SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  19
Lolo untxi
ezberdina
Badira untxi lodiak eta untxi
argalak, untxi altuak eta
untxi txikitxoak,
untxi bizkorrak eta untxi
makalak,
untxi zikinak eta untxi
garbiak,
untxi emeak eta untxi arrak.
Eta den-denek belarri luzeak
dituzte.
Lolok ere belarri luzeak
zituen, baina...
Baina... ezberdinak ziren Loloren belarriak. Tente egon beharko
zuten biek... Baina eskubiko belarria erori egiten zitzaion.
-Belarri erori, belarri erori! –oihukatzen zioten besteek.
-Jarri belarriak tente, guk bezala!
Ai! Zer ez zuen egingo
Lolok, bi belarriak
tente edukitzeagatik...!
Zuhaitz adar batetik
buruz behera jarriz
gero, orduan bai,
tente-tente belarriak,
baina... ezin pasako
zuen, bada, bizitza
osoa buruz behera
zintzilik!
Beraz, inork ez ikusteko, belarriak estaltzea erabaki zuen. Eta amonaren
teontziaren zorroa jantzi zuen txano gisa. Gainerako untxiak barrez
lehertu ziren, inoiz ez baitzuten ikusi hain gauza barregarririk. Zorionez,
Lolok ezin zien entzun. Dena den, oso gaizki sentitu zen.
Gero, eskuineko belarriari
tente eusteko, azenario bat
jartzen ahalegindu zen.
Untxiek barre eta barre
jarraitzen zuten.
–Egingo al dizut kosk
belarrian? –galdetu
zion haietako batek.
Geroago, soka bat
eta txotx bat erabili
zituen.
Beste untxiek barrez
lehertu beharrean
zeuden.
Ondoren,
belarria
bendatu zuen.
Geroxeago,
arrantzarako
kanabera batekin
eta arroparentzako
pintza batekin saiatu
zen belarriari eusten.
Globo batekin ere
saiatu zen.
Eta untxiak hantxe,
itzulipurdika, barrez
ito beharrean.
Baina ezerk ez zuen bere belarria konpondu;
erorita jarraitzen zuen. Lolo, oso triste eta
haserre, basoan babestu zen eta hala esan zuen
oihuka:
-Moztu egingo dut belarri nazkante hau! Eta
horrela ez didate gehiago barrerik egingo!
Baina pentsatu zuen
agian medikuak
lagundu ahal izango
ziola.
Sendagileak barrutik eta kanpotik aztertu zituen Loloren
belarriak. Neurtu, pisatu eta ondo begiratu ondoren, esan zuen:
-Mmmm... Zure belarriari tinkotasun apur bat falta zaio, baina
gainerakoan ederki: ederki aditzen duzu. Gainera, ez dago bi
belarri berdinik. Eta, agur esaterakoan, azenario bat oparitu zion
Lolori.
Etxerako bidean,
medikuak esandakoa
zeukan buruan Lolok.
Egia zen, ez zegoen
belarri bat bestea
bezalakoxea zenik:
aitonarenak gogorrak
ziren, amonarenak oso
leunak,
amarenak txikiak
eta aitarenak, berriz,
handiak.
Eta nik neuk belarri bat
zuzena dut eta bestea
eroria: gorantz bata eta
beherantz bestea. Goian,
behean...
-Hemen dugu Lolo! –
egin zuen oihu
untxitxo batek,
etortzen ikusi zuenean.
-Kaixo, Lolo! –agurtu zuen untxi nagusietako batek-.
Zure zain geunden. Trikimailu berriren bat asmatu al
duzu, zure belarri horrentzat? Barre pixka bat egiteko
gogoz gaude!
-Humm..., bai. Bada, etor zaitezte
bihar muinora bina azenario eta soka
bana hartuta. Ikusiko duzue zer ondo
pasatuko dugun.
Hurrengo egunean, Lolok esan zien:
-Entzun ondo! Lotu denok azenarioa belarri bati. Orain denok dugu
belarri bat eroria eta bestea tente. Untxiek elkarri begiratu zioten eta
barrez hasi ziren. Handik gutxira denak barre algaraka zeuden, inoiz ez
baitzuten hain ongi pasa.
Eta handik aurrera ez zen batere kezkatu
ezberdina izateagatik.
Eta Lolok beste guztiek baino hobeto pasatu
zuen.
Itzultzaileak:
Ezozi Arizaga
Isabel Diego
Marian Gamarra Mayor
Ahotsa:
Pako Eizagirre
Montajea:
Ima Agiriano
Lolo, un conejo diferente

Contenu connexe

Plus de ignacioaldekoa1 (20)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Tulipan txikia3
Tulipan txikia3Tulipan txikia3
Tulipan txikia3
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Lehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerraLehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerra
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Errauskin printzea td
Errauskin printzea tdErrauskin printzea td
Errauskin printzea td
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 

Lolo untxi ezberdina td

  • 2. Badira untxi lodiak eta untxi argalak, untxi altuak eta untxi txikitxoak, untxi bizkorrak eta untxi makalak, untxi zikinak eta untxi garbiak, untxi emeak eta untxi arrak. Eta den-denek belarri luzeak dituzte. Lolok ere belarri luzeak zituen, baina...
  • 3. Baina... ezberdinak ziren Loloren belarriak. Tente egon beharko zuten biek... Baina eskubiko belarria erori egiten zitzaion. -Belarri erori, belarri erori! –oihukatzen zioten besteek. -Jarri belarriak tente, guk bezala!
  • 4. Ai! Zer ez zuen egingo Lolok, bi belarriak tente edukitzeagatik...! Zuhaitz adar batetik buruz behera jarriz gero, orduan bai, tente-tente belarriak, baina... ezin pasako zuen, bada, bizitza osoa buruz behera zintzilik!
  • 5. Beraz, inork ez ikusteko, belarriak estaltzea erabaki zuen. Eta amonaren teontziaren zorroa jantzi zuen txano gisa. Gainerako untxiak barrez lehertu ziren, inoiz ez baitzuten ikusi hain gauza barregarririk. Zorionez, Lolok ezin zien entzun. Dena den, oso gaizki sentitu zen.
  • 6. Gero, eskuineko belarriari tente eusteko, azenario bat jartzen ahalegindu zen. Untxiek barre eta barre jarraitzen zuten. –Egingo al dizut kosk belarrian? –galdetu zion haietako batek.
  • 7. Geroago, soka bat eta txotx bat erabili zituen. Beste untxiek barrez lehertu beharrean zeuden.
  • 10. Globo batekin ere saiatu zen. Eta untxiak hantxe, itzulipurdika, barrez ito beharrean.
  • 11. Baina ezerk ez zuen bere belarria konpondu; erorita jarraitzen zuen. Lolo, oso triste eta haserre, basoan babestu zen eta hala esan zuen oihuka: -Moztu egingo dut belarri nazkante hau! Eta horrela ez didate gehiago barrerik egingo!
  • 12. Baina pentsatu zuen agian medikuak lagundu ahal izango ziola.
  • 13. Sendagileak barrutik eta kanpotik aztertu zituen Loloren belarriak. Neurtu, pisatu eta ondo begiratu ondoren, esan zuen: -Mmmm... Zure belarriari tinkotasun apur bat falta zaio, baina gainerakoan ederki: ederki aditzen duzu. Gainera, ez dago bi belarri berdinik. Eta, agur esaterakoan, azenario bat oparitu zion Lolori.
  • 14. Etxerako bidean, medikuak esandakoa zeukan buruan Lolok. Egia zen, ez zegoen belarri bat bestea bezalakoxea zenik: aitonarenak gogorrak ziren, amonarenak oso leunak, amarenak txikiak eta aitarenak, berriz, handiak. Eta nik neuk belarri bat zuzena dut eta bestea eroria: gorantz bata eta beherantz bestea. Goian, behean...
  • 15. -Hemen dugu Lolo! – egin zuen oihu untxitxo batek, etortzen ikusi zuenean.
  • 16. -Kaixo, Lolo! –agurtu zuen untxi nagusietako batek-. Zure zain geunden. Trikimailu berriren bat asmatu al duzu, zure belarri horrentzat? Barre pixka bat egiteko gogoz gaude! -Humm..., bai. Bada, etor zaitezte bihar muinora bina azenario eta soka bana hartuta. Ikusiko duzue zer ondo pasatuko dugun.
  • 17. Hurrengo egunean, Lolok esan zien: -Entzun ondo! Lotu denok azenarioa belarri bati. Orain denok dugu belarri bat eroria eta bestea tente. Untxiek elkarri begiratu zioten eta barrez hasi ziren. Handik gutxira denak barre algaraka zeuden, inoiz ez baitzuten hain ongi pasa.
  • 18. Eta handik aurrera ez zen batere kezkatu ezberdina izateagatik. Eta Lolok beste guztiek baino hobeto pasatu zuen.
  • 19. Itzultzaileak: Ezozi Arizaga Isabel Diego Marian Gamarra Mayor Ahotsa: Pako Eizagirre Montajea: Ima Agiriano Lolo, un conejo diferente