2. 2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN………… 2
KIROLEN BERRI……………… 3-4
ELKARRIZKETA:
OLENTZERO………………… 5
IGNACIO TANCO, NOR DA?.... 6
MUNDUAN, ZE BERRI?...........
TERRAKOTAKO GERLARIAK.. 7
DONOSTIAKO GAZTELUA…… 8
ZIENTZIA BERRIAK…….… 9-10
LIBURUTEGIKERIAK……….. 11
ZINEA ETA MUSIKA………….12-13
TXISTEAK / ASMAKIZUNAK… 14
DENBORAPASAK…………… 15-16
BERRIAK MOTZEAN
EUSKARAREN EGUNA: NAHIKARI GARCIAREN BISITA ETA JOLASAK
ARRATSALDEAN:
Euskararen egunean Nahikari Garcìa etorri zen
gure ikastolara. 5. maila eta 6.mailakoek galde-
rak egin genizkion. Baloiak , kamisetak , etb…
sinatu zizkigun.
6. MAILA-
KOAK JOLASAK HAUR HEZKUNTZAKOE-
KIN:
Jolas hauetara jolastu ziren haur hezkuntzakoak
6.mailakoekin : Zubiri – zubiri, trikitixa, ping –pong
pilota eta scooby-doo. 6.mailakoek ondo pasatu zu-
ten eta Haur Hezkuntzako haurrek ere bai noski!
• AZOKA EGUNA. POSTREAK
ETA BARAZKIAK. TXERRIA:
DBH 1 eko Nerea Salaberriari tokatu zit-
zaion txerria horrez eskolako azken egu-
nean egin genuen azokan. Horrez gain
postre asko zeuden , 5. mailako 4 mahai
eta 6. mailako beste lau mahai, denak ja-
nari goxoz Beteta. Lehenengo ikastolako
ikasleek jan zuten eta gero gurasoek eta
herritarrek ere aukera izan zuten probat-
zeko beste pixka bat.
ABENDUAREN 24AN ESKEAN
KANTARI BASERRIETARA:
6.mailako eta 5.mailako ikasle batzuk
joan ziren baserriz baserri baserritar jant-
ziarekin diru eske eta inguruak alaituz.
ABENDUAK 24ean.200€inguru lortu
zen, ikastetxe osoan eta diru guztia CA-
RITASera bidali zen.
ADRIAN ETA ANDER
3. 3
KIROL BEREZIAK
Bikerpolo:
Bikerpoloa bizikletekin jo-
lasten da, zaldien ordez.
Jolasten direnek makil ba-
tekin pilotari eman behar
diote golak markatzeko.
Merkeagoa da, ez da poloa
baino ospetsuagoa baina
bai konplikatuagoa da.
Bo taochi:
Japonian egiten den kirol
bat da, taldeak 75 pertso-
nek osatzen dituzte. Jo-
kalariak poste batengatik
borrokatzen dute. Japo-
niako estatuko defentsa
akademiako gatez osatuta
daude taldeak.
Mikel eta Xanet
4. 4
Chess Boxing: Burua eta esku borroka erabiltzen den kirol bat da. 2
minutu daude borrokatzeko eta 4 minutu xakean aritzeko, 1992an
Enki Bialek asmatu zuen eta Lepe Rubinghek 2003 praktikan jarri
zuen.
SEPAK TAKRAW:
Boleibolari antzekoa da, baino hankarekin eta buruarekineman behar
zaio. Ospetsua da Tailandia, Camboya, Malasia, Laos eta Indonesia.
MIKEL ETA XANET
5. 5
OLENTZERO
Nondik zatoz?
Nire baserritik, Izenaduba.
Noiz da zure urtebetetzea?
Abenduak 24ean, horregatik banatzen ditut opariak
Orokorrean Euskal Herriko umeak zintzoak izaten al dira?
Bai, horrek motibatu egiten nau eta opari aproposagoak ekartzen ditut.
Zein da zure afizioa?
Urtean zehar nire baserriko animaliak zaintzea, oiloak, behiak, zaldiak, txakurrak, katuak
eta nire asto politta.
Hainbeste lan egiteko laguntzailerik ba al duzu?
Bai, Mari Domingik eta basoko iratxoek laguntzen didate opariak prestatzen, astoak, berriz,
opariak eramaten.
Gustatzen al zaizkizu Gabonetako kantak?
Bai, opariak banatzean animatu egiten naute.
Zerbait uzten al dizute etxeetan?
Bai, batzuetan ardoa, besteetan, gazta, esnea, turroia, …dena behar izaten dut gosea pasa-
tzen dudalako gau hotz eta luze horretan.
Noiztik laguntzen dizu astoak?
Nik hamar urte nituenetik.
Noiztik duzu baserria?
Ni jaio aurretik nire aiton-amonek zuten baserria eta orain nirea da.
Noiz ezkondu zinen Mari Domingirekin?
26 urterekin ezkondu nintzen.
GARIÑE—AMAIA
6. 6
ROSETTA ESPEDIZIOA.
IGNACIO TANCO URNIETARRAARDURADUN NAGUSIA
Ignacio Tanco ROSSETA sateliteen opera-
zioetako buruetako bat da.Satelitearen su-
perbisioa bi taldetan banatzen da,urdina eta
gorria.Talde gorriaren arduraduna bezala sa-
telitea operatzea tokatu zitzaion.Talde go-
rriak Philaen lurreratu zuen satelitearen atal
bat. Eguzkiak berriro eman arte ezin du se-
gitu informazioa bidaltzen Lurrera bateria
bukatu zaiolako.
Tanco Urnietarrak hamar urte daramatza ESAko operazioko ingenie-
ria, 'Rosetta', 'Venus Express' eta 'BepiColombo' misioetan, baina
2012tik izendatua izan zen ' Solar Orbiter Spacecraft Operations Ma-
nager '.
Emazteak eta berak Alemanian egiten dute lan. Ignacio Tanco ikasto-
lan ibili zen.
Zorte on eta ea lortzen duten jarritako helburua!
.
ROSSETA SATELITEAREN INFORMAZIOA
516.523.580 km-tara dago Lurratik
Oraingoz 6.669.834.484 km egin ditu.
Oxel eta Aitzol
7. 7
TERRAKOTAARMY
“Terracotta Army - Xiango Gerlariak" erakusketa Ia armkus-
garria, historiako aurkikuntza arkeologikorik enigmatiko eta
harrigarrienetako bat da, abenduaren 15etik 2015eko otsaila-
ren 22ra bitartean egongo da ikusgai Euskaldunan. (Bilbon)
Erakusketa honek nazioarteko bira handia egingo du, eta da-
goeneko Europako zenbait hiritan egon da ikusgai. Irlandan
jendearen artean arrakasta handia lortu ondoren iritsi da Eus-
kaldunara. Joan den maiatzaren 18ra arte Madrilen egon zen
ikusgai.
150 pieza bikain baino gehiago jarriko dira ikusgai, Qin Shi
Huangen mausoleoan egindako aurkikuntzen erreprodukzio-
ak. Era berean, indusketa-gune handiko 1. hobiaren sekzioa-
ren panoramika bat ere izango da erakusketan, 1:1 eskalan.
90etik gora gerlari daude ikusgai erakusketa honetan, eta,
zenbait elementu elkarreragileri esker, bisitariak bidaia zirra-
ragarria egingo du denboran zehar.
IKER
YERAY
8. 8
Gipuzkoako Donostia hiriburuko Urgull mendiaren gailurrean kokat-
zen den gaztelu bat da. Bertan Jesusen Bihotzaren estatua ere kokat-
zen da. Motako gaztelua izenarekin ere ezagutzen da, eremu ezberdi-
netan banatua dago: haietako bat dorrea da ("Matxo" izenez ezagu-
na).
XVIII. mendean Berwickeko dukeak hiriari egindako erasoaldiaren
ondoren eraiki zen.
Dirudienez, XI. mendean Antso III.a Gartzez Nagusia Nafarroakoak
Urgull mendian defentsa-dorre bat eraikitzeko agindua eman omen
zuen.
Gaur egun, Urguilgo Historiaren etxea deritzon museoan kokatuta da-
go. Bertan, gaztelua nahiz hiriaren historia azaltzen da, bai eta antzi-
nako garaietako objektuak ere. Guzti hau euskara, gaztelania
nahiz ingelesezko ikus-entzunezkoekin erakusgai dago. Sa-
rrera doakoa da.
UXUE ETA JULEN
9. 9
1.- SUPERNOBA BATEK EZTANDA EGIN DU M82 GALAXIAN.
2014ko urtarrilaren 21ean, Londresko University College unibertsitateko astrofi-
sikako irakasle Steve Fossey jauna behaketa astronomikoko eskola praktiko
batean zegoen ikasleekin. Halako batean, M82 galaxia behatzen ari zirela pun-
tu distiratsu ezezagun bat ikusi zuten: supernoba bat aurkitu zuten!
2.-EBOLAREN AURKAKO BORROKA EZ DA AMAITZEN TXERTOA LORT-
ZEAREKIN.
Okerrik ez bada, aurten edo datorren urtean
merkaturatuko da ebolaren txertoa. Horri
esker, gaitza kontrolatzea espero dute adi-
tuek. Johns Hopkins ospitaleko ikertzaileek
ordea, txertoa lortzea lehen pausoa baino ez
da. Hain zuzen, haien ustez, zenbait oztopo
gainditu beharko dira txertoa arriskuan dagoen populazioarengana iristeko, nor txerta-
tubehar den erabakitzetik hasi eta alderdi ekonomikoraino
3.-18.000 URTE BAINO GEHIAGOKO MARGOAK AURKITU DITUZTE GI-
PUZKOAKO KOBAZULO BATEAN.
Danbolinzulo kobazuloan (Zestoa, Gipuz-
koa), 18.000 urte baino gehiago dituzten
margoak aurkitu dituzte Antxieta elkarteko
kideek. Aurkikuntza ustekabekoa izan da;
izan ere, kobazuloa lehendik ere ezaguna
zen arren, orain arte ez ziren konturatu hor-
man margoak zeudenik. Alvaro Arrizabala-
ga, Marcos García eta Mª José Iriarte
EHUko eta Ikerbasqueko ikertzaileek baieztatu dutenez, ordea, ez dago zalantzarik
margoak benetakoak direla.
OIHAN ETA
ANDER GOIKOETXEA
10. 10
BIMEP, OLATU-ENERGIA EUSKADIN DA.
Azken urteotan, termino berri bat dugu puri-purian energia berriztagarrien ingu-
ruan, olatu-energia alegia. Izenak berak adierazten duen
moduan, itsas olatuen energia eskuratzean datza, gero
energia hori energia elektriko bilakatu eta sare elektriko-
ra eramateko.Olatu-energiaren teknologia baliabide be-
rriztagarri oso boteretsua da, eta kalkulatzen da mun-
duan 3 TW daudela eskuragarri. Gainera, energia berriz-
tagarria den neurrian, oso errespetuzkoa da ingurume-
narekiko
5.-ZIANOBAKTERIOAK: LEHEN ERALDATZAI-
LEAK.
Gure planeta inguratzen duen atmosferak ez du hasieran
izan zuenaren antz handirik. Lehen atmosfera hura Jupite-
rreko ilargietako batzuk dutenaren antzekoa zen; oxige-
noaren eta nitrogenoaren ordez, hidrogenoa, helioa, kar-
bono dioxidoa, metanoa, nitrogenoa eta nitrogenokonpo-
satuak zituen. Horrenbestez, oso ezegonkorra zen, eta
erabat toxikoa gaur egungo bizidunontzat. Alabaina, duela 3.600 milioi urte in-
guru, lehen zianobakterioak sortu ziren, eta planeta eraldatu zuten: oxigenoa
askatu zuten atmosferara, eta horrekin mundua aldatu zuten.
6.- LANDARE-HORMAK, ERAIKINETAN SOI-
NUA XURGATZEKO.
Horma berdeak landare-moduluz osatzen dira: landareak
polietilenozko kaxetan sartzen dira, eta irrigazio organiko
bidez mantentzen; hots, negutegietan erabili ohi diren sis-
tema hidroponikoen antzeko sistema baten bidez. EHU-
ren Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko
Unibertsitate Eskolan ikerketa bat egin dute, halako hormak soinutik babesteko
erabilgarriak diren ikusteko.
OIHAN ETA
ANDER GOIKOETXEA
11. 11
MIKROIPUINAK
Kaixo irakurzaleok.
Antia Lehiaketa ate joka daukagunez, pentsatzen dut dagoeneko zuen luma eta
boligrafoak zorrozten hasiko zinatekeela.
Ez zaretela oraindik hasi? Ba, lasai. Orri hauetatik proposatu nahi dizuet ariketa-
txo bat datorkizuen idazlan horri begira entrenatzen hasteko.
Alegia, hemendik proposatu nahi dizuedana zera da: Mikroipuin Lehiaketa.
Zer da mikroipuin bat?
Bere izenak adierazten duen bezala, mikroipuina ipuin laburra da. Hau da hitz
gutxiko narrazioa. Baina kontuz. Hitz gutxi edukitzeak ez du esan nahi edozer
gauza balio duenik. Izan ere, istorio guztietan gertatzen den bezala, narrazio
motz horretan agertu behar dira edozein istorioak dituen hiru zatiak: hasiera, ko-
rapiloa eta bukaera.
Baina utz ditzagun azalpenak eta jo dezagun harira
MIKROIPUIN LEHIAKETAREN OINARRIAK:
Idatzi behar duzuen istorioak horrela hasi behar du nahitaez :
“Liburua ireki nuen eta han zegoen galdutako…”
Mikroipuinaren luzera: 100 hitz edo gutxiagokoa; alegia 100 hitz gehi-
enez (izenburua eta hasierako esaldia kontatu gabe). Horrez gain, IZEN-
BURUA jartzea beharrezkoa da.
Ipuinak bidaliko dira posta elektroniko bidez, hurrengo helbide honetara:
liburutegikeriak@egape.org
Bidaltzeko epea hurrengo aldizkaria atera bitartekoa izango da. Bidaltzera-
koan, parte hartzailearen datuak agertuko dira: Izen-abizenak eta
maila
SARIAK: egin dutenen artean 2 liburu zozkatuko dira.
Bueno, lagunok, zer iruditu zaizue? Espero dut ideia gogoko izatea eta parte har-
tzea. Hurrengora arte. Izan ondo.
BERENGARIO
12. 12
Into the Woods PELIKULA
Pelikula bat da .
Estatu Batutan egin zen Walt Disney Picturestik egina.
Rob Mashall idatzi zuen pelikula.
Protagonistak: Meryl Streep, Emily Blunt, James Cor-
den, Anna Kendrick Chris Pine eta Johnny Depp … oso
aktore ezagunak.
Oskarretako hiru saritarako izendatu dute.
Pelikula musikala da, hau da, kantatuz kontatuko digute istorioa. Bertan sorgin
maltzur batek ipuinetako pertsonaia desberdinei hainbat irakasgai eman nahi diz-
kie. Printzeak kontra jarriko dira eta sorginaren lana oztopatuko dute. Denok
ezagutzen ditugun ipuinetako pertsonaiak elkartu eta elkarrekin bizitzen ikasi be-
harko dute.
Otsailean izango da zinetan…ANIMATU IKUSTERA!!!!
ALLENDE ETA ERIKA
13. 13
HESIAN
Musika indartsua eta bizia, haizeekin eta neska-mutil ahotsekin horni-
turiko punk-rock / pop-rock melodikoa. Hitz sakonak eta konprometi-
tuak, borrokalariak, esanahiez beteak, iluntasunean argia bilatzen du-
tenak. Horixe da Hesian.
2006ko udaberrian ekin genion proiektu honi Etxarriko entsegu lokal
batean, Rancid, Blink 182 edota No use for a namebezalako taldeen
bertsioak egiten. Uda hartan bertan, gure lehenengo kontzertua eskaini
genuen Etxarriko gaztetxean. Ordutik hona, 300 kontzertu baino ge-
hiago eman ditugu eta estudioko 4 diska (Maite dugu, 2007; Herriaren
oihua, 2008; Borrokatu eta irabazi, 2010; Hitzetik, 2011) eta zuzeneko
CD/DVD bat (Hemen eta orain, 2013) kaleratu ditugu. Ezin geldirik
egon.
2014. urtean, bira alde batera utzi eta geure buruak lokalean giltzape-
ratzea erabaki genuen. Lehen aldiz gure ibilbidean, gure indar guztiak
abesti berriak sortzen utzi genituen. “Hegalak Astinduz” (Baga-Biga,
2014ko Urria) du izenburu inoiz egin dugun lanik helduenak, osoenak,
sakonenak eta ederrenak. Hegaldia hasi da… EGURRE!!
ERIKA ETA ALLENDE
14. 14
TXISTEAK
-Ama, badakizu? Nire idazlana zeharo hunkitu du andereñoa.
-Benetan diozu?
--Bai horixe, negargarria dela eta pena ematen duela esan dit.
Donostiatik Bilborako autopista-
tik auto zahar horietako bat doa
egoera beldurgarrian : kristalik gabe, ate bat
faltan, iheste hodia zintzilika, zeharo herdoil-
duta, etab.
Durangoko bidesarira iristean, esaten dio lan-
gileak:
-Mila bostehun euro!
-Salduta! Zuretzako oso-osorik!
Bi soldadu guardia egiten ari dira kuarteleko ate ondoan. Esaten dio ba-
tek besteari:
-Ikusi dut hori? Kaka mokordo ederra zegok ate ondoan!
-Ba, parte eman beharko diogu koronelari -erantzuten dio besteak.
-Parte? Niregatik oso osorik emanda ere!
ASMAKIZUNAK
Nork ote du poltsikoa aldean nahiz eta ez duen jan-
tzirik soinean?
- Tirri-tirri lau iturri zuri mendi ba-
ten azpian lau zuhaitzean artean.
-Laukitxoz betea nago eta marroia naiz,jendearen aho-
sabian egoten naiz maiz.
Christian.Unax