SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  8
Télécharger pour lire hors ligne
BITARTEKARITZA FORMALEKO PROZESU BATEN
  SIMULAZIOA ETA PROZESU HORRETAKO FASEEN
                                AURKEZPENA
                                  Paco CASCÓN

Helburuak

      - Bitartekaritza prozesua eta prozesu horretako faseak zehatz aztertzea.
      - Prozedura horretako berezko abildadeak lantzea.



Garapena

1. Trebatzaileak bitartekaritza prozesu baten errepresentazio inprobisatua
   proposatuko du, “Manu eta Fernandoren kasua” emanez. Izan ere, hori da modurik
   onena bitartekaritza prozedurarekin kontaktuan jartzeko, zailtasunak ezagutzeko
   eta garapen formalarekiko jakin-mina pizteko.


2. Lau parte-hartzaileren kolaborazioa eskatzen da, eurek uste duten moduan
   bitartekaritza lana egiteko. Euretako bi gatazkan dauden aldeak izango dira
   (borroka izan duten DBH 3ko ikasle bi), eta beste biak bitartekariak izango dira.
   Gainontzekoak behatzaileak izango dira, dagokion galdetegia betez.




3. Aldeen rola beteko duten parte-hartzaileei paper bana emango zaie, eta irakurtzeko
   eskatuko zaie, pertsonaiaren “azalean sartu” daitezen. Bitartekari lana egingo
   dutenei, berriz, euren lana egiteko zelan koordinatuko diren adostea eskatuko zaie.
   Batzuei zein besteei, taldearen gelatik irteteko eskatuko zaie.
4. Bien bitartean, gainontzekoei errepresentazioa aztertzeko gidoia emango zaie eta
   denen artean komentatuko da. Hori garrantzitsua da, geroago prozeduraren
   alderdirik esanguratsuenei buruz eztabaidatzeko.
      Komenigarria da gomendio sinple batzuk ematea, errepresentazioa ondo irten
   dadin:
      - Garrantzitsua da “aktoreak” boluntarioki irtetea.
      - “Aktoreek” ez dute behatze-gida ezagutuko.
      - Errepresentazioak ez du hamabost edo hogei minutu baino gehiago iraungo.
      - Simulazioan, errepikapenak edo aldaketak onar daitezke, argitu nahi dena
      argitu arte.


5. Errepresentazioaren       ostean,   eztabaida   hasiko   da,   honako   gaiei   buruz:
   bitartekaritza prozesua eta bere faseak, bitartekariek fase bakoitzean duten jokaera
   eta aldeen kontrola, errepresentazioa aztertzeko gidoiak planteatutako galderei
   erantzunez.
   Esperientzia intuitibo hau aprobetxatu behar da, bitartekaritza prozesuko faseak eta
   fase horien zentzua deskubritu eta aztertzeko oinarrizko elementu motibatzailea
   den aldetik.


6. Ondoren, trebatzaileak, bitartekaritza prozesuko faseen eskema grafikoaren
   gardenkia erabiliz, eta arnasketaren mugimenduarekin duen antzekotasuna
   baliatuz, fase horietako bakoitzaren esanahia, helburua eta denborazko ordenazioa
   labur azalduko du. Honakoak dira faseak:
           aurrebitartekaritza
           bitartekaritza
            -   aurkezpena eta jokoaren arauak
            -   kontadazu
            -   arazoa argituz
            -   konponbideak proposatuz
            -   adostasuna lortzea.
7. Azkenik,   parte-hartzaile   bakoitzari   “Bitartekaritza   prozesuaren   faseak:
   helburuak eta garapena” agiriaren kopia bat emango zaio, eta fase bakoitzaren
   komentario zehatza egingo da, helburuaren eta bitartekarien taldeak berau
   garatzearen arteko bereizketa argia eginez eta adibide argigarriak emanez.
   Laguntza handikoa izan daiteke lehenago simulatutako kasuko datuak erabiltzea.
   Modu horretan, fase bakoitzaren garapen egokia lortzeko kezka piztuko da, bai eta
   bitartekaritza prozesua aurrera eramateko behar diren abildadeak ezagutu eta
   menperatzeko ere.
MANU ETA FERNANDOREN KASUA

FERNANDO


       Fernando zara, Institutuko DBH 3ko ikasle bat. Manu ikasgelako kide bat da.
Mutiko inteligentea da, baina ez zaio ikastea gustatzen, eta Institutuan arazoak izan
ditu irakasleekin, batzuetan txarto erantzuten duelako. Eta ikaskideekin ere izan
ditu arazoak, harroputz hutsa delako eta ezin duelako jasan inork aurre egitea.
Aurten joan zara lehenengoz Institutura, baina lehendik ere ezagutzen zenuen Manu,
auzotik, bere koadrilakoa izan ez arren.


       Lehengo egunean, diskotekan, norbaitek bultza egin zion beste norbaiti;
kontua da neska bat zure gainera jausi zela. Elkarri barkamena eskatu ostean, denbora
luzez aritu zineten berbetan, neska atsegina zelako eta gustura zeundelako berarekin.
Bat-batean, Manu agertu zen, koadrilarekin. Bultzada batez erditik kendu
zintuen eta esan zizun uzteko bakean bere neska eta burutik ere ez
pasatzeko berriro harekin hitz egitea. Orduan, erantzun zenion nahi duzunarekin
egiten duzula berba eta inor ez duzula derrigortzen zurekin egotera. Iraindu egin
zintuen eta bultzaka hasi zitzaizun, bere koadrilakoekin batera. Zuk, egoera
gehiago ez okertzeko, hanka egin zenuen.


       Astelehenean, Institutuan, lehenengo atsedenaldian, Manurengana joan eta esan
zenion ea bakarka ausartzen zen lehengoan diskotekan esan zizuna errepikatzen. Oso
harro jarri zen eta, azkenean, erabaki zenuten ikasgelatik irtetean topatuko
zinetela.


       Arratsaldeko hiruretan, Institutuaren atzeko zelaian, borroka egin
zenuten. Zuk ezpaina apurtu zenion eta berak begia ubeldu zizun. Une batez
ikusmena ere galdu zenuen eta asko beldurtu zinen. Etxera heltzean, zure gurasoak
izutu egin ziren eta oftalmologoarengana eraman zintuzten. Begia aztertu ostean, esan
zizun ikusmena galtzeko zorian egon zinela. Txosten bat egin zuen eta, hori hartuta,
zure gurasoek salaketa bat jarri zuten Guardia Zibilarenean.


      Zuk uste duzu Manu harroputz hutsa dela, ez duela gainontzeko inor
errespetatzen eta lezio bat merezi duela. Gainera, uste duzu berak hasi zuela dena.
Arazo hau Eskola Kontseiluraino heldu barik konpondu nahiko zenuke, beti ere
barkamena eskatzen badu eta ez badu gehiago zure eta besteen kontra egiten.


      Zure nahia da gai hau ahalik eta arinen ahaztea, ez duzulako ikasle
liskargilearen itxura eman nahi, eta gurasoei arazo gehiago sortzeko gogorik ere ez
duzulako.
MANU ETA FERNANDOREN KASUA

MANU


       Manu zara, Institutuko DBH 3ko ikasle bat. Fernando Institutuko kide berri
bat da, aurten heldu dena, zuk lehenagotik ezagutzen zenuen arren, auzotik.
Eskola pribatu batetik dator eta, zure ustez, batzuetan harroputz samarra da
ikasgelan. Hori dela eta, ez duzu batere gogoko.


       Lehengoan, diskotekan, zure neskarekin ligatzen saiatu zen. Eta, noski, hori
zuk ez diozu onartuko, ez berari, ez beste inori. Horregatik, horretan ikusi
zenuenean, zure lagunak eta zu berarengana joan, inguratu eta, azkenean,
Fernandok handik ospa egitea lortu zenuten.


       Zuk ahaztuta zeneukan kontu hori, baina astelehenean, Institutuan,
Fernando zuregana etorri zen atsedenaldian, eta desafioa jo zizun, esanez ea
ausartzen zinen bakarka esaten diskotekan lagunekin esandakoa. Hiruretan geratu
zineten, Institututik irtetean, eta ikaskide guztien aurrean egin zenuten borroka.
Berak ezpaina apurtu zizun, baina zuk begia ubeldu zenion. Orain jakin duzu bere
gurasoek zure aurkako salaketa jarri dutela Guardia Zibilaren aurrean, medikuaren
arabera Fernando ikusmena galtzeko zorian egon zen eta. Zuk ez duzu uste
hainbesterako izan zenik.


       Institutuan biak kalera botatzeko asmoa zuten, baina tutoreak proposatu
dizue bitartekaritza taldearekin konpontzeko gaia. Zuk ez daukazu horretarako
interes handirik, uste duzulako orain gutxi egin daitekeela arazoa konpontzeko,
baina, azkenean, tutorearen aholkuari kasu egitea erabaki duzu, bitartekaritzara
joz.
Prest zaude gertatutako guztiaz ahazteko, baina Fernandoren gurasoek
salaketa erretiratzea nahi duzu, Fernandok zure neska bakean uztea, eta Eskola
Kontseiluraino ez heltzea.
BEHAKETARAKO ESKEMA

        Ze baldintza jarri dute bitartekariek, esku hartu aurretik?

        Ze testuinguru aukeratu dute bitartekaritzarako? (non, noiz, zelan, eta abar)

        Bitartekariek neutralak izatea lortu dute?

        Zer gertatu da? Bitartekaritzak funtzionatu du?

      Bitartekariek bazuten aitortutako aginterik? Euren proposamen eta eskaerak
entzun eta errespetatu dira?

        Aldeek aukera izan dute hitz egiteko eta elkarri entzuteko?

        Beti batera egin dute lan, ala bitartekariak antagonistekin bakarka ere bildu
dira?

        Tentsioa arintzea lortu dute? Hurbiltasuna eta konfiantza sortu dute?

        Aldeek onartu dute arazoa biena zela?

        Egon da aldeen informazioa eta emozioak biltzeko unerik?

        Eta saihestu nahiko luketen akatsak onartzeko unerik egon da?

      Antagonistek komunean dituzten alderdiak aitortzeko unerik egon da?
Arazoa isolatzea lortu da, ala arazoa beti izan da «bestea»?

     Aldeei galdetu zaie ze baliabide, desira eta aukera zuten arazoa
konpontzeko?

       Euren jarreretatik harago joaten lagundu zaie aldeei, bakoitzaren beharrizan
eta interesetara hurbiltzeko?

        Konponbide sortzaileak pizteko laguntza eman da?

        Alde biak ase dituen konponbidea aurkitu da?

       Hartutako erabakia praktikan jartzeko zehaztasunak eman dira? (nork zer
egiten duen, noiz, non, eta abar)

        Ados jarri dira elkartzeko eta, horrela, aurkitutako konponbidea ebaluatzeko?

Contenu connexe

Similaire à Rol jokoa manu eta fernando

Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819mendeorien
 
Sintesie bideona
Sintesie bideonaSintesie bideona
Sintesie bideonaXingola
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakunaipic
 
12 13 ikasleentzako programazioa
12 13 ikasleentzako programazioa12 13 ikasleentzako programazioa
12 13 ikasleentzako programazioaetxebazter
 
Antzematea
AntzemateaAntzematea
AntzemateaAlberto
 
Tertulia dialogikoak zientzia arloan
Tertulia dialogikoak zientzia arloanTertulia dialogikoak zientzia arloan
Tertulia dialogikoak zientzia arloanb06lehen
 
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIkasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIrene Gonzalez
 
Psikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaPsikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaAndeka
 
3. mailako ahozko azterketa_
3. mailako ahozko azterketa_3. mailako ahozko azterketa_
3. mailako ahozko azterketa_Andoni Tolosa
 
MODULARRA 2015
MODULARRA 2015MODULARRA 2015
MODULARRA 2015Jone85
 

Similaire à Rol jokoa manu eta fernando (11)

Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819
 
Sintesie bideona
Sintesie bideonaSintesie bideona
Sintesie bideona
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
12 13 ikasleentzako programazioa
12 13 ikasleentzako programazioa12 13 ikasleentzako programazioa
12 13 ikasleentzako programazioa
 
Antzematea
AntzemateaAntzematea
Antzematea
 
Tertulia dialogikoak zientzia arloan
Tertulia dialogikoak zientzia arloanTertulia dialogikoak zientzia arloan
Tertulia dialogikoak zientzia arloan
 
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikakIkasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
Ikasketa Kooperatiboa: A Eremuko Talde Kohesio dinamikak
 
Psikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaPsikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioa
 
3. mailako ahozko azterketa_
3. mailako ahozko azterketa_3. mailako ahozko azterketa_
3. mailako ahozko azterketa_
 
MODULARRA 2015
MODULARRA 2015MODULARRA 2015
MODULARRA 2015
 

Plus de Bakeola

Zubizaharra ikastola Ikasle Laguntzaile Programa 2014
Zubizaharra ikastola Ikasle Laguntzaile Programa 2014Zubizaharra ikastola Ikasle Laguntzaile Programa 2014
Zubizaharra ikastola Ikasle Laguntzaile Programa 2014Bakeola
 
Congreso de mediación
Congreso de mediaciónCongreso de mediación
Congreso de mediaciónBakeola
 
Biltzarra
BiltzarraBiltzarra
BiltzarraBakeola
 
Formacion bakeola 2010 2011
Formacion bakeola 2010 2011Formacion bakeola 2010 2011
Formacion bakeola 2010 2011Bakeola
 
Programa San v
Programa San vPrograma San v
Programa San vBakeola
 
Juguemos en paz
Juguemos en pazJuguemos en paz
Juguemos en pazBakeola
 
Bakeola ikastetxeak 2010-2011
Bakeola ikastetxeak 2010-2011Bakeola ikastetxeak 2010-2011
Bakeola ikastetxeak 2010-2011Bakeola
 
Catalogo Bakeola centros 2010-2011
Catalogo Bakeola centros 2010-2011Catalogo Bakeola centros 2010-2011
Catalogo Bakeola centros 2010-2011Bakeola
 
Juegos coop con paracaidas
Juegos coop con paracaidasJuegos coop con paracaidas
Juegos coop con paracaidasBakeola
 
Bibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBakeola
 
Contenidos teoricos
Contenidos teoricosContenidos teoricos
Contenidos teoricosBakeola
 
Bibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBakeola
 
Técnicas de regulación de conflictos
Técnicas de regulación de conflictosTécnicas de regulación de conflictos
Técnicas de regulación de conflictosBakeola
 
Programa de ayuda entre iguales
Programa de ayuda entre igualesPrograma de ayuda entre iguales
Programa de ayuda entre igualesBakeola
 
Mediacion
Mediacion Mediacion
Mediacion Bakeola
 
Bibliografia mediacion
Bibliografia mediacionBibliografia mediacion
Bibliografia mediacionBakeola
 
Escuelas de mediación yolanda muñoz hernan
Escuelas de mediación   yolanda muñoz hernanEscuelas de mediación   yolanda muñoz hernan
Escuelas de mediación yolanda muñoz hernanBakeola
 
Bibliografia bakeola por ambitos
Bibliografia bakeola   por ambitosBibliografia bakeola   por ambitos
Bibliografia bakeola por ambitosBakeola
 
Fases proceso mediacion torrego
Fases proceso mediacion   torregoFases proceso mediacion   torrego
Fases proceso mediacion torregoBakeola
 
Claves abordaje y analisis de conflictos
Claves abordaje y analisis de conflictosClaves abordaje y analisis de conflictos
Claves abordaje y analisis de conflictosBakeola
 

Plus de Bakeola (20)

Zubizaharra ikastola Ikasle Laguntzaile Programa 2014
Zubizaharra ikastola Ikasle Laguntzaile Programa 2014Zubizaharra ikastola Ikasle Laguntzaile Programa 2014
Zubizaharra ikastola Ikasle Laguntzaile Programa 2014
 
Congreso de mediación
Congreso de mediaciónCongreso de mediación
Congreso de mediación
 
Biltzarra
BiltzarraBiltzarra
Biltzarra
 
Formacion bakeola 2010 2011
Formacion bakeola 2010 2011Formacion bakeola 2010 2011
Formacion bakeola 2010 2011
 
Programa San v
Programa San vPrograma San v
Programa San v
 
Juguemos en paz
Juguemos en pazJuguemos en paz
Juguemos en paz
 
Bakeola ikastetxeak 2010-2011
Bakeola ikastetxeak 2010-2011Bakeola ikastetxeak 2010-2011
Bakeola ikastetxeak 2010-2011
 
Catalogo Bakeola centros 2010-2011
Catalogo Bakeola centros 2010-2011Catalogo Bakeola centros 2010-2011
Catalogo Bakeola centros 2010-2011
 
Juegos coop con paracaidas
Juegos coop con paracaidasJuegos coop con paracaidas
Juegos coop con paracaidas
 
Bibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatua
 
Contenidos teoricos
Contenidos teoricosContenidos teoricos
Contenidos teoricos
 
Bibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatua
 
Técnicas de regulación de conflictos
Técnicas de regulación de conflictosTécnicas de regulación de conflictos
Técnicas de regulación de conflictos
 
Programa de ayuda entre iguales
Programa de ayuda entre igualesPrograma de ayuda entre iguales
Programa de ayuda entre iguales
 
Mediacion
Mediacion Mediacion
Mediacion
 
Bibliografia mediacion
Bibliografia mediacionBibliografia mediacion
Bibliografia mediacion
 
Escuelas de mediación yolanda muñoz hernan
Escuelas de mediación   yolanda muñoz hernanEscuelas de mediación   yolanda muñoz hernan
Escuelas de mediación yolanda muñoz hernan
 
Bibliografia bakeola por ambitos
Bibliografia bakeola   por ambitosBibliografia bakeola   por ambitos
Bibliografia bakeola por ambitos
 
Fases proceso mediacion torrego
Fases proceso mediacion   torregoFases proceso mediacion   torrego
Fases proceso mediacion torrego
 
Claves abordaje y analisis de conflictos
Claves abordaje y analisis de conflictosClaves abordaje y analisis de conflictos
Claves abordaje y analisis de conflictos
 

Rol jokoa manu eta fernando

  • 1. BITARTEKARITZA FORMALEKO PROZESU BATEN SIMULAZIOA ETA PROZESU HORRETAKO FASEEN AURKEZPENA Paco CASCÓN Helburuak - Bitartekaritza prozesua eta prozesu horretako faseak zehatz aztertzea. - Prozedura horretako berezko abildadeak lantzea. Garapena 1. Trebatzaileak bitartekaritza prozesu baten errepresentazio inprobisatua proposatuko du, “Manu eta Fernandoren kasua” emanez. Izan ere, hori da modurik onena bitartekaritza prozedurarekin kontaktuan jartzeko, zailtasunak ezagutzeko eta garapen formalarekiko jakin-mina pizteko. 2. Lau parte-hartzaileren kolaborazioa eskatzen da, eurek uste duten moduan bitartekaritza lana egiteko. Euretako bi gatazkan dauden aldeak izango dira (borroka izan duten DBH 3ko ikasle bi), eta beste biak bitartekariak izango dira. Gainontzekoak behatzaileak izango dira, dagokion galdetegia betez. 3. Aldeen rola beteko duten parte-hartzaileei paper bana emango zaie, eta irakurtzeko eskatuko zaie, pertsonaiaren “azalean sartu” daitezen. Bitartekari lana egingo dutenei, berriz, euren lana egiteko zelan koordinatuko diren adostea eskatuko zaie. Batzuei zein besteei, taldearen gelatik irteteko eskatuko zaie.
  • 2. 4. Bien bitartean, gainontzekoei errepresentazioa aztertzeko gidoia emango zaie eta denen artean komentatuko da. Hori garrantzitsua da, geroago prozeduraren alderdirik esanguratsuenei buruz eztabaidatzeko. Komenigarria da gomendio sinple batzuk ematea, errepresentazioa ondo irten dadin: - Garrantzitsua da “aktoreak” boluntarioki irtetea. - “Aktoreek” ez dute behatze-gida ezagutuko. - Errepresentazioak ez du hamabost edo hogei minutu baino gehiago iraungo. - Simulazioan, errepikapenak edo aldaketak onar daitezke, argitu nahi dena argitu arte. 5. Errepresentazioaren ostean, eztabaida hasiko da, honako gaiei buruz: bitartekaritza prozesua eta bere faseak, bitartekariek fase bakoitzean duten jokaera eta aldeen kontrola, errepresentazioa aztertzeko gidoiak planteatutako galderei erantzunez. Esperientzia intuitibo hau aprobetxatu behar da, bitartekaritza prozesuko faseak eta fase horien zentzua deskubritu eta aztertzeko oinarrizko elementu motibatzailea den aldetik. 6. Ondoren, trebatzaileak, bitartekaritza prozesuko faseen eskema grafikoaren gardenkia erabiliz, eta arnasketaren mugimenduarekin duen antzekotasuna baliatuz, fase horietako bakoitzaren esanahia, helburua eta denborazko ordenazioa labur azalduko du. Honakoak dira faseak:  aurrebitartekaritza  bitartekaritza - aurkezpena eta jokoaren arauak - kontadazu - arazoa argituz - konponbideak proposatuz - adostasuna lortzea.
  • 3. 7. Azkenik, parte-hartzaile bakoitzari “Bitartekaritza prozesuaren faseak: helburuak eta garapena” agiriaren kopia bat emango zaio, eta fase bakoitzaren komentario zehatza egingo da, helburuaren eta bitartekarien taldeak berau garatzearen arteko bereizketa argia eginez eta adibide argigarriak emanez. Laguntza handikoa izan daiteke lehenago simulatutako kasuko datuak erabiltzea. Modu horretan, fase bakoitzaren garapen egokia lortzeko kezka piztuko da, bai eta bitartekaritza prozesua aurrera eramateko behar diren abildadeak ezagutu eta menperatzeko ere.
  • 4. MANU ETA FERNANDOREN KASUA FERNANDO Fernando zara, Institutuko DBH 3ko ikasle bat. Manu ikasgelako kide bat da. Mutiko inteligentea da, baina ez zaio ikastea gustatzen, eta Institutuan arazoak izan ditu irakasleekin, batzuetan txarto erantzuten duelako. Eta ikaskideekin ere izan ditu arazoak, harroputz hutsa delako eta ezin duelako jasan inork aurre egitea. Aurten joan zara lehenengoz Institutura, baina lehendik ere ezagutzen zenuen Manu, auzotik, bere koadrilakoa izan ez arren. Lehengo egunean, diskotekan, norbaitek bultza egin zion beste norbaiti; kontua da neska bat zure gainera jausi zela. Elkarri barkamena eskatu ostean, denbora luzez aritu zineten berbetan, neska atsegina zelako eta gustura zeundelako berarekin. Bat-batean, Manu agertu zen, koadrilarekin. Bultzada batez erditik kendu zintuen eta esan zizun uzteko bakean bere neska eta burutik ere ez pasatzeko berriro harekin hitz egitea. Orduan, erantzun zenion nahi duzunarekin egiten duzula berba eta inor ez duzula derrigortzen zurekin egotera. Iraindu egin zintuen eta bultzaka hasi zitzaizun, bere koadrilakoekin batera. Zuk, egoera gehiago ez okertzeko, hanka egin zenuen. Astelehenean, Institutuan, lehenengo atsedenaldian, Manurengana joan eta esan zenion ea bakarka ausartzen zen lehengoan diskotekan esan zizuna errepikatzen. Oso harro jarri zen eta, azkenean, erabaki zenuten ikasgelatik irtetean topatuko zinetela. Arratsaldeko hiruretan, Institutuaren atzeko zelaian, borroka egin zenuten. Zuk ezpaina apurtu zenion eta berak begia ubeldu zizun. Une batez ikusmena ere galdu zenuen eta asko beldurtu zinen. Etxera heltzean, zure gurasoak izutu egin ziren eta oftalmologoarengana eraman zintuzten. Begia aztertu ostean, esan
  • 5. zizun ikusmena galtzeko zorian egon zinela. Txosten bat egin zuen eta, hori hartuta, zure gurasoek salaketa bat jarri zuten Guardia Zibilarenean. Zuk uste duzu Manu harroputz hutsa dela, ez duela gainontzeko inor errespetatzen eta lezio bat merezi duela. Gainera, uste duzu berak hasi zuela dena. Arazo hau Eskola Kontseiluraino heldu barik konpondu nahiko zenuke, beti ere barkamena eskatzen badu eta ez badu gehiago zure eta besteen kontra egiten. Zure nahia da gai hau ahalik eta arinen ahaztea, ez duzulako ikasle liskargilearen itxura eman nahi, eta gurasoei arazo gehiago sortzeko gogorik ere ez duzulako.
  • 6. MANU ETA FERNANDOREN KASUA MANU Manu zara, Institutuko DBH 3ko ikasle bat. Fernando Institutuko kide berri bat da, aurten heldu dena, zuk lehenagotik ezagutzen zenuen arren, auzotik. Eskola pribatu batetik dator eta, zure ustez, batzuetan harroputz samarra da ikasgelan. Hori dela eta, ez duzu batere gogoko. Lehengoan, diskotekan, zure neskarekin ligatzen saiatu zen. Eta, noski, hori zuk ez diozu onartuko, ez berari, ez beste inori. Horregatik, horretan ikusi zenuenean, zure lagunak eta zu berarengana joan, inguratu eta, azkenean, Fernandok handik ospa egitea lortu zenuten. Zuk ahaztuta zeneukan kontu hori, baina astelehenean, Institutuan, Fernando zuregana etorri zen atsedenaldian, eta desafioa jo zizun, esanez ea ausartzen zinen bakarka esaten diskotekan lagunekin esandakoa. Hiruretan geratu zineten, Institututik irtetean, eta ikaskide guztien aurrean egin zenuten borroka. Berak ezpaina apurtu zizun, baina zuk begia ubeldu zenion. Orain jakin duzu bere gurasoek zure aurkako salaketa jarri dutela Guardia Zibilaren aurrean, medikuaren arabera Fernando ikusmena galtzeko zorian egon zen eta. Zuk ez duzu uste hainbesterako izan zenik. Institutuan biak kalera botatzeko asmoa zuten, baina tutoreak proposatu dizue bitartekaritza taldearekin konpontzeko gaia. Zuk ez daukazu horretarako interes handirik, uste duzulako orain gutxi egin daitekeela arazoa konpontzeko, baina, azkenean, tutorearen aholkuari kasu egitea erabaki duzu, bitartekaritzara joz.
  • 7. Prest zaude gertatutako guztiaz ahazteko, baina Fernandoren gurasoek salaketa erretiratzea nahi duzu, Fernandok zure neska bakean uztea, eta Eskola Kontseiluraino ez heltzea.
  • 8. BEHAKETARAKO ESKEMA Ze baldintza jarri dute bitartekariek, esku hartu aurretik? Ze testuinguru aukeratu dute bitartekaritzarako? (non, noiz, zelan, eta abar) Bitartekariek neutralak izatea lortu dute? Zer gertatu da? Bitartekaritzak funtzionatu du? Bitartekariek bazuten aitortutako aginterik? Euren proposamen eta eskaerak entzun eta errespetatu dira? Aldeek aukera izan dute hitz egiteko eta elkarri entzuteko? Beti batera egin dute lan, ala bitartekariak antagonistekin bakarka ere bildu dira? Tentsioa arintzea lortu dute? Hurbiltasuna eta konfiantza sortu dute? Aldeek onartu dute arazoa biena zela? Egon da aldeen informazioa eta emozioak biltzeko unerik? Eta saihestu nahiko luketen akatsak onartzeko unerik egon da? Antagonistek komunean dituzten alderdiak aitortzeko unerik egon da? Arazoa isolatzea lortu da, ala arazoa beti izan da «bestea»? Aldeei galdetu zaie ze baliabide, desira eta aukera zuten arazoa konpontzeko? Euren jarreretatik harago joaten lagundu zaie aldeei, bakoitzaren beharrizan eta interesetara hurbiltzeko? Konponbide sortzaileak pizteko laguntza eman da? Alde biak ase dituen konponbidea aurkitu da? Hartutako erabakia praktikan jartzeko zehaztasunak eman dira? (nork zer egiten duen, noiz, non, eta abar) Ados jarri dira elkartzeko eta, horrela, aurkitutako konponbidea ebaluatzeko?