SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  55
BURUHANDIAK
2012-2013 IKASTURTEA
  3 URTEKOEN GELA
 MUSKIZKO IKASTOLA
Nola sortu da proiektu hau:
•   Gaur Iunek esan digu bere aitarekin Sestaon egon dela buruhandiak
    ikusten eta horrek interesa eta hitz egiteko gogoa piztu du taldean.
•   Txandaka honi buruzko esperientziak kontatzen dituzte eta
    proposatzen diet gai honi buruz etxean galdetzeko eta informazioa
    bilatzeko.
•   Saioa bukatzeko bideo gelan buruhandien irudiak eta bideoak ikusi
    ditugu interneten.




                -“Hori, hori, larrosaz jantzita dagoena!”-   -“Niri erregea gustatzen zait”- dio Oierrek
                                                             - “Ba niri magoa”- Jokinek
•  Frogatu nahi nuen gutunik
                    gabe kapazak izango ziren
                    ala ez gurasoen laguntza
                    eskatzeko
                  • Hurrengo egunerako Ane
                    da bakarra etxetik
                    informazioa ekarri duena.
                    Esan digu aitarekin ikusi
                    duela ordenagailuan
                    buruhandi bat egiteko “kola
                    eta paperezko zintak”
                    behar direla, oso ondo Ane!



• Zer, animatuko gara gure buruhandia
  egiten?
• Baaaaiiiiiii!, erantzun dute aho batez.
• Hasiko gara martxan!!
Zer dakigu buruhandiei buruz?
• Paper handi batetan idatzi dugu
  buruhandiei buruz dakiguna. Momentuz
  ez da asko baina joango gara betetzen
  ikasiko dugunarekin.

• Gero bakoitzak bere buruhandia
  marraztu du lan txokoan eta ostean
  komentatu ditugu buruhandien
  ezaugarriak zeintzu diren. Paper
  handian idatzi beharko ditugu.
Kontzentraturik bakoitza bere buruhandia marrazten
• Hona hemen emaitza. Politak benetan!
• Bitartean beste talde bat Margotegi txokoan papera
  urratzen dago. Anek esan zigun luzeak izan behar zirela
  eta ikusi dugu youtube-n nola egiten diren. Asko beharko
  dugu, beraz….
Papera urratzera!!
Zenbat gauza ekarri duzue!!!
                         Ibaik kontatu digu buruhandiek
                         eramaten duten puxika animalien
                         maskuria dela.
                         -Baina Ibai, zer da maskuria, ba?-
                         -Behiak txiza gordetzen duen lekua!!!-
                         Primeran, Ibai!




Eiderrek ekarri dituen paperetan
buruhandiei buruzko hainbat gauza
idatzita daude. Zenbat gauza ikasten
ari garen!
Ia egunero umeek buruhandien
argazkiak ekartzen dituzte.
Baina Iker, nor da buruhandien
atzean dagoen mutila?
- “Nire aita!!!”
Uxuek ekarri duen paperean buruhandien izenak
      daude. Batzuk oso barregarriak dira



                            Gainera bere amarekin
                            buruhandi baten
                            txotxongiloa egin du, zein
                            polita!




Aroak hiru txotxongilo
ekarri ditu, buruhandien
itxura dute, bai horixe!.
Bagoaz poliki-poliki gure
txokoa betetzen.
KARRATUA ALA BIRIBILA
Gaur karratua eta biribila bereiztuko ditugu.

- Ezagutzen duzue buru borobila daukan
pertsonairik?-
-Baaaai: Doraemon, Mickey Mouse, pirata bat, umea,
printzesa, “Las Monster”, ….- aaaaaaa! Ezin dut idatzi
hain azkar!
- Eta buru karratua duenik?-
- (ixiltasuna)
- Ea, pentsatu. Pista bat emango dizuet: “Bere etxea
anana bat da”-
- (ixiltasuna)                                           Bob Esponja eta Robota

- Beste pista bat: “Bere lagunik onena itxas izar bat
da”
- Bob esponja!!!!
Asko pentsatu eta gero norbaitek “robot bat”
aipatzen du ere. Bai, robotak burua karratua dauka.
Orain erabaki behar dugu zein buruhandi egin.



                                                                   Umea
Bozketa
Gaur erabaki behar dugu zein buruhandi egingo dugun.

Lehenengo pausua: ideien zaparrada.

   Denetarik dago baina hitzegin eta gero Rayo MacQueen deuseztatu
behar dugu. Ez da biribila, ezta karratua ere.


                                    Bigarren pausua: bozketa.

                                        Orain bozkatu behar dugu. Oso
                                    zaila da, batzuk aukera guztietan
                                    altxatzen dute besoa, beste batzuk
                                    beraiek proposatutakoetan ere ez.
                                    Ufff, izerditan nago. Azkenean hau da
                                    emaitza. Enpate printzesa eta
                                    pirataren artean.
                                    Hurrengo egunean erabaki behar dugu
                                    zer egin.
PIRATA
                                                   Enpatearen arazoa konponduta. Jokinek
                                                   etxean egindako buruhandi bat ekarri du
                                                   ETA PIRATA BAT DA!!!
                                                   Esan digu aitite Ramirok eta aitak egin
                                                   dutela. Zoragarria benetan!!.



                                                   Beste aukera
                                                   printzesarena zenez
                                                   orain badakigu zein
                                                   buruhandi egingo
                                                   dugun, baina laguntza
                                                   beharko dugu
                                                   egiteko. Jokinen aita
                                                   konbidatuko dugu ea
Buruhandiaren ahotik Jokinen begiak ikusten dira   ikasten dugun
Abestiak, olerkiak,
          asmakizunak…
• Lekeitioko umeak
  Buruhandiak
  tentatzeko koplatxo
  bat abesten dute eta
  guk ikasi dugu:
 “Enano puxika zahar
  Antonio Baltasar”
Ezetz asmatu:
IRUDIMENA BAINO BESTERIK EZ
        DUGU BEHAR
• Hemen daude gure gelako buruhandi
  ausartak
• ”Ezetz harrapatu!”
HANDIA- ERTAINA- TXIKIA
• Badakigu bereizten handia eta txikia. Baina, zer da ertaina
   izatea?
• Puxikak erabiliko ditugu
  ikasteko




Puxikak manipulatu ditugu eta komentatu dugu talde handian
   puxika bakoitza zein tamainakoa den. Orain prest gaude lan
   egiten hasteko.
– Margotegian beste talde bat papertxoak
  itsasten dago puxika barruan
ZER DAGO PUXIKAREN
               BARRUAN?
• Gaur galdetu diet ea zer dagoen puxika baten barruan.
  Gehiengoen erantzuna “NADA!!!” izan da. Baina batzuk
  pentsakor gelditu direnez barriro galdetu dut.




•
• Ibai-k dio txiza dagoela. Horretarako puxika bat hartu eta
  banan banan joan gara begiratzen ea egia den. Txiza usaina
  dauka, baina ematen du barruan ez dagoela ezer…




•                Esperimentu bat egingo dugu jakiteko
• Globo bat hartu dut eta umeen aurrean puztu dut.
• -”Zer dago barruan?”- galdetu diet.
• -”Ezer”- guztiek aho batez.
• Askatu dut pixkat muturra airea ateratzeko eta
  galdera bardina egin ondoren, erantzun berdina
  jaso dut.
• Globoa barriro puztu eta banan banan nik
  egindakoa egin dute beraiek ere. Erantzunak hasi
  dira originalagoak izaten:
• - “Kea dago”- dio Jokinek
• - “Eeeez!, ura da”- Oierrek
• Horrela egon gara ordu erdi baino gehiago.
  Azkenik “haizea da” esan du Ane Alfonsok.
• Tira, ezkerrak norbaitek asmatu duela!.
• BAI, AIREA DAGO!!!
- “Zerk
altxatzen dizu
ilea, Izaro?”
- “Aireak!”
LUZEA ETA LABURRA
• Izenen txartelekin korroan luzea eta
  laburra lantzen egon gara eta
  konparaketak egiten. Orain prest
  gaude gaurko fitxa egiteko.




    Hitz hau luzea da, ezta Naiara?

                                      Ziur egon behar gara kolatu baino lehen
BURUHANDIEN
         TXOKOA
Gure txokoa itxura
  ederra hartzen ari da,
  baina gauza berriak
  ikusi nahi ditugu.

Hau ez da hemen
  bukatzen. Laster
  barru argazki gehiago
  izango dituzue.
Aguuuuur.
NAGUSIAK BELDURTZEN
Gaur buruhandia atera dugu jolasorduan. Zelako
festa!
Gehienak oso pozik ibili dira buruhandiaren
aurretik korrika baina beste batzuk……… beldurtu
egin dira.




             Zu bai ausarta, Sara!
-Nor dago barruan?
-Furqaan!
BOB ESPONJA
• Burua borobila duen buruhandia badaukagu.
  Orain karratua behar dugu.
• - Nork ezagutzen du Bob Esponja?
• - Niiiiiiiiiiik!




        Lehenengo kola eman behar diogu   Baina ez horrenbeste, Ibai!
        kutxari
Orain papera itsatsi beharko da.




                                         Unax, ez larritu,
Honelakoa?                               gero garbituko dugu
Ez, LUZEA behar                          mahaia
dugu. Hori
LABURRA da




                  Hori bai luzea dela!
Ondo geratzen da, ezta?

Jostagarria da kola ematea!


              Orain lehortu
              egin behar da
              beste geruza
              bat jarri baino
              lehen.
Beste paper eta kola
                           Geruzak, eta geruzak, eta
geruza bat jarriko
                           geruzak, eta geruzak………
dugu sendoagoa
izateko
                   Lehortu eta…….
                   PREST DAGO MARGOTZEN
                   HASTEKO!
• Margotu ondoren garbitu beharko da




                           Hori dok
                           eta
                           estiloa!
JAKINTSUAREN BISITA
Gaur jakintsuaren bisita izan dugu:
Jon, Jokinen aita.
Berak azalduko digu nola egiten diren
burua borobila duten buruhandiak.
-Zer behar duzu, Jon?- galdetzen dio
Ixonek
-Papera, kola, globoa, kartoia, zelo,
pote bat eta pintzel bat- erantzun
digu.
Harbelean idatzi dugu zerrenda eta
banan banan eman dizkiogu materiale
guztiak.
Prest gaude martxan hasteko!!
Lehenengo, lepoaren
neurriak hartu        Gero globoa puztu eta zelorekin
                      ondo lotu



                                        Orain kola franko-franko
                                        eman behar da.
                                        Jokinek ez du bere
                                        aitaren lanaren
                                        detailerik galtzen
Zenbat laguntzaile!!
ESKERRIK ASKO, JON!!!
BURUHANDIEKIN JARRAITZEN DUGU

 • Gabonak pasatu dira
   eta bueltatu gara
   ikastolara. Pentsatzen
   genuen buruhandiak
   ahaztuko genituela
   baina gogoa eta
   interesa ez da jeitsi.
 • Beste familia batzuk      Unaxek buruhandi txiki bat egin du
   ere animatu dira          etxean: beste pirata bat!
   etxean lan egiten gure
   gaiarekin eta gelan ere
   horretan jarraitzen
   dugu.
                                                 Ibai familiarekin joan
                                                 da Kastrora
                                                 buruhandiak ikustera,
                                                 eta ez da beldurtu
TXOKOA BETETZEN JARRAITZEN DUGU
 Ariannek eta Iunek argazkiak ekarri dituzte. Ariannerenak
 buruhandienak dira baina Iunek ekarritako argazkietan beste
 pertsonai batzuk agertzen dira: ERRALDOIAK.




                                                Iuneren aitite erraldoien
                                                ondoan txikia dirudi.



          Badakigu beste gauza bat, buruhandiak erraldoiekin batera
          joaten direla kalerik kale dultzainero edo txistularien
          musikarekin dantza egiten.
Hau sorpresa gaur
          izan duguna! Ezer
          esan gabe, Ariannek
          ere buruhandi bat
          egin du etxean




KUKU!!!
Oierren etxean aspalditik
                 zegoen robotaren
                 buruhandia egina baina
                 euria egiten zuenez ezin
                 zuen ekarri. Gaur eguzkia
                 atera da eta hemen dugu
                 robota




Oier oso pozik
zegoen
azaltzen bere
buruhandia
nola egin
duten
Bob Esponja margotzen jarraitzen
dugu.
-Baina Idoia, lehortu eta gero, azpiko
papera ikusten da!- diote.
-Zer egin dezakegu ez ikusteko?-
galdetzen diet.
             -Barriro margotu hori-
             horia egon arte- esan du
             Ixonek.
             -Ideia ona!-
Hau zorigaitza!
                              Prakak margotzeko pintura
                              marroia falta zaigu.
                              -Zer egin dezakegu?
                              -“Pinturak nahastu atera arte”-
                              Unaik urdina eta zuria nahastu
                              ditu baina ez da marroirik atera.
                              Gero gorria eta berdearekin
                              frogatu du eta……TXATXAN!
Eredua ondo behatu behar da
                              Marroia atera da.




                              Ariannek ere berdea eta gorria
                              nahastu ondoren marroia atera du.
                              - “Eta horia botatzen badugu,
                              marroia argitu egiten da”
                              “Magia ote da?”
Kontuz Sara, marratik atera gabe




                                   Beste talde honetan
                                   koloreak nahastu eta
                                   nahastu ondoren, morea eta
                                   horiarekin ere marroia
                                   atera dute.
                                   Zein dibertigarria den
                                   pinturarekin experimentuak
                                   egitea!
Orain alkondara zuriz margotuko dugu. Kontu handiz
egin behar da eta pintzel finarekin. Hori da
trebetasuna!
GOIAN ETA BEHEAN

                Gaur goian eta behean
                bereizten ikasteko jolas bat
                egingo dugu.
                -”Furqan, non dago Unax?”
                - “Behean!”




-”Aroa, esan
goian dauden
umeen izenak”
-”Ixone, Oier
eta Naiara”
Gero buruhandien fitxa
bat egin dugu goian eta
behean ondo ikasteko
PRINTZESAREN BURUHANDIA
             Bitartean, Jonek
             emandako urratsak
             jarraitzen ditugu buru
             borobila duen buruhandia
             egiteko.




  Baina zenbat paper behar dugun hau egiteko!,
  Amazonia osoan ez dago horrenbeste zuhaitz
  eta!
Pazientziaz beterik gure neska-mutilak
lan eta lan.
ARGITXOREN BISITA
                    Gaur ikastolara
                    heltzean sorpresa
                    bat aurkitu dugu:
                    Argitxoren gutuna!.

Idoia oso urdurik zegoen gutuna
irakurri duenean.
Argitxok esan digu pozik zegoela
euskeraz egiten dugulako eta
amaitzear zegoen buruhandia berak
bukatu duela iratxo batzuen
laguntzaz.
             Gaur jolastokira eraman
             ahal izango dugu,
             IUJUUUU!!!
Hemen dago Bob Esponjaren
buruhandia bukatuta. Oso
ondo geratu zaigu.


          -”Argitxo es muy majo”- dio Jokinek. Bai, Jokin
          falta zaizkigun detailetxoak berak egin ditu.
          Benetan jatorra dela.
Aupa Iker, hasi ipurdiak berotzen!




                             Orain beste ume baten txanda da
Nagusiei ere gurekin jolastea gustatu zaie. Galdetu
digute ea nola egiten diren buruhandiak...agian azaltzera
joango gara laster barru.

Contenu connexe

En vedette

Asmakizunak PPT
Asmakizunak PPTAsmakizunak PPT
Asmakizunak PPTidoialariz
 
Liburu eguna-Orrialde adierazleak
Liburu eguna-Orrialde adierazleakLiburu eguna-Orrialde adierazleak
Liburu eguna-Orrialde adierazleakidoialariz
 
Hitzekin jolasten
Hitzekin jolastenHitzekin jolasten
Hitzekin jolastenidoialariz
 
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloidoialariz
 
Actividades de tercero y cuarto primaria
Actividades de tercero y cuarto primariaActividades de tercero y cuarto primaria
Actividades de tercero y cuarto primariaYoselin Hernández P
 
Proyecto las partes del cuerpo
Proyecto las partes del cuerpoProyecto las partes del cuerpo
Proyecto las partes del cuerpoCPESANSEBASTIAN
 

En vedette (6)

Asmakizunak PPT
Asmakizunak PPTAsmakizunak PPT
Asmakizunak PPT
 
Liburu eguna-Orrialde adierazleak
Liburu eguna-Orrialde adierazleakLiburu eguna-Orrialde adierazleak
Liburu eguna-Orrialde adierazleak
 
Hitzekin jolasten
Hitzekin jolastenHitzekin jolasten
Hitzekin jolasten
 
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 ziklo
 
Actividades de tercero y cuarto primaria
Actividades de tercero y cuarto primariaActividades de tercero y cuarto primaria
Actividades de tercero y cuarto primaria
 
Proyecto las partes del cuerpo
Proyecto las partes del cuerpoProyecto las partes del cuerpo
Proyecto las partes del cuerpo
 

Buruhandiak

  • 1. BURUHANDIAK 2012-2013 IKASTURTEA 3 URTEKOEN GELA MUSKIZKO IKASTOLA
  • 2. Nola sortu da proiektu hau: • Gaur Iunek esan digu bere aitarekin Sestaon egon dela buruhandiak ikusten eta horrek interesa eta hitz egiteko gogoa piztu du taldean. • Txandaka honi buruzko esperientziak kontatzen dituzte eta proposatzen diet gai honi buruz etxean galdetzeko eta informazioa bilatzeko. • Saioa bukatzeko bideo gelan buruhandien irudiak eta bideoak ikusi ditugu interneten. -“Hori, hori, larrosaz jantzita dagoena!”- -“Niri erregea gustatzen zait”- dio Oierrek - “Ba niri magoa”- Jokinek
  • 3. • Frogatu nahi nuen gutunik gabe kapazak izango ziren ala ez gurasoen laguntza eskatzeko • Hurrengo egunerako Ane da bakarra etxetik informazioa ekarri duena. Esan digu aitarekin ikusi duela ordenagailuan buruhandi bat egiteko “kola eta paperezko zintak” behar direla, oso ondo Ane! • Zer, animatuko gara gure buruhandia egiten? • Baaaaiiiiiii!, erantzun dute aho batez. • Hasiko gara martxan!!
  • 4. Zer dakigu buruhandiei buruz? • Paper handi batetan idatzi dugu buruhandiei buruz dakiguna. Momentuz ez da asko baina joango gara betetzen ikasiko dugunarekin. • Gero bakoitzak bere buruhandia marraztu du lan txokoan eta ostean komentatu ditugu buruhandien ezaugarriak zeintzu diren. Paper handian idatzi beharko ditugu.
  • 5. Kontzentraturik bakoitza bere buruhandia marrazten
  • 6. • Hona hemen emaitza. Politak benetan!
  • 7. • Bitartean beste talde bat Margotegi txokoan papera urratzen dago. Anek esan zigun luzeak izan behar zirela eta ikusi dugu youtube-n nola egiten diren. Asko beharko dugu, beraz….
  • 9. Zenbat gauza ekarri duzue!!! Ibaik kontatu digu buruhandiek eramaten duten puxika animalien maskuria dela. -Baina Ibai, zer da maskuria, ba?- -Behiak txiza gordetzen duen lekua!!!- Primeran, Ibai! Eiderrek ekarri dituen paperetan buruhandiei buruzko hainbat gauza idatzita daude. Zenbat gauza ikasten ari garen!
  • 10. Ia egunero umeek buruhandien argazkiak ekartzen dituzte. Baina Iker, nor da buruhandien atzean dagoen mutila? - “Nire aita!!!”
  • 11. Uxuek ekarri duen paperean buruhandien izenak daude. Batzuk oso barregarriak dira Gainera bere amarekin buruhandi baten txotxongiloa egin du, zein polita! Aroak hiru txotxongilo ekarri ditu, buruhandien itxura dute, bai horixe!. Bagoaz poliki-poliki gure txokoa betetzen.
  • 12. KARRATUA ALA BIRIBILA Gaur karratua eta biribila bereiztuko ditugu. - Ezagutzen duzue buru borobila daukan pertsonairik?- -Baaaai: Doraemon, Mickey Mouse, pirata bat, umea, printzesa, “Las Monster”, ….- aaaaaaa! Ezin dut idatzi hain azkar! - Eta buru karratua duenik?- - (ixiltasuna) - Ea, pentsatu. Pista bat emango dizuet: “Bere etxea anana bat da”- - (ixiltasuna) Bob Esponja eta Robota - Beste pista bat: “Bere lagunik onena itxas izar bat da” - Bob esponja!!!! Asko pentsatu eta gero norbaitek “robot bat” aipatzen du ere. Bai, robotak burua karratua dauka. Orain erabaki behar dugu zein buruhandi egin. Umea
  • 13. Bozketa Gaur erabaki behar dugu zein buruhandi egingo dugun. Lehenengo pausua: ideien zaparrada. Denetarik dago baina hitzegin eta gero Rayo MacQueen deuseztatu behar dugu. Ez da biribila, ezta karratua ere. Bigarren pausua: bozketa. Orain bozkatu behar dugu. Oso zaila da, batzuk aukera guztietan altxatzen dute besoa, beste batzuk beraiek proposatutakoetan ere ez. Ufff, izerditan nago. Azkenean hau da emaitza. Enpate printzesa eta pirataren artean. Hurrengo egunean erabaki behar dugu zer egin.
  • 14. PIRATA Enpatearen arazoa konponduta. Jokinek etxean egindako buruhandi bat ekarri du ETA PIRATA BAT DA!!! Esan digu aitite Ramirok eta aitak egin dutela. Zoragarria benetan!!. Beste aukera printzesarena zenez orain badakigu zein buruhandi egingo dugun, baina laguntza beharko dugu egiteko. Jokinen aita konbidatuko dugu ea Buruhandiaren ahotik Jokinen begiak ikusten dira ikasten dugun
  • 15. Abestiak, olerkiak, asmakizunak… • Lekeitioko umeak Buruhandiak tentatzeko koplatxo bat abesten dute eta guk ikasi dugu: “Enano puxika zahar Antonio Baltasar”
  • 17. IRUDIMENA BAINO BESTERIK EZ DUGU BEHAR • Hemen daude gure gelako buruhandi ausartak • ”Ezetz harrapatu!”
  • 18. HANDIA- ERTAINA- TXIKIA • Badakigu bereizten handia eta txikia. Baina, zer da ertaina izatea? • Puxikak erabiliko ditugu ikasteko Puxikak manipulatu ditugu eta komentatu dugu talde handian puxika bakoitza zein tamainakoa den. Orain prest gaude lan egiten hasteko.
  • 19. – Margotegian beste talde bat papertxoak itsasten dago puxika barruan
  • 20. ZER DAGO PUXIKAREN BARRUAN? • Gaur galdetu diet ea zer dagoen puxika baten barruan. Gehiengoen erantzuna “NADA!!!” izan da. Baina batzuk pentsakor gelditu direnez barriro galdetu dut. •
  • 21. • Ibai-k dio txiza dagoela. Horretarako puxika bat hartu eta banan banan joan gara begiratzen ea egia den. Txiza usaina dauka, baina ematen du barruan ez dagoela ezer… • Esperimentu bat egingo dugu jakiteko
  • 22. • Globo bat hartu dut eta umeen aurrean puztu dut. • -”Zer dago barruan?”- galdetu diet. • -”Ezer”- guztiek aho batez. • Askatu dut pixkat muturra airea ateratzeko eta galdera bardina egin ondoren, erantzun berdina jaso dut. • Globoa barriro puztu eta banan banan nik egindakoa egin dute beraiek ere. Erantzunak hasi dira originalagoak izaten:
  • 23. • - “Kea dago”- dio Jokinek • - “Eeeez!, ura da”- Oierrek • Horrela egon gara ordu erdi baino gehiago. Azkenik “haizea da” esan du Ane Alfonsok. • Tira, ezkerrak norbaitek asmatu duela!. • BAI, AIREA DAGO!!!
  • 24. - “Zerk altxatzen dizu ilea, Izaro?” - “Aireak!”
  • 25. LUZEA ETA LABURRA • Izenen txartelekin korroan luzea eta laburra lantzen egon gara eta konparaketak egiten. Orain prest gaude gaurko fitxa egiteko. Hitz hau luzea da, ezta Naiara? Ziur egon behar gara kolatu baino lehen
  • 26. BURUHANDIEN TXOKOA Gure txokoa itxura ederra hartzen ari da, baina gauza berriak ikusi nahi ditugu. Hau ez da hemen bukatzen. Laster barru argazki gehiago izango dituzue. Aguuuuur.
  • 27. NAGUSIAK BELDURTZEN Gaur buruhandia atera dugu jolasorduan. Zelako festa! Gehienak oso pozik ibili dira buruhandiaren aurretik korrika baina beste batzuk……… beldurtu egin dira. Zu bai ausarta, Sara!
  • 29. BOB ESPONJA • Burua borobila duen buruhandia badaukagu. Orain karratua behar dugu. • - Nork ezagutzen du Bob Esponja? • - Niiiiiiiiiiik! Lehenengo kola eman behar diogu Baina ez horrenbeste, Ibai! kutxari
  • 30. Orain papera itsatsi beharko da. Unax, ez larritu, Honelakoa? gero garbituko dugu Ez, LUZEA behar mahaia dugu. Hori LABURRA da Hori bai luzea dela!
  • 31. Ondo geratzen da, ezta? Jostagarria da kola ematea! Orain lehortu egin behar da beste geruza bat jarri baino lehen.
  • 32. Beste paper eta kola Geruzak, eta geruzak, eta geruza bat jarriko geruzak, eta geruzak……… dugu sendoagoa izateko Lehortu eta……. PREST DAGO MARGOTZEN HASTEKO!
  • 33.
  • 34. • Margotu ondoren garbitu beharko da Hori dok eta estiloa!
  • 35. JAKINTSUAREN BISITA Gaur jakintsuaren bisita izan dugu: Jon, Jokinen aita. Berak azalduko digu nola egiten diren burua borobila duten buruhandiak. -Zer behar duzu, Jon?- galdetzen dio Ixonek -Papera, kola, globoa, kartoia, zelo, pote bat eta pintzel bat- erantzun digu. Harbelean idatzi dugu zerrenda eta banan banan eman dizkiogu materiale guztiak. Prest gaude martxan hasteko!!
  • 36. Lehenengo, lepoaren neurriak hartu Gero globoa puztu eta zelorekin ondo lotu Orain kola franko-franko eman behar da. Jokinek ez du bere aitaren lanaren detailerik galtzen
  • 39. BURUHANDIEKIN JARRAITZEN DUGU • Gabonak pasatu dira eta bueltatu gara ikastolara. Pentsatzen genuen buruhandiak ahaztuko genituela baina gogoa eta interesa ez da jeitsi. • Beste familia batzuk Unaxek buruhandi txiki bat egin du ere animatu dira etxean: beste pirata bat! etxean lan egiten gure gaiarekin eta gelan ere horretan jarraitzen dugu. Ibai familiarekin joan da Kastrora buruhandiak ikustera, eta ez da beldurtu
  • 40. TXOKOA BETETZEN JARRAITZEN DUGU Ariannek eta Iunek argazkiak ekarri dituzte. Ariannerenak buruhandienak dira baina Iunek ekarritako argazkietan beste pertsonai batzuk agertzen dira: ERRALDOIAK. Iuneren aitite erraldoien ondoan txikia dirudi. Badakigu beste gauza bat, buruhandiak erraldoiekin batera joaten direla kalerik kale dultzainero edo txistularien musikarekin dantza egiten.
  • 41. Hau sorpresa gaur izan duguna! Ezer esan gabe, Ariannek ere buruhandi bat egin du etxean KUKU!!!
  • 42. Oierren etxean aspalditik zegoen robotaren buruhandia egina baina euria egiten zuenez ezin zuen ekarri. Gaur eguzkia atera da eta hemen dugu robota Oier oso pozik zegoen azaltzen bere buruhandia nola egin duten
  • 43. Bob Esponja margotzen jarraitzen dugu. -Baina Idoia, lehortu eta gero, azpiko papera ikusten da!- diote. -Zer egin dezakegu ez ikusteko?- galdetzen diet. -Barriro margotu hori- horia egon arte- esan du Ixonek. -Ideia ona!-
  • 44. Hau zorigaitza! Prakak margotzeko pintura marroia falta zaigu. -Zer egin dezakegu? -“Pinturak nahastu atera arte”- Unaik urdina eta zuria nahastu ditu baina ez da marroirik atera. Gero gorria eta berdearekin frogatu du eta……TXATXAN! Eredua ondo behatu behar da Marroia atera da. Ariannek ere berdea eta gorria nahastu ondoren marroia atera du. - “Eta horia botatzen badugu, marroia argitu egiten da” “Magia ote da?”
  • 45. Kontuz Sara, marratik atera gabe Beste talde honetan koloreak nahastu eta nahastu ondoren, morea eta horiarekin ere marroia atera dute. Zein dibertigarria den pinturarekin experimentuak egitea!
  • 46. Orain alkondara zuriz margotuko dugu. Kontu handiz egin behar da eta pintzel finarekin. Hori da trebetasuna!
  • 47. GOIAN ETA BEHEAN Gaur goian eta behean bereizten ikasteko jolas bat egingo dugu. -”Furqan, non dago Unax?” - “Behean!” -”Aroa, esan goian dauden umeen izenak” -”Ixone, Oier eta Naiara”
  • 48. Gero buruhandien fitxa bat egin dugu goian eta behean ondo ikasteko
  • 49. PRINTZESAREN BURUHANDIA Bitartean, Jonek emandako urratsak jarraitzen ditugu buru borobila duen buruhandia egiteko. Baina zenbat paper behar dugun hau egiteko!, Amazonia osoan ez dago horrenbeste zuhaitz eta!
  • 50. Pazientziaz beterik gure neska-mutilak lan eta lan.
  • 51.
  • 52. ARGITXOREN BISITA Gaur ikastolara heltzean sorpresa bat aurkitu dugu: Argitxoren gutuna!. Idoia oso urdurik zegoen gutuna irakurri duenean. Argitxok esan digu pozik zegoela euskeraz egiten dugulako eta amaitzear zegoen buruhandia berak bukatu duela iratxo batzuen laguntzaz. Gaur jolastokira eraman ahal izango dugu, IUJUUUU!!!
  • 53. Hemen dago Bob Esponjaren buruhandia bukatuta. Oso ondo geratu zaigu. -”Argitxo es muy majo”- dio Jokinek. Bai, Jokin falta zaizkigun detailetxoak berak egin ditu. Benetan jatorra dela.
  • 54. Aupa Iker, hasi ipurdiak berotzen! Orain beste ume baten txanda da
  • 55. Nagusiei ere gurekin jolastea gustatu zaie. Galdetu digute ea nola egiten diren buruhandiak...agian azaltzera joango gara laster barru.