2. Tangoa Argentina
eta Uruguain
italiar jatorrizko
etorkinek
sortutako musika
eta dantza
herrikoia da.
Buenos Airesen
sortu zen, XIX.
mendearen
bukaeran, Boca
3. Tangoa jotzeko talde ohikoa seikotea da, orquesta típica
deitutakoa: bi biolin, pianoa, kontrabaxua eta bi bandoneoi.
Bandoneoia, trikitiaren antzeko akordeoi diatonikoa da.
Tango mota asko daude: argentinarra, flamenkoa, antillarra,
mexikarra, milonga, etabar. Argentinakoa Buenos Airesko
auzune behartsuetan sortu zen XIX. mende erdialdean. XX.
mendearen hasieran Buenos Aires osoan zabaldu zen eta
Argentinako eredu bihurtu zen. Lehen Mundu Gerra hasi
aurretik Europan hedatu zen arrakasta handiarekin. 2/4ko
konpasean idazten da. Maitasun mina du gai nagusia, eta
bertsoak edertasun handikoak izan ohi dira.