SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Lehen eguna: Orreagara iritsi bideari ekiteko. Aterpetxearen prezioa: sei
euro pertsona bakoitzeko
Bigarren eguna: Orreaga-Zubiri (21 kilometro)
06:45ean diana eta 07:15ean martxan. 13:30ak inguru Zubirin. Egun honetako ibilbidea nahiko
gorabeheratsua da.
Aterpetxea ondo hornituta dago. Prezioa: sei euro
Hirugarren eguna: Zubiri-Iruñea (20 kilometro)
06:30ean jaiki, 07:15ean Zubiritik atera eta 13:30ean Iruñera iritsi.
Aterpetxea oso ondo dago. Prezioa: sei euro
Laugarren eguna: Iruñea-Gares (25 kilometro)
06:00etan diana, 07:00etan abiatu eta 14:00ak aldera Garesen. Erreniegako mendatea igo behar da
eguna horretan.
Aterpetxea: Ez da aurreko egunetakoa bezain ona. Prezioa: lau euro
Bosgarren eguna: Gares-Lizarra (22,4 kilometro)
06:00etan diana. 07:00etan Garesetik irteera eta 12:45ean Lizarran.
Aterpetxea, erdipurdikoa. Oharra: Merezi du Casa Nova-n bazkaltzea
Seigarren eguna: Lizarra-Urantzi (20,9 kilomtero)
06:00etan ohetik altxa, 06:45ean Lizarratik atera eta 12:00ak pasata Urantzira heldu. Aterpetxea: 11
euro (garbigailu eta lehorgailuarekin)
Oharra: Tradizioak dio herriko elizan, abuztuaren 16an, eguzki izpi batek elizaren atarian jotzen
duela bete-betean
Zazpigarren eguna: Urantzi-Logroño (29,5 kilometro)
06:00etan esnatu, 07:00etan atera eta 14:00ak pasata Logroñora iritsi. Erne, nahiko etapa
gorabeheratsua da eta! Udal aterpetxea beteta egon daiteke, eta ondorioz aterpetxe pribatu batera
joan beharra dago akaso (kasu horretan, 10 euro)
Zortzigarren eguna: Logroño-Najera (31 kilometro)
06.00etan diana, 06:45ean Logroñotik irteera eta 14:20an Najeran. Oso egun luzea, eta
horrenbestez, nekagarria. Aterpetxearen prezioa: borondatea (bost euro inguru)
Bederatzigarren eguna: Najera-Santo Domingo (21 kilometro)
06:00etan diana, 06:45ean atera eta eguerdi partean, Santo Domingon. Katedrala bisitatzeko hiru
euro eta erdi ordaindu behar dira (2010eko prezioa da hori, gogoratu!). Aterpetxea, itxurosoa. Kasu
honetan ere, norberak nahi duen diru kopurua utz dezake (bost euro utz daitezke, esate baterako).
Hamargarren eguna: Santo Domingo-Belorado (23 kilometro)
06:00etan ohetik altxa, 06:40ean Santo Domingotik abiatu eta eguerdirako, helmugan. Oso bide
polita, baina gorabeheratsua. Aterpetxea ondo dago (bost euro)
Hamaikagarren eguna: Belorado-Ages (27 kilometro)
06:00etan esnatu, 06:45ean aterpetxetik abiatu eta 13:15ean Agesera iritsi. Ages herria oso txikia da,
kasik ez dago dendarik. Aterpetxea halamoduzkoa da...(zazpi euro)
Hamabigarren eguna: Ages-Burgos (23 kilometro)
07:15ean esnatu, 08:20ean Agesetik atera eta 18:15ean iritsi Burgosera. Bidean Atapuerca bisita
daiteke. Aterpetxea aurreko egunean erretserbatu genuen. Prezioa: zazpi euro eta hogeita hamar
zentimo.
Hamahirugarren eguna: Burgos-Rabe de las Calzadas (14 kilometro)
06:00etan jaiki, 06:45ean atera eta 11:45ean iritsi Rabe de las Calzadasera. Burgosko aterpetxera
hurbildu ginen txartela zigilatzera eta katedrala ikustera (Papamoscas ezaguna barne). Berez,
Hornillosera iristea zen helburua, baina eguraldi makurrak galarazi zuen. Aterpetxearen prezioa: 20
euro (ohea, garbigailua, lehortzeko makina, gosaria, bazkaria eta afaria).
Hamalaugarren eguna: Rabe-Castrojeriz (29 kilometro)
06:00etan ohetik altxa, 07:00etan Rabetik atera eta 13:15ak inguru Castrojerizera iritsi. Aterpetxea,
oso eskasa. Ez entxuferik, ez garbigailurik ezta berogailurik ere! Prezioa: borondatea.
Hamabostgarren eguna: Castrojeriz-Fromista (26 kilometro)
06:45ean altxa, 07:15ean atera eta 13:15ean iritsi Fromistara. Hasierako aldapa kenduta, bide lau
samarra.Aterpetxearen prezioa: 7 euro (10 euro gosaria barne)
Hamaseigarren eguna: Fromista-Carrion de los Condes (20 kilometro)
06:50ean jaiki, 07:50ean abiatu eta 11:15ean iritsi Carrionera. Aterpe hartzeko lekua, Klarisatarren
komentua. Prezioa: bost euro.
Hamazazpigarren eguna: Carrion-Terradillos de los Templarios (27 kilometro)
07:00etan diana. 09:50ean Carrionetik atera eta 15:50ean Terradillosera iritsi. Aterpetxea,
primerakoa: geletan, bina litera eta komuna. Aterpetxearen prezioa: bederatzi euro.
Hemezortzigarren eguna: Terradillos-Bercianos del Camino (24 kilometro)
06:00etan jaiki, 06:50ean atera Terradillosetik eta 11:45ean jomugara heldu. Aterpetxea, dotorea: 48
leku. Prezioa: borondatea.
Hemeretzigarren eguna: Bercianos-Mansilla de las Mulas (24 kilometro)
06:00etan diana, 06:50ean bideari ekin eta 12:45ean Mansillara iritsi. Aterpetxea, katedralaren
ondo-ondoan, baina tapakirik eta kuxinik gabe. Prezioa: borondatea
Hogeigarren etapa: Mansilla-Leon (20 kilometro)
06:00etan diana, 06:40ean abiatu eta 10:40ean Leonera iritsi. Aterpetxea katedralaren ondoan
dago.Kuxinik eta tapakirik ez. Prezioa: borondatea.
Hogeitabatgarren eguna: Leon San Martin del Camino (26 kilometro)
06:00etan jaiki, 06:40ean Leonetik atera eta 12:50ean San Martinera heldu. Kontuz! Villadangos
herriaren irteeran gizon bat ikus dezakezue; gurutziltzatuta dagoen planta egiten du eta argazkia
bere aldamenean ateratzearen truke euro bat eskatzen du. Eta erne, eguna honen bukaera gogorra
egiten da, San Martin urrutitik ikusten delako, eta ematen du ez zarela inoiz iritsiko. Aterpetxea:
zazpi euro.
Hogeitabigarren eguna: San Martin-Astorga (24 kilometro)
06:00etan jaiki, 07:40ean abiatu eta 12:40ean Astorgara iritsi. Aterpetxearen prezioa borondatea.
(Astorgatik aurrera bi aukera. AAukera 2010ean egindakoa)
Hogeitahirugarren eguna: Astorga-Rabanal del Camino
06:00etan jaiki, 07:00etan Astorgatik irten eta 11:30ean Rabanalera heldu. Aterpetxearen prezioa:
zazpi euro..
Hogeitalaugarren eguna: Rabanal-Molinaseca (24,5 kilometro)
06:00etan diana, 07:00etan abiatu ginen Rabanaletik eta 14:00etan iritsi ginen Molinasecara. Igoera
topatuko duzue bidean, nahiz eta oso gogorra ez den. Jaitsierak malda handia du. Paisaia, berriz,
zoragarria. Aterpetxearen prezioa: zazpi euro.
Hogeitabosgarren eguna. Molinaseca-Cacabelos (22,50 kilometro). 06:00etan diana, 07:00etan
Molinasecatik atera eta 12:00etan Cacabelosera iritsi. Bidean ikusitako Ponferrada oso polita da.
Aterpetxeak barrakoi itxura du, bi ohedun gelatan banatuta.
Hogeitaseigarren eguna: Cacabelos-Vega de Valcarcel (26 kilometro) 06:00etan esnatu, 06:40ean
atera eta 12:00ak aldera iritsi Vega de Valcarcelera. Erne; bidearen zatirik handiena asfalto gainekoa
da, eta horrek min egiten die oinei. Aterpetxearen prezioa: bost euro.
Hogeitazazpigarren eguna: Vega-Fonfrias (24 kilometro) 06:00etan diana, 07:15ean Vega de
Valcarceletik atera eta 14:00etan Fonfriasera iritsi. O Cebreiro oso aldapa luzea eta tentea da. O
Cebreiroko gainera iritsi ginenean 12 kilometro gehiago egin genituen eta bide horretan Do Poyo
gaina ere gainditu behar da. Aterpetxea ondo dago; haren prezioa: zortzi euro.
Hogeitazortzi eguna: Fonfrias-Sarria (27 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan irteera, 14:00etan
Sarriara iritsi. Egun luzea eta gorabeheratsua. Oso herri bitxiak zeharkatzen dira. Aterpetxea,
arrunta. Prezioa: 10 euro.
Hogeitabederatzigarren eguna: Sarria-Portomarin (22 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan
Sarriatik abiatu eta 12:10ean iritsi Portomarinera. Beste egun gorabeheratsu bat, baina era berean,
ederra. Aterpetxea nahiko txukuna. Prezioa: hamar euro.
Hogeitahamargarren eguna. Portomarin-Palas del Rey (25 kilometro). 06:00etan jaiki, 07:00etan
Portomarinetik aterara eta 12:15ean Palas del Reyra iritsi. Bideak gora ete behera etengabe egiten
jarraitzen du, baina paisaia merezi du. Aterpetxearen prezioa: 10 euro.
Hogeitahamaikagarren eguna: Palas del Rey-Castañeda (23 kilometro) 07:00etan altxa eta
12:30ean Castañedara iritsi. Era askotako bideak. Aterpetxearen prezioa: 11 euro.
Hogeitahamabigarren eguna: Castañeda-Pedrouzo (25 kilometro) 06:00etan esnatu, 06:40an
abiatu eta 12:40an Pedrouzora iritsi. Aterpetxearen prezioa: 12 euro.
Hogeitahamahirugarren eguna: Pedrouzo -Santiago (18 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan
atera Pedrouzotik era 11:30ean Santiagora iritsi. Azken egunean helmugara iristeak dakarren poza
eta bidearen bukaerak dakarren tristura nahasten dira.
Etxerako bidea, trenez.
(ASTORGATIK aurrera bi aukera. B Aukera 2013ko maiatzean egindakoa)
Hogeitahiru eguna. Astorga-Rabanal del Camino .
06:00etan altxa, 06:30etan abiatu eta 12:00etan helmugara iritsi. Aldapa bat baino gehiago bidean.
Udal aterpetxearen prezioa: bost euro.
Hogeitalaugarren eguna. Rabanal-Ponferrada .
06:00etan jaiki, 06:35ean abiatu, 09:30ean Cruz o Ferrora iritsi eta 12:45ean Ponferradan helmuga.
Aterpetxea izugarri handia da: bi literadun logelak, eta prezioa, norberak utzi nahi duena. Macia
jatetxea bisitatzea merezi du. Ezer eskatu gabe janaria zerbitzatzen hasten dira: gazta, enpanada,
txuleta, piperrak, postrea, kafea, txupitoa eta ura 10 eurotan.
Hogeitabosgarren eguna. Ponferrada -Villafranca del Bierzo .
06:00etan hasi, 06:45ean atera eta eta 13:00etan iritsi . eguna gorabeheratsua. Jesus Ariasen
aterpetxean laguntzaileak alkoholikoak izandakoak dira.
Hogeitaseigarren eguna. Villafranca-O Cebreiro.
07:00etan esnatu, 10:45ean atera eta 11:30ean iritsi.
Hogeitazazpigarren eguna. O Cebreiro-Sarria-Portomarin.
(oinean izandako arazoengatik, eguna hau autobusez; aterpetxea: hamar euro)
Hogeitazortzigarre eguna. Portomarin-Eirexe.
06:45ean jaiki, 07:20ean atera eta 12:00etan iritsi jomugara. Ibilbidea oso polita da. Xuntako
aterpetxeak sei euro balio du eta arropa guztia garbitzeko aukera dago. Bazkaltzeko eta afaltzeko
taberna bakarra dago.
Hogeitabederatzigarren eguna: Eirexe-Melide.
06:00etan esnatu, 06:30ean atera eta 13:30ean iritsi. Etapa honetan aldapa mordoxka dago, baina
paisaia zoragarria da. Jomugara iritsita, Ezequiel pulperian bapo bazkaltzeko aukera dago.
Aterpetxeak, Xuntakoa, sei euro balio du. OHARRA: Xuntako aterpetxe guztietan izara eta kuxina
ematen dute.
Hogeitahamargarre eguna Melide-Arzua. 06:30ean jaiki, 07:00etan atera eta 11:45ean Arzuara
iritsi. Bide gorabeheratsua, igoera eta jaitsiera askorekin. Xuntako aterpetxea izanik, prezioa sei
euro da.
Hogeitahamaikagarren eguna Arzua-O Pedrouzo. 06:00etan atera eta 11:45ean o Pedrouzora iritsi.
egun laburra, baina gozatu ederra har dezake ibiltariak paisaia dela eta: basoak, errekatxoak, txorien
kantak... Erne, O Pedrouzora oso goiz iristea ez da komeni 13:00ak arte ez dutelako irekitzen
aterpetxea.
Hogeitahamabigarren eguna O Pedrouzo-Santiago. 06:00etan esnatu, 06:30ean atera eta 11:30ean
Santiagora iritsi. Azken egunak zenbait igoera ditu, eta baita zuhaitz arteko tarteak ere. Santua
besarkatzeko eta han eta hemen argazkiak egiteko unea izaten da, gozatzekoa alegia.

More Related Content

Viewers also liked

Evaluation Q3 2
Evaluation Q3 2Evaluation Q3 2
Evaluation Q3 2MoAdey
 
Evaluation Q2 2
Evaluation Q2 2Evaluation Q2 2
Evaluation Q2 2MoAdey
 
Cách mạng tháng tám năm 1945
Cách mạng tháng tám năm 1945Cách mạng tháng tám năm 1945
Cách mạng tháng tám năm 1945tranthanhluancs
 
Evaluation Q1
Evaluation Q1Evaluation Q1
Evaluation Q1MoAdey
 
Evaluation question 6 mo
Evaluation question 6 moEvaluation question 6 mo
Evaluation question 6 moMoAdey
 
Evaluation Q3
Evaluation Q3Evaluation Q3
Evaluation Q3MoAdey
 
icenta oval gear flow meters
icenta oval gear flow metersicenta oval gear flow meters
icenta oval gear flow metersPaul Gentle
 
Evaluation question 6 mo
Evaluation question 6 moEvaluation question 6 mo
Evaluation question 6 moMoAdey
 
Evaluation Q2
Evaluation Q2Evaluation Q2
Evaluation Q2MoAdey
 
MASALAH NILAI AWALSebastianus sumardin
MASALAH NILAI AWALSebastianus sumardinMASALAH NILAI AWALSebastianus sumardin
MASALAH NILAI AWALSebastianus sumardinSebastian Rizal
 
The right way to manage your Test Automation project
The right way to manage your Test Automation projectThe right way to manage your Test Automation project
The right way to manage your Test Automation projectLior Katz
 
Cách mạng tháng tám năm 1945
Cách mạng tháng tám năm 1945Cách mạng tháng tám năm 1945
Cách mạng tháng tám năm 1945tranthanhluancs
 
Story & rhymes through the times new
Story & rhymes through the times newStory & rhymes through the times new
Story & rhymes through the times newjdowse
 

Viewers also liked (20)

Evaluation Q3 2
Evaluation Q3 2Evaluation Q3 2
Evaluation Q3 2
 
Evaluation Q2 2
Evaluation Q2 2Evaluation Q2 2
Evaluation Q2 2
 
Cách mạng tháng tám năm 1945
Cách mạng tháng tám năm 1945Cách mạng tháng tám năm 1945
Cách mạng tháng tám năm 1945
 
Evaluation Q1
Evaluation Q1Evaluation Q1
Evaluation Q1
 
Mojito
MojitoMojito
Mojito
 
Evaluation question 6 mo
Evaluation question 6 moEvaluation question 6 mo
Evaluation question 6 mo
 
Evaluation Q3
Evaluation Q3Evaluation Q3
Evaluation Q3
 
icenta oval gear flow meters
icenta oval gear flow metersicenta oval gear flow meters
icenta oval gear flow meters
 
Evaluation question 6 mo
Evaluation question 6 moEvaluation question 6 mo
Evaluation question 6 mo
 
Tugas metstat
Tugas metstatTugas metstat
Tugas metstat
 
Evaluation Q2
Evaluation Q2Evaluation Q2
Evaluation Q2
 
Geometri Transformasi
Geometri TransformasiGeometri Transformasi
Geometri Transformasi
 
Analisis varians
Analisis variansAnalisis varians
Analisis varians
 
MASALAH NILAI AWALSebastianus sumardin
MASALAH NILAI AWALSebastianus sumardinMASALAH NILAI AWALSebastianus sumardin
MASALAH NILAI AWALSebastianus sumardin
 
The right way to manage your Test Automation project
The right way to manage your Test Automation projectThe right way to manage your Test Automation project
The right way to manage your Test Automation project
 
Tgs ale kel 2 vektor
Tgs ale kel 2 vektorTgs ale kel 2 vektor
Tgs ale kel 2 vektor
 
Cách mạng tháng tám năm 1945
Cách mạng tháng tám năm 1945Cách mạng tháng tám năm 1945
Cách mạng tháng tám năm 1945
 
Story & rhymes through the times new
Story & rhymes through the times newStory & rhymes through the times new
Story & rhymes through the times new
 
Dari populasi ke
Dari populasi keDari populasi ke
Dari populasi ke
 
Sebastianus sumardin
Sebastianus sumardinSebastianus sumardin
Sebastianus sumardin
 

More from OarsoaldekoAEK

KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfOarsoaldekoAEK
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiakOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdfOarsoaldekoAEK
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaOarsoaldekoAEK
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziOarsoaldekoAEK
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritikaOarsoaldekoAEK
 

More from OarsoaldekoAEK (20)

KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
Mikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
 
Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5
 

Donejakuebidea

  • 1. Lehen eguna: Orreagara iritsi bideari ekiteko. Aterpetxearen prezioa: sei euro pertsona bakoitzeko Bigarren eguna: Orreaga-Zubiri (21 kilometro) 06:45ean diana eta 07:15ean martxan. 13:30ak inguru Zubirin. Egun honetako ibilbidea nahiko gorabeheratsua da. Aterpetxea ondo hornituta dago. Prezioa: sei euro Hirugarren eguna: Zubiri-Iruñea (20 kilometro) 06:30ean jaiki, 07:15ean Zubiritik atera eta 13:30ean Iruñera iritsi. Aterpetxea oso ondo dago. Prezioa: sei euro Laugarren eguna: Iruñea-Gares (25 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan abiatu eta 14:00ak aldera Garesen. Erreniegako mendatea igo behar da eguna horretan. Aterpetxea: Ez da aurreko egunetakoa bezain ona. Prezioa: lau euro Bosgarren eguna: Gares-Lizarra (22,4 kilometro) 06:00etan diana. 07:00etan Garesetik irteera eta 12:45ean Lizarran. Aterpetxea, erdipurdikoa. Oharra: Merezi du Casa Nova-n bazkaltzea Seigarren eguna: Lizarra-Urantzi (20,9 kilomtero) 06:00etan ohetik altxa, 06:45ean Lizarratik atera eta 12:00ak pasata Urantzira heldu. Aterpetxea: 11 euro (garbigailu eta lehorgailuarekin) Oharra: Tradizioak dio herriko elizan, abuztuaren 16an, eguzki izpi batek elizaren atarian jotzen duela bete-betean Zazpigarren eguna: Urantzi-Logroño (29,5 kilometro) 06:00etan esnatu, 07:00etan atera eta 14:00ak pasata Logroñora iritsi. Erne, nahiko etapa gorabeheratsua da eta! Udal aterpetxea beteta egon daiteke, eta ondorioz aterpetxe pribatu batera joan beharra dago akaso (kasu horretan, 10 euro) Zortzigarren eguna: Logroño-Najera (31 kilometro) 06.00etan diana, 06:45ean Logroñotik irteera eta 14:20an Najeran. Oso egun luzea, eta horrenbestez, nekagarria. Aterpetxearen prezioa: borondatea (bost euro inguru) Bederatzigarren eguna: Najera-Santo Domingo (21 kilometro) 06:00etan diana, 06:45ean atera eta eguerdi partean, Santo Domingon. Katedrala bisitatzeko hiru euro eta erdi ordaindu behar dira (2010eko prezioa da hori, gogoratu!). Aterpetxea, itxurosoa. Kasu honetan ere, norberak nahi duen diru kopurua utz dezake (bost euro utz daitezke, esate baterako). Hamargarren eguna: Santo Domingo-Belorado (23 kilometro) 06:00etan ohetik altxa, 06:40ean Santo Domingotik abiatu eta eguerdirako, helmugan. Oso bide polita, baina gorabeheratsua. Aterpetxea ondo dago (bost euro)
  • 2. Hamaikagarren eguna: Belorado-Ages (27 kilometro) 06:00etan esnatu, 06:45ean aterpetxetik abiatu eta 13:15ean Agesera iritsi. Ages herria oso txikia da, kasik ez dago dendarik. Aterpetxea halamoduzkoa da...(zazpi euro) Hamabigarren eguna: Ages-Burgos (23 kilometro) 07:15ean esnatu, 08:20ean Agesetik atera eta 18:15ean iritsi Burgosera. Bidean Atapuerca bisita daiteke. Aterpetxea aurreko egunean erretserbatu genuen. Prezioa: zazpi euro eta hogeita hamar zentimo. Hamahirugarren eguna: Burgos-Rabe de las Calzadas (14 kilometro) 06:00etan jaiki, 06:45ean atera eta 11:45ean iritsi Rabe de las Calzadasera. Burgosko aterpetxera hurbildu ginen txartela zigilatzera eta katedrala ikustera (Papamoscas ezaguna barne). Berez, Hornillosera iristea zen helburua, baina eguraldi makurrak galarazi zuen. Aterpetxearen prezioa: 20 euro (ohea, garbigailua, lehortzeko makina, gosaria, bazkaria eta afaria). Hamalaugarren eguna: Rabe-Castrojeriz (29 kilometro) 06:00etan ohetik altxa, 07:00etan Rabetik atera eta 13:15ak inguru Castrojerizera iritsi. Aterpetxea, oso eskasa. Ez entxuferik, ez garbigailurik ezta berogailurik ere! Prezioa: borondatea. Hamabostgarren eguna: Castrojeriz-Fromista (26 kilometro) 06:45ean altxa, 07:15ean atera eta 13:15ean iritsi Fromistara. Hasierako aldapa kenduta, bide lau samarra.Aterpetxearen prezioa: 7 euro (10 euro gosaria barne) Hamaseigarren eguna: Fromista-Carrion de los Condes (20 kilometro) 06:50ean jaiki, 07:50ean abiatu eta 11:15ean iritsi Carrionera. Aterpe hartzeko lekua, Klarisatarren komentua. Prezioa: bost euro. Hamazazpigarren eguna: Carrion-Terradillos de los Templarios (27 kilometro) 07:00etan diana. 09:50ean Carrionetik atera eta 15:50ean Terradillosera iritsi. Aterpetxea, primerakoa: geletan, bina litera eta komuna. Aterpetxearen prezioa: bederatzi euro. Hemezortzigarren eguna: Terradillos-Bercianos del Camino (24 kilometro) 06:00etan jaiki, 06:50ean atera Terradillosetik eta 11:45ean jomugara heldu. Aterpetxea, dotorea: 48 leku. Prezioa: borondatea. Hemeretzigarren eguna: Bercianos-Mansilla de las Mulas (24 kilometro) 06:00etan diana, 06:50ean bideari ekin eta 12:45ean Mansillara iritsi. Aterpetxea, katedralaren ondo-ondoan, baina tapakirik eta kuxinik gabe. Prezioa: borondatea Hogeigarren etapa: Mansilla-Leon (20 kilometro) 06:00etan diana, 06:40ean abiatu eta 10:40ean Leonera iritsi. Aterpetxea katedralaren ondoan dago.Kuxinik eta tapakirik ez. Prezioa: borondatea. Hogeitabatgarren eguna: Leon San Martin del Camino (26 kilometro) 06:00etan jaiki, 06:40ean Leonetik atera eta 12:50ean San Martinera heldu. Kontuz! Villadangos herriaren irteeran gizon bat ikus dezakezue; gurutziltzatuta dagoen planta egiten du eta argazkia bere aldamenean ateratzearen truke euro bat eskatzen du. Eta erne, eguna honen bukaera gogorra egiten da, San Martin urrutitik ikusten delako, eta ematen du ez zarela inoiz iritsiko. Aterpetxea: zazpi euro. Hogeitabigarren eguna: San Martin-Astorga (24 kilometro)
  • 3. 06:00etan jaiki, 07:40ean abiatu eta 12:40ean Astorgara iritsi. Aterpetxearen prezioa borondatea. (Astorgatik aurrera bi aukera. AAukera 2010ean egindakoa) Hogeitahirugarren eguna: Astorga-Rabanal del Camino 06:00etan jaiki, 07:00etan Astorgatik irten eta 11:30ean Rabanalera heldu. Aterpetxearen prezioa: zazpi euro.. Hogeitalaugarren eguna: Rabanal-Molinaseca (24,5 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan abiatu ginen Rabanaletik eta 14:00etan iritsi ginen Molinasecara. Igoera topatuko duzue bidean, nahiz eta oso gogorra ez den. Jaitsierak malda handia du. Paisaia, berriz, zoragarria. Aterpetxearen prezioa: zazpi euro. Hogeitabosgarren eguna. Molinaseca-Cacabelos (22,50 kilometro). 06:00etan diana, 07:00etan Molinasecatik atera eta 12:00etan Cacabelosera iritsi. Bidean ikusitako Ponferrada oso polita da. Aterpetxeak barrakoi itxura du, bi ohedun gelatan banatuta. Hogeitaseigarren eguna: Cacabelos-Vega de Valcarcel (26 kilometro) 06:00etan esnatu, 06:40ean atera eta 12:00ak aldera iritsi Vega de Valcarcelera. Erne; bidearen zatirik handiena asfalto gainekoa da, eta horrek min egiten die oinei. Aterpetxearen prezioa: bost euro. Hogeitazazpigarren eguna: Vega-Fonfrias (24 kilometro) 06:00etan diana, 07:15ean Vega de Valcarceletik atera eta 14:00etan Fonfriasera iritsi. O Cebreiro oso aldapa luzea eta tentea da. O Cebreiroko gainera iritsi ginenean 12 kilometro gehiago egin genituen eta bide horretan Do Poyo gaina ere gainditu behar da. Aterpetxea ondo dago; haren prezioa: zortzi euro. Hogeitazortzi eguna: Fonfrias-Sarria (27 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan irteera, 14:00etan Sarriara iritsi. Egun luzea eta gorabeheratsua. Oso herri bitxiak zeharkatzen dira. Aterpetxea, arrunta. Prezioa: 10 euro. Hogeitabederatzigarren eguna: Sarria-Portomarin (22 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan Sarriatik abiatu eta 12:10ean iritsi Portomarinera. Beste egun gorabeheratsu bat, baina era berean, ederra. Aterpetxea nahiko txukuna. Prezioa: hamar euro. Hogeitahamargarren eguna. Portomarin-Palas del Rey (25 kilometro). 06:00etan jaiki, 07:00etan Portomarinetik aterara eta 12:15ean Palas del Reyra iritsi. Bideak gora ete behera etengabe egiten jarraitzen du, baina paisaia merezi du. Aterpetxearen prezioa: 10 euro. Hogeitahamaikagarren eguna: Palas del Rey-Castañeda (23 kilometro) 07:00etan altxa eta 12:30ean Castañedara iritsi. Era askotako bideak. Aterpetxearen prezioa: 11 euro. Hogeitahamabigarren eguna: Castañeda-Pedrouzo (25 kilometro) 06:00etan esnatu, 06:40an abiatu eta 12:40an Pedrouzora iritsi. Aterpetxearen prezioa: 12 euro. Hogeitahamahirugarren eguna: Pedrouzo -Santiago (18 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan atera Pedrouzotik era 11:30ean Santiagora iritsi. Azken egunean helmugara iristeak dakarren poza eta bidearen bukaerak dakarren tristura nahasten dira. Etxerako bidea, trenez.
  • 4. (ASTORGATIK aurrera bi aukera. B Aukera 2013ko maiatzean egindakoa) Hogeitahiru eguna. Astorga-Rabanal del Camino . 06:00etan altxa, 06:30etan abiatu eta 12:00etan helmugara iritsi. Aldapa bat baino gehiago bidean. Udal aterpetxearen prezioa: bost euro. Hogeitalaugarren eguna. Rabanal-Ponferrada . 06:00etan jaiki, 06:35ean abiatu, 09:30ean Cruz o Ferrora iritsi eta 12:45ean Ponferradan helmuga. Aterpetxea izugarri handia da: bi literadun logelak, eta prezioa, norberak utzi nahi duena. Macia jatetxea bisitatzea merezi du. Ezer eskatu gabe janaria zerbitzatzen hasten dira: gazta, enpanada, txuleta, piperrak, postrea, kafea, txupitoa eta ura 10 eurotan. Hogeitabosgarren eguna. Ponferrada -Villafranca del Bierzo . 06:00etan hasi, 06:45ean atera eta eta 13:00etan iritsi . eguna gorabeheratsua. Jesus Ariasen aterpetxean laguntzaileak alkoholikoak izandakoak dira. Hogeitaseigarren eguna. Villafranca-O Cebreiro. 07:00etan esnatu, 10:45ean atera eta 11:30ean iritsi. Hogeitazazpigarren eguna. O Cebreiro-Sarria-Portomarin. (oinean izandako arazoengatik, eguna hau autobusez; aterpetxea: hamar euro) Hogeitazortzigarre eguna. Portomarin-Eirexe. 06:45ean jaiki, 07:20ean atera eta 12:00etan iritsi jomugara. Ibilbidea oso polita da. Xuntako aterpetxeak sei euro balio du eta arropa guztia garbitzeko aukera dago. Bazkaltzeko eta afaltzeko taberna bakarra dago. Hogeitabederatzigarren eguna: Eirexe-Melide. 06:00etan esnatu, 06:30ean atera eta 13:30ean iritsi. Etapa honetan aldapa mordoxka dago, baina paisaia zoragarria da. Jomugara iritsita, Ezequiel pulperian bapo bazkaltzeko aukera dago. Aterpetxeak, Xuntakoa, sei euro balio du. OHARRA: Xuntako aterpetxe guztietan izara eta kuxina ematen dute. Hogeitahamargarre eguna Melide-Arzua. 06:30ean jaiki, 07:00etan atera eta 11:45ean Arzuara iritsi. Bide gorabeheratsua, igoera eta jaitsiera askorekin. Xuntako aterpetxea izanik, prezioa sei euro da. Hogeitahamaikagarren eguna Arzua-O Pedrouzo. 06:00etan atera eta 11:45ean o Pedrouzora iritsi. egun laburra, baina gozatu ederra har dezake ibiltariak paisaia dela eta: basoak, errekatxoak, txorien kantak... Erne, O Pedrouzora oso goiz iristea ez da komeni 13:00ak arte ez dutelako irekitzen aterpetxea. Hogeitahamabigarren eguna O Pedrouzo-Santiago. 06:00etan esnatu, 06:30ean atera eta 11:30ean Santiagora iritsi. Azken egunak zenbait igoera ditu, eta baita zuhaitz arteko tarteak ere. Santua besarkatzeko eta han eta hemen argazkiak egiteko unea izaten da, gozatzekoa alegia.