2. Historia
• 1907 kontsideratzen da Kubismoko jaiotza
data, Picasso, Braque eta beste artistak
elkar ezagutu zutenean
• `Les Demoiselles d’Avignon mugimenduko
aintzindaritzat kontsideratzen da.
• Ondoren, Picassok utzi zuen beste edozein
artelana kubismoan kontzentratzeko.
• Mugimenduaren izena Louis Vauxcelles
kritikoaren hitzetatik dator, obrak “forma
kubiko arraroak” bezala deskribatu
zituenean.
3. Ezaugarriak
• Kubismoa ez da bakarrik
teorikoa, aurkikunde bat baizik.
• Honen ezaugarriak dira:
– Planoak independenteak eta
autonomoak dira: txikiak bolumen
handiz apurtzen dira. Inguruko lerroek
irudiak apurtzen dituzte eta irudia
kaleidoskopio baten antza dauka.
– Perspektiba anitza da: plano bakoitza
autonomoa da. Angeluak bidertu egiten
dira eta horrela irudi baten plano
guztiak batera ikusten ditugu.
4. Ezaugarriak
– Argia eta itzala desagertzen dira:
bolumeneko disoluzioaren ondorio bat
da.
– Tokiko kolorea: kolorea ez da
garrantzitsua. Pintzelada txikiz
aplikatzen da eta edozein gauzarako
balio du.
– Geometrizazioa: konposizioak forma
geometrikoz beteta daude. Edozein
gauza forma geometrikoz eraikitzen da
zilindroa, konoa, esfera edo kuboak
erabiliz. Cezanne ideia honetako
aurrelaria izan zen.
5. Ezaugarriak
– Oinarri filosofikoa: filosofo batzuen lana,
Bergson bezala, mugimendua ulertzeko
ezinbestekoa da. Berak zioenez,
pertsona bakoitzak bere buruan gauza
bati buruzko informazio pilo bat dauka
eta hau da intelektulitaterako oinarria.
Artista kubistek kontzeptu hau aplikatu
zuten: ez dute errealitatea irudikatu
nahi, baina haien ideia errealitate honi
buruz.
6. Artistak
• Nagusiak dira:
– Picasso,
– Braque
– eta Juan Gris.
• Beste maila batean
– Robert eta Sonia Delaunay
– eta Leger.
7. Picasso
• Kubismo aurreko obra
• Afrikar eraginekoa
• Forma naturalak
baztertzen ditu eta
geometrizatzen du
• Plano desberdinak
irudikatzen ditu batera
15. Garaiak
• Hiru garai desberdintzen dira:
analitikoa, hermetikoa eta
sintetikoa, orden horretan
garatu zirela.
– Kubismo analitikoa: artistak
natura ikasten zuten
distorsionatzeko eta
deformatzeko. Lanak plano
desberdinetako bilduma bat dira,
ulertezinak.
16. Garaiak
– Kubismo hermetikoa: artistek nahi
zuten lanak ulertzeko errezagoak
izatea, eta identifikagarriak ziren
hainbat elementu txertatzen hasi ziren
musika instrumentuak bezala. Garai
honetan elementu errealista batzuk
agertu ziren ere, inprimaturiko letrak,
zenbakiak, egunkari zatiak edo
etiketak. Material desberdinen
konbinaketako ideia eman zahi zuten
egurra edo marmola bezalako
materialak imitatuz.
17. Garaiak
– Kubismo sintetikoa: Collageak txertatzen
dira elementu eskultoriko bezala. Ez
dituzte gauzak imitatzen, mihisean
pegatzen dutela baizik. Lan hauek `papier
collé `izenaz ezagutzen dira. Braque-k
lehenengo aldiz erabili zuen artea eta
bizitza lotu nahian. Erreferentzia erreala
izateko aukera ematen du. Pintura
errebisatzen da eta artistarentzat bide
berriak irekitzen dira. Ez dute bakarrik
margotzen, nolabait eraikitzen dutela
baizik. Teknika honek ireki zuen bidea
hirugarren dimentsiorako eta
eskulturarako.
19. Eraginak
• Collage hauek eragina izan
zuten
– Dadaismoan, Duchamp-ek
ekoiztutako`ready-made -etan.
– Italiar futurismoak hauek formen
sinpletasuna bereganatu zuen
baina koloreko interpretazio
gogorrago batekin.
20. Beste artistak
• Leger: lanetan koloreak
garrantzi gehiago zuen
• Batzuetan makina tubularrak
egiten zituen
• Beste lanetan lerroa eta kolorea
independenteak ziren eta ez
zuten perfektoki enkajatzen
• Kolore lauak lerro beltzez
inguraturik erabiltzen zituen.
22. Beste artistak
• Sonia eta Robert Delaunay-k forma
sinplez eta kolore puruzko lanak
egiten zituzten, orfismoa garatuz.
• Haien estiloa lirismoz beteta dago.
• Robert-k lerro zuzenak erabiltzen
zituen eta batzuetan irudietan
zerbait bereiz daiteke (ez beti)
• Sonia-k kolore harmonikoak eta
lerro kurboak nahiago zituen.