SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  10
ORDUTEGIA:
Curriculumak dioenez, gutxieneko ordu batzuk daude irakasgaiko, asteko orduetan banatuta.
Erreferentziako ordu-banaketa bat ere proposatzen du, baina azken hitza ikastetxearena
izango da.

        Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo
horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar.

       Lehen zikloko ordutegia moldatzeko aukera izango dute ikastetxeek; beti ere,
hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan jasotzen diren helburuak
betetzen badira.

        Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke.




INGURUNEAREN EZAGUERA:
         Eskolan ikasleekiko helburu desberdinak finkatzen dira, eta haurrak zein inguru bizi
duen bere esperientzian (bai formalean, baita informalean ere) eragin zuzena izango duenez,
lehenik eta behin ikasle taldeak bizi duen egoera aztertzea ezinbestekoa da, ondoren
ingurunearen parte diren elementu desberdinak eskolak dauzkan helburu horiek lortzera
bideratu daitezen.



           Helburuak anitzak badira ere, autonomia-pertsonala lantzea edota ingurunea
ezagutzeaz gainera, horrekiko iritzi bat garatzea, eta jarrera kritiko eta independientea izatea,
azpimarratzekoak izan daitezke. Horrela, eta aspektu hauek landuz, ikasleak bere eguneroko
bizitzan izango dituen esperientziatan, erabakiak hartzeko gaitasuna izatea eta arazoeri aurre
egiteko ahalmena izatea lortu nahi delarik. Honetarako, hainbat balio eta jarrera trasmititzeaz
gainera, informazioa biltzea eta antolatzea, baita berau bilatzea ere, ingurua behatzea eta
ikaskuntza-prozeduraren inguruko hausnarketa egitea proposatzen direlarik, besteak-beste.



          Ondorioz, arlo honetan lortu nahi dena, ikasleek dauzkaten ahalmenak,ezagutzak,
jarrerak eta trebetasunak garatzearekin bitartez, gizartean erantzunkizunez aritzea, beste
gizarte batzuk ezagutzea, herritarrak diren einean, parte-hartze demokratikora bultzatzea,
baita ingurumena babestu, beste hainbaten artean.



          Horrela, eta ikasleak aurretik aipatutako gaitasun guzti horiek eskuratu ditzan,
jarduera desberdinak bideratzen dira; Lehenik, gaia eta helburu desberdinak dituzten edukiak
lantzen dira (adibidez, osasuna den gai zientifikoa landu, ondoren ikasleek bizimodu osasuntsu
bat izateko asmoarekin). Eduki hauek gainera, bai neskek eta baita mutilek ere modu berean
landuko dituzte, eta gaiak jorratzerako orduan, jarduera desberdinak egingo dira (adibidez
irteerak). Gainera, eta berdintasunean aritzeaz gainera, eta lan indibiduala kontuan hartuko
bada ere, talde-lana ere, sustatuko den beste alderdietako bat izango da.



          Azkenik, eta ziklo bakoitzean markatutako helburuak desberdinak izango direnez,
ikaslea ebaluatzerako orduan kontutan hartuko diren irizpideak ere aldakorrak izango dira,
azken finean, ziklo bakoitzean gaitasun ugari landuko direlako, eta horietako bakoitzean,
ikasleak eskuratu beharko lituzkeen jarrerak, baita ezagutzak ere, ezberdinak direlako. Hala
ere, ondorengo 7 eduki multzoak, ziklo guztietan lantzen dira(nahiz eta ziklo bakoitzean
gaitasun desberdinak landuko eta garatuko diren):



   1.   Ingurunea eta hura zainaraztea.
   2.   Izaki bizidunen aniztasuna.
   3.   Osasuna eta garapen pertsonala.
   4.   Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza.
   5.   Aldaketak denboran zehar.
   6.   Materia eta energia.
   7.   Objetuak, makinak eta teknologiak.
ARTE HEZKUNTZA

- Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira.
- Irakasgai honek, alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena,
    autonomia, pertzepzio eta migimendu garapena, emoziozko adimena, komunikatzeko eta
    gizarteratzeko ahalmena, etab.
- Artearen alorra curriculumeko veste irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko ezin hobea da;
    errealitatea hobeto ulertzen eta gozatzen laguntzen baitu.
- Eduki multzo hauek ezartzen dira LHrako:
o Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.
o Musika-adierazpena, interpretazioa eta sorkuntza.
o Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena.
o Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena eta adierazpena.




Aete hezkuntzak ekarpen hauek egin oi izaten ditu oinarrizko gaitasunei deritzaienez.
Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna. Ingurune fisikoaz baliatzen dira; arte-
    ikaskuntzaren esparrua zabaltzen du teknologiak; haurrak sentsibilizatu behar dira, bizi-
    kalitatea hondatzen duten erasoez jabetzeko (kutsadura).
Ikasten ikasteko gaitasuna. Prozesuak ikertzeko eta plangintza egiteko protokoloak ematen dizkio
    ikasleari, gogoeta bultzatuz.
Matematikarako gaitasuna. Espazioa irudikatzeko zenbait sistema eraikitzeko premiari erantzuten
    dio.
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Hizkuntza erabiltzen duten ekoizpen plastikoen edo
    musika-ekoizpenen azterketak eta sorkuntzak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko
    aukera ematen du.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.Ikusizko informazioaren eta
    musika-informazioaren       manipulazioarekin      lotuta    dauden    pentsamenduprozesuak
    teknologiaren erabilera horiek iragaz ditzaten laguntzen du.
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Ikusizko produktuek eta musika-produktuek
    munduari eta norberari buruzko begiratuak osatzen laguntzen dute, gizabanakoen eta taldeen
nortasuna eratzen laguntzen baitute. Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak
    beren erantzunak, beren begiratuak, sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da.
Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Erantzun estetikoak sortzeko balio duenez, haurra jabetzen
    da bere errealitate soziokulturaleko musika eta arteak erabiliz adierazteko eta komunikatzeko
    beharra dagoela, gizarte eta garai guztietan egin izan duten bezala.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Arte-adierazpena erantzun irekiak
    emateko modutzat hartzen da, eta gizabanakoen eta taldeen aukerak onartzeko gai da. Hori
    dela eta, autoestimua eta norberaren nortasuna sendotzen du.


    Hleburuetan zentratuz honako hauek aipa ditzakegu:
1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak
    eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea.
2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea.
3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea.
4. Norberaren eta besteren ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena
    erabiltzea, beharrezko prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko.
5. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei
            laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea.
6. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen
            arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea.



    GORPUTZ HEZKUNTZA:
    Gorputz hezkuntzan, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko
    ahalmena, emozioak adierazi eta kontrolatzeko ahalmena eta norbanakoaren ekintzak
    zuzentasunez adierazteko gaitasunak garatzen dira.

    Honez gain, landu beharreko ardatzak, lau eduki multzoetan banatzen dira:

            1. Eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola hautemate eta mugimen-
               ahalmenak eta mugimen-trebetasunak garatzeko edukiak.
            2. Eduki multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa
            3. Eduki multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna
            4. Eduki multzoa: Mugimen-kulturala, hau da, aisialdia eta denbora librerako
               hezkuntza.

    Eduki multzo hauetan ziklo bakoitzean, aspektu ezberdinak lantzen dira, hasieran xinpleagoak
    izanik, gerora zailtasun gehiagokoak landu ahal izateko.
Gainera, eduki multzo hauetan lantzen diren arloak egoki ebaluatu ahal izateko ebaluazio
irizpideak daude, non, ziklotik ziklora eduki multzoetan lantzen diren aspektuak bezala, hauek
ere aldatu egiten diren

Bestalde, prozesu sekuentziak antolatzerako garaian, edonolako diskriminazioak sahiestu
behar dira, indarrean dauden gizarte estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsiz. Jolasaren
testuingurua izan behar du ikaskuntza osatzen duten eremuak, hau da, metodologiaren
ikuspegia ludikoa dela esaten da.

Gorputz hezkuntzak, oinarrizko gaitasunak eginiko ekarpenjei dagokionez, arlo hori ezker,
osasuna ikuspegi oso batetik ulertzeko aukera ematen du, askotan oso partziala izaten baita
ikuspegi hau. Era berean, gizarte kontsumistan sartzen da objetuen erabilpena dela medio,
objektu hauek birziklatzea edo ez erabiltzea eta aurreztea ikasleen balioen parte izan behar
dute. Gainera, burutzen diren jolas/ariketen bitartez, mmlehia hori dagoelarik, norberaren
gaitasunak eta trebetasunak garatzen lagutnzen dio ikasle bakoitzari.

 Amaitzeko, lehen hezkuntzan, gorputz hezkuntzak helburu nagusi hauek ditu batik bat.
Norberaren burua hauteman bere gorputzarekiko arreta jarriz eta konfidantza hartzeko,
trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, sormena ( mugimendu bidez gauzak sentitu, bizi,
onartu, pertsonalizatu…), Euskal Herriko zein beste kulturetako tradizioak aintzat hartu eta
jarduera fisikoaren anistazuna aintzat hartzea.




HIZKUNTZAK:
Derrigorrezko hezkuntzaren helburua pertsonaren alde intelektuala, afektiboa eta soziala
garatzea da. Horretarako ezinbestekoa da hizkuntza erabiltzeko ahalmena garatzea.
Hizkuntzari esker, kultura sendotu eta zabaltzen da eta norberak bere burua ezagutzen du eta
gainerakoekin komunikatzen da.

Derrigorrezko hezkuntzan, hizkuntzak irakastearen helburuak hauek dira: bi hizkuntza ofizial
eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea. Eskolan, hau
ikasten da: komunikazioaren printzipioak zeintzuk diren, estrategiak eta arauak, testuen
formak, esaldi gramatikalak osatzeko arauak eta arau ortografikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelania, eta eskolaren
helburu nagusia ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea da. Baina, euskara erabiltzeari eta ikasteari
lehentasuna ematea garrantzitsua da, modu horretan, konpentsatu egiten delako euskarak
gizartean duen erabilera urria eta normalkuntza bultzatzeko.

Bestalde, ezin da ahaztu XXI. mendeko gizartea eleanitza eta kulturanitza dela, beraz,
nahitaezkoa da hizkuntza ofizialez gain, hizkuntza global bat edo batzuk ikastea, kulturek elkar
ulertzeko.
Euskal eskolaren erronketako bat elebitasuna bermatzea da. Gainera, kontuan izan behar da
gaur egun, gero eta ikasle alofono gehiago daudela, gure eskola-sistemak eta gizarteak orain
arte ezagutu gabeko hizkuntzen jabe direnak.

Baina hizkuntzak irakastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei bakarrik: eskola osoa
dago inplikatua prozesu horretan.

Dena dela, gogoratu behar da lehen hezkuntzan sistematikoki ikasten dela hizkuntza idatzia.
Hori ikastea funtsezkoa da pertsona guztien bizitza soziala eta akademikoa aurrera eramateko.

Ahozko komunikazioarekin zerikusia duten hizkuntza-trebetasunak ahaztu egin izan dira
eskola-sisteman. Oso garrantzitsuak dira, ordea, bai ikasleek komunikatzeko gaitasuna erabat
garatzeko, bai gela barruko harremanak garatzeko. Izan ere, horien bitartez garatzen baitira
ezagutza- eta hizkuntza-trebetasunak.

Nabarmendu behar da hizkuntzak hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea elkarri loturiko
jarduerak direla, eta, beraz, komeni dela hizkuntzak ikasteko ariketen artean sartzea hizkuntza-
erabilpenaren bi alderdiak: hizkuntzaren ulermena eta sormena.

Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko ildo hauei jarraitu behar zaie:
-Hizkuntzen irakaskuntzak inklusiboa izan behar du.
-Hizkuntzen irakaskuntzak erabileran oinarritu behar du.
-Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian.
-Hizkuntzen irakaskuntzak hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona lantzen lagundu behar du.

Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio du. Arlo horiek lagundu
egiten dute informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eskuratzen,
haren helburuetako bat baita informazio esanguratsua aurkitzen eta hautatzen laguntzea.

Teknologia digitalaren bilakaerari esker komunikatzeko era berriak agertu dira, eta, gainera,
baita testu-genero berriak ere, gelan landu beharrekoak.

Hizkuntza jakin bat erabiltzea lagungarri da norberaren nortasuna eraikitzeko, eta erabilera
horrek bide ematen du nortasun linguistiko eta kultural kolektiboan parte hartzeko. Ikasle
guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ondo jakinda, biak errespetatzen
ikasita eta euskara normaltzearen aldeko jarrera izanda, indartu egingo da gizartearen
integrazioa eta kohesioa.

Literatura-obrak irakurtzea, interpretatzea eta balioestea da bide nagusietako bat giza eta
arte-kulturarako gaitasuna lantzeko, gaitasun hori literatura-ondarean eta gizakien betiko
kezka funtsezkoen isla diren gaietan sakontzeko bidea dela ulertuta.

Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura irakasgaiek Lehen Hezkuntzan izango duten
helburua:

-Ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta interpretatzea.
-Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz
nahiz idatziz.

-Informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea eta
lankidetzan aritzea, informazioa lortzea, hautatzea eta prozesatzea.

-Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta -arauei buruzko gogoeta egitea koherentziaz eta
zuzentasunez erabili eta behar bezala komunikatu ahal izateko hainbat giro sozial eta
kulturaletan.

-Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea

-Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez, bai euskal
literaturakoak, bai inguruko literaturetakoak.

-Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea, testuok ulertzeko eta
literatura-xedeko testuak egiteko.

-Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean, eta horrela
komunikatzeko gaitasuna hobetzea.

ATZERRIKO HIZKUNTZA. HELBURUAK:

- Eskola inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozko diskurtsoa eta diskurtso
idatzia, ikasleen bizipen eta interesakin lotutakoak ulertzea.
- Elkarrizketetan behar bezala aritzea.
- Komunikazioa-teknologiak erabiliz, atzerriko hizkuntzan informazioa lortu.
- Atzerriko hizkuntza beste errealitate eta kultura batzuk deskubritzeko erabili.
- Literatura testu sinpleak irakurri eta ulertu.




MATEMATIKA:

Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita
ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta zuzentzea duen helburua duen zientzia da.




Erabakiak hartzeko, ezinbestekoa da mota guztietako mezuak ulertzea, aldatzea eta ekoiztea;
erabiltzen dugun informazioan, gero eta sarriagoa agertzen dira taulak, grafikoak eta formulak.
Eta horiek zizen interpretatzeko beharrezkoa da matematika-ezaguerak izatea. Hortaz,
hiritarrek prest egon behar dute eguneroko bizitzan sortzen diren aldaketara modu
eraginkorrean egokitzeko.




Matematikaren zeregina ez da soilik instrumentala edo aplikatzekoa, hezitzaile ere bada.
Instrumentala da gainerako diziplinekin duen harremanagatik. Izan ere, diziplina horiek
aztergai dituzten fenomenoei buruzko azalpen ereduak sortzeko, interpretatzeko edo
aztertzeko matematikaren beharra daukagu. Bestalde, hezitzailea da, ikasleen garapen
intelektuala bultzatzen duelako eta besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen dituelako;
abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendu eta arrazoibide logikoa.




Matematika lehen hezkuntzara egokitzeko, komeni da zenbait ezaugarri adieraztea:




        ikasleen esperientziak erabiltzea.
        Manipula daitezkeen materiala eta neurtzeko tresnak erabiltzea.
        Kalkulagailua eta ordenagailua erabiltzea.
        Talde-lanari garrantzia ematea eta ikaskuntzaren oinarri hartzea.
        …




Matematikaren arloa garatzeko,modu jakin batean aukeratuko dira edukiak eta eduki
multzoak sortuko dira. Ziklo guztietan eduki-multzo komuna erantziko da eta beste edukiak
zikloaren arabera banatuak izango dira. Hain zuen ere, 6 eduki multzotan; zenbakiak eta
eragiketak; neurketa; geometria; informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea; problemak
ebaztea. Eta eduki komunak. Matematika irakastean kontuan hartu behar da edukien ziklo
banaketa, beren artean lotura izan dezaten eta bata bestearekin osagarria izatea.
HELBURUAK:




Lehen hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da matematika erakustearen helburua:




   1. Eguneroko bizitzatik, beste zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratako
       problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea.
   2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko egoera eta gertaeretako mezuak
       ulertzeko.
   3. Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea.
   4. Kalkuluak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren prozedura erabiliz.
   5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika-hizkuntzaren
       elementuak erabiltzea arrazoitzeko eta argudioak emateko.
   6. Informazio- eta tresna- teknologikoak zuzen erabiltzea.
   7. Matematikak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartzea
   8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historian izan duen eta egungo
       gizartean duen egitekoa kontuan hartzea.




Lehen aipatu moduan. ziklo bakoitzean 6 eduki multzoak lantzen dira. Bada hauek dira eduki
bakoitzean landuko diren arloak:




   1. eduki multzoa. zenbakiak eta eragiketak.
           1. Zenbaki arruntak eta zenbaki alfabetizazioa.
           2. Eragiketak
           3. kalkulu estrategiak
   2. eduki multzoa. Neurketa: magnitudeak estimatzea eta kalkulatzea.
           1. Neurtzeak zer esan nahi duen eta nola erabiltzen den eguneroko bizitza.
           2. Neurriekin eta haien magnitudeekin zerikusia duten eguneroko bizitzako
               zenbakizko testu errazak ikastea eta interpretatzea.
           3. Luzera, pisua/masa eta edukiera.
4. Denbora neurtzea
            5. moneta sistema.
    3. Eduki multzoa. Geometria.
            1. Espazioan kokatzea, distantziak eta biraketak.
            2. Forma lauak eta espazialak
            3. erregulartasunak eta simetriak
    4. eduki multzoa. Informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea.
            1. Grafikoak eta taulak
            2. ausazko esperientziak
    5. eduki multzoa. Problemak ebaztea.
            1. Batuketa eta kenketaren bat egitea beharrezkoa duten eguneroko bizitzako
                arazoak identifikatzea.
            2. Batuketa eta kenketak dakartzan zenbakizko zenbait zein bait problema
                ebaztea.
            3. Problema baten elementuak eta bere zailtasunak
            4. batuketak eta kenketak egitea dakarten problemak ulertzeko eta ebazteko
                planteamenduak eta estrategiak.
            5. Egoera irekiei buruzko problemak ebaztea, eta kalkuluei, neurketei eta
                geometriari buruzko neurketa errazak egitea.
            6. Nork bere estrategiak sortzea problemak eta ikerketak ebazteko.
    6. Eduki multzoa. Eduki komuna
            1. matematika hizkuntza
            2. jarrerak.




Azkenik ebaluazio irispideaz esan ziklo bakoitzean ebaluatzerako orduan paso jakin batzuri edo
ikaslearen gaitasunen garapen zehatz batzuri erreparatu behar zaiola. Hiru zikloetan, ebaluazio
irispide antzekoak ematen dira eta atal berdinen inguruko azterketa egin behar du irakasleak
ebaluatzerakoan. Hala ere, azaldu beharra dago, ikaslea zenbat eta ziklo handiagoan egon
matematiken inguruko jarduera konplexuagoak egiteko gai izate eskatzen zaiola eta aurreko
zikloetan aintzat hartzen ez diren jokabide eta gaitasunak ere kontuan hartzen joan behar
dutela irakasleek.

Contenu connexe

Tendances

2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesiaEquipoa754
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskarazJota Cuatro
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Xingola
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]txinparta1
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaatxinparta1
 
Psikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaPsikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaAndeka
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakXingola
 
Gizarte Hezkuntza Gradua
Gizarte Hezkuntza GraduaGizarte Hezkuntza Gradua
Gizarte Hezkuntza Graduaetxebazter
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua loregalduak
 

Tendances (13)

2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.
 
Curriculuma
CurriculumaCurriculuma
Curriculuma
 
didaktika-sintesia
didaktika-sintesiadidaktika-sintesia
didaktika-sintesia
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 
Psikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaPsikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioa
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
 
Gizarte Hezkuntza Gradua
Gizarte Hezkuntza GraduaGizarte Hezkuntza Gradua
Gizarte Hezkuntza Gradua
 
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua
 
Paulo Freire
Paulo FreirePaulo Freire
Paulo Freire
 

Similaire à Curriculumaren sintesia

Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Andeka
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaHaizeaSalegi
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoanaiaraZaldua
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderakikusi-makusi
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderakEquipoa754
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUANaroa96
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUANaroa96
 

Similaire à Curriculumaren sintesia (20)

Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma Ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Ovide Decroly
Ovide Decroly Ovide Decroly
Ovide Decroly
 
Ovide decroly lana
Ovide decroly lanaOvide decroly lana
Ovide decroly lana
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
 

Plus de bashirlazahar

Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_bashirlazahar
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderakbashirlazahar
 
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistemaZergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistemabashirlazahar
 
Finlandiar hezkuntza
Finlandiar hezkuntzaFinlandiar hezkuntza
Finlandiar hezkuntzabashirlazahar
 
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenakLehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenakbashirlazahar
 

Plus de bashirlazahar (6)

Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_Zehaztapen mailak ariketa_
Zehaztapen mailak ariketa_
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderak
 
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistemaZergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
 
Finlandiar hezkuntza
Finlandiar hezkuntzaFinlandiar hezkuntza
Finlandiar hezkuntza
 
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenakLehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
 

Curriculumaren sintesia

  • 1. ORDUTEGIA: Curriculumak dioenez, gutxieneko ordu batzuk daude irakasgaiko, asteko orduetan banatuta. Erreferentziako ordu-banaketa bat ere proposatzen du, baina azken hitza ikastetxearena izango da. Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar. Lehen zikloko ordutegia moldatzeko aukera izango dute ikastetxeek; beti ere, hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan jasotzen diren helburuak betetzen badira. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke. INGURUNEAREN EZAGUERA: Eskolan ikasleekiko helburu desberdinak finkatzen dira, eta haurrak zein inguru bizi duen bere esperientzian (bai formalean, baita informalean ere) eragin zuzena izango duenez, lehenik eta behin ikasle taldeak bizi duen egoera aztertzea ezinbestekoa da, ondoren ingurunearen parte diren elementu desberdinak eskolak dauzkan helburu horiek lortzera bideratu daitezen. Helburuak anitzak badira ere, autonomia-pertsonala lantzea edota ingurunea ezagutzeaz gainera, horrekiko iritzi bat garatzea, eta jarrera kritiko eta independientea izatea, azpimarratzekoak izan daitezke. Horrela, eta aspektu hauek landuz, ikasleak bere eguneroko bizitzan izango dituen esperientziatan, erabakiak hartzeko gaitasuna izatea eta arazoeri aurre egiteko ahalmena izatea lortu nahi delarik. Honetarako, hainbat balio eta jarrera trasmititzeaz
  • 2. gainera, informazioa biltzea eta antolatzea, baita berau bilatzea ere, ingurua behatzea eta ikaskuntza-prozeduraren inguruko hausnarketa egitea proposatzen direlarik, besteak-beste. Ondorioz, arlo honetan lortu nahi dena, ikasleek dauzkaten ahalmenak,ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak garatzearekin bitartez, gizartean erantzunkizunez aritzea, beste gizarte batzuk ezagutzea, herritarrak diren einean, parte-hartze demokratikora bultzatzea, baita ingurumena babestu, beste hainbaten artean. Horrela, eta ikasleak aurretik aipatutako gaitasun guzti horiek eskuratu ditzan, jarduera desberdinak bideratzen dira; Lehenik, gaia eta helburu desberdinak dituzten edukiak lantzen dira (adibidez, osasuna den gai zientifikoa landu, ondoren ikasleek bizimodu osasuntsu bat izateko asmoarekin). Eduki hauek gainera, bai neskek eta baita mutilek ere modu berean landuko dituzte, eta gaiak jorratzerako orduan, jarduera desberdinak egingo dira (adibidez irteerak). Gainera, eta berdintasunean aritzeaz gainera, eta lan indibiduala kontuan hartuko bada ere, talde-lana ere, sustatuko den beste alderdietako bat izango da. Azkenik, eta ziklo bakoitzean markatutako helburuak desberdinak izango direnez, ikaslea ebaluatzerako orduan kontutan hartuko diren irizpideak ere aldakorrak izango dira, azken finean, ziklo bakoitzean gaitasun ugari landuko direlako, eta horietako bakoitzean, ikasleak eskuratu beharko lituzkeen jarrerak, baita ezagutzak ere, ezberdinak direlako. Hala ere, ondorengo 7 eduki multzoak, ziklo guztietan lantzen dira(nahiz eta ziklo bakoitzean gaitasun desberdinak landuko eta garatuko diren): 1. Ingurunea eta hura zainaraztea. 2. Izaki bizidunen aniztasuna. 3. Osasuna eta garapen pertsonala. 4. Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza. 5. Aldaketak denboran zehar. 6. Materia eta energia. 7. Objetuak, makinak eta teknologiak.
  • 3. ARTE HEZKUNTZA - Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira. - Irakasgai honek, alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio eta migimendu garapena, emoziozko adimena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmena, etab. - Artearen alorra curriculumeko veste irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko ezin hobea da; errealitatea hobeto ulertzen eta gozatzen laguntzen baitu. - Eduki multzo hauek ezartzen dira LHrako: o Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. o Musika-adierazpena, interpretazioa eta sorkuntza. o Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena. o Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena eta adierazpena. Aete hezkuntzak ekarpen hauek egin oi izaten ditu oinarrizko gaitasunei deritzaienez. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna. Ingurune fisikoaz baliatzen dira; arte- ikaskuntzaren esparrua zabaltzen du teknologiak; haurrak sentsibilizatu behar dira, bizi- kalitatea hondatzen duten erasoez jabetzeko (kutsadura). Ikasten ikasteko gaitasuna. Prozesuak ikertzeko eta plangintza egiteko protokoloak ematen dizkio ikasleari, gogoeta bultzatuz. Matematikarako gaitasuna. Espazioa irudikatzeko zenbait sistema eraikitzeko premiari erantzuten dio. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Hizkuntza erabiltzen duten ekoizpen plastikoen edo musika-ekoizpenen azterketak eta sorkuntzak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko aukera ematen du. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.Ikusizko informazioaren eta musika-informazioaren manipulazioarekin lotuta dauden pentsamenduprozesuak teknologiaren erabilera horiek iragaz ditzaten laguntzen du. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Ikusizko produktuek eta musika-produktuek munduari eta norberari buruzko begiratuak osatzen laguntzen dute, gizabanakoen eta taldeen
  • 4. nortasuna eratzen laguntzen baitute. Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak beren erantzunak, beren begiratuak, sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Erantzun estetikoak sortzeko balio duenez, haurra jabetzen da bere errealitate soziokulturaleko musika eta arteak erabiliz adierazteko eta komunikatzeko beharra dagoela, gizarte eta garai guztietan egin izan duten bezala. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da, eta gizabanakoen eta taldeen aukerak onartzeko gai da. Hori dela eta, autoestimua eta norberaren nortasuna sendotzen du. Hleburuetan zentratuz honako hauek aipa ditzakegu: 1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea. 2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea. 3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea. 4. Norberaren eta besteren ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, beharrezko prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko. 5. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea. 6. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea. GORPUTZ HEZKUNTZA: Gorputz hezkuntzan, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazi eta kontrolatzeko ahalmena eta norbanakoaren ekintzak zuzentasunez adierazteko gaitasunak garatzen dira. Honez gain, landu beharreko ardatzak, lau eduki multzoetan banatzen dira: 1. Eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola hautemate eta mugimen- ahalmenak eta mugimen-trebetasunak garatzeko edukiak. 2. Eduki multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa 3. Eduki multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna 4. Eduki multzoa: Mugimen-kulturala, hau da, aisialdia eta denbora librerako hezkuntza. Eduki multzo hauetan ziklo bakoitzean, aspektu ezberdinak lantzen dira, hasieran xinpleagoak izanik, gerora zailtasun gehiagokoak landu ahal izateko.
  • 5. Gainera, eduki multzo hauetan lantzen diren arloak egoki ebaluatu ahal izateko ebaluazio irizpideak daude, non, ziklotik ziklora eduki multzoetan lantzen diren aspektuak bezala, hauek ere aldatu egiten diren Bestalde, prozesu sekuentziak antolatzerako garaian, edonolako diskriminazioak sahiestu behar dira, indarrean dauden gizarte estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsiz. Jolasaren testuingurua izan behar du ikaskuntza osatzen duten eremuak, hau da, metodologiaren ikuspegia ludikoa dela esaten da. Gorputz hezkuntzak, oinarrizko gaitasunak eginiko ekarpenjei dagokionez, arlo hori ezker, osasuna ikuspegi oso batetik ulertzeko aukera ematen du, askotan oso partziala izaten baita ikuspegi hau. Era berean, gizarte kontsumistan sartzen da objetuen erabilpena dela medio, objektu hauek birziklatzea edo ez erabiltzea eta aurreztea ikasleen balioen parte izan behar dute. Gainera, burutzen diren jolas/ariketen bitartez, mmlehia hori dagoelarik, norberaren gaitasunak eta trebetasunak garatzen lagutnzen dio ikasle bakoitzari. Amaitzeko, lehen hezkuntzan, gorputz hezkuntzak helburu nagusi hauek ditu batik bat. Norberaren burua hauteman bere gorputzarekiko arreta jarriz eta konfidantza hartzeko, trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, sormena ( mugimendu bidez gauzak sentitu, bizi, onartu, pertsonalizatu…), Euskal Herriko zein beste kulturetako tradizioak aintzat hartu eta jarduera fisikoaren anistazuna aintzat hartzea. HIZKUNTZAK: Derrigorrezko hezkuntzaren helburua pertsonaren alde intelektuala, afektiboa eta soziala garatzea da. Horretarako ezinbestekoa da hizkuntza erabiltzeko ahalmena garatzea. Hizkuntzari esker, kultura sendotu eta zabaltzen da eta norberak bere burua ezagutzen du eta gainerakoekin komunikatzen da. Derrigorrezko hezkuntzan, hizkuntzak irakastearen helburuak hauek dira: bi hizkuntza ofizial eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea. Eskolan, hau ikasten da: komunikazioaren printzipioak zeintzuk diren, estrategiak eta arauak, testuen formak, esaldi gramatikalak osatzeko arauak eta arau ortografikoak. Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelania, eta eskolaren helburu nagusia ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea da. Baina, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea garrantzitsua da, modu horretan, konpentsatu egiten delako euskarak gizartean duen erabilera urria eta normalkuntza bultzatzeko. Bestalde, ezin da ahaztu XXI. mendeko gizartea eleanitza eta kulturanitza dela, beraz, nahitaezkoa da hizkuntza ofizialez gain, hizkuntza global bat edo batzuk ikastea, kulturek elkar ulertzeko.
  • 6. Euskal eskolaren erronketako bat elebitasuna bermatzea da. Gainera, kontuan izan behar da gaur egun, gero eta ikasle alofono gehiago daudela, gure eskola-sistemak eta gizarteak orain arte ezagutu gabeko hizkuntzen jabe direnak. Baina hizkuntzak irakastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei bakarrik: eskola osoa dago inplikatua prozesu horretan. Dena dela, gogoratu behar da lehen hezkuntzan sistematikoki ikasten dela hizkuntza idatzia. Hori ikastea funtsezkoa da pertsona guztien bizitza soziala eta akademikoa aurrera eramateko. Ahozko komunikazioarekin zerikusia duten hizkuntza-trebetasunak ahaztu egin izan dira eskola-sisteman. Oso garrantzitsuak dira, ordea, bai ikasleek komunikatzeko gaitasuna erabat garatzeko, bai gela barruko harremanak garatzeko. Izan ere, horien bitartez garatzen baitira ezagutza- eta hizkuntza-trebetasunak. Nabarmendu behar da hizkuntzak hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea elkarri loturiko jarduerak direla, eta, beraz, komeni dela hizkuntzak ikasteko ariketen artean sartzea hizkuntza- erabilpenaren bi alderdiak: hizkuntzaren ulermena eta sormena. Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko ildo hauei jarraitu behar zaie: -Hizkuntzen irakaskuntzak inklusiboa izan behar du. -Hizkuntzen irakaskuntzak erabileran oinarritu behar du. -Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian. -Hizkuntzen irakaskuntzak hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona lantzen lagundu behar du. Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio du. Arlo horiek lagundu egiten dute informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eskuratzen, haren helburuetako bat baita informazio esanguratsua aurkitzen eta hautatzen laguntzea. Teknologia digitalaren bilakaerari esker komunikatzeko era berriak agertu dira, eta, gainera, baita testu-genero berriak ere, gelan landu beharrekoak. Hizkuntza jakin bat erabiltzea lagungarri da norberaren nortasuna eraikitzeko, eta erabilera horrek bide ematen du nortasun linguistiko eta kultural kolektiboan parte hartzeko. Ikasle guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ondo jakinda, biak errespetatzen ikasita eta euskara normaltzearen aldeko jarrera izanda, indartu egingo da gizartearen integrazioa eta kohesioa. Literatura-obrak irakurtzea, interpretatzea eta balioestea da bide nagusietako bat giza eta arte-kulturarako gaitasuna lantzeko, gaitasun hori literatura-ondarean eta gizakien betiko kezka funtsezkoen isla diren gaietan sakontzeko bidea dela ulertuta. Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura irakasgaiek Lehen Hezkuntzan izango duten helburua: -Ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta interpretatzea.
  • 7. -Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz nahiz idatziz. -Informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea, informazioa lortzea, hautatzea eta prozesatzea. -Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta -arauei buruzko gogoeta egitea koherentziaz eta zuzentasunez erabili eta behar bezala komunikatu ahal izateko hainbat giro sozial eta kulturaletan. -Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea -Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez, bai euskal literaturakoak, bai inguruko literaturetakoak. -Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea, testuok ulertzeko eta literatura-xedeko testuak egiteko. -Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean, eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea. ATZERRIKO HIZKUNTZA. HELBURUAK: - Eskola inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozko diskurtsoa eta diskurtso idatzia, ikasleen bizipen eta interesakin lotutakoak ulertzea. - Elkarrizketetan behar bezala aritzea. - Komunikazioa-teknologiak erabiliz, atzerriko hizkuntzan informazioa lortu. - Atzerriko hizkuntza beste errealitate eta kultura batzuk deskubritzeko erabili. - Literatura testu sinpleak irakurri eta ulertu. MATEMATIKA: Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta zuzentzea duen helburua duen zientzia da. Erabakiak hartzeko, ezinbestekoa da mota guztietako mezuak ulertzea, aldatzea eta ekoiztea;
  • 8. erabiltzen dugun informazioan, gero eta sarriagoa agertzen dira taulak, grafikoak eta formulak. Eta horiek zizen interpretatzeko beharrezkoa da matematika-ezaguerak izatea. Hortaz, hiritarrek prest egon behar dute eguneroko bizitzan sortzen diren aldaketara modu eraginkorrean egokitzeko. Matematikaren zeregina ez da soilik instrumentala edo aplikatzekoa, hezitzaile ere bada. Instrumentala da gainerako diziplinekin duen harremanagatik. Izan ere, diziplina horiek aztergai dituzten fenomenoei buruzko azalpen ereduak sortzeko, interpretatzeko edo aztertzeko matematikaren beharra daukagu. Bestalde, hezitzailea da, ikasleen garapen intelektuala bultzatzen duelako eta besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen dituelako; abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendu eta arrazoibide logikoa. Matematika lehen hezkuntzara egokitzeko, komeni da zenbait ezaugarri adieraztea: ikasleen esperientziak erabiltzea. Manipula daitezkeen materiala eta neurtzeko tresnak erabiltzea. Kalkulagailua eta ordenagailua erabiltzea. Talde-lanari garrantzia ematea eta ikaskuntzaren oinarri hartzea. … Matematikaren arloa garatzeko,modu jakin batean aukeratuko dira edukiak eta eduki multzoak sortuko dira. Ziklo guztietan eduki-multzo komuna erantziko da eta beste edukiak zikloaren arabera banatuak izango dira. Hain zuen ere, 6 eduki multzotan; zenbakiak eta eragiketak; neurketa; geometria; informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea; problemak ebaztea. Eta eduki komunak. Matematika irakastean kontuan hartu behar da edukien ziklo banaketa, beren artean lotura izan dezaten eta bata bestearekin osagarria izatea.
  • 9. HELBURUAK: Lehen hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da matematika erakustearen helburua: 1. Eguneroko bizitzatik, beste zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratako problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea. 2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko egoera eta gertaeretako mezuak ulertzeko. 3. Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea. 4. Kalkuluak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren prozedura erabiliz. 5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika-hizkuntzaren elementuak erabiltzea arrazoitzeko eta argudioak emateko. 6. Informazio- eta tresna- teknologikoak zuzen erabiltzea. 7. Matematikak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartzea 8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historian izan duen eta egungo gizartean duen egitekoa kontuan hartzea. Lehen aipatu moduan. ziklo bakoitzean 6 eduki multzoak lantzen dira. Bada hauek dira eduki bakoitzean landuko diren arloak: 1. eduki multzoa. zenbakiak eta eragiketak. 1. Zenbaki arruntak eta zenbaki alfabetizazioa. 2. Eragiketak 3. kalkulu estrategiak 2. eduki multzoa. Neurketa: magnitudeak estimatzea eta kalkulatzea. 1. Neurtzeak zer esan nahi duen eta nola erabiltzen den eguneroko bizitza. 2. Neurriekin eta haien magnitudeekin zerikusia duten eguneroko bizitzako zenbakizko testu errazak ikastea eta interpretatzea. 3. Luzera, pisua/masa eta edukiera.
  • 10. 4. Denbora neurtzea 5. moneta sistema. 3. Eduki multzoa. Geometria. 1. Espazioan kokatzea, distantziak eta biraketak. 2. Forma lauak eta espazialak 3. erregulartasunak eta simetriak 4. eduki multzoa. Informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea. 1. Grafikoak eta taulak 2. ausazko esperientziak 5. eduki multzoa. Problemak ebaztea. 1. Batuketa eta kenketaren bat egitea beharrezkoa duten eguneroko bizitzako arazoak identifikatzea. 2. Batuketa eta kenketak dakartzan zenbakizko zenbait zein bait problema ebaztea. 3. Problema baten elementuak eta bere zailtasunak 4. batuketak eta kenketak egitea dakarten problemak ulertzeko eta ebazteko planteamenduak eta estrategiak. 5. Egoera irekiei buruzko problemak ebaztea, eta kalkuluei, neurketei eta geometriari buruzko neurketa errazak egitea. 6. Nork bere estrategiak sortzea problemak eta ikerketak ebazteko. 6. Eduki multzoa. Eduki komuna 1. matematika hizkuntza 2. jarrerak. Azkenik ebaluazio irispideaz esan ziklo bakoitzean ebaluatzerako orduan paso jakin batzuri edo ikaslearen gaitasunen garapen zehatz batzuri erreparatu behar zaiola. Hiru zikloetan, ebaluazio irispide antzekoak ematen dira eta atal berdinen inguruko azterketa egin behar du irakasleak ebaluatzerakoan. Hala ere, azaldu beharra dago, ikaslea zenbat eta ziklo handiagoan egon matematiken inguruko jarduera konplexuagoak egiteko gai izate eskatzen zaiola eta aurreko zikloetan aintzat hartzen ez diren jokabide eta gaitasunak ere kontuan hartzen joan behar dutela irakasleek.