SlideShare a Scribd company logo
1 of 38
Olagarroa eta itsas-izarra
Bazen behin ozeano zabalean bizi zen animalitxo bat, oso beldurtia
zen eta uretan bizi arren ez zen besteek bezala igeri egitera
ausartzen. Egunak joan eta egunak etorri, arroketan itsatsita ematen
zuen bere bizitza. Bertan bizi ziren landareen eta arrainen bizimodua
begiratzen zuen guztiz tristeturik, haien joan eta etorriak begibistatik
kendu gabe.
- Egunon Kattalin, gurekin etorriko al zara paseotxo bat ematera?- galdetzen zioten
goizero.
- Ez, gaur ez. Bihar akaso…
Horrela egunak aurrera joaten ziren eta gure Kattalin gaixoa ez zen
arroketatik labaintzen beste animaliekin ozeano zabala ikustera joateko, bera
oso motela bait zen. Izan ere, bera ez zen beste animaliak bezalakoa ez bait
zuen hegatzik uretan igeri egiteko. Eskerrak haren lagunek ikusitako
guztiaren berri ematen zioten bueltatzerakoan.
Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil
zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere
negarra itsasoko beste puntatik entzuteko modukoa zen
Ez zekien zer edo nor izan zitekeen baina gure kattalin oso
bihotz onekoa zenez, kobara hurbiltzen hasi zen arroketik
irristatuz. Bere ondora heldu zenean, haren izena eta zergatik
egiten zuen negar galdetu zion.
Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil
zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere
negarra itsasoko beste puntatik entzuteko modukoa zen
-Kaixo, lagun. Zein da zure
izena? Zer dela eta izkutatu
zara hemen? Zergatik egiten
duzu negar?
- Bua…. Bua….Bua…
Beste animaliak negarrari
ezin eutsi.
-Lasai mutiko!
Animali berriaren izena Teodoro zen, eta bera bezalakoak ziren
animaliekin paseoan zebiltzala ur-gainazalean itzal haundi bat
agertu zen eta bapatean dena ilun geratu omen zen. Galdu egin
zen!
- Lasai egon zaitez, hemendik badago animalia bat gure inguruari buruz asko
dakiena, eta ziur nago berak lagunduko dizula zure lagunak aurkitzen.
Eta horrela harengana joatea erabaki zuten, itsas-izarra noski
ez zen arroketatik despegatu.
Bidean zihoazela, Teodoro Olagarroak Kattalini zera galdetu
zion:
- Barkaidazu, izartxo, baina, zer dela eta ez zara
arroketatik labaintzen eta nirekin batera igerian etortzen?
- Ez, ez, ez…Nik ez dakit nola egiten den hori. Askotan saiatu
arren ez dut inoiz lortu. Beraz, nire bizilekutik ez naiz asko
mugitzen egunean zehar, gainera hainbeste kostatzen zait,
beti berandu heltzen naizela
Baina, benetan hain zen motela gure Kattalin, orduak eta orduak
eman zituztela oso metro gutxi aurreratzeko. Olagarro gixajoak,
tristetzen hasi zen berriro:
- Kattalin mesedez, arinago joan zintezke? Nire familia
aurkitu behar dut!
Kattalinek bere ahalegin guztiak martxan ipini zituen
azkarrago joateko, baina…
- Ezinezkoa zait. Ezin naiz azkarrago joan.
Teodoro buruari bueltaka aritu zen plan baten bila eta
bapatean…
- Kattalin! Kattalin! Badakit!!!
- Zer?!- Itsas-izarra izutu egin zen hainbeste
ohiurekin.
- Hori ba! Nire gainean ipiniko zaitut eta nik igeri egiten dudan
bitartean zuk bidea erakutsiko didazu. Ados al zaude nirekin?
- Ez nago ziur…- Kattalin ez zegoen ohituta hain azkar
ibiltzera eta beldur apur bat bazuen.- Ez, ez dakit, beldurra ematen
dit.
- Lasai egon zaitez, nire buru gainean
igo eta nik eramango zaitut, eta ez
zaizu ezer gertatuko.
Eta Kattalinek erantzun baino
lehen Teodorok hartu zuen eta bere
buru gainean ipini zuen txapela bat
izango balitz moduan.
Era honetan urruneko lurraldeetaraino igerian
abiatu ziren. Igerian zeudela Kattalin Teodororen
gainetik labaindu egin zen eta lurrera erortzean
besoetako bat apurtu egin zitzaion.
Orain lau beso besterik ez zituen.Teodoro
larritu egin zen:
- Ondo al zaude? Min handia hartu al
duzu?
- Lasai. Ohituta nago horrelakoak
gertatzera. Egun batzuen buruan, hasi
egingo da ezer gertatu ez balitz bezala.
Kilometroak eta kilometroak eginda zituztenean, landarerik eta ia
arrainik ez zegoen lurralde batera heldu ziren.
- Gertu gaude. Ez duzu hotz hori nabaritzen?- galdetu zion
Teodorori.
- Bai, nire hanka puntak hozten hasita daude.
Eta beste lurralde urrun batera heldu ziren.
Iluntasuna zen nagusi, baita hotza eta isiltasuna
ere. Eta bat-batean arroka haundi batzuen
atzeko aldetik ahots sendo eta sakon bat heldu
zitzaien.
- Nor dabil hor? Ez al dakizu noren erresuma den hau?
- Barkatu,… nire… laguna galduta dago… Bere familiaren bila
dabil,… eta…
- Ongi da, pasa zaitezte nire zulotxora.
Eta animali biak sartu egin ziren bale
aintzindariaren zulotxora. Gertatutakoa
azaltzen saiatu zen Teodoro gixajoa.
- Nire familiarekin jolasean
nenbilen eta itsas-azalean itzal bat agertu
egin zen. Bapatean ez nuen inor ikusten
eta jarraian dena beltz geratu egin zen.
Izutu nintzenez, korrika alde egin nuen
handik, eta orduan galdu egin nintzen.
- Lasai gazte, ziurrenik zure familia zure bila egongo da.-
Baleak.
- Baina,… nik ez dakit etxerako bidea…- Teodorok.
- Guk lagunduko zaitugu!!!- Kattalinek
- Noski baietz!!!- berretsi zuen Bale aintzindariak.- Zuk
ikusitako itzal hori, gizakien txalupa horietako bat izatea
litekeena da. Itsasoko animalien bila ibili ohi dira. Eta zure
familiaren bapateko desagerpena erraz azalduko dizut.
Zuek olagarroek begibistatik desagertzeko aukera duzue,
inguruaren itxura hartu eta zuen presentzia ez nabaritzeko,
gainera, zuen babeserako ur beltz moduko bat isuritzen duzue
zuen erasotzailea nahasteko asmoarekin. Beraz, lasai egon
zaitezke Teodoro…
Teodoro arnasa trankil hartu eta bere familiaren
bila joateko bidea zein zen galdetu zion:
- Iparralderantz doan ur korrontea
jarraitu behar duzue, gero haitz
handietara heltzerakoan hauek inguratu
eta ur korrotetik irten, ura epeltzen doan
lekurantza hurbildu eta jarraian etxean
egongo zara, animali eta landare gehiago
ikusiko dituzue bertatik.
- Milasesker Bale aintzindaria.
Zure laguntzarik gabe ezingo genuke bere
etxerako bidea topatu.-Esan zuen
Kattalinek.
Eta martxan jarri ziren, oraingoan hasieratik Teodorok
Kattalin bere buruaren gainean eraman zuen. Ur
korrontearekin Iparraldera… Haitzetara heldu arte, hauek
inguratu eta ur korrontetik irten…
Gero eta animali gehiago eta landare geihago, eta argitasun
gehiago…
- Bai, bai! Etxean gaude…- Ohiu egin zuen
Teodorok.
Orduantxe arroka batzuen
atzekaldetik bi Olagarro haundi
irten ziren, Teodororen
familiakoak.
- Teodoro! Teodoro!
Zure bila ibili gara…
Eta Teodoro etxean zegoelako jai
bat prestatu zuten. On Olagarrok bertso
batzuk bota zituen:
Teodoro galdu zen
Iluntasunean
Etxetik urrundu da
Nahigabe batean
Kattalin aurkitu du
Ez daki igerian
Arroketan bizi da
Tristura batean.
Bata bestearekin
Abiatu dira
Bale jakintsuaren
Bila eta bila.
Hau da alaitasuna
Hau da poztasuna
Itsasoan ditugu
Betiko lagunak.
Era honetan, Teodoro etxera bueltatu zen, eta gure
Kattalinek itsaso zabala ezagutu zuen.
Hala bazan edo ez bazan sar
dadila kalabazan
Eta irten dadila Derioko
plazan.

More Related Content

Featured

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by HubspotMarius Sescu
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTExpeed Software
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsPixeldarts
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthThinkNow
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfmarketingartwork
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

Olagarroa Eta Itsas-Izarra

  • 2. Bazen behin ozeano zabalean bizi zen animalitxo bat, oso beldurtia zen eta uretan bizi arren ez zen besteek bezala igeri egitera ausartzen. Egunak joan eta egunak etorri, arroketan itsatsita ematen zuen bere bizitza. Bertan bizi ziren landareen eta arrainen bizimodua begiratzen zuen guztiz tristeturik, haien joan eta etorriak begibistatik kendu gabe.
  • 3. - Egunon Kattalin, gurekin etorriko al zara paseotxo bat ematera?- galdetzen zioten goizero. - Ez, gaur ez. Bihar akaso…
  • 4. Horrela egunak aurrera joaten ziren eta gure Kattalin gaixoa ez zen arroketatik labaintzen beste animaliekin ozeano zabala ikustera joateko, bera oso motela bait zen. Izan ere, bera ez zen beste animaliak bezalakoa ez bait zuen hegatzik uretan igeri egiteko. Eskerrak haren lagunek ikusitako guztiaren berri ematen zioten bueltatzerakoan.
  • 5. Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere negarra itsasoko beste puntatik entzuteko modukoa zen
  • 6. Ez zekien zer edo nor izan zitekeen baina gure kattalin oso bihotz onekoa zenez, kobara hurbiltzen hasi zen arroketik irristatuz. Bere ondora heldu zenean, haren izena eta zergatik egiten zuen negar galdetu zion.
  • 7. Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere negarra itsasoko beste puntatik entzuteko modukoa zen
  • 8. -Kaixo, lagun. Zein da zure izena? Zer dela eta izkutatu zara hemen? Zergatik egiten duzu negar? - Bua…. Bua….Bua… Beste animaliak negarrari ezin eutsi. -Lasai mutiko!
  • 9. Animali berriaren izena Teodoro zen, eta bera bezalakoak ziren animaliekin paseoan zebiltzala ur-gainazalean itzal haundi bat agertu zen eta bapatean dena ilun geratu omen zen. Galdu egin zen!
  • 10. - Lasai egon zaitez, hemendik badago animalia bat gure inguruari buruz asko dakiena, eta ziur nago berak lagunduko dizula zure lagunak aurkitzen.
  • 11. Eta horrela harengana joatea erabaki zuten, itsas-izarra noski ez zen arroketatik despegatu.
  • 12. Bidean zihoazela, Teodoro Olagarroak Kattalini zera galdetu zion: - Barkaidazu, izartxo, baina, zer dela eta ez zara arroketatik labaintzen eta nirekin batera igerian etortzen?
  • 13. - Ez, ez, ez…Nik ez dakit nola egiten den hori. Askotan saiatu arren ez dut inoiz lortu. Beraz, nire bizilekutik ez naiz asko mugitzen egunean zehar, gainera hainbeste kostatzen zait, beti berandu heltzen naizela
  • 14. Baina, benetan hain zen motela gure Kattalin, orduak eta orduak eman zituztela oso metro gutxi aurreratzeko. Olagarro gixajoak, tristetzen hasi zen berriro: - Kattalin mesedez, arinago joan zintezke? Nire familia aurkitu behar dut! Kattalinek bere ahalegin guztiak martxan ipini zituen azkarrago joateko, baina… - Ezinezkoa zait. Ezin naiz azkarrago joan.
  • 15. Teodoro buruari bueltaka aritu zen plan baten bila eta bapatean… - Kattalin! Kattalin! Badakit!!! - Zer?!- Itsas-izarra izutu egin zen hainbeste ohiurekin.
  • 16. - Hori ba! Nire gainean ipiniko zaitut eta nik igeri egiten dudan bitartean zuk bidea erakutsiko didazu. Ados al zaude nirekin? - Ez nago ziur…- Kattalin ez zegoen ohituta hain azkar ibiltzera eta beldur apur bat bazuen.- Ez, ez dakit, beldurra ematen dit.
  • 17. - Lasai egon zaitez, nire buru gainean igo eta nik eramango zaitut, eta ez zaizu ezer gertatuko. Eta Kattalinek erantzun baino lehen Teodorok hartu zuen eta bere buru gainean ipini zuen txapela bat izango balitz moduan.
  • 18. Era honetan urruneko lurraldeetaraino igerian abiatu ziren. Igerian zeudela Kattalin Teodororen gainetik labaindu egin zen eta lurrera erortzean besoetako bat apurtu egin zitzaion.
  • 19. Orain lau beso besterik ez zituen.Teodoro larritu egin zen: - Ondo al zaude? Min handia hartu al duzu? - Lasai. Ohituta nago horrelakoak gertatzera. Egun batzuen buruan, hasi egingo da ezer gertatu ez balitz bezala.
  • 20. Kilometroak eta kilometroak eginda zituztenean, landarerik eta ia arrainik ez zegoen lurralde batera heldu ziren. - Gertu gaude. Ez duzu hotz hori nabaritzen?- galdetu zion Teodorori. - Bai, nire hanka puntak hozten hasita daude.
  • 21. Eta beste lurralde urrun batera heldu ziren. Iluntasuna zen nagusi, baita hotza eta isiltasuna ere. Eta bat-batean arroka haundi batzuen atzeko aldetik ahots sendo eta sakon bat heldu zitzaien.
  • 22. - Nor dabil hor? Ez al dakizu noren erresuma den hau? - Barkatu,… nire… laguna galduta dago… Bere familiaren bila dabil,… eta… - Ongi da, pasa zaitezte nire zulotxora.
  • 23. Eta animali biak sartu egin ziren bale aintzindariaren zulotxora. Gertatutakoa azaltzen saiatu zen Teodoro gixajoa. - Nire familiarekin jolasean nenbilen eta itsas-azalean itzal bat agertu egin zen. Bapatean ez nuen inor ikusten eta jarraian dena beltz geratu egin zen. Izutu nintzenez, korrika alde egin nuen handik, eta orduan galdu egin nintzen.
  • 24. - Lasai gazte, ziurrenik zure familia zure bila egongo da.- Baleak. - Baina,… nik ez dakit etxerako bidea…- Teodorok. - Guk lagunduko zaitugu!!!- Kattalinek
  • 25. - Noski baietz!!!- berretsi zuen Bale aintzindariak.- Zuk ikusitako itzal hori, gizakien txalupa horietako bat izatea litekeena da. Itsasoko animalien bila ibili ohi dira. Eta zure familiaren bapateko desagerpena erraz azalduko dizut.
  • 26. Zuek olagarroek begibistatik desagertzeko aukera duzue, inguruaren itxura hartu eta zuen presentzia ez nabaritzeko, gainera, zuen babeserako ur beltz moduko bat isuritzen duzue zuen erasotzailea nahasteko asmoarekin. Beraz, lasai egon zaitezke Teodoro…
  • 27. Teodoro arnasa trankil hartu eta bere familiaren bila joateko bidea zein zen galdetu zion:
  • 28. - Iparralderantz doan ur korrontea jarraitu behar duzue, gero haitz handietara heltzerakoan hauek inguratu eta ur korrotetik irten, ura epeltzen doan lekurantza hurbildu eta jarraian etxean egongo zara, animali eta landare gehiago ikusiko dituzue bertatik. - Milasesker Bale aintzindaria. Zure laguntzarik gabe ezingo genuke bere etxerako bidea topatu.-Esan zuen Kattalinek.
  • 29. Eta martxan jarri ziren, oraingoan hasieratik Teodorok Kattalin bere buruaren gainean eraman zuen. Ur korrontearekin Iparraldera… Haitzetara heldu arte, hauek inguratu eta ur korrontetik irten…
  • 30. Gero eta animali gehiago eta landare geihago, eta argitasun gehiago… - Bai, bai! Etxean gaude…- Ohiu egin zuen Teodorok.
  • 31. Orduantxe arroka batzuen atzekaldetik bi Olagarro haundi irten ziren, Teodororen familiakoak. - Teodoro! Teodoro! Zure bila ibili gara…
  • 32. Eta Teodoro etxean zegoelako jai bat prestatu zuten. On Olagarrok bertso batzuk bota zituen:
  • 33. Teodoro galdu zen Iluntasunean Etxetik urrundu da Nahigabe batean
  • 34. Kattalin aurkitu du Ez daki igerian Arroketan bizi da Tristura batean.
  • 35. Bata bestearekin Abiatu dira Bale jakintsuaren Bila eta bila.
  • 36. Hau da alaitasuna Hau da poztasuna Itsasoan ditugu Betiko lagunak.
  • 37. Era honetan, Teodoro etxera bueltatu zen, eta gure Kattalinek itsaso zabala ezagutu zuen.
  • 38. Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan Eta irten dadila Derioko plazan.