2. Nestor Basterretxea
Nestor Basterretxea Artzadun (Bermeo,
Bizkaia, 1924ko maiatzaren 6a - ) euskal artista
eta zinemagilea da. Bermeon jaio zen Francisco
Basterretxea Zaldibarren eta Fernanda
Artzadunen semea; herrian pasa zituen lehenengo
urteak. 1936an, Espainiako Gerra Zibila zela-eta
Frantziara joan zen familiarekin erbesteratuta eta
Donibane Lohizunen , Parisen, Berck Plagen eta
Aix-en-Provencen bizi izan zen bost urtetan
zehar. Bigarren Mundu Gerrak beste bizileku
batera joatera behartu zuen berriro, Marseillatik
Alsina untzian Ameriketara joan zen, Argentinara
hain zuzen eta han 11 urte igaro.
3. Emilio Pettoruti pintorearekin hezi zen eta
bere lehenego lanak publizitatean egin
zituen. Aparejadore ikasketak bukatu
bezain laster 1951 urtean ezkondu zen
Maria Isabel Irurzun Urkia
argentinarrarekin eta Espainiara joan
ziren eztei-bidaian. Madrilen zeudela, eta
Jorge Oteizak bultzatuta,
Arantzazuko basilikako kriptako horma-
irudiak egiteko lehiaketara aurkeztu eta
irabazi egin zuen, baina, lanaren erdia
egina zuela, bertan behera utzi behar izan
zuen.
4. Juan Cuenca eta Agustin Ibarrola margolariekin “
57 talde” esperimentala osatu zuen eta “
Gaur Taldea” kolektiboen partaidea izan zen.
1958. urtean Irunera bizitzera joan eta pintura
baztertu gabe eskulturan murgildu zen.
Bere eskultura-ibilbide oparoan,
euskal kosmogonia arkaikoaren jainkoen inguruan
haritz zurean eginiko Serie Kosmogonikoa
delakoa, eta Eusko Legebiltzarreko eskultura-
ikurra azpimarratu behar dira. Gaur egun,
Hondarribian, Argentinan eta Estatu Batuetan
bere hogeita hamar bat artelan daude leku
publikoetan jarrita.
5. Beste izendapen artean, Eusko Jaurlaritzako
Kultura Saileko aholkulari artistikoa(1980), eta
Donostiako Zinemaldiko Presiden-tea izan da, eta
San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademiako
kidea(1991),"Jueces para la Democracia"
Elkarteko Ohorezko Kidea, Toledoko Seme Kutuna
eta "Real Sociedad Bascongada de Amigos del
Pais"eko (1992) eta Eusko Alkartasunako kidea
da, egun.
Industria diseinuan ere aritu da, batik bat,
altzairu arloan. Arkitekturan eta literaturan ere
lan batzuk jorratu ditu. 1972tik Hondarribian bizi
da Idurmendieta baserrian, bertan bere obraren
zati garrantzitsu bat ikus daiteke.
6. Basterretxea Euskal Herriko zinematografia
modernoaren aitzindari bat da. 1963an Operacion
H laburmetraia egin zuen, Juan Huarteren
enpresen taldea sustatzeko. Frontera Films Irun
ekoiztexea sortu zuen 1964.urtean Fernando
Larrukert irundarrarekin batera. Eta Pelotari
(1964) (Zinemagintzarako Lehen Sari Nazionala),
Alquezar eta batez ere bere lan nagusia Ama Lur
(1968) (Donostiako Nazioarteko Zinemaldian
Gipuzkoako Ateneo Saria) filmatu zituzten.
Hispaniaurreko arteari buruzko telebistarako
dokumentalak saileko argazkigintzan Vicente
Iturriak hartu zuen parte.