SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  21
Télécharger pour lire hors ligne
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO
   TEKNOLOGIA BERRIAK

    IPUIN MULTIMEDIAK




            IKASLEAK: JON URRUZOLA,
                     NEKANE TEJEDOR,
                     IÑIGO LARRAÑAGA
                     OLAIA JUNI


            IKASTURTEA: 2009-2010
AURKIBIDEA

SARRERA………………………………………………………………………...1


GAI HONEN HELBURUAK……………….………………………………….2


IPUIN TRADIZIONALAK VS IKUS-ENTZUNEZKOAK…………..…..3


IPUIN MULTIMEDIEN KATALOGOA………………………………….4-9


IPUINEN AZTERKETA ETA GOMENDIOAK………………………..10-13


IPUIN MULTIMEDIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK……………..14


IPUIN MULTIMEDIAK SORTZEKO PROGRAMAK……………..15-16


GUK SORTUTAKO IPUIN MULTIMEDIA………………………………17


ONDORIOAK………………………………………………………………....18


BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………….19
SARRERA


      Teknologia berrien laguntzaz sortutako eta egindako ipuinak,
multimediak, dagoeneko ikastetxe guztietan topa ditzakegu.
Normalean CD-Rom hauetan, ipuinez gain beste zenbait ariketa edo
jolas ere izaten dira. Haur Hezkuntzako haurrek teknologia berriekiko
duten lehenengo kontaktua gelan, programa (CD-Rom) hauen
bitartez izaten da. Eta horrexegatik aukeratu dugu ipuin multimedien
gaia, epe laburrean gure esku egongo delako ipuin hau edo bestea
modu ezberdinetan lantzea, eta oso baliagarria iruditzen zaigulako
errealitate berri hau sakontasunez ezagutzea.

      Abiapuntu bezala, zenbait galdera      planteatu   ditugu   gure
ikasgaiaren helburu nagusiekin lotuz:

  -   Zer jakin behar dugu ipuin multimediei buruz? ( Zein ipuin
      multimediak dira egokienak Haur Hezkuntzarako?)
  -   Ze nolako maisu eta andereñoa izan nahi dugu? (Egingo al
      dugu hautaketarik?)
  -   Zein da teknologiaren papera Haur Hezkuntzan? (Honelako
      saioek, ba al dute helbururik? Ipuinak modu honetan
      kontatzean, zer galtzen da eta zer irabazi? Haurrek, zer
      nahiago dute?...)

      Hauek eta galdera gehiago erantzuten saiatuko gara. Eta
horretarako, emisorearen aldaketak duen garrantziaz arituko gara,
merkatuan dauden bilduma ezberdinak aztertuko ditugu, eta ipuin
multimediak baloratzearren zenbait irizpide finkatuko ditugu, ondoren
guretzat gomendagarriak direnak proposatzeko.

      Hori egin eta gero, guri interesgarriagoa iruditzen zaigun bidea
arakatuko dugu, ipuin multimedia propioak sortzea, alegia.
Alternatiba hau askoz baliagarriagoa izan daitekeela deritzogu. Badira
proiektuak eta programak gure kabuz ipuin multimediak sortu ahal
izateko    edota liburu multimediak , eta zentzu ezberdinetan
eraginkorragoak direla pentsatzen dugu. Prozesu hauetan, haurrek
ere parte har dezakete (irakaslearen laguntzaz) gelako edo
bakoitzaren esperientzia abiapuntutzat hartuz, eta hau praktikara
eramatea lortu dugu ipuin bat sortuz, mutiko baten marrazkiak eta
ahotsa erabiliz.

     Lan honi amaiera emateko zenbait gauza ondorioztatu ditugu
hausnarketa moduan.




                                                                     1
GAI HONEN HELBURUAK:


Taula honetan ikus dezakegun bezala, irakasgaian zehar planteatzen
diren helburu nagusiak abiapuntutzat hartu ondoren, ipuin-
multimedien gaia burutzeko orientabideak planteatuko ditugu:




HELBURU NAGUSIAK               GAIA             ORIENTABIDEAK



Zer jakin behar du
                                              Zer dira ipuin
ipuin multimediei
                                              multimediak?
buruz Haur
                                              Zertarako? Abantailak,
Hezkuntzako irakasle
                                              desabantailak?
batek




Informazio iturriak
                                              Zeintzuk daude? Nola
arakatu. (liburutegiak,
                             IPUIN            lortu? Irizpideak?
internet…)
                          MULTIMEDIAK




                                              Ipuin multimediak:
Ipuin multimediak                             sormenaren tresna
sortzeko baliabideak                          bezala.
ezagutu                                       -Programa ezberdinak
                                              -Erabilpena




                                                                 2
IPUIN TRADIZIONALAK VS. IKUS-ENTZUNEZKOAK


Hurrengo taulan, fantasiari eta irudimenari dagokionez, bi formatu
hauen ezberdintasunak / konparaketa aurkezten dugu:


           NARRAZIOA                         IKUS-ENTZUNEZKOA



-Garun mailako ekintza ematen da:      -Garun mailako pasibitatea: zerbait
narrazioa egitean garunean ekintza     ikustean garuneko hainbat zonalde
ematen da, entzutean...                gelditu eta zentzumenezkoak
                                       aktibatzen dira.

                                       -Arretaren nagikeria: arreta bahiturik
                                       du irudiak, arreta arloak pantailari
                                       entxufaturik daude.

                                       -“Estimulazio estresa”: badira haur
                                       batzuk gorritu eta tentsioan jartzen
                                       direnak, estres pertzeptiboa,
                                       urduritu, neurriz gaineko asaldura
                                       eman.
-Sormenaren ekoizpena
                                       -Sormenaren inhibizioa
-Imajinazioa
                                       -Behaketa
-Irakurtzeko askatasuna
                                       -Menpekotasun arriskua
-Norberaren esperientziatik abiatzen
                                       -Kanpokoa da (ematen didate)
da.
-Norbanako-afektibo                    -Zuzenean arlo emozionalera doa.
-Arrazoitu daiteke                     -Alienantea
-Norberaren balioetatik abiatzen da.   -Balioak inposatzen ditu.



       Irudimenari erreparaturik, eta adituek diotenez, nabarmena da
ipuin klasikoak eraginkorragoak direla. Baina ipuin multimediek bere
abantailak ere badituzte; irudia oso erakargarria da haurrentzat, eta
arreta errazago mantentzen dute, pertzepzio bisuala eta entzunezkoa
lantzearekin batera.
       Gakoa kalitatean datza, ipuin esanguratsuen hautaketan, hain
zuzen ere. Kalitatezko ipuin multimediak eskaini eta landu behar dira,
baina betiko ipuinak eta ahozko kontaketa baztertu gabe, zeren eta
Pello Añorgak esaten duen modura “ahots gora egiten den kontaketak
badauka gaurko gizartean galtzen ari den osagaia, eta hori da
kolektibitatearen zentzua izatea; hau da, denak partaide sentitzea,
errito kolektibo beraren partaide”.



                                                                          3
IPUIN MULTIMEDIEN KATALOGOA

Katalogo hau osatzeko hainbat iturri kontsultatu ditugu. Internet erabili dugu, eta haur liburutegietara eta zenbait
eskola eta liburu dendatara jo dugu.

  ARGITALETXEA         MOTA       IZENBURUA        EGILEA            EZAUGARRIAK                                 LOTURA
                                  Egiaren         David        Bizkaieraz , animazioa,
                                                                                            http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=85
                                  ispilua         López        soinua, 6 urtetik aurrera
  IBAIZABAL                       Iratxoen        Iñaki        Batuaz, animazioa, soinua,
                                                                                            http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=86
                                  bihurrikeriak   Zubeldia     6 urtetik aurrera
                                                  Josu         Batuaz, animazioa, soinua,
                                  Hauskara                                                  http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=74
                    Ipuin                         Penades      10 urtetik aurrera
                    herrikoiak                    Juan         Bizkaieraz, PDAn
                                  Gabonak                                                   http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=75
                    edo                           Manuel       erabiltzeko, 10 urtetik
                                  ipuinetan
                    Tradiziokoa                   Etxebarria   aurrera
                    k                                          Bizkaieraz, PDAn
                                  Neskea eta      Aitor                                     http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=76
                                                               erabiltzeko, 10 urtetik
                                  jaungoikoa      Arana
                                                               aurrera
                                  Bizkaialdeko    Juan         Batueraz, PDAn               http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=77
                                  ipuin-          Manuel       erabiltzeko, 10 urtetik
                                  esaundak        Etxebarria   aurrera


Hona hemen goiko taulan agertzen diren ipuinen laburpena:

Egiaren ispilua: Igoneri gehien gustetan jakona beste ume batzuekaz txintxaurnetan olgetea da, baina aurten ez dauka
nogaz olgau. Bere urtebetze egunean, Igonek desio oso berezia eskatuko dau, baina gauzak ez dabe urten berak itxaroten
dauan moduan

Iratxoen bihurrikeriak: Ipuinen CD honetan iratxo jator eta maitagarriak ezagutuko dituzu; Iratxoen familia hau
Anbotoko Mari dama eder eta ahaltsuaren leize zuloan bizi da. Horko iratxo txikiena, Braulio, umeen laguna da. Irakurtzen
laguntzeaz gain, mundu berri eta harrigarriak erakutsiko dizkizu izaki txiki horrek.




                                                                                                                                          4
Hauskara: Inork esan al dizu zoragarria zarela, Hauskara? Beste inori aitortzen ez dizkiodan gauzak aitortzen dizkizut zuri,
eta ez dut inolako lotsarik. Zeinen gozagarriak ditudan zurekin emandako uneak!.

Gabonak ipuinetan: Ehko ahoz ahozko tradizio-ipuinen bidez, kristo aurreko zein osteko eguberri eta gabon jaien barri
emoten da, euskaldunon izakera eta esakera jatorriean oinarrituta.

Neskea eta jaungoikoa: 395. urtean Uxuek, hamabi urteko neskatoak, hil zorian egoan Urtzi ezagutu eban eta, hasiera-
hasieratik, berari laguntzeko prest agertu zan. Aro baten amaieran eta beste baten hasieran murgilduko gara liburu honen
orrietan aurrera egin ahala.

Bizkaialdeko ipuin-esaundak: Ipuinen CD honetan Bizkaiko 200 ipuin edo esaunda eskaintzen zaizkizu. Ipuin eta
esaunda hauen bidez, lurralde honetako euskara aberatsa ezagutu ezeze, bertako biztanleen bizitza-izakera ere ezagutzeko
bidean zaude.




                                                                                                                               5
ARGITALETXEA      MOTA           IZENBURUA              EZAUGARRIAK                LOTURA
                                 Makila kixki

                                                   4-6 urte
                                                                             http://www.elkar.com/
                                                   Ipuinak Cdrom, Jolasak




                              Gizon harrigarriak


                                                   Ipuinak, Cdrom, Jolasak   http://www.elkar.com/

               Ipuin
               herrikoiak
  ELKAR        edo
               tradiziokoak        Tartalo

                                                   Ipuinak Cdrom, Jolasak    http://www.elkar.com/




                              Patxi errementeria

                                                   Ipuinak, Cdrom, Jolasak   http://www.elkar.com/




                                                                                                     6
ARGITALETXEA     MOTA     IZENBURUA      EGILEA      EZAUGARRIAK                                LOTURA
                                                   6 urtetik aurrera.
                                                   Euskaraz,
                                                   Gazteleraz,
                                                   Ingelesez, Katalanez
                                                   eta Gailegoz.
                         Enperadorear              Programa honek,
                         en jantzi                 H.C Andersenen
                         berria                    ”Enperadorearen
               Amandre                  H.C.       jantzi berria”ren
  ANAYA        ipuinak
                                                                          http://perso.wanadoo.es/postigoaula/taller/trajenew.htm
                                        Andersen   bertsio zaindu bat
                                                   eskaintzeaz gain,
                                                   haurrek bere ipuin
                                                   propioak sortzea
                                                   ahalbidetzen du.
                                                   Testuak idaztea,
                                                   ipuinaren
                                                   kontakizuna
                                                   grabatzea




                                                                                                                             7
ARGITALETXEA     MOTA              IZENBURUA              EZAUGARRIAK        LOTURA
                          -Arroxali
               TTANTTO    -Hiru txerrikumeak
                          -Txanogorritxo
                          -Ametsak airean
                          -Izei txikia
                                                                        www.elkarlanean.com
                          -Ehun zango kaskarina           3 urte
                          -Bi indiar txiki inauterietan
                          -Txantxangorri mokofina
                          -Bremengo 4 musikariak
                          -Azenario erraldoia
                          -Ttanttoren opor sekretuak
                          - Koxmeren gezurrak
                          -Zazpi antxumeak
               TXIRRITX   -Inurria eta txirrita
IKASTOLEN
                          -Mari Domingi eta Olentzeroa
ELKARTEA:
                          -Mari kanela
                          -Bi anaiak eta sorgina                        www.elkarlanean.com
URTXINTXA                                                 4 urte
                          -Lehoia eta kilkerra
                          -Lau anaiak
                          -Zapatillak eta galtzak
                          -Hansel eta Gretel
                          -Martin txiki eta Basajauna
                          -Jon zikinen anaia
               XANGO      -Helikopteroa ikastolan
                          -Gulliver Liliputen
                          -Artzai gezurtia
                          -Olentzeroren oparia                          www.elkarlanean.com
                                                          5 urte
                          -Makilakixki
                          -Ziripot eta Miel Otxin
                          -Ahate itsusia
                          -Erraldoi berekoia




                                                                                              8
ITURRIA              MOTA                      IZENBURUA                       LOTURA
            Amandre ipuinak        Ahuntza eta zazpi antxumeak           http://vimeo.com/4547125
                                   Hiru txerrikumeak                     http://vimeo.com/4547901
                                   Txanogorritxo                         http://vimeo.com/4547125
                                   Martin txiki eta jentilak             http://vimeo.com/4587088
            Ipuin herrikoiak edo
                                   Okaltxo                               http://vimeo.com/4609054
            tradiziokoak
                                   Sagu printzesa                        http://vimeo.com/4561842
                                   Tartalo eta artzaina                  http://vimeo.com/4544149
                                   Doña Karmen, lotia bezain beldurtia   http://vimeo.com/4546088
            XX. eta XXI. mende     Elmer                                 http://vimeo.com/4562474
            hasierako ipuinak      Errauskin printzea                    http://vimeo.com/4608765
                                   Espagetiak Susirentzat                http://vimeo.com/4606852
                                   Gertrudis sorgina                     http://vimeo.com/4561842
                                   Hamar oilo gara                       http://vimeo.com/4544149
INTERNETA                          Hegan egin nahi ez zuen arranoa       http://vimeo.com/4576365
                                   Hiru bidelapur                        http://vimeo.com/4563003
                                   Joanes eta Bioletaren bihotza         http://vimeo.com/4572501
                                   Jonas eta hozkailu beldurtia          http://vimeo.com/4553135
                                   Kanguru bat baserrian                 http://vimeo.com/4572619
                                   Kraskagailu                           http://vimeo.com/4587088
                                   Lolo, untxi ezberdina                 http://vimeo.com/4587088
                                   Marigorringoa eta harra               http://vimeo.com/4571137
                                   Mua!                                  http://vimeo.com/3422301
                                   Munstro iletsua                       http://vimeo.com/3073118
                                   oroimenik gabeko eguzkia              http://vimeo.com/4591277
                                   Sugai dragoitxoa                      http://vimeo.com/4563003
                                   Txomin ipurdi                         http://vimeo.com/4576365




                                                                                                    9
IPUIN MULTIMEDIEN AZTERKETA ETA IPUIN
GOMENDAGARRIAK


     * IBAIZABAL

      Ibaizabalek argitaratutako “Multimedia Bilduma” nahiko
heterogeneoa da. Sei ipuin dira, eta ezaugarri eta egiturari
dagokionez, oso ezberdinak dira. Batzuk audioa (ahotsa) dute eta
beste batzuk irakurtzeko dira, batzuk marrazki gutxiekin, beste
batzuk berriz oso aberatsak irudietan. “Hauskara” eta “Iratxoen
bihurrikeriak” esate baterako, beste balore batzuen artean
adiskidetasuna lantzen dute, “Gabonak ipuinetan” aldiz historikoagoa
da…

     Dena den, bi ezaugarri dituzte komunean:

        o Luzeak dira, nahiz eta askotan kapituluak independenteak
          izan.
        o Didaktikoak dira; zerbait irakasteko helburuarekin eginak
          daude, bakoitza bere esparruan.

      Jorratu nahi den gaiaren arabera eta landu nahi diren
konpetentzien arabera, ipuin bakoitzak (edo honen atal batek) bere
lekua izan dezake. Hala ere, gure kasuan, ipuin gehienak (4) 10
urtetik gorakoentzat direnez eta hauen proposamena Haur
Hezkuntzatik urrun dagoenez, lehenengo bietan ipini dugu arreta. Eta
hauen artean, “Iratxoen bihurrikeriak” ipuina gomendatuko
genuke.

      Ipuin honek pasarte asko ditu, eta ondorioz, jorratzen dituen
egoerak     anitzak  dira   (batzuetan   hunkigarriak,  zenbaitetan
dibertigarriak…). Era berean, baloreak oso presente daude ipuinean
zehar (adiskidetasuna, elkartasuna, familia…), eta ingurunea
ezagutzeko ere –askotan aipatzen baitira gehien bat Bizkaiko herri,
ohitura eta mendiak- tresna egokia da.

      Formari dagokionez, azpimarratu atal bakoitzean testua irudi
koloretsu eta erakargarriei lotuta dagoela, eta ahots batek (ipuinean
parte hartzen duten pertsonai ezberdinak) ipuina kontatzen duela.
      Zenbaitetan efektuak ere agertzen dira, gehienetan irudien
mugimenduen bitartez. Ez dira oso sofistikatuak, baina narrazioaren
erritmoa jarraitzen laguntzen dute.

     Haur Hezkuntzarako ipuin aproposa dela deritzogu, haurrak
bere kabuz ikusi eta entzuteko posibilitatea ematen duena, eta




                                                                   10
hainbat kanta eta ariketa proposatzen dituena; lo egiteko abestiak,
jolas ezberdinak, olerkiak, zotz egiteko esaldiak…


     *ELKAR

      Hauetako edozein CDROM harturik, hiru aukera ematen dizkigu:
ipuina, bideoa eta jokoak.
            - Jokoetan hiru aukera: margotu, puzzlea eta
      gurutzegrama.
            - Ipuina aukeratzen badugu, irudiak testuarekin agertzen
      zaizkigu; audiorik gabe eta gure ustez luzeegiak dira.
            - Bideoa aukeratzen badugu berriz, irudi berak erabiliz,
      ipuina kontatzen digu baina mugimendu piska batekin.
      Ipuin guztietan agertzen diren irudi guztiak antzekoak dira.

       Mugimendu aldetik, zenbait efektu agertzen dira baina ez oso
sofistikatuak.


     *ANAYA“

      “Enperadorearen jantzi berria” ipuina, Anaya-ko “Ipuin klasiko
interaktiboak” bildumako bigarren titulua da. Lehenengoak, Wilde-ren
“Printze zoriontsua”-k arrakasta handia izan zuenez (tamalez ezin
izan dugu topatu), bigarren lan bat egitea erabaki zuten.

      Honela, Andersen-en “Enperadorearen jantzi berria” ipuina
kaleratu zuten formatu honetan. Umoreak indar handia du ipuin
honetan, eta bertan sortzen diren egoerak gaurkotasunean txerta
daitezke.

      Lehenengo    tituluan   elkartasunaren    baloreari  buruzko
hausnarketa egiten bazen, Andersen-en ipuinean kontsumismoa eta
materialismoa dira aztergai harroegia den enperadorearen irudiaren
bitartez.
      Irakurketa medio (istorioan emandako elkarrekintza eta
entzumenaz), haurrak bere teoria propioak eraikitzea da egileen
helburua, horretarako ipuinen tailerra erabiliz. Tailer hau nahiko
erraza da maneiatzen, eta Haur Hezkuntzakoek (5 urtetik aurrera)
gustukoa dute.




                                                                  11
*URTXINTXA

      3 eta 4 urtekoen materiala berritua dago. Bertan zenbait ipuin
berri sartu dituzte.
      Edozein adinetako CDROMa hartzen badugu, ikusten da 12 gai
      lantzen direla. Gai bakoitzeko ipuin bat dugu.
      Ipuinaren inguruko jarduerak hauek dira: pantaila animatua,
ipuina orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera; ipuinaren irudiak
oinarritzat harturik, puzzle, pertsonaien memoria edo bikote karta-
jokoa (ahozkoa-idatzizkoa) aurki dezakegu.
      Gai bakoitzean Ttantto,Txirritx edo Xango aurkitu behar dira .
Behin aurkituz gero ipuinak ala jokoak egiteko aukera daukagu.
      Ipuinetan ikus-entzunezkoa ala ikusi-entzun eta irakurtzeko
aukera dugu. Ipuin bakoitza bertsio motzean eta luzean entzuteko
aukera dago. Ikus-entzunezkoa ipuin luzea da eta ikusi entzun eta
irakurtzeko aukera ematen diguna, laburra da.
      Ipuinen artean, adin bakoitzeko herri ipuinak eta bestelako
ipuinak daude tartekaturik.
      Ipuin laburrean, orria pasatzeko eskubialdeko liburutxo batean
klikatu behar da.
      Eskoletan erabiltzeko oso aproposa iruditzen zaigu unitate
didaktiko moduan agertzen baita.



     *INTERNET

      Vimeo.com helbidea eskuratu dugu. Bertan, oro har, Pako
Eizagirrek sortutako ipuin multimediak topa ditzakegu. Guztira, 26
ipuin topa ditzakegu hemen. Sailkapen bat egitearren, hiru multzotan
banatu ditugu hauek: Amandre ipuinak (Hans Christian Andersen,
Grimm anaiak sortutakoak ditugu hemen), Ipuin herrikoiak edo
tradiziokoak (Euskal Herrian ahozkotasunetik jasotako ipuinak, baita
Ekialdetik iritsitakoa ere “Sagu printzesa”), eta azkenik, XX. Edo XXI.
Mende     hasierako     ipuinen   multzoan     idazle  euskaldun    eta
internazionalak topa ditzakegu hemen.
      Esan beharra dago, interneteko eskaintza anitza dela, hau da
youtube-ko orrialdean ipuin multimedia asko topa ditzakegu baina,
hauek, kalitate baxukoak edota gehien bat gaztelaniazkoak dira.

     Geure katalogoan aipatzen diren ipuinen ezaugarri komunak
honako hauek dira:




                                                                    12
- Audioa: Pako Eizagirreren kontakizuna dute (Nahiz eta
salbuespenak dauden, adibidez “Sagu printzesa”).
      - Irudia: ez dute mugimendurik eta argitaratutako liburuen
irudiak dira, oro har.
      - Testua: ez dago testurik. Gainera, espresuki hainbat irudietan
testua estalita dago.

       27 ipuin hauek ikusita eta ipuin multimediak baloratzeko
irizpideak kontuan hartuta, eta hiru multzoetatik bat aukeratuta: Hiru
txerrikumeak, Sagu printzesa eta Elmer gomendatzen ditugu. Nahiz
eta irizpide guztietan guztiz borobilak ez izan, audioa eta irudiaren
artean, ikus-entzunezko egokiak dira (gaia eta trataera balioak eta
irudien kalitatean oinarrituz batez ere).

     * HAUR LIBURUITEGIETAN

      Donostiako haur liburutegietara, kultur etxeetara, eta
irakasleen unibertsitateko liburutegira jo dugu. Hauetan, katalogoan
aipatutako : Elkar, Ibaizabal, Anaya eta Urtxintxa proiektuko CD-
Romak topatu ditugu. Baita Foru Aldundiak argitaraturikoak ere
(Makilakixki, Botadun katua…). Hau da, zerbitzu publikoan topa
ditzakegun baliabideak dira ipuin multimediak.

     *ESKOLETAN

      Azkenik, gure praktikaldiko esperientzian bizitakoa kontuan
hartuz: Urtxintxa proiektuko CD-Romak dituztela eta Klik
programaren berri dutela aipatu nahi dugu. Gainera, gai honen
inguruan nahasmena nagusi da: batetik, ipuin multimediaren
kontzeptuaren inguruan zalantzak daudelako, eta bestetik, materialen
sailkapen urriagatik




                                                                    13
IPUIN MULTIMEDIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
Modu asko daude ipuin multimediak baloratu ahal izateko. Guk irizpide hauek aukeratu ditugu ipuin multimedien
azterketa burutzeko:
                                          Ahotsa garbia da?
 AUDIOA
                                          Zein hizkuntzatan dago?(bakarrean...)
                                          Balioak?(solidaritatea, berdintasuna (sexu 2en rolak), arrazakeria...)
BALIOAK / zer dago atzean?                Hausnarketak eskaini?
                                          Ikasgaia interesgarria?
                                          Efektuak zeintzuk dira? (zooma, irudia mugitzea,...)
EFEKTUAK                                  Efektuak azkarrak dira?
                                          Narrazioaren erritmoa jarraitzen dute?
                                          Ariketak daude?
ELKARREKINTZAK                            Haurra bakarrik ikusi eta entzuteko da(heldu-haurra, haurra-haurra?)
                                          Laguntza behar du?
                                          Hunkigarria, dibertigarria, interesgarria
GAIA ETA TRATAERA (sentipenak)            Sinesgarria, berritzailea,
                                          *Audioak/Irudiak/Efektuak transmititzaileak dira?
                                          Erakargarriak?
                                          Koloreak?(ñabardurak+tu emozioei...)
IRUDIAK                                   Korrelazioa haurraren adina eta irudien artean?Egokia da?
                                          Sinesgarriak (proportzio aldetik..)?
                                          Testuarekin lotura dute? (Osatu/Aberastu/Osagarriak...)
TESTUA                                    Bai/ez?




                                                                                                                   14
IPUIN MULTIMEDIAK SORTZEKO PROGRAMAK
      Atal honetan, guretzat oso baliotsua den bidea arakatzen dugu,
ipuin multimedia propioak sortzea, alegia. Ipuin mota hauek
burutzeko dauden programak hurrengo orrialdean aipatu eta
deskribatzen dira.
http://klikatekla.wikispaces.com/Liburu+birtualak




                                                                  15
Gainera, ipuin multimedien inguruan, HIK-HASI aldizkarian Fabula
proiektuaren berri eduki dugu.

http://www.hikhasi.com/topaketak/7/46 informazio iturria kontutan
hartuz zera aipatu dezakegu:

FABULA PROIEKTUA

-Helburua: Hizkuntza gutxituak laguntzea
-Fabula maker/reader
-Gehienik lehen mailako haurrei zuzendua.
-Irakaslearen laguntzaz ipuin bat asmatu, ilustratu, idatzi.
-3 egunetan egiteko proposamena dago.
       1. Teknika ikasten
       2. Datu basea egiten; ongi sailkatuz irudi, ahots, soinu eta
idatzi. Fabulan sartzeko prest.
       3. Fabula makerekin bakoitzak diaporama bat sortuko du eta
CDROM batean grabatu.




                                                                      16
GUK SORTUTAKO IPUIN MULTIMEDIA

Ipuin hau sortzeko, lehenengo hezkuntzako 1.mailako haur batek
sortutakoa hartu eta berak egindako narrazioaren grabaketa egin
dugu. Ondoren, bideo muntaiak egiteko programa bat erabiliz, gure
ipuin multimedia sortu dugu.

Hona hemen, bideoa ikusteko lotura:

SEMAFORO ALAIA:

Autorea: Eneko López.
Ipuin multimediaren muntaia: Larriburubelarri taldea.




                                                               17
ONDORIOAK

      Ipuin multimedien erabilpena Haur Hezkuntzan oso antzekoa
dela ikusi dugu. Batez ere Urtxintxa proiektua lantzen da. Honen
inguruan esan beharra dugu, proiektu egokia dela eta ateak irekitzen
dizkiola ipuin multimedia bezalako formatu berriari. Hala ere,
etorkizunari begira beste pausu bat ematea beharrezkoa dela
pentsatzen dugu.

       Gero eta proposamen gehiago ditugu eskura merkatuan,
kalitateari erreparatuta zainduagoak direnak, eta positiboa izango zen
lan berri hauek pixkanaka geletara hurbiltzea.

     Ipuin multimedien       inguruan   ikusten   ditugun   abantailak
hauexek dira:

     -   Zenbait momentutan, irakasleentzat erosoak izan daitezke.
     -   Haurren arreta denbora luzean mantentzea lortzen dute.
     -   Aldi berean entretenigarriak eta pedagogikoak izan daitezke.
     -   Formatu egokia da zenbait kanta, olerki, jolas… lantzeko.

     Hala ere, zenbait desabantaila ere ikusi ditugu. Hauen artean:

     -   Narrazioa eta honen onurak baztertzeko arriskua dago.
     -   Ipuin bat kontatzeak duen xarma galdu egiten da.
     -   Menpekotasuna sortu dezakete.
     -   Ez dira egokiak irakurzaletasuna bultzatzeko.
     -   Prozesuak gehiegi sinplifikatzen dira.

       Etorkizunari begira, gure ustez betiko ipuinak bere bidea egiten
jarraituko dute; irakasleak noizean behin ahoz kontatuko ditu, eta
gurasoek ere ipuin kontalariaren rola betetzen jarraituko dute. Dena
dela, gizartearen norabidea ikusita, argi dago ipuin multimedien
presentzia gero eta nabarmenagoa izango dela, eta hau kudeatzea
izango da gure zereginetako bat, beti ere kalitateari lehentasuna
emanez, bai narrazioei dagokienean eta bai multimedia bildumei
dagokienez.

      Lanean zehar komentatu dugun bezala, ipuin multimediak
sortzeko aukera ere badago. Hau oso bide interesgarria dela
konprobatzeko aukera izan dugu, haurren esperientzia edo
bizipenetatik abiaturik, kontakizun ezberdinak eraiki daitezkeelako
hainbat programa erabiliz.

      Ikus daitekeenez, irakasleak teknologia berrien inguruko
oinarrizko ezagutza batzuk eskuratu behar ditu, ez soilik ipuinak eta
programa ezberdinak modu egokian erabili ahal izateko, baizik eta



                                                                        18
bere arlo profesionalean beste ekintza eta jarduerak aurrera eraman
ahal izateko (blogak, bideoak, argazkien muntaiak…)
BIBLIOGRAFIA

-     2009, Donostiako Haur Liburutegia:       La     fantasía   y   la
literatura Infantil. Juan Carlos Alonso.

-    2010, Donostiako Irakasleen Unibertsitatea:Trebetasun
linguistikoen garapenaII. Gurutze Aldabaldetreku

-    2010, Donostiako Irakasleen Unibertsitatea: Haur Literatura.
Mariasun Landa

   Características de un buen multimedia educativo. Blog LA UNO
-http://escuelauno-nqn.blogspot.com/2009/01/caracteristicas-de-un-
buen-multimedia.html

Ibaizabal argitaletxearen helbide elektronikoa:
-http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=85

Elkar argitaletxearen helbide elektronikoa:
-http://www.elkar.com/

Anaya argitaletxearen helbide elektronikoa:
-http://perso.wanadoo.es/postigoaula/taller/trajenew.htm

Interneteko ipuin multimedien helbide elektronikoa:
-www.vimeo.com

Ipuin multimediak sortzeko programen web orrialdea:
-http://klikatekla.wikispaces.com/Liburu+birtualak

Elhuyar argitaletxeko helbide elektronikoa:
-www.elhuyar.org

Hikhasi aldizkariko helbide elektronikoa:
-www.hikhasi.com




                                                                     19

Contenu connexe

Similaire à Ipuin multimedien lana definitiboa

Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinleire6
 
Getxolinguae2010
Getxolinguae2010Getxolinguae2010
Getxolinguae2010adela
 
Metodologiaren aurkezpena
Metodologiaren aurkezpenaMetodologiaren aurkezpena
Metodologiaren aurkezpenasmadariaga001
 
Teknologi berriak eta haurrak
Teknologi berriak eta haurrakTeknologi berriak eta haurrak
Teknologi berriak eta haurrakmertxe gordillo
 
Historiaurrea ezagutuz
Historiaurrea ezagutuzHistoriaurrea ezagutuz
Historiaurrea ezagutuzAna Basterra
 
Autismoa Haur Hezkuntzan
Autismoa Haur HezkuntzanAutismoa Haur Hezkuntzan
Autismoa Haur Hezkuntzanabeaskoa
 
Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen Hezkuntzan
Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen HezkuntzanBideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen Hezkuntzan
Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen HezkuntzanAinhoa Ezeiza
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
0.Gaia.Presentacion
0.Gaia.Presentacion0.Gaia.Presentacion
0.Gaia.Presentacionjoxefe
 
MAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAMAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAtalaia
 

Similaire à Ipuin multimedien lana definitiboa (20)

Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 
Ipuinak: Haur Hezkuntza
Ipuinak: Haur HezkuntzaIpuinak: Haur Hezkuntza
Ipuinak: Haur Hezkuntza
 
Getxolinguae2010
Getxolinguae2010Getxolinguae2010
Getxolinguae2010
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Zibaren Eguna. Ekintza Proposamena
Zibaren Eguna. Ekintza ProposamenaZibaren Eguna. Ekintza Proposamena
Zibaren Eguna. Ekintza Proposamena
 
Metodologiaren aurkezpena
Metodologiaren aurkezpenaMetodologiaren aurkezpena
Metodologiaren aurkezpena
 
Teknologi berriak eta haurrak
Teknologi berriak eta haurrakTeknologi berriak eta haurrak
Teknologi berriak eta haurrak
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
AURKEZPENA
AURKEZPENAAURKEZPENA
AURKEZPENA
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Blogerako
BlogerakoBlogerako
Blogerako
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Historiaurrea ezagutuz
Historiaurrea ezagutuzHistoriaurrea ezagutuz
Historiaurrea ezagutuz
 
Autismoa Haur Hezkuntzan
Autismoa Haur HezkuntzanAutismoa Haur Hezkuntzan
Autismoa Haur Hezkuntzan
 
Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen Hezkuntzan
Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen HezkuntzanBideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen Hezkuntzan
Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen Hezkuntzan
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
0.Gaia.Presentacion
0.Gaia.Presentacion0.Gaia.Presentacion
0.Gaia.Presentacion
 
MAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAMAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DA
 

Plus de magiapotagia

Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finalamagiapotagia
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finalamagiapotagia
 
Ipuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanaIpuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanamagiapotagia
 
Ipuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanaIpuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanamagiapotagia
 
Ipuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboaIpuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboamagiapotagia
 
ipuin multimediak; artikulua
ipuin multimediak; artikuluaipuin multimediak; artikulua
ipuin multimediak; artikuluamagiapotagia
 

Plus de magiapotagia (10)

Azken hausnarketa
Azken hausnarketaAzken hausnarketa
Azken hausnarketa
 
Azken hausnarketa
Azken hausnarketaAzken hausnarketa
Azken hausnarketa
 
Azken hausnarketa
Azken hausnarketaAzken hausnarketa
Azken hausnarketa
 
Azken hausnarketa
Azken hausnarketaAzken hausnarketa
Azken hausnarketa
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finala
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finala
 
Ipuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanaIpuin multimedien lana
Ipuin multimedien lana
 
Ipuin multimedien lana
Ipuin multimedien lanaIpuin multimedien lana
Ipuin multimedien lana
 
Ipuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboaIpuin multimedien lana definitiboa
Ipuin multimedien lana definitiboa
 
ipuin multimediak; artikulua
ipuin multimediak; artikuluaipuin multimediak; artikulua
ipuin multimediak; artikulua
 

Ipuin multimedien lana definitiboa

  • 1. HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK IPUIN MULTIMEDIAK IKASLEAK: JON URRUZOLA, NEKANE TEJEDOR, IÑIGO LARRAÑAGA OLAIA JUNI IKASTURTEA: 2009-2010
  • 2. AURKIBIDEA SARRERA………………………………………………………………………...1 GAI HONEN HELBURUAK……………….………………………………….2 IPUIN TRADIZIONALAK VS IKUS-ENTZUNEZKOAK…………..…..3 IPUIN MULTIMEDIEN KATALOGOA………………………………….4-9 IPUINEN AZTERKETA ETA GOMENDIOAK………………………..10-13 IPUIN MULTIMEDIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK……………..14 IPUIN MULTIMEDIAK SORTZEKO PROGRAMAK……………..15-16 GUK SORTUTAKO IPUIN MULTIMEDIA………………………………17 ONDORIOAK………………………………………………………………....18 BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………….19
  • 3. SARRERA Teknologia berrien laguntzaz sortutako eta egindako ipuinak, multimediak, dagoeneko ikastetxe guztietan topa ditzakegu. Normalean CD-Rom hauetan, ipuinez gain beste zenbait ariketa edo jolas ere izaten dira. Haur Hezkuntzako haurrek teknologia berriekiko duten lehenengo kontaktua gelan, programa (CD-Rom) hauen bitartez izaten da. Eta horrexegatik aukeratu dugu ipuin multimedien gaia, epe laburrean gure esku egongo delako ipuin hau edo bestea modu ezberdinetan lantzea, eta oso baliagarria iruditzen zaigulako errealitate berri hau sakontasunez ezagutzea. Abiapuntu bezala, zenbait galdera planteatu ditugu gure ikasgaiaren helburu nagusiekin lotuz: - Zer jakin behar dugu ipuin multimediei buruz? ( Zein ipuin multimediak dira egokienak Haur Hezkuntzarako?) - Ze nolako maisu eta andereñoa izan nahi dugu? (Egingo al dugu hautaketarik?) - Zein da teknologiaren papera Haur Hezkuntzan? (Honelako saioek, ba al dute helbururik? Ipuinak modu honetan kontatzean, zer galtzen da eta zer irabazi? Haurrek, zer nahiago dute?...) Hauek eta galdera gehiago erantzuten saiatuko gara. Eta horretarako, emisorearen aldaketak duen garrantziaz arituko gara, merkatuan dauden bilduma ezberdinak aztertuko ditugu, eta ipuin multimediak baloratzearren zenbait irizpide finkatuko ditugu, ondoren guretzat gomendagarriak direnak proposatzeko. Hori egin eta gero, guri interesgarriagoa iruditzen zaigun bidea arakatuko dugu, ipuin multimedia propioak sortzea, alegia. Alternatiba hau askoz baliagarriagoa izan daitekeela deritzogu. Badira proiektuak eta programak gure kabuz ipuin multimediak sortu ahal izateko edota liburu multimediak , eta zentzu ezberdinetan eraginkorragoak direla pentsatzen dugu. Prozesu hauetan, haurrek ere parte har dezakete (irakaslearen laguntzaz) gelako edo bakoitzaren esperientzia abiapuntutzat hartuz, eta hau praktikara eramatea lortu dugu ipuin bat sortuz, mutiko baten marrazkiak eta ahotsa erabiliz. Lan honi amaiera emateko zenbait gauza ondorioztatu ditugu hausnarketa moduan. 1
  • 4. GAI HONEN HELBURUAK: Taula honetan ikus dezakegun bezala, irakasgaian zehar planteatzen diren helburu nagusiak abiapuntutzat hartu ondoren, ipuin- multimedien gaia burutzeko orientabideak planteatuko ditugu: HELBURU NAGUSIAK GAIA ORIENTABIDEAK Zer jakin behar du Zer dira ipuin ipuin multimediei multimediak? buruz Haur Zertarako? Abantailak, Hezkuntzako irakasle desabantailak? batek Informazio iturriak Zeintzuk daude? Nola arakatu. (liburutegiak, IPUIN lortu? Irizpideak? internet…) MULTIMEDIAK Ipuin multimediak: Ipuin multimediak sormenaren tresna sortzeko baliabideak bezala. ezagutu -Programa ezberdinak -Erabilpena 2
  • 5. IPUIN TRADIZIONALAK VS. IKUS-ENTZUNEZKOAK Hurrengo taulan, fantasiari eta irudimenari dagokionez, bi formatu hauen ezberdintasunak / konparaketa aurkezten dugu: NARRAZIOA IKUS-ENTZUNEZKOA -Garun mailako ekintza ematen da: -Garun mailako pasibitatea: zerbait narrazioa egitean garunean ekintza ikustean garuneko hainbat zonalde ematen da, entzutean... gelditu eta zentzumenezkoak aktibatzen dira. -Arretaren nagikeria: arreta bahiturik du irudiak, arreta arloak pantailari entxufaturik daude. -“Estimulazio estresa”: badira haur batzuk gorritu eta tentsioan jartzen direnak, estres pertzeptiboa, urduritu, neurriz gaineko asaldura eman. -Sormenaren ekoizpena -Sormenaren inhibizioa -Imajinazioa -Behaketa -Irakurtzeko askatasuna -Menpekotasun arriskua -Norberaren esperientziatik abiatzen -Kanpokoa da (ematen didate) da. -Norbanako-afektibo -Zuzenean arlo emozionalera doa. -Arrazoitu daiteke -Alienantea -Norberaren balioetatik abiatzen da. -Balioak inposatzen ditu. Irudimenari erreparaturik, eta adituek diotenez, nabarmena da ipuin klasikoak eraginkorragoak direla. Baina ipuin multimediek bere abantailak ere badituzte; irudia oso erakargarria da haurrentzat, eta arreta errazago mantentzen dute, pertzepzio bisuala eta entzunezkoa lantzearekin batera. Gakoa kalitatean datza, ipuin esanguratsuen hautaketan, hain zuzen ere. Kalitatezko ipuin multimediak eskaini eta landu behar dira, baina betiko ipuinak eta ahozko kontaketa baztertu gabe, zeren eta Pello Añorgak esaten duen modura “ahots gora egiten den kontaketak badauka gaurko gizartean galtzen ari den osagaia, eta hori da kolektibitatearen zentzua izatea; hau da, denak partaide sentitzea, errito kolektibo beraren partaide”. 3
  • 6. IPUIN MULTIMEDIEN KATALOGOA Katalogo hau osatzeko hainbat iturri kontsultatu ditugu. Internet erabili dugu, eta haur liburutegietara eta zenbait eskola eta liburu dendatara jo dugu. ARGITALETXEA MOTA IZENBURUA EGILEA EZAUGARRIAK LOTURA Egiaren David Bizkaieraz , animazioa, http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=85 ispilua López soinua, 6 urtetik aurrera IBAIZABAL Iratxoen Iñaki Batuaz, animazioa, soinua, http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=86 bihurrikeriak Zubeldia 6 urtetik aurrera Josu Batuaz, animazioa, soinua, Hauskara http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=74 Ipuin Penades 10 urtetik aurrera herrikoiak Juan Bizkaieraz, PDAn Gabonak http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=75 edo Manuel erabiltzeko, 10 urtetik ipuinetan Tradiziokoa Etxebarria aurrera k Bizkaieraz, PDAn Neskea eta Aitor http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=76 erabiltzeko, 10 urtetik jaungoikoa Arana aurrera Bizkaialdeko Juan Batueraz, PDAn http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=77 ipuin- Manuel erabiltzeko, 10 urtetik esaundak Etxebarria aurrera Hona hemen goiko taulan agertzen diren ipuinen laburpena: Egiaren ispilua: Igoneri gehien gustetan jakona beste ume batzuekaz txintxaurnetan olgetea da, baina aurten ez dauka nogaz olgau. Bere urtebetze egunean, Igonek desio oso berezia eskatuko dau, baina gauzak ez dabe urten berak itxaroten dauan moduan Iratxoen bihurrikeriak: Ipuinen CD honetan iratxo jator eta maitagarriak ezagutuko dituzu; Iratxoen familia hau Anbotoko Mari dama eder eta ahaltsuaren leize zuloan bizi da. Horko iratxo txikiena, Braulio, umeen laguna da. Irakurtzen laguntzeaz gain, mundu berri eta harrigarriak erakutsiko dizkizu izaki txiki horrek. 4
  • 7. Hauskara: Inork esan al dizu zoragarria zarela, Hauskara? Beste inori aitortzen ez dizkiodan gauzak aitortzen dizkizut zuri, eta ez dut inolako lotsarik. Zeinen gozagarriak ditudan zurekin emandako uneak!. Gabonak ipuinetan: Ehko ahoz ahozko tradizio-ipuinen bidez, kristo aurreko zein osteko eguberri eta gabon jaien barri emoten da, euskaldunon izakera eta esakera jatorriean oinarrituta. Neskea eta jaungoikoa: 395. urtean Uxuek, hamabi urteko neskatoak, hil zorian egoan Urtzi ezagutu eban eta, hasiera- hasieratik, berari laguntzeko prest agertu zan. Aro baten amaieran eta beste baten hasieran murgilduko gara liburu honen orrietan aurrera egin ahala. Bizkaialdeko ipuin-esaundak: Ipuinen CD honetan Bizkaiko 200 ipuin edo esaunda eskaintzen zaizkizu. Ipuin eta esaunda hauen bidez, lurralde honetako euskara aberatsa ezagutu ezeze, bertako biztanleen bizitza-izakera ere ezagutzeko bidean zaude. 5
  • 8. ARGITALETXEA MOTA IZENBURUA EZAUGARRIAK LOTURA Makila kixki 4-6 urte http://www.elkar.com/ Ipuinak Cdrom, Jolasak Gizon harrigarriak Ipuinak, Cdrom, Jolasak http://www.elkar.com/ Ipuin herrikoiak ELKAR edo tradiziokoak Tartalo Ipuinak Cdrom, Jolasak http://www.elkar.com/ Patxi errementeria Ipuinak, Cdrom, Jolasak http://www.elkar.com/ 6
  • 9. ARGITALETXEA MOTA IZENBURUA EGILEA EZAUGARRIAK LOTURA 6 urtetik aurrera. Euskaraz, Gazteleraz, Ingelesez, Katalanez eta Gailegoz. Enperadorear Programa honek, en jantzi H.C Andersenen berria ”Enperadorearen Amandre H.C. jantzi berria”ren ANAYA ipuinak http://perso.wanadoo.es/postigoaula/taller/trajenew.htm Andersen bertsio zaindu bat eskaintzeaz gain, haurrek bere ipuin propioak sortzea ahalbidetzen du. Testuak idaztea, ipuinaren kontakizuna grabatzea 7
  • 10. ARGITALETXEA MOTA IZENBURUA EZAUGARRIAK LOTURA -Arroxali TTANTTO -Hiru txerrikumeak -Txanogorritxo -Ametsak airean -Izei txikia www.elkarlanean.com -Ehun zango kaskarina 3 urte -Bi indiar txiki inauterietan -Txantxangorri mokofina -Bremengo 4 musikariak -Azenario erraldoia -Ttanttoren opor sekretuak - Koxmeren gezurrak -Zazpi antxumeak TXIRRITX -Inurria eta txirrita IKASTOLEN -Mari Domingi eta Olentzeroa ELKARTEA: -Mari kanela -Bi anaiak eta sorgina www.elkarlanean.com URTXINTXA 4 urte -Lehoia eta kilkerra -Lau anaiak -Zapatillak eta galtzak -Hansel eta Gretel -Martin txiki eta Basajauna -Jon zikinen anaia XANGO -Helikopteroa ikastolan -Gulliver Liliputen -Artzai gezurtia -Olentzeroren oparia www.elkarlanean.com 5 urte -Makilakixki -Ziripot eta Miel Otxin -Ahate itsusia -Erraldoi berekoia 8
  • 11. ITURRIA MOTA IZENBURUA LOTURA Amandre ipuinak Ahuntza eta zazpi antxumeak http://vimeo.com/4547125 Hiru txerrikumeak http://vimeo.com/4547901 Txanogorritxo http://vimeo.com/4547125 Martin txiki eta jentilak http://vimeo.com/4587088 Ipuin herrikoiak edo Okaltxo http://vimeo.com/4609054 tradiziokoak Sagu printzesa http://vimeo.com/4561842 Tartalo eta artzaina http://vimeo.com/4544149 Doña Karmen, lotia bezain beldurtia http://vimeo.com/4546088 XX. eta XXI. mende Elmer http://vimeo.com/4562474 hasierako ipuinak Errauskin printzea http://vimeo.com/4608765 Espagetiak Susirentzat http://vimeo.com/4606852 Gertrudis sorgina http://vimeo.com/4561842 Hamar oilo gara http://vimeo.com/4544149 INTERNETA Hegan egin nahi ez zuen arranoa http://vimeo.com/4576365 Hiru bidelapur http://vimeo.com/4563003 Joanes eta Bioletaren bihotza http://vimeo.com/4572501 Jonas eta hozkailu beldurtia http://vimeo.com/4553135 Kanguru bat baserrian http://vimeo.com/4572619 Kraskagailu http://vimeo.com/4587088 Lolo, untxi ezberdina http://vimeo.com/4587088 Marigorringoa eta harra http://vimeo.com/4571137 Mua! http://vimeo.com/3422301 Munstro iletsua http://vimeo.com/3073118 oroimenik gabeko eguzkia http://vimeo.com/4591277 Sugai dragoitxoa http://vimeo.com/4563003 Txomin ipurdi http://vimeo.com/4576365 9
  • 12. IPUIN MULTIMEDIEN AZTERKETA ETA IPUIN GOMENDAGARRIAK * IBAIZABAL Ibaizabalek argitaratutako “Multimedia Bilduma” nahiko heterogeneoa da. Sei ipuin dira, eta ezaugarri eta egiturari dagokionez, oso ezberdinak dira. Batzuk audioa (ahotsa) dute eta beste batzuk irakurtzeko dira, batzuk marrazki gutxiekin, beste batzuk berriz oso aberatsak irudietan. “Hauskara” eta “Iratxoen bihurrikeriak” esate baterako, beste balore batzuen artean adiskidetasuna lantzen dute, “Gabonak ipuinetan” aldiz historikoagoa da… Dena den, bi ezaugarri dituzte komunean: o Luzeak dira, nahiz eta askotan kapituluak independenteak izan. o Didaktikoak dira; zerbait irakasteko helburuarekin eginak daude, bakoitza bere esparruan. Jorratu nahi den gaiaren arabera eta landu nahi diren konpetentzien arabera, ipuin bakoitzak (edo honen atal batek) bere lekua izan dezake. Hala ere, gure kasuan, ipuin gehienak (4) 10 urtetik gorakoentzat direnez eta hauen proposamena Haur Hezkuntzatik urrun dagoenez, lehenengo bietan ipini dugu arreta. Eta hauen artean, “Iratxoen bihurrikeriak” ipuina gomendatuko genuke. Ipuin honek pasarte asko ditu, eta ondorioz, jorratzen dituen egoerak anitzak dira (batzuetan hunkigarriak, zenbaitetan dibertigarriak…). Era berean, baloreak oso presente daude ipuinean zehar (adiskidetasuna, elkartasuna, familia…), eta ingurunea ezagutzeko ere –askotan aipatzen baitira gehien bat Bizkaiko herri, ohitura eta mendiak- tresna egokia da. Formari dagokionez, azpimarratu atal bakoitzean testua irudi koloretsu eta erakargarriei lotuta dagoela, eta ahots batek (ipuinean parte hartzen duten pertsonai ezberdinak) ipuina kontatzen duela. Zenbaitetan efektuak ere agertzen dira, gehienetan irudien mugimenduen bitartez. Ez dira oso sofistikatuak, baina narrazioaren erritmoa jarraitzen laguntzen dute. Haur Hezkuntzarako ipuin aproposa dela deritzogu, haurrak bere kabuz ikusi eta entzuteko posibilitatea ematen duena, eta 10
  • 13. hainbat kanta eta ariketa proposatzen dituena; lo egiteko abestiak, jolas ezberdinak, olerkiak, zotz egiteko esaldiak… *ELKAR Hauetako edozein CDROM harturik, hiru aukera ematen dizkigu: ipuina, bideoa eta jokoak. - Jokoetan hiru aukera: margotu, puzzlea eta gurutzegrama. - Ipuina aukeratzen badugu, irudiak testuarekin agertzen zaizkigu; audiorik gabe eta gure ustez luzeegiak dira. - Bideoa aukeratzen badugu berriz, irudi berak erabiliz, ipuina kontatzen digu baina mugimendu piska batekin. Ipuin guztietan agertzen diren irudi guztiak antzekoak dira. Mugimendu aldetik, zenbait efektu agertzen dira baina ez oso sofistikatuak. *ANAYA“ “Enperadorearen jantzi berria” ipuina, Anaya-ko “Ipuin klasiko interaktiboak” bildumako bigarren titulua da. Lehenengoak, Wilde-ren “Printze zoriontsua”-k arrakasta handia izan zuenez (tamalez ezin izan dugu topatu), bigarren lan bat egitea erabaki zuten. Honela, Andersen-en “Enperadorearen jantzi berria” ipuina kaleratu zuten formatu honetan. Umoreak indar handia du ipuin honetan, eta bertan sortzen diren egoerak gaurkotasunean txerta daitezke. Lehenengo tituluan elkartasunaren baloreari buruzko hausnarketa egiten bazen, Andersen-en ipuinean kontsumismoa eta materialismoa dira aztergai harroegia den enperadorearen irudiaren bitartez. Irakurketa medio (istorioan emandako elkarrekintza eta entzumenaz), haurrak bere teoria propioak eraikitzea da egileen helburua, horretarako ipuinen tailerra erabiliz. Tailer hau nahiko erraza da maneiatzen, eta Haur Hezkuntzakoek (5 urtetik aurrera) gustukoa dute. 11
  • 14. *URTXINTXA 3 eta 4 urtekoen materiala berritua dago. Bertan zenbait ipuin berri sartu dituzte. Edozein adinetako CDROMa hartzen badugu, ikusten da 12 gai lantzen direla. Gai bakoitzeko ipuin bat dugu. Ipuinaren inguruko jarduerak hauek dira: pantaila animatua, ipuina orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera; ipuinaren irudiak oinarritzat harturik, puzzle, pertsonaien memoria edo bikote karta- jokoa (ahozkoa-idatzizkoa) aurki dezakegu. Gai bakoitzean Ttantto,Txirritx edo Xango aurkitu behar dira . Behin aurkituz gero ipuinak ala jokoak egiteko aukera daukagu. Ipuinetan ikus-entzunezkoa ala ikusi-entzun eta irakurtzeko aukera dugu. Ipuin bakoitza bertsio motzean eta luzean entzuteko aukera dago. Ikus-entzunezkoa ipuin luzea da eta ikusi entzun eta irakurtzeko aukera ematen diguna, laburra da. Ipuinen artean, adin bakoitzeko herri ipuinak eta bestelako ipuinak daude tartekaturik. Ipuin laburrean, orria pasatzeko eskubialdeko liburutxo batean klikatu behar da. Eskoletan erabiltzeko oso aproposa iruditzen zaigu unitate didaktiko moduan agertzen baita. *INTERNET Vimeo.com helbidea eskuratu dugu. Bertan, oro har, Pako Eizagirrek sortutako ipuin multimediak topa ditzakegu. Guztira, 26 ipuin topa ditzakegu hemen. Sailkapen bat egitearren, hiru multzotan banatu ditugu hauek: Amandre ipuinak (Hans Christian Andersen, Grimm anaiak sortutakoak ditugu hemen), Ipuin herrikoiak edo tradiziokoak (Euskal Herrian ahozkotasunetik jasotako ipuinak, baita Ekialdetik iritsitakoa ere “Sagu printzesa”), eta azkenik, XX. Edo XXI. Mende hasierako ipuinen multzoan idazle euskaldun eta internazionalak topa ditzakegu hemen. Esan beharra dago, interneteko eskaintza anitza dela, hau da youtube-ko orrialdean ipuin multimedia asko topa ditzakegu baina, hauek, kalitate baxukoak edota gehien bat gaztelaniazkoak dira. Geure katalogoan aipatzen diren ipuinen ezaugarri komunak honako hauek dira: 12
  • 15. - Audioa: Pako Eizagirreren kontakizuna dute (Nahiz eta salbuespenak dauden, adibidez “Sagu printzesa”). - Irudia: ez dute mugimendurik eta argitaratutako liburuen irudiak dira, oro har. - Testua: ez dago testurik. Gainera, espresuki hainbat irudietan testua estalita dago. 27 ipuin hauek ikusita eta ipuin multimediak baloratzeko irizpideak kontuan hartuta, eta hiru multzoetatik bat aukeratuta: Hiru txerrikumeak, Sagu printzesa eta Elmer gomendatzen ditugu. Nahiz eta irizpide guztietan guztiz borobilak ez izan, audioa eta irudiaren artean, ikus-entzunezko egokiak dira (gaia eta trataera balioak eta irudien kalitatean oinarrituz batez ere). * HAUR LIBURUITEGIETAN Donostiako haur liburutegietara, kultur etxeetara, eta irakasleen unibertsitateko liburutegira jo dugu. Hauetan, katalogoan aipatutako : Elkar, Ibaizabal, Anaya eta Urtxintxa proiektuko CD- Romak topatu ditugu. Baita Foru Aldundiak argitaraturikoak ere (Makilakixki, Botadun katua…). Hau da, zerbitzu publikoan topa ditzakegun baliabideak dira ipuin multimediak. *ESKOLETAN Azkenik, gure praktikaldiko esperientzian bizitakoa kontuan hartuz: Urtxintxa proiektuko CD-Romak dituztela eta Klik programaren berri dutela aipatu nahi dugu. Gainera, gai honen inguruan nahasmena nagusi da: batetik, ipuin multimediaren kontzeptuaren inguruan zalantzak daudelako, eta bestetik, materialen sailkapen urriagatik 13
  • 16. IPUIN MULTIMEDIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK Modu asko daude ipuin multimediak baloratu ahal izateko. Guk irizpide hauek aukeratu ditugu ipuin multimedien azterketa burutzeko: Ahotsa garbia da? AUDIOA Zein hizkuntzatan dago?(bakarrean...) Balioak?(solidaritatea, berdintasuna (sexu 2en rolak), arrazakeria...) BALIOAK / zer dago atzean? Hausnarketak eskaini? Ikasgaia interesgarria? Efektuak zeintzuk dira? (zooma, irudia mugitzea,...) EFEKTUAK Efektuak azkarrak dira? Narrazioaren erritmoa jarraitzen dute? Ariketak daude? ELKARREKINTZAK Haurra bakarrik ikusi eta entzuteko da(heldu-haurra, haurra-haurra?) Laguntza behar du? Hunkigarria, dibertigarria, interesgarria GAIA ETA TRATAERA (sentipenak) Sinesgarria, berritzailea, *Audioak/Irudiak/Efektuak transmititzaileak dira? Erakargarriak? Koloreak?(ñabardurak+tu emozioei...) IRUDIAK Korrelazioa haurraren adina eta irudien artean?Egokia da? Sinesgarriak (proportzio aldetik..)? Testuarekin lotura dute? (Osatu/Aberastu/Osagarriak...) TESTUA Bai/ez? 14
  • 17. IPUIN MULTIMEDIAK SORTZEKO PROGRAMAK Atal honetan, guretzat oso baliotsua den bidea arakatzen dugu, ipuin multimedia propioak sortzea, alegia. Ipuin mota hauek burutzeko dauden programak hurrengo orrialdean aipatu eta deskribatzen dira. http://klikatekla.wikispaces.com/Liburu+birtualak 15
  • 18. Gainera, ipuin multimedien inguruan, HIK-HASI aldizkarian Fabula proiektuaren berri eduki dugu. http://www.hikhasi.com/topaketak/7/46 informazio iturria kontutan hartuz zera aipatu dezakegu: FABULA PROIEKTUA -Helburua: Hizkuntza gutxituak laguntzea -Fabula maker/reader -Gehienik lehen mailako haurrei zuzendua. -Irakaslearen laguntzaz ipuin bat asmatu, ilustratu, idatzi. -3 egunetan egiteko proposamena dago. 1. Teknika ikasten 2. Datu basea egiten; ongi sailkatuz irudi, ahots, soinu eta idatzi. Fabulan sartzeko prest. 3. Fabula makerekin bakoitzak diaporama bat sortuko du eta CDROM batean grabatu. 16
  • 19. GUK SORTUTAKO IPUIN MULTIMEDIA Ipuin hau sortzeko, lehenengo hezkuntzako 1.mailako haur batek sortutakoa hartu eta berak egindako narrazioaren grabaketa egin dugu. Ondoren, bideo muntaiak egiteko programa bat erabiliz, gure ipuin multimedia sortu dugu. Hona hemen, bideoa ikusteko lotura: SEMAFORO ALAIA: Autorea: Eneko López. Ipuin multimediaren muntaia: Larriburubelarri taldea. 17
  • 20. ONDORIOAK Ipuin multimedien erabilpena Haur Hezkuntzan oso antzekoa dela ikusi dugu. Batez ere Urtxintxa proiektua lantzen da. Honen inguruan esan beharra dugu, proiektu egokia dela eta ateak irekitzen dizkiola ipuin multimedia bezalako formatu berriari. Hala ere, etorkizunari begira beste pausu bat ematea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Gero eta proposamen gehiago ditugu eskura merkatuan, kalitateari erreparatuta zainduagoak direnak, eta positiboa izango zen lan berri hauek pixkanaka geletara hurbiltzea. Ipuin multimedien inguruan ikusten ditugun abantailak hauexek dira: - Zenbait momentutan, irakasleentzat erosoak izan daitezke. - Haurren arreta denbora luzean mantentzea lortzen dute. - Aldi berean entretenigarriak eta pedagogikoak izan daitezke. - Formatu egokia da zenbait kanta, olerki, jolas… lantzeko. Hala ere, zenbait desabantaila ere ikusi ditugu. Hauen artean: - Narrazioa eta honen onurak baztertzeko arriskua dago. - Ipuin bat kontatzeak duen xarma galdu egiten da. - Menpekotasuna sortu dezakete. - Ez dira egokiak irakurzaletasuna bultzatzeko. - Prozesuak gehiegi sinplifikatzen dira. Etorkizunari begira, gure ustez betiko ipuinak bere bidea egiten jarraituko dute; irakasleak noizean behin ahoz kontatuko ditu, eta gurasoek ere ipuin kontalariaren rola betetzen jarraituko dute. Dena dela, gizartearen norabidea ikusita, argi dago ipuin multimedien presentzia gero eta nabarmenagoa izango dela, eta hau kudeatzea izango da gure zereginetako bat, beti ere kalitateari lehentasuna emanez, bai narrazioei dagokienean eta bai multimedia bildumei dagokienez. Lanean zehar komentatu dugun bezala, ipuin multimediak sortzeko aukera ere badago. Hau oso bide interesgarria dela konprobatzeko aukera izan dugu, haurren esperientzia edo bizipenetatik abiaturik, kontakizun ezberdinak eraiki daitezkeelako hainbat programa erabiliz. Ikus daitekeenez, irakasleak teknologia berrien inguruko oinarrizko ezagutza batzuk eskuratu behar ditu, ez soilik ipuinak eta programa ezberdinak modu egokian erabili ahal izateko, baizik eta 18
  • 21. bere arlo profesionalean beste ekintza eta jarduerak aurrera eraman ahal izateko (blogak, bideoak, argazkien muntaiak…) BIBLIOGRAFIA - 2009, Donostiako Haur Liburutegia: La fantasía y la literatura Infantil. Juan Carlos Alonso. - 2010, Donostiako Irakasleen Unibertsitatea:Trebetasun linguistikoen garapenaII. Gurutze Aldabaldetreku - 2010, Donostiako Irakasleen Unibertsitatea: Haur Literatura. Mariasun Landa Características de un buen multimedia educativo. Blog LA UNO -http://escuelauno-nqn.blogspot.com/2009/01/caracteristicas-de-un- buen-multimedia.html Ibaizabal argitaletxearen helbide elektronikoa: -http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=85 Elkar argitaletxearen helbide elektronikoa: -http://www.elkar.com/ Anaya argitaletxearen helbide elektronikoa: -http://perso.wanadoo.es/postigoaula/taller/trajenew.htm Interneteko ipuin multimedien helbide elektronikoa: -www.vimeo.com Ipuin multimediak sortzeko programen web orrialdea: -http://klikatekla.wikispaces.com/Liburu+birtualak Elhuyar argitaletxeko helbide elektronikoa: -www.elhuyar.org Hikhasi aldizkariko helbide elektronikoa: -www.hikhasi.com 19