3. Bertsolaritza Bertsolaritza ahozkoa dela esan dugu. Baina batzuetan bertsoak idatzi ere egiten dira. Eta idazten diren bertsoak ez dira bat-batekoak, idazterakoan astiz pentsatzeko aukera dago eta. Baina beldurrik gabe esan dezakegu bertsolaritza ahozko literaturaren atal nagusia dela. ATZERA EGIN
5. Bertsolaritza BERTSO MOTAK: Koplak ere txikiak eta handiak izan daitezke. Zortzikoak eta Hamarrekoak badira bertsorik normalenak ere, gaur egun hainbat eta hainbat bertso mota ezberdin daude: zazpi puntukoak, bederatzikoak … eta gero eta mota gehiago sortzen ari dira, bertsolariek doinu berriekin egiten dituztelako bertsoak. Eta, normalean, doinu berri bakoitzeko bertso mota berri bat dugu . ATZERA EGIN
8. Bertsolaritza KOPLA TXIKIA Maritxu nora zoaz - - - - - eder galant hori. - - - - - Iturrira Bartolo - - - - - - - nahi baduzu etorri. - - - - 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba KOPLA HANDIA Lanestosako neska mutilak - - - - - horiek dantzari onak - - - - - - - - euskal dantzetan izango dira - - - - Euskal Herriko onenak. - - - - - - - - 10 silaba (5 +5) 8 silaba 10 silaba (5+5) 8 silaba Azpimarratuta=oinak, errimak . KANTATU KANTATU
9. Bertsolaritza Ama begira zazu leihotik plazara ; ni bezalakorikan plazan bai ote da .. Gaur goizean jaiki naiz suerte onean tanke bat topatu dut neure kafesnean . Ikusi nuenean zure ile latza iruditu zitzaidan (maitea) sorginen erratza . Elurra teilatuan zakua lepuan , ibili beharko dugu aurtengo neguan .
10. Bertsolaritza Axuri beltza ona duk, baina txuria berriz hobea dantzan ikasi nahi duen horrek nire oinetara begira. Aita semeak tabernan daude ama alabak jokoan (bir) Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik gakoan.
11. Bertsolaritza Txapelketak sortzen du hainbat ilusio txapel bakarra eta guztien desio “ gaur zu zara txapeldun” jende denak dio baina hainbesteraino nik ez dut balio. 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba Oinak, errimak: ilusio, desio, dio eta balio. KANTATU ZORTZIKO TXIKIA
12. Bertsolaritza Xarmangarria zira, eder eta gazte ; ene bihotzak ez du zu baizikan maite . Beste zenbait bezala, ote zera libre ? Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke . Pasaiako plazatik dator notizia zezen bat izen dela jenioz bizia . Kantatutzera noa bistan ikusia kontsolatzeko triste dagoen guzia . Behin batian Loiolan erromeria zan hantxe ikusi nuen neskatxa bat plazan : txoria baino ere arinago dantzan ; huraxe bai polita han politik bazan !
13.
14. Bertsolaritza Loreak udan ihintza bezala maite det dama gazte bat, hari hainbeste nahi diotanik ez da munduan beste bat; inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat, bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat. Pello Errota: Ari naizela, ari naizela, hor ikusten det Txirrita, eta zein ez da harrituko gaur gizon hori ikusita? Dudarik gabe egina dio andregaiari bisita: oso dotore etorri zaigu bi alkondara jantzita. Txirrita: Hauxe da lotsa eman didana gizon artera sartuta, edozer gauza esaten degu edan tantokin poztuta; bi alkandora ekarri ditut bat eraztea ahaztuta . Pellok bi nola jantziko ditu bat besterikan ez du ta.
15. Bertsolaritza 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba Oinak, errimak: gozoa, osoa, pausoa, zozoa eta kapritxoa. KANTATU HAMARREKO TXIKIA Elurra beti izan da zuri ta gozoa , ta elurretan pasa da bart gaba osoa. Goizen kanpoalderantz nahi nuen pausoa, baina ohean dago nere aita zozoa; ez al duzu beteko nere kapritxoa? (bis
16. Bertsolaritza Batetikan korrozka bestetik herrena ohia okupatu du hori da txarrena ez da pinta kabala honek dakarrena kantzontzilorik gabe ohean barrena : pixkat gutxio edan ezazu hurrena (bi).
17. Bertsolaritza Euskal Herriko lur maite hartan jaio nintzan baserrian ; itzal handiko intxaur arbol bat dago gure atarian ; haren ondotik irtenda noiz nahi maldako gaztainadian , edo sagarrik onenak jaten luberriko sagastian , arbol tartian bizitu nintzan gazte denbora guztian . 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba KANTATU HAMARREKO HANDIA Oinak, errimak: baserrian, atarian, gaztainadian, sagastian eta guztian.
18. Bertsolaritza Mutil koxkor bat itsu aurreko zuela aldamenean, gizon buru-soil, bizar-zuri bat bi makuluren gainean, kale ertzean ikusi nuen inora ezin joanean; ta bera nor zan jakin nahiean inguratu nintzanean, limosnatxu bat eskatu zidan Jainkoaren izenean.
19. Bertsolaritza Ia guriak egin du dadegu zeinek agindu (bir) . Ez oraindik umildu alkarrengana bildu gerra nahi duen guzia berari kendu bizia. Iparragirre abila dela askori diot aditzen, eskola ona eta musika hori hoiekin zerbitzen. Ni ez nauzu ibiltzen kantuz dirua biltzen komeriante moduan… Debalde pesta preparatzen det gogua dedan orduan.
21. Bertsolaritza JOSE MARIA IPARRAGIRRE Jose Maria Iparragirre Balerdi ( Urretxu , Gipuzkoa , 1820 , abuztuaren 13a - Ezkio-Itsaso , 1881 , apirilaren 6a ) olerkari gipuzkoarra. Bereak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak. Biografia Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun ( Gipuzkoa ) jaio zen 1820 . urteko udako egun baten. Kontuan hartuz Euskal Herriak pairatu zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak, bere bizitzako 61 urteak Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar izan ziren. Eraldaketa horiek Erregimen Zaharraren krisialdiarekin hasten dira, Gerra Karlistari hasiera emanez, eta Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasten da; gatazka honek azkenean, 1876 . urtean, foruen abolizioa ekarriko du. Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza Erromantizismoaren arrakasta garaian izango da. Bere garaikidea zen Charles Baudelairek Sentitzeko modu bat deitu zion erromantizismoari, gizabanakoaren errealizazio pertsonala eta askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmo gisa aurkezten den sentitzeko modu bat. Gizabanakoak bere herria berezko izpirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz, askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa da bera aurkitzea. Existentziaren motorea eta sortze-arnaserako anbizioa, gauza konkretuetarako baino gehiago. Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatu zuen, eta modu honetan azal daitezke bere olerkigintzaren hainbat alor sentikor. Bertsolaritza zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik azpimarragarriena dugu eta bere Guernicaco Arbola ereserkia Foruen eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu. Ñabardura guztiak kontutan izanda, Iparragirrek Adam Mickiewiczek Polonian edo Alessandro Manzonik Italian betetako paper bera egin zuen. Baina nazio olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen, diziplina bat, Erromantizisismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuena, erarik aproposenetariko bezala estetika espresibista berri hau plasmatzeko.
22. Bertsolaritza Bilintx Izen-abizenak: Bizkarrondo Ureña, Indalezio (izen Osoa: Guillermo Joaquin Indalencio) Izengoitia: Bilintx / Moko Jaiotze data eta lekua: 1831-04-30, Donostia (Alde zaharra) Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1876-07-22, Donostia (Alde zaharra) (Printzipal Antzokia) Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin (1869) ezkondua. Haurra zelarik, jolasean zebilela erori eta aurpegia itxuraldatua geratu zitzaion; hortik datorkio "Moko" izengoitia. Arzuaga zurgindegian egin zuen lan ; gero Antzoki Zaharraren (Printzipal Antzokia) zaindari edo kontserje izan zen. Liberala zen, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudatu zen II. gerrate Karlistan. 1876ko urtarrilaren 20an, Donostiako bonbaketan zauritu eta handik sei hilabetera hil zen.
23. Bertsolaritza Xenpelar Izen-abizenak: Petrirena Berrondo, Juan Frantzisko Izengoitia: Xenpelar Jaiotze data eta lekua: 1835-01-12, Errenteria (Senpelarre baserria) Heriotza data eta lekua: 1869-12-08, Errenteria (Madalena kalea) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Maria Josefa Retegirekin ezkondu zen. Senperelarre baserria Errenteriako lurretan badago ere, Oiartzundik gertuago dago. Bestalde, zalantzak daude, Xenpelar Oiartzunen edo Errenterian jaioa ote den. Agiri guztietan esaten da Oiartzunen jaio zela. Han bataiatu zuten. Baina, beharbada, gerra bete-betean jaio zelako da hori. Mutil-koxkorra zelarik Egurrola baserrira joan zen morroi, han izeba bat bizi zuelako. Egurrolakoak mandazain ibiltzen ziren garai hartan. Txikia omen zen. 1859an, ezkondu zenean, Errenteriako kalera joan zen bizitzera. 1861ean kalean bizi zen amarekin, arreba Maria Luisa eta beste anaia batekin. Seguru asko Xenpelarrek irakurtzen bai, baina idazten ez zuen jakingo. Gero Malen kalean biziz izan zen. Errenteriako ehun Fabrika Handian lan egin zuen hil arte, ehule. Baztangaz hil zen. 1869ko urrian hasi eta hilbeltza bitartean 30 bat lagun hil ziren gaitz horrekin Errenterian; tartean, Xenpelar eta bere arreba Maria Luisa. Gaixotasun horrekin zeuden erien etxeak itxi egiten zituzten eta otartxo batekin igotzen zitzaizkien behar zituzten gauzak. Urriaren 25ean Xenpelarren emaztea hil zen. Fabrikara joaten segitu zuen Xenpelarrek: bere azken oihal pieza azaroaren 20an kobratu zuen. Abenduran 8an hil zen. Anaia zaintzera joan zen bere arreba Maria Luisa, haurdun bazegoen ere. Anai hil zen egunean berean (abenduaren 8an) Maria Luisak haurra eduki zuen. Behin baztangaz kutsatura zegoen etxe batera sartu ezkero ez zegoen ateratzerik, beraz, Maria Luisak Xenpelarren etxean egingo zuen haurra. Osaba gela batean gorputz eta bestean arreba haur egiteko antsietan. Abenduaren 17an hil zen haurra eta 18an ama.
24. Bertsolaritza Urretxindorra Izen-abizenak: Enbeita Rementeria, Kepa Izengoitia: Urretxindorra / Karatx Jaiotze data eta lekua: 1878-09-07, Muxika (Areatza) (Usparitxa) (Jeuri baserria) Bizkaia Heriotza data eta lekua: 1942-12-11, Muxika (Areatza) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Juan Antonio Enbeita "Txotxojeuri"ren semea. Benita Goiriarekin ezkondu zen (1902); zortzi seme-alaba izan zituzten: Bixenta, Balentin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne, Itziar eta Deunoro. Abertzalea eta errepublika garaian mitinez mitin ibilitakoa. Osasun txarrekoa, Biasterira joaten zen aldi baterako 1919 ezkero. Guda Zibilak Biasterin harrapatu zuen (1936-1937); baserrira oso gaixorik itzuli zen eta ez zen bere onera gehiago etorri.
25. Bertsolaritza Txirrita Izen-abizenak: Lujanbio Retegi, Jose Manuel Izengoitia: Txirrita Jaiotze data eta lekua: 1860-08-14, Hernani (Ereñozu) (Latze-zar baserria) Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1936-06-03, Altza (Gazteluene baserria) Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Gazteluene baserrian eman zituen azken urteak. Goizuetara bertsotara zihoala, buruko atakeak jota hil zen. 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako Bertsolariya aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen, eta, bat-bateko jardunarekin batera, bertso-jartzailerik oparoenetakoa. Bertsolaritzaren historiako figurarik handienetakoa da. Kanturako beti eta noiznahi zegoen prest. Eskolagabea izan arren, irakurtzen bazekien. Bestela ere, oso gogo kontzientziatua ageri du eta herritar soil baten buruan arrotz ziren izenak eta erreferentziak zeuzkan, hala nola, erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak,eta abar. Alde horretatik, Txirrita da bertsolari klasikorik politikoena. Goizuetan Maiatzaren 31an saioa zuen. Hamaiketakoan gazta zaharra jan eta "oraintxe 150 kilo eztek gaizki " esan zuen (hauek omen bere azken hitzak) eta ondo ezik eraman zuten Gazteluenera. Bertan hiru egun eman zituen azken arnasa eman artean.
26. Bertsolaritza Pello Errota Izen-abizenak: Elizegi Maiz, Pedro Jose Izengoitia: Pello Errota Jaiotze data eta lekua: 1840-12-23, Asteasu (Goikoerrota), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1919-02-03, Asteasu (Goikoerrota), Gipuzkoa Mota: Bertsolaria BIOGRAFIA "Pedro Jose Elizegi, Asteasuko Goikoerrotan jaio zen. Errotaria bizibidez.Errekaldetarren antzera, bertsolari familia dira Goikoerrotakoak ere. Pelloren anaia Joan Kruz, gero Oiartzuna ezkondu zena, arreba Sabina, Mikel Anton semea... Bautista eta Antton Kortajarena. Zizurkilgo Joakina Antonia Bengoetxearekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituzten. Gizon txikia, izugarri bizkor eta bizia; azkar pentsatu eta azkar kantatu, bertso lanean plazan asko luzitzen zuena. Umore eta irria beti ezpainetan, ziria eta eztena bazuen, teste inork adina. Orduko bertsolari guztiekin kantatu zuen, herriz herri, festaz festa, txapelketa, desafioak... dei asko izaten zuen eta sekula ez zuen atzera egin ez kantu lanean eta ez bertso paperak ateratzen. Bizibidez zen bertsolari, horrela etxera behar zuen diru laguntza eramanez. Azpeitiko Euskal Festetako sariaren eta beste askoren irabazle. Hain popularra egin zen, non 1895. urtean amerikano batzuek joanetorri osoa ordainduta Arjentinara eraman zuten hango euskaldunei bertso kantatzera. 78 urterekin hil zen, bere Errotan. Euskaldunon oroimenetik ez da borratuko Pello argiaren irudi sinpatikoa." (DORRONSORO, J. Bertsotan 1789-1936an oinarritua)
27. Bertsolaritza Piarres BORDAÇARRE (ETXAHUN IRURI) IZEN-DEITURAK : BORDAÇARRE, Piarres IZENGOITIA : Etxahun-Iruri SORTEGUNA : 1908/V/28 LEKUA : IRURI (Xuberoa) HERIOTZE DATA : 1979/X/01 LEKUA : IRURI (Xuberoa) OFIZIOA : laboraria BIZILEKUA : IRURI (Xuberoa) MOTA : bertsu jarriak BIOGRAFIA : Kantu eta pastoral egile xuberotar honek Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak idatzi zituen, besteak beste Agur Zuberoa famatua. Xuberoako antzerki tradizional moldean idatzi zituen 7 pastorala. Piarres Bordazarre izan da urtetan Xuberoak eman duen pastoral egile argi eta hoberena. BERTSU EZAGUNENAK : Agur Zuberoa , Ama, Aurthenko bozkak, Gure zazpi probentzietako..., Lagunt eta maita, Pariseko Chiberoutarer Agur, Txikito, Xalbadorri, ....
28. Bertsolaritza Uztapide Izen-abizenak: Olaizola Urbieta, Manuel Izengoitia: Uztapide Jaiotze data eta lekua: 1909-05-10, Zestoa (Endoia auzoa, Uztapide baserria), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1983-06-08, Oiartzun (Ergoien), Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Inazio Paulo Olaizola (Endoiarra) eta Maria Bizenta Urbieta Azpiazuren (Itziartarra) semea, zortzi senidetan laugarrena. Kontxi Iturain Etxeberriarekin, Krixoxtomo Iturainen alaba, ezkondu zen 1952an Oiartzunen; bi seme izan zituzten, baina aurrenekoa jaiotzean hil zen. Bigarrena, Manuel Olaizola Iturain. 1922 inguruan, 13 urte zituela, urtebeterako Arabako Zurbanora bidali zuten gurasoek erdaraz ikasi zezan; 14 urtez gero, baserri eta mendiko lagintza gehientsuenak probatu zituen: artzantza, karegintza, ikazgintza, egurketa... harik eta fabrikan lanen hasi zen arte. 1935ean hasi zen bertsotan jendaurrean eta 1972an ixildu zen; bertsolari batek eskura dezakeen guztia lortua zuen ordurako. 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izan zen, eta 1936an eta 1960an bigarren. Gerra ondorengo aroan, Basarri eta Lasarterekin batera, bertsolaritzaren izen nagusia izan zen. Bertsotan hizkera garbiko eta arrazoi argikoa izateaz gain, edozein egoeratara moldatzeko aparteko dohaia zuen behatzaile zorrotz honek. Joan den mendeko bertsolaririk maitatuenetako bat, maitatuena ez bada. 1972ko apirilaren 30ean, Donostiako Anoeta pilotalekuan (Atano III.) Argia astekariaren aldeko jaialdi bat burutzen ari zelarik, ahotsik gabe, mutu, geratu zen jaialdi erdian; hala ere, 1972ko maiatzaren 2an, Zestuan, kantatu zuen azkenekoz jendaurrean Lilibe, Basakarte eta Manuel Olaizola "Uztapide II" bere iloba besotakoekin; handik gutxira, maiatzaren 10ean, 63 urte betetzen zituen egunean, tronbosi atake bat jasan zuen eta ez zuen gehiago bertsorik kantatzerik izan. Gizon serioa zen. Kanpoko kontuei buelta asko ematen zizkion eta ez zuen inork molestatzea nahi izaten. Etxean ez zuen bertsotan egiten, bere tabernan ere gutxi.
29. Bertsolaritza Basarri Izen-abizenak: Eizmendi Manterola, Iñaki Izengoitia: Basarri Jaiotze data eta lekua: 1913-11-27, ,Errezil (Granada baserria), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1999-11-04, Donostia (Eritetxe Probintziala), Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria, Epailea, Gai-jartzailea BIOGRAFIA Sei urterekin Azpeitira joan zen bizitzera senitarteko baten etxera eskolara joateagatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera joan zen famili osoa. Bertan bizi izan zen bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, irratia (La Voz de Guipuzcoa; Euskadi Irratia) eta kazetaritza (La Voz de España; El Diario Vasco) izan zituen bizibide urte askoan; euskaraz zein gazteleraz egiten zituen bere ekarpenak; gerra ostean aintzindari izan zen euskara komunikabideetaratzen eta oso ezaguna eta jarraitua izan zen inguru euskaldunetan berak egiten zuen Gure bordatxotik jardun-saila. Zarauzko Zahar-etxean bizi izan zituen azken urteak; 87 urte betetzear zituela eraman zuten Donostiako Eritetxe Probintzialera, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa: 1999ko azaroaren 4ko goizeko seiak aldera. Bertsolaritzari dagokionez, bertsotan oso gazterik jo zuen gailurra, hogeita bi urterekin jantzi baitzuen Euskal Herriko lehen txapela, 1935ean. Bigarrena, gerra ondoko lehen Txapelketa Nagusian jantzi zuen, 1960an. 1962an, Uztapideren atzetik bigarren gelditu zenean, txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, ehun mila pezeta saritzat eskeintzen zituen 1968ko "Piensos Onena" sariketa nagusian parte hartu zuen, baita irabazi ere. Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen: bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia. Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera ekarri zuen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak...
30. Bertsolaritza Mattin Treku Mattin Datu pertsonalak Izen osoa Mattin Treku Inarge Ezizena Mattin Jaio 1916ko azaroaren 11a Ahetze , Lapurdi ( Euskal Herria ) Hil 1981ko uztailaren 22a ( Euskal Herria ) Mattin Treku Inarge ( Ahetze ( Lapurdi ), 1916ko azaroaren 11a - 1981ko uztailaren 22a ) euskal idazle eta bertsolaria . Lanak Bertsoa Ahal dena ( 1971 , Auspoa ) Etxe xokotik kantari ( 1981 , Auspoa ) Mattin Trekuren omenezko estatua Ahetzen
31. Bertsolaritza Xalbador Izen-abizenak: Aire Etxart, Fernando Izengoitia: Xalbador, Urepeleko Artzaia Jaiotze data eta lekua: 1920-06-19, Urepele (Xalbadorrenea) (Behenafarroa) Heriotza data eta lekua: 1976-11-07, Urepele (Behenafarroa) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Mixel Aire eta Paskalin Etxarten hirugarren senide zaharrena. Anai bat eta lau arreba zituen Xalbadorrek. Leoni Etxebarrenekin ezkondu zen 1943ko urtarrilaren 29an. Seme-alabak: Henriette, Mixel, Daniel, Mari Helena. 16 urte zituela ezagutu zuen gerora bere emaztea izango zena. Urepelen omenaldi handi bat eskeini zioten 1976an; bazkalostean ondoezak eman, bertako eskolako gela batera eraman eta iluntze hartan bertan zendu zen. Bigarren mundu gerratik Hernandorena sendagileak libratu zuen. Donibane Lohitzunen egindako txapelketa munta handiko eguna izan zen berarentzat, bertan ezagutu baitzuen bere lagun handia izango zen Mattin. Xalbadorrek miresten zuen hegoaldeko bertsozaletasuna, bere herrian inoiz kantatu zuen baina bere omenaldian euskal herri guztietik etorritako jendea ikusirik, bat baino gehiago harritu zuen hegoaldekoek Xalbadorri erakutsitako miresmenak. Aita Urepelgoa zen eta ama, aldiz Los Angeles-en sortua. (amaren aita Urepele edo Aldudekoa zen eta amaren ama, aldiz, Aurizberrikoa) Aita Urepelgoa zuen. Ama Los Angeles-en sortua. (Amaren aita Urepel edo Aldudekoa zela uste dugu), eta ama, Aurizberrikoa zen. Liburu argitaratuak: Ezin bertzean. 1969 Herria gogoan. 1981 Odolaren mintzoa. 1976
32. Bertsolaritza Lazkao Txiki , benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena ( Lazkao , 1926ko irailaren 15a - Donostia , 1993ko apirilaren 3a ) Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen. 1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkao udalerriko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen, Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten. Umea zela Espainiako Gerra Zibila ezagutu zuen. Soldaduzka egitera Afrikara joan behar izan zuen bi urterako. Arabieraz hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat. Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Noizbait txorien abestiak grabatzen ere ikusi omen zuten mendian. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Ofizio askotan aritu zen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile... Askotan bertso lanarekin aspertuta edo nazkatuta egoten omen zen. 1976an omenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian . Lazkao Txiki k 1943an , hamazazpi urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan, Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun ( 1964 , 1965 ) eta txapeldunordea izan zen ( 1950 , 1962 ). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik. Basarri , Zepai, Mitxelena , Uztapide, Xalbador , Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen. Mattin txikiarekin bikotea osatuz, bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore handikoa eta bizia zen; gai sakonetan ere entzulearengana heltzen abila. Ikasketa handirik gabea bazen ere, gizon azkarra. Txiste kontalari lanetan ere trebea zen. Bertsolari eta pertsona bezala maitatua, bere bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak ere egin izan dira telebistan. LAZKAO TXIKI
33. Bertsolaritza Balendin Enbeita Izen-abizenak: Enbeita Goiria, Balentin Jaiotze data eta lekua: 1906-05-20, Muxika (Areatza) (Usparitxa) (Jeuri baserria), Bizkaia Heriotza data eta lekua: 1986-11-20, Muxika (Areatza) (Zabala-Ormaetxea baserria), Bizkaia Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Juan Antonio Enbeita (Txotxojeuri)-ren biloba. Kepa Enbeita "Urretxindorra" eta Benita Goiriaren semea. Klara Ealorekin ezkondua (1935); sei seme-alaba izan zituzten: Kepa Agustin, Abel, Libe, Moises, Xabier, Joseba Andoni eta Jon. Baserrian izandako istripu baten ondorioz zendu zen
34. Bertsolaritza Argazkian: Jose Maria Iparragirre (1880) Argazkian: Indalenzio Bizkarrondo "Bilintx" (1885) Argazkilaria: Bitoriano Iraolaren marrazkia
40. Bertsolaritza BAINA BERTSOLARITZA, EDO AHOZKO INPROBISAZIOA, EZ DA EUSKAL HERRIRA KOKATZEN BAKAR BAKARRIK. MUNDUKO BESTE TOKI BATZUETAN ERE GORDE DITUZTE GURE BERTSOLARITZAREKIN KONPARA DAITEZKEEN ADIERAZPENAK Ondorengo youtube bideoetan adibide batzuek ikus ditzakezue
41. Bertsolaritza Palestinako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=aoXwmt4mMaQ Kubako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=FJWynCpfQwc Argentinako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=b_HhJwWc9Os Gazteen RAPak ere bertsoen estiloa du; ikusi bestela bideo hau: http://www.youtube.com/watch?v=1C0H6vs05Qk