1. BERTSOLARITZA (Gidoia)
SARRERA:
Bertsolaritza egungo ahozko literaturaren ardatza dela esan daiteke. Izan ere, antzina ahozko euskal literaturak zuen
zenbait genero, denbora pasa ahala, ahultzen joan den bezala, bertsolaritza indartzen joan den generoa da. Horren
lekuko dira, esate baterako, bertso-eskolen ugaritasuna, txapelketetan gazteen geroz eta presentzia handiagoa,
emakumeen parte hartzea, etab.
BAT-BATEKO BERTSOAK ETA BERTSO JARRIAK:
Bi bertsolaritza adar nagusi daude: bat-bateko bertsolaritza eta bertsopapera edo bertso jarriak.
Hasteko, bat-bateko bertsoak hogei segundotik minutu baterako iraupena dute, jendearen aurrean aurkezten dira, eta
normalean bertsolariak beste bertsolari batzuekin botatzen ditu bertsoak. Gainera, bat-bateko bertsoetan jendeak
parte hartzen du.
Bertsopapera ordea, ez da jendaurrean egiten eta ezta bi bertsolariren artean ere.
LEHENGO ETA GAURKO BERTSOLARITZA:
Bertsolaritzaren hastapenak ezin dira historian kokatu. Bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake.
1452. urtera arte itxaron beharko dugu ahozko ihardunaren lehen aztarnak erabakigarriak izateko. Bertsolaritza
idatzia Bernart Etxepareren liburuarekin hasi zen eta bertan bertso eta kantu ugari ageri dira.
XVIII.mendeko lehen berrogei urtean nagusi izango dira bertso guduak.
Karlistadek (1833-1839, 1872-1876) bateko eragina izango dute baita bertsolariengan ere. Euskal gizartean zatituta
dago. Aldarriak zabaltzeko, bertso paperek bat-batekoek baino lan hobea egingo dute. Bertso jarriak, beraz, sekulako
loraldia izango dute, bertso guduek behera egingo duten bitartean.
Bat-bateko bertsoak gora egin zuten lore jokoei esker.
1960tik aurrera, txapelketetatik aparte, bertsolaritza errepresio sozialaren aurkako aldarrikapen bide bihurtu da.
1977tik aurrera, jaialdiak ugaldu egiten dira. Bertsolari eskoletako lehen bertsolariak sortzen dira: Sarasua,
Euzkitze... Bertsoak komunikabideetara salto egiten dute eta bertsozaleriak inoizko kopururik handienak sartzen du.
Bertsolaritza baserritik hirira jaisten da, bertsolariak ikasketan aurrera eginez.
BERTSOLARITZAREN MOLDEAK
DOINUA
Bertsolaria, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan
lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.000 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
2. Bertsolariak ahots sendo eta belarri on behar duela pentsa badaiteke ere, adituen esanetan “komunikazioaren
arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura
kantatzeko moduaren egokitasunean baizik”.
ERRIMA
Bat-bateko bertsolaritza liburuan aipatzen denez, “askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen
ardatza. Errimatuz ari bagara, bertsotan ari gara”.
Errima beti da sail berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea
osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko
kontsonantean (z) eta honen aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako.
NEURRIA
Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bertsolariak,
bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa
izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki.
Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:
● Zortziko handia
● Zortziko txikia
● Hamarreko handia
● Hamarreko txikia
BESTELAKO ZENBAIT EGITURA
Gehien erabiltzen diren neurriak aurrekoak badira ere, badaude beste neurri batzuk, koplak, tradizio handikoak eta
oso erabiliak eskerako eta errondarako:
● Kopla handia
● Kopla txikia
Neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere:
●
●
Zazpi puntokoa
Bederatzi puntokoa
BERTSOLARI OSPETSU BATEN BIOGRAFIA
Bilintx (1831-04-30 eta 1876-07-21, bertsolaria eta euskal poeta)
Izen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Ama Joakina Ureña Alana zuen, eta aita Jose Maria Bizkarrondo
Amunarriz. Amaren aldeko aitona andaluza zuen, Ayamontekoa (Huelva). Gaztetan izandako istripu batek aurpegia
desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko beste goitizena. Zorigaiztoa lagun izan zuen bere
3. bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik
aitzina, errenka ibili zen betirako.
Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Gerra Karlistan,
karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik botatako granada
bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada
lehertu eta zangoak moztu omen zizkion.
Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun
berean.