3. Mikroskopioa: (grezieratik: μικρόν, mikron, "txikia" + σκοπε ν,ῖ skopei,
"begiratu") begi hutsez ikusi ezin daitezkeen gauza txiki-txikiak begiratu eta
aztertzeko tresna optikoa da.
4. • Lehen erabiltzaileen artean Zacharias Janssen (1590)
eta Galileo Galilei (1609) aipatzen dituzte. Anton van
Leeuwenhoek-ek mikroskopio optiko sinplea asmatu
zuen 1674an eta Ernst Ruskak mikroskopio
elektronikoa 1931an.
5. Mikroskopio motak
• Mikroskopio optikoa
• Begi biko mikroskopio optikoa
• Mikroskopio optikoak, argiaren uhin-luzera ikusgaiak erabiltzen
dituelako, mikroskopio mota errazena eta hortaz erabiliena da.
Azken ikerketen arabera, mikroskopio sinpleenek, baita leiar
txikiak dituztenek ere, irudi izugarri gardenak eman zizkieten
zientzialari aitzindariei. Gaurko mikroskopio elkartuek, hau da,
leiar hurrenkerak dituztenak, zientzia arlo ugaritan dira
erabilgarri, batez ere biologia eta geologian
6. Zelula teoria
• Teoria Zelularrak zelularen kontzeptua ekarri zuen XIX
mendearen hasieran bi aldaketa garrantzitsu gertatu ziren
zeinek eragin handia izan zuten zelularen kontzeptuaren
agerpenean. Alde batetik pentsaera eboluzionista indartu zen:
izaki bizidun guztiek jatorri berbera badute gai biziaren
oinarrizko elementua berdina izan behar da derrigorrez.
Pentsaera eboluzionistak beraz, izaki bizidunen oinarrizko
elementuen bilaketa bultzatu zuen. Beste aldetik
mikroskopioaren hobekuntza: lenteen akatsak zuzentzea lortu
zen eta ondorioz ikusten ziren irudiak askoz garbi eta zehatzago
bihurtu ziren. Behaketa mikroskopikoak biderkatu ziren eta
organismoen izaera zelularra argi eta garbi agertzen hasi zen:
hasieran landare-ehunetan (landare zelulak handiagoak dira eta
lodia den horma zelular batez inguratuta daude) eta gero
animalia ehunetan.
7. Teoria zelularraren 3 oinarrizko
puntu
• Jatorri ezberdinetako ehun eta organo-mota
anitz aztertu ondoren 1839.an Scheleiden eta
Schwann ikerlariek Teoria Zelularra
aldarrikatu zuten:
• 1) Zelula organismoen zati elementala (edo
unitate estrukturala) da.
• 2) Zelulak funtsean mintz batez, gorputz
zelular batez eta nukleo batez osatuta daude.
• 3) Zelula berriak masa organiko amorfo
batetik kondentsazioz sortzen dira.
8. ZELULA PROKARIOTIKOA
•Nukleogabeko zelulabakarrez eratutako izakiak dira. Eukariotoak ordea,
nukleodun zelulez eratutako izakiak dira eta baita Archaeak eta bakterioak ere
prokariotoaK dira. Sailkapen honi (Eucarioto, Archaea eta Bacterio) hiru
domeinu sistema deitzen zaio.
•Zelula prokariotoen egiturei dagokionez 3 era ezberdinetan antolatzen dira:
Esferikoak (kokoak)
Luzatuak (makila-itxura edo baziloak)
Helikoidalak (espirilioak)
(Bakterio-zelula tipikoa konpartimentu bakar batez osatuta dago, zitoplasmaz
hain zuzen.
Elementu zitoplasmatiko nabarienak bakterio-genoma (DNA) eta erribosomak
dira; azken hauek oso ugariak dira eta, eukariotikoak baino txikiagoak izan
arren, egitura eta funtzioari dagokionez berdinak dira.
9. Ekuariotiko eta prokariotikoen
arteko desberdintasuna
• Gaur egun existitzen diren zelula guztiak bi motatakoak dira:
• Prokariotoak
• Eukariotoak
• Zelula prokariotoen antolamendua eukariotikoarena baino sinpleagoa da. Izan ere bere izenak
adierazten duen moduan, prokariotoak (nukleorik gabeko zelulak) beti eukariotoekin konparatuz
(benetako nukleoa dutenak) definitu egin dira[3]; gainera eukariotoak, konplexuagoak izateaz
gain, goi-mailako organismoak osatzen dituzten zelulak dira. Hori dela eta, prokariotoak bigarren
mailako zelulak moduan ikusi egin dira. Egia da prokariotoaren egitura oso sinplea dela, baina
prokariotoek izugarrizko gaitasun metabolikoak dauzkate, Lurraren leku guztiak kolonizatu egin
dituzte, bortitzenak ere, kopuruaren aldetik organismo ugarienak dira eta garrantzitsuenak,
ezinbestekoak dira lurrean bizi garen organismo eukariotoen iraupenerako.
10. ADNaren erreplikazioa, transkripzio eta proteinen
sintesia zitoplasman gertatzen dira, eta baita
erreakzio metaboliko asko ere. DNA eta
erribosomez gain RNA molekulak, proteinak eta
prozesu zelularrak burutzeko hainbat molekula
txiki daude zitoplasman.
Konpartimentu zitoplasmatikoa zelula mintza
mugatuta dago. Bakterio askotan mintz
plasmatikoan kokatzen dira energia lortzeko
beharrezkoak diren proteinak, beraz prozesu
zelular garrantzitsu batzuk mintzean burutzen
dira.