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta ematea 4.4. Beharrizan bereziak dituzten umeei arreta ematea 4.5. Beste kolektibo batzuei arreta ematea: transplante bat izan duten pertsonak eta ezohiko gaixotasunak dituztenak EGUTEGIA – MUGARRI NAGUSIAK 4.1 4.2 4.3 4.4 4.5 2016 ESPEROTAKO ERAGINA Babes handiagoa eta arreta soziosanitario intentsiboagoa, hala behar duten gure gizarteko kolektiboetan. 4.4.1. Euskadin arreta goiztiarra emateko sarea arautzen duen dekretuan jasotakoak ezartzea eta garatzea. 4.4.1.2. Premia Bereziak dituzten Hau- rrei Arreta Integratua emateko Prozesua (PAINNE) ebaluatzea. 4.4.1.2. Arreta Goiztiarra Ebaluatzeko Taldeak (AGET) sortzea eta sendotzea. 4.4.1.3. Lurralde bakoitzean proiektu pilotuak abian jartzea. 4.5.1. Gaixotasun arraroak dituztenentzat gaur egun dauden baliabide soziosanita- rioen mapa bat egitea. 4.5.1.1. Lantalde bat sortzea, tartean horrelako gaixotasunek eragindakoen elkarteak ere badirela. 4.5.1.2. Gaixotasun arraroak dituzte- nentzat gaur egun dauden baliabide soziosanitarioen mapa egitea. 4.5.2. Baliabideen mapa historia klinikoan sartzea. 4.5.3. Transplanteren bat egin zaienen arreta soziosanitarioa sustatzea.
  • 21. Erreferentzia bibliografikoak Ararteko (2007): Arreta soziosanitarioa: Espa- rru kontzeptuala eta nazioarteko eta autono- mietako aurrerapausoak. Hurbilketa, Ararte- koak Legebiltzarrari egindako txosten berezia, Vitoria-Gasteiz. Commission on Social Determinants of Health (2008): Closing the gap in a generation: health equity through action on the social determi- nants of health, Final Report of the Commission on Social Determinants of Health, OME, Geneva. Eurofound (2012): Third European Quality of Life Survey. Quality of Life in Europe: Impacts of the Crisis, Europar Batasunaren Argitalpenen Bulegoa, Luxemburgo. Eusko Jaurlaritza (2012): Pobreziari eta gizar- te-desberdintasunei buruzko inkesta, 2012. Emaitza nagusiak, Enplegu eta Gizarte Politike- tako Saila, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza. KODNER, D.: “All together now: a conceptual exploration of integrated care”, in Healthca- re Quarterly, 13 special, 6-15. doi:10.12927/ hcq.2009.21091 QUEREJETA, M. (2006): Discapacidad/Depen- dencia. Unificación de criterios de valoración y clasificación, Lan eta Gizarte Gaietarako Minis- terioa, Gizarte Zerbitzuen Estatuko Idazkaritza, Familiak eta Desgaitasuna, IMSERSO, Madril. REED, J.; COOK, G.; CHILDS, S.; MCCOR- MACK, B. (2005): “A literature review to explore integrated care for older people”, in International Journal of integrated care, 5, urtarrila-martxoa. SPIJKER, J.; MACLNNES, J. (2013): “Population ageing: the time bomb that isn’t?”, in BMJ, 347: f6598.