Ce diaporama a bien été signalé.
Nous utilisons votre profil LinkedIn et vos données d’activité pour vous proposer des publicités personnalisées et pertinentes. Vous pouvez changer vos préférences de publicités à tout moment.

Lan merkatua eta lana bilatzea

1 379 vues

Publié le

Lan merkatua eta lana bilatzea

Publié dans : Formation
  • Soyez le premier à commenter

  • Soyez le premier à aimer ceci

Lan merkatua eta lana bilatzea

  1. 1. Lan-merkatua eta lana bilatzea
  2. 2. 1. Norbere buruaren analisia eta lanbidearen analisia
  3. 3. 1.2. Autoanalisia
  4. 4. 1.2.2. AMIA analisia INDARGUNEAK AHULEZIAK AUKERAK MEHATXUAK BARRURA BEGIRA KANPORA BEGIRA
  5. 5. AMIA analisia (Ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak) AMIA analisiaren bidez gure iragana, oraina eta etorkizuna aztertuko ditugu Indarguneak eta Ahuleziak (barne analisia) ● Ezaugarri esanguratsuak (dakitena, bidaiatzeko prest egotea, osasuna, autonomia, adina, esperientzia…). Gaitasunak. Ezagutzak (tituluak, hizkuntzak,...) ● Gaitasunak.(inteligentzia emozionala, harremanak, komunikazioa, umorea, entzuten jakitea, taldean lan egitea, lidergotza...) Mehatxuak eta Aukerak (ingurua) ● Adibideak: teknologia berriak agertzea, esku lan espezializatua behar izatea, ingelesa dakiten langileen beharra dutenen eskaera handia, konpetentzia izugarria, langabezia tasa altua...
  6. 6. Aurreko datuekin egingo duguna da: “CAME” estrategia ● Corregir debilidades / Ahuleziak zuzendu ● Afrontar amenazas / Mehatxuei aurre egin ● Mantener fortalezas / Indarguneak mantendu ● Explotar oportunidades / Aukerak aztertu ● Estrategien adibideak: negozio berriak ireki, ezagutzak jasotzeko aprobetxatu, lan esperientzia zabaldu, ikuspegiz aldatu...
  7. 7. 2. Lan bilaketa iturriak Non topatu lan-eskaintzak: A) Prentsa. ● Eguneroko prentsa ● Espezializatua (bigarren eskukoa, lan merkatua...) ● Gehigarriak (igandetakoak, “El País” egunkariko negocios, Economía “El Mundo”n ● Lanbide aldizkariak
  8. 8. B) Irrati eta telebista AQHT: “Aquí hay trabajo” programa: adibideak: ● Programaren laburpena ● Aholkuen adibideak
  9. 9. c) Internet. ● Langileak nahi dituzten enpresen iragarkiak ● Lan egiteko zure burua eskaini, formulario bat betez ● E-mail bidez lan eskaintzak bidali ● Bilatu interesatzen zaizkizun enpresen helbide eta telefonoa. ● Lan eskaintzen atari edo webguneak: Heziraul.eus web gunean: http://heziraul.eus/tag/lana-bilatzeko-atariak/
  10. 10. D) Eskuliburu profesionalak eta beste argitarapen batzuk Merkataritza ganbara, enpresen gidak, frankizien gidak, orrialde horiak, QDQ... E) Autonomia-Erkidegoko enplegu-zerbitzu publikoa (Lanbide) Izen eman daiteke lan-bilaketarako edo lan hobea lortzeko. F) Aldi baterako laneko enpresak (ABLE). Langilea enpresara hurbiltzen da eta lanbide esperientzia lortzen du ● Adibidez: ADECCO, HUMAN GROUP, ATTEMPORA, CEPEDE, RANDSTAD Heziraul.eus web gunean: http://heziraul.eus/tag/ableak/
  11. 11. G) Lan bilaketarako agentziak. Irabazi asmorik gabeko elkarteak, soilik sortu zaizkien gastuak kobratzen dituzte. H) Lan poltsak. Hainbat lan poltsa daude: ikastetxekoa, elkarteak, sindikatuak... I) Harreman pertsonalak (familia, lagunak, ezagunak). Ingurukoak jakinaren gainean egotea komeni da. Hauek lan- eskaintzen berri baldin badute guri esateko edo kontaktu berriekin harremanetan jar gaitzaten.
  12. 12. J) Networking: ● kalitatea inportantegoa da kantitatea baino ● Twitter, Linkedin, Xing, Facebook, e-mail, telefonoz... Idealena bat baino gehiago konbinatzea da ● Nortzuk kontratatuko gaituzten eta non dauden jakin beharko genuke lehenik eta behin ● Ez bilakatu Networker pelma batean Ensaiatu “Elevator Pitch”. Ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=2b3xG_YjgvI ● Ez eskatu mesedeak, aportatu. ● Networking presentziala egin
  13. 13. k) Autoenplegua: ● Profesional autonomoak, freelance edota franquiziak. ● Sartu http://www.emprendedores.es/ atarian eta klik egin Franquicias, por sectores atalean, eta aztertu zure lanbide- arloarekin zerikusia duten aukera guztiak
  14. 14. 2. 2. Nola ezagutu oferta-timoak? Lan eskaintzak egiten dituzte baina benetan ikastaroak dira. Lan eskaintzak egiten dira baina zerbait erosi behar da edo telefono zenbaki batetara deitu (tarifa altuko deiak…)
  15. 15. 2.3. Informazio gehiago jasotzeko: Klik egin gainean: ● Infojobs: ¿Tu currículum sabe lo que sabes?. (Nola erabiltzen dute enpresek infojobs ataria langileak aurkitzeko) ● ¿Cómo buscar ofertas de empleo en twitter?
  16. 16. 3. Marka pertsonala Zu ez zaudenean besteek zuri buruz zer esaten duten hori da marka pertsonala Jeff Bezzos (Amazonen sortzailea) Marka pertsonala da... besteengan uzten dugun arrastoa
  17. 17. 3. Marka pertsonala 3.1. Enpresek internetaren bidez bilatzen dute langilea ● 10etik 9 enpresek interneta erabiltzen dute talentua hautatzeko ● Web-orriak dira lan eskari- eskaintzaren liderrak
  18. 18. 3.2. 2.0 helburuak ● Sare sozialetan presente egon ● Zaindu guri buruz sarean dagoen irudia ● Sortu gure “Ni-digital-profesionala”
  19. 19. Nortasun digitala da... Interneten pertsona edo erakunde bati buruz ageri den informazio- multzoa. Bitarteko horretan edukia sortu ahala eratzen dugu nortasun hori
  20. 20. 3.3.Currículum Vitae 2.0 eta Sare Sozialak ● Zaindu ezazu sarean zuri buruz dagoen informazioa (facebook, Istagram...) ● Twitter -en kontu bat ireki eta izan zaitez zure lanbideari buruz dakitenen jarraitzaile edo orokorrean interes orokorreko beste batzuen jarraitzaile. ● Lan egitea nahiko zenukeen enpresaren jarraitzaile egin zaitez twitterren eta facebook-en. Baita lan-elkarrizketak egiten dituenarena ere twitterren. ● Lan bilaketarako kontuen jarraitzaile egin zaitez: @lansarean @tolosaldea @HazilanGarapen @Igazte @infojobs, @portalparados,@marcaempleo, @AQHT_TVE, @Infoempleo, @templeo, @edulcoro, @yoriento @blogemple
  21. 21. ● Beti jarri argazkia ● Deskribapen ona egin ● Jarri zure twitter-a, blog-a... ● Interesgarriak diren taldeen partaide izan eta jende interesgarriarekin elkartu. ● Gomendioak ondo datoz baina ez doaz haratago.
  22. 22. Sare sozialak gaizki erabiltzearen adibideak: • Despido jugador del FC Barcelona por sus comentarios en Redes Sociales. • Despedida por un tuit Klikatu ikusi nahi duzuna:
  23. 23. Sare sozialak ongi erabiltzearen adibideak: Klikatu ikusi nahi duzun hori: ● DOMOELECTRA
  24. 24. 3.4. Informazio gehiago: • Búsqueda de empleo 2.0 • 10 verdades verdaderas sobre redes sociales y empleo. Edulcoro el empleo 2.0 • Linkedin para buscar empleo. El candidato idóneo • 10 consejos para buscar empleo en Linkedin de “Aquí Hay Trabajo” Klikatu ikusi nahi duzun hori:
  25. 25. 4. Curriculum vitae-a Aurkezpenerako gomendioak: Aurkezpena: • Ordenadorez idatzita (enpresak bestela eskatzen ez badu behintzat eta horrelakoetan zure kaligrafia oso ona izan behar da). • CV ak atentzioa deitu behar du batetik bere aukezpenagatik (garbitasuna, ordena, ulermen argikoa eta egitura) eta bestetik bere edukiagatik. Zaindu lerro arteak eta sangriak.. • Kalitatezko Din A-4 paperean, zuria edo krema kolorea (jantzi egiten du). EZ aurkeztu inoiz fotokopiarik, ezta oso kolore biziko paperik ere. • Erabili negrita, azpimarratzea edo hizki larriak datu inportanteak edo eskatutako perfilari dagozkion datuak nabarmentzeko baina curriculuma gehiegi kargatu gabe.
  26. 26. ● Argazkia bai ala ez? ● Itsura oso inportantea da
  27. 27. Edukiei buruz gomendioak: ● Egiazko datuak izan behar dute, ez baduzu egia esaten erraz harrapatu zaitzakete eta zure hautagaitza baztertu egingo dute. ● Lanpostu bakoitzerako CV bat idaztea komeni da; eredu orokor bat oinarri hartuta noski, aldaketa txikiak eginez. Adibidez, beltzez jarri eskaintzen den lanarekin bat egiten duten aspektuak eta kendu eskatzen den profil horretatik urruntzen gaituztenak. ● Ez jarri zure kalterako izan daitezkeen datuak.
  28. 28. Idazteko gomendioak: • Ortografia edota gramatika akatsik gabe. • Labur idatzi behar da baina ez du telegrafikoa izan behar. CV ak ahal den leku gutxiena hartu behar du, orri batekoa izatea gomendatzen da. Bi orri formakuntza edota lan esperientzia asko dagoen kasuetarako. • Gogoan hartu hautatzaileak jasotzen dituen CV guztiak irakurtzeko ez duela astirik izango. • Tono inpersonala erabiliz erabili behar da,ez erabili lehenengo pertsona (ni) eta ezta hirugarrena ere (bera) zure buruaz ari zarenean.
  29. 29. 4.1. Curriculum motak: • Kronologikoa: “los datos del candidato se ordenan de mayor a menor antigüedad, empezando por los más lejanos en el tiempo. De este modo, se puede ver la evolución de la persona a lo largo de los años”. • Alderantzizkoa: “los datos del candidato se ordenan de menor a mayor antigüedad, al revés que en el curriculum cronológico. Es el más común y más utilizado porque permite ver cuál es la formación académica de mayor nivel y la última experiencia laboral”. • Funtzionala edo gaiaren araberakoa: “se presentan los datos por áreas temáticas, prestando más atención a los campos en los que ha trabajado la persona, que a su evolución cronológica. Es útil para las personas con experiencias muy variadas y para disimular períodos en los que no se haya trabajado o no se haya estudiado”. • Mixtoa: “combina el cronológico o el inverso con el funcional”.
  30. 30. 4.2. Curriculum-aren egitura ATALAK EDUKIA Datu pertsonalak Izen-abizenak, jaiotze-lekua eta -data, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa Prestakuntza akademikoa Kategoria altueneko titulu ofiziala adierazi, espezialitatea (baldin baduzu), egindako ikasketen zentroa eta hasiera eta bukaera datak. Ikasketak bukatzen behar baino denbora gehiago pasa baldin bada, hobe da bukaerako data bakarrik jartzea. Elkarrizketan gertagarria da ikasketak ikasturtez ikasturte zergatik ez diren bukatu galdetzea, horregatik, zergatiaren azalpena prestatuta eraman behar da elkarrizketara. Emaitza akademikoak soilik oso onak izan badira adiraziko dira. Prestakuntza osagarria Prestakuntza ez-arautuko ikasketen zerrenda ordenatua: ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak… eskaintzen den lanpostuarekin erlazionatuta daudenak. Data eta zentroa adieraziko dira. Batzuetan ordu kopurua ere bai. Informatika ikastaroak hemen jar daitezke, hala ere, gaur egun informatikak duen garrantzia ikusita hizkuntzekin egin den moduan eremu propioan jartzea gomendatzen da. (informatika-ezagutzak) Hizkuntza-ezagutzak Zein nibeletan zauden esan behar da. Titulu ofiziala baldin baduzu, jarri egingo da ( Hizkuntz Eskola Ofizialekoa, Unibertsitate batekoa edo institutu nazionalen batekoa:The British Council, L’Institut Français, Goethe-Institut, Instituto edo Cervantes). Titulurik izan ezean, idatzizko, ahozko eta ulermen maila adierazi behar da: oinarrizkoa, ertaina edo altua. Lan-esperientzia Lanean aritu den enpresen zerrenda ordenatua. Datu hauek zehaztuko dira: enpresaren izena, lan egindako aldiaren hasierako data eta amaierako datak, betetako funtzioak (kargua), egindako zereginak eta lorpenak. LPak eta praktikak hemen jarriko dira. Beste datu interesgarri batzuk Eskatzen ari garen lanarekin erlazionatutako datuak jarri behar direnean bakarrik jarriko da atal hau. Lanposturako garrantzitsuak diren datuak (gida-baimena badugun, ibilgailurik badugun, ordutegi-aukerak, bidaiatzeko prest gauden ala ez, etab.) zaletasunak, interesak, etab.
  31. 31. 4.3. Curriculum-aren EREDUAK EREDUAK: http://heziraul.eus/jarduerak/
  32. 32. 5. Aurkezpen gutuna. Motak: a) Lan eskaintza zehatz bati erantzuteko karta. b) Autokandidatura. Enpresak zure lanbide profila duen norbaiten beharra izango balu, dagoeneko zure curriculum vitaea eskura izango luke. Honela, gainontzeko kandidatuen aurretik jartzen zara. Kandidatura espontaneo hauetan enpresa hori zergaitik aukeratu den azaltzea komeni da, gutunean arrazoia eman.
  33. 33. ATALAK EDUKIA GOIBURUA Izena, helbide osoa, telefonoa eta emaila. Parrafo batean aparte, aurrekoaren azpian edo eskubitara, gutuna zuzentzen zaion pertsonaren izena, enpresaren izena eta bere helbidea. Zein iragarkiri erantzuten zaion jarri, erreferentzia Oso ongi ikusteko moduan. Lekua eta data Gutuna idazten deneko herria, eguna, hilabetea eta urtea. Agurtu Jator baina konfiantzarik eman gabe: adibidez: “Piqueras jaun agurgarria” edo “...estimatua” “Estimados señores o Estimado señor Pérez”. ESkutitza zuzentzen zaionaren izena jakinez gero, jartzea komeni da.. Lehenengo parrafoa: AURKEZPENA Bereiztu:1-lan eskaintza bati erantzuten badiogu, lortu nahi den lanpostua, nondik jakin dugun eskaintza (iturria) eta jakindako data aipatuko dira. 2-Autokandidatura baldin bada, norbere burua aurkeztu eta gutuna jasoko duen pertsonaren interesa piztu. Bi kasuetan esan behar da CV a atxiki dela. Bigarren parrafoa: LANPOSTURAKO EGOKITASUNA Lanpostuarekiko edota enpresarekiko interesa adieraziko da. Eskatutako ezaugarrien eta norberak dituenaren arteko koinzidentziak aipatuko dira, baina CVa errepikatu gabe eta hautagai ideala zarela adierazi nahiean (esajeratu gabe). Hirugarren parrafoa: ELKARRIZKETA Laneko elkarrizketa bat egitea eskatuko da. Agurra Adibidez: “Nire eskaera kontuan hartuko duzuelakoan, zuen esanetara naukazue elkarrizketa bat egiteko, eta bide batez, har ezazue nire agur zintzoa.Adeitasunez,” “Zure arreta eskertuz eta zure berrien zain, har ezazu nire agur zintzoa” Firma Errubrika, izen eta abizenak.
  34. 34. Gomendioak: ● Din A-4 paperean eta CVerako erabilitako kalitate berarekin ● Ordenagailuz (CV erako erabili den letra tipo berarekin gomendatzen da).Enpresa batzuk gutuna eskuz idatzia izatea eskatzen dute. Horrelakotan grafologia azterketa bat egingo zaio gutunari seguruenera. Ikus: https://www.primerempleo.com/blogs/blog.asp?id=388 ● Gehienez orrialde bateko luzera. ● Ordenatua, garbia, tarteak, marjinak eta koskak zaindu .
  35. 35. Aurkezpen gutuna eta curriculum vitae-a email-ez bidaltzeko gomendioak: 1) kontuz zure helbide elektronikoarekin. 1) email-eko “asunto” atala bete egin behar da. Inoiz ez utzi hutsik, bai harremanetako formulario bateko mezua denean bai zuzenean mezu elektronikoa bidaltzen ari garenean. Harremanetako pertsona bati zuzentzen bagatzaizkio “A la atención de” edo “...agurgarriarentzat” jarriko dugu. Lan eskaintza konkretu bati erantzuteko bada berriz: “Curriculuma lan eskaintza honi erantzunez bidaltzen dut”. Batzuetan beharrezkoa da lan eskaintzaren erreferentzia zenbakia adieraztea emaila idaztean.
  36. 36. 3)Testua ahalik eta gehien egokitu zuzentzen zaren lan eskaintza konkretura edo kandidaturara. Nahiz garbitzaile, administrari edo zerbitzari lanposturako aurkeztu, lanpostua edozein delarik ere esan zergatik interesatzen zaizun lanpostu hori eta zer daukazun emateko (zergatik zaren egokia lanpostu horretarako). Edukazio handiz adierazi zaitez eta kontuz ortografia akatsekin. Agurtzerakoan erabili horrelako esaldiak “Zure erantzunaren zain geratzen naiz, eskerrik asko zure arretagatik” edo “Quedo a la espera de su respuesta, gracias de antemano”. 3)Zure curriculuma erantsi PDF formatuan. Kontrakoa esaten ez bazaizu behintzat, CVak bidaltzeko formatu ohikoena PDF a da. Kontuz! Adi egon zein izen ematen diozun artxibo honi, ez bidali “CV2013″ edo antzeko izenekin. Zure curriculuma denez, “Olatz Imazen curriculum vitaea” edo “Olatz Imazen CVa” deituko diogu. Zure curriculumarekin batera online helbide bat atxiki badezakezu, askoz hobe, dudarik gabe jarri. Online curriculumak curriculum klasikoari balioa eransten dio, adibidez gehitu zenezake bideo aurkezpen bat.
  37. 37. 5)Emaila beraren eremua erabili aurkezpen gutuna idazteko. Eta currículum vitae-a dokumentu gehigarri moduan atxiki (honen inguruan hainbat iritzi daude, orientatzaile batzuk gomendatzen dute curriculumaren artxibo berean joatea, aurretik. Guk esandako eran gutuna agurrarekin hasiko da. 5)Email-aren bukaeran gure datu pertsonalak agertuko dira: email-a, telefonoa, linkedin (aukeran) eta twitter (aukeran). Azken bi sare sozial hauek profesionalki erabiltzen baditugu eta esanguratsuak direnean soilik gehituko ditugu.
  38. 38. 8. Frogak eta testak Hautagaia aurre-aukeratua izan denean, beste froga batzuk egiten dituzte, bilatzen ari direna ote den ziurtatzeko. 8.1. Test psikoteknikoak. a) Adimen testak. b) Gaitasun edo trebezia testak: ● Hitz egiteko gaitasuna. Hiztegia, ortografia, gramatika, ulermena... ● Zenbakizko gaitasuna edota problemak ebazteko gaitasuna kalkuloa, problemak... ● Ahozko arrazoimen frogak. Figurak eta espazioan beraien posizioa ikusita logika bilatu. ● Gaitasun administratiboak. Ofizinako lanak egingo dituen hautagaientzat. Azkartasuna eta zuzentzeko gaitasuna, arreta, nekeari erresistentzia, ordena…
  39. 39. 8.2. Nortasun testak Izaera eta nortasuna ebaluatzen dituzte, bai eta zenbait egoera jakinetan jarduteko modua ere 8.3 Lanbide-probak Lanpostuarekin erlazionatutako frogak. Egin beharreko ataza eta eginkizunekin lotutako trebetasunak eta ezagutzak aztertuz. 8.4 Kultura orokorreko testak.
  40. 40. Proba bakoitzerako gomendioak: Aholku orokorrak • Erlaxatuta eta lasai joan. Baita fisikoki eta psikikoki baldintzarik onenean ere. Deskantsatuta eta beharrezko orduak lo eginda. • Auto-konfiantza eta kontzentrazioa.
  41. 41. Aholkuak: Test psikoteknikoak • Argibideak ondo irakurri non, zer eta noiz jakiteko. • Kontzentratu zaitez zure frogan, ez galdu besteei begira denborarik. • Lehenengo bueltan galdera errazak edota erantzuna ziur dakizunak egin, utzi bukaerarako zalantzan dituzunak, zailenak edota ez dakizkizunak. • Bigarren bueltarako denbora baldin baduzu, errepasatu galdetegia eta txurian utzitakoak erantzun.
  42. 42. Aholkuak: Test psikoteknikoak • Normalean erantzun zuzen bakarra dago. • Kontutan izan oker erantzundako galderek negatiboki puntuatu dezaketela. • Ez aldatu erantzuna (ez bazaude behintzat oso ziur erantzun okerra dela). Gehienetan, lehenengo erantzundakoa izaten da zuzena. • Eliminazioz joka zenezake, hau da, baztertu arrazoituz erantzun zuzena ez direnak eta azkenerako erantzun zuzenarekin geratu. • Erantzunean akats mekanikorik ez dagoela konprobatu.
  43. 43. Aholkuak: Nortasun Testak • Erantzun zintzoa eman, froga hauetan zintzotasun eskala bat egoten da eta erraz antzeman daiteke gezurretan ibili garen edo ez. Ez konprobatu antzeko galderak berdin erantzun al dituzun, gehienetan ñabardurak egoten dira galdera bakoitzean, bata bestearengandik ezberdintzen dituenak. Zaren bezalakoa agertu zaitez, ez ibili irudi perfektu bat eman nahian, denok ditugu akats edo hobetu beharrekoak. Ez erantzun “beraiek entzutea nahiko luketela iruditzen zaizun hori”, ez baitakizu benetan beraiek zer nahi duten. • Ez pentsatu gehiegi erantzunak eta kontutan hartu egoera orokorretarako daudela pentsatuta.Adibidez: “lagunekin ateratzea gustatzen al zaizu? Posible da zuretzat gustagarriagoa izatea zinera joatea edo kirola egitea baina ez dizute hori galdetu. Galdera da lagunekin ateratzea gustatzen al zaizun. • Saia zaitez zehaztasunez erantzuten, definitu zure burua eta ez erabili erdi bideak. Adibidez: “pertsona alaia al zara?” Galdetzen badizute.Seguru triste zauden uneak ere badituzula baina orokorrean alaia bazara baietz erantzun ezazu. • Ez utzi gairik erantzun gabe, nahiz eta aukeretatik bat ere ez etorri zurekin bat, aukeratu zure izateko modura gehien gerturatzen den erantzuna.
  44. 44. Nortasun Testak Web guneetan: http://heziraul.eus/tag/test-psikoteknikoak/
  45. 45. 9. Lan elkarrizketa • Lana egikaritzeko beharrezko ezagutzak dituzula demostratu. • Lana egikaritu daitekeela demostratu. • Enpresa gurekin irabazten ateratzen dela konbenzitu. • Lan taldean era armoniotsuan egokituko garela konbenzitu.
  46. 46. ELKARRIZKETA PRESTATU • NORBERE BURUA EZAGUTU (positibo eta negatiboa) • EZAGUTU ETA DEFENDATU CURRICULUMA • EZAGUTU ENPRESA (bilatu interneten ahalik eta informazio gehien, lagunei galdetu...) • DOSSIER BAT PRESTATU (curriculuma, tituluak...)
  47. 47. PRESTATU PRESTATU PRESTATU Ondo ezagutu behar duzu zure cv Bilatu enpresaren informazioa Entsaiatu Pentsatu zeintzuk izan daitezkeen galderak
  48. 48. Elkarrizketarako gomendioak: KANPOKO ITXURA: ● Garbitasuna ● Gizonak afeitatuta; bizarra txukun eraman ● Neskak pitxiak eta makillajea diskretua izan dadila. ● Janzkera: enpresako estiloaren arabera. Ez badugu ezagutzen beti jantzi modu neutroan eta txukun. Arropa erosoa, ez estrenatu arropa. ● Zaindu eman nahi dugun irudia. Ez erakutsi talde sozial konkretu batekoak garela. ● Emakumeek ez minifaldarik, ez eskoterik ez soineko deigarririk. Ez eraman kiroletako insigniak, ez politikoak… ELKARRIZKETA AURREKO MOMENTUAK: ● Puntualitatea. Joan egun bat lehenago edo ordubete lehenago elkarrizketa lekura. ● Kontuz esku izerdituekin ● Jatorki portatu eta edukazio onekoa izan denekin.
  49. 49. ELKARRIZKETAN ZEHAR AHOZKO KOMUNIKAZIOA: ● Zuzen saludatu eta eskua eman. ● Hitz egin elkarrizketatzailea “zuka” eta gazteleraz“de usted”, berak espreski eskatu ezean horrela ez egiteko. Hizkuntza erraza eta argia, hitz kolokiak, takoak eta muletilak ez erabili. Hizkuntza argia eta arrunta. Ez hitz egin altuegi edo bajuegi. ● Ahots lasaia, baina ez motela. ● Ez erantzun monosilaboekin (“bai” “ez”, informazioa eman behar da.) Saihestu: ● Ez hitz egin politikaz, erlijioaz, epai moralik ez eman ● Aurreko nagusiei, lankideei edo lanari buruz ez gaizki hitz ● Zure gaitasun profesionalari buruz ez egin zalantzarik ● Ez hitz egin soldatari buruz. Diru gehiago irabazteagatik lanaz aldatu nahi degunetan salbu. ● Ez gezurrik esan, ez hitz egin gai pertsonalei buruz.
  50. 50. ELKARRIZKETAN ZEHAR AHOZKO KOMUNIKAZIOA: ● Elkarrizketaren hasieran konfiantza irabazteko galdera errazak egin ditzakete ● Curriculuma ondo ezagutu, lehenengo galdera curriculumaren puntu garrantzitsuen errepasoa egiteko eska dezakete.. ● Galdera guztiak erantzun, ez badituzu erantzuten aurrera jarraituko du baina berriz beranduago galdetuko dizu beste modu batera. ● Zein soldata nahi duzun galdetuz gero: «hitzarmenaren araberakoa» esan. ● Enpresari buruzko interesa adierazi (demostratu enpresa ezagutzen duzula) ● Galdera konprometituei (familia, politika, erlijioa, morala, gai gatazkatsuei buruz iritzia… erantzun orokorra eman. Ez geratu erantzunik gabe: «nire bizitza pertsonalak ez du nire lanean txarrera eragingo» «beti egoten naiz lanarekin konprometitua»… ● Ez zaitez gehiegi luzatu ● Naturaltasunez jokatu, ez eman zu ez zaren baten irudia, baina hori bai, baduzu zurea hobetzea.
  51. 51. ELKARRIZKETAN ZEHAR AHOZKO KOMUNIKAZIOA: Erantzuten jakitea ● Ondo pentsatu esan nahi duzuna eta lasai erantzun. Zalantzarik bazenu, argitu . ● Pentsatzeko denbora irabazteko, egin dizuten galdera hori “oihartzun “modura errepikatu zenezake ● Positiboki hitz egin, segurtasunez eta “zure alde”. Adibidez:
  52. 52. ELKARRIZKETAN ZEHAR AHOZKO KOMUNIKAZIOA: Erantzuten jakitea ESAN... ✓ Postu hau interesatzen zait/ Prestakuntza daukat/Oinarri on bat daukat ✓ Praktikatik ikasi dut/Gaitasuna daukat/Esperientzia daukat ✓ Ilusioa eta gogoa ditut ✓ Nahikoa heldutasun daukat ✓ Nire kontratua bukatu egin zen ✓ Hainbat kasutan ikuspuntu desberdinak genituen ✓ Ikastaro bat egiteko/Ikasteko aprobetxatu nuen ✓ Emakumea lanean hartzea garantia bat da ✓ Umeen zaintzaz arduratzen dira ni ez nagoenean ✓ Ez dut gaixotasunik ✓ Ziur nago… ✓ Benetan… ✓ Seguru nago, bai… EZ ESAN... × Esperientzia falta zait/Bakarrik ikasketak ditut/Praktika falta zait × Ez nituen ikasketak bukatu/Bakarrik ikasketa hauek egin nituen/Ez daukat titulurik × Oso gaztea naiz/Ezjakina naiz × Zaharregia naiz × Kaleratu egin ninduten × Nagusiarekin eztabaida bat izan nuen (edo lankideekin) × Denboraldi horretan ez nuen ezer egin × Zaila da emakumea lanean hartzea × Umeen zaintzan denbora asko pasatzen dut × Gaixotasun hau izan dut × Iruditzen zait… × Agian… × Baliteke…
  53. 53. ELKARRIZKETAN ZEHAR AHOZKO KOMUNIKAZIOA: Erantzuten jakitea ● Azpimarratu eta konpentsatu: batez ere zure alde txarrak edo kontrakoak direnak zure alde jarriz. Adibidez: gaztea nahiz eta esperientzia gutxi dut baina horrexegatik dut lanpostu honetan aritzeko ilusioa . Gainera, hau dela eta, laneko ohitura txarrik edo biziorik ere ez dut. ● Zure alde txarrak esateko eskatzen badizute, ez esan ez dituzula (ez da sinesgarria eta). Ohikoenak aipatu, edozeinek dituenak, adibidez: ✔Neure buruarekin zorrotza edo exijenteegia izan naiteke ✔Arazoek eragin diezadakete baina azkar errekuperatzen naiz ✔Perfekziozalea naiz, ongi egindako lana gustatzen zait ✔Edozeini ez dizkiot nire kontu pertsonalak kontatzen, baina jendearekin ongi eramaten naiz.
  54. 54. ELKARRIZKETAN ZEHAR AHOZKO KOMUNIKAZIOA: Galderak egin ● Zuk ere egin ditzakezu galderak. Egia esan, elkarrizketalariak zuk galderak egitea espero du. Eta baloratu egingo du, beraz galdera egokiak egin itzazu. EZ GALDETU × Soldatagatik, oporrengatik, ordutegiarengatik × Ez egin oztoporen bat edo lanerako eragozpenen bat sor dezakeen galderarik. Adibidez: “atera al naiteke astean bi aldiz ordubete lehenago,? umea zaindu behar dut/entrenamendua daukat…” × Ez galdetu elkarrizketalariari ea zer moduz egin duzun, zer moduz ikusi zaituen, edo ea bere ustez aukerarik ba duzun. Ez dizu erantzun zuzenik emango eta galdetu izana gaizki baloratuko dizu. GALDETU ✓ Zertan lan egingo dudan: laneko ardurei/zereginei buruz informatuko nauzu? ✓ Zein da lanpostu hau sortu izanaren arrazoia? ✓ Zeintzuk izango dira nire kolaboratzaileak? ✓ Enpresa handitzen eta nazioartekotzen ari al da? ✓ Noiz hasiko litzateke aukeratzen duzuena lanean?
  55. 55. EZ-AHOZKO KOMUNIKAZIOA: ● Elkarrizketatzaileak esandakoan eseriko gara. ● Ez eseri aulkiaren iskinan. Ezta oso erlajatuta ere. ● Ez apoiatu elkarrizketatzailearen mahaiean, ez utzi bere mahaiean gure objeturik ● Aurpegira begiratu, bat baino gehiago badaude denei . Elkarizketatzailearen begiradari ez egin ihes. Ez egin keinu gehiegi. ● Sahiestu tick-ak. ● Ez gurutzatu besoak, ez sartu eskuak poltsikoetan ● Ez erre ● Ez jan goxoki edo txiklerik... ● Edariren bat eskaintzen badigute ez eskatu alkoholduna edo gasduna. Ezta eszitantea ere. Nerbioak kontrolatzen saiatu. ELKARRIZKETAN ZEHAR
  56. 56. OHIKO GALDERAK FORMAKUNTZA: Gure curriculuma defendatzeko prest egon behar gara, gure indarguneak eta ahuleziak ezagutuz ● Zergatik ikasi duzu hau? ● Zein ikasgai gustatzen zitzaizkizun gehien eta zein gutxien? ● Ikasten jarraitzeko asmoa duzu? ● Zergatik utzi zenituen ikasketak? (azpimarratu umea zinela eta garai hori pasatu zela, hori adierazten duela berriz ikasten hasi izanak) ● Esperientzia falta zaizu, ezta? (motibazioa, ilusioa, azkar ikasteko gaitasuna, dedikazioa… ditugula adierazi,) ● Ez al zaizu iruditzen lanpostu honetarako kualifikazio eskasa duzula?
  57. 57. OHIKO GALDERAK NORTASUNA ● Hitz egidazu zutaz ● Esadazu 3 bertute eta 3 akats ● Defenda zaitez 5 adjektiborekin eta justifika itzazu ● Kontaidazu anekdota non egoera bat arrakastaz konpondu zenuen ● Zein da hartu behar izan duzun erabakirik zailena? ● Zer ekarpen egin diezaiokezu gure enpresari? ● Nahiago duzu bakarrik edo taldean lan egin? ● Zer pertsonak edo egoerek ateratzen zaituzte zure onetik? ● Erraz galtzen al dituzu nerbioak? ● Zer egiten duzu denbora librean? Batzuetan postuarekin zerikusirik ez duten galderak edo iruzkinak egin diezazkigukete gure erreakzioa ikusteko. Lasai egon behar dugu, eta adierazi behar dugu galdera hori ez dela garrantzitsua lanposturako, edo beste galdera batekin erantzun behar diogu elkarrizketatzaileari, baina polemikan sartu gabe.
  58. 58. OHIKO GALDERAK AURRETIK IZANDAKO LANAK, EGUNGO ETA ETORKIZUNEKO LANA: ● Zer jarduera egiten zenituen aurreko lanean? ● Nola konpontzen zinen lankide eta nagusiekin? ● Zergatik utzi zenuen aurreko lana? ● Zergatik lan egin nahi duzu gurekin? (Enpresa ezagutu behar dugu elkarrizketa aurretik. Gure ezaugarriak eta enpresaren beharrak bat datozela adierazi) ● Zein enpresa motatan gustatuko litzaizuke lan egitea? ● Lantokiari dagokionez, ba al duzu lekua dela eta lehentasunik?
  59. 59. OHIKO GALDERAK HAUTAGAIAK EGIN DITZAKEEN GALDERAK: ● Zein konpetentzia zehatz eskatzen ditu postuak? ● Zein zeregin egin behar dira? ● Enpresak ba al du hasi berrientzako formakuntza planik? ● Nola jakingo dut hautatua izaten banaiz? ● Zeintzuk izango dira nire lankideak, departamentu honetan zenbat langile daude? ELKARRIZKETA ONDOREN: ● Hausnartu: egin dugunaz, ahozko eta ez-ahozko komunikazioaz, galdera-erantzunez, hobetu beharrekoez. ● Hautatuak bagara, primeran. Bestela, bizitakoaz ikasi egin behar dugu.
  60. 60. ELKARRIZKETAK INTERNETEN: http://heziraul.eus/tag/elkarrizketak/
  61. 61. ESKERRIK ASKO! DIAPOSITIBAK EGITEKO ANTONIO GUIRAO LPO KO IRAKASLEAREN MATERIALA ERABILI DUT, BERAK IRAKASLEEKIN ELKARBANATZEKO BAIMENA EMAN DUELAKO.
  62. 62. Reconocimiento - NoComercial - CompartirIgual (by-nc- sa): No se permite un uso comercial de la obra original ni de las posibles obras derivadas, la distribución de las cuales se debe hacer con una licencia igual a la que regula la obra original.

×