1. ISTORIOTXOEN LAPURRA
Orain kontatuko dizuedan istoriotxoa, Gabonetako
oporretan gertatu zen ELUR MENDIA deitzen zen herritxo
txikitxo baten.
Herri horretako biztanle guztiek lantegi berberean lan
egiten zuten.
Urte horretan lantegiko buruzagiak aste beteko
oporrak eman zizkien langileeei beraien seme-alabei
ipuintxoak eta istoriotxoak kontatzeko.
Baina, beti bezala, bazegoen gizon zahar eta humore
txarreko bat dena bertan behera bota nahi zuena. Gizon
izu hau erdi sorgina zenez patu bat egin zuen: guraso
bakoitzak ipuin edo istoriotxo bat kontatu behar zuen
bakoitzean hitz horiek ez ziren entzuten, hau da, ahotik ez
zen soinurik ateratzen eta hitz horiek ahoaren hormetan
itsatsita gelditzen ziren edota airean dantzatzen zuten;
ipuinak irakurtzen bazituzten hitzak atzekoz aurrez jartzen
ziren eta ez zuten zentzurik.
Astea bukatu zen eta gurasoek lantegira bueltatu
behar zuten, umeak istoriotxo eta ipuinik gabe gelditu
ziren.
Umeen artean bazegoen neskatxa bat izugarri atsegin
zituenak liburuak irakurtzea. Berak bazeukan etxean
liburutagi zahar bat liburuz josita eta han hasi zen liburu
guztiak arakatzen ea baten bati sorginkeriak ez zion ikutu.
Bapatean, han topatu zuen bat ondo idatzita zegoena.
Liburuan istorio zoragarriak zetozen eta birritan pentsatu
gabe gizon zahar eta humore txarrekoa etxeko teilatura
igotzea bururatu zitzaion eta liburu horretan zeuden
istorioak irakurtzen hasi zen.
2. Istorioak jauzika sartu ziren etxe triste hartatik eta
zabaltzen joan ziren etxeko zokondo ilun guztietatik gizon
zaharraren bihotzeraino heldu arte...zerbait aldatu zen
berarengan: ipuinetako hizkiak askatzen ari ziren umeen
etxeetako hormetatik; hizki guztiak bere tokian jarri ziren
eta idatzitako orrialdeetara bueltatu ziren. Istorio guztiak
gizon zahar eta humore txarreko buruan sartu ziren.
Aurrerantzean ipuinak entzuteko irrikitan zeuden ume
guztiei kontatzeko jardunzuen.
JUNE APARICIO MOLINA
LAURO IKASTOLA 9 URTE