SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
JAIAK! 2015eko IRAILA
ELORRIO
| 2 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto
JAIAK!
ELORRIOKO JAIEN EGITARAUA
irailak 4, barikua
Egun osoan, aukeren azoka,
Elizpean.
18:00 Pilota partiduak, plazako
pilotalekuan.
*Euria egiten badu, Hilario Azkarate
kiroldegiko pilotalekuan izango
dira.
12:00 Eskulan-apaingarri tailerra,
txosnagunean.
20:00 Txosnen irekiera,
txosnagunean.
23:00 Kontzertuak, txosnagunean.
Sermond’s + Governors.
00:00 Eta abar kolektiboa, Sound
system, gaztetxean.
irailak 5, zapatua
12:00-14:00 / 17:00-20:00 Haur
parkeak .
12:00 Bermuta + razioa
txosnagunean.
16:00 CD Elorrio B - Durangoko
Bikainak , Elizalden.
17:30 Elorrioko II. Artzain Txakur
Txapelketa, San Agustinen.
18:45 Apar jaia, pilotalekuan.
19:00 Brincadeira perkusio taldea
–lehenengo saioa–, plazan.
20:00 Txupinazoa eta pregoia,
plazan,
Garamenditar Agustin musika
eskolaren eskutik.
20:05 Brincadeira perkusio taldea
–bigarren saioa–, plazan.
23:00 Danborrada, plazan.
00:00 Kontzertua, gaztetxean.
Zain + Anger.
00:20 Zezensuzkoa, plazan.
00:30 The Ladies Band, Urarkan.
23:30 DJak, txosnagunean.
irailak 6, domeka
10:00 Abere eta nekazaritza azoka.
Goizean, txistularien kalejira.
11:00 CD Elorrio - Ermua, Elizalden.
13:00 Kalejira, Asoc. Cultural
M’Lomp: Senegalgo musika eta
dantza.
16:00 Mahai jokoak txosnagunean.
18:00 Afizionatu mailako esku
pilota partiduak, Hilario Azkarate
pilotalekuan.
19:00 Umeen danborrada, plazan.
20:00 Orquesta Kosmos –
lehenengo saioa–, plazan.
20:00 Kontzertua, gaztetxean.
Bi bala.
22:00 Zezensuzkoa, plazan.
22:15 Orquesta Kosmos –bigarren
saioa–, plazan.
16:00 Gazteentzako mahai-jokoak,
txosnagunean.
20:00 Kontzertu akustikoa +
sardina-jana, txosnagunean.
21:30 Sardina-jana, txosnagunean.
irailak 7, astelehena
14:00 Kuadrillen arteko bazkaria
eta tortilla lehiaketa, Aldatsekuan.
*Mahai eta aulki banaketa
09:00etatik aurrera.
16:30 Artistas del Gremio
(animazioa), Aldatsekuan.
18:00 Kuadrillen jaitsiera, kalejira.
Diskoteka mugikorra.
18:45 Kuadrillen arteko jokoak.
Makro disko Elorrio –lehenengo
saioa–, plazan.
19:30 Erromeria Arantza eta
Pantxogaz, Urarkan.
21:00 Karaokea, txosnagunean.
22:15 Zezensuzkoa, plazan.
22:30 Makro disko Elorrio –bigarren
saioa–, plazan.
irailak 8, martitzena
12:00-14:00 / 17:00-20:00 Haur
parkeak.
18:00 Grafiti tailerra, txosnagunean.
19:30 ’Big Band Boom dantzatu
dezagun’, Urarkan.
18:00-21:00 Indarkeria matxista
saihesteko informazio gunea,
plazan.
20:00 Jaietan puntu beltzak
identifikatzeko ordubeteko tailerra,
neska gazteei zuzenduta, plazan.
21:30 Zine foruma
irailak 9, eguaztena
16:30 Umeentzako jolasak, plazan.
17:00 Ginkana, plazan.
18:00 Sukaldaritza tailerra
txosnagunean.
18:00 Txokolatada, plazan.
18:00 V. Elorrio Hiribildua
Elkartasuna Hiruko Torneoa:
CD Elorrio - Athletic - Amorebieta,
Elizalden.
18:30 Kiki, Koko eta Moko
pailazoak, plazan.
21:00 Afaria, txosnagunean.
irailak 10, eguena
17:00 Nesken areto futboleko lauko
torneoa, kiroldegian.
Taldeak: Elorrioko Buskantza, CD
Elorrio, Eskoriatza, talde
gonbidatua.
22:00 LI. Idi Proba Txapelketa,
probalekuan.
18:00 Argazki lehiaketako
argazkien erakusketa,
txosnagunean.
19:00 Pintxo-potea, txosnagunean.
irailak 11, barikua
11:00 Truke azoka txosnagunean.
12:00 Hildako jubilatuen omenezko
meza, Sortzez Garbiaren Basilikan.
12:00-14:00 / 17:00-20:00 Haur
parkeak.
13:00 Piskolabisa Elorrioko
jubilatuentzat, Aldatsekuan.
Arratsaldez, Areto futbol partidak,
kiroldegia.	 17:00 Elorrioko
Buskantza B eta CD Mondrate
18:30 Elorrioko Buskantza A
20:00 Elorrioko Buskantza
beteranoak eta Kurutziaga
beteranoak
18:00 Batukada tailerra
txosnagunean.
18:30 Ibai Berriak Orkestra,
Aldatsekuan. Erromeria eta dantza
txapelketa
19:00 Egundo I – Kalez kale
kantuan. Urarka eta plazan.
19:00 Errugbi partida, Errugbi
zelaian.
19:00 + Konztertu ostean, pintxada
Oi!, gaztetxean.
Dj Ivi, el destripador + Dj Lordrebel +
Dj Motherfucker.
19:30 The Funes Troup. Animazioa
eta antzerkia, plazan.
22:00 LI. Idi-proba txapelketa,
probalekuan.
22:15 Suzko zezena, plazan.
22:30 Babel Orkesta, Urarkan.
22:30 Kontzertua, gaztetxean.
Shock Waves + Knockout +
Tears&Beers.
23:00 DJ Kapela. Fluor gaua
txosnagunean.
irailak 12, zapatua
08:00 Sukalki eguna, Aldatsekuan.
Goizean, Umeen txapelketa,
Elizalden.
12:00-14:00 Haur parkeak.
Arratsaldez, Areto futbol partidak,
kiroldegian.	 		
17:00 Elorrioko Buskantza gazteak
eta C.D. Mondrate.
18:30 Elorrioko Buskantza C eta
Mendibeltz K.T.
17:30 Karrozen jeitsiera: Durangoko
Batukada Feminista.
18:00 Txokolatada, plazan.
18:45 DJ Oihan Vega, plazan.
19:30 Taberna Ibiltariaren euskal
kantak, Urarkan.
21:00 Lo tuyo y lo mío - Musikala,
Arriolan.
22:00 LI. Idi-proba txapelketa,
probalekuan.	
22:00 Elektronika gaua by
Summum Art, gaztetxean.
22:30 Su artifizialak,
galartzabarrenan.
23:00 Custom Orquesta, Urarkan.
23:00 Kontzertua txosnagunean.
Esne Beltza + Skakeitan.
irailak 13, igandea
Goizean, “Elorrioko kulturak dasta
ditzagun”, Plazako frontoian.
Elkartasunaren jaialdia.
Goizean, Alebinen txapelketa
2004-2005, ElizaldeN.
13:00 Herri kirola, plazan.
Bihurri aita-semeak, Zubizarreta eta
Ioritz Gisasola aizkolariak
Joseba Ostolaza eta Udane
Ostolaza harrijasotzaileak
Oskar Basatxu eta Laura Basatxu
Iparraldeko jokoak
18:00 Bertso saioa, CasajaraN.
Gorka Lazkano - Iratxe Ibarra - Unai
Iturriaga - miren amuriza
Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
20:00 Plazako dantza tradizionalak
txertubik alaituta, plazan.
irailak 14, astelehena
22:00 LI. Idi-proba txapelketa,
probalekuan. Sari banaketa.
2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto		 3 |
JAIAK!
Musika eskolak abiatuko
ditu Ferixa Nausiko jaiak
Irailaren5eanjaurtikodutxupinazoaGaramenditarAgustinmusikaeskolak
JAIAK Jone Guenetxea
Aurtengo Ferixa Nausikoetako
jaiek musikagaz lotura berezia
izango dute. Izan ere, aurten
25. urteurrena ospatuko duen
Garamenditar Agustin musi-
ka eskolako kideak izango dira
txupinazoa jaurtiko dutenak.
Rosa Azkarate musika eskolako
zuzendaria da duela 21 urtetik,
eta txupinazoa jaurtitzea “ilusio
handiz” hartu dutela aitortu du:
“Gutaz gogoratzea ohore handia
da”. Udaletxeko balkoitik txupi-
nazoa jaurtitzeko unea sorpre-
saz betea egongo dela aurreratu
du Azkaratek. Zuzendaria bera
izango da pregoia irakurriko
duena.
25 urte musika irakasten
Garamenditar Agustin musika
eskolaelkartegisajaiozenduela
25 urte, musika eskola izateko
bokazioagaz. Hasieran 80 ikasle-
gaz hasi ziren, eta jendeak kon-
tserbatorioan musika ikasketak
egin gura zituela gogoratu du
Azkaratek. 1992ko legeagaz mu-
sika eskola bihurtu zen elkar-
tea, eta 4 urtetik gorakoei mu-
sika irakasten hasi zitzaizkien.
Une honetan, Elorrioko musika
eskolan 248 ikasle dabiltza. Az-
ken boladan, ikasleen profila
aldatzen dabilela nabaritu du
zuzendariak. Azkaratek dioe-
nez, gero eta jende nagusiagoak
ematen du izena. Horietako ba-
tzuk aurretik ikasle izandakoak
dira, eta, bere garaian ikasketa
arautuak egin ondoren, orain
“disfrutatzera” doaz. Zuzenda-
riakbesteikasleprofilbatereai-
patu du: umeak ikastera doazela
baliatu, eta izena ematen duten
gurasoak.
Ekitaldi herrikoiak
Musika eskolako kideek txu-
pinazoa jaurtitzeagaz batera
hasiera ofiziala emango diete
jaiei. Aurtengo jaietako erron-
ka nagusia, baina, aurrekontu
murriztuari aurre egitea izan
dela aitortu du Idoia Buruaga
alkateak. Hala ere, programa-
tzaileek eta Jai Batzordeak eu-
ren lana “primeran” bete dutela
esan du. Ildo horretatik, ekitaldi
herrikoiaklehenetsikodituztela
gaineratu du. Ekitaldien artean,
Elorrioko II. Artzain Txakur
Txapelketa lehenengo zapatuan,
irailak 5, izango dela adierazi
du Buruagak. Tradizioz bete-
tako ekitaldiek ere ez dute hu-
tsik egingo: Sukalki Egunak,
danborradak eta erromeriak,
besteak beste. Horretaz gainera,
Buruaga alkateak azaldu du ez
jaietan, ez gainontzeko egune-
tan, Elorrion ez dutela jarrera
matxistarik, sexistarik eta in-
darkeriazkorik onartzen. Ildo
horretatik, Jai Batzordeak gaia
landuduelanabarmendudu.
Iazko jaietan ateratako argazkia.
Musika eskolako ikasleak udaletxeko balkoira igoko dira txupinazorako.
Rosa Azkarate, musika
eskolako zuzendaria,
izango da Ferixa
Nausiko jaietako
pregoia irakurriko duena
Aurtengo jaietako
erronka nagusia
murrizketei aurre
egitea dela aitortu du
Buruaga alkateak
| 4 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto
JAIAK!
xelai
2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto		 5 |
JAIAK!
Sukalki Eguneko menua: gisatua,
mozorroak eta karrozak
JaietakoekintzarikjendetsuenetakoaizatendaurteroSukalkiEgunekoa
JAIAK Joseba Derteano
Urtea joan eta urtea etorri, Su-
kalki Egunak nortasun propioa
lortu du Elorrioko jaien ba-
rruan. Ferixa Nagusiko jaien
bigarren zapatua jaien barruko
beste jai bat bihurtzen da Alda-
tsekuan. Azken lau-bost urtee-
tan Mozorro Eguna ere izaten
da egun berean, eta osagai bere-
zi horrek zapore gehigarri bat
ematen dio berez erakargarria
denmenuari.
Iturrizoro elkarteak anto-
latzen du Sukalki Eguna, eta
urtero 120 bat gisatu lapiko aur-
kezten dituzte txapelketara.
Aurten ere kopuru horren buel-
tanibiltzeaesperodute.
Izen-ematea doakoa da,
eta egunean bertan, irailak
12, 08:00etatik 10:00etara eman
ahalko da izena Aldatsekuan
bertan. Nahitaezko osagaiak
okela –azpizuna izan ezik– eta
patata dira. Gisatuari laguntze-
ko saltsarako barazkiak (kipu-
la, porrua, piperra, berakatza,
ilarra eta azenarioa) ardoa eta
likoreak erabili daitezke. Ezin
daitekeperretxikorikerabili.
Morrozo Egunari dagokio-
nez, kolore laranja da txosna-
guneak mozorroak prestatzeko
proposatu duen gaia. Herriko
tabernen gaineko auzien kon-
tra sortutako Libre dinamikak
darabilen kolorea da laranja
eta horregatik proposatu dute.
Bazkalostean, 17:30 inguruan,
karrozen jaitsiera hasiko dute
Aldatsekuatik plazara, Duran-
goko batukada feministaren
danbor hotsek lagunduta. De-
nak plazan elkartzen direnean,
urteroko ohiturari eutsiz, as-
kotariko karrozen aurkezpena
egingo dute. 18:00etan, nagusien
LaEsperanzaelkarteaktxokola-
tada eskainiko du toki berean,
eta ostean, Oihan Vegak disko
festahasikodu. Iaz, Sukaldi Egunean, Aldatsekuan harturiko irudia.
Aldatsekuan bazkaldu
ostean, karrozen
jaitsiera egingo dute
plazaraino, batukada
feministak lagunduta
“Kartel honegaz azokari
keinu bat egin gura izan diot”
MaialenArregirenkartelakiragarrikodituFerixaNausikoak
JAIAK Jone Guenetxea
Maialen Arregik bigarrenez
irabazi du Elorrioko jaietako
kartel lehiaketa. Orain bi urte
ere epaimahaiak elorriar gazte
honek diseinatutako kartela
aukeratu zuen Ferixa Nausi-
koak iragartzeko. Arkitektura
ikasleak azokako eta jaietako
elementuak uztartu ditu Uzta
oparoakartelean.
Zein irizpide jarraitu duzu
jaietako kartela sortzeko?
Kartel honegaz azokari keinu
bat egin gura izan diot, feria
delako berez jaiei izena ematen
diena. Nekazariek urte osoan
jasotzen dute uzta, eta azokara
ekartzen dute. Beraz, jaietan
badugula zer jaso islatu gura
izan dut kartelean. Kuadrillen
Eguna, Sukalki Eguna, txupina-
zoa... Hori izango litzateke zaku
horretan jasotzendena.
Diseinu aldetik, zelan landu
duzu kartela?
Zakuaren irudia argazki bat da
berez, eta letrak-eta era digita-
leanegindadaude.
Orain dela urte bi kartel
lehiaketa irabazi zenuen. Iaz
ere lanen bat aurkeztu ze-
nuen?
Bai, aurkeztu nuen, baina ez
nuen aurtengo zortea izan, eta
ez nuen irabazi. Herriko jaiak
izanda, gustuko dut parte har-
tzea, eta diseinuan ibiltzea ere
bai. Sari bat lortzeko aukera ere
hor dagoenez, azken urteotan
urteropartehartudut.
Aurten irabaztea espero ze-
nuen?
Egindako kartelagaz gustura
gelditu nintzen, baina gauza
oso subjektiboa da. Agian zuri
gustatu ahal zaizu, baina he-
rriak eta epaimahaiak hor badu
zeresana. Beraz, norberak egin-
dakoagaz gustura gelditzea da
garrantzitsua.
Norberak diseinatutako kar-
tela norberaren herrian alde
guztietan ikusteak zer sen-
tsazio sortzen dizu?
Emozioa sortzen dit. Irabazi
duzula esateko deia jasotzen
duzunean, emozio handiz jaso-
tzen duzu. Udaletxean kartela
formatu handian jartzen dute,
Musikairekoa egon den lekuan,
eta saltokietan ere bai. Fami-
liakoak hor ibili ziren kartelak
eskatzen,etxeangordetzeko.
Beste kartel lehiaketaren ba-
tean parte hartu izan duzu?
Iurretako jaietako kartel lehia-
ketan lan bat aurkeztu nuen,
baina, bestela, Elorrion baka-
rrikhartudutparte.Arregi arkitektura ikasketak amaitzen dabil.
Elorrioko hogeitik gora ekoizlek
ipiniko dute erakusmahaia azokan
Irailaren6an,10:00etatik14:00etaraegongodaFerixaNausikoazokazabalik
AZOKA Itsaso Esteban
Ikusi, usaindu, dastatu, eta ne-
kazarien, abeltzainen eta arti-
sauen eskutik kalitate gorene-
ko produktuak erosteko aukera
eskainiko du, beste urte batez,
Elorrioko Ferixa Nausikoetako
azokak. Irailaren 6an, 10:00eta-
tik 14:00ak arte egongo da azoka
bisitatzeko aukera. Elorrioko,
Durangaldeko eta Euskal He-
rriko hainbat lekutako ekoiz-
leek euren erakusmahaiak
atonduko dituzte Ferialekuan.
Duela urte batzuk erakus-
mahai kopurua murriztu os-
tean, azken urteetan bezala,
60 postu prestatuko dituzte
bisitarientzat. Nekazariek lan-
dutako fruta eta ortuariak, eta
baserrietan egindako askotari-
ko jakiak ipiniko dituzte salgai
lehenengo sektoreko langileek
Elorrion. Ogia, pastelak, gazta,
eztia, ahate-eratorriak eta txa-
kolina dastatu eta erosteko au-
kera eskainiko dute, adibidez.
Ohi bezala, bestalde, artisauek
eta abeltzainek ere euren lekua
edukiko dute Elorrioko azokan.
Ekoizle horietariko asko
urtero Elorrioko azokan parte
hartzen dutenak dira, baina
erakusmahaia lehenengoz ipi-
niko duenik ere izango da: Elo-
rrioko hainbat ekoizle gazteren
lanak ere izango du isla azoka
horretan.Gainera,azokanizan-
go diren 60 postuetatik hogei
elorriarrek ipinitakoak izango
dira.
Elorrioko nekazariek hazi-
tako ortuariak, Elorrion egin-
dako gazta, ogia, txakolina,
gozoak, eta txerrikiak, zein
Elorrioko artisauek egindako
askotariko eskulanak izango
dira azokan eskuragai. Esku-
langile elorriarrek paperagaz
eta zuragaz egindako bitxiak,
larruzko oinetakoak eta panpi-
nak eramango dituzte, esatera-
ko, azokara.
Elorriokoen ondoan, Duran-
galdeko beste herri batzuetatik
etorritako ekoizleen lanak ere
izango du lekurik irailaren 6ko
azokan: Berrizko hainbat neka-
zarik, Otxandioko eta Abadiño-
ko gaztagile bik, Mallabiko eta
Mañariko okin eta gozogileek,
Iurretako txakolingile batek,
eta Durangoko eta Atxondoko
bitxigileek ere ordezkatuko
dute Durangaldeko nekazari-
tza eta artisautsa, Elorrioko
azokan.
Gipuzkoako, Nafarroako,
Arabako eta Bizkaiko beste
hainbat txokotatik ekarritako
produktuak ere izango dira
irailaren 6ko azokan, eta baita
saskigintza lantzen duen Kan-
tabriako eskulangile baten la-
nak ere.
Azoka zabalik egongo da
10:00etatik 14:30era arte, eta,
ohi bezala, Elorrioko txistulari
taldearen kalejirak ipiniko dio
doinua goizari.
Gazta lehiaketa ere burutu-
ko dute, urtero bezala. Izena
ematen duten gaztagileetan
zein den onena erabakiko du
epaimahaiak.
| 6 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto
JAIAK!
Azken urteetan bezala, 60 erakusmahai ipiniko dituzte guztira.
Azokan ipiniko dituzten
60 postuetatik hogeitan
ekoizle elorriarren
ortuari, jaki eta esku
lanak egongo dira
Esne Beltzak dantzarako deia egingo du
txosnagunean, musika fusioagaz
Irailaren12anjokoduEsneBeltzak,Skakeitantaldearenostean
MUSIKA Markel Onaindia
ElorriokoFerixaNausikoenegi-
tarauak hamaika eskaintza da-
kartza jaietan ondo pasatu gura
dutenentzat, eta, zelan ez, musi-
karikezdafaltako. Kalean,txos-
nagunean eta gaztetxean estilo
askotako emanaldiak eskainiko
dituzte.Horienartean,EsneBel-
tza taldearena nabarmentzen
da, gazteen artean, batez ere,
arrakasta handia daukan taldea
delako. Musika estiloen fusioa
lantzen du, eta dantzarako deia
egingodu.
GoraGO Tour izeneko biran
dator Xabi Solanok gidatzen
duen taldea Elorriora. 2014an
kaleratuzutenazkendiskoa,Go-
ra izenekoa, eta aurten bigarren
bira bat garatzen dabiltza disko
horretako abestiak oinarri har-
tuta. Irailaren 12an izango da
Esne Beltzaren hitzordua, eta
aurretik Skakeitan taldeak joko
du.
Bestalde,gaztetxeanerehain-
bat egunetan egongo dira kon-
tzertuak. Irailaren 6an, adibi-
dez, Aitzol Barandiaran eta
Iñaki Gurrutxaga bertsolarien
Bi Bala musika taldea etorriko
daikuskizunaematera. Xabi Solano trikitilaria da Esne Beltza taldeko abeslaria.
2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto		 7 |
JAIAK!
“Gure produktuak ezagutzera
emateko aukera ona da azoka”
TxerritikeratorritakoproduktuaksaldukodituIkerAlberdikElorrion
ABELTZAINTZA Itsaso Esteban
Pernila, paleta, txorizoa, saltxi-
txoia, solomoa eta patea salduko
dituElorriokoAldapebaserrian
txerritegia daukan Iker Alber-
dik, irailaren 6ko Elorrioko
Ferixa Nausiko jaietako azokan.
Kanpoan hazitako txerriak dira
produktu horiek egiteko hazten
dituztenak, lehengaiekin egin-
dako pentsuagaz elikatutakoak.
Aldape auzoko Amandarro ba-
serriko haztegiaren ondoko lan-
dan eta hariztian ibiltzen dira
Alberdik 22 astez hazten dituen
txerriak. Bere berbetan, “horri
esker, sortutako produktuen be-
reizgarri nagusiak zaporea eta
kalitateadira”.
Iaz ipini zuen Iker Alberdik
Elorrioko jaietako azokan era-
kusmahaia lehenengoz, eta,
aurten ere, “batez ere nire lana
eta gure produktuak ezagutze-
ra emateko aukera ona” delako
joango da. Elorrion urtean egi-
ten diren hiru azoketan parte
hartu ohi du: abenduko Buskan-
tza Jaian, bigarren eskukoen
azokanetaFerixaNausikoan.
Txerrizaleok elkartea
Txerrizaleok elkarteko kidea da
Iker Alberdi, eta elkarte horren
bitartez egiten du produktuen
komertzializazioa; Elorrio, Du-
rango, Abadiño, Zornotza eta
Zaldibarko harategietan, esa-
terako, badauzkate euren pro-
duktuak, eta ostalaritzara ere
bideratzendutebestepartebat.
Elkartean sortzen den jene-
roaren %80 freskoan saltzen
dutela azaldu du Alberdik, eta
%20 produktuen elaboraziora
bideratzendute:“Guklehengaia
ipintzen dugu, eta makila dei-
tzen dena egiten dugu: material
horiek lantzen dituztenei hela-
raztendiegulehengaia”.
2004. urtetik dabil Iker Alber-
di txerriak hazten, nekazaritza
ingenieritza teknikoa ikasi os-
tean, Txerrizaleok elkarteko
kide egin zenetik. “Ikasketak
amaitu, eta Elorriora bueltatu
nintzenean, aititak behiak ken-
duak zituen, eta lursail handia
geneukan erabili barik”, dio.
“EHNE elkarteagaz harrema-
netan jarri, eta txerri haztegia
ipintzeaerabakinuen”.
Alberdik azaldu du hasi ze-
nean salmentarena zela gehien
arduratzen zuen arloa, eta ko-
mertzializazioa elkartearen
bitartez egin ahal izatea “oso
lagungarria”irudituzitzaiola.
Txerriak mendian hazten
dituzten Bizkaiko, Arabako, Gi-
puzkoako eta Nafarroako 31 ba-
serritarrek osaturiko elkartea
da Txerrizaleok. Zestoan dauka
egoitza, eta baita hilketa, zatike-
ta eta banaketa biltegia ere. Iker
Alberdiren berbetan, “EAEn
jaten den txerrikiaren %7 ingu-
ru da elkarteko kide diren base-
rrietanhazitakoa”.
Elkartearen hiltegian ere
egiten du Alberdik lan, txerriak
haztetik bakarrik bizitzea ezi-
nezkoa delako: “Beste ustiapen
txiki bat daukan baserritarrak
bere jarduna osatzeko oso apro-
posa da txerritegia: aberastu
ez zara egingo, baina inbertsio
handirikereezdabehar”.
Hamar urte dira Iker Alberdik Elorrioko Aldape auzoko baserrian txerri haztegia ipini zuela.
| 8 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto
JAIAK!

More Related Content

What's hot (20)

San prudentzio 2016
San prudentzio 2016San prudentzio 2016
San prudentzio 2016
 
Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013
 
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Iurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarriaIurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarria
 
Garaiko jaien gehigarria
Garaiko jaien gehigarriaGaraiko jaien gehigarria
Garaiko jaien gehigarria
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013
 
Otxandioko jaiak 2016
Otxandioko jaiak 2016Otxandioko jaiak 2016
Otxandioko jaiak 2016
 
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
 
Izurtzako jaien gehigarria 2015
 Izurtzako jaien gehigarria 2015 Izurtzako jaien gehigarria 2015
Izurtzako jaien gehigarria 2015
 
Zornotzako jaien gehigarria 2015
 Zornotzako jaien gehigarria 2015 Zornotzako jaien gehigarria 2015
Zornotzako jaien gehigarria 2015
 
Otxandioko jaien gehigarria 2015
Otxandioko jaien gehigarria 2015Otxandioko jaien gehigarria 2015
Otxandioko jaien gehigarria 2015
 
Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Salbadore jaietako egitaraua
Salbadore jaietako egitarauaSalbadore jaietako egitaraua
Salbadore jaietako egitaraua
 
Sanikolasak 2014
Sanikolasak 2014 Sanikolasak 2014
Sanikolasak 2014
 
Mañariko jaietako egitaraua
Mañariko jaietako egitarauaMañariko jaietako egitaraua
Mañariko jaietako egitaraua
 
Mañariko jaien gehigarria
Mañariko jaien gehigarriaMañariko jaien gehigarria
Mañariko jaien gehigarria
 

Similar to Elorrioko jaien gehigarria 2015 (18)

Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016
 
Atxondoko sanpedroak
Atxondoko sanpedroakAtxondoko sanpedroak
Atxondoko sanpedroak
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
San blasetako gehigarria 2016
 San blasetako gehigarria 2016 San blasetako gehigarria 2016
San blasetako gehigarria 2016
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Oiartzun jaiak egitaraua 2013
Oiartzun jaiak egitaraua 2013Oiartzun jaiak egitaraua 2013
Oiartzun jaiak egitaraua 2013
 
Iurretako jaiak
Iurretako jaiakIurretako jaiak
Iurretako jaiak
 
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
 
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUAAnder Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
 
Atxondoko jaiak 2016
Atxondoko jaiak 2016Atxondoko jaiak 2016
Atxondoko jaiak 2016
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
Elorrioko egitaraua 2013
Elorrioko egitaraua 2013Elorrioko egitaraua 2013
Elorrioko egitaraua 2013
 
San Blas 2017
San Blas 2017San Blas 2017
San Blas 2017
 
Gabonak 2016
Gabonak 2016Gabonak 2016
Gabonak 2016
 
San blas
San blasSan blas
San blas
 

More from Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 
Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017
 
Dekorazio Gehigarria
Dekorazio GehigarriaDekorazio Gehigarria
Dekorazio Gehigarria
 

Elorrioko jaien gehigarria 2015

  • 2. | 2 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto JAIAK! ELORRIOKO JAIEN EGITARAUA irailak 4, barikua Egun osoan, aukeren azoka, Elizpean. 18:00 Pilota partiduak, plazako pilotalekuan. *Euria egiten badu, Hilario Azkarate kiroldegiko pilotalekuan izango dira. 12:00 Eskulan-apaingarri tailerra, txosnagunean. 20:00 Txosnen irekiera, txosnagunean. 23:00 Kontzertuak, txosnagunean. Sermond’s + Governors. 00:00 Eta abar kolektiboa, Sound system, gaztetxean. irailak 5, zapatua 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Haur parkeak . 12:00 Bermuta + razioa txosnagunean. 16:00 CD Elorrio B - Durangoko Bikainak , Elizalden. 17:30 Elorrioko II. Artzain Txakur Txapelketa, San Agustinen. 18:45 Apar jaia, pilotalekuan. 19:00 Brincadeira perkusio taldea –lehenengo saioa–, plazan. 20:00 Txupinazoa eta pregoia, plazan, Garamenditar Agustin musika eskolaren eskutik. 20:05 Brincadeira perkusio taldea –bigarren saioa–, plazan. 23:00 Danborrada, plazan. 00:00 Kontzertua, gaztetxean. Zain + Anger. 00:20 Zezensuzkoa, plazan. 00:30 The Ladies Band, Urarkan. 23:30 DJak, txosnagunean. irailak 6, domeka 10:00 Abere eta nekazaritza azoka. Goizean, txistularien kalejira. 11:00 CD Elorrio - Ermua, Elizalden. 13:00 Kalejira, Asoc. Cultural M’Lomp: Senegalgo musika eta dantza. 16:00 Mahai jokoak txosnagunean. 18:00 Afizionatu mailako esku pilota partiduak, Hilario Azkarate pilotalekuan. 19:00 Umeen danborrada, plazan. 20:00 Orquesta Kosmos – lehenengo saioa–, plazan. 20:00 Kontzertua, gaztetxean. Bi bala. 22:00 Zezensuzkoa, plazan. 22:15 Orquesta Kosmos –bigarren saioa–, plazan. 16:00 Gazteentzako mahai-jokoak, txosnagunean. 20:00 Kontzertu akustikoa + sardina-jana, txosnagunean. 21:30 Sardina-jana, txosnagunean. irailak 7, astelehena 14:00 Kuadrillen arteko bazkaria eta tortilla lehiaketa, Aldatsekuan. *Mahai eta aulki banaketa 09:00etatik aurrera. 16:30 Artistas del Gremio (animazioa), Aldatsekuan. 18:00 Kuadrillen jaitsiera, kalejira. Diskoteka mugikorra. 18:45 Kuadrillen arteko jokoak. Makro disko Elorrio –lehenengo saioa–, plazan. 19:30 Erromeria Arantza eta Pantxogaz, Urarkan. 21:00 Karaokea, txosnagunean. 22:15 Zezensuzkoa, plazan. 22:30 Makro disko Elorrio –bigarren saioa–, plazan. irailak 8, martitzena 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Haur parkeak. 18:00 Grafiti tailerra, txosnagunean. 19:30 ’Big Band Boom dantzatu dezagun’, Urarkan. 18:00-21:00 Indarkeria matxista saihesteko informazio gunea, plazan. 20:00 Jaietan puntu beltzak identifikatzeko ordubeteko tailerra, neska gazteei zuzenduta, plazan. 21:30 Zine foruma irailak 9, eguaztena 16:30 Umeentzako jolasak, plazan. 17:00 Ginkana, plazan. 18:00 Sukaldaritza tailerra txosnagunean. 18:00 Txokolatada, plazan. 18:00 V. Elorrio Hiribildua Elkartasuna Hiruko Torneoa: CD Elorrio - Athletic - Amorebieta, Elizalden. 18:30 Kiki, Koko eta Moko pailazoak, plazan. 21:00 Afaria, txosnagunean. irailak 10, eguena 17:00 Nesken areto futboleko lauko torneoa, kiroldegian. Taldeak: Elorrioko Buskantza, CD Elorrio, Eskoriatza, talde gonbidatua. 22:00 LI. Idi Proba Txapelketa, probalekuan. 18:00 Argazki lehiaketako argazkien erakusketa, txosnagunean. 19:00 Pintxo-potea, txosnagunean. irailak 11, barikua 11:00 Truke azoka txosnagunean. 12:00 Hildako jubilatuen omenezko meza, Sortzez Garbiaren Basilikan. 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Haur parkeak. 13:00 Piskolabisa Elorrioko jubilatuentzat, Aldatsekuan. Arratsaldez, Areto futbol partidak, kiroldegia. 17:00 Elorrioko Buskantza B eta CD Mondrate 18:30 Elorrioko Buskantza A 20:00 Elorrioko Buskantza beteranoak eta Kurutziaga beteranoak 18:00 Batukada tailerra txosnagunean. 18:30 Ibai Berriak Orkestra, Aldatsekuan. Erromeria eta dantza txapelketa 19:00 Egundo I – Kalez kale kantuan. Urarka eta plazan. 19:00 Errugbi partida, Errugbi zelaian. 19:00 + Konztertu ostean, pintxada Oi!, gaztetxean. Dj Ivi, el destripador + Dj Lordrebel + Dj Motherfucker. 19:30 The Funes Troup. Animazioa eta antzerkia, plazan. 22:00 LI. Idi-proba txapelketa, probalekuan. 22:15 Suzko zezena, plazan. 22:30 Babel Orkesta, Urarkan. 22:30 Kontzertua, gaztetxean. Shock Waves + Knockout + Tears&Beers. 23:00 DJ Kapela. Fluor gaua txosnagunean. irailak 12, zapatua 08:00 Sukalki eguna, Aldatsekuan. Goizean, Umeen txapelketa, Elizalden. 12:00-14:00 Haur parkeak. Arratsaldez, Areto futbol partidak, kiroldegian. 17:00 Elorrioko Buskantza gazteak eta C.D. Mondrate. 18:30 Elorrioko Buskantza C eta Mendibeltz K.T. 17:30 Karrozen jeitsiera: Durangoko Batukada Feminista. 18:00 Txokolatada, plazan. 18:45 DJ Oihan Vega, plazan. 19:30 Taberna Ibiltariaren euskal kantak, Urarkan. 21:00 Lo tuyo y lo mío - Musikala, Arriolan. 22:00 LI. Idi-proba txapelketa, probalekuan. 22:00 Elektronika gaua by Summum Art, gaztetxean. 22:30 Su artifizialak, galartzabarrenan. 23:00 Custom Orquesta, Urarkan. 23:00 Kontzertua txosnagunean. Esne Beltza + Skakeitan. irailak 13, igandea Goizean, “Elorrioko kulturak dasta ditzagun”, Plazako frontoian. Elkartasunaren jaialdia. Goizean, Alebinen txapelketa 2004-2005, ElizaldeN. 13:00 Herri kirola, plazan. Bihurri aita-semeak, Zubizarreta eta Ioritz Gisasola aizkolariak Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza harrijasotzaileak Oskar Basatxu eta Laura Basatxu Iparraldeko jokoak 18:00 Bertso saioa, CasajaraN. Gorka Lazkano - Iratxe Ibarra - Unai Iturriaga - miren amuriza Gai jartzailea: Maite Berriozabal. 20:00 Plazako dantza tradizionalak txertubik alaituta, plazan. irailak 14, astelehena 22:00 LI. Idi-proba txapelketa, probalekuan. Sari banaketa.
  • 3. 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto 3 | JAIAK! Musika eskolak abiatuko ditu Ferixa Nausiko jaiak Irailaren5eanjaurtikodutxupinazoaGaramenditarAgustinmusikaeskolak JAIAK Jone Guenetxea Aurtengo Ferixa Nausikoetako jaiek musikagaz lotura berezia izango dute. Izan ere, aurten 25. urteurrena ospatuko duen Garamenditar Agustin musi- ka eskolako kideak izango dira txupinazoa jaurtiko dutenak. Rosa Azkarate musika eskolako zuzendaria da duela 21 urtetik, eta txupinazoa jaurtitzea “ilusio handiz” hartu dutela aitortu du: “Gutaz gogoratzea ohore handia da”. Udaletxeko balkoitik txupi- nazoa jaurtitzeko unea sorpre- saz betea egongo dela aurreratu du Azkaratek. Zuzendaria bera izango da pregoia irakurriko duena. 25 urte musika irakasten Garamenditar Agustin musika eskolaelkartegisajaiozenduela 25 urte, musika eskola izateko bokazioagaz. Hasieran 80 ikasle- gaz hasi ziren, eta jendeak kon- tserbatorioan musika ikasketak egin gura zituela gogoratu du Azkaratek. 1992ko legeagaz mu- sika eskola bihurtu zen elkar- tea, eta 4 urtetik gorakoei mu- sika irakasten hasi zitzaizkien. Une honetan, Elorrioko musika eskolan 248 ikasle dabiltza. Az- ken boladan, ikasleen profila aldatzen dabilela nabaritu du zuzendariak. Azkaratek dioe- nez, gero eta jende nagusiagoak ematen du izena. Horietako ba- tzuk aurretik ikasle izandakoak dira, eta, bere garaian ikasketa arautuak egin ondoren, orain “disfrutatzera” doaz. Zuzenda- riakbesteikasleprofilbatereai- patu du: umeak ikastera doazela baliatu, eta izena ematen duten gurasoak. Ekitaldi herrikoiak Musika eskolako kideek txu- pinazoa jaurtitzeagaz batera hasiera ofiziala emango diete jaiei. Aurtengo jaietako erron- ka nagusia, baina, aurrekontu murriztuari aurre egitea izan dela aitortu du Idoia Buruaga alkateak. Hala ere, programa- tzaileek eta Jai Batzordeak eu- ren lana “primeran” bete dutela esan du. Ildo horretatik, ekitaldi herrikoiaklehenetsikodituztela gaineratu du. Ekitaldien artean, Elorrioko II. Artzain Txakur Txapelketa lehenengo zapatuan, irailak 5, izango dela adierazi du Buruagak. Tradizioz bete- tako ekitaldiek ere ez dute hu- tsik egingo: Sukalki Egunak, danborradak eta erromeriak, besteak beste. Horretaz gainera, Buruaga alkateak azaldu du ez jaietan, ez gainontzeko egune- tan, Elorrion ez dutela jarrera matxistarik, sexistarik eta in- darkeriazkorik onartzen. Ildo horretatik, Jai Batzordeak gaia landuduelanabarmendudu. Iazko jaietan ateratako argazkia. Musika eskolako ikasleak udaletxeko balkoira igoko dira txupinazorako. Rosa Azkarate, musika eskolako zuzendaria, izango da Ferixa Nausiko jaietako pregoia irakurriko duena Aurtengo jaietako erronka nagusia murrizketei aurre egitea dela aitortu du Buruaga alkateak
  • 4. | 4 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto JAIAK! xelai
  • 5. 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto 5 | JAIAK! Sukalki Eguneko menua: gisatua, mozorroak eta karrozak JaietakoekintzarikjendetsuenetakoaizatendaurteroSukalkiEgunekoa JAIAK Joseba Derteano Urtea joan eta urtea etorri, Su- kalki Egunak nortasun propioa lortu du Elorrioko jaien ba- rruan. Ferixa Nagusiko jaien bigarren zapatua jaien barruko beste jai bat bihurtzen da Alda- tsekuan. Azken lau-bost urtee- tan Mozorro Eguna ere izaten da egun berean, eta osagai bere- zi horrek zapore gehigarri bat ematen dio berez erakargarria denmenuari. Iturrizoro elkarteak anto- latzen du Sukalki Eguna, eta urtero 120 bat gisatu lapiko aur- kezten dituzte txapelketara. Aurten ere kopuru horren buel- tanibiltzeaesperodute. Izen-ematea doakoa da, eta egunean bertan, irailak 12, 08:00etatik 10:00etara eman ahalko da izena Aldatsekuan bertan. Nahitaezko osagaiak okela –azpizuna izan ezik– eta patata dira. Gisatuari laguntze- ko saltsarako barazkiak (kipu- la, porrua, piperra, berakatza, ilarra eta azenarioa) ardoa eta likoreak erabili daitezke. Ezin daitekeperretxikorikerabili. Morrozo Egunari dagokio- nez, kolore laranja da txosna- guneak mozorroak prestatzeko proposatu duen gaia. Herriko tabernen gaineko auzien kon- tra sortutako Libre dinamikak darabilen kolorea da laranja eta horregatik proposatu dute. Bazkalostean, 17:30 inguruan, karrozen jaitsiera hasiko dute Aldatsekuatik plazara, Duran- goko batukada feministaren danbor hotsek lagunduta. De- nak plazan elkartzen direnean, urteroko ohiturari eutsiz, as- kotariko karrozen aurkezpena egingo dute. 18:00etan, nagusien LaEsperanzaelkarteaktxokola- tada eskainiko du toki berean, eta ostean, Oihan Vegak disko festahasikodu. Iaz, Sukaldi Egunean, Aldatsekuan harturiko irudia. Aldatsekuan bazkaldu ostean, karrozen jaitsiera egingo dute plazaraino, batukada feministak lagunduta “Kartel honegaz azokari keinu bat egin gura izan diot” MaialenArregirenkartelakiragarrikodituFerixaNausikoak JAIAK Jone Guenetxea Maialen Arregik bigarrenez irabazi du Elorrioko jaietako kartel lehiaketa. Orain bi urte ere epaimahaiak elorriar gazte honek diseinatutako kartela aukeratu zuen Ferixa Nausi- koak iragartzeko. Arkitektura ikasleak azokako eta jaietako elementuak uztartu ditu Uzta oparoakartelean. Zein irizpide jarraitu duzu jaietako kartela sortzeko? Kartel honegaz azokari keinu bat egin gura izan diot, feria delako berez jaiei izena ematen diena. Nekazariek urte osoan jasotzen dute uzta, eta azokara ekartzen dute. Beraz, jaietan badugula zer jaso islatu gura izan dut kartelean. Kuadrillen Eguna, Sukalki Eguna, txupina- zoa... Hori izango litzateke zaku horretan jasotzendena. Diseinu aldetik, zelan landu duzu kartela? Zakuaren irudia argazki bat da berez, eta letrak-eta era digita- leanegindadaude. Orain dela urte bi kartel lehiaketa irabazi zenuen. Iaz ere lanen bat aurkeztu ze- nuen? Bai, aurkeztu nuen, baina ez nuen aurtengo zortea izan, eta ez nuen irabazi. Herriko jaiak izanda, gustuko dut parte har- tzea, eta diseinuan ibiltzea ere bai. Sari bat lortzeko aukera ere hor dagoenez, azken urteotan urteropartehartudut. Aurten irabaztea espero ze- nuen? Egindako kartelagaz gustura gelditu nintzen, baina gauza oso subjektiboa da. Agian zuri gustatu ahal zaizu, baina he- rriak eta epaimahaiak hor badu zeresana. Beraz, norberak egin- dakoagaz gustura gelditzea da garrantzitsua. Norberak diseinatutako kar- tela norberaren herrian alde guztietan ikusteak zer sen- tsazio sortzen dizu? Emozioa sortzen dit. Irabazi duzula esateko deia jasotzen duzunean, emozio handiz jaso- tzen duzu. Udaletxean kartela formatu handian jartzen dute, Musikairekoa egon den lekuan, eta saltokietan ere bai. Fami- liakoak hor ibili ziren kartelak eskatzen,etxeangordetzeko. Beste kartel lehiaketaren ba- tean parte hartu izan duzu? Iurretako jaietako kartel lehia- ketan lan bat aurkeztu nuen, baina, bestela, Elorrion baka- rrikhartudutparte.Arregi arkitektura ikasketak amaitzen dabil.
  • 6. Elorrioko hogeitik gora ekoizlek ipiniko dute erakusmahaia azokan Irailaren6an,10:00etatik14:00etaraegongodaFerixaNausikoazokazabalik AZOKA Itsaso Esteban Ikusi, usaindu, dastatu, eta ne- kazarien, abeltzainen eta arti- sauen eskutik kalitate gorene- ko produktuak erosteko aukera eskainiko du, beste urte batez, Elorrioko Ferixa Nausikoetako azokak. Irailaren 6an, 10:00eta- tik 14:00ak arte egongo da azoka bisitatzeko aukera. Elorrioko, Durangaldeko eta Euskal He- rriko hainbat lekutako ekoiz- leek euren erakusmahaiak atonduko dituzte Ferialekuan. Duela urte batzuk erakus- mahai kopurua murriztu os- tean, azken urteetan bezala, 60 postu prestatuko dituzte bisitarientzat. Nekazariek lan- dutako fruta eta ortuariak, eta baserrietan egindako askotari- ko jakiak ipiniko dituzte salgai lehenengo sektoreko langileek Elorrion. Ogia, pastelak, gazta, eztia, ahate-eratorriak eta txa- kolina dastatu eta erosteko au- kera eskainiko dute, adibidez. Ohi bezala, bestalde, artisauek eta abeltzainek ere euren lekua edukiko dute Elorrioko azokan. Ekoizle horietariko asko urtero Elorrioko azokan parte hartzen dutenak dira, baina erakusmahaia lehenengoz ipi- niko duenik ere izango da: Elo- rrioko hainbat ekoizle gazteren lanak ere izango du isla azoka horretan.Gainera,azokanizan- go diren 60 postuetatik hogei elorriarrek ipinitakoak izango dira. Elorrioko nekazariek hazi- tako ortuariak, Elorrion egin- dako gazta, ogia, txakolina, gozoak, eta txerrikiak, zein Elorrioko artisauek egindako askotariko eskulanak izango dira azokan eskuragai. Esku- langile elorriarrek paperagaz eta zuragaz egindako bitxiak, larruzko oinetakoak eta panpi- nak eramango dituzte, esatera- ko, azokara. Elorriokoen ondoan, Duran- galdeko beste herri batzuetatik etorritako ekoizleen lanak ere izango du lekurik irailaren 6ko azokan: Berrizko hainbat neka- zarik, Otxandioko eta Abadiño- ko gaztagile bik, Mallabiko eta Mañariko okin eta gozogileek, Iurretako txakolingile batek, eta Durangoko eta Atxondoko bitxigileek ere ordezkatuko dute Durangaldeko nekazari- tza eta artisautsa, Elorrioko azokan. Gipuzkoako, Nafarroako, Arabako eta Bizkaiko beste hainbat txokotatik ekarritako produktuak ere izango dira irailaren 6ko azokan, eta baita saskigintza lantzen duen Kan- tabriako eskulangile baten la- nak ere. Azoka zabalik egongo da 10:00etatik 14:30era arte, eta, ohi bezala, Elorrioko txistulari taldearen kalejirak ipiniko dio doinua goizari. Gazta lehiaketa ere burutu- ko dute, urtero bezala. Izena ematen duten gaztagileetan zein den onena erabakiko du epaimahaiak. | 6 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto JAIAK! Azken urteetan bezala, 60 erakusmahai ipiniko dituzte guztira. Azokan ipiniko dituzten 60 postuetatik hogeitan ekoizle elorriarren ortuari, jaki eta esku lanak egongo dira Esne Beltzak dantzarako deia egingo du txosnagunean, musika fusioagaz Irailaren12anjokoduEsneBeltzak,Skakeitantaldearenostean MUSIKA Markel Onaindia ElorriokoFerixaNausikoenegi- tarauak hamaika eskaintza da- kartza jaietan ondo pasatu gura dutenentzat, eta, zelan ez, musi- karikezdafaltako. Kalean,txos- nagunean eta gaztetxean estilo askotako emanaldiak eskainiko dituzte.Horienartean,EsneBel- tza taldearena nabarmentzen da, gazteen artean, batez ere, arrakasta handia daukan taldea delako. Musika estiloen fusioa lantzen du, eta dantzarako deia egingodu. GoraGO Tour izeneko biran dator Xabi Solanok gidatzen duen taldea Elorriora. 2014an kaleratuzutenazkendiskoa,Go- ra izenekoa, eta aurten bigarren bira bat garatzen dabiltza disko horretako abestiak oinarri har- tuta. Irailaren 12an izango da Esne Beltzaren hitzordua, eta aurretik Skakeitan taldeak joko du. Bestalde,gaztetxeanerehain- bat egunetan egongo dira kon- tzertuak. Irailaren 6an, adibi- dez, Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien Bi Bala musika taldea etorriko daikuskizunaematera. Xabi Solano trikitilaria da Esne Beltza taldeko abeslaria.
  • 7. 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto 7 | JAIAK! “Gure produktuak ezagutzera emateko aukera ona da azoka” TxerritikeratorritakoproduktuaksaldukodituIkerAlberdikElorrion ABELTZAINTZA Itsaso Esteban Pernila, paleta, txorizoa, saltxi- txoia, solomoa eta patea salduko dituElorriokoAldapebaserrian txerritegia daukan Iker Alber- dik, irailaren 6ko Elorrioko Ferixa Nausiko jaietako azokan. Kanpoan hazitako txerriak dira produktu horiek egiteko hazten dituztenak, lehengaiekin egin- dako pentsuagaz elikatutakoak. Aldape auzoko Amandarro ba- serriko haztegiaren ondoko lan- dan eta hariztian ibiltzen dira Alberdik 22 astez hazten dituen txerriak. Bere berbetan, “horri esker, sortutako produktuen be- reizgarri nagusiak zaporea eta kalitateadira”. Iaz ipini zuen Iker Alberdik Elorrioko jaietako azokan era- kusmahaia lehenengoz, eta, aurten ere, “batez ere nire lana eta gure produktuak ezagutze- ra emateko aukera ona” delako joango da. Elorrion urtean egi- ten diren hiru azoketan parte hartu ohi du: abenduko Buskan- tza Jaian, bigarren eskukoen azokanetaFerixaNausikoan. Txerrizaleok elkartea Txerrizaleok elkarteko kidea da Iker Alberdi, eta elkarte horren bitartez egiten du produktuen komertzializazioa; Elorrio, Du- rango, Abadiño, Zornotza eta Zaldibarko harategietan, esa- terako, badauzkate euren pro- duktuak, eta ostalaritzara ere bideratzendutebestepartebat. Elkartean sortzen den jene- roaren %80 freskoan saltzen dutela azaldu du Alberdik, eta %20 produktuen elaboraziora bideratzendute:“Guklehengaia ipintzen dugu, eta makila dei- tzen dena egiten dugu: material horiek lantzen dituztenei hela- raztendiegulehengaia”. 2004. urtetik dabil Iker Alber- di txerriak hazten, nekazaritza ingenieritza teknikoa ikasi os- tean, Txerrizaleok elkarteko kide egin zenetik. “Ikasketak amaitu, eta Elorriora bueltatu nintzenean, aititak behiak ken- duak zituen, eta lursail handia geneukan erabili barik”, dio. “EHNE elkarteagaz harrema- netan jarri, eta txerri haztegia ipintzeaerabakinuen”. Alberdik azaldu du hasi ze- nean salmentarena zela gehien arduratzen zuen arloa, eta ko- mertzializazioa elkartearen bitartez egin ahal izatea “oso lagungarria”irudituzitzaiola. Txerriak mendian hazten dituzten Bizkaiko, Arabako, Gi- puzkoako eta Nafarroako 31 ba- serritarrek osaturiko elkartea da Txerrizaleok. Zestoan dauka egoitza, eta baita hilketa, zatike- ta eta banaketa biltegia ere. Iker Alberdiren berbetan, “EAEn jaten den txerrikiaren %7 ingu- ru da elkarteko kide diren base- rrietanhazitakoa”. Elkartearen hiltegian ere egiten du Alberdik lan, txerriak haztetik bakarrik bizitzea ezi- nezkoa delako: “Beste ustiapen txiki bat daukan baserritarrak bere jarduna osatzeko oso apro- posa da txerritegia: aberastu ez zara egingo, baina inbertsio handirikereezdabehar”. Hamar urte dira Iker Alberdik Elorrioko Aldape auzoko baserrian txerri haztegia ipini zuela.
  • 8. | 8 2015eko abuztuaren 28a, barikua | anboto JAIAK!