Txostena amaituta

253 vues

Publié le

txostena

Publié dans : Formation
0 commentaire
0 j’aime
Statistiques
Remarques
  • Soyez le premier à commenter

  • Soyez le premier à aimer ceci

Aucun téléchargement
Vues
Nombre de vues
253
Sur SlideShare
0
Issues des intégrations
0
Intégrations
18
Actions
Partages
0
Téléchargements
2
Commentaires
0
J’aime
0
Intégrations 0
Aucune incorporation

Aucune remarque pour cette diapositive

Txostena amaituta

  1. 1. TXOSTENA Gizartea aurrera doa eta teknologia gero eta ugariagoa da, gero eta leku gehiagotan dago. Gure egungo gizartearen ezaugarriak: Gizarte materialista (materiala pentsamenduaren gainetik dago), gizarte globalizatua, informazio eta ezagutzaren gizartea, komunikazioaren gizartea (what´s app, messengerra…), irudien gizartea (ideiak eta produktuak irudien bidez saldu eta helarazten dizkigute; komunikazioa irudien bidez bakarrik egiteraino heltzen gara askotan: emotikonoak) eta gizarte digitala (etxean denetariko teknologia digitala darabilgu (telebista, ordenagailua, kontsolak …) Garai honetan jaiotzen direnak natibo digitalak direla esan dezakegu. Ama hizkuntza bezala berenganatzen dute teknologia. Nagusiagoak direnak ordea, pixkanaka moldatzen joan behar dira gaur egungo gizartera bizirauteko. Hori azaldu ondoren, gaur egungo eskolarekin lotu dezakegu, umeek bere ezagutzak eraikitzen duten lekua. Eskolen gehiengoak talka egiten dute gizartearekin, gutxienez, arlo teknologikoari dagokionez. Gaur egun eskoletan antzinako metodologia erabiltzen da.Hurrak ez daukate behar duten protagonismoa, andereñoa ordea bai. Ez dute teknologia erabiltzen baliabide falta daukatelako eta andereñoek prestatuta ez daudelako. Desoreka handia dago bai eskola barruan bai kanpoan. Nagusiak, emigrante digitalak dira eta haurrak, berriz, natibo digitalak; hauek teknologiaren etorkina izango dira. Teknologia berriak direla eta gizartean aldaketak eman dira lehen esan dugun moduan, eta era berean, Hezkuntzak ere aldaketa hauekin bat egin beharko luke. Horretarako eskolak funtzio hauek bete behar ditu: - Alfabetatze digitala - Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea - Hezkuntza eredua berriztatzea Alfabetatze digitalaren bidez, ezagutzaren zati handi bat eskuratzen da. Gainera Ikt-en erabilera funtsezkoa izango da pertsonaren garapenerako, eskolan zein eskolatik at. Horretarako eskolak esanguratsuki erabili behar ditu informazio eta komunikazio, Modu horretan ezaugarriei hobeto egokitzeko. Horretaz aparte, eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea ere funtzio garrantzitsua liteke. Etxean teknologia eskuragarri ez dutenek, arrisku handia daukate askotan definitutako eten digitala pairatzeko. Horregatik, inklusio digitala bultzatzeko eta berdintasunezko gizartea lortzeko eskolak integratu behar ditu Ikt-ak. Hezkuntza eredua berriztatzeak, eredu tradizionalari buelta ematea esan nahi du. Ikt-ak aukera
  2. 2. ematen dute ikasleek aktiboago egoteko, talde lana sustatzeko, aktiboago egoteko gaien arteko eta errealitatearen arte loturak egiteko, eta ikasleak motibatzeko. Honekin, ikaste esanguratsuan lortu nahi da eta parte hartzea sustatzen du. Horretarako aukera batzuk ditugu:  Blogak edo webblogak: Kronologikoki jasotzen ditu artikuluak. Hizkuntza landu egiten da bertan eta gurasoekiko harremana ere lantzen da. Blogak bi ezaugarri desberdin ditu: alde batetik, egileak baliabide multimediak jar ditzake eta, bestaldetik, bisitariak komentarioak utz ditzake.  Wikiak: Edonork du aukera idazteko, edukia aldatzeko edo ezabatzeko. Horrez gain, talde lanerako baliagarriak dira eta elkarlana bultzatzen dute eta talde lana errazten dute.  Webquestak: Ikasleak ikertzera bultzatzen ditu eta hauek aktibo bihurtu eta haiengan autonomia sustatzen da.  Marka-gune sozialak: Estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko baliagarriak dira. Adib: del.icio.us  Podcastak: Audio eta bideoa partekatzeko. Edonor deskargatu eta nahi duenean ikus eta entzun dezake.  Mapa kontzeptualak: Kontzeptuen artean loturak egiteko. Ikasleek ideiak antolatzea, eduki garrantzitsuenak sailkatzea eta horien arteko loturak egitea.  Moodle: Ikastaroak sortzeko aukera ematen duen plataforma. Irakasleek, irakurketak, foroak, wikiak, galdetokiak igo dezake  Bideojokoak eta software didaktikoak: Aukera ematen dute sarean lan egiteko. Software didaktikoak ugaritu dira. Edozein gauza lantzeko balio dute.  Ondorioak: IKT-ak aukera ematen digute ikasleen partaidetza lankidetza talde lana loturak etab bultzatzeko. Ikasleak jarrera arduratsua izan behar dute. XXI. Mendeko ikasleek eta gizarteak euren belaunaldiko eskola izan dezaten. Nire ustez , gaur egun teknologiaren erabilera handiagoa da, teknologia leku askotan ikusten da eta gero eta gauza askotarako erabiltzen ohi da. Umeak ikt –ak erabiltzen ikasi behar dute haien etorkizunerako. Nik egondako eskolan , haur hezkuntzan ez zuten ikt asko erabiltzen bakarrik ordenagailu bat klase osorako, hori bai egunero erabiltzen genuen bai abestiak entzuteko , bideok ikusteko , informazioa bilatzeko, etbr. Umeak prozesua ikusten zuten eta ordenagailu batekin zenbat gauza egin ahal
  3. 3. diren ikasten zuten. Ordenagailua erabiltzen genuen bakoitzean konturatu nintzen arreta gehiago jartzen zutela. Lehen hezkuntzan, ordea, gela guztiak arbela digitalak zeuzkaten eta 4. mailatik aurrera ikasle bakoitza ordenagailu bat zeukan. Teknologia berriak estrategia metodologiko bezala erabiltzen dute. Nire ustez umeak ikt-ak erabiltzen duten bakoitzean interes handiagoa jartzen dute, beti liburuarekin egotea aspergarria bihurtzen zaielako. Haur hezkuntzan eskolan ez dute ikt.ak asko erabiltzen, ordenagailu batekin hasten dira, hori normala iruditzen zait ze denbora edukiko dute ikt-ak ezagutzeko eta ziur nago etxean hainbat ikt- ekin jolasten dutela. Ez dut uste beharrezkoa denik 3-4 urterekin ikt guztiak ezagutzeak. Oso ondo iruditzen zait teknologiak hezkuntzan erabiltzea baina beti era osasuntsu eta onuragarri baten.

×