SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN (M.AREA)
Eskola ezjakintasuna
Gauzak izugarri azkar aldatzen ari dira eta eskolak nahastuta eta harrituta dabiltza. Orain arte,
ikaskuntza liburu eta material inprimatuetan oinarritzen zen baina jatorri bakar horretako
ikaskuntza desagertzear dago. Hemendik aurrera liburu eta inprimakiak internet eta
ordenagailuekin nahastuko dira.
Gaur egungo haur eta gazteak hurbilekoagoa eta ohikoagoa dute makina elektroniko baten
erabilera nobela baten irakurketa baino, hau da, denbora gehiago pasatzen dute pantaila
baten aurrean, liburu baten aurrean baino. Esan dezakegu, XX. mendearen azken hamarkadan
jaiotako haurrak teknologia digitalaren nonahikotasunean jaio diren lehen belaunaldia direla.
Alfabetizazio berriak: Multialfabetizazioa
Alfabetatua egoteak jada ez du esan nahi irakurtzen eta idazten jakitea. Gaur egungo gizarteak
beste konpetentzia batzuen beharra dauka. Bertatik sortu da multialfabetizazioaren terminoa.
Honek hiru gaitasun desberdintzen ditu, Manuel Arearen iritziz:
- Alfabetizazio audiobisuala: helburutzat ikasleak testu audiobisualak analizatu eta
sortzeko gaitasuna garatzea du. Gainera, beharrezkoa da izaera kritiko bat garatzea
fidagarritasuna neurtzeko.
- Alfabetizazio teknologikoa edo digitala: Gailu desberdinak erabiltzeko gaitasuna da,
baita hauek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutzea ere.
- Alfabetizazio informazionala: Teknologia berriek eskaintzen dituzten iturri bibliografiko
desberdinen ezaguerari egiten dio erreferentzia, hau da, informazioa aurkitzea,
aukeratzea, behatzea eta eraikitzea.
Ondorioz, hezkuntzak aldaketa bat jasan behar duela argi dago. Eskolak haurrak hezi behar
ditu teknologien erabiltzaile arduratsu eta kontzienteak izan daitezen.
Multialfabetizazio honek jakintza esparru desberdinak barne hartzen ditu. Lehenik eta behin,
ikasleak hardware-a eta software-a erabiltzeko gai izan behar du eta hauek eskaintzen duten
informazioa kudeatzen jakin. Modu berean, jarrera arduratsu eta positibo bat garatu behar du
teknologia berriekin eta azkenik, informazioa kritikoki analizatzeko gai izan behar du.
Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko konpetentziak:
Klase batetako ikasleek interneten bidez ikasten dutenean irakasleak betetzen duen papera ,
liburuen bitartezko klase batetan betetzen duen paperarekin konparatuz, oso desberdina da.
Honek, irakasleari metodologia malgua eta arreta pertsonalizatua eskatzen dizkio besteak
beste. Modu berean, ikasleak ere konpetentzia berri batzuk garatu beharko ditu. Laburtuta,
ikasleak informazioa bilatzen, internet bidez komunikatzen edo informazioa elkarbanatzen eta
taldean lan egiten ikasi behar du.
Irakasleen erronkak:
Egoeraren aurrean eta suposatu duen aldaketa kontuan hartuta, hauek dira irakaslearen
erronka nagusiak:
- Ikasleek informazioa bilatzeko milaka iturri dauzkate eta ondorioz, gehiegizko
informazioa eduki dezakete. Beraz, irakaslearen erronka da ikasleei informazio hori
kudeatzen irakastea.
- Irakasleak arreta guztia berarengan egongo ez dela onartu behar du. Izan ere, IKT
bidezko ikaskuntzak metodologia aldaketa nabarmena suposatzen du.
- Hemendik aurrera, irakasleak gidari lana egingo du.
- Helburua talde ikaskuntza bat bideratzea da, ez banakakoa.
Manuel Areak berrikuntza hauek suposatu dezaketen arazo batez ohartarazi nahi gaitu.
Baliteke, ikasgelan teknologia berriak sartu arren, metodologia berdina izatea, hau da, lanak
paperean entregatu beharrean, blog-era igotzea eta arbela tradizionalean egingo zenukeen
berdina arbela digitalean egitea. Praktika hauek ez dira IKT bitartezko ikaskuntzak, planifikazio
didaktiko berri bat egitea beharrezkoa da.
Bukatzeko, autorearen iritzi argia azaltzen da. Bere ustez, haurrek ariketa desberdinak eta
ugariak egin behar dituzte haien ikaskuntza prozesuan, baliabide teknologiko nahiz
tradizionalekin.

More Related Content

Similar to Konpetentzia digitala eskolan

Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaboskote
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaboskote
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfniinbee
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteakatxiporreta
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesialauburu4
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaepalomino001
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaariadnatkd
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakJanireRaya
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akAnerodriguezkikt
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinauxuepalacios5
 
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA Usutxu
 
Aurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaAurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaikt46lh
 

Similar to Konpetentzia digitala eskolan (20)

Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatuta
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatuta
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Konpetentzia Digitalak
Konpetentzia DigitalakKonpetentzia Digitalak
Konpetentzia Digitalak
 
2.gaiko sintesia
2.gaiko sintesia2.gaiko sintesia
2.gaiko sintesia
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
IKT- ak PDF
IKT- ak PDFIKT- ak PDF
IKT- ak PDF
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkina
 
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Aurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaAurkezpena azkena
Aurkezpena azkena
 

More from irakasleberritzaileak (20)

Algunos princípios
Algunos princípiosAlgunos princípios
Algunos princípios
 
ODE
ODEODE
ODE
 
Buenas prácticas con tic a traves de webquest
Buenas prácticas con tic a traves de webquest Buenas prácticas con tic a traves de webquest
Buenas prácticas con tic a traves de webquest
 
Acciones de diseño
Acciones de diseño Acciones de diseño
Acciones de diseño
 
La web 2.0 en escena
La web 2.0 en escenaLa web 2.0 en escena
La web 2.0 en escena
 
buenas prácticas
 buenas prácticas buenas prácticas
buenas prácticas
 
TIC
TICTIC
TIC
 
UNITATE DIDAKTIKOA IKT
UNITATE DIDAKTIKOA IKTUNITATE DIDAKTIKOA IKT
UNITATE DIDAKTIKOA IKT
 
Komikia word
Komikia wordKomikia word
Komikia word
 
Komika
KomikaKomika
Komika
 
Gure zuhaitzak
Gure zuhaitzakGure zuhaitzak
Gure zuhaitzak
 
Lehen hezkuntzako baliabide informatikoak
Lehen hezkuntzako baliabide informatikoakLehen hezkuntzako baliabide informatikoak
Lehen hezkuntzako baliabide informatikoak
 
La alfabetización profesorado
La alfabetización profesoradoLa alfabetización profesorado
La alfabetización profesorado
 
Web2.0
Web2.0Web2.0
Web2.0
 
Eskola 2.0 laburpena
Eskola 2.0 laburpenaEskola 2.0 laburpena
Eskola 2.0 laburpena
 
Hiztegia
HiztegiaHiztegia
Hiztegia
 
Etorkizuneko trebetasunak
Etorkizuneko trebetasunakEtorkizuneko trebetasunak
Etorkizuneko trebetasunak
 
Lankidetza
LankidetzaLankidetza
Lankidetza
 
Zer formakuntza teknologikoa behar dugu lehen hezkuntzako irakasleak bezala
Zer formakuntza teknologikoa behar dugu lehen hezkuntzako irakasleak bezalaZer formakuntza teknologikoa behar dugu lehen hezkuntzako irakasleak bezala
Zer formakuntza teknologikoa behar dugu lehen hezkuntzako irakasleak bezala
 
Eskola 2.0 aurkibidea2
Eskola 2.0 aurkibidea2Eskola 2.0 aurkibidea2
Eskola 2.0 aurkibidea2
 

Konpetentzia digitala eskolan

  • 1. KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN (M.AREA) Eskola ezjakintasuna Gauzak izugarri azkar aldatzen ari dira eta eskolak nahastuta eta harrituta dabiltza. Orain arte, ikaskuntza liburu eta material inprimatuetan oinarritzen zen baina jatorri bakar horretako ikaskuntza desagertzear dago. Hemendik aurrera liburu eta inprimakiak internet eta ordenagailuekin nahastuko dira. Gaur egungo haur eta gazteak hurbilekoagoa eta ohikoagoa dute makina elektroniko baten erabilera nobela baten irakurketa baino, hau da, denbora gehiago pasatzen dute pantaila baten aurrean, liburu baten aurrean baino. Esan dezakegu, XX. mendearen azken hamarkadan jaiotako haurrak teknologia digitalaren nonahikotasunean jaio diren lehen belaunaldia direla. Alfabetizazio berriak: Multialfabetizazioa Alfabetatua egoteak jada ez du esan nahi irakurtzen eta idazten jakitea. Gaur egungo gizarteak beste konpetentzia batzuen beharra dauka. Bertatik sortu da multialfabetizazioaren terminoa. Honek hiru gaitasun desberdintzen ditu, Manuel Arearen iritziz: - Alfabetizazio audiobisuala: helburutzat ikasleak testu audiobisualak analizatu eta sortzeko gaitasuna garatzea du. Gainera, beharrezkoa da izaera kritiko bat garatzea fidagarritasuna neurtzeko. - Alfabetizazio teknologikoa edo digitala: Gailu desberdinak erabiltzeko gaitasuna da, baita hauek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutzea ere. - Alfabetizazio informazionala: Teknologia berriek eskaintzen dituzten iturri bibliografiko desberdinen ezaguerari egiten dio erreferentzia, hau da, informazioa aurkitzea, aukeratzea, behatzea eta eraikitzea. Ondorioz, hezkuntzak aldaketa bat jasan behar duela argi dago. Eskolak haurrak hezi behar ditu teknologien erabiltzaile arduratsu eta kontzienteak izan daitezen. Multialfabetizazio honek jakintza esparru desberdinak barne hartzen ditu. Lehenik eta behin, ikasleak hardware-a eta software-a erabiltzeko gai izan behar du eta hauek eskaintzen duten informazioa kudeatzen jakin. Modu berean, jarrera arduratsu eta positibo bat garatu behar du teknologia berriekin eta azkenik, informazioa kritikoki analizatzeko gai izan behar du. Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko konpetentziak: Klase batetako ikasleek interneten bidez ikasten dutenean irakasleak betetzen duen papera , liburuen bitartezko klase batetan betetzen duen paperarekin konparatuz, oso desberdina da. Honek, irakasleari metodologia malgua eta arreta pertsonalizatua eskatzen dizkio besteak
  • 2. beste. Modu berean, ikasleak ere konpetentzia berri batzuk garatu beharko ditu. Laburtuta, ikasleak informazioa bilatzen, internet bidez komunikatzen edo informazioa elkarbanatzen eta taldean lan egiten ikasi behar du. Irakasleen erronkak: Egoeraren aurrean eta suposatu duen aldaketa kontuan hartuta, hauek dira irakaslearen erronka nagusiak: - Ikasleek informazioa bilatzeko milaka iturri dauzkate eta ondorioz, gehiegizko informazioa eduki dezakete. Beraz, irakaslearen erronka da ikasleei informazio hori kudeatzen irakastea. - Irakasleak arreta guztia berarengan egongo ez dela onartu behar du. Izan ere, IKT bidezko ikaskuntzak metodologia aldaketa nabarmena suposatzen du. - Hemendik aurrera, irakasleak gidari lana egingo du. - Helburua talde ikaskuntza bat bideratzea da, ez banakakoa. Manuel Areak berrikuntza hauek suposatu dezaketen arazo batez ohartarazi nahi gaitu. Baliteke, ikasgelan teknologia berriak sartu arren, metodologia berdina izatea, hau da, lanak paperean entregatu beharrean, blog-era igotzea eta arbela tradizionalean egingo zenukeen berdina arbela digitalean egitea. Praktika hauek ez dira IKT bitartezko ikaskuntzak, planifikazio didaktiko berri bat egitea beharrezkoa da. Bukatzeko, autorearen iritzi argia azaltzen da. Bere ustez, haurrek ariketa desberdinak eta ugariak egin behar dituzte haien ikaskuntza prozesuan, baliabide teknologiko nahiz tradizionalekin.