SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  9
Euskal unibertsitateak gizarte-sareetan
Online ospea eta web 2.0
Laura Pascual Cantabrana, Iñaki Agirre Pérez

Sarrera

Artikulu honetan Euskal Herriko unibertsitateen online ospea aztertu nahi dugu. Unibertsitate hauek
berandu iritsi dira gizarte-sareetara. Alta, unibertsitate gazte hauentzat ospea eta izen ona lortzeko
aukera irekita dago. Azken hilabeteetan kokapen eta mugimendu berri estrategikoki interesgarriak
somatu ditugu, eta txosten labur bat prestatzea deliberatu dugu. Gure helburua komunikazio
estrategia hauek ebaluatzea eta erkatzea izan da, unibertsitate bat hautatzear dagoen ikaslegaiaren
ikuspuntutik.


Txostenaren lan eremua Deustuko
Unibertsitateak, Euskal Herriko
Unibertsitateak,       Mondragon
Unibertsitateak,       Nafarroako
Unibertsitateak eta Nafarroako
Unibertsitate Publikoak osatzen
dute. Oro har, gizarte-sareetan
zundaketa 2010eko martxoaren
lehen hamabostaldiari dagokio, baina denboraren kontzeptua ezberdina da gizarte-sare bakoitzean.
Online gizarte-sareek gizartean merkatu-penetrazio handia lortu dute, batik bat erdiko eta goiko
klaseetako gazteen artean. Izan ere, hauexek dira unibertsitate-ikasketak hasteko aldekoenak.
Espainian, adibidez, Tuentik Googlek baino %35 trafiko gehiago eramaten du. Eta datuak bildu
genituen hilabetean Facebookek 584 mila erabiltzaile gehiago lortu zituen Espainian bakarrik, hau
da, %6,7ko igoera.
Internauten kopuruei dagokienean, Espainiako biztanleriaren %72ak erabiltzen du internet,
munduko 6. sartze-maila (Internet World Stats 2009/08).
Ingelesez esaten duten bezala, fish where the fish are, edo Willie Sutton banketxe-lapurrak zioen
legez, go where the money is... and go there often.
Xperience Consultingek idatzi eta Universian argitaratutako txostenaren arabera, unibertsitate
ikaslegaietako %69ak karrera hautatzerakoan Interneten bilatzen du informazioa. Erabaki hau
hartzerakoan eragile nagusiak programen aniztasuna (1.a), salneurria (2.a), unibertsitatearen ospea
(3.a) eta bekak eta laguntzak (4.a) dira.
Web orrietan gehien bilatzen duten informazioak honako hauek dira: titulazioak, onarpen irizpideak
eta programen salneurriak. Bai eta bestelako informazio akademikoa, egoitzei buruzkoa edo bekei
buruzkoa ere errazago aurkituko nahi lituzkete. Izan ere, ikasketa-planei, onarpen-baldintzei, irteera
profesionalei eta abarrei buruzko informazioaren banaketa gogoz eskertzen dute gazteek.
Ikerlan honen jopuntua gizarte-sareak izan dira, unibertsitateen ospean bolo-bolo ahoz aho dabilen
iritzia giltzarria delakoan gaudelako. Gizarte-sareetan ikaslegaiek unibertsitateen kalitateari buruzko
lehen eskuko informazioa lortzea daukate, eta informazio hau beraien erabakiaren eragilerik
nagusienetakoa da.
Bigarren helburuz, unibertsitateen marka irudia aztertzen dugu, Paul J. J. Payackek dioen bezala,
“ikaslegaiek, ikasle-ohiek eta enpresaburuek […] tituludunak eskolaren ezaugarriak bereganatzen
dituela uste dute”lako.
Azkenik, unibertsitate bakoitzak komunitatearekin lotzeko zer hizkuntza erabiltzen duen ere
aztertuko dugu.

Beste ikerlan batzuk


Guk dakigunez, gaur arte ez da Espainiar Estatuan ez eta Europan argitaratu unibertsitateen online
ospearik buruzko ikerlanik.
AEBetan Texasko Global Language Monitor-rek interneteko zein prentsako hedabideetako
agerpenen arabera unibertsitateak sailkatzen ditu.
CSICek munduko unibertsitateen sailkapena burutzen du web argitalpenen arabera, webometrics
izenekoa. Sailkapen honetan web orrien kopurua, estekak, fitxategi motak eta Google Scholar-reko
emaitzak hartzen dira aintzat. 4icu.org erakundeak ere antzeko sailkapena mantentzen du.
Beste unibertsitate sailkapen batzuk, QS-THES edo ARWU kasu, ospea aztertzen dute, baina
inkesta pertsonalen bitartez (QS-THES) edo Nobel bezalako bikaintasun agirien bitartez (ARWU).


Web 1.0 eta blogosferako kokapena

Atal honetan web argitalpen osoa, alde batean, eta blog argitalpena, bestean, ikuskatuko dugu.
Webometricsen datuek Euskal Herriko Unibertsitatearen agerpen zabalagoa erakusten dute, atzean
Nafarroako Unibertsitatea darraiola.


Kokapen datu hauek euskal unibertsitateen ikasle
kopuruekin erkatuz, unibertsitateen web 1.0
argitalpenen antzeko errendimenduak dagertza,
gutxi gora-behera ordena linealeko erlazioan.
Deustuko Unibertsitatea nabari da zertxobait.
Adierazle konposatutik web argitalpenaren
tamainua       erauzten   badugu,      Deustuko
Unibertsitatearen errendimendua are nabariagoa
da.
Gure ustez, gizarte-sareetako jarduera eta web argitalpenaren tamainua ez daude lotuta.
Erakundearen blogen aldeko politika eraginkor batek argitaratutako web orrialdeen kopurua emenda
dezake, baina hasiera batean, gizarte-sareetako guneetan jardun, mikroblogak idatzi edo gizartean
etiketatzea ikuspena, onarpena eta azken batean eragina hobetzeko baliogarriak dira.




Webometrics      sailkapeneko      ikuspenari    so,
Nafarroako      Unibertsitateko     blog    politika
emankorra izan dela pentsa dezakegu, blogak
sustatu bai, baina ikasleei ireki ez dizkien Euskal
Herriko Unibertsitatea harrapatu duelako.




Hala eta guztiz ere, 4icu erakundearen
ikuspen/onarpen adierazleak ez ditu berresten datu
hauek. 4icuren arabera Euskal Herriko
Unibertsitatea da nagusia, eta honen atzetik
politika iraunkorra duen Deustuko Unibertsitateak
zein blogik sustatzen ez zuen eta gizarte-sareetan
parte hartzen ez zuen Nafarroako Unibertsitate
Publikoak Nafarroako Unibertsitateari aurrea
hartu diote.


Azkenik, Mondragon Unibertsitateak planet
formatua aukeratu du unibertsitarien etxeko zein
kanpoko blogak batzeko. Ondorio gisa, datu
hauek oso kontuz erabili behar direla ohartu
besterik ezin dugu egin. Izan ere, neurtresnen emaitzak ez datoz bat.
Ikuspegia osatzeko asmoz, surchur zerbitzuaren
beste adierazle bat eskaintzen dugu, ikasleak
erakartzeko garaiko blogen onarpena, hain zuzen
ere. Aipatu zuhurtzia ahaztu gabe, unibertsitate
pribatuek (Deustuko, Nafarroako eta Mondragon
Unibertsitateak) hobeto jokatzen ari direla
esango genuke.
Gizarte-sareetako jokamoldeak

Euskal unibertsitateei buruzko mezuak gaika




Euskal unibertsitateen irudiari beste bistarazo bat emango diogu atal honetan. Zertaz hitz egiten
den, elkarrizketa zertaz den begiratuko dugu. Horretarako, gizarte-sare bakar batean jarriko dugu
arreta, twitter ospetsuan, eta topsy zundaketa tresna bezala hartuta, mintzagaiak aztertuko ditugu.

Unibertsitatearen eginkizuna irakaskuntzan eta ikerketan datza, batik bat. Esparru hauek
sostengatzeko kudeaketa prozesuak dauzkagu. Eta azken hamarkadetan unibertsitate-hedapenaren
aterkinaren azpian sartzen diren bestelako jarduerek garrantzi handiagoa hartu dute. Espainiako
Unibertsitateen Lege Organikoaren 14. tituluarekin bultzatu nahi den kirola, zientzia eta jakintzaren
zabalkundea, musikaldi eta jaialdiak, edo eta elkartasuna eta giza-eskubideen defentsa sartzen dira
esparru honetan.

Sarearen mintzoa entzuten badugu, unibertsitate-hedapenak hartzen duen lekuaz jabetuko gara.
Izan ere, horrelako jarduerak mikroblogetako aipuen gehiengoa dira. Berezko edo jatorrizko
jardueren artean, ikerketak irakaskuntza aurreratzen du. Honek, zalantzarik gabe, sareko mintzoak
unibertsitateetatik bertatik gidatuta dagoela erakusten du, beraien barneko ikuspuntua baita.
Unibertsitateetan ikerketa aintzat hartu ohi da, irakaskuntzaren gainetik. Laugarren lekuan
kudeaketa bera dago.

Unibertsitate-hedapenean zentratzen bagara, elkartasunak eta giza-eskubideen defentsak mezuen
erdia hartzen dutela ikusiko dugu. Again Ameriketan gertatu diren hondamendiek bultzatuta,
unibertsitate katolikoak nahiko mintzatu dira horretaz. Gero, zientzia eta kulturaren zabalkundeaz
mintzatu da. Piska bat gutxiago, musikaldi eta jaialdietaz. Eta agertu ez dena, gure harridurarako,
kirola izan da.


Konparaziorako, Duke unibertsitateari buruzko gaiak
Datuak hobeto ulertzeko, jo dezagun AEBetara. Horko Duke Unibertsitatea, munduko onenetarikoa,
erabiliko dugu konparaziorako. Lagin txikia hartu dugu, baina hona emaitzak:




Ikuspegia zeharo ezberdina da. Ikerketa, edo unibertsitatearen kudeaketa, ez dira aipatu ere egin.
Irakaskuntza bai, saltzen dutela ematen du. Eta solasaldiaren esparru gehiena kirolak hartzen du.
"Go, Duke, go!" entzuten denean, saskibaloiko edo lacrosseko unibertsitateko kirol-taldeez ari dira.
Hango unibertsitarien komunitate sena arras bestelakoa dela ematen du.


Euskal unibertsitateekiko atxekimendua gizarte-sareetan


Euskal unibertsitateek gizarte-sareetan duten presentziari beste begirada bat emateko, agertu diren
mezuen zentzua aztertuko dugu. Blogetan azaldu diren mezuek, mikroblogetan elkar trukatzen diren
mikromezuek, argitaratzen diren berriek, bideoek, argazkiek, gizarte-sareetan sortzen diren taldeek
unibertsitate hauekiko zer nolako atxekimendua adierazten duten gainbegiratu dugu. Irudi ona,
neutroa edo txarra islatzen al dute? Maitasuna ala gorrotoa? Bertan ikasteko erabakia hartzear
dauden ikaslegaien eta beraien familien aurrean, nola ematen dute?
Lagina ateratzeko surchur, topsy, tweetmeme eta facebookek berak eskaintzen duen bilaketa tresna
erabili ditugu.
Honako hauek dira emaitzak:


Euskal Herriko Unibertsitatearen irudia nahiko ona da.
Mezu positiboak ikerkuntzari lotuta banatu dira, batik bat.
Mezu eztabaidagarriak, hortaz neutroak bezala sailkatu
ditugunak, gatazka laboralen ingurukoak izan dira. Eta
mezu negatiboak, liskartsu bihur zitezkeen agerraldi
batzuen inguruan agertu dira.




Nafarroako Unibertsitatearen irudia ere nahiko ona da.
Mezu positiboak ikerkuntzari, irakaskuntzari eta
unibertsitate-hedapenari lotuta sortu dira. Mezu
eztabaidagarriak, abortuaren aurka (edo bizitzaren alde)
sortu dira. Eta mezu negatiboak, ETAren borrokarekin
zerikusia izan zutenak.




Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irudia, aldiz, ez da
hain ona. Mezu positiboak ikerkuntzarekin dute
harremana, baina mezu negatibo guztiak Diario de
Navarrak burutu zuen aipu-galtze kanpainia baten inguruan
sortu dira. Ustezko elkarbizitza urratze batzuek zuten
aitzakia, eta ez dute oihartzun handirik izan. 6 mezu,
blogetan, besterik ez ziren sortu, baina unibertsitate honen
inguruan dagoen isiltasunean, nabarmendu dira. Ospearen
krisialdiak nola kudeatu behar diren gogoratu beharko
genuke, hortaz.



Deustuko Unibertsitatearen irudia nahiko ona da. Mezu
positiboak ikerkuntzari eta enpresekin dituzten harremanei
lotuta banatu dira. Mezu negatiboak, aldiz, irakaskuntza
kaxkarraren inguruan jaulki dizkiote. Facebookeko taldeak
dira; Duke Unibertsitatetik arazo hori nola kontrolatzen
duten ikastea badaukate.
Mondragon Unibertsitatearen irudia perfektua dela esan
genezake. Alabaina, oso mezu gutxi argitaratu dira. Euskal
unibertsitateen inguruan argitaratzen diren mezuen %4
besterik ez, zundaketa honetan. Lan egin beharko lukete
beraien presentzia handitzeko, balizko krisialdi baten
aurrean erantzun ahal izatekotan.




Azken zertzeladak



Hizkuntza
Saltzaileen esamesa zaharrak zure bezeroaren hizkuntzan mintzatu behar duzula dio. Balizko bezero
hau nor den ez da zaila asmatzen, batik bat unibertsitate publikoena. Gizarte-sareetan eramaten den
hitzaldia nagusiki gazteleraz ematen da. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon
Unibertsitatea nahiko trebeak dira bai gazteleraz eta bai euskaraz hitz egiten. Besteak, ordea, gehien
bat erdara hutsean hitz egiten dute. Nabarmentzekoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren
kasua, unibertsitate publikoa izanda, nafar ikasleriari begira oso-oso gutxi erabiltzen baitu euskara
gizarte-sareetan.
Bestalde, Europako unibertsitateek ikasleen mugikortasunaren tasa igo nahi dute, %20raino.
Helburu honetatik urruti dabiltza unibertsitate gehienak; 2008an Euskal Herriko Unibertsitateak
1000 ikasle bidali zituen kanpora, eta 500 ekarri, %4ra iristen ez den mugikortasuna, alegia.
Nafarroako Unibertsitateak, aldiz, gertuagotik dabilkio helburuari segika, ikasleen %14a atzerritarra
duela iragarri berri baitu1. Bosteneko helburura iristeko, ikasleak kanpora bidali behar dira, bai eta
kanpokoak gurera erakarri ere. Eta ikasleak erakartzeko, beraien hizkuntzan mintzatu behar zaie.
Ingelesez bidaltzen diren mezuak, ordea, hutsaren hurrengoa dira. Frantsesa, alemanera, portugesa
edo italiera, ezezagunak dira. Badago lantegia egiteko, orduan, arrotz hizkuntzetan.



Marka
Euskal unibertsitateak nahiko ezagunak dira beraien inguruetan. Baina kanpoko ikasleei begira,
beren markaren indarra ez da hain handia. Unibertsitate gazteak dira, eta ez, zoritxarrez, punta-
puntakoak. Gauzak zailtzeko aldera, gizarte-sareetan karaktere gutxiagotan idatzi behar dugu, eta bi
ahuldade hartu behar dira kontuan:
1.Siglen eta laburduren nahasmena. Nafarroako Unibertsitateak @unav erabiltzen du askotan, eta
Nafarroako Unibertsitate Publikoak @UNavarra. Euskal Herriko Unibertsitateari UPV esaten diote
batzuek, baina Universitat Politècnica de Valènciaren siglak dira.
2.Fakultateen zein ikastetxen nabarmenkeria. Gertuko inguru profesional batzuetan La Comercial,
FCOM edo HUHEZI ikastetxeak ezagunak izango dira, baina hastear dagoen ikaslegaiarentzat

1 http://www.unav.es/informacion/noticias/1490-alumnos-internacionales-73-paises-estudian-universidad-navarra
hutsaren hurrengoa dira, are gehiago ikasle atzerritarrarentzat ere. Eta mezu laburretan,
unibertsitatearen markari itzala egiten diote, batzuetan.



Gomendioak, edo euskal unibertsitateen gizarte-sareetarako dekalogoa
Arestian ikusitako egoera kontuan izanda, 10 gomendio eta piko plazaratzen ditugu:
1.Banatu egiten duzuna. Gizarte-sareetan komentatu edo estekatu zure prentsa-oharrak, sailetan edo
ikastetxeetan gertatutakoaren berri edo lorpen garrantzitsuenak. Erakundearen ikuspegi nagusia
taiutzen lagundu.
2.Irudikatu egiten duzuna. Ikasleak liburutegian, korridoreetan, zelaietan, kiroldegietan. Irakasleak
eskolak ematen eta ikerlariak laborategietan. Argazki bildumak eta bideoak, etxean prestatu edo
lehiaketak antolatu, edo are errazagoa ere, komunitateak egiten duena estekatu eta balioetsi.
3.Erakundearen barruan erabiltzaile goiztiarrak bilatu, eta beste batzuk lortu (formakuntzaren
bitartez, adibidez, edo hitzaldien bitartez). Horien emango dizute ikus-entzulegoa, proiekzioa eta
berriak. Zehaztu etxe barneko kanalak. Oihartzuna eman pertsona hauei. Lortu bilkura edo ekitaldi
gehienetan zuzenean mikroblogeatzeko eta argazkiak zein bideoak igotzeko norbait.
4.Finkatu etiketak eta laburdurak, indartu markaren ezagutza.
5.Gutxitan bada ere, erabili beste hizkuntzak. Finkatu ikuspegi bat beste hiztun komunitateei begira.
6.Entzun gizarte-sareetan esaten dena. Ospea monitorizatu, eta taxuzko erantzunak prestatu
krisialdietarako. Neurtu zure kanpainen oihartzuna eta emaria. Diseinatu etxe barneko
komunikazio-fluxuak.
7.Erantzun erabiltzaileen beharrei. Gure merkatua ere elkarrizketa bat da. Ez dago egunetan
erantzun gabe geratu den galderarena baino irudi pobreagoa.
8.Antolatu taldeak komunitatearentzat. Erraztu eta balioan jarri beraien arteko harremana.
Facebookeko taldeak eta zaletasun orriak, LinkedIn-eko taldeak eta orrialdeak, horietara guztietara
zure komunitatea bilduko da, edukin eta mantenu apur bat emanda. Ez duzu ikasle-ohientzako
plataformarik? Sortu gizarte-sareren batean, eta elkartearekin landu.
9.Erabili teknika osagarriak neurrian. Barneko atariren batean agertzen diren berriak automatikoki
gizarte-sareetara bidaltzea ondo legoke, baina internauta askok gutxiesten ditu automatismoak. Eta
kontra norazkoan, etiketa baten azpian esaten dena zure web orrialdetan txertatzea polita eta
erakargarria da, baina inork ez badu begiratzen, zutaz trufatzeko eragile bihur liteke.
10.Antolatu ekitaldiak gizarte-sareei begira. Zure komunitatearekin elkarrizketa bat izateko aukera
bat da, eta Stanford-en bezala ondo antolatuta emaitza oparoa lor liteke. Badakizu, oihanean
tximinoa dena, berera, baina gorilei begira noizbehinka.
11.Landu mugikortasuna. Honek beste dekalogo baterako lana emango du, baina ez ahaztu.

Contenu connexe

En vedette

2015 economic calendar
2015 economic calendar2015 economic calendar
2015 economic calendarpmella
 
Eco Sling Eco Friendly Promotional Products
Eco Sling Eco Friendly Promotional ProductsEco Sling Eco Friendly Promotional Products
Eco Sling Eco Friendly Promotional Productsscubajared305
 
2014 economic calendar
2014 economic calendar2014 economic calendar
2014 economic calendarpmella
 
snowy montreal
snowy montrealsnowy montreal
snowy montrealcoachfu
 
How people use Twitter
How people use TwitterHow people use Twitter
How people use TwitterBob Crawshaw
 
Tyca West 2008 Getting Wired Google
Tyca West 2008 Getting Wired GoogleTyca West 2008 Getting Wired Google
Tyca West 2008 Getting Wired Googledevoncadams
 
Relationships and Individuation
Relationships and IndividuationRelationships and Individuation
Relationships and IndividuationAbie Hadjitarkhani
 
Final Propaganda for presentation
Final Propaganda for presentationFinal Propaganda for presentation
Final Propaganda for presentationwendy9407
 
1st Grade Gumdrop Geometry
1st Grade Gumdrop Geometry1st Grade Gumdrop Geometry
1st Grade Gumdrop Geometrychund61
 
Who’s Behind that Mask? Quien esta detras de la pasamontanas?
Who’s Behind that Mask? Quien esta detras de la pasamontanas?Who’s Behind that Mask? Quien esta detras de la pasamontanas?
Who’s Behind that Mask? Quien esta detras de la pasamontanas?April Pojman
 
Shereen 2D Computer Compilation
Shereen   2D Computer CompilationShereen   2D Computer Compilation
Shereen 2D Computer CompilationBarbara Bashour
 
First Time Homebuyer Tax Credit
First Time Homebuyer Tax CreditFirst Time Homebuyer Tax Credit
First Time Homebuyer Tax CreditRusty Armstrong
 

En vedette (20)

2015 economic calendar
2015 economic calendar2015 economic calendar
2015 economic calendar
 
2 Ryan Close
2 Ryan Close2 Ryan Close
2 Ryan Close
 
Eco Sling Eco Friendly Promotional Products
Eco Sling Eco Friendly Promotional ProductsEco Sling Eco Friendly Promotional Products
Eco Sling Eco Friendly Promotional Products
 
MPC
MPCMPC
MPC
 
Once
OnceOnce
Once
 
2014 economic calendar
2014 economic calendar2014 economic calendar
2014 economic calendar
 
snowy montreal
snowy montrealsnowy montreal
snowy montreal
 
Kunci Kabah
Kunci KabahKunci Kabah
Kunci Kabah
 
How people use Twitter
How people use TwitterHow people use Twitter
How people use Twitter
 
Tyca West 2008 Getting Wired Google
Tyca West 2008 Getting Wired GoogleTyca West 2008 Getting Wired Google
Tyca West 2008 Getting Wired Google
 
803
803803
803
 
Relationships and Individuation
Relationships and IndividuationRelationships and Individuation
Relationships and Individuation
 
Final Propaganda for presentation
Final Propaganda for presentationFinal Propaganda for presentation
Final Propaganda for presentation
 
Ekzameny 12kl
Ekzameny 12klEkzameny 12kl
Ekzameny 12kl
 
Brochure
BrochureBrochure
Brochure
 
1st Grade Gumdrop Geometry
1st Grade Gumdrop Geometry1st Grade Gumdrop Geometry
1st Grade Gumdrop Geometry
 
Who’s Behind that Mask? Quien esta detras de la pasamontanas?
Who’s Behind that Mask? Quien esta detras de la pasamontanas?Who’s Behind that Mask? Quien esta detras de la pasamontanas?
Who’s Behind that Mask? Quien esta detras de la pasamontanas?
 
Mazen UAE
Mazen   UAEMazen   UAE
Mazen UAE
 
Shereen 2D Computer Compilation
Shereen   2D Computer CompilationShereen   2D Computer Compilation
Shereen 2D Computer Compilation
 
First Time Homebuyer Tax Credit
First Time Homebuyer Tax CreditFirst Time Homebuyer Tax Credit
First Time Homebuyer Tax Credit
 

Similaire à Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010

Eskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaEskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaunai1994
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)erikaewan
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akAnerodriguezkikt
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinauxuepalacios5
 
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA Usutxu
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeappardo005
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldeappardo005
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaariadnatkd
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaepalomino001
 
Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida.pdf
Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida.pdfEusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida.pdf
Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida.pdfIrekia - EJGV
 
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaEgon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaIrekia - EJGV
 

Similaire à Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010 (20)

Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Eskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaEskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lana
 
Sintesia
SintesiaSintesia
Sintesia
 
Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)Txostena ikt (1)
Txostena ikt (1)
 
IKT- ak PDF
IKT- ak PDFIKT- ak PDF
IKT- ak PDF
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkina
 
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak
UztaiakUztaiak
Uztaiak
 
E learning 2.0
E learning 2.0E learning 2.0
E learning 2.0
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
2. praktika ppt
2. praktika ppt2. praktika ppt
2. praktika ppt
 
Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida.pdf
Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida.pdfEusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida.pdf
Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida.pdf
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaEgon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
 

Plus de Iñaki Agirre

La Consulta Popular en un Ayuntamiento Rural congresoeticgov2014-avapol201411...
La Consulta Popular en un Ayuntamiento Rural congresoeticgov2014-avapol201411...La Consulta Popular en un Ayuntamiento Rural congresoeticgov2014-avapol201411...
La Consulta Popular en un Ayuntamiento Rural congresoeticgov2014-avapol201411...Iñaki Agirre
 
La consulta popular en un ayuntamiento rural
La consulta popular en un ayuntamiento ruralLa consulta popular en un ayuntamiento rural
La consulta popular en un ayuntamiento ruralIñaki Agirre
 
Internet erabili, baina segurtasunez
Internet erabili, baina segurtasunezInternet erabili, baina segurtasunez
Internet erabili, baina segurtasunezIñaki Agirre
 
La iniciativa Open Data Navarra - Agirre 2013-11-22-Avapol-CongresoOGOV-Valen...
La iniciativa Open Data Navarra - Agirre 2013-11-22-Avapol-CongresoOGOV-Valen...La iniciativa Open Data Navarra - Agirre 2013-11-22-Avapol-CongresoOGOV-Valen...
La iniciativa Open Data Navarra - Agirre 2013-11-22-Avapol-CongresoOGOV-Valen...Iñaki Agirre
 
Aspectos estocásticos de la gestion de riesgos en los proyectos
Aspectos estocásticos de la gestion de riesgos en los proyectosAspectos estocásticos de la gestion de riesgos en los proyectos
Aspectos estocásticos de la gestion de riesgos en los proyectosIñaki Agirre
 
El portal de Gobierno Abierto-PresentacionDGGANT-Agirre20130513
El portal de Gobierno Abierto-PresentacionDGGANT-Agirre20130513El portal de Gobierno Abierto-PresentacionDGGANT-Agirre20130513
El portal de Gobierno Abierto-PresentacionDGGANT-Agirre20130513Iñaki Agirre
 
Proceso de elaboración de normativa de participación ciudadana-Elizondo 20130225
Proceso de elaboración de normativa de participación ciudadana-Elizondo 20130225Proceso de elaboración de normativa de participación ciudadana-Elizondo 20130225
Proceso de elaboración de normativa de participación ciudadana-Elizondo 20130225Iñaki Agirre
 
Nasuvinsa 2012 El Papel de la iniciativa Open Data como dinamizador de la tra...
Nasuvinsa 2012 El Papel de la iniciativa Open Data como dinamizador de la tra...Nasuvinsa 2012 El Papel de la iniciativa Open Data como dinamizador de la tra...
Nasuvinsa 2012 El Papel de la iniciativa Open Data como dinamizador de la tra...Iñaki Agirre
 
INAP Madrid-ley detransparenciay-gobiernoabiertodenavarra-elizondo20121127
INAP Madrid-ley detransparenciay-gobiernoabiertodenavarra-elizondo20121127INAP Madrid-ley detransparenciay-gobiernoabiertodenavarra-elizondo20121127
INAP Madrid-ley detransparenciay-gobiernoabiertodenavarra-elizondo20121127Iñaki Agirre
 
INAP Madrid Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-Elizondo-20121127
INAP Madrid Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-Elizondo-20121127INAP Madrid Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-Elizondo-20121127
INAP Madrid Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-Elizondo-20121127Iñaki Agirre
 
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129Iñaki Agirre
 
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129Iñaki Agirre
 
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-pdf
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-pdfLey de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-pdf
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-pdfIñaki Agirre
 
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de NavarraLey de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de NavarraIñaki Agirre
 
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Iñaki Agirre
 
Software Librea Eta Open Office Es0.8
Software Librea Eta Open Office Es0.8Software Librea Eta Open Office Es0.8
Software Librea Eta Open Office Es0.8Iñaki Agirre
 

Plus de Iñaki Agirre (16)

La Consulta Popular en un Ayuntamiento Rural congresoeticgov2014-avapol201411...
La Consulta Popular en un Ayuntamiento Rural congresoeticgov2014-avapol201411...La Consulta Popular en un Ayuntamiento Rural congresoeticgov2014-avapol201411...
La Consulta Popular en un Ayuntamiento Rural congresoeticgov2014-avapol201411...
 
La consulta popular en un ayuntamiento rural
La consulta popular en un ayuntamiento ruralLa consulta popular en un ayuntamiento rural
La consulta popular en un ayuntamiento rural
 
Internet erabili, baina segurtasunez
Internet erabili, baina segurtasunezInternet erabili, baina segurtasunez
Internet erabili, baina segurtasunez
 
La iniciativa Open Data Navarra - Agirre 2013-11-22-Avapol-CongresoOGOV-Valen...
La iniciativa Open Data Navarra - Agirre 2013-11-22-Avapol-CongresoOGOV-Valen...La iniciativa Open Data Navarra - Agirre 2013-11-22-Avapol-CongresoOGOV-Valen...
La iniciativa Open Data Navarra - Agirre 2013-11-22-Avapol-CongresoOGOV-Valen...
 
Aspectos estocásticos de la gestion de riesgos en los proyectos
Aspectos estocásticos de la gestion de riesgos en los proyectosAspectos estocásticos de la gestion de riesgos en los proyectos
Aspectos estocásticos de la gestion de riesgos en los proyectos
 
El portal de Gobierno Abierto-PresentacionDGGANT-Agirre20130513
El portal de Gobierno Abierto-PresentacionDGGANT-Agirre20130513El portal de Gobierno Abierto-PresentacionDGGANT-Agirre20130513
El portal de Gobierno Abierto-PresentacionDGGANT-Agirre20130513
 
Proceso de elaboración de normativa de participación ciudadana-Elizondo 20130225
Proceso de elaboración de normativa de participación ciudadana-Elizondo 20130225Proceso de elaboración de normativa de participación ciudadana-Elizondo 20130225
Proceso de elaboración de normativa de participación ciudadana-Elizondo 20130225
 
Nasuvinsa 2012 El Papel de la iniciativa Open Data como dinamizador de la tra...
Nasuvinsa 2012 El Papel de la iniciativa Open Data como dinamizador de la tra...Nasuvinsa 2012 El Papel de la iniciativa Open Data como dinamizador de la tra...
Nasuvinsa 2012 El Papel de la iniciativa Open Data como dinamizador de la tra...
 
INAP Madrid-ley detransparenciay-gobiernoabiertodenavarra-elizondo20121127
INAP Madrid-ley detransparenciay-gobiernoabiertodenavarra-elizondo20121127INAP Madrid-ley detransparenciay-gobiernoabiertodenavarra-elizondo20121127
INAP Madrid-ley detransparenciay-gobiernoabiertodenavarra-elizondo20121127
 
INAP Madrid Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-Elizondo-20121127
INAP Madrid Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-Elizondo-20121127INAP Madrid Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-Elizondo-20121127
INAP Madrid Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-Elizondo-20121127
 
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
 
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
RedIRIS JJTT2012 El Gobierno Abierto y la escucha activa-Agirre-20121129
 
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-pdf
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-pdfLey de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-pdf
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra-pdf
 
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de NavarraLey de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra
Ley de Transparencia y Gobierno Abierto de Navarra
 
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010
 
Software Librea Eta Open Office Es0.8
Software Librea Eta Open Office Es0.8Software Librea Eta Open Office Es0.8
Software Librea Eta Open Office Es0.8
 

Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010

  • 1. Euskal unibertsitateak gizarte-sareetan Online ospea eta web 2.0 Laura Pascual Cantabrana, Iñaki Agirre Pérez Sarrera Artikulu honetan Euskal Herriko unibertsitateen online ospea aztertu nahi dugu. Unibertsitate hauek berandu iritsi dira gizarte-sareetara. Alta, unibertsitate gazte hauentzat ospea eta izen ona lortzeko aukera irekita dago. Azken hilabeteetan kokapen eta mugimendu berri estrategikoki interesgarriak somatu ditugu, eta txosten labur bat prestatzea deliberatu dugu. Gure helburua komunikazio estrategia hauek ebaluatzea eta erkatzea izan da, unibertsitate bat hautatzear dagoen ikaslegaiaren ikuspuntutik. Txostenaren lan eremua Deustuko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak osatzen dute. Oro har, gizarte-sareetan zundaketa 2010eko martxoaren lehen hamabostaldiari dagokio, baina denboraren kontzeptua ezberdina da gizarte-sare bakoitzean. Online gizarte-sareek gizartean merkatu-penetrazio handia lortu dute, batik bat erdiko eta goiko klaseetako gazteen artean. Izan ere, hauexek dira unibertsitate-ikasketak hasteko aldekoenak. Espainian, adibidez, Tuentik Googlek baino %35 trafiko gehiago eramaten du. Eta datuak bildu genituen hilabetean Facebookek 584 mila erabiltzaile gehiago lortu zituen Espainian bakarrik, hau da, %6,7ko igoera. Internauten kopuruei dagokienean, Espainiako biztanleriaren %72ak erabiltzen du internet, munduko 6. sartze-maila (Internet World Stats 2009/08). Ingelesez esaten duten bezala, fish where the fish are, edo Willie Sutton banketxe-lapurrak zioen legez, go where the money is... and go there often. Xperience Consultingek idatzi eta Universian argitaratutako txostenaren arabera, unibertsitate ikaslegaietako %69ak karrera hautatzerakoan Interneten bilatzen du informazioa. Erabaki hau hartzerakoan eragile nagusiak programen aniztasuna (1.a), salneurria (2.a), unibertsitatearen ospea (3.a) eta bekak eta laguntzak (4.a) dira. Web orrietan gehien bilatzen duten informazioak honako hauek dira: titulazioak, onarpen irizpideak eta programen salneurriak. Bai eta bestelako informazio akademikoa, egoitzei buruzkoa edo bekei buruzkoa ere errazago aurkituko nahi lituzkete. Izan ere, ikasketa-planei, onarpen-baldintzei, irteera profesionalei eta abarrei buruzko informazioaren banaketa gogoz eskertzen dute gazteek. Ikerlan honen jopuntua gizarte-sareak izan dira, unibertsitateen ospean bolo-bolo ahoz aho dabilen iritzia giltzarria delakoan gaudelako. Gizarte-sareetan ikaslegaiek unibertsitateen kalitateari buruzko lehen eskuko informazioa lortzea daukate, eta informazio hau beraien erabakiaren eragilerik nagusienetakoa da.
  • 2. Bigarren helburuz, unibertsitateen marka irudia aztertzen dugu, Paul J. J. Payackek dioen bezala, “ikaslegaiek, ikasle-ohiek eta enpresaburuek […] tituludunak eskolaren ezaugarriak bereganatzen dituela uste dute”lako. Azkenik, unibertsitate bakoitzak komunitatearekin lotzeko zer hizkuntza erabiltzen duen ere aztertuko dugu. Beste ikerlan batzuk Guk dakigunez, gaur arte ez da Espainiar Estatuan ez eta Europan argitaratu unibertsitateen online ospearik buruzko ikerlanik. AEBetan Texasko Global Language Monitor-rek interneteko zein prentsako hedabideetako agerpenen arabera unibertsitateak sailkatzen ditu. CSICek munduko unibertsitateen sailkapena burutzen du web argitalpenen arabera, webometrics izenekoa. Sailkapen honetan web orrien kopurua, estekak, fitxategi motak eta Google Scholar-reko emaitzak hartzen dira aintzat. 4icu.org erakundeak ere antzeko sailkapena mantentzen du. Beste unibertsitate sailkapen batzuk, QS-THES edo ARWU kasu, ospea aztertzen dute, baina inkesta pertsonalen bitartez (QS-THES) edo Nobel bezalako bikaintasun agirien bitartez (ARWU). Web 1.0 eta blogosferako kokapena Atal honetan web argitalpen osoa, alde batean, eta blog argitalpena, bestean, ikuskatuko dugu. Webometricsen datuek Euskal Herriko Unibertsitatearen agerpen zabalagoa erakusten dute, atzean Nafarroako Unibertsitatea darraiola. Kokapen datu hauek euskal unibertsitateen ikasle kopuruekin erkatuz, unibertsitateen web 1.0 argitalpenen antzeko errendimenduak dagertza, gutxi gora-behera ordena linealeko erlazioan. Deustuko Unibertsitatea nabari da zertxobait. Adierazle konposatutik web argitalpenaren tamainua erauzten badugu, Deustuko Unibertsitatearen errendimendua are nabariagoa da.
  • 3. Gure ustez, gizarte-sareetako jarduera eta web argitalpenaren tamainua ez daude lotuta. Erakundearen blogen aldeko politika eraginkor batek argitaratutako web orrialdeen kopurua emenda dezake, baina hasiera batean, gizarte-sareetako guneetan jardun, mikroblogak idatzi edo gizartean etiketatzea ikuspena, onarpena eta azken batean eragina hobetzeko baliogarriak dira. Webometrics sailkapeneko ikuspenari so, Nafarroako Unibertsitateko blog politika emankorra izan dela pentsa dezakegu, blogak sustatu bai, baina ikasleei ireki ez dizkien Euskal Herriko Unibertsitatea harrapatu duelako. Hala eta guztiz ere, 4icu erakundearen ikuspen/onarpen adierazleak ez ditu berresten datu hauek. 4icuren arabera Euskal Herriko Unibertsitatea da nagusia, eta honen atzetik politika iraunkorra duen Deustuko Unibertsitateak zein blogik sustatzen ez zuen eta gizarte-sareetan parte hartzen ez zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Unibertsitateari aurrea hartu diote. Azkenik, Mondragon Unibertsitateak planet formatua aukeratu du unibertsitarien etxeko zein kanpoko blogak batzeko. Ondorio gisa, datu hauek oso kontuz erabili behar direla ohartu besterik ezin dugu egin. Izan ere, neurtresnen emaitzak ez datoz bat.
  • 4. Ikuspegia osatzeko asmoz, surchur zerbitzuaren beste adierazle bat eskaintzen dugu, ikasleak erakartzeko garaiko blogen onarpena, hain zuzen ere. Aipatu zuhurtzia ahaztu gabe, unibertsitate pribatuek (Deustuko, Nafarroako eta Mondragon Unibertsitateak) hobeto jokatzen ari direla esango genuke.
  • 5. Gizarte-sareetako jokamoldeak Euskal unibertsitateei buruzko mezuak gaika Euskal unibertsitateen irudiari beste bistarazo bat emango diogu atal honetan. Zertaz hitz egiten den, elkarrizketa zertaz den begiratuko dugu. Horretarako, gizarte-sare bakar batean jarriko dugu arreta, twitter ospetsuan, eta topsy zundaketa tresna bezala hartuta, mintzagaiak aztertuko ditugu. Unibertsitatearen eginkizuna irakaskuntzan eta ikerketan datza, batik bat. Esparru hauek sostengatzeko kudeaketa prozesuak dauzkagu. Eta azken hamarkadetan unibertsitate-hedapenaren aterkinaren azpian sartzen diren bestelako jarduerek garrantzi handiagoa hartu dute. Espainiako Unibertsitateen Lege Organikoaren 14. tituluarekin bultzatu nahi den kirola, zientzia eta jakintzaren zabalkundea, musikaldi eta jaialdiak, edo eta elkartasuna eta giza-eskubideen defentsa sartzen dira esparru honetan. Sarearen mintzoa entzuten badugu, unibertsitate-hedapenak hartzen duen lekuaz jabetuko gara. Izan ere, horrelako jarduerak mikroblogetako aipuen gehiengoa dira. Berezko edo jatorrizko jardueren artean, ikerketak irakaskuntza aurreratzen du. Honek, zalantzarik gabe, sareko mintzoak unibertsitateetatik bertatik gidatuta dagoela erakusten du, beraien barneko ikuspuntua baita. Unibertsitateetan ikerketa aintzat hartu ohi da, irakaskuntzaren gainetik. Laugarren lekuan kudeaketa bera dago. Unibertsitate-hedapenean zentratzen bagara, elkartasunak eta giza-eskubideen defentsak mezuen erdia hartzen dutela ikusiko dugu. Again Ameriketan gertatu diren hondamendiek bultzatuta,
  • 6. unibertsitate katolikoak nahiko mintzatu dira horretaz. Gero, zientzia eta kulturaren zabalkundeaz mintzatu da. Piska bat gutxiago, musikaldi eta jaialdietaz. Eta agertu ez dena, gure harridurarako, kirola izan da. Konparaziorako, Duke unibertsitateari buruzko gaiak Datuak hobeto ulertzeko, jo dezagun AEBetara. Horko Duke Unibertsitatea, munduko onenetarikoa, erabiliko dugu konparaziorako. Lagin txikia hartu dugu, baina hona emaitzak: Ikuspegia zeharo ezberdina da. Ikerketa, edo unibertsitatearen kudeaketa, ez dira aipatu ere egin. Irakaskuntza bai, saltzen dutela ematen du. Eta solasaldiaren esparru gehiena kirolak hartzen du. "Go, Duke, go!" entzuten denean, saskibaloiko edo lacrosseko unibertsitateko kirol-taldeez ari dira. Hango unibertsitarien komunitate sena arras bestelakoa dela ematen du. Euskal unibertsitateekiko atxekimendua gizarte-sareetan Euskal unibertsitateek gizarte-sareetan duten presentziari beste begirada bat emateko, agertu diren mezuen zentzua aztertuko dugu. Blogetan azaldu diren mezuek, mikroblogetan elkar trukatzen diren mikromezuek, argitaratzen diren berriek, bideoek, argazkiek, gizarte-sareetan sortzen diren taldeek unibertsitate hauekiko zer nolako atxekimendua adierazten duten gainbegiratu dugu. Irudi ona, neutroa edo txarra islatzen al dute? Maitasuna ala gorrotoa? Bertan ikasteko erabakia hartzear dauden ikaslegaien eta beraien familien aurrean, nola ematen dute?
  • 7. Lagina ateratzeko surchur, topsy, tweetmeme eta facebookek berak eskaintzen duen bilaketa tresna erabili ditugu. Honako hauek dira emaitzak: Euskal Herriko Unibertsitatearen irudia nahiko ona da. Mezu positiboak ikerkuntzari lotuta banatu dira, batik bat. Mezu eztabaidagarriak, hortaz neutroak bezala sailkatu ditugunak, gatazka laboralen ingurukoak izan dira. Eta mezu negatiboak, liskartsu bihur zitezkeen agerraldi batzuen inguruan agertu dira. Nafarroako Unibertsitatearen irudia ere nahiko ona da. Mezu positiboak ikerkuntzari, irakaskuntzari eta unibertsitate-hedapenari lotuta sortu dira. Mezu eztabaidagarriak, abortuaren aurka (edo bizitzaren alde) sortu dira. Eta mezu negatiboak, ETAren borrokarekin zerikusia izan zutenak. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irudia, aldiz, ez da hain ona. Mezu positiboak ikerkuntzarekin dute harremana, baina mezu negatibo guztiak Diario de Navarrak burutu zuen aipu-galtze kanpainia baten inguruan sortu dira. Ustezko elkarbizitza urratze batzuek zuten aitzakia, eta ez dute oihartzun handirik izan. 6 mezu, blogetan, besterik ez ziren sortu, baina unibertsitate honen inguruan dagoen isiltasunean, nabarmendu dira. Ospearen krisialdiak nola kudeatu behar diren gogoratu beharko genuke, hortaz. Deustuko Unibertsitatearen irudia nahiko ona da. Mezu positiboak ikerkuntzari eta enpresekin dituzten harremanei lotuta banatu dira. Mezu negatiboak, aldiz, irakaskuntza kaxkarraren inguruan jaulki dizkiote. Facebookeko taldeak dira; Duke Unibertsitatetik arazo hori nola kontrolatzen duten ikastea badaukate.
  • 8. Mondragon Unibertsitatearen irudia perfektua dela esan genezake. Alabaina, oso mezu gutxi argitaratu dira. Euskal unibertsitateen inguruan argitaratzen diren mezuen %4 besterik ez, zundaketa honetan. Lan egin beharko lukete beraien presentzia handitzeko, balizko krisialdi baten aurrean erantzun ahal izatekotan. Azken zertzeladak Hizkuntza Saltzaileen esamesa zaharrak zure bezeroaren hizkuntzan mintzatu behar duzula dio. Balizko bezero hau nor den ez da zaila asmatzen, batik bat unibertsitate publikoena. Gizarte-sareetan eramaten den hitzaldia nagusiki gazteleraz ematen da. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea nahiko trebeak dira bai gazteleraz eta bai euskaraz hitz egiten. Besteak, ordea, gehien bat erdara hutsean hitz egiten dute. Nabarmentzekoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kasua, unibertsitate publikoa izanda, nafar ikasleriari begira oso-oso gutxi erabiltzen baitu euskara gizarte-sareetan. Bestalde, Europako unibertsitateek ikasleen mugikortasunaren tasa igo nahi dute, %20raino. Helburu honetatik urruti dabiltza unibertsitate gehienak; 2008an Euskal Herriko Unibertsitateak 1000 ikasle bidali zituen kanpora, eta 500 ekarri, %4ra iristen ez den mugikortasuna, alegia. Nafarroako Unibertsitateak, aldiz, gertuagotik dabilkio helburuari segika, ikasleen %14a atzerritarra duela iragarri berri baitu1. Bosteneko helburura iristeko, ikasleak kanpora bidali behar dira, bai eta kanpokoak gurera erakarri ere. Eta ikasleak erakartzeko, beraien hizkuntzan mintzatu behar zaie. Ingelesez bidaltzen diren mezuak, ordea, hutsaren hurrengoa dira. Frantsesa, alemanera, portugesa edo italiera, ezezagunak dira. Badago lantegia egiteko, orduan, arrotz hizkuntzetan. Marka Euskal unibertsitateak nahiko ezagunak dira beraien inguruetan. Baina kanpoko ikasleei begira, beren markaren indarra ez da hain handia. Unibertsitate gazteak dira, eta ez, zoritxarrez, punta- puntakoak. Gauzak zailtzeko aldera, gizarte-sareetan karaktere gutxiagotan idatzi behar dugu, eta bi ahuldade hartu behar dira kontuan: 1.Siglen eta laburduren nahasmena. Nafarroako Unibertsitateak @unav erabiltzen du askotan, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak @UNavarra. Euskal Herriko Unibertsitateari UPV esaten diote batzuek, baina Universitat Politècnica de Valènciaren siglak dira. 2.Fakultateen zein ikastetxen nabarmenkeria. Gertuko inguru profesional batzuetan La Comercial, FCOM edo HUHEZI ikastetxeak ezagunak izango dira, baina hastear dagoen ikaslegaiarentzat 1 http://www.unav.es/informacion/noticias/1490-alumnos-internacionales-73-paises-estudian-universidad-navarra
  • 9. hutsaren hurrengoa dira, are gehiago ikasle atzerritarrarentzat ere. Eta mezu laburretan, unibertsitatearen markari itzala egiten diote, batzuetan. Gomendioak, edo euskal unibertsitateen gizarte-sareetarako dekalogoa Arestian ikusitako egoera kontuan izanda, 10 gomendio eta piko plazaratzen ditugu: 1.Banatu egiten duzuna. Gizarte-sareetan komentatu edo estekatu zure prentsa-oharrak, sailetan edo ikastetxeetan gertatutakoaren berri edo lorpen garrantzitsuenak. Erakundearen ikuspegi nagusia taiutzen lagundu. 2.Irudikatu egiten duzuna. Ikasleak liburutegian, korridoreetan, zelaietan, kiroldegietan. Irakasleak eskolak ematen eta ikerlariak laborategietan. Argazki bildumak eta bideoak, etxean prestatu edo lehiaketak antolatu, edo are errazagoa ere, komunitateak egiten duena estekatu eta balioetsi. 3.Erakundearen barruan erabiltzaile goiztiarrak bilatu, eta beste batzuk lortu (formakuntzaren bitartez, adibidez, edo hitzaldien bitartez). Horien emango dizute ikus-entzulegoa, proiekzioa eta berriak. Zehaztu etxe barneko kanalak. Oihartzuna eman pertsona hauei. Lortu bilkura edo ekitaldi gehienetan zuzenean mikroblogeatzeko eta argazkiak zein bideoak igotzeko norbait. 4.Finkatu etiketak eta laburdurak, indartu markaren ezagutza. 5.Gutxitan bada ere, erabili beste hizkuntzak. Finkatu ikuspegi bat beste hiztun komunitateei begira. 6.Entzun gizarte-sareetan esaten dena. Ospea monitorizatu, eta taxuzko erantzunak prestatu krisialdietarako. Neurtu zure kanpainen oihartzuna eta emaria. Diseinatu etxe barneko komunikazio-fluxuak. 7.Erantzun erabiltzaileen beharrei. Gure merkatua ere elkarrizketa bat da. Ez dago egunetan erantzun gabe geratu den galderarena baino irudi pobreagoa. 8.Antolatu taldeak komunitatearentzat. Erraztu eta balioan jarri beraien arteko harremana. Facebookeko taldeak eta zaletasun orriak, LinkedIn-eko taldeak eta orrialdeak, horietara guztietara zure komunitatea bilduko da, edukin eta mantenu apur bat emanda. Ez duzu ikasle-ohientzako plataformarik? Sortu gizarte-sareren batean, eta elkartearekin landu. 9.Erabili teknika osagarriak neurrian. Barneko atariren batean agertzen diren berriak automatikoki gizarte-sareetara bidaltzea ondo legoke, baina internauta askok gutxiesten ditu automatismoak. Eta kontra norazkoan, etiketa baten azpian esaten dena zure web orrialdetan txertatzea polita eta erakargarria da, baina inork ez badu begiratzen, zutaz trufatzeko eragile bihur liteke. 10.Antolatu ekitaldiak gizarte-sareei begira. Zure komunitatearekin elkarrizketa bat izateko aukera bat da, eta Stanford-en bezala ondo antolatuta emaitza oparoa lor liteke. Badakizu, oihanean tximinoa dena, berera, baina gorilei begira noizbehinka. 11.Landu mugikortasuna. Honek beste dekalogo baterako lana emango du, baina ez ahaztu.