1. XIX - XX mende hasierako EUSKAL PRENTSA Xabier Altzibarren hitzaldia, egokitua
2.
3. 2.- Almanakak : euskaraz lehenengoa 1848an ,Etxeberri Ustaritzeko apaiza hasi zen ateratzen. Herriko jendearentzat apropos eginikoak. Ilargi kontuak, mareak, santuen bizitzak eta istoriotxoak aurki daitezke haietan. Helburua: jende xumea pixkanaka-pixkanaka euskaraz irakurtzen trebatzea. 3.- Ipar Ameriketako euskal kazetak: Kaliforniako prentsa A.- Escualdun Gazeta (1885): Martin Biskailuz (1861-1899). -Hiru ale besterik ez zituzten atera B.- California-ko Eskual Herria (1893-1899) : Jean Pierre Goitino (1860-1920) - Astekaria zen. -Osorik agertzen zen euskaraz idatzia. - klikatu hemen gehiago jakiteko: bidegileak-Goytino
4.
5.
6.
7. 2.- Sabino Aranak(1865-1903) sortutakoak: Baserritarra (1893-1897) eta Bizkaitarra (1894-1895) beste askoren artean. -Euskaraz eta erderaz argitaratuak. -Helburu politikoz egindakoak. Eusko Deya (Bilbao, 1916-1923). Aranaren eredutik, euskara hutsean laikoek sortu zutena Aranari buruz gehiago jakin nahi baduzu: Arana
8. 3.- Ebaristo Bustintza, “kirikino”(1866-1929)-( bizitzari buruzko zertzeladak: kirikino ) -- Euzkadi (1913-1928)egunkariko euskal atalez arduratu zen. --Kirikino kazetari politikoa izanik, kementsu jardun zen euskararen eta “euzkotasunaren” alde. --Idazle abertzale askorentzat benetako eskola suertatu zen. --Arrakasta izugarria izan zuen, umorea eta euskara atsegina erabiltzeagatik, batez ere. --Lauaxetaren kolaborazioak, ugariak.
9. 4.- Argia asterokoa (1921-1936) --Euskara hutsean lehenengo asterokoa. --Apaiz talde baek sortua --Ipuin, olerki, bertsoak eta herrietako berriak zekartzan 5.- Zeruko Argia(1919-1936) , Iruñeko Aita Kaputxinoek sortutako hileroko erlijiosoa. 6.- Eguna (1937) - Euskalzaleek lizardiren ahaleginez atera zutena, Bilbo jausi arte, behintzat. --Bi-hiru orritakoa, gudalekuetan banatzeko --Kolaboratzaile ezagun asko izan zituen: Agustin Zubikarai, Eusebio Erkiaga... --Literatura lan ugari eman ziren argitara.
10. Informazio zehatzagoren bila bazabiltza, hemen jarriko dizut María Gonzalez Gorosarrik Eusko Jaurlaritzarako egindako lanaren esteka: Euskal Herrikoprentsa XVIII. mendetik 1945era Era berean, zeozer laburtxoagoa atsegin baduzu, Xabier Altzibar unibertsitate irakaslearen lanetariko batzuk, ezin aproposagoak egingo zaizkizu: www.unav.es/katedra/euskaraz/XabierAltz_Hitzaldia.pdf Azkenik, Javier Díaz Nociren edozein lan edo kazetaritzari buruzko liburuak erabat interesgarriak eta zehatzak egingo zaizkizu, Diaz Noci, Javier