Ce diaporama a bien été signalé.
Nous utilisons votre profil LinkedIn et vos données d’activité pour vous proposer des publicités personnalisées et pertinentes. Vous pouvez changer vos préférences de publicités à tout moment.
HAUSNARKETA EDO IKASGAIAREN

                                  ONDORIOA



     Jadanik eta konturatzeko astirik ere izan ...
hori    lortzea,    etorkizunean    izango     diren   pertsona   horien
hezkuntzan,        transmititzen   zaien     balo...
ikasketa hauetan presente izan ez ditugula baieztatzea ez
litzateke erabat egia izango. Arrazoi jakinik edo eta zeinen
int...
Ikasgai honek beti norberaren lanaz eta taldekako giro
horretan murgildurik norberaren bide horretan aurrera egitea
ahalbi...
eramaten diharduten irakasleen hitzaldiak entzuteko aukera ere
izan dugu. Hitzaldi hauen bidez, beste behin geure esperien...
ibilbide hori geure begiz ikusi eta egiaztatzeko aukera eman digun
esperientzia honen bidez borobiltzeko aukera izan dugu....
berbera ordenagailu eta saguaren bidez egitera mugatzen dira
ikastetxe     asko     eta   asko.    Ordea,   eta     baliab...
Prochain SlideShare
Chargement dans…5
×

Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)

485 vues

Publié le

  • Soyez le premier à commenter

  • Soyez le premier à aimer ceci

Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)

  1. 1. HAUSNARKETA EDO IKASGAIAREN ONDORIOA Jadanik eta konturatzeko astirik ere izan gabe, oraindik ere gogoan dudan nire (magisteritzako haur hezkuntzako espezialitateari) ikasketa hauei unibertsitate honetan hasiera eman zion egun hura ahaztu ezinik, jadanik eta hiru urte azkar igarota, ikasketa haien amaieran nagoela ezin dezaket uka. Ikasketa haien aukeraketa egin izanaren arrazoiak ondo gogoan baditut ere, jadanik eta ikasketa hauei amaiera emateko horrenbeste falta ez den honetan jaso dudanetik arrazoi haietaranzko bidea egina izanik, arrazoi haiek oraindik eta sendoago egiten dituen beste batzuk jasoak ditudala konturatzen naiz bidaia honetan, bidaia haren hasiera hartan nituen haiek ase eta oker ez nengoela ziurtatzearekin batera. Hezkuntzak gizartean duen garrantzia ezin daiteke besterik gabe albo batetara utzi, ez eta beronek berarekin urteen poderioz aldatzen joaten den gizarte hori bera osatuko duten pertsonak formatzeko duen indarra ere. Etorkizuna present egon ohi da beti orainaldian, iraganean gaurkoa present egon zen moduan. Bizitzaren erritmoak edo eta geure gainetik hainbat eta euren interesen arabera mugitzen diren horiek jarririko erritmoak mugitzen eta baldintzatzen gaituzte, eta guk askotan horien haritik mugitzeko joera azaltzen dugu. Guk nahi dugun etorkizun
  2. 2. hori lortzea, etorkizunean izango diren pertsona horien hezkuntzan, transmititzen zaien baloreetan… oinarritzen da eskolaren esparruari begiratzen badiogu bederen. Horren haritik gainera eta pertsona zuhurrak hezteaz gainera, geure gainetik euren interesen arabera mugitzen diren horiek baldintzaturik geure bizi erritmoa mugatzen duten horien aurrean pertsona kritikoak sortzea ere beharrezkoa da. Hori dela eta beraz, eta etorkizuna orainaldian present dagoenez, aurrerantzean lortu beharreko hori lortzeko lanean orain hasi behar dela ikasia dut dagoeneko. Magisteritzako ikasketa hauetan balore eta ezagutza asko jasoak ditut dagoeneko, ondoren beste batzuei nik neuk beste modu batean transmititu ahal izango ditudan horiek berak. Ikasketa hauek, ikasgai desberdinek osatzen badute ere, guztiak balore eta ezagutza jakin batzuen inguruan mugitu izan dira, oinarrizko balore horiek izango eta transmitituko dituzten etorkizuneko irakasle horiek ziurtatuz, eta era berean horiek helarazteaz arduratuko diren irakasle horiek balore eta ezagutza horiek berak izanen dituzten etorkizuneko pertsonak heziko direla ziurtatuz era berean; modu honetara amaigabeko kate hori etengabe mugituaz eta osatuaz. Hiru urte hauetan jasoriko ikasgai desberdin horien artean, teknologien laguntza tartean izanik burutu ditugunak izan dira batzuk, eta beraz, teknologia berriek edo eta ordenagailuek
  3. 3. ikasketa hauetan presente izan ez ditugula baieztatzea ez litzateke erabat egia izango. Arrazoi jakinik edo eta zeinen interesen arabera mugitzen garen jakintzarik ez dudan honetan, etorkizunean ordenagailu zein teknologia berriek izango duten presentzia erabatekoa eta beharrezkoa izango dela ikusirik, etorkizuneko irakasle horiek horretan formatzea ere beharrezkoa da edo bihurtu da. Unibertsitatean, etorkizuneko irakasle izango garen hauek jadanik aipatu moduan hainbat ikasgaitan hauen presentzia izan dugu eta presentzia horren bidetik, teknologia berrien inguruan hainbat ezagutza berri ere jasoak ditugu jadanik. Hala eta guztiz ere teknologia berri hauen erabilpena garrantzitsuagoa izan den beste ikasgairen baten inguruan edo eta haren osaketarako tresna soila baino ez da izan azken lau hilabete honetako ikasgai honetatik kanpora so eginez gero bederen. Ikasgai honek hasi aurreko egun haietan beldur pixka bat sortua zidala ezin dezaket uka, ni eta ordenagailuak oso konpatibleak edo eta ondo moldatzen ez garen arrazoiak baldintzaturik, honen inguruan hainbat aurreiritzi izatera eraman baininduen. Hala eta guztiz ere, hasiera hartatik gaur arte egindako ibilbidean oinarritzea dagokit momentu hauetan, hasiera haietako nire beldurrak alde batetara utzirik, eta orokorrean beldur hura gainditzen lagundu didala ikusirik ezin dezaket, balantze on bat egin dezaket.
  4. 4. Ikasgai honek beti norberaren lanaz eta taldekako giro horretan murgildurik norberaren bide horretan aurrera egitea ahalbidetu izan du. Irakasleak geure ikaskuntza ziurtatzeko ipiniriko edo bete beharreko oinarrizko puntu eta pauta horiek jarraiturik, talde bakoitzak eta talde barneko lan horretan norberak, bere ezagutzen aberaste prozesu horri nahi izan dion bidea jartzeko aukera eta askatasuna izan du. Ikasgai desberdinetan eta konstruktibismoaren oinarrietan finkaturik milaka aldiz gogorarazi eta jakinarazi izan digute irakasle hainbatek, ezagutzaren hazkuntza hori ahalik eta modu egokienean eta esanguratsuki egiteko, bakoitzaren ezagutzetatik eta bakoitzak dakienetik hastea beharrezkoa dela. Ikasgai honetan konstruktibismoaren oinarri horiek irakaslearen azalpenetan entzuteko aukeraz gain, zuzenean guk geuk geure ikaskuntzan hori aplikatzeko aukera ere izan genuen, II.praktikaldian bizi eta teknologia berrien erabilpena nola egiten zuten gogoratzeko aukera izanik, horren inguruko lan bat eta aurkezpen bat izan baikenuen irizpide. Norberaren esperientzietatik abiaturiko lan horren haritik, norberaren esperientzia horietan oinarritzen ziren aurkezpenak entzuteko aukera ere izan genuen eta beraz geure ezagutzak besteei helaraziz eta besteen ezagutzak geure barnera jasoaz gaur egungo errealitatean ikastetxeetan teknologia berriek duten presentzia eta erabilpenaz jabetzeko aukera izan genuen. Horiez gain, tartean egunerokotasunean gai honen inguruan aurrerapausuak ematen eta hauen aplikazioari dagokionean metodologia berriak aurrera
  5. 5. eramaten diharduten irakasleen hitzaldiak entzuteko aukera ere izan dugu. Hitzaldi hauen bidez, beste behin geure esperientzia haietatik hasia genuen ibilbide hori osatzeko aukera izan dugu, beste behin errealitatean teknologiek nolako erabilpena duten ikusteko eta entzuteko aukera izan baitugu. Tartekaturik, eta lan edo honen inguruan testu txikiak idazteko izan dugun aukeraz gain, gai nagusi baten inguruan egin beharreko talde lanean barneraturik ibili gara. Gaiaren aukeraketa egiteko orduan, hainbat gorabehera izanak genituen. Gu geu haur hezkuntzako irakasle izango garen aldetik, etapa horretan teknologiek zer nolako zerikusia duten jorratzeko ideia ezin genuen baztertu, baina taldeko batek proposaturiko “ aulas autosuficientes” gaiak txunditurik ere (L.H. etapakoa izanagatik ere), horren aukeraketara bultzatuak ginen. Azken gai horren aukeraketa eginik eta berau barnean hartzen duen Eskola 2.0 gaiak orainaldian duen “ Bum” -a ahaztu ezinik, horren inguruan lan egiteari ekin genion. Hasierako pausuak gai horren inguruan informazioa bilatzen eta biltzen eman genituen, informazio hori landu, hausnartu, guztia antolatu… ordea, eta errealitaterantz gehiago gerturatu nahirik geure lan hutsez, teknologia berrien aplikatzeko modu metodologikoari dagokionez aitzindari den Asteasuko Pello Errota ikastetxera joan eta bertako egoera aztertzeko aukera izan genuen, bai Haur Hezkuntzako etapari dagokionean, bai eta Lehen Hezkuntzako etapari dagokionean ere. Beraz, geure esperientzia haietatik hasi eta gaur egun horretan diharduten irakasleen hitza entzuteko aukeraz jarraiturik izan den
  6. 6. ibilbide hori geure begiz ikusi eta egiaztatzeko aukera eman digun esperientzia honen bidez borobiltzeko aukera izan dugu. Bataren zein bestearen inguruan egindako lanak ez dira gutxi izan, baina kantitateak baino garrantzi gehiago duen kalitatea kontuan hartuz gero, guztiak ere aberastasuna ekarri digula aipatu behar geure ezagutzetara. Lan horrek guztiak ondoren besteen eskuragarri ipintzea ere eskatu digu, guk egindako lan hori geuregana soilik mugatzea ekidinik. Horrela bada, besteoi geure lanak zabaltzeko beharrezko izan dugu taldeko blogera, elkarrikertuzera… igotzeko eta horretarako arrotzak zitzaizkigun programa berriak ezagutu eta barneratzeko aukera eman digu ikasgai honek teknologia berrien inguruko geure ezagutzak zabalduaz: google docs, slideshare, blogger… Lan honek guztiak zerbaitetarako balio izan badu, gu geu teknologia berriek ekar ditzaketen abantaila eta aurrerapenez kontura gaitezen bai eta horrek gaur egungo errealitatean duen egoera ikusteko ere balio izan digu. Guzti horrekin eta ikusitako guztiarekin hausnarketa bat egin ondoren zerbaitetara iritsi bagara bederen, hori ondorio batetara izan da. Gaur egun ordenagailuak egon ez dauden ikastetxerik bilatzea zaila litzateke, hauek gabe hezkuntza aurrera eramatea ezinezkoa dela baitirudi. Ordea, ordenagailu horien erabilpenerako metodologian araketa handiegirik egin ez den aldetik, metodologia tradizionalaren erabilera eginik duela ez asko paper eta arkatzez egiten zen
  7. 7. berbera ordenagailu eta saguaren bidez egitera mugatzen dira ikastetxe asko eta asko. Ordea, eta baliabide berriak ikastetxeetan sartzen diren une beretik, horien erabilerara egokituriko metodologia berri bati pasua ematea ezinbestekoa da eta hori gabe ordenagailuak ikastetxeetan sartzeak bestelako etekinik ez dakarrela konturatzen gara. Hori dela eta beraz, hezkuntzako etapa guztietan, bai Haur Hezkuntzan (haurrak horretan ere gehiegi barneratu gabe, adin horretako haurrek aurreragokoak edo garrantzitsuagoak diren eskakizunak baitituzte: mugitzea, korri egitea, arakatzea, esperimentatzea… ) bai eta Lehen Hezkuntzan ere, ordenagailu bidezko jarduera berriak egiteko, horretara egokitutako metodologia berriak martxan jartzea ezinbestekoa da. TEKNOLOGIA BERRIAK= METODOLOGIA BERRIAK= ONDORIO BERRIAK

×