Hezkuntza altxor ezkutua

483 vues

Publié le

Hezkuntza Altxor Ezkutua

Publié dans : Formation
0 commentaire
0 j’aime
Statistiques
Remarques
  • Soyez le premier à commenter

  • Soyez le premier à aimer ceci

Aucun téléchargement
Vues
Nombre de vues
483
Sur SlideShare
0
Issues des intégrations
0
Intégrations
322
Actions
Partages
0
Téléchargements
1
Commentaires
0
J’aime
0
Intégrations 0
Aucune incorporation

Aucune remarque pour cette diapositive

Hezkuntza altxor ezkutua

  1. 1. HEZKUNTZA ALTXOR EZKUTUA: Ane Díez Minguez, 45892294-A HEZKUNTZAREN LAU ZUTABEAK: XXI. mendean teknologia berriei ezker (internet,mugikorrak...) munduko edozein pertsonak edozein lekutan badago ere, edozein informazio modu errazean eskuratzea lortu da.Hau hezkuntzaren onerako dela badirudi ere,gertakizun honekin hezkuntzari betebehar batzuk atxikitu zaizkio. Teknologia berriek momenturo ari dira sortzen informazio kantitate masiboak, eta honen aurrean, zer paper hartu behar du hezkuntzak?Alde batetik, bere ikasleei informazio sare horretan nabigatzen irakatsi beharko die,hau da, zer,nola, noiz eta non bilatu behar duten momentu bakoitzean irakatsi behar die.Bestetik, informazioa asko dagoenez, bilatzen galdu daitezke, hortaz, irakasleak garrantzirik gabeko informazioa alde batera usten irakatsi behar diete. Gertaera honen aurrean, hezkuntza ezin daiteke izan orain arte izan den bezalakoa,lehen, ikasleei oinarri bat eskaintzen zitzaien eta oinarri hori ahalik eta zabalagoa egiten saiatzen ziren, oinarri horri esker haien bizitzako arazoak konpondu ahal izateko, baina sistema horrek gaur egun ez du balio, eta garai berriei egokitzeko, hezkuntzak lau oinarrizko zutabe izan behar ditu, eta zutabe hauek pertsona bakoitzarentzat ezagutzaren ezinbesteko oinarriak izango dira. Hauek dira lau zutabeak:ezagutzen ikastea,egiten ikastea,elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea, lau zutabe hauen bitartez hezkuntzak erakutsi behar du, mundu global batean mugitzen eta garrantzirik gabekoa deuseztatzen. Ezagutzen ikastea:Heziketa mota hau,ezagutzen barneraketari eta ezagutzari garrantzi gutxiago ematen die,eta garrantzi gehiago ematen dio ezagutza hori lortzera eramango zaituzten elementuak ezagutzeari.Elementu hauek erabiltzen jakinda, bizi zaren munduan duintasunez mugitzen jakingo duzulako. Elementu hauek ikasten erabiltzen dugunean, ikasleek informazioa lortzeko errazagoa izango dute eta horrek,haien ezagutzarekiko jakin-mina sustatuko du, eta hezitzailearen betebeharra, ikasleak modu errazean elementu horiek erabiltzen irakastea da, horrela haien jakin-mina sustatu elementu horien bitartez ezagutza bilatzeko.
  2. 2. Hala ere, dena jakitea ezinezkoa denez, gau egun espezializazioa nagusitzen da, eta pertsona bakoitza materia batean egiten da aditu. Baina espezializazio honetara iritsi baino lehen garrantzitsua da ikasle guztiek oinarrizko kultura bat ikastea, guztien artean komuna dena, gizabanakoen helburua azken finean komunikatzea delako, eta guztiok gauza batean espezializatzen bagara, bakarrik geratzeko arriskua dago eta gure inguruko pertsonekin komunikatzen ez jakiteko arriskua dago.Horregatik, ezagutzen ikastea, ikasten ikastea dela esan dezakegu,pentsamendua,memoria eta atentzioa lantzen lortu dezakegu.Lan honen bitartez, lehenik eta behin gurasoekin hasten dena eta gero irakasleekin jarraitzen duena, lortuko dugu ikasleak bere atentzioa garrantzitsua den horretan jartzen, eta bere pentsamenduan gordeta izatea beharrezkoa denean erabiltzeko,eta hauek izango dira bere bizitza osoan ikasteko erabiliko dituen oinarriak. Egiten ikastea:ezagutzen ikastea eta egiten ikastea nahiko lotuta daude haien artean, baina aipatutako azkenak, etorkizunean,ikasle batek lan bat ondo garatzeko egokituta badago ere.Baina gaur egungo teknologiak direla eta, esan dugun moduan dena aldatu da eta orain ez da XX .mendean bezala gertatzen, ezini dizkiogu ikasle bati ezagutza finko batzuk erakutsi bere lana garatzeko,gaur egun teknologiaren ondorioz dena dagoelako etengabe aldatzen, eta hezitzailearen eginkizuna etengabe aldatzen ari den mundu honetara egokitzen irakastea da, eboluzionatzen irakastea da, bere inguruak eskatzen dion neurria, hori lortzeko haien heziketa garaien lortu dituzten ezagutza teoriko nahiz praktikoak erabili beharko dituzte.Gainera, ez garenez bakarrik bizi, hezitzailearen betebeharra da talde lana sustatzea,bakoitzaren ekimena garatzea soluzioak bilatzeko...Laburbilduz, enpresariek definitzen dutena izaten jakitea.Horrela ekiditeko ,teknifikazioa dela eta pertsonak izaki antisozial bihurtzea, pertsona horiek haien lanean eta mundu partikularrean hain barneratuta egongo liratekeelako non ez ziren erlazionatuko hain inguruko beste pertsonekin. Elkarrekin bizitzen ikastea:hau hezkuntzaren zutabeetako garrantzitsuenetako bat izan daiteke, pertsonen arteko elkarbizitza onaz hitz egiten duelako,eta honek guztion zoriontasuna eta ongizatea ekartzen du. Munduan betidanik egon dira gatazkak, baina gaur egun teknologia berriei esker, gerra bat gizateriaren amaiera ekar dezake, horregatik , garrantzitsua da hezkuntzaren bitartez biolentzia eza erakustea, eskolatik ikasketak amaitu arte, oso zaila den arren heziketan daude baliabide guztiak erabili behar dira hau lortzeko.
  3. 3. Nola lortu genezake? Kolaborazia sustatzen talde desberdinen artean, baina ez konpetitibitatearen oinarritik, baizik eta bestearen ezagutza bilatzen saiatuz, modu mailakatu batean egin daiteke, lehenik familietatik eta gero eskolan, ume bakoitzari bere burua eta inguratzen duen mundua ezagutzen laguntzen eta gero bere inguruan dituen pertsonak ezagutzen eta borobil hori gero eta gehiago hedatuz, horrela besteen lekuan ipintzen erakusten , horrela ikasiko dute desberdintasunak konpontzen direla hitz egiten eta argudioen bitartez, ikusten nola pentsatzen eta sentitzen duten beste pertsonek, hau eskolan ikasten bada, bizitza osoan zehar aplikatuko da eta biolentzia eza eta elkarrizketa sustatuko da pertsonen artean.Ondorioz, pertsona desberdinen arteko ezagutza garatzeko eskolak hainbat baliabide ditu, haien artean kirolak,proiektu kooperatibo artistiko eta kulturalak, txangoak...Gainera irakasleek haien artean adibide izan behar dira, arazoak daudenean haien artean biolentziarik gabeko soluzioak bilatzeko. Izaten ikasi:Ikerketa honek adierazten du, hezkuntzak pertsona bakoitzaren garapenean lagundu behar duela, nahiz gorputzekoan nahiz adimenekoan, eta gizaki guztiek jasotako heziketari esker pentsamendu autonomo eta kritikoa izan behar dute, haien bizitzan zehar sortu ahal zaizkien arazo guztiak konpondu ahal izateko. Egiten ikasi informea munduaren deshumanizazioaren beldurra adierazten du , garapen teknologikoa eta komunikabideen garapena dela eta.Deshumanizazio hori ez gertatzeko, hezkuntzaren betebehar izango da pertsonei erakustea pentsamendu askatasuna, haien imajinazio, judizio eta sentimenduak garatu ahal izateko maila indibidualean mundu zail baten aurrean, esperientziak erakusten baitu, gizarteak garatzen direla gizabanakoei indibidualki garatzeko baliabideak ematen zaizkienean, pertsonalitate dibertsitateak kreatibitatea eta berritzea sustatzen duelako eta gure mundua etengabe aldatzen dagoenez,berritze sozial eta ekonomikoak honen motor nagusietako batzuk dira. Berritze behar hau dela eta, umeei ezagutze eta esperimentazio aukera berriak eskainiko dizkie( artistikoak,estetikoak,kirolekoak, zientifikoak, kulturalak eta sozialak) eta eskoletan artea eta poesia sustatu behar dira, azken urteetan herrialde askok alde batera usten ari dira eta, heziketa praktikoagoa garatu nahian, irakaskuntza hauek garrantzitsuak dira imajinazioa garatzen dutelako. Ikerketaren ondorioz esan dezakegu, gizakiaren garapen osorako, beharrezkoa da norberaren ezagutza eta besteekiko harremanetara irekitzea, sentzu honetan hezkuntzak
  4. 4. lagundu behar du ikasle bakoitzaren pertsonalitatearen garapen totala lortzen ,maila profesionalean edo pertsonalean.Heziketa prozesu indibidualizatua eta estruktura soziala da batera. Seinalatu beharra dago, deskribatu ditugun lau zutabe hauek ez direla murrizten bizitzaren etapa bakarrera, bizitza osoan zehar beharrezkoak dira pertsona nahiz gizartea aberazteko. Lau zutabeak elkarri konplimentatzen diote.

×