2. Perpaus nagusiaren eta
mendekoaren arteko muga
ezartzeko, gehienetan, koma
erabiltzen da mendeko
perpausa aurretik doanean,
baldin eta mendeko perpaus
horrek ez badu galdegai
funtzioa.
Galdegaia: Perpaus batean, berria den edo
azpimarratu nahi den zerbait jakinarazten duen atala.
3. START
Copy a sticky
note, then type in
your idea.
Adibide hauetan,
mendeko perpausa
mintzagaia da, eta
komaz bereiziko dugu.
Aurreko hilabetean, oso eguraldi ona egin zuen.
Autoa ongi eramaten ikasteko, praktika-ordu asko egin behar dira.
Lehenago esan dugun bezala, mintzagaia komaz bereiziko dugu.
Mintzagaia: Esaldian, lehendik ezagutzen dena errepikatzen duen atala.
4. Mendeko perpausak
galdegai funtzioa
duenean
(nabarmendu nahi
den elementua
esaldiko informazio
garrantzitsuena
biltzen duelako),
aditzaren aurrean
jartzen da, eta
komarik gabe
idazten da:
Aurreko hilabetean egin zuen oso eguraldi ona.
[NOIZ egin zuen oso eguraldi ona?]
Autoa ongi eramaten ikasteko egin behar dira praktika-ordu
asko. [ZERTARAKO egin behar dira praktika-ordu asko?]
Lehenago esan dugun bezala bereiziko dugu mintzagaia
komaz. [NOLA bereiziko dugu mintzagaia komaz?]
5. Mendeko perpausaren barruan ez dugu koma arruntik
jarriko. Hala ere, mendeko perpausaren barruan
elementuren bat tartekatu behar izanez gero, koma parea
baino hobe komaz bestelako puntuazio markak erabiltzea:
parentesiak edo marra luzeak.
Euskara ikasgaian, puntuazioaren gaian, ikasi genuenez, mendeko
perpausaren barruan ez dugu koma arruntik jarriko. [Mendeko perpausaren
barruan doazen tartekietan ez dira komak gomendatzen]
6. START
Copy a sticky
note, then type in
your idea.
Hobe honela:
Euskara ikasgaian ─puntuazioaren gaian─ikasi genuenez, mendeko
perpausaren barruan ez dugu koma arruntik jarriko.
Euskara ikasgaian (puntuazioaren gaian) ikasi genuenez, mendeko
perpausaren barruan ez dugu koma arruntik jarriko.
7. Tartekietan ez eze, bada komaz lagunduta joan ohi den
aditz-isiltzezko perpaus-elkarketa, baina hor ere ez
dugu komarik idatziko mendeko perpaus batean badoa.
Haserretu, eta gelatik alde egin duzu.
Haserretu (egin zara), eta gelatik alde egin duzu. >
Haserretu, eta gelatik alde egin duzu.
Beraz, maila bereko
perpausak
juntatzean, aditza
isiltzen bada, koma
jarriko dugu aditz
laguntzailearen
ordez:
8. Copy a sticky
note, then type in
your idea.
Aldiz, aditz-isiltzea
mendeko perpausean
gertatzen bada, ez dugu
komarik jarriko:
Haserretu, eta gelatik alde egin duzunez gero, ez duzu gaia behar bezala ulertu.
Haserretu eta gelatik alde egin duzunez gero, ez duzu gaia behar bezala ulertu.
Ikasleak proiektua bukatu, eta irakasleari eman ondoren, lasaitu ederra hartu du.
Ikasleak proiektua bukatu eta irakasleari eman ondoren, lasaitu ederra hartu du.
10. Copy a sticky
note, then type in
your idea.
Komaz idaztekoak dira
honako hauek:
Irakaslea berandu etorri denez, ikasleek alde egin dute.
Ikasleek alde egin dute, irakaslea berandu etorri baita.
-(e)nez edo bait daramaten azalpenezko kausalak:
Azalpenezko kausala: baieztapen bat oinarritzeko, esplikatzeko erabiltzen du perpaus kausala hiztunak;
hala, bere gain hartzen du azalpenaren erantzukizuna.
11. Copy a sticky
note, then type in
your idea. Komarik gabe lotzen dira
beste hauek:
Esan behar dugu asko gustatzen zaiola gurekin ibiltzea.
Azpimarratu behar da denek egin dutela ahalegin berezia.
Perpaus osagarriak (-(e)la perpausak), aditz nagusiaren
aurretik zein atzetik doazela:
Baina, kontuz! Mintzagaia denean, koma behar du:
Dirua lapurtutakoa izan zela, lapurrak konfesatu du [eta ez beste inork].
12. Zehar-galderak [-(e)n atzizkiaz eraturiko perpaus
osagarriak]:
Galde iezaiozu noiz ekarriko dituen eramandako liburuak.
Ez dakigu noiz erosiko diguten ordenagailua.
Mendeko perpaus batean beste mendeko perpaus
bat.
Aurreko hilabetean, oso eguraldi
ona egin zuenez, hainbestetan
joan ginen mendira.
Aurreko hilabetean oso eguraldi
ona egin zuenez, hainbestetan
joan ginen mendira.
13. Autoa ongi eramaten ikasteko,
praktika-ordu asko egin behar
direnez, ahalik eta lasterren
hasiko naiz praktikatzen.
Autoa ongi eramaten ikasteko
praktika-ordu asko egin behar
direnez, ahalik eta lasterren hasiko
naiz praktikatzen.
Lehenago esan dugun bezala,
mintzagaia komaz bereiziko
badugu ere, kontuz: subjektuaren
ostean ez da eta komarik jartzen.
Lehenago esan dugun bezala
mintzagaia komaz bereiziko
badugu ere, kontuz: subjektuaren
ostean ez da eta komarik jartzen.
14. Copy a sticky
note, then type in
your idea. Komaz zein komarik gabe
lot daitezke:
Mendeko perpausa atzean jartzen denean, perpausaren
funtzioaren arabera jarriko dugu (edo ez dugu jarriko) koma:
Telefono zenbaki honetara deitu behar duzu larrialdiren bat gertatuz gero.
[Zer egin behar dut larrialdiren bat gertatuz gero?]
Barazarretik etortzen naiz lanera elurra egiten duenean.
[Nondik etortzen zara lanera elurra egiten duenean?]
1
Mendeko perpausa galderaren (inplizitu edo esplizitua) zatia denean,
ez dugu komarik jarriko:
15. Arratsaldeko sei eta erdietan, azterketa amaitu bezain laster. [Noiz iritsi zinen
etxera?]
Gazta eta ogia, hamaiketakoa egiteko. [Zer dakarzu poltsa horretan?]
2 Aldiz, informazio gehigarria denean (ez denean galderaren parte), komaz bereiziko
dugu:
3
Galdera bat izan beharrean bi badira, koma jarri behar da:
Bilbon bizi da, lagunekin. [Non bizi da, eta norekin?]
Medikuak agindu dizkit, buruko minez nagoenean hartzeko. [Nork agindu
dizkizu botika horiek, eta zertarako?]
16. Perpaus zirkunstantzialak-eta (lekuzkoak, denborazkoak,
moduzkoak…), kasuan-kasuan esaldian betetzen duten
funtzioaren arabera:
Etxera joaten garenean(,) Ander ikusten dugu.
Gaur(,) irakasleak egindako lana bukatuko dugu.
XX. mendean(,) aldaketa zientifiko, teknologiko eta sozialak biziagotu egin
ziren.
Gaur egun(,) etxe askotan gertatzen dira halako gertakariak.