1. KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar Larunbata, 2011ko urtarrilaren 8a
AMAIA SANTANA
L
EHENENGO planoa. Baso
ilun bat eta gizonezko
silueta beltza. Dieguillo da,
Gasteizko Cicatriz punk
taldeko baxu-jotzaile ohia. Isilunea
berak apurtzen du, zeinak tabakoak
laztutako ahotsaz taldeko abesti
baten letra botatzen duen: “Somos
zombies mutantes inadaptados,
automarginados seres en un mundo
de retrasados. Yo mismo me siento
feliz de ser un puto subnormal, con
delirios de grandeza, mientras me
hago un chute y pido cerveza”. Hitz
horietan izkutatzen omen da 80.
hamarkadako euskal gazteriaren
arima. Hala uste du Jorge Tur Mol-
tok (Alcoy, 1980), Si yo fuera tú, me
gustarían los Cicatriz dokumenta-
laren zuzendariak.
Gasteizko KREA Adierazpen
Garaikidearen erakundeak ekoitzia,
ikusentzunezko lan honek berriki
jaso egin du Florentziako Dei Popo-
li Jaialdiaren aipamen berezia.
Epaimahaiaren aburuz,
“Gasteizen, New Yor-
ken, Londresen
edo Parisen,
p u n k a re n
historiak espiritu bera du –dio
epaiak–, eta film hau fuck you punk
izugarri hori adierazten duen zine-
maren historiako bakarra da”. Lana
KREAk antolatutako Zinemastea v2
jardunaldien baitan sortu zen,
zuzendari gazteen sormena susta-
tzeko ekimenean.
Gasteizko “zirrarak eta sentipenak
jasotzea” xede, Tur Moltok lau egu-
netan zehar bertako tabernetan bizi-
tako giroa harrapatu zuen bere
kameraz baliatuta. Zuzendariak
Cicatriz-en jarraitzailea ez dela
aitortzen du. “Egia esan, taldeari
buruz ez nekien deus ere, baina
beren kan-
tuek harrapatu ninduten, alegia, hi-
tzek garai jakin baten jarrera isla-
tzen zutelaz ohartu nintzen”. Gas-
teiz Google-en Street View progra-
man baino ez zuela ezagutzen, Alde
Zaharretik noraezean ibili zen, Cica-
triz-en garaia biziraun zutenen bila.
Honela bada, Zapa eta Kutxi kalee-
tako tabernetan galdezka aritu zen.
“Lana bukatutakoan, bertokoek eza-
gutarazi zidaten hasieran poliziaren
sekretatzat hartu nindutela, hain-
beste ordu igaro bainituen bakarrik
tabernaren izkina batean, isilean eta
sartzen ziren guztiak arakatuz”, dio
zuzendariak, barrez. Bigarren egu-
nean, Dieguillo ezagutzeko parada
izan zuen, Cicatriz-en azkeneko
aldian baxuaz arduratu zena eta
egun Antisocial-eko taldekidea
dena. “Buruz apartekoa da –deskri-
batzen du Tur Moltok–, hitzaldi
argikoa, ez nuen inongo galderarik
prestatu, San Marcos
tabernako komunean
eskainitako baka-
rrizketa bikainari
B I DA I A > KOA D E R N OA ( I I )
baino ez nion arreta hartu izan
behar. Benetan txunditurik irten
nintzen WC hartatik”. Esku batean
garagardoa eta bestean zigarroa
zituela, Dieguillok Cicatriz-en “his-
toria basatia” kontatzeari ekin zion.
1983. urtea zela, Gasteizko Las Nie-
ves desintoxikazio-zentroan ezagu-
tu ziren Natxo (taldeko liderra), Pes-
ca, Poti, Toñín eta Emilio. “Gober-
nuak nahiago zuen gazteria droga-
zalea izatea abertzalea baino”,
azaltzen du Dieguillok. Langabezia,
kale borroka eta grisen errepresioa
zela eta, egoera horretatik
ihes egiteko bidea musi-
ka omen zen. “Punk
deitzen ote zen?
Batek daki, geuk
geure potroetatik
irteten zena baino
ez genuen egiten”,
dio kamerari begi-
ra, erronkari.
Urte eroak izan ziren haiek. Baka-
rrizketaren eszenatoki horretan ber-
tan, hots, San Markosen, kon-tzer-
tua eman zuten gaua gogoratu zuen
baxu-jotzaileak. “Gaizki-uler-tze
batek hona ekarri gintuen, hi-tzor-
dua San Roke tabernan baikenuen.
Edonola ere, kriston iskanbila sor-
tu genuen, LSD-a eta garagardoa ez
zen falta –izan ere, botilak apurt-
zeari ekin zioten–, azkenean larrial-
dietara jo genuen, Potek ukondoan
zeukan beira zati bat kendu ezin
zuelako”. Halako gertaerek “ospe
txarra” eman omen zioten talde
gasteiztarrari. Orobat, Die-
guillok Cicatriz-en mitoa
aldarrikatzen du. “Tal-
dea bera baino, gau-
zak egiteko era da
jada existitzen ez
dena. Inoiz ez
genuen beste musi-
kariekin konparazio-
rik egin, eta hortxe da-
tza geure originaltasu-
na”, baieztatzen du. Espiri-
tu horrekiko leialtasunak, ordea,
bere aldea ere izan zuen. Lola ize-
neko lekukoak dioen legez, “gazte-
tan izandako ilusioak errealita-
tetik aldendu gintuen”.
Informazio gehiago :
www.kreared.com,
http://vimeo.com/
jorgetur
1983. urtean,
Las Nieves
desintoxikazio-
zentroan ezagutu
zuten elkar
taldekideek
“Punk ote zen?
Batek daki, guk
potroetatik
irteten zena
baino ez genuen
egiten”
Gasteizko Cicatriz punk talde mitikoari buruzko dokumental bat egin
du Jorge Tur Molto zinegile gazteak, KREA zentroak ekoitzia,
eta aipamen berezia jaso du Florentziako Dei Popoli Zinemaldian
ORBAINDUEZDIRENOROITZAPENAK
M U S I K A > C I C AT R I Z
Cicatriz punk talde mitikoaren hainbat emanaldiren irudiak. IRUDIAK: ORTZADAR
Cicatirizeko tal-
dekideak, garaiko
iruditan.
IRUDIAK: ORTZADAR