2. Neolitoa duela 7000 urte inguru hasi zen eta
duela 6000 urte inguru bukatu zen.
IRAUPENA
3. ABELTZAINTZA ETA NEKAZARITZA
Neolitoan gizaki batzuk itxiturak egiten hasi ziren
animaliak gordetzeko. Hala jatekoa eskura zeukaten.
Horrela sortu ziren lehenbiziko abeltzainak.
Gizakiak konturatu ziren fruituak biltzean haziren
bat lurrera erortzen bazen, gerora, landare bat
jaiotzen zela. Horrela hasi ziren landatzen eta
nekazari bihurtu ziren.
4. HERRIXKEN SORRERA
Abereak eta laboreak zaintzeko, gizon- emakumeek
animalien eta landatutako lurren ondoan bizi behar
zuten. Hori dela eta, Neolitoan giza taldeak sedentario
bihurtu ziren eta hala lehenbiziko herrixkak sortu
ziren.
Herrixkak ibaietatik gertu egiten zituzten ura eskura
izateko. Normalean, enborrez edo oholesi batez
inguratzen zituzten, babestuago egoteko.
Garai horretan,gizaki batzuk lan jakinetan trebatzen
hasi ziren.
5. LEHENBIZIKO ARTISAUAK
Neolitoan, harrizko lanabes gero eta landuagoak
egin zituzten. Gainera, garai horretan bi asmakizun
garrantzitsu egin ziren: ehunak eta zeramika.
6. NEOLITOKO PINTURA
Neolitoko artistek eszenak margotzen zituzten.
irudiak oso modu eskematikoan marrazten zituzten,
eta kolore bakar batez margotzen.
7. NEOLITOKO AZTARNAK
Neolitoa berandu hasi zen Euskal lurraldean.
Gizakiek Bizkaiko Areatzako eta Arabako Fuente
de Hoz kobazuloak utzi zituzten.
Ugari dira monumentu megalitikoak. Adibidez:
Chabola de la Hechicera, Aizkomendi trikuharriak,
Mandubi Zelaia eta Musiko Gañako multzoa.