3. XXI. mende hasierako lehendabiziko urteak, Athletic historiaren txarrenetariko batzuk izan dira Errege Kopa emaitza txarrak izan ez ezik Ligako lehendabiziko postuetatik at geratu ere izan du. Lehen Mailan mantentzea lortu badu ere, Athletic bere historiako kirol-krisialdi nagusienetariko batean sartuta dago, beti sailkapeneko azken postuetatik irten ezinda. Adibidez, 2006 / 07 denboraldian bere historiako sailkapen posturik txarrena lortu zuen, 17.a izanda. Hala ere, klubak baditu berri pozgarriak ere: alde batetik, 2002an sinatutako itun bati esker, emakumezkoen taldea sortu zuen, lau liga irabazi dituena; bestetik, harrobiak jokalari inportateak ere sortu ditu, tartean Yeste , Amorebieta , Iraola edo Llorente .