1. Markel du izena. Markel Zarraga. Zortzi urte ditu eta oso txikia da bere adinerako. Oso argala da, gainera. Baina indartsua. Markelek begi urdin-argiak ditu. Ilea gorrixka du, oso gorrixka, azeriaren larrua bezain gorrixka, eta kirruduna da. Sudurrean eta maisailetan pekak ditu. Udan eguzkiak ematen dionean, pekek kumeak egiten dituzte eta, orduan, aurpegia puntu txikiz betetzen zaio. Neguan, pekak ia desagertu egiten zaizkio. Oso gutxi geratzen zaizkio, kontatzeko moduan: hiru sudurrean, bi ezkerreko masailean eta zazpi eskuinekoan.