Urtero bezala, Jesus Obreroko jaiak ospatu ditugu, eta beti bezala, ekintza asko egon dira. Orain, Jesus Obreroko ekintza bati buruz hitz egingo dizuegu; eta horretarako, gezi honi klikatu TAILERRAK JAIAK
TAILERRAK Aurten, iaz baino gauza gehiago egin ditugu. Oso ondo egon dira. Horrexegatik, hemen dauzkagu zuei azaltzeko: Tatuajeak Manikura Puxikak Eskulanak
MANIKURA Lehenengo batxillergoko ikasle batek margotzen zizkien. Denetariko marrazkiak egiten zituen, eta izugarri politak gainera. Adibidez; marrazoak, leopardozkoak, zebrazkoak, edozein kolorekoak, manikura- frantzesa, eta beste hainbat motatakoak.
TATUAJEAK Tatuajeak egiteko, likido bat erabili genuen, gena moduzkoa. Norberak, bere tatuajea, edo haren lagunaren tatuajeak egin behar zituen, nahiz eta Nuria, gure plastika eta teknologia irakaslea, ere ikasleei margotzen zizkien; eta oso politak geratzen zitzaizkion. Margotzeko, pintzel oso fina erabiltzen genuen, eta argazki batzuetatik ideia hartzen genuen.
PUXIKAK Puxikekin gauza asko egiten ikasi genuen, adibidez: lore sortak, txano baten moduzko kapela bat, palmera bat eta hari zintzilik zegoen tximino bat … irudi hauek guztiak puxika tolestuz lortzen zen. Tailer hau oso ondo egon zen, gauza berri bat izan zelako.
ESKULANAK Aurten ere, kartoizko kutxa txikiak margotu genituen, nahi genuen kolorearekin, forma guztietako kaxak zeuden, lore formarekin, borobilak bihotz formakoak … Hau izan zen jendeak gehien egin zuen tailerra
ORDUTEGIA Tailerrak, arratsaldean hasi ziren, urez betetako puxiken borroka zegoen bitartean,hain zuzen ere.. Arratsaldeko 15:00etatik 17:20ak arte.