2. Bazen behin lurpean bakar-bakarrik bizi zen
tulipan hazi txiki bat. Egun batean...
3. “Tok! Tok! Tok!”. Baten batek bere etxeko atea jo zuen.
—Nor zara? —galdetu zion.
—Euria naiz eta hor barruan sartu nahi dut.
—Oraindik ezin zara sartu —esan zion tulipan txikiak.
4. Handik bi egunera...
“Tok! Tok! Tok!”. Berriro ere
baten batek atea jo zuen kanpoko
aldetik. Ahots bat entzun zen:
—Euria naiz eta hor barruan
sartu nahi dut.
—Ez, ezin zara sartu —erantzun
zion tulipanak lurpetik.
5. Egun batzuk geroago, beste era
bateko zarata bat entzun zuen leihotik
tulipanak:
—Nor zara? —galdetu zion
tulipanak.
—Eguzkia naiz eta hor barruan
sartu nahi dut.
—Ez, ez, ezin zara sartu —erantzun
zion eguzkiari lurpetik.
6. Geroago, “Txist! Txist! Txist!”
entzun zuen tulipanak eta ate
zulotxotik begiratu zuen.
—Nor dago hor? —galdetu
zuen.
—Eguzkia naiz. Zabaldu!
—Ez, ez, ezin zara
sartu —erantzun zion tulipanak
berriro.
7. Egunak eta gauak igaro ziren
eta beste egun batean zera entzun
zuen tulipantxoak lurpetik:
“Ssssssss!”
—Nor dago hor? —galdetu
zuen.
—Haizea naiz eta hor barruan
sartu nahi dut —entzun zuen
kanpotik.
—Ez, ez. Ezin zara sartu —
erantzun zion tulipanak.
8. Handik egun batzuetara,
“Tok! Tok! Tok!” baten batek
bere etxeko atea jo zuen beste
behin. Leihoan zehar, berriz,
“Txist! Txist! Txist” entzun zuen
eta tximiniatik “Sassssss!”
zetorrela sentitu zuen.
—Nor da? —galdetu zuen
tulipantxoak, oraingo honetan
kezkatu samar, zarata guzti
horiek aldi berean entzunez.
—Euria, haizea eta eguzkia
gara eta hor barruan sartu nahi
dugu —esan zioten hirurek
elkarrekin.
—Sartu nahi baduzue. Gaur
prest nago zuek hartzeko
—erantzun zien tulipan haziak.
9. Eta, horrela, tulipantxoak astiro-astiro atea
zabaldu zuen eta euria, eguzkia eta haizea
tulipantxoaren etxe barreneraino sartu ziren.
10. Euriak ezkerreko eskutik hartu zuen tulipana;
eguzkiak, berriz, eskuinetik, eta haizea atzean
ipini zen bultzatzeko.
11. Hiruren artean, poliki-poliki, bultza egin zioten
gorantz tulipantxoari, lurpetik atera eta lorategi
gainera ateratzen laguntzeko. Honela esan zioten:
—Atera ezazu burua lur gainera.
12. Tulipanak burua altxatu
zuen, bere indar guztia erabiliz
bultza egin eta... “Zassss” bat-
batean begiak ireki eta lorategi eder
batean zegoela konturatu zen.
Eskuinera begiratu zuen lehenengo,
ezkerrera gero, eta ikusi zuen ez
zegoela bakarrik, beste lore batzuk
baitzeuden inguruan. Bera
bezalakoak ziren batzuk,
desberdinak beste batzuk. Kolore
eta usain desberdinak zituzten
guztiek.
Loreak burua altxatu zuen
zerurantz, eta haizeak putz eginez
hodeiak aldentzen zituela ikusi
zuen, zeru urdinean eguzki beroa
sentitzen zen bitartean.
13. Gero, beheraxeago
begiratu zuen eta bera eta
beste lore batzuk haurrez
inguratuta zeudela ikusi
zuen. Haur guztiak beraiei
begira zeuden eta bat-
batean txaloka eta oihuka
hasi ziren:
—Udaberria heldu
da! Udaberria heldu da!
Gora udaberria! Gora
udaberria!