SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  5
BERTSOLARITZA
A) SARRERA:
Gaur egungo ahozko literaturaren ardatzan eta eta indartzen joan den generoa bertsolaritza da.
Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturaren
adarretako bat da.
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.

—Xabier Amuriza

«Eztabaida dialektikoa» darabilen artearen adierazpide hau mundu osoko kultura askotan agertu da.
Gaur egun, besteak beste, hor ditugu Alpujarrako trovo, Ameriketako Hego Konoko payada edota
Kubako repentismo direlakoak. Orobat, Asiako tradizioko parte da, antzinako greziar eta erromatar
kulturetakoa, eta islamdarMediterraneoko historiakoa.

[1]

Eduki-taula

Doinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertsolaria, orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren
laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin
duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru
kategoriatan sailkatzen dira:
●

Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia

●

Neurriz parera datozen doinu berriak

●

Bakoitzak osatutako doinuak

Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan
pentsa daiteke, baina Joxerra Gartzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean
«komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan,
aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik».
Neurria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertsoa puntutan zatitzen da, eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du.
Bat-bateko bertsolaritza liburuan adierazi denez, «bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula
silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala,
neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki».
Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:
●

Zortziko handia

●

Zortziko txikia

●

Hamarreko handia

●

Hamarreko txikia

Bestelako zenbait egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurretiaz aipatutako neurriak dira plazaz plazako jardunean maizen erabiltzen diren neurriak. Hala ere,
badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta
errondarako.
●

Kopla handia

●

Kopla txikia

Tradizio handiko neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere. Bat-bateko bertsolaritza liburuan oso
ongi azaltzen da neurri horiek nola eta zergatik sortuak izan diren. «Askotan bertsolariek beraiek sortuak
dira, txapelketetarako gehienean. Zailtasun teknikoaren gailurra topatu nahi izan da horrelakoetan. Bertso
luzeagoa, errima gehiago... arrisku handiagoa estropezu egiteko, baina arrakasta nabarmena bidea ongi
burutuz gero. Baina ez da hori egitura berri hauen sorkuntzaren arrazoi bakarra. Egungo bertsolaritza
modernoaren ezaugarrietako bat da, testu luzeagoaren beharra. Bertsolariak bere originaltasuna
azaltzeko, bere arrazoi-bidearen konplexutasuna kokatzeko, gaiarekiko distantzia hartzeko... lekua behar
du testuan».
Hona hemen horietako batzuk:
●

Zazpi puntukoa

●

Bederatzi puntukoa

Arestian aipatutako neurriek errima-talde bakarra erabiltzen dute, baina badaude errima-talde biz
osatutako neurriak ere. Hona hemen bi adibide:
●

Iparragirre abila dela

●

Itsaso hori dago zatarra

Errima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bat-bateko bertsolaritza liburuan aipatu denez, «askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi
teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz errima guztiz aberatsa ez izan), bertsotan ari gara».
Errima beti da sail berekoa, baina errima pobreak eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek
errima pobrea osatzen dute, eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, -an atzizkian errima-
kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z) eta haren aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat
egiten dutelako.
Baina errima eta neurria bertsolariarentzat arau edo muga diren arren, laguntza-bide ere izan daitezkeela
esaten da Bat-bateko bertsolaritza liburuan. Izan ere, «bertsolariak ez du sekula nahi duen huraxe
esaten. Esaten du, neurri batzuen barruan eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean
esateko gai dena. Ez da bertsolaririk nahi duena esan eta gainera neurtu eta errimatu egingo duenik.
Badira bertsolariak aldiz, neurtu eta arrimatzeaz gain, argitasun une batzuetan esan nahi luketenera asko
hurbilduko direnak».

Bertsoaren zailtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Salbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti kontsonantea.
Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzean datza. Bertso berean errimahitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Potoa da hala epai-mahaiak nola ikusentzuleek gehien «zigortzen» duten akatsa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal
Herrian. Ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu, ordea. Gipuzkoako eskualde batzuek eman
zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazka ugariek eskaini zuten bertsotarako
gairik. Hori dela eta, frantsesen aurka, karlisten zein liberalen alde eta Kubako independentzia-gerraren
berri emanez bertso-paper mordoxka bat iritsi zaigu, eta ahoz aho banaka batzuk. Kanta paperen bidez
zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, zenbait kasutan gainera, orduko gertaera eta albisteak
jakinarazteko modurik herrikoienetako bat zela.
Mende hartako bertsolari zaharrenen artean Xenpelar errenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta
askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du,
esaterako. Bapateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta Bilintxen
bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Bein
batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko
koblakariak ere, hala nola Zuberoako Piarres Topet "Etxahun" barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü, Maria
Solt eta Kastero...) eta Nafarroa Behereko Joanes Otsalde bidarraitarra (Lurreko ene bizia, Iruñeko
ferietan...).
XIX. mendean aurrera joan ahala, bertsolari asko azaldu ziren Gipuzkoa aldean, Asteasu-Zizurkil eta
Donostiatik Oriora bitartean bereziki: famatuenak Juan Jose Alkain "Udarregi", Pedro Jose Elizegi "Pello
Errota" eta Pello Mari Otaño agian. Udarregi, sasoi hartako asko legez, analfabetoa izan arren, adimen
oso argikoa zen. Berak asmatu zuen bertsoez oroitzeko marra sistema partikularra. Pello Errotaren
ateraldi azkarrek eta ezten zorrotzak merezitako ospea irabazi zuten; horregatik, maiz heltzen zitzaizkion
zerbaiti buruz bertsoak egiteko eskariak. Pello Mari Otañok ez zuen plazarik plaza ibiltzerik izan, izan ere,
Kattarro ezizenaz zen ezaguna ahots gutxitxo zeukalako. Hala ere, besteak baino letratuagoa izaki,
paperean ipini zituen bere lan asko, hartara bertsoek zabalkunde handiagoa izan zutelarik. Ezagunak dira
bere Lagundurikan danoi, Mutil koxkor bat, Zazpiak bat, Ameriketako panpetan etab.

Txirritaren garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gauzak horrela, bertsolarien prestijioak apur bat beherantz egin zuen XX. mendearen hasieran. Dena
den, herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsoen faltarik izaten eta
pasadizo xelebreen kanta paperak haizatzen jarraitzen zuten. Bertsolariek gizarteko gai gehientsuenei
heltzen zieten, gainera: marinel eta baserritarren bizimodu latza, langileen borrokak eta grebak, estatu
eta munduko gertaera entzutetsuak (Lehen Mundu Gerra edo 1920 aldera Ipar Afrikan izandakoa) eta
abar.
Gerra aurretik bertsolari onak jardun ziren Gipuzkoa eta inguruetan; Usurbil, Hernani, Errenteria, Oiartzun
aldean batez ere: Juan Bautista Urkia "Gaztelu" usurbildarra, Juan Jose Lujanbio "Saiburu" hernaniarra,
Jose Mari Berra "Teilleri txiki" errenteriarra, Jose Joakin Urbieta "Kaskazuri" oiartzuarra, Fermin Imaz
donostiarra, Errenteriako Zapirain eta Zabaleta anaiak, Lezoko Juan Jose Sarasola "Lexo" eta beste
asko. Azkoitia eta Azpeitian ere izan zen bertsolaririk: Juan Mari Juaristi "Atano", Juan mari Zubizarreta
"Etxeberritxo", "Uztarri", Frantzisko Iturzaeta...
Baina garai hartan Euskal Herriko ia bazter guztietan kantatu zuen bertsolaria Jose Manuel Lujanbio
"Txirrita" (1860-1936) izan zen. Hernanin jaio eta hamahiru urterekin Errenteriako Txirrita baserrira aldatu
zen gizon honek etorri ikaragarria zuen. Denetan abila zen: bapatean eta idatziz, gai jostalari nahiz
serioetan, bakarrean zein lagun artean. Bere bertso ospetsuetako batzuk dira Neskazar bat
tentatzen,Albaiteruen salan, Proportzio bat, Il da Canovas, Gure munduko bizimodua edo Norteko trenari
jarriak.
Bizkaian ez zen Gipuzkoan beste indartu bertsolaritza. Hala ere, ezin da ahaztu Muxikako Enbeitatarren
familiak izandako garrantzia. XX. mende hasieran Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942) izan zen
ospetsuena anaia Imanolekin batera. Bere probintziatik kanpora ere sarri ibili zen, beste batzuekin lehian
edo baita hauteskunde kanpainetan eta mitinetan jeltzaleen ideiak defendatzen ere. Hein batean puristen
euskara "garbia" erabili arren, entzulegoarengana erraz heltzen zekien. Gerraostean bere seme
Balendinek eta hainbat bilobek jarraitu diote familiako bertsolari sagari.

Errepublika garaiko berrikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako Bigarren Errepublika etorri baino urtebete lehenago eman zuen bertsolaritzak bere
entzutearen hobekuntzarako urrats handia. Esan bezala, pertsona ikasiek bertsoak jende landugabearen
huskeriatzat zeuzkaten. Uste hori aldatzeko, erabakiorra izan zen Manuel lekuona irakasleak Eusko
Ikaskuntzaren V. Biltzarrean ahozko literaturari buruz irakurritako hitzaldia, sei urte geroago kaleratuko
zuen Literatura oral euskérica liburuaren aurrerapena. Garbi azaldu zuen arlotekeria baino zerbait
gehiago zegoela konposizio askotan eta bertsolariaren buruak harrigarriro lan egiten duela ahapaldiak
osatzeko orduan. Lekuonak bertsolarien doinu, neurri eta teknikaren xehetasunak erakutsi zituen, zenbait
bertso motaren ezaugarriak azaldu eta bertsolaritzaren historiari buruzko hainbat eta hainbat albiste
eskaini.
Lekuonaren hitzaldiak izan zituen ondorioak euskaltzaleengan. Horietako bat Donostian Euskaltzaleak
eta Eusko Gaztedia erakundeetako Jose Zubimendi, Aitzol eta bestek antolatutako "Bertsolari-Egunak"
izan ziren. Lehena 1935ean ospatu zen Kursaaleko Poxpolinen antzokian, hemeretzi bertsolariren
partaidetzarekin. Gehienak gipuzkoarrak ziren, baina baita bizkaitar eta lapurtar batzuk ere. Txirrita, Lexo
edo Saiburu bezalako zaharrak, "Txapel" eta Zabaleta anaien tankerako bertsolari sasoikoak, edota
Zepai eta Basarriren moduko gazteak. Iñaki Eizmendi "Basarri"ri jantzi zioten txapela, honela
bertsolaritzaren aro berri bati hasiera emanez.

Hurrengo urtean ere Donostian bildu ziren bertsolariak (Victoria Eugenia antzokian), aldez aurretik
eskualdeka hiru kanporaketa egin eta gero. Bizkaitar eta lapurtarrik ez zen oraingoan azaldu, baina
baiNafarroa Garaiko zein Behereko bertsolariak. Aurkezle lanetan aritu zen Basarriren aginduetara
hamar partaide lehiatu ziren. Handik hilabete gutxira hilko zen Txirrita handiak irabazi zuen bigarren
txapel hau; hartara, berandu samar bazen ere, inoizko bertsolaririk onenetako bati merezitako omenaldia
egiten zitzaion. Baina ondorengo belaunaldia ere ziurtatua geratu zen, bigarren eta hirugarren postuak
Manuel Olaizola "Uztapide"k eta Akilino Izagirre "Zepai"k eskuratu baitzituzten. Ez zekiten ondo hurrengo
hamarkadetan zein baldintza eskasetan kantatu beharko zuten, 1940 eta 1960 artean bereziki,
Espainiako Gerra Zibilaren irabazlek ezarritako errejimen politiko bortitzaren ondorioz.
Juan Jose Makazaga (1887-1963) altzarraren lana ere aipagarria da, bertsolaria izan ez bazen ere.
Inprimatzailea zen, lehenik Ordizian eta 1926tik aurrera Errenterian. Kanta paperez gain, "bertso-berri"z
osatutako sortak ere kaleratu zituen. Garaiko bertsolari askoren lanak bere kabuz inprimarazi zituen,
jatorrizko testua errespetatuz. Bere bilduma batzuk: Xenpelar'en bertsuak, Bilintx'en bertsuak, Txirrita'ren
testamentua edo Euskal Erriko kanta zarrak, hiru tomo txikitan banatua. Gainera, 1931-1932 bitartean
hiru orriko bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, Bertsolariya izenekoa. Bertsolariyak autore zahar eta
berrien bertsoak zekartzan, Hegoaldekoak gehienbat, baina Iparraldekoak ere bai. Azkenean, 330
orrialdeko liburu bilakatu zen.

Contenu connexe

Tendances

Zuberotarra onintza eta ariane[1]
Zuberotarra onintza eta ariane[1]Zuberotarra onintza eta ariane[1]
Zuberotarra onintza eta ariane[1]aingura
 
Zuberera beñat
Zuberera beñatZuberera beñat
Zuberera beñataingura
 
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber bNafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber baingura
 
Zuberera. ainhoa garitagoitia
Zuberera. ainhoa garitagoitiaZuberera. ainhoa garitagoitia
Zuberera. ainhoa garitagoitiaaingura
 
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA EleneEskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Eleneaingura
 
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera IdazleakEUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleakaingura
 
NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia
NAFAR-LAPURTARRA   EuskalkiaNAFAR-LAPURTARRA   Euskalkia
NAFAR-LAPURTARRA Euskalkiaaingura
 
Euskararen dialektoak
Euskararen dialektoakEuskararen dialektoak
Euskararen dialektoakMarta Larrea
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraSagarra19
 
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]aingura
 

Tendances (13)

Zuberotarra onintza eta ariane[1]
Zuberotarra onintza eta ariane[1]Zuberotarra onintza eta ariane[1]
Zuberotarra onintza eta ariane[1]
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
Zuberera beñat
Zuberera beñatZuberera beñat
Zuberera beñat
 
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber bNafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b
 
Zuberera. ainhoa garitagoitia
Zuberera. ainhoa garitagoitiaZuberera. ainhoa garitagoitia
Zuberera. ainhoa garitagoitia
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
Gabriel aresti, kronika
Gabriel aresti, kronikaGabriel aresti, kronika
Gabriel aresti, kronika
 
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA EleneEskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
Eskalkiak. NAFAR- LAPURTERA Elene
 
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera IdazleakEUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
 
NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia
NAFAR-LAPURTARRA   EuskalkiaNAFAR-LAPURTARRA   Euskalkia
NAFAR-LAPURTARRA Euskalkia
 
Euskararen dialektoak
Euskararen dialektoakEuskararen dialektoak
Euskararen dialektoak
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurtera
 
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
 

En vedette

2do grado bloque 2 - ejercicios complementarios
2do grado   bloque 2 - ejercicios complementarios2do grado   bloque 2 - ejercicios complementarios
2do grado bloque 2 - ejercicios complementariosJavier Melgoza Cardenas
 
Prototyping is an attitude
Prototyping is an attitudePrototyping is an attitude
Prototyping is an attitudeWith Company
 
Learn BEM: CSS Naming Convention
Learn BEM: CSS Naming ConventionLearn BEM: CSS Naming Convention
Learn BEM: CSS Naming ConventionIn a Rocket
 
10 Insightful Quotes On Designing A Better Customer Experience
10 Insightful Quotes On Designing A Better Customer Experience10 Insightful Quotes On Designing A Better Customer Experience
10 Insightful Quotes On Designing A Better Customer ExperienceYuan Wang
 
How to Build a Dynamic Social Media Plan
How to Build a Dynamic Social Media PlanHow to Build a Dynamic Social Media Plan
How to Build a Dynamic Social Media PlanPost Planner
 
Lightning Talk #9: How UX and Data Storytelling Can Shape Policy by Mika Aldaba
Lightning Talk #9: How UX and Data Storytelling Can Shape Policy by Mika AldabaLightning Talk #9: How UX and Data Storytelling Can Shape Policy by Mika Aldaba
Lightning Talk #9: How UX and Data Storytelling Can Shape Policy by Mika Aldabaux singapore
 
SEO: Getting Personal
SEO: Getting PersonalSEO: Getting Personal
SEO: Getting PersonalKirsty Hulse
 

En vedette (8)

2do grado bloque 2 - ejercicios complementarios
2do grado   bloque 2 - ejercicios complementarios2do grado   bloque 2 - ejercicios complementarios
2do grado bloque 2 - ejercicios complementarios
 
Prototyping is an attitude
Prototyping is an attitudePrototyping is an attitude
Prototyping is an attitude
 
Learn BEM: CSS Naming Convention
Learn BEM: CSS Naming ConventionLearn BEM: CSS Naming Convention
Learn BEM: CSS Naming Convention
 
10 Insightful Quotes On Designing A Better Customer Experience
10 Insightful Quotes On Designing A Better Customer Experience10 Insightful Quotes On Designing A Better Customer Experience
10 Insightful Quotes On Designing A Better Customer Experience
 
How to Build a Dynamic Social Media Plan
How to Build a Dynamic Social Media PlanHow to Build a Dynamic Social Media Plan
How to Build a Dynamic Social Media Plan
 
Lightning Talk #9: How UX and Data Storytelling Can Shape Policy by Mika Aldaba
Lightning Talk #9: How UX and Data Storytelling Can Shape Policy by Mika AldabaLightning Talk #9: How UX and Data Storytelling Can Shape Policy by Mika Aldaba
Lightning Talk #9: How UX and Data Storytelling Can Shape Policy by Mika Aldaba
 
SEO: Getting Personal
SEO: Getting PersonalSEO: Getting Personal
SEO: Getting Personal
 
Succession “Losers”: What Happens to Executives Passed Over for the CEO Job?
Succession “Losers”: What Happens to Executives Passed Over for the CEO Job? Succession “Losers”: What Happens to Executives Passed Over for the CEO Job?
Succession “Losers”: What Happens to Executives Passed Over for the CEO Job?
 

Similaire à Bertsolaritza

Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak jooonee_e
 
Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiajonecn
 
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]aingura
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritzajabilast
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune maingura
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeakmartasena
 
Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariakmartasena
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakDieziratii
 
Zuberotarra (Euskalkia) oana gizane dani
Zuberotarra (Euskalkia)  oana gizane daniZuberotarra (Euskalkia)  oana gizane dani
Zuberotarra (Euskalkia) oana gizane daniaingura
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten daJavierlekuona
 
Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrak
Mikel Laboa eta Joxean Artze -  Gure bazterrakMikel Laboa eta Joxean Artze -  Gure bazterrak
Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrakGoiztiri AEK euskaltegia
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakalgogo
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakkhgv
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanMaite Goñi
 
Mikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
Mikel Laboa, kultur transmisioaren ereduMikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
Mikel Laboa, kultur transmisioaren ereduJoxe
 

Similaire à Bertsolaritza (20)

Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak Bertsolaritza eta bertsoak
Bertsolaritza eta bertsoak
 
Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoia
 
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
Zuberera jesuri z-eta_ainhoa_u[1]
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune m
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeak
 
Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariak
 
Pastorala1
Pastorala1Pastorala1
Pastorala1
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -Baladak
 
Zuberotarra (Euskalkia) oana gizane dani
Zuberotarra (Euskalkia)  oana gizane daniZuberotarra (Euskalkia)  oana gizane dani
Zuberotarra (Euskalkia) oana gizane dani
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da
 
Benito Lertxundi
Benito LertxundiBenito Lertxundi
Benito Lertxundi
 
Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrak
Mikel Laboa eta Joxean Artze -  Gure bazterrakMikel Laboa eta Joxean Artze -  Gure bazterrak
Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrak
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
 
Mikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
Mikel Laboa, kultur transmisioaren ereduMikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
Mikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
 

Bertsolaritza

  • 1. BERTSOLARITZA A) SARRERA: Gaur egungo ahozko literaturaren ardatzan eta eta indartzen joan den generoa bertsolaritza da. Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da. Neurriz eta errimaz kantatzea hitza horra hor zer kirol mota den bertsolaritza. —Xabier Amuriza «Eztabaida dialektikoa» darabilen artearen adierazpide hau mundu osoko kultura askotan agertu da. Gaur egun, besteak beste, hor ditugu Alpujarrako trovo, Ameriketako Hego Konoko payada edota Kubako repentismo direlakoak. Orobat, Asiako tradizioko parte da, antzinako greziar eta erromatar kulturetakoa, eta islamdarMediterraneoko historiakoa. [1] Eduki-taula Doinua[aldatu | aldatu iturburu kodea] Bertsolaria, orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira: ● Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia ● Neurriz parera datozen doinu berriak ● Bakoitzak osatutako doinuak Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Gartzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean «komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik».
  • 2. Neurria[aldatu | aldatu iturburu kodea] Bertsoa puntutan zatitzen da, eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bat-bateko bertsolaritza liburuan adierazi denez, «bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki». Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak: ● Zortziko handia ● Zortziko txikia ● Hamarreko handia ● Hamarreko txikia Bestelako zenbait egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea] Aurretiaz aipatutako neurriak dira plazaz plazako jardunean maizen erabiltzen diren neurriak. Hala ere, badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta errondarako. ● Kopla handia ● Kopla txikia Tradizio handiko neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere. Bat-bateko bertsolaritza liburuan oso ongi azaltzen da neurri horiek nola eta zergatik sortuak izan diren. «Askotan bertsolariek beraiek sortuak dira, txapelketetarako gehienean. Zailtasun teknikoaren gailurra topatu nahi izan da horrelakoetan. Bertso luzeagoa, errima gehiago... arrisku handiagoa estropezu egiteko, baina arrakasta nabarmena bidea ongi burutuz gero. Baina ez da hori egitura berri hauen sorkuntzaren arrazoi bakarra. Egungo bertsolaritza modernoaren ezaugarrietako bat da, testu luzeagoaren beharra. Bertsolariak bere originaltasuna azaltzeko, bere arrazoi-bidearen konplexutasuna kokatzeko, gaiarekiko distantzia hartzeko... lekua behar du testuan». Hona hemen horietako batzuk: ● Zazpi puntukoa ● Bederatzi puntukoa Arestian aipatutako neurriek errima-talde bakarra erabiltzen dute, baina badaude errima-talde biz osatutako neurriak ere. Hona hemen bi adibide: ● Iparragirre abila dela ● Itsaso hori dago zatarra Errima[aldatu | aldatu iturburu kodea] Bat-bateko bertsolaritza liburuan aipatu denez, «askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz errima guztiz aberatsa ez izan), bertsotan ari gara». Errima beti da sail berekoa, baina errima pobreak eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute, eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, -an atzizkian errima-
  • 3. kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z) eta haren aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako. Baina errima eta neurria bertsolariarentzat arau edo muga diren arren, laguntza-bide ere izan daitezkeela esaten da Bat-bateko bertsolaritza liburuan. Izan ere, «bertsolariak ez du sekula nahi duen huraxe esaten. Esaten du, neurri batzuen barruan eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean esateko gai dena. Ez da bertsolaririk nahi duena esan eta gainera neurtu eta errimatu egingo duenik. Badira bertsolariak aldiz, neurtu eta arrimatzeaz gain, argitasun une batzuetan esan nahi luketenera asko hurbilduko direnak». Bertsoaren zailtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea] Salbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzean datza. Bertso berean errimahitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Potoa da hala epai-mahaiak nola ikusentzuleek gehien «zigortzen» duten akatsa. Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea] Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu, ordea. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazka ugariek eskaini zuten bertsotarako gairik. Hori dela eta, frantsesen aurka, karlisten zein liberalen alde eta Kubako independentzia-gerraren berri emanez bertso-paper mordoxka bat iritsi zaigu, eta ahoz aho banaka batzuk. Kanta paperen bidez zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, zenbait kasutan gainera, orduko gertaera eta albisteak jakinarazteko modurik herrikoienetako bat zela. Mende hartako bertsolari zaharrenen artean Xenpelar errenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du, esaterako. Bapateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta Bilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Bein batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko koblakariak ere, hala nola Zuberoako Piarres Topet "Etxahun" barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü, Maria Solt eta Kastero...) eta Nafarroa Behereko Joanes Otsalde bidarraitarra (Lurreko ene bizia, Iruñeko ferietan...). XIX. mendean aurrera joan ahala, bertsolari asko azaldu ziren Gipuzkoa aldean, Asteasu-Zizurkil eta Donostiatik Oriora bitartean bereziki: famatuenak Juan Jose Alkain "Udarregi", Pedro Jose Elizegi "Pello Errota" eta Pello Mari Otaño agian. Udarregi, sasoi hartako asko legez, analfabetoa izan arren, adimen oso argikoa zen. Berak asmatu zuen bertsoez oroitzeko marra sistema partikularra. Pello Errotaren ateraldi azkarrek eta ezten zorrotzak merezitako ospea irabazi zuten; horregatik, maiz heltzen zitzaizkion zerbaiti buruz bertsoak egiteko eskariak. Pello Mari Otañok ez zuen plazarik plaza ibiltzerik izan, izan ere, Kattarro ezizenaz zen ezaguna ahots gutxitxo zeukalako. Hala ere, besteak baino letratuagoa izaki,
  • 4. paperean ipini zituen bere lan asko, hartara bertsoek zabalkunde handiagoa izan zutelarik. Ezagunak dira bere Lagundurikan danoi, Mutil koxkor bat, Zazpiak bat, Ameriketako panpetan etab. Txirritaren garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea] Gauzak horrela, bertsolarien prestijioak apur bat beherantz egin zuen XX. mendearen hasieran. Dena den, herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsoen faltarik izaten eta pasadizo xelebreen kanta paperak haizatzen jarraitzen zuten. Bertsolariek gizarteko gai gehientsuenei heltzen zieten, gainera: marinel eta baserritarren bizimodu latza, langileen borrokak eta grebak, estatu eta munduko gertaera entzutetsuak (Lehen Mundu Gerra edo 1920 aldera Ipar Afrikan izandakoa) eta abar. Gerra aurretik bertsolari onak jardun ziren Gipuzkoa eta inguruetan; Usurbil, Hernani, Errenteria, Oiartzun aldean batez ere: Juan Bautista Urkia "Gaztelu" usurbildarra, Juan Jose Lujanbio "Saiburu" hernaniarra, Jose Mari Berra "Teilleri txiki" errenteriarra, Jose Joakin Urbieta "Kaskazuri" oiartzuarra, Fermin Imaz donostiarra, Errenteriako Zapirain eta Zabaleta anaiak, Lezoko Juan Jose Sarasola "Lexo" eta beste asko. Azkoitia eta Azpeitian ere izan zen bertsolaririk: Juan Mari Juaristi "Atano", Juan mari Zubizarreta "Etxeberritxo", "Uztarri", Frantzisko Iturzaeta... Baina garai hartan Euskal Herriko ia bazter guztietan kantatu zuen bertsolaria Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" (1860-1936) izan zen. Hernanin jaio eta hamahiru urterekin Errenteriako Txirrita baserrira aldatu zen gizon honek etorri ikaragarria zuen. Denetan abila zen: bapatean eta idatziz, gai jostalari nahiz serioetan, bakarrean zein lagun artean. Bere bertso ospetsuetako batzuk dira Neskazar bat tentatzen,Albaiteruen salan, Proportzio bat, Il da Canovas, Gure munduko bizimodua edo Norteko trenari jarriak. Bizkaian ez zen Gipuzkoan beste indartu bertsolaritza. Hala ere, ezin da ahaztu Muxikako Enbeitatarren familiak izandako garrantzia. XX. mende hasieran Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942) izan zen ospetsuena anaia Imanolekin batera. Bere probintziatik kanpora ere sarri ibili zen, beste batzuekin lehian edo baita hauteskunde kanpainetan eta mitinetan jeltzaleen ideiak defendatzen ere. Hein batean puristen euskara "garbia" erabili arren, entzulegoarengana erraz heltzen zekien. Gerraostean bere seme Balendinek eta hainbat bilobek jarraitu diote familiako bertsolari sagari. Errepublika garaiko berrikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Espainiako Bigarren Errepublika etorri baino urtebete lehenago eman zuen bertsolaritzak bere entzutearen hobekuntzarako urrats handia. Esan bezala, pertsona ikasiek bertsoak jende landugabearen huskeriatzat zeuzkaten. Uste hori aldatzeko, erabakiorra izan zen Manuel lekuona irakasleak Eusko Ikaskuntzaren V. Biltzarrean ahozko literaturari buruz irakurritako hitzaldia, sei urte geroago kaleratuko zuen Literatura oral euskérica liburuaren aurrerapena. Garbi azaldu zuen arlotekeria baino zerbait gehiago zegoela konposizio askotan eta bertsolariaren buruak harrigarriro lan egiten duela ahapaldiak osatzeko orduan. Lekuonak bertsolarien doinu, neurri eta teknikaren xehetasunak erakutsi zituen, zenbait bertso motaren ezaugarriak azaldu eta bertsolaritzaren historiari buruzko hainbat eta hainbat albiste eskaini.
  • 5. Lekuonaren hitzaldiak izan zituen ondorioak euskaltzaleengan. Horietako bat Donostian Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedia erakundeetako Jose Zubimendi, Aitzol eta bestek antolatutako "Bertsolari-Egunak" izan ziren. Lehena 1935ean ospatu zen Kursaaleko Poxpolinen antzokian, hemeretzi bertsolariren partaidetzarekin. Gehienak gipuzkoarrak ziren, baina baita bizkaitar eta lapurtar batzuk ere. Txirrita, Lexo edo Saiburu bezalako zaharrak, "Txapel" eta Zabaleta anaien tankerako bertsolari sasoikoak, edota Zepai eta Basarriren moduko gazteak. Iñaki Eizmendi "Basarri"ri jantzi zioten txapela, honela bertsolaritzaren aro berri bati hasiera emanez. Hurrengo urtean ere Donostian bildu ziren bertsolariak (Victoria Eugenia antzokian), aldez aurretik eskualdeka hiru kanporaketa egin eta gero. Bizkaitar eta lapurtarrik ez zen oraingoan azaldu, baina baiNafarroa Garaiko zein Behereko bertsolariak. Aurkezle lanetan aritu zen Basarriren aginduetara hamar partaide lehiatu ziren. Handik hilabete gutxira hilko zen Txirrita handiak irabazi zuen bigarren txapel hau; hartara, berandu samar bazen ere, inoizko bertsolaririk onenetako bati merezitako omenaldia egiten zitzaion. Baina ondorengo belaunaldia ere ziurtatua geratu zen, bigarren eta hirugarren postuak Manuel Olaizola "Uztapide"k eta Akilino Izagirre "Zepai"k eskuratu baitzituzten. Ez zekiten ondo hurrengo hamarkadetan zein baldintza eskasetan kantatu beharko zuten, 1940 eta 1960 artean bereziki, Espainiako Gerra Zibilaren irabazlek ezarritako errejimen politiko bortitzaren ondorioz. Juan Jose Makazaga (1887-1963) altzarraren lana ere aipagarria da, bertsolaria izan ez bazen ere. Inprimatzailea zen, lehenik Ordizian eta 1926tik aurrera Errenterian. Kanta paperez gain, "bertso-berri"z osatutako sortak ere kaleratu zituen. Garaiko bertsolari askoren lanak bere kabuz inprimarazi zituen, jatorrizko testua errespetatuz. Bere bilduma batzuk: Xenpelar'en bertsuak, Bilintx'en bertsuak, Txirrita'ren testamentua edo Euskal Erriko kanta zarrak, hiru tomo txikitan banatua. Gainera, 1931-1932 bitartean hiru orriko bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, Bertsolariya izenekoa. Bertsolariyak autore zahar eta berrien bertsoak zekartzan, Hegoaldekoak gehienbat, baina Iparraldekoak ere bai. Azkenean, 330 orrialdeko liburu bilakatu zen.