Ce diaporama a bien été signalé.
Nous utilisons votre profil LinkedIn et vos données d’activité pour vous proposer des publicités personnalisées et pertinentes. Vous pouvez changer vos préférences de publicités à tout moment.

Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

  • Identifiez-vous pour voir les commentaires

Mezu elektronikoak idazteko aholkuak

  1. 1. MEZU ELEKTRONIKOAK Mezu elektronikoak idazteko aholkuak
  2. 2. Aurkibidea • Sarrera • Mezu komunikatiboak • Mezuaren gaia - Gaia idazteko irizpideak • Mezuaren muina - Agurrak - Mezuen sarrera - Hartzailea kontuan izan - Paragrafoak - Ortotipografia - Diseinua • Informazio osagarria - Erantsitako dokumentuan - Lotura bidez • Bibliografia 2
  3. 3. Sarrera Posta elektronikoa komunikatzeko maiz erabiltzen dugun erreminta da. Laneko mezu zein mezu pertsonalak bidaltzeko tresna arrunt bilakatu da, askotarikoak baitira eskaintzen dituen abantailak: merkea, azkarra eta erosoa izateaz gain, mezuarekin batera datuak, fitxategiak eta bestelako materialak bidaltzeko aukera ematen du. 3
  4. 4. Mezu komunikatiboak Mezu elektroniko komunikatiboak sortzeko, beharrezkoa da honako eremu hauetan zer eta nola idatzi behar dugun aztertzea: 4
  5. 5. Mezuaren gaia Posta elektronikoetan gaia dugu tituluaren lana betetzen duen atala. Administrazioko idazki guztietan, eta mezu elektronikoetan ere bai, izenburuak berebiziko garrantzia hartzen du, titulu on batek hasiera-hasieratik gaian zentratuko baitu irakurlea. Gaia argi, labur eta zehatz aurkeztu behar duzu, eta hori lortzeko zenbait irizpide izan beharko dituzu kontuan. 5
  6. 6. Gaia idazteko irizpideak (I) Lexikoa: Edukia hobekien islatzen duten hitzak erabili. Hitz zehatz eta ezagunak aukeratu. Hitz bakarrean esan daitekeena ez luzatu, ez erabili beharrezkoak baino hitz gehiago. Hitz luze eta laburren artean, berdinean aukeratu laburra. 6 afera egiteko, arazo fermu irmo erabilpena eman erabili deskribapena egin deskribatu
  7. 7. Gaia idazteko irizpideak (II) Gai bakarra: Mezu bakoitzean gai bakarra garatuko dugu, gaikoa. Eta mezuko ideia ezberdinak paragrafotan antolatuko ditugu. Bi gai azaldu behar baditugu, hobe da bi mezutan bidaltzea. 7 ─ Hondakinen kudeaketa eta bi puntuen osteko azalpena ─ Berariazko ikastaroak eta lan eskaintza ─ Hondakinen kudeaketa ─ Bi puntuen osteko azalpena ─ Berariazko ikastaroak: apirila ─ Lan eskaintza Aste Santurako
  8. 8. Gaia idazteko irizpideak (III) Deskribapena: Gai bera jorratzen den mezuetan deskribapen bera erabili, sailkatze eta artxibatze lana errazteko. Ez egin halako nahasterik gai bereko mezuetan: 8 ─ Berariazko ikastaroak: apirila ─ Ikastaroak ─ Ikastaroen katalogoa ─ Ikastaroen berri ─ Ikastaroen egutegia Egokiak dira, baina lotuta dauden mezuetan hobe bertsio bakarra erabiltzea argi gera dadin gai bera jorratzen dela.
  9. 9. Mezuaren muina Mezuaren muinean argi, erraz eta zehatz idatzi behar duzu, mezuen helburu nagusia hartzaileak mezuak ondo ulertzea baita. Jarraian, mezu argi eta komunikatiboak idazteko lagungarri izango zaizkizun aholku batzuk eskaintzen dizkizugu. 9
  10. 10. Agurrak Agurrak beharrezko direnean soilik erabiliko ditugu. Esate baterako, mezu bidez sortzen diren elkarrizketetan ez dugu zertan agurra behin eta berriro errepikatu, nahikoa izango baita hasierako mezuan jarri dugunarekin. 10
  11. 11. Agurrak: Hasierako agurrak • Formalak • Neutroak 11 Alkate jaun/andre agurgarria: Alkate jaun/andre agurgarri hori: Jaun/Andre agurgarria: Jaun/Andre agurgarri hori: Alkate jaun/andrea: Alkate jaun/andre hori: Jaun/Andrea: Jaun/Andre hori: Agurrak formaltasun-mailaren arabera honela sailkatzen ditugu:
  12. 12. Agurrak: Hasierako agurrak (II) • Lagunartekoak • Ez erabili halako formularik: 12 Laguna/Adiskidea: Lagun/Adiskide hori: Kaixo, lagun: Jaun/Andere Txit agurgarria: Jaun/Andere Txit argia:
  13. 13. Agurrak: Bukaerako agurrak • Formalak • Neutroak 13 Adeitasunez, agur. Begirunez, agur. Mila esker, eta agur. Horrenbestez, agur. Besterik gabe, agur. Jaso ezazu nire agurra.
  14. 14. Agurrak: Bukaerako agurrak (II) • Lagunartekoak Kontuz! Ez dira nahastu behar maila ezberdinetako agurrak. Ez egin halakorik: Hasteko Alkate andre agurgarria erabili, eta, bukatzeko, Besterik gabe, agur. 14 Agur, lagun/adiskide. Agur bero bat. Besarkada bat. Ez adiorik.
  15. 15. Mezuen sarrera Mezu elektronikoetan, agurraren ostean, sarrera esaldia jartzea komeni da gaian sartzeko. Hona hemen adibide batzuk: 15 Honekin batera bidaltzen dizut… Mezu honen bidez gogorarazi nahi dizut… Dokumentuetan aurkitutako akatsak direla eta… Azterketan izena emateko baldintzei dagokienez… Telefonoz aipatutakoaren haritik…
  16. 16. Hartzailea kontuan izan 16 Geure burua aurkeztu, lehenengoz zuzentzen bagatzaizkio. Kontuan izan hartzailea, eta hark zer dakien azalduko dugun gaiaren inguruan.
  17. 17. Paragrafoak • Ez dugu hiru paragrafotik gorako mezurik idatziko, ahal dela. • Paragrafo bakoitzean ideia bakarra garatuko dugu. • Paragrafoak edukiaren garrantziaren arabera honela ordenatuko ditugu: 17 1. ideia Garrantzitsuena 2. ideia 3. ideia
  18. 18. Ortotipografia • Koloreak erabili loturetan soilik; gainerakoan, hondo zuria eta letra beltza gomendatzen da. • Ez idatzi larriz: HASERREA adierazten du, eta irakurketa oztopatzen. • 12 puntuko letra tamaina da egokiena, tarteko neurritzat hartzen baita. 18
  19. 19. Diseinua • Informazioa, ahal dela, zerrenda bidez eman. • Zuriuneak utzi ertzetan eta paragrafo artean. • Ohiko letra motak aukeratu: Verdana, Arial, Calibri, Century Gothic… Mezuaren muinean, emandako aholkuez gain, gomendatzen da esaldi labur eta errazak erabiltzea. Hala ere, noizean behin, esaldi luzeak tartekatzeak mesede egin diezaioke testuaren erritmoari. 19
  20. 20. Informazio osagarria Mezuaren muinean ezinbesteko informazioa baino ez dugu jarriko; hortik gorakoa osagarri moduan jarriko dugu. Bi era aukeran: Erantsitako dokumentuan Lotura bidez 20
  21. 21. Erantsitako dokumentuan PDF formatua erabili, pisu gutxiko dokumentuak bidaltzeko. Babestu nahi dugun informazioa PDF dokumentuan erantsi: ez idatzi mezuaren muinean erraz manipulatzen baita. 21
  22. 22. • Bideo eta argazkiak zerbitzari berezietan jarri, eta gehitu lotura mezuan. • Hala ere, sarritan ezin dira zabaldu. Arazo hori saihesteko, gehitu loturak dokumentu edo webguneetara. • Jarri loturak testuko hitz esanguratsuenetan, ez erabili URLa lotura gisa. http://www.ivap.euskadi.eus 22
  23. 23. Lotura bidez • Loturek bi osagai nagusi dituzte: Ainguratze elementuak adierazten du erabiltzaileak zein hitzetan klikatu behar duen hipertestura joateko. Hipertestu erreferentziak helbide osoa adierazten du; erabiltzaileak ainguratze elementua klikatzean irekiko den orri zehatza, hain zuzen ere. http://www.ivap.euskadi.eus 23
  24. 24. Ongi bereizi testua eta loturak. Testua idatzi; ondoren, jarri loturak hitz esanguratsuenetan, eta ez jarri helbide osoa ainguratze elementu bezala. Ez jarri lotura gehiegi, beharrezkoak baino ez. Tipografikoki desberdindu lotura nagusiak eta bigarren mailakoak. Erabili aingura elementua agertzen den lehenengo aldian, gainerakoetan testu arrunt gisa aurkeztu. 24 Loturetarako estilo aholkuak:
  25. 25. Ainguren eta hipertestuko helburuen arteko lotura sendoa egin: erabiltzaileak jakin behar du klikatu baino lehen zer aurkituko duen bertan klikatuta. Ainguratze testu laburrak, esanguratsuak eta errazak aukeratu. Ahal dela, esaldi edo paragrafoaren bukaeran kokatu loturak. Loturak zuzenean eraman behar du eduki jakin batera, ez gune bateko hasierako orrira. Loturak dokumentu batera bagaramatza, adierazi ondo dokumentuaren formatua eta pisua. 25
  26. 26. Bibliografia • Ramón Salaverría. Redacción en Internet. Curso online. • IVAP. KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOA. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. • Eugenio Siccardi. Cómo escribir un mail. 26
  27. 27. 27

×