SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  13
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                              Hezkuntza Proiektua




1.- NON GAUDE?
1.1 Ingurunearen azterketa
Kanpezuko-Arabako Mendialdea Eskualdeak 485,3                azalera du eta 3I94 biztanle
sei udalerrietan banatuta:




   1.   Arraia-Maeztu. http://www.arraia-maeztu.org/
   2.   Bernedo. http://www.bernedo.org/
   3.   Kanpezu. http://www.campezo.org/
   4.   Harana. http://www.valledearana.net/
   5.   Lagran. http://lagran.org/
   6.   Urizaharra. http://www.penacerrada-urizaharra.com/
Aldi berean, Eskualdea eratzen duten sei udalerriak 47
herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuak.
Arraia-Maeztu eta Urizaharra herriek ezik, beste udalerriek DBH-ko, HH-ko eta LH-ko
ikasleak Santi Kurutze Kanpezun dauden egoitzetara bidaltzen dituzte. Halaber,
eskualdeko egoitza ere Kanpezun kokatua dago.
Eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa laburbildu nahian, esan dezakeguna
da 70. hamarkadaren hasieran Kanpezu herrian zegoen “CP Campezo Yoar” eskola
publikoak inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen Lehenengo Hezkuntzako
eskola bilgunea bihurtuz, hamarkadaren erdialdean Harana araneko ikasleak ere hasi
ziren etortzen eta hurbildu ziren azkenak, 90. hamarkadaren hasieran, Bernedo
udalerriko ikasleak izan ziren.
1977.urtean Ibernalo Ikastola      Kanpezun sortu zen mendialdeko biztanleak
irakaskuntza euskeraz eta euskal kulturan hezituz.
2004. urtean Ibernalo ikastola eta “CP Campezo Yoar” batu egin ziren mendialdeko
Haur eta Lehenengo Hezkuntzari erantzun publiko bateratua emanez. Harrezkerostik
dago “CEP Nuestra señora de Ibernalo Ikastola HLHI”
Bigarren Hezkuntzari dagokionez 75/76. ikasturtean “CP Campezo Yoar” eskolaren
egoitzan Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasketak, adar administratiboa, ezarri
                                            1
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                            Hezkuntza Proiektua


zen nahiz eta 77/78. ikasturtean ikasle falta zela eta itxi behar izan. Honen ondorioz,
Bigarren Hezkuntzako ikasketak 87/88 ikasturte arte ez ziren berriro itzuli mendialdera.
Arazo burokratikoak zirela medio ikasturte horretan ezarri zen Bigarren Hezkuntzako
Heziketa (R.E.M.) Gasteizeko Mendizabala Institutuko ardurapean zegoen, erabili zuten
egoitza “CP Campezo Yoar”-ena izan zen .
1995/96 ikasturtea gaur egungo IES Kanpezu DBH-ko egoitza estreinatu zen 5
irakaslerekin, R.E.M. 1. eta 2. mailetako kurtsoekin eta Lanbide Heziketako talde
batekin.
1996/97 ikasturtean DBH-ko 1. eta 2. maila ezarri zen A-B-eta D ereduetan.



1.2 Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako
zerbitzuak
        Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaniz,
Maeztu, Bernedo, Nabarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, Santikurutze
Kanpezu, Urbisu, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Ullibarri Harana, Kontrasta eta
Lagran-go herrietatik jasotzen dute. Hauez gain, nafarroako Zuñiga, Genevilla, Kabredo
eta Marañon herrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2012
ikasturte honetan, 202 ikasle datoz, HH eta LH-ra 147 eta DBH-ra 55, hain zuzen ere.

   ● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute
     ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ezberdinak ditugu:
 HERRIAK                                                      k    IRTEER     KOPURUA
                                                              m    A

 URTURI/NAVARRETE/BUJANDA                                     18   08:20      9

 LAGRAN/VILLAFRIA/BERNEDO/MARAÑON/                            28   08:15      45

 KABREDO/ GENEVILLA

 KONTRASTA/ALDA/DONE           BIKENDI/    OTEO/   ORBISO/ 29      08:15      29
 ZUÑIGA

 APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA                                      15   08:25      11



Taulan ikusten denez guztira 94 ikaslek garraioa erabiltzen dute HH, LH eta DBH-ko
ikaslegoaren % 47a.

   ● Jantoki zerbitzua ere eskeintzen da, garraiatua den ikasleen beharrei
     erantzuteko. Jantokia HH eta Lh-ko egoitzan kokatua dago eta bi txanda
     eskeintzen dira, lehenengoa HH eta LH ikasleentzat eta, bigarrena DBHko
     ikasleentzat. Kanpezuko ikasleek, lekua badago, zerbitzua ere erabili dezakete.
     Bataz beste 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua, ikasleen % 67a. Sukaldaria
                                           2
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                                 Hezkuntza Proiektua


      dagoenez jana bertan prestatzen da, Magui enpresak lehengaiak hornitzen ditu.
      Zerbitzu honen bekadunen kopurua %88-koa da
    ● Zaintza gela zerbitzua udaletxeak eskeitzen du goizeko 07:00etatik Haur eta
      Lehenengo hezkuntzaren edifizioan, momentuz arratsaldean ez da zerbitzu hau
      ematen.
    ● Haurzaindegi zerbitzua, udaletxekoa da eta 0-2 urte bitarteko haurraz
      arduratzen da. Haur eta Lehenengo Hezkuntzaren egoitzan kokatua dago.

1.3 Kuadrillaren zerbitzuak
Kuadrilak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu eta horiei aipamena egitea ezinbestekoa da,
gure ikastetxeengan harreman eta eragin zuzena baitute:
   ● Kultura eta Kirolak
        Zerbitzu honek ekintza askok antolatzen ditu HH eta LH hezkuntzetarako dirulaguntzak
lortuz. Kontutan izanda, euskararen erabilpena, ikasle gehienen kasuan, ikastetxeetan
bakarrik izaten dela, eta ikasle askok beraien herrietan ez dutela aukerarik eskolaz kanpoko
ekintzetan parte hartzeko hainbat dira antolatzen dituzten eskolaz kanpoko ekintzak:
marrazketa ikastaroak, eskola kirola (igerileku nahiz patinatzea, etab.). Hau guztiaz gain, “Gu
ere bertsolari” egitasmoa aurrera eramaten da, astean behin bertsolaria ikastetxeetara
etortzen delarik, ikasleekin bertsolaritza lantzera. Eta besteak beste, gai ezberdinen inguruko
lehiaketak ere antolatzen dituzte, adibidez; komiki lehiaketa, SMS lehiaketa...Bi ikastetxeek
Kuadrillako euskararen aholku batzordean parte hartzen dute eskualdeko eta udalerriko
Euskara Plana (EBPN) lantzen, era berean adostutako helburuen eta ekintzen artean urteroko
lehentasunak markatzen eta egindako programen balorazioa egiten.


    ● Laguntza Soziala
        Zerbitzu honek garrantzizko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin, edozein
familiarekin esku hartzen duenean informazioa elkartrukatzen da, beti haurraren
onura bilazeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza taldearekin behar diren
elkarrizketak egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan informeak prestatzeko. Laguntza
hauen artean sartzen da baita ere HH eta LH nahizDBH-ra etortzen den psikologoa.
Hau HH eta LH-ko egoitzara astean behin etortzen da, astearteetan. Eta DBH-ko
egoitzara beharraren arabera.
Prebentzio komunitarioko teknikariak Gizarte Ongizate Foru Aldundiko agindupean
aritzen dena, zentruko Zuzendaritza Taldearekin eta Orientazio Departamentuarekin
koordinatuz eta elkarlanean kurtso ezberdinak aurrera eramaten ditu beti ere
edukinak ikasleen adinetara eta heldutasun mailara egokituz. Antolatzen dituen
ikastaroak honako hauek dira: droga menpekotasuna prebenitzeko, heziketa afektibo-
sexuala, emozioak, taldearen presioa, gatazken aurreikusketa…
Halaber, ohitura osasungarriak lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen material
egokiaz irakasleei informazioa eta aholkua ematen die eta gai ezberdinen gainean ikus
-entzunezko materialeko mailegua egiten du.
Familiaren eremuan , zentruko Guraso Elkartearekin elkarlanean guraso eskola
antolatzen du non gogoeta espazio bezala seme-alabetako heziketarekiko erlazio
zuzena duten gaiak lantzen baitira.




                                              3
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                             Hezkuntza Proiektua




        Guzti hau kontuan hartzea dakar 18 herrietatik ikaslegoa jasotzeak zailtasunak
 ekartzen dituela antolamenduan. Irteera            guztien ordutegia garraioaren
 antolamendupean daude. Esaterako, ezin dira goizeko 09:00ak baino lehenago hasi eta
 16:30ak baino beranduago bukatu ikasleen kopuru handia beraien etxeetara itzultzeko
 garraioa behar dutelako eta zerbitzu honen bikoizketak izugarri garestitzen du irteera
 hori.

         Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko ekintzak antolatzeko orduan, ezin da
 herri guztietara iritsi eta herri txikietako ikasleek bere partaidetza garraioaren oztopoz
 baldintzaturik ikusten dute, beti gurasoek jaso behar dutelako eta askok ezin dute
 ordutegia bete, ondorioz ikasleak ekintzarik gabe gelditzen dira.

         Era berean,Haur eta Lehenengo Hezkuntzako egoitza Kanpezu herrian kokatua
 egon arren, mantenua udaletxe guztien ardurapean dago. Horregatik batzorde
 ekonomiko bat eratu da gastuei bidezko eran aurre egiteko. Batzorde horretan egoitzan
 egiten diren obrak eta inbertsioen lehentasunak zehazten dira eta udaletxe bakoitzak
 ikastolara joaten diren herriko haurraren kopuruaren arabera ordaintzen du.
 Antolamendu honek asko oztopatzen du obren burutzea adostasuna lortzeko bilera
 asko egin behar direlako.

         Honez gain, herrietan zaharkitze tasa handia denez haur eta nerabeen kopurua
 oso txikia da (haur bakarra,edota anai-arrebak bakarrik) honek ekartzen duen
 zailtasunekin ikastolako lagunekin erlazionatzeko eta hori ikasleeen harremanetako
 gaitasunean nabaritu egiten da.

         Gurasoek ere askotan mugatuta dute HH,LH eta DBH-ko egoitzetara etortzea
 beraien herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik eta etxeko kotxea batek
 lanera joateko erabiltzen badu besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin
 biltzeko, seme-alaba jasotzeko gaisotzen bada edota ikuskizunaren batean
 partehartzeko.

        Hauen lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak landa giroan murgilduta egon,
 HH,LH eta DBH-ko ikasleen guraso gehiengoaren lana 3. sektorean kokatzen da.
 Langabezia, berriz, bigarren lekuan dago eta gero 2. sektorean aritzen direnak.
 Lehenengo sektorean lan egiten dutenak oso gutxi dira.

 Aipatzekoa da euskararen ezagutza eta erabilera oso baxua izan dela baina datuek
 adierazten dutenez ohituren aldaketa ematen ari da bereziki guraso berrien artean.
 Horrexegatik etxeko hizkuntza gaztelania bada ere elebitasunerako pausuak ematen
 hasi dira familia berrietan. Etxetik kanpo euskararen erabilera antolatutako ekintza eta
 programetara mugatzen da, hau da udalak, IGEak, kuadrillak, elkarteek, e.a. antolatzen
 dituztenetara.


                                            4
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                        Hezkuntza Proiektua



 Guraso Elkarteak, bai Haur eta Lehenengo hezkuntzetako             bai Derrigorrezko
 Bigarren Hezkuntzakoa, eskolaz kanpoko ekintzaz arduratzen dira. Eskeintzen dituzten
 jarduerak hauek dira: futbito, patinaje, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota.
 Zenbait txangotarako eta material didaktikorako dirulaguntzak ematen dituzte.

           Kanpezu eta inguruko herrietako etorkin kopuruari aipamena eginez, honako
 hauek dira datuak biztanleariaren arabera: Kanpezun %11, Maeztun %4,7, Bernedon
 %7,8, Lagranen %3,3, Kabredon 8,93, Genevillan 6,09, Marañonen % 1, 72 eta Aranan %
 0, 7a.




 Haur eta Lehenengo hezkuntzetako ikasleen % 32a etorkina da eta Derrigorrezko
 Bigarren hezkuntzako % 20a.




                                           5
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                           Hezkuntza Proiektua




2.- NOR GARA?
1.- Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikastetxeak Eusko
Jaurlaritzak Hezkuntza Kontseilaritzaren menpeko ikastetxe publikoak dira, beraz,
dohaineko irakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusi.

Gure eskola komunitatea laikoa da, honela, bere jarduera osoan guztiz akonfesionala
da eta era berean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna.

Gure hezkuntza plurala da, gure herritik abiatuz munduaren aniztasunari irekia.

2.- Hiritar konpetenteak hezi nahi ditugu, hau da, gai izatea baliabideak erabili eta
erabakiak hartzeko, inoren iritziak entzuteko, aukera desberdinak balioesteko, beren
burua eta bizi diren mundua ezagutzeko, hiritar parte-hartzaileak eta solidarioak
izateko eta , era berean, beren emozioak adierazteko eta neurtzeko.

Alde horretatik      pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, begirunetsuak eta
elkarrizketa eta harreman eraikitzaileak izateko gai direnak hezi nahi ditugu. Hortaz
arduraren, elkartasunaren, tolerantziaren, berdintasunaren, begirunearen eta
zuzentasunaren baloreak bultzatzen ditugu.

 Modu berean, gatazken prebentziorako heziketa bultzatzen ditugu, baita gatazken
bakezko konponketarako eta gure bizitza pertsonalaren eremu guztietan (familiarra,
eskolarra eta gizartekoa) indarkeria ez erabiltzeko eta bake harreman sortzaileak
izateko ere.

3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela eta positiboki baloratzen dugu.
Ikastetxeak ingurumenarekiko ardura eta errespetua ditu helburu, eguneroko
banakako nahiz giza jarreretan. Ega goiko eskualde naturaleko lurraldearen zatirik
gehiena publikoa da, hau da, herriek dute bere jabetza eta gehienak gobernatzen dira
batzar bidezko kontseiluetan. Garrantzitsua da ikasleak batzarretan erabiltzeko
beharrezkoak diren baliabide eta tresnetan heztea, hauek izango baitira beraien
                                           6
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                          Hezkuntza Proiektua


herrietako baliabide publikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Honek
naturarekin harreman handiagoa izatea ahalbideratu behar digu, bertako baliabideen
erabilpena sustatuz, zelai eta medietatik ibilaldi eta paseoak emanez, bide berdearen
aukera anitzak ezagutu eta gure ingurunearekin harremana duten beste hainbat
ekintza.

Horregatik, gure ikasleek ingurumenaren kalitatean eragina duten ataletan parte
hartzea, laguntzea, erabakiak hartzea eta ingurunearen kalitatearen hobetzea
ahalbideratzen duten ekintzetan inplikatzea bultzatzen dugu. Honez gain, ingurunea
baloratu eta bere zainketarako, hondatzaileak ez diren baliabideen erabilpenaren
inguruan trebezia lortuz.

4.- Eskola publiko inklusiboa dugu helburu, non bereizketa eta diskriminazio guztiak
baztertzen baitira; hona datozen ikasle guztientzako arrakasta akademikoa eta
pertsonala lortu nahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia bereziko
egoerak zaintzen dugu. Honen ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea alderdi
pertsonalean, akademikoan eta profesionalean, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipen
zuzena egitea, ikasleen beharrak eta zailtasun bereziak antzematea, eskolatik erantzun
egokia emateko eta, kasuak kasu, bidezko aholkularitza erdiesteko.

5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioa
suspertzen ditugu. Era berean , geure kultura ezagutu eta baloratu dezaten ere
ahalegintzen gara. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan euskara, ikasteko eta
komunikatzeko hizkuntza nagusia da bere erabilera bultzatuz eta normalkuntzari
lagunduz; gaztelera, Lhko 1. ziklotik landuko da derrigorrezko irakaskuntza-aldia
bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzeko.

Honekin batera, eleaniztasunari begira, ingeles hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarra 4
urtetik aurrera ezarrita dugu. Guzti honi koherentzia emateko, datozen ikasturteen
erronka dugu hezkuntz proietu honekin lotura estua izango duen hizkuntz proiektua
diseinatzea.

6.-Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira:

   ● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako gogoan izango
     ditugu abiapuntua, bilakaera, interesak eta erritmoa. Beti ere ikasketa aktiboa
     bultzatuz.
   ● Taldeko nahiz bakarkako lanerako ekimena.
   ● Arloen arteko loturak kontuan hartu ikasleen           konpetentzia nagusien
     garapenerako.
   ● Arlo guztietatik hizkuntza komunikaziorako gaitasunak landuko da.
   ● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak
     aztertzea eta onartzea...
   ● Haur Hezkuntzatik, ikasleen informazioaren tratamendua eta gaitasun
     digitala bultzatzen dira.
   ● Irakasleen funtzioa ikasleei baliabideak eskuratzea eta erraztea da. Euren
     jarrera positiboa eta irekia izango da, beti formazio jarraian eta elkar lanean
                                           7
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                             Hezkuntza Proiektua


        aritzen dena ikasleei konfidantza eta gure proiektuen lotura eta koherentzia
        islatzeko.
7.- Barneko antolaketa

Gobernu-organoak, bai kolegiatuak bai pertsonalak ere, legeak arautzen dituenak
ditugu. Eskola Kontseilua Ordezkaritza Organu Gorena da, eta honetan familia, irakasle
eta ez dozenteek parte hartzen dute. Lana Batzordeen bidez antolatzen dugu eta etapa
barruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioa bultzatzen dugu. (Zehaztapen
gehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza eta Jardueren Arautegia).

Gure ikastetxearekin bat etor daitezkeen beste Instituzio edo Erakundeekiko
harremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udala, beste ikastetxeak,
Gizarte Zerbitzuak... )

8.- Hezkuntza komunitate partaide guztien elkarlana bultzatzen da.




3.- ZER LORTU NAHI DUGU ETA
NOLA?
3.1 HELBURUAK


Aurreko atalean aipatu den bezala, Ibernalo eta Kanpezu ikastetxean begiratzen dugu
gure ikasleek arrakasta akademikoa lor dezaten, hau da, ikasle guztiek Oinarrizko
Hezkuntzako titulua lor dezaten, hurrengo pausu batean bestelako ikasketak egin ahal
izateko. Honetaz gain, beste helburu bat ere badugu: pertsona mailako arrakasta ere
lortzea, justiziazko mundu bat eraikitzeko prestakuntza jaso dezaten. Hau honela,
ikastetxean egiten diren jarduera guztiak      (antolakuntzazkoak, ikasleekin egiten
direnak, metodologia arlokoak, formakuntzakoak, kanpoko eragileekin...) helburu
horiek lortzera bideratuta daude.

 Ikasleen behar orokorrak, hala nola haien ezaugarri bereziak kontuan hartzen ditugu
eta ikasketa prozesua bultzatzen dugu hezkuntza estamentu guztion artean.

  Ikasketa mailako arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizko
gaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizartean
bizitzen jakiteko ezagutza, prozedura, balore eta jarrera multzoa, hiritar aktibo eta
solidario izateko beharko dituztenak. Era berean, gerora, bizitza osoan zehar ikasten
jarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu.

 Honela, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizko
gaitasun hauek lortzeko lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lortzeko lanketak


                                           8
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                           Hezkuntza Proiektua


curriculuma lantzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarako
zerrendatzen diren oinarrizko gaitasunak:

1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

2. Gaitasun matematikoa.
3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna
   (zientzia, teknologia eta osasuna).
4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
5. Gaitasun soziala eta hiritarra.
6. Gaitasun kulturala eta artistikoa.
7. Ikasten ikasteko gaitasuna.
8. Autonomia eta ekimen pertsonala.

Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu euskal kultura transmititzeko eskolak
duen zeregina. Arlo honetan, euskararen erabilera bultzatzeko beharra daukagu bai
gela barruan, zein kanpoan ere, euskara ikasketetarako behar duten hizkuntza baita,
hala nola harremanetarako ere. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzak
garatzen ditugu, gure gizartea gero eta eleanitzagoa izanda, hiritar eleaniztunak behar
ditugulako. Hizkuntzekin batera ere, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriak
eskaintzen dizkiogu ikasle orori.

             Beste arlo batean, gure ikasleek ohitura osasungarriak izan ditzaten ere
        irakasten dugu: elikadura orekatua egin dezaten, autoestimua landu, kirola
        egiten ohitura daitezen...

             Era berean naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapen
        iraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta ez hori bakarrik,
        konpromezua har dezaten ere bultzatzen ditugu birziklajea, berrerabilpena,
        kontsumo arduratsua... praktikan jartzen ditugu haiekin batera.
             Honez gain,mendialdean antolatzen diren ekintza sozio kulturaletan eta
        kirol ekintzetan ikasle,familia eta irakasleen parte hartze eraginkorra
        bultzatzen dugu.

             Azkenik, Ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea –
        eskola – herria hirukian ematen dela eta hiru erpinak izan beharrean, borobil
        indartsua izan behar dugula, Mendialdeko ume zein gazteak etorkizunean
        erabateko pertsona izan daitezen lortzeko.




3.2 ZUTABEAK:



                                           9
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                                 Hezkuntza Proiektua


                  •   Ikasleak: hauek lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira,
                      haieientzat eta haiekin batera lan egiten dugu. Gure xede nagusia da
                      ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea eskola-
                      ibilibidean zehar.
                  •   Irakasleak: Irakasle guztiek lan egiten dute jarritako helburuak
                      betetzeko, beti ere ikastetxeko bestelako estamentuekin elkarlanean.
                      Irakasle multzoa hauek osatzen dute: zuzendaritza taldea, tutoreak,
                      arlokako irakasleak, eta laguntza-irakasleak (kontsultorea Haur eta
                      Lehen Hezkuntzan, orientatzailea Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia
                      terapeutika lantzen duen irakaslea, eta logopeda).
                  •   Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko,
                      horregatik maila ezberdinetan duten partaidetza (Guraso Elkartea, OOG,
                      gelako jardueretan...) oso garrantzitsua da ikastetxearentzat.
                  •   Irakasle ez diren langileak: irakaskuntza lana zuzenean egiten ez duten
                      langileak dira, bere lanean, aldiz, heziketa bai egiten dutelarik.
                      Atezaina, autobuseko langileak, sukalde eta jantokikoak, garbiketakoak,
                      PROA irakaslea eta eskolaz kanpoko begiraleak dira.
                  •   Kanpoko eragileak: Mendialdeko kuadrilak lanean dituen teknikoak
                      daude multzo honetan (gizarterako arduraduna, kultur eta kirol
                      jardueren arduraduna, euskararen normalizaziorako arduraduna, XXXX
                      prebentziorako arduraduna, psikologoa...). Atal honetan ere herriko kirol
                      eta kultur taldeak daude, ekintza puntualetako haiekin hartu emanan
                      ditugu eta.
                  •   Hezkuntza administrazioa: bai ikuskariak bai eta Berritzeguneak gure
                      ikastetxerako izendatu duen arduradunak gurekin batera lan egiten
                      dute.



3.3 TRESNAK: DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOA
ETA EBALUAZIOA


A) DOKUMENTUAK

A.1) EPE LUZERAKODOKUMENTUAK


Hezkuntza Proiektua: epe luzerako dokumentua da. Ikastetxe osoaren markoa da,
gure nortasuna eta ezaugarriak argi geratzen dira bertan eta ildo estrategikoak
markatzen ditu.

Ikasketa Proiektua (Proiektu Curricularra): ikasleek maila bakoitzean lortu behar
dituzten helburuak, konpetentziak, eta edukiak zehazten dira. Bertan ebaluazio-
irizpideak ere agertzen dira bai eta arlo bakoitzean erabiliko diren metodologia
oinarriak.
Aja/Rof: ikastetxearen antolakuntza eta funtzionamendurako idatzita daukagun arau-
multzoa da.
                                              10
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                          Hezkuntza Proiektua


Elkarbizitza Plana: eguneroko harremanetan sortu ahal diren arazoak erregulatzeko
eta
egoki bideratzeko moduak antolatzen ditu.
Harrera Plana: irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara sartzen
Hizkuntza Proiektua: ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapen
izan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataera
bateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu.*
Tutoretza Plana: tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta tutoretza-saioetan landuko
diren gaiak eta egingo diren jarduerak (autoestima, ohitura osasungarriak, sezu-
hezkuntza, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...), antolatzen dituen dokumentua da.


A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAK

Urteko plana: : ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten dira.
Helburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun argi azaltzen da bertan. Honetaz gain,
arlo bakoitzean egiten diren programazioak sartzen dira.
Hobekuntza Plana: Hurrengo ikasturtetik aurrera dokumentu hau Urteko Planarekin
batera joango da. Ikastetxeak dituen beharrak zehazten dira eta lau arlotan bilatzen
dira erantzunak: antolaketa, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formakuntza, eta
hezkuntza komunitatea (senideekin eta bestelako agenteekin egiten den lana).
Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planean idatzi
dena baloratzeko. Dokumentu hau hurrengo kurtsoko Urteko Plana idazteko oinarria
izango da.

B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAK

B1) OROKORRAK
Hizkuntza Normalizatzeko Programa: euskararen erabilera sustatzeko estrategiak
koordinatzen dituen programa. Ikastetxeko adar guztiak (irakasleak, ikasleak,
gurasoak, lan langile ez irakasleak, gela barrukoa zein kanpokoa...)

Agenda 21: programa honen bidez, ikastetxe osoak Ingurugiroari arreta jartzen
dio.Ingurunea ezagutu eta babestu, naturak eskaintzen dituen errekurtsoak ondo
erabili etorkizuneko belaunaldiek disfrutatu ditzaten… .Ikasturte bakoitzean gai
zehatz baten inguruan lan egiten dugu (ura, birziklapena, energiak...).

Heldutasun teknologikoa: teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehazten
dugu programa honetan. Hobekuntza lortzeko pausuak zelan eman diseinatzen dugu
eta ikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da.



B2) ANIZTASUNARI ERANTZUNA EMATEKOAK
HBSP- PREE: eskola ordutegiaren barruan atzerapen kurrilularra duten ikasleei
laguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan dauden ikasle guztiek oinarrizko
gaitasunak lor ditzaten laguntzen du.

                                           11
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                           Hezkuntza Proiektua


Kulturaniztasuna: ikastetxean eta eskualdean dagoen aniztasun kulturalari
erreparatzeko programa. Ikastetxe osorako materialak eta jarduerak sortu eta
antolatzen ditu.
PROA: ikasten laguntzeko beharra duten ikasleentzako programa. Eskolaz kanpoko
ordutegian egiten da, ikastetxe barruan bada ere.




2.3 FORMAZIOA

Irakaskuntzak etengabeko formakuntza eskatzen du: ikasleei bere heziketa prozesu
osoan laguntza egokia emateko beharrezkoak diren tresnak eta pedagogia ezagutu
behar ditugu. Horretarako ordutegi barruan irakasleok formakuntza egiten dugu,
klaustroak egokia deritzon formakuntza izan ere. Hezkuntza Sailak ere ordutegitik
kanpo hainbat ikastaro eskaintzen ditu.


2.4 EBALUAZIOA

Kalitatezko irakaskuntzak ikasi-irakasteko bideak etengabe ebaluatu behar ditu,
ikastetxeak lortu nahi dituen helburuak lor ditzan beharrezkoak diren ajusteak
egiteko.
Ikasleei dagokienez, etaparen arabera zehetasunak badira:
Haur Hezkuntzan bi ebaluazio egiten dira, eta senide guztiekin egiten dira bilerak
hauen berri emateko. Etapa honen bukaeran baloratzen da ea ikasleek garatu behar
zituzten gaitasunak lortu dituzten.
Lehen Hezkuntzan, ebaluazioa batez ere formatiboa da, hau da, ikasketei dagokienez,
ume bakoitzaren egoera aztertzen da eta bere garapenean hobetu ditzakeen arloak
zehazten dira. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egiten dira, eta bakoitzean
txostenak idazten dira senideekin elkarrizketa egiteko. Zehaztuta dago ikasleak ziklo
bakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zer gaitasun garatu behar duen, hortaz ziklo
bakoitzaren bukaeran aztertu egiten da ea ikasleak gaitasun horiek behar den
neurrian garatu dituen eta hurrengo ziklo edo etapara pasa daitekeen.
Bigarren Hezkuntzan ikasturte bakoitzak 3 ebaluazio-tarte ditu, gehi ikasturte
bukaerako ebaluazio orokorra. Gehien ikusten dena ikasturte bukaerako ebaluazioa
da: aurrikusitako helburuak ikasle bakoitzak noraino erdietsi dituen ikusteko gogoeta
orokor bat egiten da, eta hurrengo mailara pasatzeko gaitasun eta jakintza nahikoak
eskuratu dituen baloratzen da, beti ere aurretik ezarritako irizpideak kontuan hartuta.
Baina errealitatean ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluaziotik hasita (ikasleen
ikasturte hasierako egoera zehazten du), eguneroko behaketara, honek ematen
baitigu ikasle bakoitzaren progresioaren berri eta beraz, programazioa moldatzeko
eta talde osoaren erritmoari egokitzeko aukera.
Ebaluazio tresna desberdinak erabiltzen ditugu, ikaskuntza ebaluatzeko: galdetegiak,
ahozko eta idatzizko probak, ikasleen ekoizpenak, bai taldeka bai banaka egindako
lanak, aurkezpenak, eguneroko behaketa…
Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendik
aurrera bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta
Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Azterketa hau ikasleak eskuratzen ari diren
                                           12
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                          Hezkuntza Proiektua


gaitasunen inguruko informazioa ematen digu. Informazio hau ikastetxean bertan
ikusten ditugun emaitzekin alderatzen dugu eta, ateratzen ditugun ondorioekin
Hobekuntza Plana idazten dugu, Ikastetxeko Urteko Planean txertatuta joateko.
Irakasleei dagokienez, hauek etengabean ebaluatu behar dute beran lana, ikasleen
ezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den Urteko
Memorian ikasturte bakoitzean egindako lana ebaluatzen dugu: ikasturte hasieran
Urteko Planean jarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu behar da, eta
hurrengo ikasturterako zer hobetu behar den argituko da.
Bukatzeko, ikasi-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du,
irakaskuntzaren eragilea da. Honela, ebaluazioa irakasleen prestakuntza eta
ikerkuntzarako baliabide bihurtzen da eta berari esker gure lana garatu eta hobetzeko
tresna daukagu.




                                           13

Contenu connexe

Tendances

Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasdunaMaider1233
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014marijeuraga
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiDavid Izaga
 
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaIrekia - EJGV
 

Tendances (8)

Ate irekiak 2020
Ate irekiak 2020Ate irekiak 2020
Ate irekiak 2020
 
Boleti´n n31 euskera-1
Boleti´n n31 euskera-1Boleti´n n31 euskera-1
Boleti´n n31 euskera-1
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasduna
 
Plazak eskatzea jatorrizkoa
Plazak eskatzea jatorrizkoaPlazak eskatzea jatorrizkoa
Plazak eskatzea jatorrizkoa
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
 
Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016
 
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
 

En vedette

MIKRON KOLLEGAER AFSLØRER ÆBLES, SOM VÆRE HEMMELIGHEDSFULD FOR DEN FREMTIDIGE...
MIKRON KOLLEGAER AFSLØRER ÆBLES, SOM VÆRE HEMMELIGHEDSFULD FOR DEN FREMTIDIGE...MIKRON KOLLEGAER AFSLØRER ÆBLES, SOM VÆRE HEMMELIGHEDSFULD FOR DEN FREMTIDIGE...
MIKRON KOLLEGAER AFSLØRER ÆBLES, SOM VÆRE HEMMELIGHEDSFULD FOR DEN FREMTIDIGE...Mark Fritz
 
Пусть придет тот, кто талантлив и….
Пусть придет  тот, кто талантлив и…. Пусть придет  тот, кто талантлив и….
Пусть придет тот, кто талантлив и…. Janna Hakobyan
 
บทที่ 5
บทที่ 5บทที่ 5
บทที่ 5teeraratWI
 
Newspaper double page spreads & advertisements
Newspaper double page spreads & advertisementsNewspaper double page spreads & advertisements
Newspaper double page spreads & advertisementsemmanugent98
 

En vedette (6)

MIKRON KOLLEGAER AFSLØRER ÆBLES, SOM VÆRE HEMMELIGHEDSFULD FOR DEN FREMTIDIGE...
MIKRON KOLLEGAER AFSLØRER ÆBLES, SOM VÆRE HEMMELIGHEDSFULD FOR DEN FREMTIDIGE...MIKRON KOLLEGAER AFSLØRER ÆBLES, SOM VÆRE HEMMELIGHEDSFULD FOR DEN FREMTIDIGE...
MIKRON KOLLEGAER AFSLØRER ÆBLES, SOM VÆRE HEMMELIGHEDSFULD FOR DEN FREMTIDIGE...
 
Catalogo2010
Catalogo2010Catalogo2010
Catalogo2010
 
Пусть придет тот, кто талантлив и….
Пусть придет  тот, кто талантлив и…. Пусть придет  тот, кто талантлив и….
Пусть придет тот, кто талантлив и….
 
Startup appalachia overview
Startup appalachia overviewStartup appalachia overview
Startup appalachia overview
 
บทที่ 5
บทที่ 5บทที่ 5
บทที่ 5
 
Newspaper double page spreads & advertisements
Newspaper double page spreads & advertisementsNewspaper double page spreads & advertisements
Newspaper double page spreads & advertisements
 

Similaire à Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Irekia - EJGV
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16LARRAUL
 
Leisane Haurren Etxea
Leisane Haurren EtxeaLeisane Haurren Etxea
Leisane Haurren EtxeaSaioa Santos
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)iralekontsultazerbitzua
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiakIGARZON002
 
Gurosoentzako aurkpezpena
Gurosoentzako aurkpezpenaGurosoentzako aurkpezpena
Gurosoentzako aurkpezpenasaioa22
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)iralekontsultazerbitzua
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuagueste3a7bc7
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaguest49443f
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaguest55a8b883
 
Arangoya euskara - 2016
Arangoya   euskara - 2016Arangoya   euskara - 2016
Arangoya euskara - 2016lucilalarraga
 

Similaire à Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz) (20)

Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
 
Hezkuntza proiektua (zuzenketa)
Hezkuntza proiektua  (zuzenketa)Hezkuntza proiektua  (zuzenketa)
Hezkuntza proiektua (zuzenketa)
 
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
 
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Leisane Haurren Etxea
Leisane Haurren EtxeaLeisane Haurren Etxea
Leisane Haurren Etxea
 
Boletin SSB n25 euskera 5
Boletin SSB n25 euskera 5Boletin SSB n25 euskera 5
Boletin SSB n25 euskera 5
 
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
Urteko plana sarrera  (zuzenketa)Urteko plana sarrera  (zuzenketa)
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiak
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Gurosoentzako aurkpezpena
Gurosoentzako aurkpezpenaGurosoentzako aurkpezpena
Gurosoentzako aurkpezpena
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
 
Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)
Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)
Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Arangoya euskara - 2016
Arangoya   euskara - 2016Arangoya   euskara - 2016
Arangoya euskara - 2016
 

Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

  • 1. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 1.- NON GAUDE? 1.1 Ingurunearen azterketa Kanpezuko-Arabako Mendialdea Eskualdeak 485,3 azalera du eta 3I94 biztanle sei udalerrietan banatuta: 1. Arraia-Maeztu. http://www.arraia-maeztu.org/ 2. Bernedo. http://www.bernedo.org/ 3. Kanpezu. http://www.campezo.org/ 4. Harana. http://www.valledearana.net/ 5. Lagran. http://lagran.org/ 6. Urizaharra. http://www.penacerrada-urizaharra.com/ Aldi berean, Eskualdea eratzen duten sei udalerriak 47 herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuak. Arraia-Maeztu eta Urizaharra herriek ezik, beste udalerriek DBH-ko, HH-ko eta LH-ko ikasleak Santi Kurutze Kanpezun dauden egoitzetara bidaltzen dituzte. Halaber, eskualdeko egoitza ere Kanpezun kokatua dago. Eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa laburbildu nahian, esan dezakeguna da 70. hamarkadaren hasieran Kanpezu herrian zegoen “CP Campezo Yoar” eskola publikoak inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen Lehenengo Hezkuntzako eskola bilgunea bihurtuz, hamarkadaren erdialdean Harana araneko ikasleak ere hasi ziren etortzen eta hurbildu ziren azkenak, 90. hamarkadaren hasieran, Bernedo udalerriko ikasleak izan ziren. 1977.urtean Ibernalo Ikastola Kanpezun sortu zen mendialdeko biztanleak irakaskuntza euskeraz eta euskal kulturan hezituz. 2004. urtean Ibernalo ikastola eta “CP Campezo Yoar” batu egin ziren mendialdeko Haur eta Lehenengo Hezkuntzari erantzun publiko bateratua emanez. Harrezkerostik dago “CEP Nuestra señora de Ibernalo Ikastola HLHI” Bigarren Hezkuntzari dagokionez 75/76. ikasturtean “CP Campezo Yoar” eskolaren egoitzan Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasketak, adar administratiboa, ezarri 1
  • 2. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua zen nahiz eta 77/78. ikasturtean ikasle falta zela eta itxi behar izan. Honen ondorioz, Bigarren Hezkuntzako ikasketak 87/88 ikasturte arte ez ziren berriro itzuli mendialdera. Arazo burokratikoak zirela medio ikasturte horretan ezarri zen Bigarren Hezkuntzako Heziketa (R.E.M.) Gasteizeko Mendizabala Institutuko ardurapean zegoen, erabili zuten egoitza “CP Campezo Yoar”-ena izan zen . 1995/96 ikasturtea gaur egungo IES Kanpezu DBH-ko egoitza estreinatu zen 5 irakaslerekin, R.E.M. 1. eta 2. mailetako kurtsoekin eta Lanbide Heziketako talde batekin. 1996/97 ikasturtean DBH-ko 1. eta 2. maila ezarri zen A-B-eta D ereduetan. 1.2 Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako zerbitzuak Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaniz, Maeztu, Bernedo, Nabarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, Santikurutze Kanpezu, Urbisu, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Ullibarri Harana, Kontrasta eta Lagran-go herrietatik jasotzen dute. Hauez gain, nafarroako Zuñiga, Genevilla, Kabredo eta Marañon herrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2012 ikasturte honetan, 202 ikasle datoz, HH eta LH-ra 147 eta DBH-ra 55, hain zuzen ere. ● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ezberdinak ditugu: HERRIAK k IRTEER KOPURUA m A URTURI/NAVARRETE/BUJANDA 18 08:20 9 LAGRAN/VILLAFRIA/BERNEDO/MARAÑON/ 28 08:15 45 KABREDO/ GENEVILLA KONTRASTA/ALDA/DONE BIKENDI/ OTEO/ ORBISO/ 29 08:15 29 ZUÑIGA APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA 15 08:25 11 Taulan ikusten denez guztira 94 ikaslek garraioa erabiltzen dute HH, LH eta DBH-ko ikaslegoaren % 47a. ● Jantoki zerbitzua ere eskeintzen da, garraiatua den ikasleen beharrei erantzuteko. Jantokia HH eta Lh-ko egoitzan kokatua dago eta bi txanda eskeintzen dira, lehenengoa HH eta LH ikasleentzat eta, bigarrena DBHko ikasleentzat. Kanpezuko ikasleek, lekua badago, zerbitzua ere erabili dezakete. Bataz beste 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua, ikasleen % 67a. Sukaldaria 2
  • 3. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua dagoenez jana bertan prestatzen da, Magui enpresak lehengaiak hornitzen ditu. Zerbitzu honen bekadunen kopurua %88-koa da ● Zaintza gela zerbitzua udaletxeak eskeitzen du goizeko 07:00etatik Haur eta Lehenengo hezkuntzaren edifizioan, momentuz arratsaldean ez da zerbitzu hau ematen. ● Haurzaindegi zerbitzua, udaletxekoa da eta 0-2 urte bitarteko haurraz arduratzen da. Haur eta Lehenengo Hezkuntzaren egoitzan kokatua dago. 1.3 Kuadrillaren zerbitzuak Kuadrilak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu eta horiei aipamena egitea ezinbestekoa da, gure ikastetxeengan harreman eta eragin zuzena baitute: ● Kultura eta Kirolak Zerbitzu honek ekintza askok antolatzen ditu HH eta LH hezkuntzetarako dirulaguntzak lortuz. Kontutan izanda, euskararen erabilpena, ikasle gehienen kasuan, ikastetxeetan bakarrik izaten dela, eta ikasle askok beraien herrietan ez dutela aukerarik eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko hainbat dira antolatzen dituzten eskolaz kanpoko ekintzak: marrazketa ikastaroak, eskola kirola (igerileku nahiz patinatzea, etab.). Hau guztiaz gain, “Gu ere bertsolari” egitasmoa aurrera eramaten da, astean behin bertsolaria ikastetxeetara etortzen delarik, ikasleekin bertsolaritza lantzera. Eta besteak beste, gai ezberdinen inguruko lehiaketak ere antolatzen dituzte, adibidez; komiki lehiaketa, SMS lehiaketa...Bi ikastetxeek Kuadrillako euskararen aholku batzordean parte hartzen dute eskualdeko eta udalerriko Euskara Plana (EBPN) lantzen, era berean adostutako helburuen eta ekintzen artean urteroko lehentasunak markatzen eta egindako programen balorazioa egiten. ● Laguntza Soziala Zerbitzu honek garrantzizko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin, edozein familiarekin esku hartzen duenean informazioa elkartrukatzen da, beti haurraren onura bilazeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza taldearekin behar diren elkarrizketak egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan informeak prestatzeko. Laguntza hauen artean sartzen da baita ere HH eta LH nahizDBH-ra etortzen den psikologoa. Hau HH eta LH-ko egoitzara astean behin etortzen da, astearteetan. Eta DBH-ko egoitzara beharraren arabera. Prebentzio komunitarioko teknikariak Gizarte Ongizate Foru Aldundiko agindupean aritzen dena, zentruko Zuzendaritza Taldearekin eta Orientazio Departamentuarekin koordinatuz eta elkarlanean kurtso ezberdinak aurrera eramaten ditu beti ere edukinak ikasleen adinetara eta heldutasun mailara egokituz. Antolatzen dituen ikastaroak honako hauek dira: droga menpekotasuna prebenitzeko, heziketa afektibo- sexuala, emozioak, taldearen presioa, gatazken aurreikusketa… Halaber, ohitura osasungarriak lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen material egokiaz irakasleei informazioa eta aholkua ematen die eta gai ezberdinen gainean ikus -entzunezko materialeko mailegua egiten du. Familiaren eremuan , zentruko Guraso Elkartearekin elkarlanean guraso eskola antolatzen du non gogoeta espazio bezala seme-alabetako heziketarekiko erlazio zuzena duten gaiak lantzen baitira. 3
  • 4. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Guzti hau kontuan hartzea dakar 18 herrietatik ikaslegoa jasotzeak zailtasunak ekartzen dituela antolamenduan. Irteera guztien ordutegia garraioaren antolamendupean daude. Esaterako, ezin dira goizeko 09:00ak baino lehenago hasi eta 16:30ak baino beranduago bukatu ikasleen kopuru handia beraien etxeetara itzultzeko garraioa behar dutelako eta zerbitzu honen bikoizketak izugarri garestitzen du irteera hori. Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko ekintzak antolatzeko orduan, ezin da herri guztietara iritsi eta herri txikietako ikasleek bere partaidetza garraioaren oztopoz baldintzaturik ikusten dute, beti gurasoek jaso behar dutelako eta askok ezin dute ordutegia bete, ondorioz ikasleak ekintzarik gabe gelditzen dira. Era berean,Haur eta Lehenengo Hezkuntzako egoitza Kanpezu herrian kokatua egon arren, mantenua udaletxe guztien ardurapean dago. Horregatik batzorde ekonomiko bat eratu da gastuei bidezko eran aurre egiteko. Batzorde horretan egoitzan egiten diren obrak eta inbertsioen lehentasunak zehazten dira eta udaletxe bakoitzak ikastolara joaten diren herriko haurraren kopuruaren arabera ordaintzen du. Antolamendu honek asko oztopatzen du obren burutzea adostasuna lortzeko bilera asko egin behar direlako. Honez gain, herrietan zaharkitze tasa handia denez haur eta nerabeen kopurua oso txikia da (haur bakarra,edota anai-arrebak bakarrik) honek ekartzen duen zailtasunekin ikastolako lagunekin erlazionatzeko eta hori ikasleeen harremanetako gaitasunean nabaritu egiten da. Gurasoek ere askotan mugatuta dute HH,LH eta DBH-ko egoitzetara etortzea beraien herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik eta etxeko kotxea batek lanera joateko erabiltzen badu besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin biltzeko, seme-alaba jasotzeko gaisotzen bada edota ikuskizunaren batean partehartzeko. Hauen lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak landa giroan murgilduta egon, HH,LH eta DBH-ko ikasleen guraso gehiengoaren lana 3. sektorean kokatzen da. Langabezia, berriz, bigarren lekuan dago eta gero 2. sektorean aritzen direnak. Lehenengo sektorean lan egiten dutenak oso gutxi dira. Aipatzekoa da euskararen ezagutza eta erabilera oso baxua izan dela baina datuek adierazten dutenez ohituren aldaketa ematen ari da bereziki guraso berrien artean. Horrexegatik etxeko hizkuntza gaztelania bada ere elebitasunerako pausuak ematen hasi dira familia berrietan. Etxetik kanpo euskararen erabilera antolatutako ekintza eta programetara mugatzen da, hau da udalak, IGEak, kuadrillak, elkarteek, e.a. antolatzen dituztenetara. 4
  • 5. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Guraso Elkarteak, bai Haur eta Lehenengo hezkuntzetako bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa, eskolaz kanpoko ekintzaz arduratzen dira. Eskeintzen dituzten jarduerak hauek dira: futbito, patinaje, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota. Zenbait txangotarako eta material didaktikorako dirulaguntzak ematen dituzte. Kanpezu eta inguruko herrietako etorkin kopuruari aipamena eginez, honako hauek dira datuak biztanleariaren arabera: Kanpezun %11, Maeztun %4,7, Bernedon %7,8, Lagranen %3,3, Kabredon 8,93, Genevillan 6,09, Marañonen % 1, 72 eta Aranan % 0, 7a. Haur eta Lehenengo hezkuntzetako ikasleen % 32a etorkina da eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako % 20a. 5
  • 6. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 2.- NOR GARA? 1.- Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Kontseilaritzaren menpeko ikastetxe publikoak dira, beraz, dohaineko irakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusi. Gure eskola komunitatea laikoa da, honela, bere jarduera osoan guztiz akonfesionala da eta era berean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna. Gure hezkuntza plurala da, gure herritik abiatuz munduaren aniztasunari irekia. 2.- Hiritar konpetenteak hezi nahi ditugu, hau da, gai izatea baliabideak erabili eta erabakiak hartzeko, inoren iritziak entzuteko, aukera desberdinak balioesteko, beren burua eta bizi diren mundua ezagutzeko, hiritar parte-hartzaileak eta solidarioak izateko eta , era berean, beren emozioak adierazteko eta neurtzeko. Alde horretatik pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, begirunetsuak eta elkarrizketa eta harreman eraikitzaileak izateko gai direnak hezi nahi ditugu. Hortaz arduraren, elkartasunaren, tolerantziaren, berdintasunaren, begirunearen eta zuzentasunaren baloreak bultzatzen ditugu. Modu berean, gatazken prebentziorako heziketa bultzatzen ditugu, baita gatazken bakezko konponketarako eta gure bizitza pertsonalaren eremu guztietan (familiarra, eskolarra eta gizartekoa) indarkeria ez erabiltzeko eta bake harreman sortzaileak izateko ere. 3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela eta positiboki baloratzen dugu. Ikastetxeak ingurumenarekiko ardura eta errespetua ditu helburu, eguneroko banakako nahiz giza jarreretan. Ega goiko eskualde naturaleko lurraldearen zatirik gehiena publikoa da, hau da, herriek dute bere jabetza eta gehienak gobernatzen dira batzar bidezko kontseiluetan. Garrantzitsua da ikasleak batzarretan erabiltzeko beharrezkoak diren baliabide eta tresnetan heztea, hauek izango baitira beraien 6
  • 7. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua herrietako baliabide publikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Honek naturarekin harreman handiagoa izatea ahalbideratu behar digu, bertako baliabideen erabilpena sustatuz, zelai eta medietatik ibilaldi eta paseoak emanez, bide berdearen aukera anitzak ezagutu eta gure ingurunearekin harremana duten beste hainbat ekintza. Horregatik, gure ikasleek ingurumenaren kalitatean eragina duten ataletan parte hartzea, laguntzea, erabakiak hartzea eta ingurunearen kalitatearen hobetzea ahalbideratzen duten ekintzetan inplikatzea bultzatzen dugu. Honez gain, ingurunea baloratu eta bere zainketarako, hondatzaileak ez diren baliabideen erabilpenaren inguruan trebezia lortuz. 4.- Eskola publiko inklusiboa dugu helburu, non bereizketa eta diskriminazio guztiak baztertzen baitira; hona datozen ikasle guztientzako arrakasta akademikoa eta pertsonala lortu nahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia bereziko egoerak zaintzen dugu. Honen ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea alderdi pertsonalean, akademikoan eta profesionalean, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipen zuzena egitea, ikasleen beharrak eta zailtasun bereziak antzematea, eskolatik erantzun egokia emateko eta, kasuak kasu, bidezko aholkularitza erdiesteko. 5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioa suspertzen ditugu. Era berean , geure kultura ezagutu eta baloratu dezaten ere ahalegintzen gara. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan euskara, ikasteko eta komunikatzeko hizkuntza nagusia da bere erabilera bultzatuz eta normalkuntzari lagunduz; gaztelera, Lhko 1. ziklotik landuko da derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzeko. Honekin batera, eleaniztasunari begira, ingeles hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarra 4 urtetik aurrera ezarrita dugu. Guzti honi koherentzia emateko, datozen ikasturteen erronka dugu hezkuntz proietu honekin lotura estua izango duen hizkuntz proiektua diseinatzea. 6.-Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira: ● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako gogoan izango ditugu abiapuntua, bilakaera, interesak eta erritmoa. Beti ere ikasketa aktiboa bultzatuz. ● Taldeko nahiz bakarkako lanerako ekimena. ● Arloen arteko loturak kontuan hartu ikasleen konpetentzia nagusien garapenerako. ● Arlo guztietatik hizkuntza komunikaziorako gaitasunak landuko da. ● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak aztertzea eta onartzea... ● Haur Hezkuntzatik, ikasleen informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala bultzatzen dira. ● Irakasleen funtzioa ikasleei baliabideak eskuratzea eta erraztea da. Euren jarrera positiboa eta irekia izango da, beti formazio jarraian eta elkar lanean 7
  • 8. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua aritzen dena ikasleei konfidantza eta gure proiektuen lotura eta koherentzia islatzeko. 7.- Barneko antolaketa Gobernu-organoak, bai kolegiatuak bai pertsonalak ere, legeak arautzen dituenak ditugu. Eskola Kontseilua Ordezkaritza Organu Gorena da, eta honetan familia, irakasle eta ez dozenteek parte hartzen dute. Lana Batzordeen bidez antolatzen dugu eta etapa barruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioa bultzatzen dugu. (Zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza eta Jardueren Arautegia). Gure ikastetxearekin bat etor daitezkeen beste Instituzio edo Erakundeekiko harremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udala, beste ikastetxeak, Gizarte Zerbitzuak... ) 8.- Hezkuntza komunitate partaide guztien elkarlana bultzatzen da. 3.- ZER LORTU NAHI DUGU ETA NOLA? 3.1 HELBURUAK Aurreko atalean aipatu den bezala, Ibernalo eta Kanpezu ikastetxean begiratzen dugu gure ikasleek arrakasta akademikoa lor dezaten, hau da, ikasle guztiek Oinarrizko Hezkuntzako titulua lor dezaten, hurrengo pausu batean bestelako ikasketak egin ahal izateko. Honetaz gain, beste helburu bat ere badugu: pertsona mailako arrakasta ere lortzea, justiziazko mundu bat eraikitzeko prestakuntza jaso dezaten. Hau honela, ikastetxean egiten diren jarduera guztiak (antolakuntzazkoak, ikasleekin egiten direnak, metodologia arlokoak, formakuntzakoak, kanpoko eragileekin...) helburu horiek lortzera bideratuta daude. Ikasleen behar orokorrak, hala nola haien ezaugarri bereziak kontuan hartzen ditugu eta ikasketa prozesua bultzatzen dugu hezkuntza estamentu guztion artean. Ikasketa mailako arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizko gaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizartean bizitzen jakiteko ezagutza, prozedura, balore eta jarrera multzoa, hiritar aktibo eta solidario izateko beharko dituztenak. Era berean, gerora, bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu. Honela, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizko gaitasun hauek lortzeko lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lortzeko lanketak 8
  • 9. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua curriculuma lantzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarako zerrendatzen diren oinarrizko gaitasunak: 1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. 2. Gaitasun matematikoa. 3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna (zientzia, teknologia eta osasuna). 4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala. 5. Gaitasun soziala eta hiritarra. 6. Gaitasun kulturala eta artistikoa. 7. Ikasten ikasteko gaitasuna. 8. Autonomia eta ekimen pertsonala. Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu euskal kultura transmititzeko eskolak duen zeregina. Arlo honetan, euskararen erabilera bultzatzeko beharra daukagu bai gela barruan, zein kanpoan ere, euskara ikasketetarako behar duten hizkuntza baita, hala nola harremanetarako ere. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzak garatzen ditugu, gure gizartea gero eta eleanitzagoa izanda, hiritar eleaniztunak behar ditugulako. Hizkuntzekin batera ere, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriak eskaintzen dizkiogu ikasle orori. Beste arlo batean, gure ikasleek ohitura osasungarriak izan ditzaten ere irakasten dugu: elikadura orekatua egin dezaten, autoestimua landu, kirola egiten ohitura daitezen... Era berean naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapen iraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta ez hori bakarrik, konpromezua har dezaten ere bultzatzen ditugu birziklajea, berrerabilpena, kontsumo arduratsua... praktikan jartzen ditugu haiekin batera. Honez gain,mendialdean antolatzen diren ekintza sozio kulturaletan eta kirol ekintzetan ikasle,familia eta irakasleen parte hartze eraginkorra bultzatzen dugu. Azkenik, Ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea – eskola – herria hirukian ematen dela eta hiru erpinak izan beharrean, borobil indartsua izan behar dugula, Mendialdeko ume zein gazteak etorkizunean erabateko pertsona izan daitezen lortzeko. 3.2 ZUTABEAK: 9
  • 10. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua • Ikasleak: hauek lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira, haieientzat eta haiekin batera lan egiten dugu. Gure xede nagusia da ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea eskola- ibilibidean zehar. • Irakasleak: Irakasle guztiek lan egiten dute jarritako helburuak betetzeko, beti ere ikastetxeko bestelako estamentuekin elkarlanean. Irakasle multzoa hauek osatzen dute: zuzendaritza taldea, tutoreak, arlokako irakasleak, eta laguntza-irakasleak (kontsultorea Haur eta Lehen Hezkuntzan, orientatzailea Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia terapeutika lantzen duen irakaslea, eta logopeda). • Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko, horregatik maila ezberdinetan duten partaidetza (Guraso Elkartea, OOG, gelako jardueretan...) oso garrantzitsua da ikastetxearentzat. • Irakasle ez diren langileak: irakaskuntza lana zuzenean egiten ez duten langileak dira, bere lanean, aldiz, heziketa bai egiten dutelarik. Atezaina, autobuseko langileak, sukalde eta jantokikoak, garbiketakoak, PROA irakaslea eta eskolaz kanpoko begiraleak dira. • Kanpoko eragileak: Mendialdeko kuadrilak lanean dituen teknikoak daude multzo honetan (gizarterako arduraduna, kultur eta kirol jardueren arduraduna, euskararen normalizaziorako arduraduna, XXXX prebentziorako arduraduna, psikologoa...). Atal honetan ere herriko kirol eta kultur taldeak daude, ekintza puntualetako haiekin hartu emanan ditugu eta. • Hezkuntza administrazioa: bai ikuskariak bai eta Berritzeguneak gure ikastetxerako izendatu duen arduradunak gurekin batera lan egiten dute. 3.3 TRESNAK: DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOA ETA EBALUAZIOA A) DOKUMENTUAK A.1) EPE LUZERAKODOKUMENTUAK Hezkuntza Proiektua: epe luzerako dokumentua da. Ikastetxe osoaren markoa da, gure nortasuna eta ezaugarriak argi geratzen dira bertan eta ildo estrategikoak markatzen ditu. Ikasketa Proiektua (Proiektu Curricularra): ikasleek maila bakoitzean lortu behar dituzten helburuak, konpetentziak, eta edukiak zehazten dira. Bertan ebaluazio- irizpideak ere agertzen dira bai eta arlo bakoitzean erabiliko diren metodologia oinarriak. Aja/Rof: ikastetxearen antolakuntza eta funtzionamendurako idatzita daukagun arau- multzoa da. 10
  • 11. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Elkarbizitza Plana: eguneroko harremanetan sortu ahal diren arazoak erregulatzeko eta egoki bideratzeko moduak antolatzen ditu. Harrera Plana: irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara sartzen Hizkuntza Proiektua: ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapen izan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataera bateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu.* Tutoretza Plana: tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta tutoretza-saioetan landuko diren gaiak eta egingo diren jarduerak (autoestima, ohitura osasungarriak, sezu- hezkuntza, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...), antolatzen dituen dokumentua da. A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAK Urteko plana: : ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten dira. Helburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun argi azaltzen da bertan. Honetaz gain, arlo bakoitzean egiten diren programazioak sartzen dira. Hobekuntza Plana: Hurrengo ikasturtetik aurrera dokumentu hau Urteko Planarekin batera joango da. Ikastetxeak dituen beharrak zehazten dira eta lau arlotan bilatzen dira erantzunak: antolaketa, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formakuntza, eta hezkuntza komunitatea (senideekin eta bestelako agenteekin egiten den lana). Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planean idatzi dena baloratzeko. Dokumentu hau hurrengo kurtsoko Urteko Plana idazteko oinarria izango da. B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAK B1) OROKORRAK Hizkuntza Normalizatzeko Programa: euskararen erabilera sustatzeko estrategiak koordinatzen dituen programa. Ikastetxeko adar guztiak (irakasleak, ikasleak, gurasoak, lan langile ez irakasleak, gela barrukoa zein kanpokoa...) Agenda 21: programa honen bidez, ikastetxe osoak Ingurugiroari arreta jartzen dio.Ingurunea ezagutu eta babestu, naturak eskaintzen dituen errekurtsoak ondo erabili etorkizuneko belaunaldiek disfrutatu ditzaten… .Ikasturte bakoitzean gai zehatz baten inguruan lan egiten dugu (ura, birziklapena, energiak...). Heldutasun teknologikoa: teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehazten dugu programa honetan. Hobekuntza lortzeko pausuak zelan eman diseinatzen dugu eta ikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da. B2) ANIZTASUNARI ERANTZUNA EMATEKOAK HBSP- PREE: eskola ordutegiaren barruan atzerapen kurrilularra duten ikasleei laguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan dauden ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lor ditzaten laguntzen du. 11
  • 12. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Kulturaniztasuna: ikastetxean eta eskualdean dagoen aniztasun kulturalari erreparatzeko programa. Ikastetxe osorako materialak eta jarduerak sortu eta antolatzen ditu. PROA: ikasten laguntzeko beharra duten ikasleentzako programa. Eskolaz kanpoko ordutegian egiten da, ikastetxe barruan bada ere. 2.3 FORMAZIOA Irakaskuntzak etengabeko formakuntza eskatzen du: ikasleei bere heziketa prozesu osoan laguntza egokia emateko beharrezkoak diren tresnak eta pedagogia ezagutu behar ditugu. Horretarako ordutegi barruan irakasleok formakuntza egiten dugu, klaustroak egokia deritzon formakuntza izan ere. Hezkuntza Sailak ere ordutegitik kanpo hainbat ikastaro eskaintzen ditu. 2.4 EBALUAZIOA Kalitatezko irakaskuntzak ikasi-irakasteko bideak etengabe ebaluatu behar ditu, ikastetxeak lortu nahi dituen helburuak lor ditzan beharrezkoak diren ajusteak egiteko. Ikasleei dagokienez, etaparen arabera zehetasunak badira: Haur Hezkuntzan bi ebaluazio egiten dira, eta senide guztiekin egiten dira bilerak hauen berri emateko. Etapa honen bukaeran baloratzen da ea ikasleek garatu behar zituzten gaitasunak lortu dituzten. Lehen Hezkuntzan, ebaluazioa batez ere formatiboa da, hau da, ikasketei dagokienez, ume bakoitzaren egoera aztertzen da eta bere garapenean hobetu ditzakeen arloak zehazten dira. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egiten dira, eta bakoitzean txostenak idazten dira senideekin elkarrizketa egiteko. Zehaztuta dago ikasleak ziklo bakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zer gaitasun garatu behar duen, hortaz ziklo bakoitzaren bukaeran aztertu egiten da ea ikasleak gaitasun horiek behar den neurrian garatu dituen eta hurrengo ziklo edo etapara pasa daitekeen. Bigarren Hezkuntzan ikasturte bakoitzak 3 ebaluazio-tarte ditu, gehi ikasturte bukaerako ebaluazio orokorra. Gehien ikusten dena ikasturte bukaerako ebaluazioa da: aurrikusitako helburuak ikasle bakoitzak noraino erdietsi dituen ikusteko gogoeta orokor bat egiten da, eta hurrengo mailara pasatzeko gaitasun eta jakintza nahikoak eskuratu dituen baloratzen da, beti ere aurretik ezarritako irizpideak kontuan hartuta. Baina errealitatean ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluaziotik hasita (ikasleen ikasturte hasierako egoera zehazten du), eguneroko behaketara, honek ematen baitigu ikasle bakoitzaren progresioaren berri eta beraz, programazioa moldatzeko eta talde osoaren erritmoari egokitzeko aukera. Ebaluazio tresna desberdinak erabiltzen ditugu, ikaskuntza ebaluatzeko: galdetegiak, ahozko eta idatzizko probak, ikasleen ekoizpenak, bai taldeka bai banaka egindako lanak, aurkezpenak, eguneroko behaketa… Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendik aurrera bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Azterketa hau ikasleak eskuratzen ari diren 12
  • 13. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua gaitasunen inguruko informazioa ematen digu. Informazio hau ikastetxean bertan ikusten ditugun emaitzekin alderatzen dugu eta, ateratzen ditugun ondorioekin Hobekuntza Plana idazten dugu, Ikastetxeko Urteko Planean txertatuta joateko. Irakasleei dagokienez, hauek etengabean ebaluatu behar dute beran lana, ikasleen ezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den Urteko Memorian ikasturte bakoitzean egindako lana ebaluatzen dugu: ikasturte hasieran Urteko Planean jarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu behar da, eta hurrengo ikasturterako zer hobetu behar den argituko da. Bukatzeko, ikasi-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du, irakaskuntzaren eragilea da. Honela, ebaluazioa irakasleen prestakuntza eta ikerkuntzarako baliabide bihurtzen da eta berari esker gure lana garatu eta hobetzeko tresna daukagu. 13