1. MASAJEA
Masajea pertsona baten gorputza igurtzi, manipulatze edo laztantze
teknika bat da.
Masajeak helburu ezberdinak izan ditzake. Batzuk helburu terapeutikoa
dute; hau da kizkurdurak, zaintiratuak eta gainzamak bezalako gaitzak
sendatzeko erabiltzen dira. Beste batzuk aldiz gihardura lasaitzeko edo
estresa gainditzeko erabiltzen dira. Kirolariek beraien prestaketa eta
errekuperaziorako erabiltzen dituzte.
Fisioterapeutak edo masajistak dira lan honetaz arduratzen diren
profesionalak.
Gure asmoa erlaxatzea helburua duen masaje bat emateko oinarrizko
ezagupenak lortzea da. Ez saiatuko zure kabuz lesiorik sendatzen edo
zonalde bateko mina kentzen. Hori fisioterapeuten lana da.
Masajeak gorputzean eragin ezberdinak ditu:
o Odol fluxua handitu eta hobetzen ditu.
o Sistema Linfatikoa ere estimulatzen du gorputzeko toxinak
desagerraraziz.
o Azal transpirazioa hobetzen du.
o Giharrak erlaxatu eta askatu egiten dira.
o Psikologi mailan ere estresa eta antsia lasaitzen ditu.
2. MASAJEAREN INGURUKO ZENBAIT GOMENDIO
Hartzailea:
o Saiatuko da gorputza erlaxatzen. Horretarako begiak ixtea
laguntzen du.
o Arnasketa erritmo lasaia mantenduko du.
o Beharrezkoa ez bada ez du hitz egingo.
o Masajistarengan konfiantza izango du.
Emailea (Masajista):
o Azkazalak motzak izango ditu.
o Masajea emateko eskuak igurtziz berotuko ditu.
o Hartzailearekiko kontaktua ez du sekulan galduko.
Gutxienez esku bat beti hartzailea ukitzen izango du.
o Masajea patxadaz emango du.
o Masajea eman behar ez duen zonaldea estaliko du.
o Hartzailearekiko errespetu osoa mantenduko du. Ez dio ez
minik ez eta gustuko ez dituen masajerik emango.
o Zalantza izatekotan hartzaileari galdetuko dio ondo egiten
ari den edo eta gustura dagoen.
o Masajea emateko eraztunak, eskuturrekoak eta ordulariak
kenduko ditu.
Giroa:
o Masajea eman behar dugun aretoan isiltasuna mantentzen
saiatuko gera. Izatekotan musika lasaigarri bat erabili
dezakegu.
o Aretoan argi leuna eta tenperatura epela izaten
ahaleginduko gera.
o Saiatu masajea ematerakoan lastairatxoak erabiltzen.
Olioa:
o Olioaren eginkizun nagusia masajistaren eskuek
hartzailearen gorputzean ondo irristatzea da. Edozein
landare olio erabili daiteke. Olioa ez bada krema erabili
dezakegu.
o Olioa edo krema ez da zuzenean hartzailearen gorputzean
ematen. Olioa emaileak bere eskutan ematen du eta hauek
igurtziz berotu egiten ditu. Ondoren hartzailearen
gorputzean zabaltzen joango da.
Toaila:
o Masajea lantzerakoan toaila bat ekarriko dugu. Olioa
garbitzeko eta masajea jaso behar ez duten zonaldeak
estaltzeko.
3. MASAJE SAIOA
Normalean saio bat igurtziketa lasai batekin hasten da eta
orrazketekin amaitu. Tarteko ariketak nahi ditugun moduan nahasi
ditzakegu. Hala ere oinarrizko erlaxazio masaje saio bat ondorengo ariketen
ordena jarrai dezake:
o Igurtziketa
o Txaloketak
o Aizkorakadak
o Zain hustuketa
o Oraldia Esku osoarekin
o Oraldia Hatz koxkorrarekin
o Oraldia Bihurketa
o Zain hustuketa
o Presioa Eskuarekin
o Presioa Plantxa
o Presioa Hatz lodia
o Zain hustuketa
o Dardarak
o Zain hustuketa
o Zimikoak
o Tekleaketa
o Orrazketa
Dena den aurrekoa adibide bat baino ez da; zure esku dago ariketa
hauek moldatzea edo berriak aurkitzea.
Saiatu hala ere ariketen intentsitatea hasieran progresiboki
handitzen joan daitezela eta amaieran progresiboki txikitzen.
Mugimenduak zabalak egingo ditugu eta ez gera puntu konkretu
batean kontzentratuko; espezialistak ez bagara onura baino mina sortu bai
dezakegu.
Gorputzeko zenbait zonaldeetan kontu handiarekin jokatuko dugu;
axiletan, belaunaren atzealdean eta izterrondoan ganglioak dauzkagu beraz
zonalde hauetan ez dugu masajerik emango. Bizkarrezurraren gainean ez
dugu presio handiegirik egingo. Eta lepo aldean ere kontu handiz ibiliko gara.
Masaje saioa amaitzerakoan hartzailea manta batez tapatu eta
minutu batzuk lasai utziko dugu.
4. OINARRIZKO MUGIMENDUAK
IGURTZIKETA.
o Masaje saioak igurtziketa arin batekin hasten dira
normalean.
o Bi helburu nagusi betetzen ditu:
Olioa gorputzean zabaltzea.
Zonaldea ondoren egingo ditugun ariketetarako
berotu eta prestatzea.
o Esku-barru guztiarekin ematen da.
o Mugimendu zabalak erabiliaz, hartzailearen gorputza igurtzi
egiten dugu.
o Eskuek modu alternatiboan naiz paraleloan mugitzen dira:
mugimendu linealak edo zirkularrak eginez.
o Erritmoa erregularrarekin eta geldialdirik egin gabe.
KOLPAKEAK:
5. o Kolpaketak modu azkar batez eta bi eskuak alternatiboki
kolpatuz ematen dira.
o Adi hartzaileari min egitearekin. Hori ez da helburua.
o Bi modu bereizten dira:
Txaloketak:
• Esku-barnean hutsunea egin eta kromotan
jokatzen egongo bagina bezala eragingo diogu.
Aizkorakadak:
• Hatzak erlaxatu eta
zeharkako
kolpetxoak emango
ditugu.
ZAIN HUSTUKETA:
o Zonalde bat igurzterakoan odola eta toxinak pilatu egiten
dira.
o Beste ariketa batekin jarraitu aurretik zonalde hori garbitu
edo hustu behar da. Horretarako esku osoarekin
igurtziketa zabal bat egingo dugu.
o Igurtziketa honen norabidea bizkarrean; erditik hasi eta
alboetara egingo da. Besoetan berriz; hatzetatik sorbalda
aldera eta zangoetan behatzetatik ipurmasail aldera.
6. ORALDIA:
o Giharra ogia oratzen egongo bagina bezalako mugimenduekin
mugitzen da. Hala ere mugimendua ez da puntu zehatz
batean zentratzen gihar guztia zeharkatzen du.
o Teknika ezberdinak aurki ditzazkegu:
Esku osoarekin: Giharra hatz lodia eta beste
hatzaparren artean oratuko dugu.
Hatz
koxkorrarekin:
Hatz lodia
euste
puntutzat
harturik
beste
hatzen
koxkorrarekin kanpoaldera mugimendu zirkular jarrai
txikiak egingo ditugu.
Bihurketa: Bi eskuek giharra hartu eta aurkako
norabidean mugitzen dira, tartean geratzen den
giharra bihurritu
nahiko bagenu
bezala.
7. PRESIOA:
o Giharra mugimendu txikien bidez presionatzen da. Hala ere
mugimendua ez da puntu zehatz batean geratzen gihar
guztia zeharkatzen du.
o Presioaren mugimendua beti bihotz aldera egin behar da.
Zainetan geratzen den odola bihotz aldera eramaten
laguntzen dugularik. Kasu hauetan eta hartzailearekin
kontaktua ez galtzeko buelta igurtziketa arin
baten bidez egingo dugu.
o Aukera ezberdinak dauzkagu:
Eskuarekin: Mugimendu
txikien bidez eta giharrean
presioa eraginez egiten da.
Bi eskuak batera edo modu
alternatiboan egin daiteke.
Plantxa: Ukabila itxi eta
hatzen gainean irristatu.
Hatz lodia mugimenduaren gidaria bihurtzen da.
Hatz lodia: Hatz lodiaren mamiak giharra igurzten
du. Mugimendua kanpoaldera mugimendu zirkular
jarrai txikiak egingo ditu.
8. DARDARAK:
o Esku osoa
giharraren gainean ezarri eta dardaran moduko mugimendu
baten bitartez giharra eragingo dugu.
LASAIKETAK:
o Saioa amaitzeko erabiltzen dira mugimendu hauek.
o Hiru mugimendu nagusi bereizten ditugu:
Zimikoak: Hatz lodi eta erakuslearekin azalean
zimiko txikiak egingo dizkiogu.
9. Tekleaketa: Hatz-mamiekin pianoa joko bagenu
bezalako mugimendua.
Orrazketa: Hatz puntekin apenas ukitu gabe
hartzailearen gorputza laztanduko dugu.
Irakaslearen aurrean ondoren azaltzen diren
teknikak egingo ditugu. Irakasleak baloratuko du teknika bakoitza
menperatzen dugun edo ez.
ARIKETA Gaizki Erdizk Ondo
a
Igurtziketa
Txaloketak
Aizkorakadak
Zain hustuketa
Oraldia Esku osoarekin
Oraldia Hatz koxkorrarekin
Oraldia Bihurketa
Presioa Eskuarekin
10. Presioa Plantxa
Presioa Hatz lodia
Dardarak
Zimikoak
Tekleaketa
Orrazketa
Bete itzazu gihar nagusien izenak. Informazioa
liburutegian edo interneten bilatu.