2. ZEINTZUK DIRA TXISTUAREN LEHENENGO AZTARNAK?
Behenafarroan, Isturitzen, seguruenik gizateriaren historiarako izan liteken
musika-tresnarik zaharrena aurkitu zen; k.a. 25000 urtetakoa da.
Badirudi, putrearen hezur bat dela, eta alde batean hiru zulo dituela.
4. ZEREZ EGINDA DAUDE?
Txistua normalean zurezkoa bada plastikozkoak eta metalezkoak
ere aurki ditzakegu.
Afrikatik ekarritako ebano-zura erabiltzen da txistua egiteko, eta
hortik datorkio kolore beltza.
Hala ere, txistu zahar askok kolore horia dute, lehen, garai batean,
ezpela-zuraz egiten baitziren.
Ezpela-zura Metala Plastikoa
Ebano-zura
5. Zurezko tutua babesteko, metalezko eraztun batzuk ditu, eta mihi-biselako
ahokoa ere metalezkoa da. Beheko muturreko metalezko errefortzua, hatz nagia
sartzeko, eta txistuari eusteko beste eraztun bat ere badauka.
ZERTARAKO DA METALEZKO ERAZTUN
BAKOITZA?
Metalezko eraztunak Mihi-bisela metalezkoa
6. ZEIN MUSIKA TRESNAREKIN BATERA JOTZEN DA TXISTUA?
Txistua eta danbolina eskutik helduta joan izan dira beti, bi erritmo ezberdin
batera eskainiz.
7. TXISTUA BESTE HAINBAT SOINU TRESNEKIN BATERA ERE
ENTZUN EGITEN DA
Txistua eta ttunttuna
Txistu-familia
(Txistulari bandan)
Txistu, danbolina eta atabala