Proyecto de Tecnología con programa Scratch for Arduino y placa controladora Arduino para controlar funcionamiento de unos semáforos.
Realizado por Mikel Tejado profesor de Tecnología del IES Fco. de Vitoria - Vitoria-Gasteiz.
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Semáforo - Scratch proiektua garatu2013
1. Proiektuaren izenburua … Oinezkoentzako Semaforoa
-Txostena.
Helburuak
Ikasleek proiektu hau egin dute Robotika eta Kontrol ikasgaia lantzeko DBH-ko 4.kurtsoan
Teknologia arloan.
Ordenagailuaren bidez elektronikako aplikazio erreal bat egiteko eta kontrolatzeko maketa
baten semaforoa eraiki dute ikasleek.
Edukiak
Aurrekoa lantzeko Scratch for Arduino -S4A- izeneko programa eta Arduino izeneko plaka
kontrolatzailea erabiltzen ikasi dugu.
Gainera, programan agertzen diren objetuak eta hauen mozorroak marraztu ditugu PhotoStudio
6, Paint eta Photoscape programak landuz.
Horretaz gain, led diodoak, pultsadoreak eta Arduino plaka konektatzen ikasi dugu kanpoko
maketa egiteko .Eta apaindu dugu…eta Interneten bideoa igo dute.
Funtzionamendua
2. Pultsadore bat sakatzean autoentzako semaforoa hori eta gero gorri jartzen da.Oinezkoentzako
semaforoa berde 20 segunduz dago. Segunduak ordenagailuan ikusten dira. Denbora bukatu
eta gero animazioak agertzen dira hasierako egoera bueltatzeko.
Bai ordenagailuan bai egurrezko maketan ikusten dira semaforoaren bonbilak itzalita eta
piztuta.
Baliabideak
ARDUINO izeneko plakaren bidez ordenagailuaren aginduak semaforoari bidali zaizkio.
Aginduak programatzen dira S4A programa erabilita.
Horretaz gain, egurrezko xafla batean, errepidea pasatzeko bi pultsadore erabiltzen dira.
Semaforoaren bonbilak egiteko led diodoak konektatzen dira Arduino plakan eroaleen bidez.
Bideoa
Aplikazioa hobeto ikusteko bideoa egin dute ikasleek eta helbide honetan agertzen da:
http://youtu.be/divn8EocZ1A
Scratch webgunean ere agertzen da, kasu honetan Arduino plaka erabili gabe eta Scratch
programa landuz; hau dela eta, pasatzeko pultsadorea ordenagailuan -pantailan- ikusten da:
http://scratch.mit.edu/projects/16569682/