SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  14
Télécharger pour lire hors ligne
FILOSOFIA HELENISTIKOA: EPIKUREISMO, ESTOIZISMOA ETA 
ESZEPTIZISMOA 
Mundu helenistikoa, Alejandro Magnoren konkisten ondorioa, kosmopolitismoa, artearen dotorezia eta
zientzia ezberdinen ezagupenaz bereizi zen. Polisa elkarbizitzako eredu bezala desagertu zenean,
filosofo asko intimitatearen eremuan eta norberaren zorionean bilatu zuten babesa. Pentsamenduaren
hiru joera nagusiak, epikureismoa, estoizismoa eta eszeptizismoak bereziki azpimarratu zuten
moralaren filosofia.

EPIKUREISMOA
Epikuro (K.a. 341-270), Samosen jaioa, filosofia helenistikoaren figura bitxiena da. “Lorategia” izenez
ezagututako eskola bat sortu zuen, bere Atenasko etxeko lorategian zegoelako, eta bere ikasleen artean
emakumeak eta esklaboak onartzen zituen.
Etika
Epikurok gorputzaren garrantzia azpimarratzen du, existentziaren oinarria baita, eta gizakiaren zoriona
gozamena dela dio. Gozamen hori mina saihestuz lortzen da, desioen moderazioaren bitartez. Zoriona,
gozamen naturalak eta beharrezkoak aukeratuz lortzen da, eta ataraxia edo arimaren lasaitasunean
agertzen da. Lasaitasun egoera hau lortzeko, Epikurok politikatik aldentzea gomendatzen du, lagunak
zaintzea eta axolagabetasuna jaungoikoen aurrean.
Fisika
Epikuerismoak, Demokritok formulatu zuen teoria atomista aldatzen du, atomoen etengabeko
mugimenduan askatasun elementu bat sartzeko, deklinazioa deitu zuena. Zatitu ezineko unitate hauek
unibertsoa osatzen dute, baita arima ere, eta beraz, materiala da hau ere eta gorputzarekin hiltzen da
(beraz, ez zaio beldurrik izan behar heriotzari).
Logika (edo kanonikoa)
Egia lortzeko, Epikurok azpimarratzen du hitzen esanahiak garbi definitzeko beharra eta kanonak edo
irizpideak ezartzen ditu, ezagueraren formak arautzen dituztenak: sentsazioak, aurrerapenak eta
estimuak.

ESTOIZISMOA
Doktrina estoikoaren sortzailea, Citioneko Zenon (K.a. 336-264), Atenasko atari (stoa ) batean ematen
zituen bere irakaspenak, hortik dator bere eskolaren izena. Epikureismoa bezala, dotrina estoikoak
jarraitzaile asko izan zituen garai helenistikoa eta erromakoan zehar.
Etika
Estoikoen kezka nagusia zoriona edo eudaimonia lortzea da. Eta hau, munduarekin armonian bizitzean
oinarritzen da, norberaren beharrak naturarenetara egokituz, izaki guztien arteko lotura den logosaren
bitartez. Zoriontsua izatea, bertutetsua izatea da, autarkiak eta buruaskitasunak ematen duen egokitze
ahalmenaren bitartez.
Fisika .
Natura eta arrazoia gauza bera izanik, unibertsoaren batasuna badago, dena zuzentzen duen pneuma
edo espiritu dibinoa. Sua eta materia unibertsoaren bi printzipioak dira, aktiboa eta pasiboa, elkarren
beharra daukatenak eta gauzen arteko kidetasun edo sinpatia erabakitzen dutenak.
Logika.
Hizkuntzaren erabilera logikoa eta bereziki proposizio gramatikalen azterketa izan zen estoikoen gai
nagusia, zeinua edo adierazlea, adierazitako gauza eta esanahia bereizi zituztenak. Azken hau,
materiarik gabekoa izanik, gauzen errealitatea eta hitzen errealitatearen arteko erlazioa ezartzen du.
ESZEPTIZISMOA
Korronte eszeptikoa Elisko Pirron (K.a. 360-270) eta Fliunteko Timonek (K.a. 320-230) sortu zuten.
Eszeptikoek ez zuten uste arrazoiak egia deskubritzeko gaitasunik zeukanik. Izan ere, errealitatea
nabaritzen dugun sentsazioek gauzen itxura bakarrik erakusten baitute.
Eszeptizismoaren ideia nagusiak hauek dira:
Ezin da ezagutu nolakoak diren gauzak, eta beraz, hoberena da iritzirik ez ematea, faltsu edo
benetakorik ez baita existitzen.
Erabateko ezagupenak lortu nahi izatea lasaitasunik ezaren iturri da.
Bizitzan interesatzen den gauza bakarra espirituaren lasaitasuna edo ataraxia lortzea da.
Guregandik kanpo dagoen guztiak ez du garrantzirik.
Itxuren mundu batean bizi behar dugunez gero, batzuetan frogagarriena aukeratu beharko dugu.

GREZIAK UTZITAKO ONDAREA
Garai helenistikoan zehar Erroma sortzen da politika eta kultura potentzia bezala. Inperioak hizkuntza
eta kultura grekoaren lurralde guztiak bereganatu ondoren, erromatar zibilizazioak Grezia zaharraren
ondare artistiko, literario, zientifiko eta filosofikoa jaso eta egokitu zuen.
Pentsamenduari dagokionez, erromatarrek filosofo grekoen dotrina ezberdinak hartu zituzten
( Aristoteles, Platon , epikureismo, estoizismo, eszeptizismo, zinismo) eta hauen ideiak latinez azaltzeko
ahalegin handiak egin zituzten. Zizeron (K.a. 106-43) eta Varron (K.a. 116-27) bezalako autoreek egin
zuten "itzulpen" lana, oso garrantzitsua izan zen pentsamendu grekoa Mendebaldera eramateko.
Epikureismoa eta estoizismoaren jarraitzaileak dira jarraitzaileak dira Lukrezio (K.a. 98-55) eta Seneka
(K.o. 4-65), hurrenez hurren.
Bitxiagoa da Plotinoren dotrina (205-270), neoplatonismo izenaz ezagutua. Platonen "idealismoak"
erakarrita (3. gaia ikusi), honen filosofia gehiago garatu nahi izan zuen. Plotinoren pentsamenduan
eragin handia izan du gnosisak (kristau elementuak grekoen eta ekialdeko ideia filosofikoekin nahasten
den dotrina erlijiosoa) Platonekin zerikusirik ez zeukana. Horrela gauza materialen eta ideien arteko
bikoiztasun platonikoa izatearen batasunean konpontzen da, Bat existitzen baita, denaren iturri eta
helmuga.
HELENISMOAREN ARIKETAK

 
O. Zoriontasun motak deskribatu taula honen bidez:

EPIKUEIRISMOA

HEDONISMO

ESZEPTIZISMOA

1. Azaldu helenismoaren ezaugarri nagusiak.

2. Nola ezberdintzen dira, epikureismoan, plazera eta mina.

3. Zer da autarkia?

4.Zer da ataraxia?

5. Azaldu estoikoen etikaren funtsezko kontzeptuak.

6.Zer da eszeptizismoa
epikureismoarekin?

eta

nola

dago

harremanetan

estoizismoarekin

eta
2.   AGUSTIN HIPONAKOA 
 

2.1.

DATU BIOGRAFIKOAK

Aurelio Agustin Ipar Afrikako Tagaste hirian jaio zen, antzinako Numidia erromatar probintzian, 354.
urtean, Aita, Patrizio, paganoa zen; ama, Monika, kristaua, eta kristautasunean hezi zuen Agustin.
Monikak, garaiko ohiturari jarraituz, ez zuen umetan bataiatu Agustin. Agustinek, ordea, kristau-doktrina
eta praktika baztertu egin zituen, baina geroago berriro besarkatu zuen kristau-fedea.
Agustin, lehenengo ikasketak Tagasten egin ondoren, gramatika eta latin klasikoak ikasteko, alegia,
Madaurara joan zen, 365ean. Ondoren, Tagasten urtebete egin ondoren, Kartagora (370ean) aldatu zen
erretorika ikastera. Bertan, Zizeronen Hortensius lana irakurri, eta, arazo filosofiko-teologikoez
kezkaturik, bere bilaketa espiritualari eman zion hasiera. Lehendabizi jarrera arrazionalistak hartu zituen,
eta ondoren, manikeo bihurtu zen. Pentsamolde hartan, manikeismoan alegia, gaitzaren eta giza grinen
arazaen azalpena aurkitu bide zuen. 375ean, Kartagon, erretorika-eskola bat ireki zuen, 21 urte zituela,
eta eskola horretan irakatsi zuen 29 urte bete arte .
383an, Erromara joan zen, eta beste erretorika eskola bat ireki zuen. Erromara joan baino lehen, ordea,
zalantzak sortu zitzaizkion manikeismoaren dualismoaz, eta han, Erroman, Fausto apezpiku
manikeoarekin izan zuen elkarrizketan desengainatu eta krisi handi batean murgildu zen. Egia
aurkitzeko itxaropena galdu zuenean, Eszeptizismoarekin topo egin zuen.
Erromatik Milanera aldatu zen, 384an, eta aurretik Hiri Santuan plazerez betetako bizitza izan bazuen,
orduan ere bide beretik jarraitu zuen. Milanen erretorika irakasten aritu zen, eta sarritan joan zen
Milango apezpiku zen Anbrosioren hitzaldiak entzutera. Haren laguntzaz, baita Plo tinoren zenbait
testuren irakurketak bultzatuta ere, benetako aginpidea Bibliak duela sinesten hasi zen, eta kristau
izateko izena eman zuen Elizan.
Agustinen behin betiko aldakuntzan -berak horrela esaten baitu- eragin sakona eta handia izan zuen
gertaera bat adieraziko dugu ondoren. Milanen, oihan txiki batean zegoela lagun batzuekin atseden
hartzen, hauxe ziotson mintzaa entzun zuen: Tolle et lege (Har eta irakur eza zu). Agustin, erabat
harrituta, arineketan joan zen bere lagun Aleporen bila, eta hura San Pauloren gutunak irakurtzen
aurkitu zuen, Agustinek liburua hartu, eta ireki zuen ausaz, eta bere begiek mezu hau irakurri zuten:' Ez
iragan bizitza amaigabeko jaialdietan eta mahaiko plazeretan ... ; alderantziz, Jesukristo Jaunaz jantz
zaitezte, eta haragiaren neurrigabeko nahikerietatik gorde zaitezte-. Agustinek barneko dei indartsu bat
sentitu zuen, komunitate erlijioso batean bizitzeko deia, hain zuten.
386ko ikasturtea amaitzean, irakaskuntza eta berekin bizi zen emakumea utzi, eta ama, Monika, bere
seme Adeodato eta lagun batzuekin Kasiziakora bakartu zen, bataioa prestatzeko asmoz.
Ebanjelioak eta San Pauloren Epistolak irakurriz eta gogoeta eginez, kristau-doktrinak bereganatu
zituen, eta 387an Anbrosiok bataiatu zuen. Garai hartan areagotu zuen idazle-jarduera, eta
Contra Academicos, Soliloquia eta De Immorta litate animae idatzi zituen.
Erromara itzuli zen denbora labur batez (De libero arbitrio), eta 388tik 391ra Kartagon izan zen,
monasterio batean (De vera religione). 391n, apaiz egin zen Hiponan, eta zenbait lan ere ida tzi zituen;
besteak beste, manikeoen eta donatis ten aurka, 8ibliako Son era liburuari eta San Pauloren Gutunei
buruzko zenbait iruzkin.
396an Hiponako apezpiku izendatu zuten. Garai hartan, Doktrina kristauaz, guztiz famatua den
Aitorkizunak, Hirutasun Deunaz (De Trinitate) eta Bibliako Hasiera liburuari buruzko iruzkinak idatzi
zituen. 411tik aurrera, pelagianoen aurka, De libero arbitrio, Jainkoaren hiria ... idatzi zituen.
Agustin 430ean hil zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zuten garaian, eta, Erroma jadanik erorita,
Erromatar Inperioa behin betiko suntsitzen zihoanean.
Agustinen idazlanen artean, halaber, De genesi ad litteram, De vita beata (Bizitza zoriontsuaz) -haren
pasarte bat jorratu behar dugu- eta beste zenbait aipa genitzake.
Gizadiko filosofo handienetarikoa den San Agustinek izaera eta espiritu guztiz sutsuak izan zitue la ere
gehi genezake. Ingurune soziopolitikoak eta kulturalak eragin handia izan zuten Agustinen gano
Agustin Hiponakoa Erromatar Inperio handiaren garaian bizi izan zen, eta Karen gainbeheraren hasiera
ere, III. mendean, bizi izan zuen.

2.2.

INGURU HISTORIKOA

Erromaren gainbeherak eragin izugarriak izan zituen mundu osoan, eta zirrara handi horrek eraginda
Agustin Hiponakoak Jainkoaren hiria liburua idatzi zuen III. mendean, Inperioaren gainbehera hasi zen.
Gainbehera horren arrazaiak honako hauek izan ziren:
•

Germaniarren erasoek etengabe mehatxatzen zituzten Inperioaren mugak.

•

Inperioa handiegia zen, barrutik zatitzen ari zen, eta gizartea krisian zegoen.

•
Enperadoreek erreformak bultzatu zituzten, armada indartzea eta erlijio ofizialaren batasuna
barne, Erromaren handitasunari eusteko asmoz, helburuak lortu ez baziren ere.
• Kristautasunak barne-kohesioa apurtzen zuela uste zutenez, gogor erazi zioten.
Kristautasunaren nagusitasuna:
Konstantino erromatar enperadoreak, 313. urtean eta Milango Ediktuaren bidez, kristau-erlijioa beste
edozein erlijio bezala onartu zuen, eta Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzat hartu zuen, 380. urtean.
Erromatar Inperioaren gainbeheran, hainbat eztabaidaren ondoren, kristautasunak apurka-apurka fedeeta moral-kanonak finkatu eta zabaldu zituen Erromatar Inperio osoan.
Greziar kultura: Erromatar Inperioan, greziar kultura zen kulturaren oinarri nagusia, eta erlijioan
Greziako erlijio erromanizatuak nagusi ziren. Kristautasunak, ordea, erroak judaismoan ditu, eta greziar
eta erromatar filosofia eta erlijioarekin bat ez zetozen hainbat ikuspegi berri eskaini zituen, erromatar
kulturarekin bateraezinak, hala nola Jainkoaren haragitzea, ex nihilo kreazioa, haragiaren piztuera, etab.
Erromatar Inperioaren gainbeheran, greziar-erromatar kulturaren eta kristautasunaren arteko
norgehiagokan, kristautasunak irabazi zuen.
Bestalde, kulturaren ikuspegitik, polemika intelektual sakon asko bizi izan zituen Agustinek.
Kristautasunaren aldetik, esate baterako, hainbat heresia ari ziren elkarren aurka: arianismoa, do
natismoa, pelagianismoa, etab. Egoera horren eragina Agustinen idazlanen tankera bizian eta
polemikoan ikusten da.
Gaztaroan bizi izan zuen manikeismoa ez ezik, Platonek eraikitako Akademiaren ondorengoak ziren
akademikoak ere ezagutu zituen Agustinek, eta haiek Platonengandik urrunduta zen. Gero
eszeptizismoa gaitzetsi zuen. Pentsaera epikurearra ere baztertu zuen San Agustinek.
Platonenganako miresmen handia agertu zuen Agustinek, jakinduriaz eta zientziaz jantzitako pertsona
baitzen. Agustinen pentsaera filosofikoak oinarri platonikoak baditu ere, pentsalari bien arteko funtsezko
desberdintasunetik--bata paga noa, eta bestea kristaua- sortutako diferentzia esentzialak daude.
Gnostizismoa: II. mendean, gnostizismoak (heresia bat) krisi handi bat sorrarazi zuen kristautasunaren
baitan Kristautasunaren unibertsaltasuna eztabaidan zegoen ortodoxiaren eta heresien artean. Elizaren
Gurasoek fedea guztientzat zela esan zuten; hots, kristautasunaren unibertsaltasuna azpimarratu zuten
hasiera¬hasieratik. Beraz, erlijiotasun sinplea, erraza eta mundu guztiarentzat ulergarria, antolatu eta
adierazi behar zela zioten. Gnostizismoari eta ondoren etorriko ziren heresia guztiei jarraiki, erlijioa
gutxiengo batek soilik eskura zezakeen, jakintza intelektuala zelako. Eta irakurketa erraza horiek guztiak
(heresiak) greziar kultura-tradiziotik sortuak ziren. Horregatik zen beharrezkoa tradizio hori integratzea;
bestela, kristautasuna suntsitu egingo zen ondorengo eztabaida gogorretan.
San Agustinek filosofia eta kristautasuna, arrazoia eta fedea, adosteko ahalegin guztiak eraman zituen
gailurrera. Haren bizitza Ipar Afrikan gara tu zen (kristautasuna gehien hedatu zen erroma tar probintzia),
eta bere idazlanetan Filosofiaren eta Teologiaren arteko sintesi handia egin zuen.

Plotino (K.o. 205-270): Plotinok, bere filosofia-sistemaren gailurrean, gauza guztien gainetik Bat-a
jartzen du. Gauza guztiak, jarioz, Bat-etik datoz, eta dena Bat-arengana itzultzen da. Filonen sistemaren
antzera, Bat¬a edo printzipio gorenetik Pentsamendua jalgitzen da (Logosa, Nous-a); azken horretatik,
Munduaren arima, eta horrela, jarraian, jaitsiera-prozesuan (hots, degradaziozko prozesuan), gauza
materialak sortzen dira.
Kreazionismoak Jainkoaren eta beste izakien arteko desberdintasuna azpimarratzen du: izaki sortuak
kontingenteak baitira. Jariotasun-teoriak (emanatismoak), herriz, errealitatearen ikusmolde panteista
dakar (gauza guztiak jainkoaren atalak dira).
Patristika: Kristauen artean Elizaren Gurasoek garrantzi handia hartu zuten n. eta VIII. mendeen artean.
Aita horiek idazleak ziren, eta fedearen maisutzat hartu izan dira, doktrinan erakusten zuten
ortodoxiarengatik eta bizimodu santua izateagatik. Patristikak idazle horien bizitza eta lana aztertzen
ditu. Egile guztien artean bi pentsamendu lerro bereizten dira:
Greziar Patristika. Teologia honen ezaugarri nabariena ideia hau da: logosaren haragitzeak eta
berpizteak jainkozko izaera ematen die gizakiari, munduari eta kosmosari. Egile ezagunenak Origenes,
San Gregorio Nisakoa eta San Joan Damaskoarra dira.
Latindar Patristika: Besteetatik bereizten duen baieztapen bat egiten du; alegia, gizaki bekatariaren eta
Jainko errukitsuaren arteko topaketaren historia dela salbazioaren historia. Patristika honetako egileen
artean aipagarrienak Tertuliano, San Anbrosio eta San Agustin dira.

Kristau-ikuskera berriak:
Ontología
Kristautasunaren ustez, Jainkoak gauza guztiak ezerezetik sortu (kreatu) zituen, eta gizakia da
errealitate horren gailurra.
Platonentzat, materia kaotikoa eta ideien munduko arketipoak betidanikoak dira, eta Demiurgoak egiten
du ena honako hau da: betidaniko bi elementu horiek elkartu eta mundu fisikoko izakiak (ideien kopiak)
eratu, antolatu. Beraz, greziar filosofian ez dago kreaziorik.

Antropologia
Kristauen arabera, Jainkoak bere Semea bidali zuen mundura gizakiak salbatzera, hainbestekoa zen
gizakiarenganako zuen maitasuna. Horrela, Jesukristo, Jainkoaren Semea, haragitu egin zen, gizaki
egin zen. Era horretan, gorputzak edo materiak kristautasunean garrantzi handiagoa hartzen du
orfismoan, pitagorismoan edo platonismoan baino.
Bestetik, kristautasunarentzat gizaki guztiak berdinak dira, Jainkoaren seme-alabak. Horrela giza kiaren
duintasuna azpimarratzen da, gizakia izaki sakratua baita, Jainkoaren irudi eta antzeko.

Ezagutza
Jainkoa ezagutzeko ezinbestekoa da fedea, eta arrazoiaren bidez bakarrik ezin daiteke ezagutu,
Fedean osagai afektiboak, nahimena eta gogoa nabarmentzen dira.
Greziar filosofoek ez zuten inoiz egia absolutura iritsi zirenik esan. Kristautasunak, ordea, Egia
zalantzagabekoa, Absolutua, dibinitatean
edo jainkotasunean oinarritua aurkeztuko du.
Kristautasunean, errealitatea (mundua) misterioa da, eta Jainkoaren bidez bakarrik uler daiteke.
Greziarrentzat, ezagutzaren muga esperientzia da, eta arrazoiaren bidez ezagut daiteke arrazionala den
mundua

Eskatologia (salbazioa)
Greziarrentzat, historia prozesu itxia eta ziklikoa da: kanpotik elementu edo faktore berririk ezin da sartu
bertan, eta etengabe errepikatzen ari da, Aitzitik, kristautasunarentzat, historia k hasiera bat du,
Jainkoak ezerezetik sortu baitzuen mundua, eta prozesu lineal bat da (kreazionismoa). Dena dela,
jatorrizko bekatua dela eta, gizakia izaki eroria da, bekaturako joera du, eta bere indarrekin bakarrik ezin
daiteke salbatu, eta jainkoaren laguntzaz egingo du . Greziar filosofietan, jakintsuak kontenplazioa ren,
ataraxiaren eta apatiaren bidez lortzen du zoriontasuna.   

AGUSTIN HIPONAKOAREN PENTSAMENDUA 
2.1 ONTOLOGIA
Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, Izaki Absolutua, eta bestetik, har sortutako izaki
kontingenteak.

JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAK
Jainkoa: Izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua eta Aldagaitza da. Izaki
Absolutuaren existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere.
Jainkoa anima fededunean frogatua agertzen da; arima gai da Egia eta Beharrezkoa eta Aldagaitza den
Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren (Jainkoaren) existentziarik
gabe. Jainkoa ez da edozein filosofia jainko, Jainko kristau errebelatua baizik. Esan dai eke, beraz,
Jainkoaren existentziaren froga-saialdia ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena dela beste ezer baino
gehiago. Ikus dezagun nola.
• Argudio gnoseologikoa: egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
Hauxe litzateke, hitz gutxitan esateko, Agustinek erabilitako argudio gnoseologikoa.
• Argudio kosmologikoa: Kosmosaren bitartez ere saiatzen da Jainkoaren existentzia frogatzen.
Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna; bere gainetik dagoen egia baterantz,
hots, Jainkorantz, seinalatzen du. Gizakien arteko adostasunaren bitartez, bada (gaizto batzuk salbu),
giza espezie guztiak Jainkoa munduaren sortzailea dela aitortzen du.
Ideia eredugarriak : Jainkoaren existentziari buruzko agustindar benetako frogapena ideia
eredugarrietan datza: hau da, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiak egia
eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu; edo, haren hitzetan esanda, -zurea, nirea
edo inorena deitu ezin daitekeena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztiei
berdin eskaintzen diena. Egia hau goiko adimena baino nagusiagoa da (gorengoa da), adimenak bere
aurrean makurtu egin behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak,
bere arima adimenean. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako. Adimenak argitasun
handiagoarekin edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia eredugarriek beti diraute berdin.
Izatean: Ideia eredugarriek eta betierekoek izatean oinarritu behar dute. Ezagutza sentikorrak gauza
aldakorrak adierazten duen bezala, betiereko egia eredugarriek ere beren funtsa adierazten dute: egia
aldagaitza, Jainkoa. Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan
behar du. Bide beretik jarraikiz, esan beharra dago Erdi Aroan Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu
zirela kristau¬ pentsalari guztiak; besteak beste, Tomas Akinokoak. Ondoren, Tomas Akinokoaren
Jainkoaren existentziaren bost ibilbideak azalduko ditugu, baina hasteko Kristau-doktrina gogoratu dugu.
Izaki kontingenteek ez dute finkotasunik, iraupenik. Badira eta ez dira aldi berean: egonkortasunean
irauteko gai ez den izaki mugatua zati hilkorretan sumatzen da, eta aldakortasunak izan denaren
desagerpena dakar, heriotza baita. Beraz, izaki kontingenteak ez dira benetako izakiak, eta aldaezin
irauten duena da benetakoa. Izaki kontingente guztiak ezerezetik egin zituen Izaki Aldagaitzak. Gai
honetan, platonismotik eta neoplatonismotik urruntzen da Agustin, eta zintzo jarraitzen die Bibliako
azalpenei.
Unibertsoaren kreazioa: Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortu
dira. Izatea Jainkoagandik jaso dute.
Ezerezetik: Jainkoak mundua sortu zuen kreazio oso batean, ezerezetik. Jainkoaren Hitzak izaki
guztien credo arketipikoak ditu bere baitan. Mundua sortzeko erabili den materia ez da mundua sortu
aurretik existitu. Horrela, Hiponako pentsalaria Platonen pentsamendutik urruntzen da, Platonen Timeo
idazlanean, demiurgoak, betidaniko materia eta ideien arketipoak erabiliz, mundu fisikoko izakiak sortu
zituen. Grezian ez dago kreaziorik, aurrez existitzen ziren bi elementurekin (materia kaotikoa eta ideien
arketipo edo formak), mundu fisikoko gauzak (ideien kopiak) ateratzen dira. Horrez gainera, munduaren
kreazioa (sorrera) ez da nahitaezkoa, erabaki borondatezko eta askea den ekintza baizik.
Jainkozko kreazio libre , San Agustinen iritziz, bat batekoa eta osoa da. Bibliako sei egunetako
kontakizuna alegoria bat da. Jainkoak era zuzenean, bitartekorik gabe, sortua da dena. Hala ere,
kreazioa denboran zehar hedatzen da, eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira, beren jaiotza
arrazoiek edo ideien kopiek, denboran zehar, heldutasun- eta jaiotza-unea lortzen dutenean, Jainkoak
kosmosean ezarritako ordenaren arabera.

2.2 ANTROPOLOGIA
Gizakiari buruzko agustindar filosofiak eredu dualistari jarraitzen dio.
Dualismoa: Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia. Gizakia izaki konposatua da, arima
hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia; hau da, kreazioaren gailurra da. Gizakia gorputz hilkor eta
mundukoiz baliatzen den arima arrazoiduna da. Bi substantziek osatzen dute gizakia; arimak eta
gorputzak, baina ariman dago lehentasuna. Platonen eragina nabaria da gai honetan.
Hilezkorra den giza arima materiazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Arimaren
materia-gabetasuna eta bere substantzia izaerak hilezkortasunaren froga argiak eta garbiak dira.
Agustin Hiponakoa Platonek erabiltzen duen argumentu berberaz baliatzen da, apur bat aldatuta.
Platonen aburuz, arima bizitza-printzipioa da, eta bizitza heriotzarekin ezin batera daitekeenez, arima
ezin daiteke hil. San Agustinen ustez, aldiz, arima Bizitzaren parte da, eta bere esentzia Bizitza den
Printzipiotik hartzen du, eta, ondorioz, hilezkorra da.
Platonekiko desberdintasuna: Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen
pentsamendua. Platonek, arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan aurrez existitzen zela
dio. Agustinen pentsamendua gai honi buruz bi etapatik igarotzen da: lehen etapan, tradukzionismoa
onartzen du, hau da, gurasoek sortzen dute seme-alaben arima; kandela batek heste bat pizten duen
bezala. Horrela hobeto azal daiteke jatorrizko bekatuaren transmisioa. Bigarren etapan, kreazionismoa
onartzen du, hau da, Jainkoak banan-banan eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu
arimak, sorrera hori zer unetan gertatzen den esaten ez badu ere.
Garrantzia: Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du. Arimari esker bihurtzen da materia
bizidun eta eratu. Arima hilezkorra da; gorputza, ordea, hilkorra, munduaren amaieran berpiztuko bada
ere.
Bekatua: Agustinentzat gizakia bekataria da, bekaturako jatorrizko joera du, eta bekatua askatasuna
gaizki erabiltzearen ondorio da. Greziar filosofian, huts egitearen (oker jokatzearen) zergatia
ezjakintasunean oinarritzen zen (intelektualismo morala). Beraz, greziarren ustez, gaizkileak eskolatu
egin behar ziren, gaiztakeriarik ez egiteko.
Erdi Aroko kristau-pentsamenduan, eta Agustin horren lekuko dugu, jatorrizko bekatuagatik, gorputzak
arima menperatuta du. Gizakia ezin da bere indar hutsez salbatu, eta kanpotik datorkion graziaren
beharra du. Sustraiak ariman dituen gizakiaren nahimena jatorrizko bekatuak hondatuta dago, eta
horregatik ezin ditu bere ekintzak gauzatu, gorputzaren bultzadenpean dagoelako.

ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA
Askatasuna: Gure askatasun-kontzeptua eta Agustinena desberdinak dira. Askatasunari buruzko
Agustinen pentsamendua teologikoa da. Askatasuna eta liberum arbitrium edo aukeramena sinonimoak
dira guretzat; ez ordea, San Agustinentzat.
Askatasunari buruzko Agustinen pentsamendua manikeismoaren eta pelagianismoaren aurkako
erreakzioak sortutako sintesia da. Manikeoen aurka hauxe esango du: gaitzaren sorrera ez dago jainko
gaizkilearengan (Gaitzaren printzipioan), gizakiaren askatasunean baizik. Pelagianoenaur kako
idazlanetan, berriz, honako hau esango du soilik: onaren sorrera ez dago giza askatasunean. Gizakiak
zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du. Bi kasu horietan San Agustinek ez ditu aurkako tesiak
aldezten, eta bere bizitzan zehar agertu ziren hainbat arazoa adierazten ditu, eta tesi horiek, azken
batean, bere pentsamendua osatzen dute.
Abiapuntu hori kontuan izan gabe, ezin uler daiteke San Agustinek askatasunaz eta liberum arbitriumaz
(aukeramenaz) dioena. Egiaz, gizakia askea da, baina gizakia da, librea delako hain zuzen. Askatasunik
gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Erabaki ahal duelako, borondatearen (nahimenaren)
autodeterminazioa erabili ahal duelako da gizakia. Dena dela, zer aukera dezake, edo zer aukeratu
behar du? Gizakiak, Jainkoak sortuak, Harenganako (Jainkoa) joera izan behar du,
Jainkoarengana zuzendu behar du bere burua, kontzienteki edo inkontzienteki, eta horixe du helburu.
Jainkoak, gizakia sortu zuenean, Bera maitatzeko agindu zion. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe,
baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta
gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da: Hura maitatzera behartuta dago. Jainkoa lortzeko askatasuna
izango du, baina ez badu Jainkoa lortzen, zorigabekoa izango da. Jainkoa zerbitzatzen duenean aske
izango da, eta zoriontasuna lortuko du; esklaboa, berriz, Jainkoagandik urruntzen denean.
Jatorrizko bekatua: Gizakia askatasunean sortua izan zen, bere sortzailea maitatzeko gaitasunaz
hornitua. Baina jatorrizko bekatuagatik, gizaki erori gisa, askata suna galdu zuen, eta liberum arbitriuma,
aukeramena edo askatasuna berreskuratzeko aukera izan nahi du. Hona hemen guretzat adiera
desberdina duen Agustinen hizkuntza-erabilera: Agustin Hiponakoaren ustez, gizakiak bekatua egin
zuen aukeramen edo borondateagatik gaitza sortuz. Gizakia bere buruaz eta Bera baino gutxiago diren
gauzez gozatzearren, Jainkoaren gandik urrundu eta bekatuan erori zen.
Jainkoaren laguntza: Gizakia ezin da bere kabuz egoera horretatik altxatu. Bere buruaz beste egin
zezakeen, adibidez, baina ezingo luke bere burua berpiztu, hori lor tzeko, beharrezkoa du Jainkoaren
laguntza: altxatzeko ahalmena izateko, Jainkoaren grazia behar du. Gizakia graziari esker aske da, eta
lor dezake bere askatasuna. Horrek ez du esan nahi graziak giza nahimenaren aurka jokatzen duenik;
aitzitik, Jainkoagana erakartzen dio Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna
berreskuratzen dio.
Bekatua: Oker jokatzen duenak, bekatua egiten duenak, ezin du Jainkoaren graziarik gabe Jainkoa
bera maitatu. Hau da, gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko
beharrezkoa du Jainkoaren laguntza. Behar ez dena desiratzen duena oker dabil. Bizitza zoriontsuaren
bila dabiltzan gizakiak ez dira okertzen, Errorea, zorionera daraman bideari ez jarraitzetik datorkie,
zeren gizakiak nahi duen lekura ez daraman bidetik joatean baitatza errorea. Bizitzako bidean oker ari
den neurrian aldentzen da jakinduriatik, zeren Goi Ongia den Egiarengandik urruntzen baita.
Gaitzaren sorrera: Agustin bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkaturik ibili zen. Gaitza munduan
etengabe ikus daitekeen zerbait da. Horrela ditugu naturaren gaitz fisikoak (Iurrikarak, ekaitzak,
lehorteak, gaixotasunak ... ), eta gaitz moralak (gaiztakeria, krimena, mendekua, gerrateak, adimenahultasunak, de presioak, bakardadea, larritasuna, beldurrak ... ). Nolanahi ere, norena da gaitz horien
eta beste hainbaten errua? Mundua Jainkoak sortua dela egia bada, nola azal daiteke gaitzaren
existentzia? Jainkoak gauzak gaizki egin dituelako? Ezinezkoa da munduan gaitza ez
existitzea?Jainkoa da gaitz fisikoaren eta gaitz moralen kausa?
Manikeismoa: Agustin manikeoa izan zen garai batean, eta, manikeismoaren ustez, munduan dagoen
on guz¬tia Ongiaren printzipiotik (Ormuzd) dator; munduko gaitz guztia, aldiz, Gaitzaren printzipiotik
(Ahriman). Dirudienez, horrela konpontzen zu ten arazoa, erraz eta argi. Agustin manikeoa izan zenean,
Nebridio adiskideak honela ziotson: ' Zer egin diezaioke Jainkoari Gaitzaren printzipioak, gaitzen bat
ala? Orduan Jainkoa ez da ustelgaitza. Eta gaitzik ez badio egiten, ez dago Gaitzaren printzipioa
onartzeko beharrik. Jainko bakar bat dago, Ongiarena.
Gaitz morala : gizakiak egiten duen aukeramenaren (Iiberum arbitrium) erabilera okerretik dator, eta
gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa. Aukeramena ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua
daramalako; hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza den ongia. Gizakiaren helburua zoriontsu
izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Ongi gorena
maitatu. Ongi gorenak, Jainkoa maite duenean eta haren nahia eta borondatea betetzen dituenean,
zuzen jokatzen du; Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu era gaitz morala sortzen du.
2.3 ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA
Zorionaren bila aritzea barne prozesu gatazkatsua bilakatu zen Agustinentzat. Gaztaroan, bere bizitzan
bertan aurkitu zuen zoriona: zoriona gauza zehatzak dira, plazera. «Maitatzea eta maitatua izatea zen
niretzat gauzarik gozoena, batez ere maitalearen gorputzaz gozatzerik izanez gero».
Manikeismora hurbildu zen garaian bi kezka nagusi sortu zitzaizkion: Jainkoa eta gaizkia, hain zuzen
ere.
Baina, manikeismoarekin izan zuen esperientzia hori ez zen ona izan: «Egia! Egia! esaten zuten.
Askotan esaten zidaten, baina ez nuen inoiz haiengan topatu». Bestalde, errealitatearen interpretazioan
materiazkoa baino ez zuten onartzen: «Gorputz masa zena baino ez nuen ulertzen».
Aristoteles irakurri zuenean, Agustinek zalantzan jarri zituen sinesmen manikeoak. Arrazaiaren aukerak
nahasi egin zuen, eta Akademia Berriaren eszeptizismoaren doktrinari atxiki zitzaion: «Akademikoak
deitzen diren filosofoak izan ziren zuhurrenak; izan ere, printzipio hau zuten: gauza guztiak zalantzan
jarri behar dira, eta ez dago gizakiak uler dezakeen egiarik».
Manikeismoa eta eszeptizismoa Anbrosiorekin Milanen topo egin zuenean eta, ondoren, kristautu
zenean gainditu zituen, baina baita testu neoplatonikoen irakurketaren bidez ere. Platonismoaren
eragina -Plotinoren bidez- erabakigarria izan zen San Agustinen barne prozesu horretan, eta beti onartu
zuen Platonek egia ulertzen lagundu ziola: mundu adigarri platonikoa egia iraunkorraren mundua zela
ohartu zen Agustin, eta horrela gainditu zuen materialismo manikeoa; gaizkia ongiaren gabezia dela
ulertarazi zion, eta ez gaizkiaren printzipio batek sortutakoa, manikeoek uste zuten bezala; gizakien
barne mundua aurkitu zuen.
Kristau bihurtzeak, kristauen artean, «zeure buruarengana itzultzea» esan nahi du, Jainkoa gizakiaren
barnean baino ez dugu aurkituko. Ez bilatu kanpoan, itzuli zeure barnera. Barneko gizakian bizi da egia.
Eta, zeure izaera aldakorra bada, bila ezazu zeure buruaz ere.
Benetako zoriontasuna: egia osoaz jabetzean datza, baina egia partikular guztiak traszenditzen dituen
egia izan behar du, bestela ez litzateke propio egia bat izango. Agustinek bilatzen duen Egia, egia
posible guztien neurria (Absolutua) da. Goi Neurri hori Jainkoa baino ezin daiteke izan, Jainko hori
ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari. Jakintsuaz gainera, inor ez da
zoriontsua, zeren inor ez baita zoriontsua egia ez badu irrikatzen. Egia aurkitu ez duena ezin da
zoriontsu izan.

2.4.

EZAGUTZA

Barnetasuna eta egia. Oroimena: Aitorkizunak lanaren X. Liburuan, Agustinek dio oroimenean
barnetasunaren zati horretan -eta gizanarengan berarengan dagoela egia, eta egia hori Jainkoa bera
dela.
Ezagutza eta zoriona: Agustinek aztertu zuen nola bilatzen duen gizakiak zoriona, bere oroimenean
duen zorionaren beraren ideia ilun batean oinarrituta. Irrika hori gizakiaren barnean dagoen jainkotasuna
¬adieraztezina- besterik ez da. Agustinen ustez, Jainkoa bera da zoriona; baina Agustinek aurkitzen
duen Jainkoa ez da platonikoa. «Izateaz harago» dagoen Jainko neoplatonikoaren aurka, Agustinek
Jainko kristaua ekarri zuen berriro; eta, gainera, haren hitzetan, Jainko hori nire gauzarik barnebarnekoena baino barnekoagoa» da.
Ezagutza dualista: Agustinek platonismotik antropologia dualista jaso zuen, Altzibiades elkarrizketa
platonikoaren bidez: «Gizakia gorputz batez baliatzen den arima da». Haren ustez, arima maila
handiagoko izatea da eta berea den zerbait ematen dio gorputzari, horrek ezagutza lortu ahal izan
dezan.
Gorputza materiazko printzipio ustelkorra da.
Arima elementu materiagabea eta ustelezina da. Ariman banaketa hau egiten zuen:
•
Behe mailako arrazoia: aldakorra dena eta zentzumenek hauteman dezaketena ezagutzea du
xede.
•

Goi mailako arrazoia: jakinduria, ulergarria dena, ideiak eta Jainkoa ezagutzea ditu xede.

Zentzumenen bidez hautematen dugunean, ez dugu ezagutza lortzen. Sentipenak aldakorrak dira,
kontin genteak. Arimak bere baitatik ateratzen di tu objektuen irudikapenak, objektu horiek
zentzumenetan eragiten dituzten aldaketei dagozkienak; jarduera horretan, zentzumenen munduari
nolabait lotuta geratzen da arima.
Argialdiaren doktrina : Arimak ezagut ditzake egia aldaezinak diren objektuak, eta hortaz,
ezinbestekoak eta betierekoak direnak -esaterako, objektu matematikoak edo axiomak-; orduan lortzen
da zentzu hertsian ezagutza deitzen duguna. Ezagutza ez dator sentipenetatik, horiek gerta litekeena
besterik ez baitute ezagutzen; baina arimatik ere ez dator, ez baita betierekoa, aldaezina edo
ezinbestekoa. Izan ere, betierekoa, aldaezina eta ezinbestekoa denari buruzkoa da egiazko ezagutza;
alegia, benetan badenari buruzkoa. Egia horiek ideia platonikoekin bat egiten dute, eta Agustinen ustez,
Jainkoaren gogoan baino ez daude. Nola ezagut ditzake gizakiak? Jainkoak esku hartu eta gizakiaren
adimena argitzen duenean.
Arrazoia eta fedea: Agustinen ustetan, «egia bat bera da guztiontzat. Egia ez da nirea, zurea, ezta
honena edo harena ere; bat bera da guztiontzat». Ez daude bi egia, filosofikoa eta erlijiosoa: filosofiaren
eta erlijioaren bidez bila dezake gizakiak egia. «Bi bide daude ezagutzara iristeko: aginpidea eta
arrazoia.» Filosofiak eta erlijioak lortu behar duten egia Jainkoaren egia da: «Bizitza zoriontsua egiaz
gozatzea da, zutaz gozatzea da, Jainkoa, zu baitzara egia».
Zer eginkizun dute arrazoiak eta fedeak Jainkoaren bilaketa prozesu horretan? Intellige ut credas, crede
ut intelligas: ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko. Esaldi programatiko horrekin eginkizun zehatz bat
ematen zaie arrazoiari eta fedeari. Bestalde, arrazoiak eta fedeak harremana dute; hala ere, ez da
aurkaritzarik edo liska rrik sortzen, elkarren beharra baitute.
Arrazoiak nahitaez fedearen onarpenaren aurretik joan behar du, baina fedea zentzugabea ez dela
argitzeko, ez besterik. Horren ondoren, fedea ahal den heinean ulertarazten saiatuko da arrazoia.
Baina, Agustinen iritziz, hasieran, egiaren bilaketan fedea dago, eta hori, historian zehar, agerkundean
oi narritu izan da. Agerkundeak bere indar argitzailea ematen dio ezagutzaren ahalmenari. Arrazoia ez
da nahikoa jakinduria lortzeko; ez da egiaz jabetzeko gauza.

EZAGUTZA MOTAK
Ezagutza sentikorra:
Objektuen sumaketa da. Objektuek gure zentzumenetan aldakuntzak sorrarazten dituzte, baina aldaketa
horiek ez dira ariman gertatzen. Arima jabetu egiten da gorputzak jasan duen eral daketaz, eta beragatik,
gauzak, objektu fisikoak ezagutzen ditu.
Kanpoko munduko zerbaitek zentzumenak ukitzen dituenean, ekintza hori jasaten dute, baina arimari,
bere zuhurtasunari esker, ez zaio gorputzaren aldaketa hori oharkabean pasatzen. Sentipen batzuek
gorputzaren egoeraren berri ematen digute; beste batzuek, aldiz, gure inguruko objektuen berri,
Sentipenetatik datozkigun objektuak agertu eta desagertu egiten zaizkigu; Bata bestearen ondoren jarriz,
elkar ezabatu egiten dira, ezin ditugu ongi eskuratu egiazko izaterik ez dutelako. Beraz, benetako egia
lortezina da ezagutza sentikorraren bitartez; benetako egia arimak bere baitan aurkituko dituen objektu
aldaezinen ezagutzan datza.
Arrazoizko ezagutza:
Ezagutza mota hau zentzumenezko ezagutza baino askoz garrantzitsuagoa da.
Arrazoizko ezagu tzaren barruan, bi maila bereizi zituen Agustinek:
• Zientzia-ezagutza. Behe-mailako ezagutza mota honek kanpoko errealitateari buruzko ezagutza
ematen du. Sentipenen datuetatik abiatzen da arrazoimena, eta sentipen-datu horien bitartez,
ezagutzen dituen objektu horiei buruzko judi zioak egiten ditu, betiereko ereduekin aldera tuz, hau da,
jainkozko argitzapenetik datozkion ideiekin. Ezagutza-maila hau gizaki orori dago kiona da, eta gizakia
beste izaki guztietatik bereizten du.
•
Jakinduria-ezagutza. Arrazaizko goi-ezagutza mota honek betiereko egiak ezagutzera gara
matza.
Betiereko egiak edo mundu fisikoko gauzen ideia eredugarriak Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu, eta
ideia horiek diren bezala ezagutzeari edo ikusteari kontenplazioa ere deitzen zaio. Hona hemen
Platonen beste era gin ezin argiago bato
Argitzapena: Platonen ustez, mundu sentigarrian eguzkiak objektuak ikusgai bihurtzen dituen modu
berean, egia aldagaitzak ezagut daitezke Ongiak argiztatzen dituelako, Ongia ikusgarritasun- eta
ikusmen-printzipioa baita. Hiponako filosofoak, aldiz, egia aldagaitz horiek Jainkoak argitzen dituela dio.
Giza adimena argitzen duen argia Jainkoagandik dator. Eguzkiaren argiak gauza sentigarriak ikusgai
bihurtzen dituen bezala, jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak (ideiak)
adimenari. Giza adimena aldakorra da, eta egia aldagaitzak, gure adimena baino kate goria maila
handiagoa dutenak, ezin ditu gizakiak bere ezagumen hutsez atzeman. Jainkozko argitzapena behar
dugu, heraz, gure adimena transzenditzen, gainditzen duena sumatzeko, ez baitago sorkaririk,
intelektualena izan arren, bere kabuz argi daitekeenik .. Betiereko egia aldagaitzak eta beharrezkoak
ezin ditugu aldakorra, denborazkoa eta kontingentea den esperientziaren bitartez ezagutu; eta aldi
berean, aldakorra, denborazkoa eta kontingentea den gure adimenak ezin ditu atzeman. Beraz,
jainkozko argitzapenari esker soilik ezagut ditza ke gizakiak Betiereko egiak. Jainkozko argitzapen hori
naturala eta arrunta da mundu sentikorraz ari garenean, baina naturala eta berezia betiereko egiaz ari
garenean. Jainkoa da egia irakasten digun barne Maisua eta gu argitzen gaituen Argia. Ez dira nahikoa
ezagumena eta eza gugaia; horiez gainera, argia behar da. San Agustinek, bada, Jainkoaren aztarna
aurkitzen du gizakiaren barnean.
Barnerapena: Egia, hortaz, gizakiaren alderik sakonenean dago, haren kon tzientzian. Egia aurkitzen
duen pentsamenduak bere buruaren nabaritasunetik hasi behar du; autokontzientzian zalantza gaheko,
ukaezinezko abiapuntua aurkitzen baita, Gizakiak bere barnean hauxe aurkitzen du;
Alde batetik, bere buruaren izaera aldakorra eta ezegonkorra; gizakiaren ezagutza sentikorrak objektu
ezegonkorrak eskaintzen ditu. Hala ere, ezagutzaren berezko joerak benetako objektu egonkor eta
iraunkorrak bilatzen ditu. Zentzume nek ez badigute egonkortasun hori eskaintzen, espirituaren barnean
bilatu behar da.
Egia: Bestetik, gizakiak bere barnean egia aldagaitzak aurkitzen ditu: matematikako egietatik egia
zalantzagabeko eta unibertsaletaraino. Egia ho riek giza naturaren aldakortasuna gainezkatzen dute;
heraz, haien oinarria ezin da aldakorra den giza izaera edo natura izan; jainkozko adimenean izan behar
dute oinarria, ideiak, ereduak beza la, Jainkoagan daudelako. Eta gizakiak ezin ditu haiek ezagutu
kanpoko laguntzarik gabe, izaki kontingentea delako, eta egiak, ordea, absolu tuak. Orduan, Jainkoak
gizakia argitzen du egia aldagaitzak, egia eredugarriak, absolutuak ezagu tzeko. Egia horiek gizakiak
bere barnean, bere kontzientzian, aurkitzen ditu, Jainkoak berak jarri dituelako gizakiaren barnean.

2.5

HISTORIAREN FILOSOFIA: LURREKO HIRIA ETA JAINKOAREN HIRIA

Inguru historikoa: Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia Agustinekin hasten da, Grekoen
ikuspegi zikliko ari aurka eginez, Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen, historia
heste modu batean ulertzeko. Historiaren interpretazio honetan, gertaera bakoitzak bere arrazoia
prozesu historikoan. Gertaera historiko bakoitzaren arrazoia historiaren helburuaren arabera ulertu
behar da. Agustinek Jainkoaren hiria idazlane an azaltzen du Historiaren filosofia; obra hau Erromaren
gainbeheraren zergatiak argitzeko asmoarekin idatzi zuen. Alarikoren gudarosteak Erroman sartu ziren
410. urtean, eta hiria suntsitu eta Inperioa hautsi zuten. Gertaera horrek krisi handia piztu zuen
Mendebaldean, eta gizaki ikasiak hunkitu zituen.
Honen aurrean: Harrapakeriak larrimina areagotu zuen, eta ondo ren, jakina, gogoeta egin zen
gertatutakoaz. Jentilek (erromatar paganoek) kristauei leporatu zieten jazotakoaren erantzukizuna
(Erromatar Inperioaren erorketa). Kristauek aldarrikatutako biolentziar ik ezaren praktikaren erruz,
Erroma soldadu gabe gelditu zen, eta bere burua babesteko gai ez zenez, barbaroek suntsitu egin
zutela aurpegiratu zieten. Beraz, Kristauen Jainkoa gertatutakoaren erantzulea zen, eta ez jentilen
jainkoak, haiei esker Erromak aurrerabidea, ospea eta entzutea besterik ez baitzuen ezagutu.
Jainkoaren hiria: Hiponako pentsalariak Jainkoaren hiria idazlana jentilen erasoei aurre egiteko idatzi
zuen; hots, Eliza kristaua babesteko, erromatar askok Inperioaren gainbehera leporatzen ziotelako
Elizari. Beraz, Jainkoaren hirian ez dugu historiaren filo sofia bakarrik ikusi behar, ezta historiaren teolo
gia soilik ere. Zehatz esateko, Historiaren eklesio logia bat da, Historia honetan, Erromatar Inperioaren
gainbeh era borroka epiko horren une bat izan zen. Inpe rioaren amaierak ez zuen munduaren amaiera
adierazten, azken horretarantz zihoan etapa joaten amaiera baizik. Existitu eta desagertu den inperio
bat gehiago besterik ez zen izan. Hondamendiaren kausa ez zen izan erromatar asko kristau bihurtzea,
erromatar guztiak kristau ez izatea baizik, Erroma paganoaren luxu - eta plazer-grinak Inperioa ahuldu
baitzuen. Erromari geratzen zitzaion itxaropen bakarra kristautasuna zen.
Agustin izan zen Historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria.
Historia-ekintza hutsetan gelditu gabe, ekintzak ulertzen eta haiei zentzua aurkitzen saia tu zen.
Bi hirien arteko borroka: Jainkoaren hiria idazlanean, Erdi Aroko ideietan eragin handia izan zuen
historiaren filosofia bikaina lantzen da, bereziki, kristaua. Jentilen aurrean, kristauen apologia gisa
aurkezten da. Probidentzia, aukerarena, betierekotasuna, eta, batez ere, Jainkoaren ikertezinezko
borondatearen ideiez baliatuz, mina eta gaitzaren zentzua azaltzen ditu historiaren baitan.Agustinen
Historia unibertsalaren filosofia honetan, gizadiaren kronika bi hiriren arteko borroka gisa agertzen da:
onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilunpeen hirien artekoa, alegia.
Banaketa: Munduko gizakiak bi taldetan banatzen ditu Agustinek. Alde batetik, Jainkoa mespretxatuz,
beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; bes tetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere
buruaren mespretxuraino maite dutenak. Lehenengoak lurreko hiritarrak lira; norbera goratzeko balioak
onartuz, Jainkoa uko egiten diotenak. Bigarrenak, zeruko, jainkoaren hiritarrak dira; nork bere
autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak, Azken hauek munduko balioak Jainkoarengana
heltzeko bitarteko hezala erabiltzen dituzte, eta lehenengoek, berriz, munduko errealitateak helburu
bihurtzen dituzte.
Denbora: Bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, Jainkoaren hiriaren behin
betiko garaipena iritsi arte. Historia, bada, bi maitasunen arteko gatazka da: Jainkoarenganako
maitasuna eta norberarenganakoa. Misterio handi bat da azken batean: Jainkoak gizakiari dion
maitasuna bestetik ez da, eta bekatuak desordenaturiko kreazioa berriztatzen du.
Eredugarria: Zalantzarik gabe, zeruko hiriko kide bat hiri lurtarraren printzipioen arabera bizi daiteke,
eta alderantziz, Adibidez, bataiatutako pertsona bat kristaua da, Elizaren kide da, baina bere bizitza,
bere portaera zuzentzen duen printzipioa bere patua beste gauza guztien gainetik maitatzea bada,
moralki, hiri lurtarreko kide da; edo jentil, sinesgabe batek justizia eta zuzentasuna hartzen baditu
bizitzako jokabide¬printzipiotzat, moralki, Jainkoaren hiriko kide da.
Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiri zerutarra Elizaren berdintzat har tzea
ere. Dena dela, historikoki, zenbait unetan horrelako interpretazioak egin direla esan beha rra dago,
zeruko hiriari eta hiri lurtarrari buruz ko ideiak antolamendu erreal batekin bateraezi nak diren gogoeta
morala eta espiritualak izan arren. Nolanahi ere, Estatua eta Eliza hi aukeren ordezkaritzat hartu ohi dira,
bizitzan jokatzeko bi era gisa, bizitzeko bi modu, haragiaren eta espirituaren arabera.
Interpretazioa: Bukatzeko, bada, historiaren gaineko agustindar doktrina interpretazio politikoa edo
teologikoa den auzia hainbatek plazaratu duen arren, kon tuan hartu behar da San Agustinen iritziz,
fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa hertsiki lotuta dau dela, eta, ondorioz, eztabaidaezinezko auzia
dela.
2.6 PLATONEN ERAGINA AGUSTINENGAN
Metafisika edo ontologia: Metafisikan edo ontologian, bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek.
Platonek bereizten ditu ideien mundua, hots, betiereko, aldagaitz eta perfektuak diren benetako
errealitateekin osatu ta dagoen mundua, eta etengabe aldatzen ari diren izakiekin osatuta dagoen
mundu sentigarria (ideien kopiak). Agustinek ere, bere aldetik, erre alitatea bikoitza data esaten du: alde
batetik, Jain koaren Erreinua, benetakoa dena, eta, bestetik, etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa.
Ezagutza: Bi pentsalariek dualismo epistemologikoa baieztatzen dute, dualismo metafisikoarekin lotuta
dagoena. Bi mundu dauden modu berean, bi ezagutza mota daude. Ezagutza sentikorra, ezagutza
faltsua da, errealitate aldakorrari buruzko ezagutza baita, eta aldakorra dena ez baita benetakoa. Bi
pentsalariak bat datoz ezagutza sentikorrari buruz, hots, ez dela baliagarria benetako ezagutza lortzeko.
Arrazaizko ezagutza, ordea, benetako errealitateaz arduratzen da, ezagutza unibertsalaz, ideien
ezagutzaz, Platonengan, Ongia ikusmen- eta ikus garritasun-printzipioa da. Alde batetik, Ongiak arima
argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko, hau da, betiereko ideia arketipoak ezagutzeko; bestetik,
Ongiak ideiak ikuskor bihurtzen ditu. Agustinengan, Jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman
jartzen dira, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko. Gai honetan ere Plato nen eragina nabaria da
Agustinen pentsamenduan.
Dialektika (Ezagutza-metodoa): Platonentzat, dialektika benetako filosofoaren jar duera da,
elkarrizketaren bidez egia lortu nahi due naren jarduera. Pentsalari honentzat, dialektika filosofiaren goimetodoa da, eta gobernari-filosofo aren heziketaren azken fasean landu behar da. Elkarrizketaren bidez,
itxuraz aurkakoak eta sarri tan osagarriak diren argudioak iker daitezke; argudio horiek ikertuz, egiara
igotzea ahalbide tzen du. Platonek, elkarrizketa-idazlan batzuetan, dialektika.
Dialektika barne-bilaketa bat da Agustinengan. Gizabanakoak ez du egia kanpoan, mundu sentigarriko
gauzetan (zentzuen bidez) aurkitu be har; egia bere barnean bilatu behar du. Bilaketa honetan,
Agustinen ustez, gizakiak egia lortzeko Jainkoaren argitzapena behar du. Paralelismo bat ezar daiteke
Agustinen Jainkoaren argitzapenaren (egia ezagutzea ahalbidetzen duen argia) eta Platonen Ongiaren
ideiaren (mundu adigarria argitzen duen eguzkia) artean.
Arima: Bi autoreentzat, arima ezagutza-printzipioa da, ariman aurkitzen da arrazaia, adimena, gizakiak
egia ezagutzeko duen ahalmena. Nolanahi ere, badago ere desberdintasunik. Platonen arabera, arima
gorputzera etorri aurretik ideien munduan aurrexistitu zen, ideia guztiak ezagutuz. Gorputzeko kartzelan
sartzean, kartzela horretako leihoetatik begiratzean, ahaztuta zituen ideiez gogoratzen da. Agustinen
baitan, ordea, arima ez da aurrexistitzen, eta ezagutza bere barnean Jain koak jarritako betiereko ideia
eredugarriak ezagutzean datza.
 
 
 

Contenu connexe

Tendances

Sofistak eta Sokrates
Sofistak eta SokratesSofistak eta Sokrates
Sofistak eta SokratesAndeka
 
Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazian
Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazianErretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazian
Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazianamaiafilo
 
Schopenhauer. naturako nahimena
Schopenhauer. naturako nahimenaSchopenhauer. naturako nahimena
Schopenhauer. naturako nahimenahausnartzen
 
Ander eta Oier filosofia
Ander eta Oier filosofiaAnder eta Oier filosofia
Ander eta Oier filosofiaoierentrambos
 
Definitivooo filosofiaa
Definitivooo filosofiaaDefinitivooo filosofiaa
Definitivooo filosofiaaoierentrambos
 
Nietzsche. moralaren genealogia
Nietzsche. moralaren genealogiaNietzsche. moralaren genealogia
Nietzsche. moralaren genealogiahausnartzen
 
Ebanjelioen eta Jesusen historikotasuna
Ebanjelioen eta Jesusen historikotasunaEbanjelioen eta Jesusen historikotasuna
Ebanjelioen eta Jesusen historikotasunaerlijionea
 
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeakFilosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeakAndeka
 
Aristoteles. Nikomakorentzako etika
Aristoteles. Nikomakorentzako etikaAristoteles. Nikomakorentzako etika
Aristoteles. Nikomakorentzako etikahausnartzen
 
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenGizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenAndeka
 
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)Andeka
 
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)Andeka
 
2013filo1 xazt1
2013filo1 xazt12013filo1 xazt1
2013filo1 xazt1amaiafilo
 
Filosofo presokratikoak
Filosofo presokratikoakFilosofo presokratikoak
Filosofo presokratikoakhausnartzen
 
Voltaire. gutun filosofikoak
Voltaire. gutun filosofikoakVoltaire. gutun filosofikoak
Voltaire. gutun filosofikoakhausnartzen
 
Wittgenstein (Euskeraz)
Wittgenstein (Euskeraz)Wittgenstein (Euskeraz)
Wittgenstein (Euskeraz)Andeka
 

Tendances (20)

Sofistak eta Sokrates
Sofistak eta SokratesSofistak eta Sokrates
Sofistak eta Sokrates
 
Luc ferry euskaraz gurea bis bis
Luc ferry euskaraz gurea bis bisLuc ferry euskaraz gurea bis bis
Luc ferry euskaraz gurea bis bis
 
Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazian
Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazianErretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazian
Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazian
 
Schopenhauer. naturako nahimena
Schopenhauer. naturako nahimenaSchopenhauer. naturako nahimena
Schopenhauer. naturako nahimena
 
Ander eta Oier filosofia
Ander eta Oier filosofiaAnder eta Oier filosofia
Ander eta Oier filosofia
 
Definitivooo filosofiaa
Definitivooo filosofiaaDefinitivooo filosofiaa
Definitivooo filosofiaa
 
Nietzsche. moralaren genealogia
Nietzsche. moralaren genealogiaNietzsche. moralaren genealogia
Nietzsche. moralaren genealogia
 
Ebanjelioen eta Jesusen historikotasuna
Ebanjelioen eta Jesusen historikotasunaEbanjelioen eta Jesusen historikotasuna
Ebanjelioen eta Jesusen historikotasuna
 
Platon osoa
Platon osoaPlaton osoa
Platon osoa
 
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeakFilosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
 
Aristoteles. Nikomakorentzako etika
Aristoteles. Nikomakorentzako etikaAristoteles. Nikomakorentzako etika
Aristoteles. Nikomakorentzako etika
 
Platon
PlatonPlaton
Platon
 
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenGizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
 
Klaseko ppt a
Klaseko ppt aKlaseko ppt a
Klaseko ppt a
 
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
 
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
 
2013filo1 xazt1
2013filo1 xazt12013filo1 xazt1
2013filo1 xazt1
 
Filosofo presokratikoak
Filosofo presokratikoakFilosofo presokratikoak
Filosofo presokratikoak
 
Voltaire. gutun filosofikoak
Voltaire. gutun filosofikoakVoltaire. gutun filosofikoak
Voltaire. gutun filosofikoak
 
Wittgenstein (Euskeraz)
Wittgenstein (Euskeraz)Wittgenstein (Euskeraz)
Wittgenstein (Euskeraz)
 

Similaire à Filosofia helenistikoa1

Sofistak eta sokrates
Sofistak eta sokratesSofistak eta sokrates
Sofistak eta sokratesAndeka
 
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuaCassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuahausnartzen
 
Susmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakSusmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakAURKITU .
 
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)Andeka
 
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuaHerder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuahausnartzen
 
Platon Bios Obra
Platon Bios ObraPlaton Bios Obra
Platon Bios ObraAURKITU .
 
Platon: biografia eta lanak
Platon: biografia eta lanakPlaton: biografia eta lanak
Platon: biografia eta lanakAURKITU .
 
Filosofia 1. ebaluazioa
Filosofia 1. ebaluazioaFilosofia 1. ebaluazioa
Filosofia 1. ebaluazioaEstherAldecoa
 

Similaire à Filosofia helenistikoa1 (20)

Sofistak eta sokrates
Sofistak eta sokratesSofistak eta sokrates
Sofistak eta sokrates
 
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuaCassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
 
Filosofia 1.5
Filosofia 1.5Filosofia 1.5
Filosofia 1.5
 
Susmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakSusmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoak
 
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
 
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuaHerder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
 
Bibliaren Idazkera
Bibliaren IdazkeraBibliaren Idazkera
Bibliaren Idazkera
 
Filosofia 1.2
Filosofia 1.2Filosofia 1.2
Filosofia 1.2
 
Platon Bios Obra
Platon Bios ObraPlaton Bios Obra
Platon Bios Obra
 
Platon: biografia eta lanak
Platon: biografia eta lanakPlaton: biografia eta lanak
Platon: biografia eta lanak
 
Filosofia 1.3
Filosofia 1.3Filosofia 1.3
Filosofia 1.3
 
Euskal herri erlijioak
Euskal herri erlijioakEuskal herri erlijioak
Euskal herri erlijioak
 
Sokrates
Sokrates Sokrates
Sokrates
 
Etika
EtikaEtika
Etika
 
Filosofia1
Filosofia1Filosofia1
Filosofia1
 
Filosofia 1.7
Filosofia 1.7Filosofia 1.7
Filosofia 1.7
 
Filosofia 1. ebaluazioa
Filosofia 1. ebaluazioaFilosofia 1. ebaluazioa
Filosofia 1. ebaluazioa
 
Filosofia 1.4
Filosofia 1.4Filosofia 1.4
Filosofia 1.4
 
Nuria
NuriaNuria
Nuria
 
Nuria filo
Nuria filoNuria filo
Nuria filo
 

Plus de Zuriñe Uriarte Martinez (11)

Vocabulario
VocabularioVocabulario
Vocabulario
 
Vida de san agustin
Vida de san agustinVida de san agustin
Vida de san agustin
 
San agustin vida
San agustin vidaSan agustin vida
San agustin vida
 
La relación entre la razón y la fe
La relación entre la razón y la feLa relación entre la razón y la fe
La relación entre la razón y la fe
 
En clase1
En clase1En clase1
En clase1
 
En clase
En claseEn clase
En clase
 
El pensamiento de san agustín
El pensamiento de san agustínEl pensamiento de san agustín
El pensamiento de san agustín
 
Cinco vías de santo tomas
Cinco vías de santo tomasCinco vías de santo tomas
Cinco vías de santo tomas
 
Agustin hiponako epigrafeak
Agustin hiponako epigrafeakAgustin hiponako epigrafeak
Agustin hiponako epigrafeak
 
Ensayos de los materiales
Ensayos de los materialesEnsayos de los materiales
Ensayos de los materiales
 
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUAFILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
 

Filosofia helenistikoa1

  • 1. FILOSOFIA HELENISTIKOA: EPIKUREISMO, ESTOIZISMOA ETA  ESZEPTIZISMOA  Mundu helenistikoa, Alejandro Magnoren konkisten ondorioa, kosmopolitismoa, artearen dotorezia eta zientzia ezberdinen ezagupenaz bereizi zen. Polisa elkarbizitzako eredu bezala desagertu zenean, filosofo asko intimitatearen eremuan eta norberaren zorionean bilatu zuten babesa. Pentsamenduaren hiru joera nagusiak, epikureismoa, estoizismoa eta eszeptizismoak bereziki azpimarratu zuten moralaren filosofia. EPIKUREISMOA Epikuro (K.a. 341-270), Samosen jaioa, filosofia helenistikoaren figura bitxiena da. “Lorategia” izenez ezagututako eskola bat sortu zuen, bere Atenasko etxeko lorategian zegoelako, eta bere ikasleen artean emakumeak eta esklaboak onartzen zituen. Etika Epikurok gorputzaren garrantzia azpimarratzen du, existentziaren oinarria baita, eta gizakiaren zoriona gozamena dela dio. Gozamen hori mina saihestuz lortzen da, desioen moderazioaren bitartez. Zoriona, gozamen naturalak eta beharrezkoak aukeratuz lortzen da, eta ataraxia edo arimaren lasaitasunean agertzen da. Lasaitasun egoera hau lortzeko, Epikurok politikatik aldentzea gomendatzen du, lagunak zaintzea eta axolagabetasuna jaungoikoen aurrean. Fisika Epikuerismoak, Demokritok formulatu zuen teoria atomista aldatzen du, atomoen etengabeko mugimenduan askatasun elementu bat sartzeko, deklinazioa deitu zuena. Zatitu ezineko unitate hauek unibertsoa osatzen dute, baita arima ere, eta beraz, materiala da hau ere eta gorputzarekin hiltzen da (beraz, ez zaio beldurrik izan behar heriotzari). Logika (edo kanonikoa) Egia lortzeko, Epikurok azpimarratzen du hitzen esanahiak garbi definitzeko beharra eta kanonak edo irizpideak ezartzen ditu, ezagueraren formak arautzen dituztenak: sentsazioak, aurrerapenak eta estimuak. ESTOIZISMOA Doktrina estoikoaren sortzailea, Citioneko Zenon (K.a. 336-264), Atenasko atari (stoa ) batean ematen zituen bere irakaspenak, hortik dator bere eskolaren izena. Epikureismoa bezala, dotrina estoikoak jarraitzaile asko izan zituen garai helenistikoa eta erromakoan zehar. Etika Estoikoen kezka nagusia zoriona edo eudaimonia lortzea da. Eta hau, munduarekin armonian bizitzean oinarritzen da, norberaren beharrak naturarenetara egokituz, izaki guztien arteko lotura den logosaren bitartez. Zoriontsua izatea, bertutetsua izatea da, autarkiak eta buruaskitasunak ematen duen egokitze ahalmenaren bitartez. Fisika . Natura eta arrazoia gauza bera izanik, unibertsoaren batasuna badago, dena zuzentzen duen pneuma edo espiritu dibinoa. Sua eta materia unibertsoaren bi printzipioak dira, aktiboa eta pasiboa, elkarren beharra daukatenak eta gauzen arteko kidetasun edo sinpatia erabakitzen dutenak. Logika. Hizkuntzaren erabilera logikoa eta bereziki proposizio gramatikalen azterketa izan zen estoikoen gai nagusia, zeinua edo adierazlea, adierazitako gauza eta esanahia bereizi zituztenak. Azken hau, materiarik gabekoa izanik, gauzen errealitatea eta hitzen errealitatearen arteko erlazioa ezartzen du.
  • 2. ESZEPTIZISMOA Korronte eszeptikoa Elisko Pirron (K.a. 360-270) eta Fliunteko Timonek (K.a. 320-230) sortu zuten. Eszeptikoek ez zuten uste arrazoiak egia deskubritzeko gaitasunik zeukanik. Izan ere, errealitatea nabaritzen dugun sentsazioek gauzen itxura bakarrik erakusten baitute. Eszeptizismoaren ideia nagusiak hauek dira: Ezin da ezagutu nolakoak diren gauzak, eta beraz, hoberena da iritzirik ez ematea, faltsu edo benetakorik ez baita existitzen. Erabateko ezagupenak lortu nahi izatea lasaitasunik ezaren iturri da. Bizitzan interesatzen den gauza bakarra espirituaren lasaitasuna edo ataraxia lortzea da. Guregandik kanpo dagoen guztiak ez du garrantzirik. Itxuren mundu batean bizi behar dugunez gero, batzuetan frogagarriena aukeratu beharko dugu. GREZIAK UTZITAKO ONDAREA Garai helenistikoan zehar Erroma sortzen da politika eta kultura potentzia bezala. Inperioak hizkuntza eta kultura grekoaren lurralde guztiak bereganatu ondoren, erromatar zibilizazioak Grezia zaharraren ondare artistiko, literario, zientifiko eta filosofikoa jaso eta egokitu zuen. Pentsamenduari dagokionez, erromatarrek filosofo grekoen dotrina ezberdinak hartu zituzten ( Aristoteles, Platon , epikureismo, estoizismo, eszeptizismo, zinismo) eta hauen ideiak latinez azaltzeko ahalegin handiak egin zituzten. Zizeron (K.a. 106-43) eta Varron (K.a. 116-27) bezalako autoreek egin zuten "itzulpen" lana, oso garrantzitsua izan zen pentsamendu grekoa Mendebaldera eramateko. Epikureismoa eta estoizismoaren jarraitzaileak dira jarraitzaileak dira Lukrezio (K.a. 98-55) eta Seneka (K.o. 4-65), hurrenez hurren. Bitxiagoa da Plotinoren dotrina (205-270), neoplatonismo izenaz ezagutua. Platonen "idealismoak" erakarrita (3. gaia ikusi), honen filosofia gehiago garatu nahi izan zuen. Plotinoren pentsamenduan eragin handia izan du gnosisak (kristau elementuak grekoen eta ekialdeko ideia filosofikoekin nahasten den dotrina erlijiosoa) Platonekin zerikusirik ez zeukana. Horrela gauza materialen eta ideien arteko bikoiztasun platonikoa izatearen batasunean konpontzen da, Bat existitzen baita, denaren iturri eta helmuga.
  • 3. HELENISMOAREN ARIKETAK   O. Zoriontasun motak deskribatu taula honen bidez: EPIKUEIRISMOA HEDONISMO ESZEPTIZISMOA 1. Azaldu helenismoaren ezaugarri nagusiak. 2. Nola ezberdintzen dira, epikureismoan, plazera eta mina. 3. Zer da autarkia? 4.Zer da ataraxia? 5. Azaldu estoikoen etikaren funtsezko kontzeptuak. 6.Zer da eszeptizismoa epikureismoarekin? eta nola dago harremanetan estoizismoarekin eta
  • 4. 2.   AGUSTIN HIPONAKOA    2.1. DATU BIOGRAFIKOAK Aurelio Agustin Ipar Afrikako Tagaste hirian jaio zen, antzinako Numidia erromatar probintzian, 354. urtean, Aita, Patrizio, paganoa zen; ama, Monika, kristaua, eta kristautasunean hezi zuen Agustin. Monikak, garaiko ohiturari jarraituz, ez zuen umetan bataiatu Agustin. Agustinek, ordea, kristau-doktrina eta praktika baztertu egin zituen, baina geroago berriro besarkatu zuen kristau-fedea. Agustin, lehenengo ikasketak Tagasten egin ondoren, gramatika eta latin klasikoak ikasteko, alegia, Madaurara joan zen, 365ean. Ondoren, Tagasten urtebete egin ondoren, Kartagora (370ean) aldatu zen erretorika ikastera. Bertan, Zizeronen Hortensius lana irakurri, eta, arazo filosofiko-teologikoez kezkaturik, bere bilaketa espiritualari eman zion hasiera. Lehendabizi jarrera arrazionalistak hartu zituen, eta ondoren, manikeo bihurtu zen. Pentsamolde hartan, manikeismoan alegia, gaitzaren eta giza grinen arazaen azalpena aurkitu bide zuen. 375ean, Kartagon, erretorika-eskola bat ireki zuen, 21 urte zituela, eta eskola horretan irakatsi zuen 29 urte bete arte . 383an, Erromara joan zen, eta beste erretorika eskola bat ireki zuen. Erromara joan baino lehen, ordea, zalantzak sortu zitzaizkion manikeismoaren dualismoaz, eta han, Erroman, Fausto apezpiku manikeoarekin izan zuen elkarrizketan desengainatu eta krisi handi batean murgildu zen. Egia aurkitzeko itxaropena galdu zuenean, Eszeptizismoarekin topo egin zuen. Erromatik Milanera aldatu zen, 384an, eta aurretik Hiri Santuan plazerez betetako bizitza izan bazuen, orduan ere bide beretik jarraitu zuen. Milanen erretorika irakasten aritu zen, eta sarritan joan zen Milango apezpiku zen Anbrosioren hitzaldiak entzutera. Haren laguntzaz, baita Plo tinoren zenbait testuren irakurketak bultzatuta ere, benetako aginpidea Bibliak duela sinesten hasi zen, eta kristau izateko izena eman zuen Elizan. Agustinen behin betiko aldakuntzan -berak horrela esaten baitu- eragin sakona eta handia izan zuen gertaera bat adieraziko dugu ondoren. Milanen, oihan txiki batean zegoela lagun batzuekin atseden hartzen, hauxe ziotson mintzaa entzun zuen: Tolle et lege (Har eta irakur eza zu). Agustin, erabat harrituta, arineketan joan zen bere lagun Aleporen bila, eta hura San Pauloren gutunak irakurtzen aurkitu zuen, Agustinek liburua hartu, eta ireki zuen ausaz, eta bere begiek mezu hau irakurri zuten:' Ez iragan bizitza amaigabeko jaialdietan eta mahaiko plazeretan ... ; alderantziz, Jesukristo Jaunaz jantz zaitezte, eta haragiaren neurrigabeko nahikerietatik gorde zaitezte-. Agustinek barneko dei indartsu bat sentitu zuen, komunitate erlijioso batean bizitzeko deia, hain zuten. 386ko ikasturtea amaitzean, irakaskuntza eta berekin bizi zen emakumea utzi, eta ama, Monika, bere seme Adeodato eta lagun batzuekin Kasiziakora bakartu zen, bataioa prestatzeko asmoz. Ebanjelioak eta San Pauloren Epistolak irakurriz eta gogoeta eginez, kristau-doktrinak bereganatu zituen, eta 387an Anbrosiok bataiatu zuen. Garai hartan areagotu zuen idazle-jarduera, eta Contra Academicos, Soliloquia eta De Immorta litate animae idatzi zituen. Erromara itzuli zen denbora labur batez (De libero arbitrio), eta 388tik 391ra Kartagon izan zen, monasterio batean (De vera religione). 391n, apaiz egin zen Hiponan, eta zenbait lan ere ida tzi zituen; besteak beste, manikeoen eta donatis ten aurka, 8ibliako Son era liburuari eta San Pauloren Gutunei buruzko zenbait iruzkin. 396an Hiponako apezpiku izendatu zuten. Garai hartan, Doktrina kristauaz, guztiz famatua den Aitorkizunak, Hirutasun Deunaz (De Trinitate) eta Bibliako Hasiera liburuari buruzko iruzkinak idatzi zituen. 411tik aurrera, pelagianoen aurka, De libero arbitrio, Jainkoaren hiria ... idatzi zituen. Agustin 430ean hil zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zuten garaian, eta, Erroma jadanik erorita, Erromatar Inperioa behin betiko suntsitzen zihoanean. Agustinen idazlanen artean, halaber, De genesi ad litteram, De vita beata (Bizitza zoriontsuaz) -haren pasarte bat jorratu behar dugu- eta beste zenbait aipa genitzake. Gizadiko filosofo handienetarikoa den San Agustinek izaera eta espiritu guztiz sutsuak izan zitue la ere gehi genezake. Ingurune soziopolitikoak eta kulturalak eragin handia izan zuten Agustinen gano
  • 5. Agustin Hiponakoa Erromatar Inperio handiaren garaian bizi izan zen, eta Karen gainbeheraren hasiera ere, III. mendean, bizi izan zuen. 2.2. INGURU HISTORIKOA Erromaren gainbeherak eragin izugarriak izan zituen mundu osoan, eta zirrara handi horrek eraginda Agustin Hiponakoak Jainkoaren hiria liburua idatzi zuen III. mendean, Inperioaren gainbehera hasi zen. Gainbehera horren arrazaiak honako hauek izan ziren: • Germaniarren erasoek etengabe mehatxatzen zituzten Inperioaren mugak. • Inperioa handiegia zen, barrutik zatitzen ari zen, eta gizartea krisian zegoen. • Enperadoreek erreformak bultzatu zituzten, armada indartzea eta erlijio ofizialaren batasuna barne, Erromaren handitasunari eusteko asmoz, helburuak lortu ez baziren ere. • Kristautasunak barne-kohesioa apurtzen zuela uste zutenez, gogor erazi zioten. Kristautasunaren nagusitasuna: Konstantino erromatar enperadoreak, 313. urtean eta Milango Ediktuaren bidez, kristau-erlijioa beste edozein erlijio bezala onartu zuen, eta Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzat hartu zuen, 380. urtean. Erromatar Inperioaren gainbeheran, hainbat eztabaidaren ondoren, kristautasunak apurka-apurka fedeeta moral-kanonak finkatu eta zabaldu zituen Erromatar Inperio osoan. Greziar kultura: Erromatar Inperioan, greziar kultura zen kulturaren oinarri nagusia, eta erlijioan Greziako erlijio erromanizatuak nagusi ziren. Kristautasunak, ordea, erroak judaismoan ditu, eta greziar eta erromatar filosofia eta erlijioarekin bat ez zetozen hainbat ikuspegi berri eskaini zituen, erromatar kulturarekin bateraezinak, hala nola Jainkoaren haragitzea, ex nihilo kreazioa, haragiaren piztuera, etab. Erromatar Inperioaren gainbeheran, greziar-erromatar kulturaren eta kristautasunaren arteko norgehiagokan, kristautasunak irabazi zuen. Bestalde, kulturaren ikuspegitik, polemika intelektual sakon asko bizi izan zituen Agustinek. Kristautasunaren aldetik, esate baterako, hainbat heresia ari ziren elkarren aurka: arianismoa, do natismoa, pelagianismoa, etab. Egoera horren eragina Agustinen idazlanen tankera bizian eta polemikoan ikusten da. Gaztaroan bizi izan zuen manikeismoa ez ezik, Platonek eraikitako Akademiaren ondorengoak ziren akademikoak ere ezagutu zituen Agustinek, eta haiek Platonengandik urrunduta zen. Gero eszeptizismoa gaitzetsi zuen. Pentsaera epikurearra ere baztertu zuen San Agustinek. Platonenganako miresmen handia agertu zuen Agustinek, jakinduriaz eta zientziaz jantzitako pertsona baitzen. Agustinen pentsaera filosofikoak oinarri platonikoak baditu ere, pentsalari bien arteko funtsezko desberdintasunetik--bata paga noa, eta bestea kristaua- sortutako diferentzia esentzialak daude. Gnostizismoa: II. mendean, gnostizismoak (heresia bat) krisi handi bat sorrarazi zuen kristautasunaren baitan Kristautasunaren unibertsaltasuna eztabaidan zegoen ortodoxiaren eta heresien artean. Elizaren Gurasoek fedea guztientzat zela esan zuten; hots, kristautasunaren unibertsaltasuna azpimarratu zuten hasiera¬hasieratik. Beraz, erlijiotasun sinplea, erraza eta mundu guztiarentzat ulergarria, antolatu eta adierazi behar zela zioten. Gnostizismoari eta ondoren etorriko ziren heresia guztiei jarraiki, erlijioa gutxiengo batek soilik eskura zezakeen, jakintza intelektuala zelako. Eta irakurketa erraza horiek guztiak (heresiak) greziar kultura-tradiziotik sortuak ziren. Horregatik zen beharrezkoa tradizio hori integratzea; bestela, kristautasuna suntsitu egingo zen ondorengo eztabaida gogorretan. San Agustinek filosofia eta kristautasuna, arrazoia eta fedea, adosteko ahalegin guztiak eraman zituen gailurrera. Haren bizitza Ipar Afrikan gara tu zen (kristautasuna gehien hedatu zen erroma tar probintzia), eta bere idazlanetan Filosofiaren eta Teologiaren arteko sintesi handia egin zuen. Plotino (K.o. 205-270): Plotinok, bere filosofia-sistemaren gailurrean, gauza guztien gainetik Bat-a jartzen du. Gauza guztiak, jarioz, Bat-etik datoz, eta dena Bat-arengana itzultzen da. Filonen sistemaren
  • 6. antzera, Bat¬a edo printzipio gorenetik Pentsamendua jalgitzen da (Logosa, Nous-a); azken horretatik, Munduaren arima, eta horrela, jarraian, jaitsiera-prozesuan (hots, degradaziozko prozesuan), gauza materialak sortzen dira. Kreazionismoak Jainkoaren eta beste izakien arteko desberdintasuna azpimarratzen du: izaki sortuak kontingenteak baitira. Jariotasun-teoriak (emanatismoak), herriz, errealitatearen ikusmolde panteista dakar (gauza guztiak jainkoaren atalak dira). Patristika: Kristauen artean Elizaren Gurasoek garrantzi handia hartu zuten n. eta VIII. mendeen artean. Aita horiek idazleak ziren, eta fedearen maisutzat hartu izan dira, doktrinan erakusten zuten ortodoxiarengatik eta bizimodu santua izateagatik. Patristikak idazle horien bizitza eta lana aztertzen ditu. Egile guztien artean bi pentsamendu lerro bereizten dira: Greziar Patristika. Teologia honen ezaugarri nabariena ideia hau da: logosaren haragitzeak eta berpizteak jainkozko izaera ematen die gizakiari, munduari eta kosmosari. Egile ezagunenak Origenes, San Gregorio Nisakoa eta San Joan Damaskoarra dira. Latindar Patristika: Besteetatik bereizten duen baieztapen bat egiten du; alegia, gizaki bekatariaren eta Jainko errukitsuaren arteko topaketaren historia dela salbazioaren historia. Patristika honetako egileen artean aipagarrienak Tertuliano, San Anbrosio eta San Agustin dira. Kristau-ikuskera berriak: Ontología Kristautasunaren ustez, Jainkoak gauza guztiak ezerezetik sortu (kreatu) zituen, eta gizakia da errealitate horren gailurra. Platonentzat, materia kaotikoa eta ideien munduko arketipoak betidanikoak dira, eta Demiurgoak egiten du ena honako hau da: betidaniko bi elementu horiek elkartu eta mundu fisikoko izakiak (ideien kopiak) eratu, antolatu. Beraz, greziar filosofian ez dago kreaziorik. Antropologia Kristauen arabera, Jainkoak bere Semea bidali zuen mundura gizakiak salbatzera, hainbestekoa zen gizakiarenganako zuen maitasuna. Horrela, Jesukristo, Jainkoaren Semea, haragitu egin zen, gizaki egin zen. Era horretan, gorputzak edo materiak kristautasunean garrantzi handiagoa hartzen du orfismoan, pitagorismoan edo platonismoan baino. Bestetik, kristautasunarentzat gizaki guztiak berdinak dira, Jainkoaren seme-alabak. Horrela giza kiaren duintasuna azpimarratzen da, gizakia izaki sakratua baita, Jainkoaren irudi eta antzeko. Ezagutza Jainkoa ezagutzeko ezinbestekoa da fedea, eta arrazoiaren bidez bakarrik ezin daiteke ezagutu, Fedean osagai afektiboak, nahimena eta gogoa nabarmentzen dira. Greziar filosofoek ez zuten inoiz egia absolutura iritsi zirenik esan. Kristautasunak, ordea, Egia zalantzagabekoa, Absolutua, dibinitatean edo jainkotasunean oinarritua aurkeztuko du. Kristautasunean, errealitatea (mundua) misterioa da, eta Jainkoaren bidez bakarrik uler daiteke. Greziarrentzat, ezagutzaren muga esperientzia da, eta arrazoiaren bidez ezagut daiteke arrazionala den mundua Eskatologia (salbazioa) Greziarrentzat, historia prozesu itxia eta ziklikoa da: kanpotik elementu edo faktore berririk ezin da sartu bertan, eta etengabe errepikatzen ari da, Aitzitik, kristautasunarentzat, historia k hasiera bat du, Jainkoak ezerezetik sortu baitzuen mundua, eta prozesu lineal bat da (kreazionismoa). Dena dela, jatorrizko bekatua dela eta, gizakia izaki eroria da, bekaturako joera du, eta bere indarrekin bakarrik ezin
  • 7. daiteke salbatu, eta jainkoaren laguntzaz egingo du . Greziar filosofietan, jakintsuak kontenplazioa ren, ataraxiaren eta apatiaren bidez lortzen du zoriontasuna.    AGUSTIN HIPONAKOAREN PENTSAMENDUA  2.1 ONTOLOGIA Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, Izaki Absolutua, eta bestetik, har sortutako izaki kontingenteak. JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAK Jainkoa: Izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua eta Aldagaitza da. Izaki Absolutuaren existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere. Jainkoa anima fededunean frogatua agertzen da; arima gai da Egia eta Beharrezkoa eta Aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren (Jainkoaren) existentziarik gabe. Jainkoa ez da edozein filosofia jainko, Jainko kristau errebelatua baizik. Esan dai eke, beraz, Jainkoaren existentziaren froga-saialdia ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena dela beste ezer baino gehiago. Ikus dezagun nola. • Argudio gnoseologikoa: egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da. Hauxe litzateke, hitz gutxitan esateko, Agustinek erabilitako argudio gnoseologikoa. • Argudio kosmologikoa: Kosmosaren bitartez ere saiatzen da Jainkoaren existentzia frogatzen. Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna; bere gainetik dagoen egia baterantz, hots, Jainkorantz, seinalatzen du. Gizakien arteko adostasunaren bitartez, bada (gaizto batzuk salbu), giza espezie guztiak Jainkoa munduaren sortzailea dela aitortzen du. Ideia eredugarriak : Jainkoaren existentziari buruzko agustindar benetako frogapena ideia eredugarrietan datza: hau da, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiak egia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu; edo, haren hitzetan esanda, -zurea, nirea edo inorena deitu ezin daitekeena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztiei berdin eskaintzen diena. Egia hau goiko adimena baino nagusiagoa da (gorengoa da), adimenak bere aurrean makurtu egin behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak, bere arima adimenean. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako. Adimenak argitasun handiagoarekin edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia eredugarriek beti diraute berdin. Izatean: Ideia eredugarriek eta betierekoek izatean oinarritu behar dute. Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten duen bezala, betiereko egia eredugarriek ere beren funtsa adierazten dute: egia aldagaitza, Jainkoa. Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du. Bide beretik jarraikiz, esan beharra dago Erdi Aroan Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu zirela kristau¬ pentsalari guztiak; besteak beste, Tomas Akinokoak. Ondoren, Tomas Akinokoaren Jainkoaren existentziaren bost ibilbideak azalduko ditugu, baina hasteko Kristau-doktrina gogoratu dugu. Izaki kontingenteek ez dute finkotasunik, iraupenik. Badira eta ez dira aldi berean: egonkortasunean irauteko gai ez den izaki mugatua zati hilkorretan sumatzen da, eta aldakortasunak izan denaren desagerpena dakar, heriotza baita. Beraz, izaki kontingenteak ez dira benetako izakiak, eta aldaezin irauten duena da benetakoa. Izaki kontingente guztiak ezerezetik egin zituen Izaki Aldagaitzak. Gai honetan, platonismotik eta neoplatonismotik urruntzen da Agustin, eta zintzo jarraitzen die Bibliako azalpenei. Unibertsoaren kreazioa: Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortu dira. Izatea Jainkoagandik jaso dute. Ezerezetik: Jainkoak mundua sortu zuen kreazio oso batean, ezerezetik. Jainkoaren Hitzak izaki guztien credo arketipikoak ditu bere baitan. Mundua sortzeko erabili den materia ez da mundua sortu aurretik existitu. Horrela, Hiponako pentsalaria Platonen pentsamendutik urruntzen da, Platonen Timeo idazlanean, demiurgoak, betidaniko materia eta ideien arketipoak erabiliz, mundu fisikoko izakiak sortu zituen. Grezian ez dago kreaziorik, aurrez existitzen ziren bi elementurekin (materia kaotikoa eta ideien
  • 8. arketipo edo formak), mundu fisikoko gauzak (ideien kopiak) ateratzen dira. Horrez gainera, munduaren kreazioa (sorrera) ez da nahitaezkoa, erabaki borondatezko eta askea den ekintza baizik. Jainkozko kreazio libre , San Agustinen iritziz, bat batekoa eta osoa da. Bibliako sei egunetako kontakizuna alegoria bat da. Jainkoak era zuzenean, bitartekorik gabe, sortua da dena. Hala ere, kreazioa denboran zehar hedatzen da, eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira, beren jaiotza arrazoiek edo ideien kopiek, denboran zehar, heldutasun- eta jaiotza-unea lortzen dutenean, Jainkoak kosmosean ezarritako ordenaren arabera. 2.2 ANTROPOLOGIA Gizakiari buruzko agustindar filosofiak eredu dualistari jarraitzen dio. Dualismoa: Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia. Gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia; hau da, kreazioaren gailurra da. Gizakia gorputz hilkor eta mundukoiz baliatzen den arima arrazoiduna da. Bi substantziek osatzen dute gizakia; arimak eta gorputzak, baina ariman dago lehentasuna. Platonen eragina nabaria da gai honetan. Hilezkorra den giza arima materiazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Arimaren materia-gabetasuna eta bere substantzia izaerak hilezkortasunaren froga argiak eta garbiak dira. Agustin Hiponakoa Platonek erabiltzen duen argumentu berberaz baliatzen da, apur bat aldatuta. Platonen aburuz, arima bizitza-printzipioa da, eta bizitza heriotzarekin ezin batera daitekeenez, arima ezin daiteke hil. San Agustinen ustez, aldiz, arima Bizitzaren parte da, eta bere esentzia Bizitza den Printzipiotik hartzen du, eta, ondorioz, hilezkorra da. Platonekiko desberdintasuna: Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen pentsamendua. Platonek, arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan aurrez existitzen zela dio. Agustinen pentsamendua gai honi buruz bi etapatik igarotzen da: lehen etapan, tradukzionismoa onartzen du, hau da, gurasoek sortzen dute seme-alaben arima; kandela batek heste bat pizten duen bezala. Horrela hobeto azal daiteke jatorrizko bekatuaren transmisioa. Bigarren etapan, kreazionismoa onartzen du, hau da, Jainkoak banan-banan eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu arimak, sorrera hori zer unetan gertatzen den esaten ez badu ere. Garrantzia: Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du. Arimari esker bihurtzen da materia bizidun eta eratu. Arima hilezkorra da; gorputza, ordea, hilkorra, munduaren amaieran berpiztuko bada ere. Bekatua: Agustinentzat gizakia bekataria da, bekaturako jatorrizko joera du, eta bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorio da. Greziar filosofian, huts egitearen (oker jokatzearen) zergatia ezjakintasunean oinarritzen zen (intelektualismo morala). Beraz, greziarren ustez, gaizkileak eskolatu egin behar ziren, gaiztakeriarik ez egiteko. Erdi Aroko kristau-pentsamenduan, eta Agustin horren lekuko dugu, jatorrizko bekatuagatik, gorputzak arima menperatuta du. Gizakia ezin da bere indar hutsez salbatu, eta kanpotik datorkion graziaren beharra du. Sustraiak ariman dituen gizakiaren nahimena jatorrizko bekatuak hondatuta dago, eta horregatik ezin ditu bere ekintzak gauzatu, gorputzaren bultzadenpean dagoelako. ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA Askatasuna: Gure askatasun-kontzeptua eta Agustinena desberdinak dira. Askatasunari buruzko Agustinen pentsamendua teologikoa da. Askatasuna eta liberum arbitrium edo aukeramena sinonimoak dira guretzat; ez ordea, San Agustinentzat. Askatasunari buruzko Agustinen pentsamendua manikeismoaren eta pelagianismoaren aurkako erreakzioak sortutako sintesia da. Manikeoen aurka hauxe esango du: gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan (Gaitzaren printzipioan), gizakiaren askatasunean baizik. Pelagianoenaur kako idazlanetan, berriz, honako hau esango du soilik: onaren sorrera ez dago giza askatasunean. Gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du. Bi kasu horietan San Agustinek ez ditu aurkako tesiak
  • 9. aldezten, eta bere bizitzan zehar agertu ziren hainbat arazoa adierazten ditu, eta tesi horiek, azken batean, bere pentsamendua osatzen dute. Abiapuntu hori kontuan izan gabe, ezin uler daiteke San Agustinek askatasunaz eta liberum arbitriumaz (aukeramenaz) dioena. Egiaz, gizakia askea da, baina gizakia da, librea delako hain zuzen. Askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Erabaki ahal duelako, borondatearen (nahimenaren) autodeterminazioa erabili ahal duelako da gizakia. Dena dela, zer aukera dezake, edo zer aukeratu behar du? Gizakiak, Jainkoak sortuak, Harenganako (Jainkoa) joera izan behar du, Jainkoarengana zuzendu behar du bere burua, kontzienteki edo inkontzienteki, eta horixe du helburu. Jainkoak, gizakia sortu zuenean, Bera maitatzeko agindu zion. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe, baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da: Hura maitatzera behartuta dago. Jainkoa lortzeko askatasuna izango du, baina ez badu Jainkoa lortzen, zorigabekoa izango da. Jainkoa zerbitzatzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du; esklaboa, berriz, Jainkoagandik urruntzen denean. Jatorrizko bekatua: Gizakia askatasunean sortua izan zen, bere sortzailea maitatzeko gaitasunaz hornitua. Baina jatorrizko bekatuagatik, gizaki erori gisa, askata suna galdu zuen, eta liberum arbitriuma, aukeramena edo askatasuna berreskuratzeko aukera izan nahi du. Hona hemen guretzat adiera desberdina duen Agustinen hizkuntza-erabilera: Agustin Hiponakoaren ustez, gizakiak bekatua egin zuen aukeramen edo borondateagatik gaitza sortuz. Gizakia bere buruaz eta Bera baino gutxiago diren gauzez gozatzearren, Jainkoaren gandik urrundu eta bekatuan erori zen. Jainkoaren laguntza: Gizakia ezin da bere kabuz egoera horretatik altxatu. Bere buruaz beste egin zezakeen, adibidez, baina ezingo luke bere burua berpiztu, hori lor tzeko, beharrezkoa du Jainkoaren laguntza: altxatzeko ahalmena izateko, Jainkoaren grazia behar du. Gizakia graziari esker aske da, eta lor dezake bere askatasuna. Horrek ez du esan nahi graziak giza nahimenaren aurka jokatzen duenik; aitzitik, Jainkoagana erakartzen dio Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen dio. Bekatua: Oker jokatzen duenak, bekatua egiten duenak, ezin du Jainkoaren graziarik gabe Jainkoa bera maitatu. Hau da, gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza. Behar ez dena desiratzen duena oker dabil. Bizitza zoriontsuaren bila dabiltzan gizakiak ez dira okertzen, Errorea, zorionera daraman bideari ez jarraitzetik datorkie, zeren gizakiak nahi duen lekura ez daraman bidetik joatean baitatza errorea. Bizitzako bidean oker ari den neurrian aldentzen da jakinduriatik, zeren Goi Ongia den Egiarengandik urruntzen baita. Gaitzaren sorrera: Agustin bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkaturik ibili zen. Gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da. Horrela ditugu naturaren gaitz fisikoak (Iurrikarak, ekaitzak, lehorteak, gaixotasunak ... ), eta gaitz moralak (gaiztakeria, krimena, mendekua, gerrateak, adimenahultasunak, de presioak, bakardadea, larritasuna, beldurrak ... ). Nolanahi ere, norena da gaitz horien eta beste hainbaten errua? Mundua Jainkoak sortua dela egia bada, nola azal daiteke gaitzaren existentzia? Jainkoak gauzak gaizki egin dituelako? Ezinezkoa da munduan gaitza ez existitzea?Jainkoa da gaitz fisikoaren eta gaitz moralen kausa? Manikeismoa: Agustin manikeoa izan zen garai batean, eta, manikeismoaren ustez, munduan dagoen on guz¬tia Ongiaren printzipiotik (Ormuzd) dator; munduko gaitz guztia, aldiz, Gaitzaren printzipiotik (Ahriman). Dirudienez, horrela konpontzen zu ten arazoa, erraz eta argi. Agustin manikeoa izan zenean, Nebridio adiskideak honela ziotson: ' Zer egin diezaioke Jainkoari Gaitzaren printzipioak, gaitzen bat ala? Orduan Jainkoa ez da ustelgaitza. Eta gaitzik ez badio egiten, ez dago Gaitzaren printzipioa onartzeko beharrik. Jainko bakar bat dago, Ongiarena. Gaitz morala : gizakiak egiten duen aukeramenaren (Iiberum arbitrium) erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa. Aukeramena ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua daramalako; hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza den ongia. Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Ongi gorena maitatu. Ongi gorenak, Jainkoa maite duenean eta haren nahia eta borondatea betetzen dituenean, zuzen jokatzen du; Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu era gaitz morala sortzen du.
  • 10. 2.3 ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA Zorionaren bila aritzea barne prozesu gatazkatsua bilakatu zen Agustinentzat. Gaztaroan, bere bizitzan bertan aurkitu zuen zoriona: zoriona gauza zehatzak dira, plazera. «Maitatzea eta maitatua izatea zen niretzat gauzarik gozoena, batez ere maitalearen gorputzaz gozatzerik izanez gero». Manikeismora hurbildu zen garaian bi kezka nagusi sortu zitzaizkion: Jainkoa eta gaizkia, hain zuzen ere. Baina, manikeismoarekin izan zuen esperientzia hori ez zen ona izan: «Egia! Egia! esaten zuten. Askotan esaten zidaten, baina ez nuen inoiz haiengan topatu». Bestalde, errealitatearen interpretazioan materiazkoa baino ez zuten onartzen: «Gorputz masa zena baino ez nuen ulertzen». Aristoteles irakurri zuenean, Agustinek zalantzan jarri zituen sinesmen manikeoak. Arrazaiaren aukerak nahasi egin zuen, eta Akademia Berriaren eszeptizismoaren doktrinari atxiki zitzaion: «Akademikoak deitzen diren filosofoak izan ziren zuhurrenak; izan ere, printzipio hau zuten: gauza guztiak zalantzan jarri behar dira, eta ez dago gizakiak uler dezakeen egiarik». Manikeismoa eta eszeptizismoa Anbrosiorekin Milanen topo egin zuenean eta, ondoren, kristautu zenean gainditu zituen, baina baita testu neoplatonikoen irakurketaren bidez ere. Platonismoaren eragina -Plotinoren bidez- erabakigarria izan zen San Agustinen barne prozesu horretan, eta beti onartu zuen Platonek egia ulertzen lagundu ziola: mundu adigarri platonikoa egia iraunkorraren mundua zela ohartu zen Agustin, eta horrela gainditu zuen materialismo manikeoa; gaizkia ongiaren gabezia dela ulertarazi zion, eta ez gaizkiaren printzipio batek sortutakoa, manikeoek uste zuten bezala; gizakien barne mundua aurkitu zuen. Kristau bihurtzeak, kristauen artean, «zeure buruarengana itzultzea» esan nahi du, Jainkoa gizakiaren barnean baino ez dugu aurkituko. Ez bilatu kanpoan, itzuli zeure barnera. Barneko gizakian bizi da egia. Eta, zeure izaera aldakorra bada, bila ezazu zeure buruaz ere. Benetako zoriontasuna: egia osoaz jabetzean datza, baina egia partikular guztiak traszenditzen dituen egia izan behar du, bestela ez litzateke propio egia bat izango. Agustinek bilatzen duen Egia, egia posible guztien neurria (Absolutua) da. Goi Neurri hori Jainkoa baino ezin daiteke izan, Jainko hori ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari. Jakintsuaz gainera, inor ez da zoriontsua, zeren inor ez baita zoriontsua egia ez badu irrikatzen. Egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsu izan. 2.4. EZAGUTZA Barnetasuna eta egia. Oroimena: Aitorkizunak lanaren X. Liburuan, Agustinek dio oroimenean barnetasunaren zati horretan -eta gizanarengan berarengan dagoela egia, eta egia hori Jainkoa bera dela. Ezagutza eta zoriona: Agustinek aztertu zuen nola bilatzen duen gizakiak zoriona, bere oroimenean duen zorionaren beraren ideia ilun batean oinarrituta. Irrika hori gizakiaren barnean dagoen jainkotasuna ¬adieraztezina- besterik ez da. Agustinen ustez, Jainkoa bera da zoriona; baina Agustinek aurkitzen duen Jainkoa ez da platonikoa. «Izateaz harago» dagoen Jainko neoplatonikoaren aurka, Agustinek Jainko kristaua ekarri zuen berriro; eta, gainera, haren hitzetan, Jainko hori nire gauzarik barnebarnekoena baino barnekoagoa» da. Ezagutza dualista: Agustinek platonismotik antropologia dualista jaso zuen, Altzibiades elkarrizketa platonikoaren bidez: «Gizakia gorputz batez baliatzen den arima da». Haren ustez, arima maila handiagoko izatea da eta berea den zerbait ematen dio gorputzari, horrek ezagutza lortu ahal izan dezan. Gorputza materiazko printzipio ustelkorra da. Arima elementu materiagabea eta ustelezina da. Ariman banaketa hau egiten zuen:
  • 11. • Behe mailako arrazoia: aldakorra dena eta zentzumenek hauteman dezaketena ezagutzea du xede. • Goi mailako arrazoia: jakinduria, ulergarria dena, ideiak eta Jainkoa ezagutzea ditu xede. Zentzumenen bidez hautematen dugunean, ez dugu ezagutza lortzen. Sentipenak aldakorrak dira, kontin genteak. Arimak bere baitatik ateratzen di tu objektuen irudikapenak, objektu horiek zentzumenetan eragiten dituzten aldaketei dagozkienak; jarduera horretan, zentzumenen munduari nolabait lotuta geratzen da arima. Argialdiaren doktrina : Arimak ezagut ditzake egia aldaezinak diren objektuak, eta hortaz, ezinbestekoak eta betierekoak direnak -esaterako, objektu matematikoak edo axiomak-; orduan lortzen da zentzu hertsian ezagutza deitzen duguna. Ezagutza ez dator sentipenetatik, horiek gerta litekeena besterik ez baitute ezagutzen; baina arimatik ere ez dator, ez baita betierekoa, aldaezina edo ezinbestekoa. Izan ere, betierekoa, aldaezina eta ezinbestekoa denari buruzkoa da egiazko ezagutza; alegia, benetan badenari buruzkoa. Egia horiek ideia platonikoekin bat egiten dute, eta Agustinen ustez, Jainkoaren gogoan baino ez daude. Nola ezagut ditzake gizakiak? Jainkoak esku hartu eta gizakiaren adimena argitzen duenean. Arrazoia eta fedea: Agustinen ustetan, «egia bat bera da guztiontzat. Egia ez da nirea, zurea, ezta honena edo harena ere; bat bera da guztiontzat». Ez daude bi egia, filosofikoa eta erlijiosoa: filosofiaren eta erlijioaren bidez bila dezake gizakiak egia. «Bi bide daude ezagutzara iristeko: aginpidea eta arrazoia.» Filosofiak eta erlijioak lortu behar duten egia Jainkoaren egia da: «Bizitza zoriontsua egiaz gozatzea da, zutaz gozatzea da, Jainkoa, zu baitzara egia». Zer eginkizun dute arrazoiak eta fedeak Jainkoaren bilaketa prozesu horretan? Intellige ut credas, crede ut intelligas: ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko. Esaldi programatiko horrekin eginkizun zehatz bat ematen zaie arrazoiari eta fedeari. Bestalde, arrazoiak eta fedeak harremana dute; hala ere, ez da aurkaritzarik edo liska rrik sortzen, elkarren beharra baitute. Arrazoiak nahitaez fedearen onarpenaren aurretik joan behar du, baina fedea zentzugabea ez dela argitzeko, ez besterik. Horren ondoren, fedea ahal den heinean ulertarazten saiatuko da arrazoia. Baina, Agustinen iritziz, hasieran, egiaren bilaketan fedea dago, eta hori, historian zehar, agerkundean oi narritu izan da. Agerkundeak bere indar argitzailea ematen dio ezagutzaren ahalmenari. Arrazoia ez da nahikoa jakinduria lortzeko; ez da egiaz jabetzeko gauza. EZAGUTZA MOTAK Ezagutza sentikorra: Objektuen sumaketa da. Objektuek gure zentzumenetan aldakuntzak sorrarazten dituzte, baina aldaketa horiek ez dira ariman gertatzen. Arima jabetu egiten da gorputzak jasan duen eral daketaz, eta beragatik, gauzak, objektu fisikoak ezagutzen ditu. Kanpoko munduko zerbaitek zentzumenak ukitzen dituenean, ekintza hori jasaten dute, baina arimari, bere zuhurtasunari esker, ez zaio gorputzaren aldaketa hori oharkabean pasatzen. Sentipen batzuek gorputzaren egoeraren berri ematen digute; beste batzuek, aldiz, gure inguruko objektuen berri, Sentipenetatik datozkigun objektuak agertu eta desagertu egiten zaizkigu; Bata bestearen ondoren jarriz, elkar ezabatu egiten dira, ezin ditugu ongi eskuratu egiazko izaterik ez dutelako. Beraz, benetako egia lortezina da ezagutza sentikorraren bitartez; benetako egia arimak bere baitan aurkituko dituen objektu aldaezinen ezagutzan datza. Arrazoizko ezagutza: Ezagutza mota hau zentzumenezko ezagutza baino askoz garrantzitsuagoa da. Arrazoizko ezagu tzaren barruan, bi maila bereizi zituen Agustinek: • Zientzia-ezagutza. Behe-mailako ezagutza mota honek kanpoko errealitateari buruzko ezagutza ematen du. Sentipenen datuetatik abiatzen da arrazoimena, eta sentipen-datu horien bitartez,
  • 12. ezagutzen dituen objektu horiei buruzko judi zioak egiten ditu, betiereko ereduekin aldera tuz, hau da, jainkozko argitzapenetik datozkion ideiekin. Ezagutza-maila hau gizaki orori dago kiona da, eta gizakia beste izaki guztietatik bereizten du. • Jakinduria-ezagutza. Arrazaizko goi-ezagutza mota honek betiereko egiak ezagutzera gara matza. Betiereko egiak edo mundu fisikoko gauzen ideia eredugarriak Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu, eta ideia horiek diren bezala ezagutzeari edo ikusteari kontenplazioa ere deitzen zaio. Hona hemen Platonen beste era gin ezin argiago bato Argitzapena: Platonen ustez, mundu sentigarrian eguzkiak objektuak ikusgai bihurtzen dituen modu berean, egia aldagaitzak ezagut daitezke Ongiak argiztatzen dituelako, Ongia ikusgarritasun- eta ikusmen-printzipioa baita. Hiponako filosofoak, aldiz, egia aldagaitz horiek Jainkoak argitzen dituela dio. Giza adimena argitzen duen argia Jainkoagandik dator. Eguzkiaren argiak gauza sentigarriak ikusgai bihurtzen dituen bezala, jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak (ideiak) adimenari. Giza adimena aldakorra da, eta egia aldagaitzak, gure adimena baino kate goria maila handiagoa dutenak, ezin ditu gizakiak bere ezagumen hutsez atzeman. Jainkozko argitzapena behar dugu, heraz, gure adimena transzenditzen, gainditzen duena sumatzeko, ez baitago sorkaririk, intelektualena izan arren, bere kabuz argi daitekeenik .. Betiereko egia aldagaitzak eta beharrezkoak ezin ditugu aldakorra, denborazkoa eta kontingentea den esperientziaren bitartez ezagutu; eta aldi berean, aldakorra, denborazkoa eta kontingentea den gure adimenak ezin ditu atzeman. Beraz, jainkozko argitzapenari esker soilik ezagut ditza ke gizakiak Betiereko egiak. Jainkozko argitzapen hori naturala eta arrunta da mundu sentikorraz ari garenean, baina naturala eta berezia betiereko egiaz ari garenean. Jainkoa da egia irakasten digun barne Maisua eta gu argitzen gaituen Argia. Ez dira nahikoa ezagumena eta eza gugaia; horiez gainera, argia behar da. San Agustinek, bada, Jainkoaren aztarna aurkitzen du gizakiaren barnean. Barnerapena: Egia, hortaz, gizakiaren alderik sakonenean dago, haren kon tzientzian. Egia aurkitzen duen pentsamenduak bere buruaren nabaritasunetik hasi behar du; autokontzientzian zalantza gaheko, ukaezinezko abiapuntua aurkitzen baita, Gizakiak bere barnean hauxe aurkitzen du; Alde batetik, bere buruaren izaera aldakorra eta ezegonkorra; gizakiaren ezagutza sentikorrak objektu ezegonkorrak eskaintzen ditu. Hala ere, ezagutzaren berezko joerak benetako objektu egonkor eta iraunkorrak bilatzen ditu. Zentzume nek ez badigute egonkortasun hori eskaintzen, espirituaren barnean bilatu behar da. Egia: Bestetik, gizakiak bere barnean egia aldagaitzak aurkitzen ditu: matematikako egietatik egia zalantzagabeko eta unibertsaletaraino. Egia ho riek giza naturaren aldakortasuna gainezkatzen dute; heraz, haien oinarria ezin da aldakorra den giza izaera edo natura izan; jainkozko adimenean izan behar dute oinarria, ideiak, ereduak beza la, Jainkoagan daudelako. Eta gizakiak ezin ditu haiek ezagutu kanpoko laguntzarik gabe, izaki kontingentea delako, eta egiak, ordea, absolu tuak. Orduan, Jainkoak gizakia argitzen du egia aldagaitzak, egia eredugarriak, absolutuak ezagu tzeko. Egia horiek gizakiak bere barnean, bere kontzientzian, aurkitzen ditu, Jainkoak berak jarri dituelako gizakiaren barnean. 2.5 HISTORIAREN FILOSOFIA: LURREKO HIRIA ETA JAINKOAREN HIRIA Inguru historikoa: Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia Agustinekin hasten da, Grekoen ikuspegi zikliko ari aurka eginez, Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen, historia heste modu batean ulertzeko. Historiaren interpretazio honetan, gertaera bakoitzak bere arrazoia prozesu historikoan. Gertaera historiko bakoitzaren arrazoia historiaren helburuaren arabera ulertu behar da. Agustinek Jainkoaren hiria idazlane an azaltzen du Historiaren filosofia; obra hau Erromaren gainbeheraren zergatiak argitzeko asmoarekin idatzi zuen. Alarikoren gudarosteak Erroman sartu ziren 410. urtean, eta hiria suntsitu eta Inperioa hautsi zuten. Gertaera horrek krisi handia piztu zuen Mendebaldean, eta gizaki ikasiak hunkitu zituen. Honen aurrean: Harrapakeriak larrimina areagotu zuen, eta ondo ren, jakina, gogoeta egin zen gertatutakoaz. Jentilek (erromatar paganoek) kristauei leporatu zieten jazotakoaren erantzukizuna (Erromatar Inperioaren erorketa). Kristauek aldarrikatutako biolentziar ik ezaren praktikaren erruz, Erroma soldadu gabe gelditu zen, eta bere burua babesteko gai ez zenez, barbaroek suntsitu egin
  • 13. zutela aurpegiratu zieten. Beraz, Kristauen Jainkoa gertatutakoaren erantzulea zen, eta ez jentilen jainkoak, haiei esker Erromak aurrerabidea, ospea eta entzutea besterik ez baitzuen ezagutu. Jainkoaren hiria: Hiponako pentsalariak Jainkoaren hiria idazlana jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen; hots, Eliza kristaua babesteko, erromatar askok Inperioaren gainbehera leporatzen ziotelako Elizari. Beraz, Jainkoaren hirian ez dugu historiaren filo sofia bakarrik ikusi behar, ezta historiaren teolo gia soilik ere. Zehatz esateko, Historiaren eklesio logia bat da, Historia honetan, Erromatar Inperioaren gainbeh era borroka epiko horren une bat izan zen. Inpe rioaren amaierak ez zuen munduaren amaiera adierazten, azken horretarantz zihoan etapa joaten amaiera baizik. Existitu eta desagertu den inperio bat gehiago besterik ez zen izan. Hondamendiaren kausa ez zen izan erromatar asko kristau bihurtzea, erromatar guztiak kristau ez izatea baizik, Erroma paganoaren luxu - eta plazer-grinak Inperioa ahuldu baitzuen. Erromari geratzen zitzaion itxaropen bakarra kristautasuna zen. Agustin izan zen Historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria. Historia-ekintza hutsetan gelditu gabe, ekintzak ulertzen eta haiei zentzua aurkitzen saia tu zen. Bi hirien arteko borroka: Jainkoaren hiria idazlanean, Erdi Aroko ideietan eragin handia izan zuen historiaren filosofia bikaina lantzen da, bereziki, kristaua. Jentilen aurrean, kristauen apologia gisa aurkezten da. Probidentzia, aukerarena, betierekotasuna, eta, batez ere, Jainkoaren ikertezinezko borondatearen ideiez baliatuz, mina eta gaitzaren zentzua azaltzen ditu historiaren baitan.Agustinen Historia unibertsalaren filosofia honetan, gizadiaren kronika bi hiriren arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilunpeen hirien artekoa, alegia. Banaketa: Munduko gizakiak bi taldetan banatzen ditu Agustinek. Alde batetik, Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; bes tetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Lehenengoak lurreko hiritarrak lira; norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoa uko egiten diotenak. Bigarrenak, zeruko, jainkoaren hiritarrak dira; nork bere autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak, Azken hauek munduko balioak Jainkoarengana heltzeko bitarteko hezala erabiltzen dituzte, eta lehenengoek, berriz, munduko errealitateak helburu bihurtzen dituzte. Denbora: Bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, Jainkoaren hiriaren behin betiko garaipena iritsi arte. Historia, bada, bi maitasunen arteko gatazka da: Jainkoarenganako maitasuna eta norberarenganakoa. Misterio handi bat da azken batean: Jainkoak gizakiari dion maitasuna bestetik ez da, eta bekatuak desordenaturiko kreazioa berriztatzen du. Eredugarria: Zalantzarik gabe, zeruko hiriko kide bat hiri lurtarraren printzipioen arabera bizi daiteke, eta alderantziz, Adibidez, bataiatutako pertsona bat kristaua da, Elizaren kide da, baina bere bizitza, bere portaera zuzentzen duen printzipioa bere patua beste gauza guztien gainetik maitatzea bada, moralki, hiri lurtarreko kide da; edo jentil, sinesgabe batek justizia eta zuzentasuna hartzen baditu bizitzako jokabide¬printzipiotzat, moralki, Jainkoaren hiriko kide da. Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiri zerutarra Elizaren berdintzat har tzea ere. Dena dela, historikoki, zenbait unetan horrelako interpretazioak egin direla esan beha rra dago, zeruko hiriari eta hiri lurtarrari buruz ko ideiak antolamendu erreal batekin bateraezi nak diren gogoeta morala eta espiritualak izan arren. Nolanahi ere, Estatua eta Eliza hi aukeren ordezkaritzat hartu ohi dira, bizitzan jokatzeko bi era gisa, bizitzeko bi modu, haragiaren eta espirituaren arabera. Interpretazioa: Bukatzeko, bada, historiaren gaineko agustindar doktrina interpretazio politikoa edo teologikoa den auzia hainbatek plazaratu duen arren, kon tuan hartu behar da San Agustinen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa hertsiki lotuta dau dela, eta, ondorioz, eztabaidaezinezko auzia dela.
  • 14. 2.6 PLATONEN ERAGINA AGUSTINENGAN Metafisika edo ontologia: Metafisikan edo ontologian, bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek. Platonek bereizten ditu ideien mundua, hots, betiereko, aldagaitz eta perfektuak diren benetako errealitateekin osatu ta dagoen mundua, eta etengabe aldatzen ari diren izakiekin osatuta dagoen mundu sentigarria (ideien kopiak). Agustinek ere, bere aldetik, erre alitatea bikoitza data esaten du: alde batetik, Jain koaren Erreinua, benetakoa dena, eta, bestetik, etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa. Ezagutza: Bi pentsalariek dualismo epistemologikoa baieztatzen dute, dualismo metafisikoarekin lotuta dagoena. Bi mundu dauden modu berean, bi ezagutza mota daude. Ezagutza sentikorra, ezagutza faltsua da, errealitate aldakorrari buruzko ezagutza baita, eta aldakorra dena ez baita benetakoa. Bi pentsalariak bat datoz ezagutza sentikorrari buruz, hots, ez dela baliagarria benetako ezagutza lortzeko. Arrazaizko ezagutza, ordea, benetako errealitateaz arduratzen da, ezagutza unibertsalaz, ideien ezagutzaz, Platonengan, Ongia ikusmen- eta ikus garritasun-printzipioa da. Alde batetik, Ongiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko, hau da, betiereko ideia arketipoak ezagutzeko; bestetik, Ongiak ideiak ikuskor bihurtzen ditu. Agustinengan, Jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen dira, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko. Gai honetan ere Plato nen eragina nabaria da Agustinen pentsamenduan. Dialektika (Ezagutza-metodoa): Platonentzat, dialektika benetako filosofoaren jar duera da, elkarrizketaren bidez egia lortu nahi due naren jarduera. Pentsalari honentzat, dialektika filosofiaren goimetodoa da, eta gobernari-filosofo aren heziketaren azken fasean landu behar da. Elkarrizketaren bidez, itxuraz aurkakoak eta sarri tan osagarriak diren argudioak iker daitezke; argudio horiek ikertuz, egiara igotzea ahalbide tzen du. Platonek, elkarrizketa-idazlan batzuetan, dialektika. Dialektika barne-bilaketa bat da Agustinengan. Gizabanakoak ez du egia kanpoan, mundu sentigarriko gauzetan (zentzuen bidez) aurkitu be har; egia bere barnean bilatu behar du. Bilaketa honetan, Agustinen ustez, gizakiak egia lortzeko Jainkoaren argitzapena behar du. Paralelismo bat ezar daiteke Agustinen Jainkoaren argitzapenaren (egia ezagutzea ahalbidetzen duen argia) eta Platonen Ongiaren ideiaren (mundu adigarria argitzen duen eguzkia) artean. Arima: Bi autoreentzat, arima ezagutza-printzipioa da, ariman aurkitzen da arrazaia, adimena, gizakiak egia ezagutzeko duen ahalmena. Nolanahi ere, badago ere desberdintasunik. Platonen arabera, arima gorputzera etorri aurretik ideien munduan aurrexistitu zen, ideia guztiak ezagutuz. Gorputzeko kartzelan sartzean, kartzela horretako leihoetatik begiratzean, ahaztuta zituen ideiez gogoratzen da. Agustinen baitan, ordea, arima ez da aurrexistitzen, eta ezagutza bere barnean Jain koak jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza.