SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  3
Télécharger pour lire hors ligne
8. ASTEA. URTARRILAK 18/22
Astelehenean lehenengo bi ordutan, 6.mailako
laguntza gelan egon nintzen. Kontrola zuten, lehenengo
Gizarteko kontrola eta ondoren matematikako kontrola.
Kontrol hauen beraien minimoak neurtzeko izan zen.
Hau da, kontrol hauek ez dira gelan egiten dituzten
berdinak. Kontrol hauek laguntza gelako haurrentzako
egokitutako kontrolak dira, helburuetako minimoak
soilik betetzen dituztena. Gizarteko kontrolean
Europako erliebea ikasi behar zuten, Europaren muga
naturalak zein diren, mendikateak, sakonuneak, itsasoak
eta ozeanoak ikasi behar zituzten. Matematikako
kontrolean berriz, X10, X100, :10, :100 eragiketa
matematikoak burutu behar zituzten komarekin eta
komarik gabe. Hau modu ordenatu batean galdetu zaie,
beraientzat mekanikoago eta errazago izan dadin, beti
ere minimoetan sartzen dena errespetatuz.
Esan daiteke ikasleek nahiko ondo burutu
dituztela azterketa hauek, nahiz eta hanka sartze
batzuk ere egin dituzten. Ikasleek ondo egin duten
arren, irakasleak minimoak bikain betetzea nahi duenez
esan die aste honetan beste egun sorpresa batean beste
kontroltxo bat jarriko diela eta berriz errepasatzea nahi
duela. Hurrengoan hanka sartzerik egin ez dezaten.
Asteartean berriz, San Sebastian bezpera zela eta
Azpeitian ohitura handia dutenez San Sebastianak
ospatzeko, arratsaldean danborrada egin dute haurrek
eskolako atarian. Oso polita izan da, izan ere haur
guztiak taldeka banatuak, talde bakoitza bere traje
ofizial eta guzti atarian bizpahiru buelta eman dituzte
danborra gogor joaz. Dena ongi joan da eta haurrak oso
gustura pasa dutela iruditu zait.
Aste honetan jai egun bat izan denez ostegunean
bueltatu gara eskolara. Indarberrituta gogotsu ekin
diogu lanari. Ostegun arratsalde guztia 6.mailako
laguntza gelan aritu nintzen. Lehenengo orduan
bikoteka irakurtzen egin dute. Lehenengo bikoteka
irakurri zuten paragrafotik paragrafora eta ondoren
guztion artean irakurri genuen beraien ulergarritasuna
bermatzeko, paragrafo bakoitza irakurri ostean ikasleek
zer ulertu duten esaten zutelarik. Gazteleraz zela esan
beharra dut eta Azpeitia herri zeharo euskalduna denez
haurrei dezente kostatu zaie hitz batzuen esan nahia
jakitea eta esaldi batzuk ulertzea. horretarako jardun
gara testua guztion artean komentatzen.
Bigarren orduari dagokionez, matematika egiten
jardun gara. Niri PTak lan berezi bat jarri zidan.
Pakistandarra den haurrak ez zekizkin zatiketak egiten
eta hau erakustea izan da n ire lana. Beraz poliki poliki
eta pazientzia handiarekin jardun diot zatiketak
erakusten.
Ostirala ere iritsi da eta nahiko egun lasaia izaten
dut ostiraletan. Izan ere goizean 4. mailan sartzen naiz
soilik eta bertan Dominikarra den neskato bati laguntzen
saiatzen zain. Bera oso lotsatia da nirekin eta asko
kostatzen zaio nirekin hitz egitea. Beraz lan handia dut
berarekin harreman bat sortu eta lanean serio
jarduteko, izan ere begirada siesten dit eta ahalik eta
gutxien hitz egiten du. Hau lanean jarduteko zail
xamarra den arren gelan proposatzen dizkiguten
ariketak egin eta klasea jarraitzen ahalegintzen gara.
Gaur adibidez berari bere kasaka utzi diot lanean eta
arazoren bat edo zailtasunen bat bazeukan niri
galdetzeko edo laguntza eskatzeko esan diot. Ea horrela
nire laguntza gehiago aprobetxatzen duen.
Arratsaldean berriz Neskato honen anaiarekin
jardun naiz 5.mailan mutiko honek nirekin fliling hona
izan duela esango nuke, irakasleek diotenez nirekin lan
egiten duenetik askoz ere produktiboago omen dago eta
klasea jarraitzeko gogo gehiago erakusten omen du.
Beraz oso gustura sentitzen naiz berarekin egindako
lanarekin eta neu ere gogotsu joaten naiz berarekin
lanean jardutera.
Ostirala agurtzeko eta asteari amaiera emateko
arratsaldeko bigarren orduan Pakistandarra den
6.mailako ikaslearekin matematika egiten jardun naiz
buru belarri, dagoeneko zatiketen mekanika barneratzen
ari da eta dagoeneko hondarrarekin eta bi zenbaki ego
gehiagoko zatidurekin hasi gara lanean. Mutiko hau oso
argia da eta beti dago lanerako gogoz, beraz oso erraza
da berarekin lanean jardutea. Izan ere,bera ikasteko
prest dago eta honek oso eroso sentiarazten nau,
nabaria da mutikoak jartzen duen gogo eta intentzioak
alde honetatik zorte handia izan dugula uste dut bai
guretzako eta baita berarentzako ere izan ere gogotsu
aritzen bada asko aurreratuko bai du.

Contenu connexe

Tendances (7)

Deskribapena
DeskribapenaDeskribapena
Deskribapena
 
446_ikas(2).ppt
446_ikas(2).ppt446_ikas(2).ppt
446_ikas(2).ppt
 
Nerea villamor
Nerea villamorNerea villamor
Nerea villamor
 
Ipuin lehiaketa ibon 6. b.
Ipuin  lehiaketa  ibon     6. b.Ipuin  lehiaketa  ibon     6. b.
Ipuin lehiaketa ibon 6. b.
 
Argazki egunkaria lehengo 9 aste
Argazki egunkaria lehengo 9 asteArgazki egunkaria lehengo 9 aste
Argazki egunkaria lehengo 9 aste
 
7. astea
7. astea7. astea
7. astea
 
Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10
 

En vedette (6)

10.astea
10.astea10.astea
10.astea
 
Pfi alberto martinez
Pfi alberto martinezPfi alberto martinez
Pfi alberto martinez
 
IKT proiektua
IKT proiektuaIKT proiektua
IKT proiektua
 
10.astea
10.astea10.astea
10.astea
 
ARGAZKIAREN AZTERKETA
ARGAZKIAREN AZTERKETAARGAZKIAREN AZTERKETA
ARGAZKIAREN AZTERKETA
 
Reunió principi de curs 1r ESO Octubre 2014
Reunió principi de curs 1r ESO Octubre 2014Reunió principi de curs 1r ESO Octubre 2014
Reunió principi de curs 1r ESO Octubre 2014
 

Similaire à 8. ASTEA

Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
IreneGM
 
Ikasketak antolatzen
Ikasketak antolatzenIkasketak antolatzen
Ikasketak antolatzen
etxebazter
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
guest484cc11
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Martaeraso
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
guestd8db94
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
oaiaramajo
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
guest0140b1
 

Similaire à 8. ASTEA (20)

EGUNEROKOA_ASTEKARIA
EGUNEROKOA_ASTEKARIAEGUNEROKOA_ASTEKARIA
EGUNEROKOA_ASTEKARIA
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
Ikasketak antolatzen
Ikasketak antolatzenIkasketak antolatzen
Ikasketak antolatzen
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketa
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezkMetodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
 

8. ASTEA

  • 1. 8. ASTEA. URTARRILAK 18/22 Astelehenean lehenengo bi ordutan, 6.mailako laguntza gelan egon nintzen. Kontrola zuten, lehenengo Gizarteko kontrola eta ondoren matematikako kontrola. Kontrol hauen beraien minimoak neurtzeko izan zen. Hau da, kontrol hauek ez dira gelan egiten dituzten berdinak. Kontrol hauek laguntza gelako haurrentzako egokitutako kontrolak dira, helburuetako minimoak soilik betetzen dituztena. Gizarteko kontrolean Europako erliebea ikasi behar zuten, Europaren muga naturalak zein diren, mendikateak, sakonuneak, itsasoak eta ozeanoak ikasi behar zituzten. Matematikako kontrolean berriz, X10, X100, :10, :100 eragiketa matematikoak burutu behar zituzten komarekin eta komarik gabe. Hau modu ordenatu batean galdetu zaie, beraientzat mekanikoago eta errazago izan dadin, beti ere minimoetan sartzen dena errespetatuz. Esan daiteke ikasleek nahiko ondo burutu dituztela azterketa hauek, nahiz eta hanka sartze batzuk ere egin dituzten. Ikasleek ondo egin duten arren, irakasleak minimoak bikain betetzea nahi duenez esan die aste honetan beste egun sorpresa batean beste kontroltxo bat jarriko diela eta berriz errepasatzea nahi duela. Hurrengoan hanka sartzerik egin ez dezaten. Asteartean berriz, San Sebastian bezpera zela eta Azpeitian ohitura handia dutenez San Sebastianak ospatzeko, arratsaldean danborrada egin dute haurrek eskolako atarian. Oso polita izan da, izan ere haur guztiak taldeka banatuak, talde bakoitza bere traje ofizial eta guzti atarian bizpahiru buelta eman dituzte danborra gogor joaz. Dena ongi joan da eta haurrak oso gustura pasa dutela iruditu zait.
  • 2. Aste honetan jai egun bat izan denez ostegunean bueltatu gara eskolara. Indarberrituta gogotsu ekin diogu lanari. Ostegun arratsalde guztia 6.mailako laguntza gelan aritu nintzen. Lehenengo orduan bikoteka irakurtzen egin dute. Lehenengo bikoteka irakurri zuten paragrafotik paragrafora eta ondoren guztion artean irakurri genuen beraien ulergarritasuna bermatzeko, paragrafo bakoitza irakurri ostean ikasleek zer ulertu duten esaten zutelarik. Gazteleraz zela esan beharra dut eta Azpeitia herri zeharo euskalduna denez haurrei dezente kostatu zaie hitz batzuen esan nahia jakitea eta esaldi batzuk ulertzea. horretarako jardun gara testua guztion artean komentatzen. Bigarren orduari dagokionez, matematika egiten jardun gara. Niri PTak lan berezi bat jarri zidan. Pakistandarra den haurrak ez zekizkin zatiketak egiten eta hau erakustea izan da n ire lana. Beraz poliki poliki eta pazientzia handiarekin jardun diot zatiketak erakusten. Ostirala ere iritsi da eta nahiko egun lasaia izaten dut ostiraletan. Izan ere goizean 4. mailan sartzen naiz soilik eta bertan Dominikarra den neskato bati laguntzen saiatzen zain. Bera oso lotsatia da nirekin eta asko kostatzen zaio nirekin hitz egitea. Beraz lan handia dut berarekin harreman bat sortu eta lanean serio jarduteko, izan ere begirada siesten dit eta ahalik eta gutxien hitz egiten du. Hau lanean jarduteko zail xamarra den arren gelan proposatzen dizkiguten ariketak egin eta klasea jarraitzen ahalegintzen gara. Gaur adibidez berari bere kasaka utzi diot lanean eta arazoren bat edo zailtasunen bat bazeukan niri galdetzeko edo laguntza eskatzeko esan diot. Ea horrela nire laguntza gehiago aprobetxatzen duen.
  • 3. Arratsaldean berriz Neskato honen anaiarekin jardun naiz 5.mailan mutiko honek nirekin fliling hona izan duela esango nuke, irakasleek diotenez nirekin lan egiten duenetik askoz ere produktiboago omen dago eta klasea jarraitzeko gogo gehiago erakusten omen du. Beraz oso gustura sentitzen naiz berarekin egindako lanarekin eta neu ere gogotsu joaten naiz berarekin lanean jardutera. Ostirala agurtzeko eta asteari amaiera emateko arratsaldeko bigarren orduan Pakistandarra den 6.mailako ikaslearekin matematika egiten jardun naiz buru belarri, dagoeneko zatiketen mekanika barneratzen ari da eta dagoeneko hondarrarekin eta bi zenbaki ego gehiagoko zatidurekin hasi gara lanean. Mutiko hau oso argia da eta beti dago lanerako gogoz, beraz oso erraza da berarekin lanean jardutea. Izan ere,bera ikasteko prest dago eta honek oso eroso sentiarazten nau, nabaria da mutikoak jartzen duen gogo eta intentzioak alde honetatik zorte handia izan dugula uste dut bai guretzako eta baita berarentzako ere izan ere gogotsu aritzen bada asko aurreratuko bai du.